Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira

Beste 12 lagunak gaur eramango dituzte epailearen aurrera.

Atzo, Voxen mitin baten kontra antolatutako elkarretaratze antifaxistaren harira, Bilbon sortutako istiluetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Adin txikikoak direnez, gurasoen zaintzapean geratu dira seiak.

Gainerako 12ak ertzain-etxean daude oraindik, epailearen aurrera noiz eramango zain.

Goizean zehar geratuko omen dira justiziaren esku, eta horrek erabakiko du neurriren bat hartu edo aske uztea.

Sare Antifaxistak deituta, 200 bat pertsona bildu ziren atzo Euskalduna Jauregi parean, Bilbon, Voxek bertan egin duen mitinaren aurka protestatzeko. Istiluak sortu ziren eta faxismoaren aurkako talde horren kontra kargatu zuen Ertzaintzak. 22 pertsona atxilotu zituzten.

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, datorren ostegunean aterako dute Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik.

Datorren ostegunean, urriaren 24an, aterako dute Francisco Franco hobitik, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez. "Duintasunez eta begirunez" aterako dute lurpetik diktadorearen gorpua. Gainera, senideen aurrean egingo dute.

Espainiako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez, 10:30ean hasiko dira Erorien Haranetik gorpuzkiak lurpetik ateratzen, 2007ko Memoria Historikoaren legea betetzeko, horretarako legez besteko proposamena onartu baitzuten 2017an Kongresuan eta azken erabakia Espainiako Gobernuak aurten hartu baitu.

Diktadorearen gorpuzkiak hobitik atera ostean, Mingorrubioko panteoira eramango dituzte, bertan baitaude Carmen Polo alargunaren gorpuzkiak.

Francoren gorpuzkiak ateratzeko zein ehorzteko prozesua familiartean egingo dute. Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa ere prozesu osoaren lekuko izango da Erreinuko notario nagusi gisa.

Pedro Sanchezen Gobernuak agirian ohartarazi duenez, "diktadorearen gorpuzkiak mausoleo publiko batean ezin zirela egon defendatu dugu hasieratik, Memoria Historikoaren legeak espresuki debekatzen baitu".

Halaber, Auzitegi Gorenak irailaren 30ean emandako epaia "irmoa eta ahobatezkoa" izan zela azpimarratu du, eta "familiak Erorien Haranetik ateratzea saihesteko aurkeztutako administrazioarekiko auzietako prozesuari amaiera eman dio".

Francisco Franco diktadorearen hilotza Erorien Haranetik aterako duten makinak igande arratsaldean sartu dira bertara, bertan dagoen jatetxe batek Twitter kontuan jakitera eman duenez.

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'proces'aren epaiaren aurkako protesta astea

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, begia galdu duten lau manifestari.

‘Proces’aren epaiaren aurkako protesta eta mobilizazio eguna izan dute igandean Katalunian, eta, zazpi egunetan lehen aldiz, ez da istilurik izan manifestarien eta Poliziaren artean.

Independentistek protesta ekitaldi ugari deitu dituzte iganderako Bartzelonan, Sabadellen, Mataron, Lleidan eta Gironan, eta guztiak modu baketsuan eta istilu nabarmenik gabe amaitu dira.

Hortaz, lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, bereziki Bartzelonara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, larri dagoen polizia bat eta begi bat galdu duten lau manifestari. Horrez gain, 2,5 milioi eurotik gorako kalteak eragin dituzte hirian, eta 28 pertsona espetxera bidali dituzte.

Bartzelonan, 2.700 pertsonak Errepublikaren aldeko piknik bat egin zuten atzo, eta paperez betetako zabor-poltsak jaurti zituzten Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen Ordezkaritzaren egoitzako segurtasun-perimetroan, eraikin hori "zabortegia" dela irudikatzeko asmoz.

Ekitaldia amaituta, ehunka manifestarik Via Laietanara joatea erabaki zuten, eta eserialdi baketsua egin zuten bertan, Espainiako Poliziak Bartzelonan duen egoitza nagusiaren aurrean.

10 pertsona hil dira Txilen metroaren garestitzearen kontrako protestetan

Piñeraren gobernuak milaka militar jarri ditu kaleetan ordena publikoa berrezartzeko. Presidentearen esanetan, "gerran" daude "etsai boteretsu eta errukigabe" baten kontra.

Andres Chadwick Txileko Barne ministroak jakinarazi duenez, gutxienez 10 pertsona hil dira azken egunetan metroko txartelen salneurria igotzearen kontra abiatutako protestetan.

Chadwicken esanetan, azken 24 orduetan 960 pertsona atxilotu dituzte —horietatik 244, etxeratze aginduan—. Guztira, indarkeriazko 103 ekintza zenbatu dituzte: 50, metropolian bertan, eta 53, herrialdeko gainerako guneetan.

Protestak bortitzagoak bihurtu dira azken orduetan: barrikadak daude nonahi, baita sute eta arpilatzeak ere.

Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira

Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei a...
Voxen kontrako protestetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira

Beste 12 lagunak gaur eramango dituzt...
0:56 min.

Beste 12 lagunak gaur eramango dituzte epailearen aurrera.

Atzo, Voxen mitin baten kontra antolatutako elkarretaratze antifaxistaren harira, Bilbon sortutako istiluetan atxilotutako sei adingabe aske geratu dira gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Adin txikikoak direnez, gurasoen zaintzapean geratu dira seiak. Gainerako 12ak ertzain-etxean daude oraindik, epailearen aurrera noiz eramango zain. Goizean zehar geratuko omen dira justiziaren esku, eta horrek erabakiko du neurriren bat hartu edo aske uztea. Sare Antifaxistak deituta, 200 bat pertsona bildu ziren atzo Euskalduna Jauregi parean, Bilbon, Voxek bertan egin duen mitinaren aurka protestatzeko. Istiluak sortu ziren eta faxismoaren aurkako talde horren kontra kargatu zuen Ertzaintzak. 22 pertsona atxilotu zituzten.

2019/10/21

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco dik...
Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Espainiako Gobernuak jakinarazi duene...
1:53 min.

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, datorren ostegunean aterako dute Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik.

Datorren ostegunean, urriaren 24an, aterako dute Francisco Franco hobitik, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez. "Duintasunez eta begirunez" aterako dute lurpetik diktadorearen gorpua. Gainera, senideen aurrean egingo dute. Espainiako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez, 10:30ean hasiko dira Erorien Haranetik gorpuzkiak lurpetik ateratzen, 2007ko Memoria Historikoaren legea betetzeko, horretarako legez besteko proposamena onartu baitzuten 2017an Kongresuan eta azken erabakia Espainiako Gobernuak aurten hartu baitu. Diktadorearen gorpuzkiak hobitik atera ostean, Mingorrubioko panteoira eramango dituzte, bertan baitaude Carmen Polo alargunaren gorpuzkiak. Francoren gorpuzkiak ateratzeko zein ehorzteko prozesua familiartean egingo dute. Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa ere prozesu osoaren lekuko izango da Erreinuko notario nagusi gisa. Pedro Sanchezen Gobernuak agirian ohartarazi duenez, "diktadorearen gorpuzkiak mausoleo publiko batean ezin zirela egon defendatu dugu hasieratik, Memoria Historikoaren legeak espresuki debekatzen baitu". Halaber, Auzitegi Gorenak irailaren 30ean emandako epaia "irmoa eta ahobatezkoa" izan zela azpimarratu du, eta "familiak Erorien Haranetik ateratzea saihesteko aurkeztutako administrazioarekiko auzietako prozesuari amaiera eman dio". Francisco Franco diktadorearen hilotza Erorien Haranetik aterako duten makinak igande arratsaldean sartu dira bertara, bertan dagoen jatetxe batek Twitter kontuan jakitera eman duenez.

2019/10/21

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'pro...
Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'proces'aren epaiaren aurkako protesta astea

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kal...
1:54 min.

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, begia galdu duten lau manifestari.

‘Proces’aren epaiaren aurkako protesta eta mobilizazio eguna izan dute igandean Katalunian, eta, zazpi egunetan lehen aldiz, ez da istilurik izan manifestarien eta Poliziaren artean. Independentistek protesta ekitaldi ugari deitu dituzte iganderako Bartzelonan, Sabadellen, Mataron, Lleidan eta Gironan, eta guztiak modu baketsuan eta istilu nabarmenik gabe amaitu dira. Hortaz, lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, bereziki Bartzelonara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, larri dagoen polizia bat eta begi bat galdu duten lau manifestari. Horrez gain, 2,5 milioi eurotik gorako kalteak eragin dituzte hirian, eta 28 pertsona espetxera bidali dituzte. Bartzelonan, 2.700 pertsonak Errepublikaren aldeko piknik bat egin zuten atzo, eta paperez betetako zabor-poltsak jaurti zituzten Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen Ordezkaritzaren egoitzako segurtasun-perimetroan, eraikin hori "zabortegia" dela irudikatzeko asmoz. Ekitaldia amaituta, ehunka manifestarik Via Laietanara joatea erabaki zuten, eta eserialdi baketsua egin zuten bertan, Espainiako Poliziak Bartzelonan duen egoitza nagusiaren aurrean.

2019/10/21

10 pertsona hil dira Txilen metroaren garestitzearen kontrako protestetan

10 pertsona hil dira Txilen metroaren garesti...
10 pertsona hil dira Txilen metroaren garestitzearen kontrako protestetan

Piñeraren gobernuak milaka militar ja...
1:00 min.

Piñeraren gobernuak milaka militar jarri ditu kaleetan ordena publikoa berrezartzeko. Presidentearen esanetan, "gerran" daude "etsai boteretsu eta errukigabe" baten kontra.

Andres Chadwick Txileko Barne ministroak jakinarazi duenez, gutxienez 10 pertsona hil dira azken egunetan metroko txartelen salneurria igotzearen kontra abiatutako protestetan. Chadwicken esanetan, azken 24 orduetan 960 pertsona atxilotu dituzte —horietatik 244, etxeratze aginduan—. Guztira, indarkeriazko 103 ekintza zenbatu dituzte: 50, metropolian bertan, eta 53, herrialdeko gainerako guneetan. Protestak bortitzagoak bihurtu dira azken orduetan: barrikadak daude nonahi, baita sute eta arpilatzeak ere.

2019/10/21

Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Iraila 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2019-10-09ko bideoen artxiboa

Jaurlaritzak ez ditu mugatuko aitatasun-laguntzak etxe-langilea izateagatik

Jaurlaritzak ez ditu mugatuko aitatasun-lagun...
Jaurlaritzak ez ditu mugatuko aitatasun-laguntzak etxe-langilea izateagatik

Zirriborro batean, hori egiteko auker...
1:36 min.

Zirriborro batean, hori egiteko aukera izan zuten kontuan; baina, azkenean, urriaren amaieran onartuko duten dekretuak ez du muga hori jasoko.

Eusko Jaurlaritzak onartuko du, ziur aski urriaren 22an, sektore pribatuan amatasun- eta aitatasun-baimenak parekatzeko laguntzak; azkenean, dekretuak ez die mugarik jarriko etxe-langileren bat kontratatuta dutenei, zirriborro batean hori egiteko aukera kontuan izan bazuten ere. Hortaz, Jaurlaritzak bi gurasoentzako baimenak 16 asteetara luzatuko ditu. Onda Vascari emandako elkarrizketa batean (Europa Pressek jaso du), Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gogorarazi du Jaurlaritzak ezin duela aitatasun-baimenik eman, horretarako eskumenik ez baitu; egingo duena izango da ordaindutako eszedentzietarako ekimenak ezartzea, umeak zaintzeko erantzunkidetasuna sustatzeko, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean aurrera egitea helburu. Ildo horretan, Jaurlaritzak "aitzindariak diren neurri batzuk" ezarriko ditu, "batez ere ahalbidetzeko, haurtxoaren lehen egunetatik, aiten eta umedunak ez diren bikotekideen erantzunkidetasuna lantzea; xedea da adingabeen hazkuntzan onuragarria den lotura hori sortzea". Gobernu-bileran onartuko dute dekretua, urriaren 22an ala 29an (txosten juridiko batzuk amaitu behar dituzte, onartu ahal izateko, eta horren araberakoa izango da 22an ala 29an).

Suizidioa da 15-19 urte bitarteko gazteen bigarren heriotza kausa Nafarroan

Suizidioa da 15-19 urte bitarteko gazteen big...
Suizidioa da 15-19 urte bitarteko gazteen bigarren heriotza kausa Nafarroan

Suizidioari aurrea hartu ahal zaiola ...
2:16 min.

Suizidioari aurrea hartu ahal zaiola nabarmendu du Nafarroako Gobernuak, eta hori izango dute mezu nagusi bihar, Buruko Osasunaren Nazioarteko Egunean.

Suizidioa da 15-19 urte bitarteko gazteen bigarren heriotza kausa Nafarroan, Foru Gobernuak jakinarazi duenez. Exekutiboak nabarmendu du suizidioa prebenitu daitekeela eta, hain justu, hori izango du mezu nagusi bihar, Buruko Osasunaren Nazioarteko Egunean. 2018an, 39 pertsonak egin zuten bere buruaz beste, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Osasun Departamentuak suizidioak prebenitzeko estrategia du abian, honako helburuokin: bere buruaz beste egiten duten pertsona kopurua murriztea, saiakeretan eskua hartzea, arrisku kasuak hobeto atzematea, eta biktimak eta euren familiak laguntzea. Programa horren baitan telefono bidezko laguntza zerbitzua dute. 2017ko azarotik 2018 amaierara 192 pertsona artatu zituzten, horietatik % 64,58 emakumezkoak ziren. Begoña Flamarique Buruko Osasuneko gerenteak azaldu duenez, suizidioari aurrea hartu ahal zaio: "Badakigu zeintzuk diren funtzionatzen duten estrategiak. Egun seinalatuen karietara, suizidioaren estigmaren kontrako mezuak bota ditzakegu, bere buruaz beste egiteko zorian dauden pertsona horiek laguntza eskatu eta bakarrik ez daudela senti dezaten". Flamariqueren hitzetan, garrantzitsua da "norbere buruaz beste egiteko metodoak ez kaleratzea eta eskuragarri ez izatea. Horrez gain, hedabideek ez dute suizidioa goraipatu behar, imitazio arriskua dagoelako". Horrez gain, "buruko arazoak bereziki zaindu behar dira, hala nola depresioa edo alkoholismoa. Eskolan eta lan arloan buruko osasunari garrantzia ematen dioten programak bultzatu behar dira".

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:22 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Munduko herrialde gehienetan atzeraldi ekonomikoa izango dela ohartarazi du NDFk

Munduko herrialde gehienetan atzeraldi ekonom...
Munduko herrialde gehienetan atzeraldi ekonomikoa izango dela ohartarazi du NDFk

Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, T...
2:12 min.

Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, Txina eta Estatu Batuen arteko merkataritza gerrak eta hainbat gatazka geopolitikok eragingo dute balizko geldialdi ekonomikoa.

Kristalina Georgieva Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendari berriak ohartarazi du munduko herrialdeen % 90 atzeraldi ekonomikoan sartuko direla aurten. Georgievak gaur egin du bere lehen agerraldia NDFko zuzendari gisa, Christine Lagardek utzitako kargua hartu zuenetik. Lagarde Europako Banku Zentraleko presidente berria izango da. "2019an, hazkundea geldoa izango da munduko herrialdeen % 90ean. Munduko ekonomia atzeraldi sinkronizatuan sartu da", adierazi du Washingtonen, NDFren egoitzan, eskaini duen hitzaldian. Ekonomialari bulgariarrak esan duenez, "geldialdia orokorra da eta, ondorioz, aurten azken hamarkadako hazkunderik motelena izango dugu; zenbakiek egoera konplexua aurreikusten dute", erantsi du. NDFk eta Munduko Bankuak astebete barru egingo dute urteko batzar nagusia. Nazioarteko ekonomia ministroek eta mundu osoko banku zentraletako zuzendariek hartuko dute parte bileran eta orduan emango dituzte datu zehatzagoak. Alabaina, Georgievak aurreratu du joan den uztailean iragarritakoak baino baxuagoak izango direla aurreikuspen ekonomikoak. 2019an, ekonomiaren hazkundea % 3,2koa izango zela, eta 2020an %3,5ekoa, iragarri zuten orduan. NDFko zuzendariaren arabera, Ameriketako Estatu Batuetako, Japoniako eta euro-guneko ekonomia aurreratuak "ahultzen ari dira". Goraka egiten ari diren merkatuen kasuan -Indian edo Brasilen, esaterako-, atzeraldi ekonomikoa nabarmenagoa izango dela ohartarazi du. Txinaren hazkunde ekonomikoa, berriz, "pixkanaka-pixkanaka behera egiten ari da, urte askotan goraka ibili ostean". Geldialdi ekonomikoaren arrazoi nagusien artean, Georgievak ondoko hauek aipatu ditu: Txina eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza gerra, gatazka geopolitiko ezberdinak eta balizko brexit-a.