Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena izango dute postariek

Ezohiko neurri hori onartu du Hauteskunde Batzordeak, koronabirusa dela eta. Horrela bozkatu nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera, uztailaren 2a baino lehen.

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena eman die Hauteskunde Batzordeak Correoseko postariei. Koronabirusaren pandemiak eragindako larrialdi egoera honetan, herritarren bozkatzeko eskubidea eta osasuna bermatze aldera, Eusko Jaurlaritzak posta bidezko botoa arintzea eskatu zuen.

Hauteskunde Batzordeak posta bidez bozkatzeko eskaria telematikoki egitea eta botoak etxez etxe batzeko aukera eskaintzea onartu du. Hala egin nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera.

Hauteskunde Batzordeak azpimarratu du ezohiko aukera bat dela, eta, edonola ere, posta bidezko botoa betiko moduan ere eska daitekeela: Correoseko bulegora joanda, hain zuzen ere.

Posta bidezko botoa eskatzeko epea uztailaren 2ra arte egongo da indarrean, eta botoa igortzeko azken eguna uztailaren 8a izango da.

Pentsiodunen plataformak berreraikuntzako eztabaidetan parte hartzea eskatu du

"Gizarte Segurantzari eta osasun eta zaintza zerbitzu publikoei dagokienez" iritzia eman ahal izatea eskatu dute.

Bizkaiko Pentsiodunak/Ados-Consenso plataformak "pentsiodunen kolektiboa errealitate berri bat berrosatzeko prozesuan parte aktiboa izatea" proposatu du, bereziki, osasun eta zaintza zerbitzu publikoen definizioan, egoitzen ereduari eta mendekotasuna duten pertsonak eta adinekoak artatzeko beste zerbitzu batzuen ereduari buruz eztabaidatzeko.

Maskarak eta osasuna babesteko beste produktu batzuk (hidrogelak, esaterako) erabiltzeari buruz agintariek emandako azken gomendioen aurrean, BEZa % 21etik % 4ra jaisteko eta doakotasun formula bat ezartzeko eskatu du, gizarte eta ekonomia aldetik kalteberak diren kolektiboentzat.

Kolektibo horrek ohartarazi duenez, "krisiari emandako erantzunak kaltegarriak badira, ez ditugu mobilizazioak baztertzen".

Bestalde, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduari "bere estrategia eta helburuak berrikusteko" proposatu diote berriro, eta "adostasunera itzultzeko eta ekintza batasuna ezartzeko" eskatu diote.

Ertzaintzak droga sare bat desegin eta sei pertsona atxilotu ditu Ezkerraldean

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen apirilean Portugaleten, eta aste honetan, astelehenean, beste hiru atxilotu ditu.

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen apirilaren amaieran Portugaleten (Bizkaia), etxebizitza batean eta Santurtziko taberna batean drogekin trafikatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Atxilotuei droga ekartzen zieten pertsonak identifikatzeko ikerketak beste operazio bat egitea ahalbidetu du Portugaleten, Barakaldoko Instrukzio-epaitegiaren zuzendaritzapean.

Aste honetan, maiatzaren 25ean, kilo bat haxix atzeman zituzten salerosketa batean (4.100 euro), eta hiru pertsona atxilotu zituzten drogarekin trafikatzea leporatuta.

Biharamunean, hilaren 26an, atxilotuen etxebizitza miatu zuten, eta lau kilo haxix, 17.000 euro, zenbait kokaina gramo, baskulak eta agiri ugari atzeman zituen Ertzaintzak miaketan.

Aldi berean, Portugaleteko lau taberna miatu zituzten. Haxix eta kokaina kantitate txikiak atzeman zituzten bertan, eta hiru pertsonaren inguruko ikerketa abiatu zuten.

Ezkerraldean drogarekin trafikatzen duen sare nagusietako bat desegin dutela uste du Ertzaintzak. 33, 30 eta 29 urteko atxilotuak epailearen esku utzi zituzten asteazkenean.

Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak eragindako afroamerikarren hilketen aurrean

Jatorri afroamerikarreko herritar bat Poliziaren zaintzapean hil ostean, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten agenteak zigortu egin behar direla adierazi du Michelle Bacheletek.

Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioak George Floyd afroamerikarraren hilketa gaitzetsi du. Bideoan grabatu zuten heriotza, eta, hedabideetan eta sare sozialetan zabaldu ostean, protesta larriak eragin ditu Minneapolisen.

Atsekabea agertu du George Floyden izena azken urteetan poliziaren esku hil diren beste hainbat afroamerikar desarmaturi gehitu behar izateagatik.

"Hilketak geldiarazteko neurri zorrotzak" hartzea eskatu die AEBetako agintariei, eta "ematen direnean justizia" bermatzea eskatu die. Horrez gain, prozedurak aldatzea beharrezkoa dela gaineratu du, prebentzio sistemak ezartzea eta, batez ere, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten polizia agenteak auzipetuak eta zigortuak izatea" eskatu du.

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena izango dute postariek

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmen...
Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena izango dute postariek

Ezohiko neurri hori onartu du Hautesk...
1:09 min.

Ezohiko neurri hori onartu du Hauteskunde Batzordeak, koronabirusa dela eta. Horrela bozkatu nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera, uztailaren 2a baino lehen.

Herritarren botoak etxez etxe batzeko ahalmena eman die Hauteskunde Batzordeak Correoseko postariei. Koronabirusaren pandemiak eragindako larrialdi egoera honetan, herritarren bozkatzeko eskubidea eta osasuna bermatze aldera, Eusko Jaurlaritzak posta bidezko botoa arintzea eskatu zuen. Hauteskunde Batzordeak posta bidez bozkatzeko eskaria telematikoki egitea eta botoak etxez etxe batzeko aukera eskaintzea onartu du. Hala egin nahi duenak Correosen atari digitalean egin beharko du eskaera. Hauteskunde Batzordeak azpimarratu du ezohiko aukera bat dela, eta, edonola ere, posta bidezko botoa betiko moduan ere eska daitekeela: Correoseko bulegora joanda, hain zuzen ere. Posta bidezko botoa eskatzeko epea uztailaren 2ra arte egongo da indarrean, eta botoa igortzeko azken eguna uztailaren 8a izango da.

2020/05/29

Pentsiodunen plataformak berreraikuntzako eztabaidetan parte hartzea eskatu du

Pentsiodunen plataformak berreraikuntzako ezt...
Pentsiodunen plataformak berreraikuntzako eztabaidetan parte hartzea eskatu du

"Gizarte Segurantzari eta osasun eta ...
0:52 min.

"Gizarte Segurantzari eta osasun eta zaintza zerbitzu publikoei dagokienez" iritzia eman ahal izatea eskatu dute.

Bizkaiko Pentsiodunak/Ados-Consenso plataformak "pentsiodunen kolektiboa errealitate berri bat berrosatzeko prozesuan parte aktiboa izatea" proposatu du, bereziki, osasun eta zaintza zerbitzu publikoen definizioan, egoitzen ereduari eta mendekotasuna duten pertsonak eta adinekoak artatzeko beste zerbitzu batzuen ereduari buruz eztabaidatzeko. Maskarak eta osasuna babesteko beste produktu batzuk (hidrogelak, esaterako) erabiltzeari buruz agintariek emandako azken gomendioen aurrean, BEZa % 21etik % 4ra jaisteko eta doakotasun formula bat ezartzeko eskatu du, gizarte eta ekonomia aldetik kalteberak diren kolektiboentzat. Kolektibo horrek ohartarazi duenez, "krisiari emandako erantzunak kaltegarriak badira, ez ditugu mobilizazioak baztertzen". Bestalde, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduari "bere estrategia eta helburuak berrikusteko" proposatu diote berriro, eta "adostasunera itzultzeko eta ekintza batasuna ezartzeko" eskatu diote.

2020/05/29

Ertzaintzak droga sare bat desegin eta sei pertsona atxilotu ditu Ezkerraldean

Ertzaintzak droga sare bat desegin eta sei pe...
Ertzaintzak droga sare bat desegin eta sei pertsona atxilotu ditu Ezkerraldean

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zi...
1:40 min.

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen apirilean Portugaleten, eta aste honetan, astelehenean, beste hiru atxilotu ditu.

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen apirilaren amaieran Portugaleten (Bizkaia), etxebizitza batean eta Santurtziko taberna batean drogekin trafikatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Atxilotuei droga ekartzen zieten pertsonak identifikatzeko ikerketak beste operazio bat egitea ahalbidetu du Portugaleten, Barakaldoko Instrukzio-epaitegiaren zuzendaritzapean. Aste honetan, maiatzaren 25ean, kilo bat haxix atzeman zituzten salerosketa batean (4.100 euro), eta hiru pertsona atxilotu zituzten drogarekin trafikatzea leporatuta. Biharamunean, hilaren 26an, atxilotuen etxebizitza miatu zuten, eta lau kilo haxix, 17.000 euro, zenbait kokaina gramo, baskulak eta agiri ugari atzeman zituen Ertzaintzak miaketan. Aldi berean, Portugaleteko lau taberna miatu zituzten. Haxix eta kokaina kantitate txikiak atzeman zituzten bertan, eta hiru pertsonaren inguruko ikerketa abiatu zuten. Ezkerraldean drogarekin trafikatzen duen sare nagusietako bat desegin dutela uste du Ertzaintzak. 33, 30 eta 29 urteko atxilotuak epailearen esku utzi zituzten asteazkenean.

2020/05/29

Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak eragindako afroamerikarren hilketen aurrean

Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak erag...
Neurri zorrotzak eskatu dituzte poliziak eragindako afroamerikarren hilketen aurrean

Jatorri afroamerikarreko herritar bat...
1:14 min.

Jatorri afroamerikarreko herritar bat Poliziaren zaintzapean hil ostean, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten agenteak zigortu egin behar direla adierazi du Michelle Bacheletek.

Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioak George Floyd afroamerikarraren hilketa gaitzetsi du. Bideoan grabatu zuten heriotza, eta, hedabideetan eta sare sozialetan zabaldu ostean, protesta larriak eragin ditu Minneapolisen. Atsekabea agertu du George Floyden izena azken urteetan poliziaren esku hil diren beste hainbat afroamerikar desarmaturi gehitu behar izateagatik. "Hilketak geldiarazteko neurri zorrotzak" hartzea eskatu die AEBetako agintariei, eta "ematen direnean justizia" bermatzea eskatu die. Horrez gain, prozedurak aldatzea beharrezkoa dela gaineratu du, prebentzio sistemak ezartzea eta, batez ere, indarraren gehiegizko erabilerara jotzen duten polizia agenteak auzipetuak eta zigortuak izatea" eskatu du.

2020/05/29

Maiatza 2020
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Apirila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2020-05-20ko bideoen artxiboa

10 hildako eta PCR bidez 26 kasu berri zenbatu dituzte Euskadin azken orduetan

10 hildako eta PCR bidez 26 kasu berri zenbat...
10 hildako eta PCR bidez 26 kasu berri zenbatu dituzte Euskadin azken orduetan

Zehazki, 13 kasu berri baieztatu ditu...
2:04 min.

Zehazki, 13 kasu berri baieztatu dituzte Araban, 12 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan. Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, berriz, 112 izan dira.

Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, 10 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azken 24 orduetan; beraz, orain arte 1.480 hildako zenbatu dira. Horrez gain, 26 kasu berri baieztatu dira PCR proben bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazken honetan emandako datuen arabera (astearteko 00:00ak arte bildutakoak). Probintzien arabera, Araban 13 pertsonak eman dute positibo PCR probetan azken 24 orduetan (2.988 guztira), eta Bizkaian 12 kasu atzeman dituzte. Bizkaia da orain arte PCR proben bidez positibo gehien atzitu dituen lurraldea (7.543 guztira). Gipuzkoan, berriz, kasu bakar bat atzeman dute (2.312 guztira), aurreko bi egunetan PCR bidez kasu berririk baieztatu ez zuten arren. Dena dela, Gipuzkoan zenbatu dira orain arte lurraldeko daturik baxuenak. Osasun arloko krisi hau hasi zenetik, Euskadin 170.517 PCR proba eta 97.786 test azkar egin zaizkie 148.526 pertsonari (paziente askori, ordea, behin baino gehiagotan egin zaizkie probak). Eusko Jaurlaritzaren arabera, azken 24 orduetan 301 pertsona sendatu dira (guztira 16.688). Bestalde, EAEn kutsatzeen indizea batetik beherakoa da (0,8). Zehazki, kutsatu bakar batek batez beste zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du horrek. Orain arte, guztira 1.480 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz EAEn (gaixotu diren guztien % 7,8), eta 849 gaixo daude oraindik (% 4,4). Osasun Sailak esanetan, gainera, koronabirusaren eraginez zainketa intentsiboetako unitatean artatu behar izan dituzten pertsonen kopuruak behera egin du, 4 gaixo gutxiago baitituzte. Horrela, gaur egun 41 pertsona daude EAEko zainketa intentsiboetako unitateetan COVID-19arekin lotuta.

Maskarak derrigor erabili beharko dituzte sei urtetik gorakoek, ostegunetik aurrera

Maskarak derrigor erabili beharko dituzte sei...
Maskarak derrigor erabili beharko dituzte sei urtetik gorakoek, ostegunetik aurrera

Hegoaldean, kalean, aire zabalean eta...
1:16 min.

Hegoaldean, kalean, aire zabalean eta toki itxietan jantzi beharko dira, bi metroko tartea gorde ezin bada.

Espainiako Gobernuak gaur ezarri duenez, ostegunetik aurrera maskara derrigor erabili beharko da bide publikoan, aire librean eta erabilera publikoa duten edo publikoarentzat irekita dauden espazio itxi guztietan, pertsonen arteko bi metroko segurtasun tartea gorde ezin bada. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak atzo erabaki eta Espainiako Aldizkari Ofizialak gaur, asteazkenarekin, kaleratu duten agindu baten arabera, betekizun horretatik kanpo gelditzen dira sei urtetik beherako umeak, baina hiru eta bost urteko umeek musukoa erabiltzea “gomendagarria” da. Salbuespenen artean, maskara erabiltzeak larriago lezakeen arnas zailtasunak dituztenak ere badaude, baita osasun arrazoi bategatik maskara erabiltzea kaltegarri zaienak ere, baina ondo egiaztatu beharko dute. Halaber, urritasunen bat dutenek edo dependentzia egoeran daudenek ere ez dute erabili beharko, maskarak berorren erabilera eragozten duen jokabide alterazioa eragiten badie. Horrez gain, berez maskara erabiltzearekin bateragarriak ez diren ekintzetarako ere ez da jarrita izan beharko, jateko eta edateko esaterako. Azkenik, babesa erabiltzetik salbuetsita egongo dira ezinbesteko arrazoiak edo beharrizan gorria aipatzen dituztenak.

Jaurlaritzak 15 milioi euro bideratuko ditu merkataritza eta turismoa suspertzeko

Jaurlaritzak 15 milioi euro bideratuko ditu m...
Jaurlaritzak 15 milioi euro bideratuko ditu merkataritza eta turismoa suspertzeko

Negozio bakoitzeko gehienez 3.000 eur...
1:44 min.

Negozio bakoitzeko gehienez 3.000 euroko diru-laguntza emango dituzte. Laguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izango da, deialdia publiko egiten den unetik hasita.

Eusko Jaurlaritzak 15 milioi euroko ezohiko plana onartu du, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako merkatariei laguntzeko eta turismoa suspertzeko asmoz. Sonia Perez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak adierazi duenez, programa horren bidez koronabirusak eragindako larrialdi egoeran galerak izan dituzten negozioak eta turismo sektorea aurrea ateratzen lagundu nahi dute. Aurrekontuaren erdia (7,5 milioi euro) merkataritzara bideratuko dute, eta gainerakoa turismora. Horrela, bada, laguntzak bi sektore horietako autonomoei eta enpresa txikiei zuzenduta egongo dira. Laguntzak jasotzeko ezinbestekoa izango da alarma-egoeragatik jarduera etenda eduki izana edo salmentan % 75eko galerak pilatu izana. Diru-laguntzak, besteak beste, establezimenduaren hipotekaren kuotak edota alokairua ordaintzeko erabiliko dira, hiru hilabetez jarraian, alarma egoera ezarri zen unetik eta 2020ko abuztuaren 31 bitartean.

4,69 milioi pertsona gaixotu eta 315.000 hil dira koronabirusarekin munduan

4,69 milioi pertsona gaixotu eta 315.000 hil ...
4,69 milioi pertsona gaixotu eta 315.000 hil dira koronabirusarekin munduan

Ameriketako Estatu Batuak dira kasu g...
1:12 min.

Ameriketako Estatu Batuak dira kasu gehien duen herrialdea, Errusia, Erresuma Batua, Brasil eta Espainiaren aurretik. Igandean lehenengo aldiz 100.000 lagun baino gehiago kutsatu ziren munduan.

Munduko Osasun Erakundeak astearte honetan zabaldutako datuen arabera, dagoeneko 4,69 milioi pertsona kutsatu dira koronabirusarekin munduan, eta gaitzarekin hildako lagunak 315.131 dira. Egunean antzemandako kasu berrien kopurua 80.000 inguruan egonkortuta egon da azken hilabetean, baina orain berriro hasi da goraka eta igandean, adibidez, 100.000 kasu detektatu zituzten. Egun bakarrean inoiz eman den zifrarik altuena. Ameriketan 2,08 milioi pertsona daude COVID-19arekin gaixorik; Europan, 1,89 milioi dira; eta Ekialde Ertainean, 346.000. Ameriketako Estatu Batuak dira kutsatu kopuru handiena duen herrialdea, Errusia, Erresuma Batua, Brasil eta Espainiaren aurretik. Halaber, India eta Peru 100.000 kasutik gora pilatzear daude. Datu ofizialen arabera, munduan 1,93 milioi pertsona sendatu dira, eta egoera larrian dauden pazienteen kopurua 45.000 jaitsi da azken orduetan.