Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun gehien daramatzaten gazteak dira. Gaurtik, hirugarren gradua dute ezarrita, eta lotara bakarrik joan beharko dute Zaballara, astegunetan

Audiorik gabe.

Espetxean mila eta hirurehun egun baino gehiago igaro ondoren, hirugarren gradua eskuratu eta gaurtik aurrera gradu horrek ematen dituen onurez baliatzeko aukera izango dute Adur Ramirez da Aldak, Jokin Unamunok eta Oihan Arnanzek, 'Altsau auzia'n zigortutako zortzi gazteetatik hiruk. Astegunez lotara itzuli beharko dute espetxera, eta asteburuetan ez dute kartzelera joan beharrik izango.

Aurreikusita bezala, 09:15 inguruan atera dira espetxetik, eta atarian zain zituzten etxekoak. "Askasunetik gertuago" daudela-eta, pozik hitz egin du Antton Ramirez de Aldak, Adur Ramirez de Aldaren aitak, baina "injustiziak" hor jarraitzen duela nabarmendu du. "Hodei batean bezala gaude", esan du.

Aratz Urrizolak eta Iñaki Abadek, zigortuetako beste bik, abenduan lortu zuten hirugarren gradua. Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak bigarren graduan jarraitzen dute, eta Ainara Urkijori bi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta ez zuten espetxean sartu.

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela.

Audiorik gabe.

Osakidetzak ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela langileen osasunean, ESK sindikatuaren arabera.

Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera salatzen zen hainbat alderditan, hala nola, euskal osasun zerbitzuko langileen artean norbera babesteko ekipamendurik ez egotea, horiek erabiltzeko protokoloak ez betetzea edo langileen egoera antzeman ahal izateko testak ez egitea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bere epaian jasotzen duenez, "maskarei eta mantalei dagokienez, Osakidetzak erabiltzeko, berrerabiltzeko eta garbitzeko jarraibideak eman zituen, osasun-jarraibideekin zerikusirik ez dutenak, eta alde batera utzi zituzten berrerabiltzeak pazientearentzat eta erabiltzailearentzat infekzioak sortzeko arrisku potentzialaz ohartarazten zuten erabilera-gomendioak".

Auzitegiak enpresaburuaren betebeharra dela laneko osasunaren zaintza egokia bermatzea adierazi du, eta COVID-19aren eraginpean egoteak lan-arrisku larri eta berehalakotzat kalifikatzea merezi duela. Osakidetzak ez duela laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebehar hori bete adierazi du, eta bere zerbitzura dauden langileak babesteko neurri egokiak hartzera zigortu du.

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Espainiako Gobernuko presidenteak espero du aurtengo Aurrekontuak onartzea.

Audiorik gabe.

Pedro Sáanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan jakinarazi duenez, ez du inondik inora pentsioak murrizteko asmorik. Langile publikoei soldatak jaistea ere ez da bere aurreikuspenetan sartzen.

Koronabirusak eragindako ERTEei buruz galdetzean, presidenteak erantzun du hori elkarrizketa sozialean aztertuko dela eta “luzatzekotan, beti ere berraktibatze ekonomikoarekin batera egin beharko litzakeela”. Sánchez ekonomia suspertzearen alde agertu da, baina ERTEan dauden langileen itzulera ahaztu gabe.

Bihar, agente sozialekin batera, Moncloako Jauregian elkartuko da presidentea “enplegu sorreraren beharra eta berraktibatze ekonomiakoa” eztabaidatzeko.

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dir...
Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun g...
1:35 min.

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun gehien daramatzaten gazteak dira. Gaurtik, hirugarren gradua dute ezarrita, eta lotara bakarrik joan beharko dute Zaballara, astegunetan

Audiorik gabe. Espetxean mila eta hirurehun egun baino gehiago igaro ondoren, hirugarren gradua eskuratu eta gaurtik aurrera gradu horrek ematen dituen onurez baliatzeko aukera izango dute Adur Ramirez da Aldak, Jokin Unamunok eta Oihan Arnanzek, 'Altsau auzia'n zigortutako zortzi gazteetatik hiruk. Astegunez lotara itzuli beharko dute espetxera, eta asteburuetan ez dute kartzelera joan beharrik izango. Aurreikusita bezala, 09:15 inguruan atera dira espetxetik, eta atarian zain zituzten etxekoak. "Askasunetik gertuago" daudela-eta, pozik hitz egin du Antton Ramirez de Aldak, Adur Ramirez de Aldaren aitak, baina "injustiziak" hor jarraitzen duela nabarmendu du. "Hodei batean bezala gaude", esan du. Aratz Urrizolak eta Iñaki Abadek, zigortuetako beste bik, abenduan lortu zuten hirugarren gradua. Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak bigarren graduan jarraitzen dute, eta Ainara Urkijori bi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta ez zuten espetxean sartu.

2020/07/03

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri...
Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzi...
1:46 min.

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela.

Audiorik gabe. Osakidetzak ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela langileen osasunean, ESK sindikatuaren arabera. Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera salatzen zen hainbat alderditan, hala nola, euskal osasun zerbitzuko langileen artean norbera babesteko ekipamendurik ez egotea, horiek erabiltzeko protokoloak ez betetzea edo langileen egoera antzeman ahal izateko testak ez egitea. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bere epaian jasotzen duenez, "maskarei eta mantalei dagokienez, Osakidetzak erabiltzeko, berrerabiltzeko eta garbitzeko jarraibideak eman zituen, osasun-jarraibideekin zerikusirik ez dutenak, eta alde batera utzi zituzten berrerabiltzeak pazientearentzat eta erabiltzailearentzat infekzioak sortzeko arrisku potentzialaz ohartarazten zuten erabilera-gomendioak". Auzitegiak enpresaburuaren betebeharra dela laneko osasunaren zaintza egokia bermatzea adierazi du, eta COVID-19aren eraginpean egoteak lan-arrisku larri eta berehalakotzat kalifikatzea merezi duela. Osakidetzak ez duela laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebehar hori bete adierazi du, eta bere zerbitzura dauden langileak babesteko neurri egokiak hartzera zigortu du.

2020/07/03

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murrizte...
Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Espainiako Gobernuko presidenteak esp...
1:03 min.

Espainiako Gobernuko presidenteak espero du aurtengo Aurrekontuak onartzea.

Audiorik gabe. Pedro Sáanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan jakinarazi duenez, ez du inondik inora pentsioak murrizteko asmorik. Langile publikoei soldatak jaistea ere ez da bere aurreikuspenetan sartzen. Koronabirusak eragindako ERTEei buruz galdetzean, presidenteak erantzun du hori elkarrizketa sozialean aztertuko dela eta “luzatzekotan, beti ere berraktibatze ekonomikoarekin batera egin beharko litzakeela”. Sánchez ekonomia suspertzearen alde agertu da, baina ERTEan dauden langileen itzulera ahaztu gabe. Bihar, agente sozialekin batera, Moncloako Jauregian elkartuko da presidentea “enplegu sorreraren beharra eta berraktibatze ekonomiakoa” eztabaidatzeko.

2020/07/03

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2020-06-11ko bideoen artxiboa

Koronabirusak "joera aldaketa" izan du Euskadin, 19 kasu gehiago atzeman ostean

Koronabirusak "joera aldaketa" izan du Euskad...
Koronabirusak "joera aldaketa" izan du Euskadin, 19 kasu gehiago atzeman ostean

Nafarroan pertsona bat hil da koronab...
1:53 min.

Nafarroan pertsona bat hil da koronabirusaren ondorioz, azken 11 egunetako joera positiboa amaituz, eta Euskadin hiru pertsona hil dira azken orduetan.

Audiorik gabe. Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, hiru pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azken 24 orduetan; beraz, 1.580 hildako zenbatu dituzte jada. Azken orduetan, 19 kasu atzeman dituzte EAEn PCR proben bidez (13.541 guztira) eta 67 test serologikoen bidez (6.668), Eusko Jaurlaritzaren arabera; beraz, 20.209 kasu baieztatu dira orain arte. Datuak lurraldez lurralde ikusita, Araban hiru pertsonak eman dute positibo PCR probetan azken 24 orduetan (3.304 guztira), eta Bizkaian beste 15 kasu atzeman dituzte. Bizkaia da orain arte PCR proben bidez positibo gehien detektatu dituen lurraldea (7.816 guztira). Gipuzkoan, berriz, kasu bat atzeman dute azken 24 orduetan. Hain zuzen ere, Gipuzkoan zenbatu dira orain arte daturik baxuenak (2.265 guztira). Osasun arloko krisi hau hasi zenetik, Euskadin 226.098 PCR proba eta 122.011 test azkar egin zaizkie 200.418 pertsonari (pertsona askori behin baino gehiagotan egin dizkiete probak). PCR proben bitartez, pertsona batek une horretan bertan birusa duen edo gaixo dagoen jakin daiteke. Test azkarrek, berriz, pertsona bat kutsatuta egon den ala ez jakinarazten dute, baina ez dute zehazten gaixotasuna garatu duen, oraindik duen edo dagoeneko sendatuta dagoen; izan ere, test azkarrek pertsona batek garatutako immunitatea edo sortutako antigorputzak neurtzen dituzte, eta, beraz, iraganeko infekzio bat isla dezakete.

Celaak 10 urtera arteko ikasle-talde txikiak proposatu ditu distantziarik gorde gabe

Celaak 10 urtera arteko ikasle-talde txikiak ...
Celaak 10 urtera arteko ikasle-talde txikiak proposatu ditu distantziarik gorde gabe

Eskolak 15 eta 20 ikasle artekoak iza...
1:04 min.

Eskolak 15 eta 20 ikasle artekoak izango dira, "familia moduan edo bizikide moduan", eta maskara erabili beharko dute 6 urtetik aurrera, baina malgutasuna egongo da talde barruan.

Audiorik gabe. Isabel Celaa Hezkuntza ministroak, atzo adierazi duenez, datorren ikasturtean 10 urte arteko ikasleak talde txikietan egon daitezke, eta ez dute metro eta erdiko gutxieneko segurtasun-tartea gorde behar izango. Celaak azaldu du "erabat presentziala" izango dela 2020-21 ikasturtea, eta azken ebidentzia zientifikoak ez dituela haurrak koronabirusaren transmisioaren bektore garrantzitsu gisa jartzen. Horrek ez du esan nahi zentroko gainerako lekuetan distantzia hori ez dagoenik. Maskara ikastetxe eta institutuetan erabiltzeari dagokionez, ministroak esan du 6 urtetik aurrerakoek eraman beharko dutela, baina "malgutasuna" egongo dela. 15 edo 20 ikasle arteko taldeak izango dira, eta ikastetxeetako gune guztiak erabili ahal izango dira.

Gizon bat larri zauritu dute Bilbon, labankadaz

Gizon bat larri zauritu dute Bilbon, labankad...
Gizon bat larri zauritu dute Bilbon, labankadaz

Ertzaintza hiru susmagarriren bila ar...
1:03 min.

Ertzaintza hiru susmagarriren bila ari da, erasoarekin zerikusia dutelakoan. Erasoa atzo izan zen, 22:30 aldera, Salazar Jeneralaren kalean.

Audiorik gabe. 24 urteko gizon bat larri zauritu dute bart Bilbon, kalean zegoela arma zuri batekin labankada emanda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez. 22:30 aldera eraso zioten biktimari, Salazar Jeneralaren kalean, Casilla pabiloitik eta zezen-plazatik oso gertu. Gazteari arma zuri batez eraso zioten, eta zauria egin zioten hanka batean, femoraletik gertu. Bertaratu ziren agenteek tornikete bat egin zioten odoljarioa eteteko, eta medikuek bihotz-biriketako bizkortzea egin zioten. Gizona, Basurtuko Ospitalera eraman zuten, odol asko galdu baitzuen. Ertzaintza hiru susmagarriren bila ari da, erasoarekin zerikusia dutelakoan. Ildo horretatik, hipotesi guztiak zabalik daude; horietako bat, balizko lapurreta batena.

Boko Haramek 81 pertsona hil eta herrixka bat erre du Nigeria ipar-ekialdean

Boko Haramek 81 pertsona hil eta herrixka bat...
Boko Haramek 81 pertsona hil eta herrixka bat erre du Nigeria ipar-ekialdean

Motorretan eta kamioietan iritsi zire...
1:28 min.

Motorretan eta kamioietan iritsi ziren atzo eguerdian Faduma Koloram herrixkara, predikari misio bat zirelakoan, eta herritarrak tirokatzen hasi ziren.

Audiorik gabe. Gutxienez 81 pertsona hil ditu Boko Haram talde islamistak Nigeriako Borno estatuko herrixka batean, jihadisten eremu nagusian. Motorretan eta kamioietan iritsi ziren atzo eguerdian Faduma Koloram herrixkara, predikari misio bat zirelakoan, eta herritarrak tirokatzen hasi ziren. Horren aurretik, iturri militarretatik jakinarazi dute terroristek, AK-47 fusilak soinean, etxebizitzak erre zituztela eta milatik gora abelburu lapurtu zituztela. Boko Haram 2002an sortu zuen Mohamed Yusufek agintariek herrialdearen iparralde txiroa ahaztuta eta baztertuta zutela salatzeko. Garai hartan soilik polizien aurkako erasoak egiten zituzten, Estatuaren ordezkariak zirelako, baina Yusuf 2009an hil zutenetik, Boko Haramek beste bide bat hasi zuen eta jendea hiltzen hasi zen Estatu Islamikoa inposatzeko.