Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Atxilotu egin dute sanferminetan salatutako sexu erasoaren ustezko egilea

Atxiloketa aurreko ostiralean egin dute Foruzaingoko agenteek, hiriburu nafarreko aurtengo jaietan izan den delitu matxista larrienaren ustezko egilea identifikatu eta gero.

Foruzaingoak sanferminetako lehen gauean izan zen sexu erasoaren ustezko egilea atxilotu zuen aurreko ostiralean, uztailak 26.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez azaldu duenez, Epaitegietako Poliziak egindako ikerketari esker, delituaren ustezko egilea identifikatu ahal izan zuten uztailak 25ean.

Hurrengo egunean, agenteek atxilotu eta zegokion epaitegiaren esku utzi zuten.

2019ko sanferminetan, sexu askatasunaren aurkako lau delitu salatu zituzten Foruzaingoaren polizia-etxeetan; sexu eraso bat eta hiru sexu abusu. Azken operazio honekin, Foruzaingoak salatutako lau kasuak argitu eta ustezko egile guztiak atxilotu edo ikertu ditu.

Era berean, delitu horien biktimei arreta eman, eta kasu horitarako protokoloa martxan jarri dute, oharrean zehaztu dutenez.

Ama baten eta haren adin txikiko bi semeren etxegabetzea geldiarazi dute Barakaldon

41 urteko emakumea indarkeria matxistaren biktima da eta 15 eta 6 urteko bi seme ditu bere kargu. Bikotekide ohiaren eta haurren aitaren etxean bizi dira, alokairu sozialean.

41 urteko emakume baten eta haren adin txikiko bi semeren etxegabetzea geldiarazi dute astearte honetan Barakaldon, Berri-Otxoak gizarte bazterketaren aurkako eta gizarte eskubideen aldeko plataformak iragarri duenez. Alokairu soziala ezin ordainduta gaur kaleratu behar zituzten, baina epaitegi batek prozedura gelditzeko agindua eman du.

Gaur gaurkoz ez dakite etxegabetzea noiz arte gelditzea lortu duten. Dena dela, Berri-Otxoak plataformatik adierazi dutenez, orain denbora gehiago izango dute familia horri beste etxebizitza bat lortzeko. Emakumea indarkeria matxistaren biktima da eta 15 eta 6 urteko bere bi semerekin bizi da bikotekide ohiaren eta haurren aitaren etxean, alokairu sozialean.

Familiak ez du inolako laguntza sozialik ezta diru-laguntzarik ere jasotzen.

Berri-Otxoak plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur goizean Barakaldoko Zoriontasun kaleko 5. zenbakiaren atarian. Hain zuzen ere, bertan zirela baieztatu dute etxegabetze prozesua atzeratzea lortu dutela.

Gizon bat atxilotu dute Lizarran argazkiak webgune pornografiko batera igotzeagatik

Atxilotuak 17 eta 27 urte arteko emakumeen argazkiak eta bideoak igo zituen, horien baimenik gabe, eduki sexualen webgune batera. Guztira, hamaika salaketa jaso ditu Lizarrako Guardi Zibilak.

Nafarroako Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Lizarran eduki sexualen webgune batera hainbat emakumeren argazkiak eta bideoak, horien baimenik gabe, igotzeagatik. Horrenbestez, sekretua ezagutzearen eta agerraraztearen delitua egotzita diote.

Lizarrako Guardia Zibilak hainbat salaketa jaso zituen ekainean; horietan, norbaitek baimenik gabe webgune pornografiko batera emakumeen argazkiak eta bideoak igo zituela salatzen zuten.

Ikerketako datuen arabera, biktima gehienek ustezko egilea ezagutzen zuten; gizona, gainera, horietako batzuen jarraitzailea zen sare sozial batean, eta antza, sare sozial horretatik lortu zituen webgune pornografikora igotako irudiak eta bideoak.

Guztira, hamaika salaketa jaso ditu Guardi Zibilak. Biktimak 17 eta 27 urte arteko emakumeak dira. Ikerketari esker, Guardia Zibilak Lizarrako gizon baten etxean sartu eta miaketa egin zuen, epaile batek baimenduta.

Miaketa horretan, agenteek hainbat gailu elektroniko (ordenagailu bat, USB memoria bat eta sakelako telefono bat) konfiskatzeaz gain ustezko egilea atxilotu zuten eta epailearen aurrera eraman zuten. Lizarrako Instrukzioko 1. zenbakiko Epaitegiak aske utzi du, karguekin.

ZEINU TELEBISTAK OPORRAK HARTZEN DITU

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro.

Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera.

Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

Atxilotu egin dute sanferminetan salatutako sexu erasoaren ustezko egilea

Atxilotu egin dute sanferminetan salatutako s...
Atxilotu egin dute sanferminetan salatutako sexu erasoaren ustezko egilea

Atxiloketa aurreko ostiralean egin du...
1:01 min.

Atxiloketa aurreko ostiralean egin dute Foruzaingoko agenteek, hiriburu nafarreko aurtengo jaietan izan den delitu matxista larrienaren ustezko egilea identifikatu eta gero.

Foruzaingoak sanferminetako lehen gauean izan zen sexu erasoaren ustezko egilea atxilotu zuen aurreko ostiralean, uztailak 26. Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez azaldu duenez, Epaitegietako Poliziak egindako ikerketari esker, delituaren ustezko egilea identifikatu ahal izan zuten uztailak 25ean. Hurrengo egunean, agenteek atxilotu eta zegokion epaitegiaren esku utzi zuten. 2019ko sanferminetan, sexu askatasunaren aurkako lau delitu salatu zituzten Foruzaingoaren polizia-etxeetan; sexu eraso bat eta hiru sexu abusu. Azken operazio honekin, Foruzaingoak salatutako lau kasuak argitu eta ustezko egile guztiak atxilotu edo ikertu ditu. Era berean, delitu horien biktimei arreta eman, eta kasu horitarako protokoloa martxan jarri dute, oharrean zehaztu dutenez.

2019/07/30

Ama baten eta haren adin txikiko bi semeren etxegabetzea geldiarazi dute Barakaldon

Ama baten eta haren adin txikiko bi semeren e...
Ama baten eta haren adin txikiko bi semeren etxegabetzea geldiarazi dute Barakaldon

41 urteko emakumea indarkeria matxist...
1:21 min.

41 urteko emakumea indarkeria matxistaren biktima da eta 15 eta 6 urteko bi seme ditu bere kargu. Bikotekide ohiaren eta haurren aitaren etxean bizi dira, alokairu sozialean.

41 urteko emakume baten eta haren adin txikiko bi semeren etxegabetzea geldiarazi dute astearte honetan Barakaldon, Berri-Otxoak gizarte bazterketaren aurkako eta gizarte eskubideen aldeko plataformak iragarri duenez. Alokairu soziala ezin ordainduta gaur kaleratu behar zituzten, baina epaitegi batek prozedura gelditzeko agindua eman du. Gaur gaurkoz ez dakite etxegabetzea noiz arte gelditzea lortu duten. Dena dela, Berri-Otxoak plataformatik adierazi dutenez, orain denbora gehiago izango dute familia horri beste etxebizitza bat lortzeko. Emakumea indarkeria matxistaren biktima da eta 15 eta 6 urteko bere bi semerekin bizi da bikotekide ohiaren eta haurren aitaren etxean, alokairu sozialean. Familiak ez du inolako laguntza sozialik ezta diru-laguntzarik ere jasotzen. Berri-Otxoak plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur goizean Barakaldoko Zoriontasun kaleko 5. zenbakiaren atarian. Hain zuzen ere, bertan zirela baieztatu dute etxegabetze prozesua atzeratzea lortu dutela.

2019/07/30

Gizon bat atxilotu dute Lizarran argazkiak webgune pornografiko batera igotzeagatik

Gizon bat atxilotu dute Lizarran argazkiak we...
Gizon bat atxilotu dute Lizarran argazkiak webgune pornografiko batera igotzeagatik

Atxilotuak 17 eta 27 urte arteko emak...
1:24 min.

Atxilotuak 17 eta 27 urte arteko emakumeen argazkiak eta bideoak igo zituen, horien baimenik gabe, eduki sexualen webgune batera. Guztira, hamaika salaketa jaso ditu Lizarrako Guardi Zibilak.

Nafarroako Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Lizarran eduki sexualen webgune batera hainbat emakumeren argazkiak eta bideoak, horien baimenik gabe, igotzeagatik. Horrenbestez, sekretua ezagutzearen eta agerraraztearen delitua egotzita diote. Lizarrako Guardia Zibilak hainbat salaketa jaso zituen ekainean; horietan, norbaitek baimenik gabe webgune pornografiko batera emakumeen argazkiak eta bideoak igo zituela salatzen zuten. Ikerketako datuen arabera, biktima gehienek ustezko egilea ezagutzen zuten; gizona, gainera, horietako batzuen jarraitzailea zen sare sozial batean, eta antza, sare sozial horretatik lortu zituen webgune pornografikora igotako irudiak eta bideoak. Guztira, hamaika salaketa jaso ditu Guardi Zibilak. Biktimak 17 eta 27 urte arteko emakumeak dira. Ikerketari esker, Guardia Zibilak Lizarrako gizon baten etxean sartu eta miaketa egin zuen, epaile batek baimenduta. Miaketa horretan, agenteek hainbat gailu elektroniko (ordenagailu bat, USB memoria bat eta sakelako telefono bat) konfiskatzeaz gain ustezko egilea atxilotu zuten eta epailearen aurrera eraman zuten. Lizarrako Instrukzioko 1. zenbakiko Epaitegiak aske utzi du, karguekin.

2019/07/30

ZEINU TELEBISTAK OPORRAK HARTZEN DITU

ZEINU TELEBISTAK OPORRAK HARTZEN DITU...
ZEINU TELEBISTAK OPORRAK HARTZEN DITU

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak...
0:36 min.

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2019/07/30

Uztaila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2019-07-24ko bideoen artxiboa

Hamabi neska-mutil eta hiru begirale erreskatatu dituzte Orozkoko Oderiaga mendian

Hamabi neska-mutil eta hiru begirale erreskat...
Hamabi neska-mutil eta hiru begirale erreskatatu dituzte Orozkoko Oderiaga mendian

Gorbeia inguruan ibilaldia egiten ari...
1:34 min.

Gorbeia inguruan ibilaldia egiten ari zirela, ekaitzak ezustean harrapatu ditu eta begiraleek larrialdi zerbitzuak ohartarazi dituzte. Suhiltzaileek eta Ertzaintzak erreskatatu dituzte.

Hamabi neska-mutilez eta hiru begiralez osatutako talde bat erreskatatu dute gaur gauean Orozkoko Oderiaga mendian. 10 eta 13 urte arteko adingabeak Sestaoko San Miguel scout taldeko kideak dira. Goizean atera dira Gorbeia inguruan ibilaldia egitera, baina arratsaldean ekaitzak eta behe-lainoak ezustean harrapatu ditu eta galdu egin dira. Gauzak horrela, begiraleek larrialdi zerbitzuetara deitu dute, 19:20 inguruan. Ertzaintzaren helikopteroak 20:45 aldera antzeman ditu Oderiaga gainean eta haraino joan dira suhiltzaileak eta Ertzaintzaren erreskate taldeko kideak. Denak elkarrekin eta oinez bueltatu dira Orozkoko aterpetxera.

Gizon bat atxilotu dute Ibarrangelun emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Ibarrangelun emakume ...
Gizon bat atxilotu dute Ibarrangelun emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Beste sexu eraso saiakera bat ere lep...
0:57 min.

Beste sexu eraso saiakera bat ere leporatu diote. Emakume biak lotan zeuden Ibarrangeluko ostatu batean eta gizona euren oheetan sartu da.

25 urteko gizon bat atxilotu dute Gernikan, Ibarrangelun sexu askatasunaren aurkako bi deitu leporatuta, ustez, bi sexu eraso egin baitizkie bi emakumeri, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Erasoak Ibarrangeluko ostatu batean gertatu ziren. Ertzaintzak jasotako salaketen arabera, emakume biak lotan zeuden eguna Elantxobeko jaietan igaro ostean. Gizonak, baimenik gabe, emakumeen oheetan sartu eta bati ustez sexu erasoa egin zion eta besteari sexu erasoa egiten saiatu zen. Biktimek eta lekukoek gertatutakoaren harira emandako informazioari esker gizona identifikatu eta atxilotu zuten atzo arratsaldean, eta Gernikako polizia-etxera eraman zuten.

Urik gabe geratu dira Urdulizen, Sopelan, Gatikan, Barrikan, Laukizen eta Marurin

Urik gabe geratu dira Urdulizen, Sopelan, Gat...
Urik gabe geratu dira Urdulizen, Sopelan, Gatikan, Barrikan, Laukizen eta Marurin

Matxura bart gertatu da eta, ondorioz...
2:01 min.

Matxura bart gertatu da eta, ondorioz, 20.000 lagun urik gabe geratu dira. Hala ere, dagoeneko kaltetuen % 80k berreskuratu dute zerbitzua.

Matxura baten ondorioz, 20.000 lagunetik gora ur gabe geratu dira Urdulizen, Sopelan, Gatikan, Barrikan, Laukizen eta Marurin, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jakinarazi duenez. Arazoa Kurkudiko ur-deposituan, Leioan, antzeman zuten atzo, 22:00ak aldera. Langileak gau guztian aritu dira beharrean arazoa konpondu nahian eta horretarako hainbat depositu urez hustu behar izan dituzte. Hori dela eta, goizeko 11:00etatik aurrera urik gabe geratu dira sei udalerritan: Urdulizen, Sopelan, Gatikan, Barrikan, Laukizen eta Marurin. Alabaina, iluntzerako kaltetuen % 80k berreskuratu dute zerbitzua eta gainerakoek datozen orduetan izango dute ura etxean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak azaldu duenez. Nolanahi ere, txorrotatik ura zikin ateratzen bada, ez edateko gomendioa luzatu dute. Goizean, eta dena konpondu bitartean, 11.000 litro ur banatu dituzte herritarren artean premiazko beharrizanei aurre egin ahal izateko. Bi kamioitan eraman dute ura.

4 urteko mutiko baten heriotza ikertzen ari dira Azpeitian

4 urteko mutiko baten heriotza ikertzen ari d...
4 urteko mutiko baten heriotza ikertzen ari dira Azpeitian

Autopsiaren emaitzaren zain, itota hi...
0:35 min.

Autopsiaren emaitzaren zain, itota hil dela uste dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Ertzaintza 4 urteko mutiko baten heriotza ikertzen ari da Azpeitian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Lehen hipotesien arabera, haurra, itota, baserrian bertan hil dela uste dute. Larrialdi zerbitzuek atzo 18:00ak aldera jaso zuten abisua; bertaratu zirenerako, baina, haurra hilda zegoen. Gaur autopsia egingo diote gorpuari Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutuan, heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Kontrolpean hartu dute Zallako zabortegian piztutako sutea

Kontrolpean hartu dute Zallako zabortegian pi...
Kontrolpean hartu dute Zallako zabortegian piztutako sutea

Hondakindegian hasi da sua, oraindik ...
0:31 min.

Hondakindegian hasi da sua, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.

Bizkaian, suhiltzaileek kontrolpean hartu dute bart goizaldean Zallako zabortegian piztutako sutea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hondakindegian piztu da sua 01:00ak aldera, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Suhiltzaileek gau osoan zehar egin dute lan eta 08:00ak aldera sua kontrolpean hartzea lortu dute.