Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun gehien daramatzaten gazteak dira. Gaurtik, hirugarren gradua dute ezarrita, eta lotara bakarrik joan beharko dute Zaballara, astegunetan

Audiorik gabe.

Espetxean mila eta hirurehun egun baino gehiago igaro ondoren, hirugarren gradua eskuratu eta gaurtik aurrera gradu horrek ematen dituen onurez baliatzeko aukera izango dute Adur Ramirez da Aldak, Jokin Unamunok eta Oihan Arnanzek, 'Altsau auzia'n zigortutako zortzi gazteetatik hiruk. Astegunez lotara itzuli beharko dute espetxera, eta asteburuetan ez dute kartzelera joan beharrik izango.

Aurreikusita bezala, 09:15 inguruan atera dira espetxetik, eta atarian zain zituzten etxekoak. "Askasunetik gertuago" daudela-eta, pozik hitz egin du Antton Ramirez de Aldak, Adur Ramirez de Aldaren aitak, baina "injustiziak" hor jarraitzen duela nabarmendu du. "Hodei batean bezala gaude", esan du.

Aratz Urrizolak eta Iñaki Abadek, zigortuetako beste bik, abenduan lortu zuten hirugarren gradua. Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak bigarren graduan jarraitzen dute, eta Ainara Urkijori bi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta ez zuten espetxean sartu.

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela.

Audiorik gabe.

Osakidetzak ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela langileen osasunean, ESK sindikatuaren arabera.

Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera salatzen zen hainbat alderditan, hala nola, euskal osasun zerbitzuko langileen artean norbera babesteko ekipamendurik ez egotea, horiek erabiltzeko protokoloak ez betetzea edo langileen egoera antzeman ahal izateko testak ez egitea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bere epaian jasotzen duenez, "maskarei eta mantalei dagokienez, Osakidetzak erabiltzeko, berrerabiltzeko eta garbitzeko jarraibideak eman zituen, osasun-jarraibideekin zerikusirik ez dutenak, eta alde batera utzi zituzten berrerabiltzeak pazientearentzat eta erabiltzailearentzat infekzioak sortzeko arrisku potentzialaz ohartarazten zuten erabilera-gomendioak".

Auzitegiak enpresaburuaren betebeharra dela laneko osasunaren zaintza egokia bermatzea adierazi du, eta COVID-19aren eraginpean egoteak lan-arrisku larri eta berehalakotzat kalifikatzea merezi duela. Osakidetzak ez duela laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebehar hori bete adierazi du, eta bere zerbitzura dauden langileak babesteko neurri egokiak hartzera zigortu du.

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Espainiako Gobernuko presidenteak espero du aurtengo Aurrekontuak onartzea.

Audiorik gabe.

Pedro Sáanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan jakinarazi duenez, ez du inondik inora pentsioak murrizteko asmorik. Langile publikoei soldatak jaistea ere ez da bere aurreikuspenetan sartzen.

Koronabirusak eragindako ERTEei buruz galdetzean, presidenteak erantzun du hori elkarrizketa sozialean aztertuko dela eta “luzatzekotan, beti ere berraktibatze ekonomikoarekin batera egin beharko litzakeela”. Sánchez ekonomia suspertzearen alde agertu da, baina ERTEan dauden langileen itzulera ahaztu gabe.

Bihar, agente sozialekin batera, Moncloako Jauregian elkartuko da presidentea “enplegu sorreraren beharra eta berraktibatze ekonomiakoa” eztabaidatzeko.

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dir...
Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun g...
1:35 min.

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun gehien daramatzaten gazteak dira. Gaurtik, hirugarren gradua dute ezarrita, eta lotara bakarrik joan beharko dute Zaballara, astegunetan

Audiorik gabe. Espetxean mila eta hirurehun egun baino gehiago igaro ondoren, hirugarren gradua eskuratu eta gaurtik aurrera gradu horrek ematen dituen onurez baliatzeko aukera izango dute Adur Ramirez da Aldak, Jokin Unamunok eta Oihan Arnanzek, 'Altsau auzia'n zigortutako zortzi gazteetatik hiruk. Astegunez lotara itzuli beharko dute espetxera, eta asteburuetan ez dute kartzelera joan beharrik izango. Aurreikusita bezala, 09:15 inguruan atera dira espetxetik, eta atarian zain zituzten etxekoak. "Askasunetik gertuago" daudela-eta, pozik hitz egin du Antton Ramirez de Aldak, Adur Ramirez de Aldaren aitak, baina "injustiziak" hor jarraitzen duela nabarmendu du. "Hodei batean bezala gaude", esan du. Aratz Urrizolak eta Iñaki Abadek, zigortuetako beste bik, abenduan lortu zuten hirugarren gradua. Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak bigarren graduan jarraitzen dute, eta Ainara Urkijori bi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta ez zuten espetxean sartu.

2020/07/03

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri...
Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzi...
1:46 min.

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela.

Audiorik gabe. Osakidetzak ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela langileen osasunean, ESK sindikatuaren arabera. Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera salatzen zen hainbat alderditan, hala nola, euskal osasun zerbitzuko langileen artean norbera babesteko ekipamendurik ez egotea, horiek erabiltzeko protokoloak ez betetzea edo langileen egoera antzeman ahal izateko testak ez egitea. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bere epaian jasotzen duenez, "maskarei eta mantalei dagokienez, Osakidetzak erabiltzeko, berrerabiltzeko eta garbitzeko jarraibideak eman zituen, osasun-jarraibideekin zerikusirik ez dutenak, eta alde batera utzi zituzten berrerabiltzeak pazientearentzat eta erabiltzailearentzat infekzioak sortzeko arrisku potentzialaz ohartarazten zuten erabilera-gomendioak". Auzitegiak enpresaburuaren betebeharra dela laneko osasunaren zaintza egokia bermatzea adierazi du, eta COVID-19aren eraginpean egoteak lan-arrisku larri eta berehalakotzat kalifikatzea merezi duela. Osakidetzak ez duela laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebehar hori bete adierazi du, eta bere zerbitzura dauden langileak babesteko neurri egokiak hartzera zigortu du.

2020/07/03

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murrizte...
Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Espainiako Gobernuko presidenteak esp...
1:03 min.

Espainiako Gobernuko presidenteak espero du aurtengo Aurrekontuak onartzea.

Audiorik gabe. Pedro Sáanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan jakinarazi duenez, ez du inondik inora pentsioak murrizteko asmorik. Langile publikoei soldatak jaistea ere ez da bere aurreikuspenetan sartzen. Koronabirusak eragindako ERTEei buruz galdetzean, presidenteak erantzun du hori elkarrizketa sozialean aztertuko dela eta “luzatzekotan, beti ere berraktibatze ekonomikoarekin batera egin beharko litzakeela”. Sánchez ekonomia suspertzearen alde agertu da, baina ERTEan dauden langileen itzulera ahaztu gabe. Bihar, agente sozialekin batera, Moncloako Jauregian elkartuko da presidentea “enplegu sorreraren beharra eta berraktibatze ekonomiakoa” eztabaidatzeko.

2020/07/03

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2020-06-29ko bideoen artxiboa

Gripearen aurkako txerto kanpaina urriaren hasieran abiatuko da Euskadin

Gripearen aurkako txerto kanpaina urriaren ha...
Gripearen aurkako txerto kanpaina urriaren hasieran abiatuko da Euskadin

Gripearen kontrako txerto kanpaina ur...
2:09 min.

Gripearen kontrako txerto kanpaina urriaren amaieran hasi ohi da. Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu duenez, dosien eskaria % 33 areagotuko dute.

Audiorik gabe. Gripearen aurkako kanpainaren hasiera aurreratzeko lanean ari direla iragarri du Nekane Murga Osasun sailburuak larunbat honetan. Kanpaina urriaren amaieran hasi ohi da, baina hilabete hasieran abiatzeko asmoa dute. Dosien eskaria % 33 areagotuko dutela erantsi du sailburuak. Datorren udazkenera begira “erronketako bat” arnas infekzioak “lehenbailehen” identifikatzea izango da, SARS-CoV-2 birusaren ondorioz ote diren egiaztatzeko. Udan “errazagoa” da, gripe kasu gutxiago direlako. Ondorioz, sintomak identifikatzea errazagoa da, sailburuak erantsi duenez. Gripearen aurkako kanpainari begira osasun sistemak “prest egon” behar duela azpimarratu du Murgak, “arriskuko pertsonak” osasun zentroetara “ez hurbiltzea gomendagarria izan daitekeelako”. Horregatik, txertoak “nola” eman erabaki behar du Osasun Sailak. Dosien eskaera % 33 areagotu dutela esan du Eusko Jaurlaritzak; izan ere, helburua arriskuko pertsonen % 75 baino gehiago babestea da, aurreko urteetan portzentajea % 65ekoa izan zen. Era berean, osasun-langile gehiagok txertoa jasotzea nahi dute arduradunek. Murgaren ahotan, gripe eta koronabirusarekin aldi berean kutsatzea “posible da, eta COVID-19aren bilakaera larriagotu dezake”, horregatik egoera hori “saihestu” beharra dago.

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, haur pornografia erosteagatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, haur pornogra...
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, haur pornografia erosteagatik

Interneteko zuzeneko emisioetara jotz...
2:12 min.

Interneteko zuzeneko emisioetara jotzen zuen atxilotuak eta kriptotxanpon bidez ordaintzen zituen nahieran eskatzen zituen sexu erasoak.

Audiorik gabe. Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Bilbon haur pornografia erosteagatik, Kugantxu operazioaren baitan. Interneteko zuzeneko emisioetara jotzen zuen atxilotuak eta kriptotxanpon bidez ordaintzen zituen nahieran eskatzen zituen sexu erasoak. Filipinetako kontu batera ordaintzen zuela ikusita, Manilako Transnational Criminal Investigations Unitateari abisu eman zioten biktimak eta abusatzaileak identifika zitzaten. Asiako hegoekialdean gertatzen dira batez ere sexu eraso hauek baina Afrikan ere aurkitu izan dituzte. Guardia Zibilak, bestalde Jekyll operazioaren berri ere eman du. Kasu honetan ere kriptotxanpon bidez ordaintzen zuten pedofiloek haur pornografia TOR sarean dagoen "Welcome 2 Video" plataforman. Milaka diru mugimendu aztertuta, administratzailea identifikatzea lortu zuten, eta horrekin batera, hiru pertsona atxilotu dituzte Espainian eta lau miaketa egin dituzte. Bestalde, AEBetako haur desagertu eta esplotatuen kasuak argitzeko Zentro Nazionalak jakitera eman duenez, konfinamenduan areagotu egin dira haurren sexu esplotazio kasuak. Erakunde horrek emandako abisuei esker, Madrilen, Murtzian eta Granadan pertsona bana atxilotu dute.

Bi gizon erreskatatu dituzte Bilboko itsasadarrean eta emakume bat Donostian

Bi gizon erreskatatu dituzte Bilboko itsasada...
Bi gizon erreskatatu dituzte Bilboko itsasadarrean eta emakume bat Donostian

Erreskateetako bat 02:00etan izan da ...
0:52 min.

Erreskateetako bat 02:00etan izan da Bilbon eta bestea 03:00etan Donostian.

Audiorik gabe. Bilboko eta Donostiako suhiltzaileek erreskate lanetan aritu behar izan dute gaur goizaldean; lehenengoan, Bizkaiko hiriburuan itsasadarrean zeuden bi gizon ateratzeko, eta, bigarrenean, emakume bati laguntzeko, Donostiako Pasealeku Berriko harkaitz eremu batean. Itsasadarreko erreskatea 02:00ak aldera izan da, 40 eta 53 urteko bi gizonek Euskalduna Jauregiaren parean itsasadarrean bainua hartzea erabaki dutenean; izan ere, uretara sartu ondoren, ezin izan dute uretatik atera, eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dira laguntzera. Donostian, 03:00etan, suhiltzaileek Salamanca Pasealekutik harkaitz-eremu batera erori den 34 urteko emakume bati lagundu behar izan diote. Bertatik atera ondoren, Donostia Ospitalera eraman dute, anbulantzian, baina ez zuen zauri larririk, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Koronabirusaren ondorioz munduan hamar milioi pertsona kutsatu dira eta 500.108 hil

Koronabirusaren ondorioz munduan hamar milioi...
Koronabirusaren ondorioz munduan hamar milioi pertsona kutsatu dira eta 500.108 hil

Hain zuzen ere, Ameriketako Estatu Ba...
1:06 min.

Hain zuzen ere, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) eta Brasilen zenbatu dituzte orain arte baieztatutako heriotza gehienak (125.714 eta 57.070, hurrenez hurren).

Audiorik gabe. Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz 10.000.000 pertsona baino gehiago kutsatu dira jada munduan eta 500.108 hildako zenbatu dira, Johns Hopkins unibertsitate estatubatuarrak igandean emandako datuen arabera. Zehazki, nazioarteko 188 lurralde izan ditu kontuan datuak gaurkotzeko orduan. Hain zuzen ere, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) eta Brasilen zenbatu dituzte orain arte baieztatutako heriotza gehienak. Bi herrialde horien atzetik, Erresuma Batua dago. Gero Errusian, honen atzetik India. Herrialde horren atzetik Peru dago, gero Txile. Espainiaren kasuan, berriz, 248.770 kutsatu eta 28.343 hildako zenbatu dituzte orain arte. Halaber, Italiak 240.310 kutsatu eta 34.738 hildako pilatu ditu jada.