Zeinu Hizkuntza kurtsoak

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute).

Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta.

Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta.

Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten.

Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako.

Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da.

Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa.

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek.

Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñe...
PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau...
1:14 min.

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.enean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte (9:00etarako zehaztu dute). Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak hala bultzatuta. Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo ziola. Astelehenerako, berriro ere deitu ditu PAH Nafarroak hiritarrak, etxegabetzea gauzatzea ekiditea xede.

2019/11/21

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume b...
Bikotekide ohiak Iruñean bahitutako emakume bat askatu dute

Biktimaren borondatearen aurka eraman...
1:26 min.

Biktimaren borondatearen aurka eraman zuen larunbat goizean, emakumea lanera zihoala, eta bi egunez eduki du atxikita ibilgailu batean, norabiderik gabe, Castellon atzeman dituzten arte.

Polizia Nazionalak 30 urteko gizon bat atxilotu du Vinarosen (Castello), sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesio delituak egotzita; izan ere, larunbatean bikotekide ohia bahitu zuen Iruñean, emakumea lanera zihoala, eta mehatxupean eraman du bi egunez ibilgailuan, norabide finkorik gabe, Castellon atzeman dituzten arte. Nafarroako Polizia Nazionalak igandean jakinarazi zuen emakume baten desagerpena salatu zutela, eta litekeena zela Castellorako bidean egotea, bere ibilgailuan, bikotekide ohiak bahituta. Guardia Zibileko agenteek ibilgailua egon zitekeen gunea ixtea agindu zuten berehala. Poliziak Vinarosera iritsi zirenean, Guardia Zibileko agenteek jakinarazi zieten patruiletako batek aurkitu zuela autoa. Poliziek gizona atxilotu zuten, sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita, eta Castelloko polizia-etxera eraman zuten. Beharrezko eginbideak bukatutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, bertan atxilotu baitzuten, eta hark espetxeratzeko agindu du.

2019/11/21

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik...
Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabe...
1:04 min.

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako. Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

2019/11/21

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko e...
2020an Bolivian hauteskundeak errepikatzeko ekimen bat abian jarri dute

Jeanine Añez herrialdeko behin-behine...
1:27 min.

Jeanine Añez herrialdeko behin-behineko presidentearen esanetan, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta “emaitza errespetatua izatea” da.

Boliviako behin-behineko Gobernuak hauteskunde orokorrak deitzeko prozesua abiatzeko lege-proiektu bat bidali du Parlamentura eta, oraindik data zehatzik jarri ez badute ere, ekimen horren enuntziatuan "2020ko Hauteskunde Orokorretarako lege-egitasmoa” dela aipatzen da. Jeanine Añez bere burua herrialdeko behin-behineko presidente izendatu zuenak La Paz hirian jaso zuen proiektu hori, Parlamentura igorri aurretik. Bertan, Evo Morales presidente ohiaren MAS Sozialismorako Mugimenduak du gehiengo osoa. Kazetarien aurrean egindako agerraldian, helburua “hauteskunde-prozesu gardena bermatzea” eta hauteskundeetan lortutako “emaitza errespetatua izatea” dela esan zuen Añezek. Boliviako behin-behineko presidentearen esanetan, herrialdean urriaren 20an egindako hauteskundeetan atzemandako "iruzurrak asaldura handia eragin du herritarren artean”.Añezek agerraldi horretan gogorarazi zuenez, Parlamentuak hauteskunde-organo berri bat izendatu behar du prozesua martxan jartzeko.

2019/11/21

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-10-28ko bideoen artxiboa

Bizkaiko kiroldegietako langileek bi asteko greba hasiko dute gaur

Bizkaiko kiroldegietako langileek bi asteko g...
Bizkaiko kiroldegietako langileek bi asteko greba hasiko dute gaur

Sektoreko kontratuen % 80tik gora lan...
1:19 min.

Sektoreko kontratuen % 80tik gora lanaldi partzialekoak dira. ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk deitu dute greba, azaroaren 10era arte.

Bizkaiko kiroldegietako langileen bi asteko greba gaur, astelehena, hasiko da. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute, urriaren 28tik azaroaren 10era. Lanuzteak egiteaz gain, langileek sektorearen enpresetako baten aurrean elkarretaratzea egingo dute, Bilbon. Bizkaiko udal kiroldegietako eta kirol klub pribatuetako 2.000 bat langile daude grebara deituta. Besteak beste, honakoa eskatzen dute sindikatuek: soldatak KPIa baino gehiago igotzea, "erreferentziazko" lanaldi bat ezartzea (sektore honetan, kontratuen % 80tik gora lanaldi partzialekoak dira), lan egindako jaiegunen inguruko hobekuntzak abiatzea eta kategoria profesionalak zehaztea. Uda baino lehen, langileek lau greba egun eta dozena bat lanuzte eta mobilizazioak egin zituzten euren aldarrikapenen alde.

Gizon bat zigortu dute Iruñean, DBE iruzur eginez kobratzea leporatuta

Gizon bat zigortu dute Iruñean, DBE iruzur eg...
Gizon bat zigortu dute Iruñean, DBE iruzur eginez kobratzea leporatuta

Auzipetuak iruzur delitua onartu du, ...
1:40 min.

Auzipetuak iruzur delitua onartu du, eta epaileak sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio. Guztira, 8.648 euro jaso ditu Nafarroako Gobernuaren eskutik.

Iruñeko bizilagun bati sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote, Nafarroako Gobernuaren diru-sarrerak bermatzeko errenta iruzur eginez kobratzea leporatuta. Guztira, 8.648,72 euro jaso ditu. Iruñeko Zigor arloko Epaitegiak emandako epaiaren arabera, 39 urteko gizonak behar ez bezala jasotako dirua itzuli beharko dio Fotu Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuari, Fiskaltzak eta Defentsak hala adostu ostean. Epaileak, frogatutzat eman du auzipetuak diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskaera “etekina lortzeko asmoz” egin zuela, 2018ko ekainaren 1ean. Eskaera horretan, bere diru-sarrera bakarrak errenta bermatutik zetozela ziurtatu zuen, “egia esan gabe”. Alabaina, 2017tik, aparteko diru-sarrerak lortzen zituen auzipetuak, ibilgailuen salerosketari esker. Gizonak, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuan egin zuen DBE jasotzeko eskaera, eta, 2018ko uztailaren 19ko ebazpenaren bidez, auzipetuari eta haren senide onuradunei laguntza ematea onartu zuen Foru Gobernuak. Epaian jasota dagoenez, gaizkileak 464,09 euroko errenta kobratu zuen hilero, 2018ko uztailaren 1etik 2019ko urtarrilaren 31ra arte. Dena dela, urtarrilaren 29an, Eskubide Sozialen Departamentuko ikuskapen-buruak laguntza hori eten eta ekarpena itzultzeko agindu zion gizonari. Testuinguru horretan, "oraindik ez dago inon jasota dirua itzuli duenik". Hala, zigor askatasun-gabetzailea bertan behera uztea erabaki du epaileak, baldin eta bi urteko epean auzipetuak deliturik egiten ez badu.

Nafarroako Auzitegiak bihar eztabaidatuko du La Manadaren grabazioei buruz

Nafarroako Auzitegiak bihar eztabaidatuko du ...
Nafarroako Auzitegiak bihar eztabaidatuko du La Manadaren grabazioei buruz

Lurralde Auzitegiko Bigarren Atalak i...
1:51 min.

Lurralde Auzitegiko Bigarren Atalak intimitatearen aurkako deliturik dagoen ala ez erabaki beharko du.

Nafarroako Probintzia Auzitegiko Bigarren Atalak bihar, urriaren 29an, egingo du 2016ko San Fermin jaietako talde bortxaketagatik zigortutako bost lagunei egotzitako intimitatearen aurkako delituari buruzko eztabaida. 2018ko apirilean, Auzitegiak absolbitu egin zituen delitu horretatik, epaiketan aurkeztutako frogak baloratu gabe. Erabaki hori baliogabetu egin zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibil eta Penaleko Salak, eta Auzitegiari delitu horri buruzko epaia emateko agindu zion. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, eztabaida pribatua izango da, eta, ondoren, Nafarroako Probintzia Auzitegiko Bigarren Ataleko hiru magistratuek epaia emango dute, soilik talde bortxaketagatik zigortutako bost lagunetatik bik egindako grabazioei dagokienez. Joan den ekainean, Auzitegi Goreneko Zigor Arloko Salak aintzat hartu zituen akusazioen helegiteak, eta akusatu bakoitzari 15 urteko kartzela-zigorra ezarri zion bortxaketa-delitu jarraitu baten egile gisa kondenatu baitzituen, tratu iraingarria eta bi pertsona edo gehiagoren jarduerarekin. Horrenbestez, astearte honetan erabaki beharko du Bigarren Atalak intimitatearen aurkako deliturik dagoen ala ez.

Frantziak alerta ezarri du, Al Baghdadi hil ostean izan daitezkeen atentatuen aurrean

Frantziak alerta ezarri du, Al Baghdadi hil o...
Frantziak alerta ezarri du, Al Baghdadi hil ostean izan daitezkeen atentatuen aurrean

Al Baghdadi larunbat gauean hil zen, ...
1:03 min.

Al Baghdadi larunbat gauean hil zen, AEBko segurtasun indar bereziek Sirian, Turkiako mugatik gertu, egindako operazio militar batean.

Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak gutuna bidali die bere ministerioko agintari nagusiei, Abu Bakr al Baghdadi Estatu Islamikoko buruzagia Sirian hil ostean, herrialdean izan daitezkeen atentatuen aurrean zaintza areagotzeko eskatuz. "Propaganda jihadista areagotu daiteke datozen egunetan, haren heriotzagatik mendeku ekintzak eskatuz, eta, beraz, beharrezkoa da zaintza zorroztea herrialdean, bereziki zuen sailetan egingo diren ekitaldi publikoetan", ohartarazi du Frantziako Barne ministroak gutun horretan, Reuters albiste-agentziak zabaldu duenez. Al Baghdadi larunbat gauean hil zen, AEBko segurtasun indar bereziek Sirian, Turkiako mugatik gertu, egindako operazio militar batean. Estatu Islamikoaren gorakadaren erantzulea izan zen, eta, 2014an, kalifa-herria aldarrikatu zuen. Igandean, Donald Trump AEBko presidenteak Al Baghdadiren heriotzaren berri eman zuen.