Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Familia barruko tratu txarren salaketek, berriz, % 6,18 egin dute gora. Osasun krisiak gutxiago eragin die delitu mota hauei, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Audiorik gabe.

Sexu erasoen salaketak % 50 jaitsi dira udan iazko garai bereko datuekin alderatuta, Ertzaintzak uztailean eta abuztuan bildutako datuen arabera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, COVID-19aren krisiak kriminalitatea baldintzatu egin du, eta arau-hauste penalak jaitsierazi ditu. Hala, uztailean eta abuztuan 13.213 arau-hauste penal zenbatu dituzte, iazko garai berean baino 2.695 delitu gutxiago ( % 16,94 gutxiago).

Sexu erasoak, sexu askatasunaren aurkako delituen barruan deliturik larrienak izango liratekeenak, % 50 gutxitu dira Euskadin (24 kasu gutxiago izan dira). Kasuak Bizkaian gutxitu dira gehien, 17 kasu gutxiago izan baitira (30etik 13ra jaitsi dira); ondoren Gipuzkoan, 10 kasu gutxiago izan baitira (15etik 5era jaitsi dira); eta, Araban, berriz, zifrek gora egin dute, 3 kasutik 6ra.

Sexu askatasunaren aurkako delituen urtetik urterako bilakaeran "COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien, hau da, konfinamenduaren, ondorengo hiru faseetan ezarritako mugikortasun-murrizketen, ostalaritzako ordutegiak mugatu izanaren eta herrietako jaiak ospatu ez izanaren ondorioak ikus daitezke", oharrean jasotzen denez.

Homizidioei dagokienez, beste delitu estrategiko larrienetako bat izanik, bi izan dira Euskadin, 2019ko zifra bera. Bi kasuak, uztailean Bilbon eta Gasteizen jazotakoak, argitu dira. Homizidio eta hilketa-ahaleginen kasuak lau gehiago izan dira, eta 2tik 6ra igo dira, beraz.

Familia barruko tratu txarrei (genero eta etxeko indarkeria) dagokienez, kasuek % 6,81 egin dute gora EAEn, eta 764tik 816ra igo dira (52 gehiago). Zifrek hiru lurralde historikoetan egin dute gora, eta Araba izan da igoerarik handiena izan duen lurraldea, % 12,04koa, alegia (108tik 121era igo dira kasuak), ondoren Gipuzkoa % 6,61ekin (242tik 258ra igo dira kasuak) eta, azkenik, Bizkaia % 5,56rekin (414tik 437ra). Familia barruko tratu txarren kasuetan izan du eraginik gutxien osasun krisiak, hain zuzen ere, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Audiorik gabe.

Orain, udazkenean sartu berritan, maskarekin eta euriarekin zer gertatzen den galdetzen diogu geure buruari. Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Maskaren materialak bere propietateak aldatzen ditu bustitzen denean, "zuntzak bereizten dira eta iragazteko ahalmena kaltetu daiteke, horregatik ez dira busti behar", esan du Diana Perez farmazialari bizkaitarrak.

Oro har, Perezek edozein hezetasun saihestea gomendatzen du, eta gomendio hori maskara mota guztietara zabal daiteke: "Euriak bustitzen badu, lehortu eta berriz erabil dezakegu, baina maskara izerdiarekin, listuarekin edo arnasketarekin bustitzen bada, bota egin behar da, mikroorganismoen hazkundea eta infekzio-iturri bihurtzeko aukera errazten duelako".

Hori dela eta, farmazialariak gogorarazi du fabrikatzailearen jarraibideak kontuan izan behar direla, hura behar bezala erabiltzeko: "Edozein maskara heze edo busti baztertu behar da, eta beste bat jantzi". "Zentzuzkoa da", esan du, "maskara edozein modutara eramatea, adibidez, isunik ez jartzeko, ez gaitu koronabirusetik babesten".

Hezetasuna saihesteko aukera on bat aterki bat eskuratzea da, euria egiten duen egunetan gure maskarak uretatik babesteko. Eta beti eraman daitezke ordezko maskara bat edo bi paperezko gutun-azal edo poltsa batean poltsa, poltsiko edo motxila barruan, zaparradak ezustean harrapatzen bagaitu ere.

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Epaitegietara jo aurretik, haurraren amak behin baino gehiagotan eskatu zion aitari argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik kentzeko. Kasurik egiten ez zuela ikusita, ordea, demanda bat aurkeztu zuen.

Audiorik gabe.

Adin txikiko alabaren argazkiak sare sozialetatik erretiratzea onartu du aita batek, haurraren amak epaitegietan demanda bat jarri eta bi aldeek akordio bat lortu ostean. Auzitegietara jo aurretik, behin baino gehiagotan argazkiak erretiratzeko eskatu zion gizonari.

Bere eskariei jaramonik egiten ez ziela ikusita, ordea, emakumeak demanda bat aurkeztu zuen 2019ko ekainaren 24an Irungo Lehen Instantziako 4. Epaitegian.

Kasuko iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, emakumeak sarri askotan galdegin zion aitari adin txikiko alabaren argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik erretiratzeko. Argazki horietan aita-alabak agertzen ziren.

Beatriz Rodriguez Aparicio emakumearen abokatuak azaldu duenez, zaintza dena delakoaren gain egonda ere eta baldin eta bietako inork guraso-ahala kenduta ez badauka, bi gurasoen baimena ezinbestekoa da argazkiak sarean argitaratzeko.

Epaitegiak bere idatzian dioenez, aitari alabaren argazkiak Interneten argitaratzeko debekua ezartzea eta aurrez sarrera igotakoak erretiratzeko eskatu zuen amak. Orduan umeak hiru urte zituen.

Dena dela, demandaren berri izan ondoren, aitak eskaera onartu zuen. Are gehiago, bi aldeak akordio batera heldu ziren eta adostasun hori berretsi du orain epaitegiak. Autoan, adin txikikoaren argazkiak sarera ez igotzeko eta argitaratuta daudenak ezabatzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek.

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda...
Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko

Familia barruko tratu txarren salaket...
2:51 min.

Familia barruko tratu txarren salaketek, berriz, % 6,18 egin dute gora. Osasun krisiak gutxiago eragin die delitu mota hauei, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

Audiorik gabe. Sexu erasoen salaketak % 50 jaitsi dira udan iazko garai bereko datuekin alderatuta, Ertzaintzak uztailean eta abuztuan bildutako datuen arabera. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, COVID-19aren krisiak kriminalitatea baldintzatu egin du, eta arau-hauste penalak jaitsierazi ditu. Hala, uztailean eta abuztuan 13.213 arau-hauste penal zenbatu dituzte, iazko garai berean baino 2.695 delitu gutxiago ( % 16,94 gutxiago). Sexu erasoak, sexu askatasunaren aurkako delituen barruan deliturik larrienak izango liratekeenak, % 50 gutxitu dira Euskadin (24 kasu gutxiago izan dira). Kasuak Bizkaian gutxitu dira gehien, 17 kasu gutxiago izan baitira (30etik 13ra jaitsi dira); ondoren Gipuzkoan, 10 kasu gutxiago izan baitira (15etik 5era jaitsi dira); eta, Araban, berriz, zifrek gora egin dute, 3 kasutik 6ra. Sexu askatasunaren aurkako delituen urtetik urterako bilakaeran "COVID-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien, hau da, konfinamenduaren, ondorengo hiru faseetan ezarritako mugikortasun-murrizketen, ostalaritzako ordutegiak mugatu izanaren eta herrietako jaiak ospatu ez izanaren ondorioak ikus daitezke", oharrean jasotzen denez. Homizidioei dagokienez, beste delitu estrategiko larrienetako bat izanik, bi izan dira Euskadin, 2019ko zifra bera. Bi kasuak, uztailean Bilbon eta Gasteizen jazotakoak, argitu dira. Homizidio eta hilketa-ahaleginen kasuak lau gehiago izan dira, eta 2tik 6ra igo dira, beraz. Familia barruko tratu txarrei (genero eta etxeko indarkeria) dagokienez, kasuek % 6,81 egin dute gora EAEn, eta 764tik 816ra igo dira (52 gehiago). Zifrek hiru lurralde historikoetan egin dute gora, eta Araba izan da igoerarik handiena izan duen lurraldea, % 12,04koa, alegia (108tik 121era igo dira kasuak), ondoren Gipuzkoa % 6,61ekin (242tik 258ra igo dira kasuak) eta, azkenik, Bizkaia % 5,56rekin (414tik 437ra). Familia barruko tratu txarren kasuetan izan du eraginik gutxien osasun krisiak, hain zuzen ere, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.

2020/09/24

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen b...
Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Adituek diote baldintzak aldatu egite...
1:47 min.

Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Audiorik gabe. Orain, udazkenean sartu berritan, maskarekin eta euriarekin zer gertatzen den galdetzen diogu geure buruari. Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin. Maskaren materialak bere propietateak aldatzen ditu bustitzen denean, "zuntzak bereizten dira eta iragazteko ahalmena kaltetu daiteke, horregatik ez dira busti behar", esan du Diana Perez farmazialari bizkaitarrak. Oro har, Perezek edozein hezetasun saihestea gomendatzen du, eta gomendio hori maskara mota guztietara zabal daiteke: "Euriak bustitzen badu, lehortu eta berriz erabil dezakegu, baina maskara izerdiarekin, listuarekin edo arnasketarekin bustitzen bada, bota egin behar da, mikroorganismoen hazkundea eta infekzio-iturri bihurtzeko aukera errazten duelako". Hori dela eta, farmazialariak gogorarazi du fabrikatzailearen jarraibideak kontuan izan behar direla, hura behar bezala erabiltzeko: "Edozein maskara heze edo busti baztertu behar da, eta beste bat jantzi". "Zentzuzkoa da", esan du, "maskara edozein modutara eramatea, adibidez, isunik ez jartzeko, ez gaitu koronabirusetik babesten". Hezetasuna saihesteko aukera on bat aterki bat eskuratzea da, euria egiten duen egunetan gure maskarak uretatik babesteko. Eta beti eraman daitezke ordezko maskara bat edo bi paperezko gutun-azal edo poltsa batean poltsa, poltsiko edo motxila barruan, zaparradak ezustean harrapatzen bagaitu ere.

2020/09/24

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du ...
Alabaren argazkiak saretik kentzea onartu du aita batek, amaren demanda tarteko

Epaitegietara jo aurretik, haurraren ...
1:32 min.

Epaitegietara jo aurretik, haurraren amak behin baino gehiagotan eskatu zion aitari argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik kentzeko. Kasurik egiten ez zuela ikusita, ordea, demanda bat aurkeztu zuen.

Audiorik gabe. Adin txikiko alabaren argazkiak sare sozialetatik erretiratzea onartu du aita batek, haurraren amak epaitegietan demanda bat jarri eta bi aldeek akordio bat lortu ostean. Auzitegietara jo aurretik, behin baino gehiagotan argazkiak erretiratzeko eskatu zion gizonari. Bere eskariei jaramonik egiten ez ziela ikusita, ordea, emakumeak demanda bat aurkeztu zuen 2019ko ekainaren 24an Irungo Lehen Instantziako 4. Epaitegian. Kasuko iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, emakumeak sarri askotan galdegin zion aitari adin txikiko alabaren argazkiak Facebooketik eta WhatsAppetik erretiratzeko. Argazki horietan aita-alabak agertzen ziren. Beatriz Rodriguez Aparicio emakumearen abokatuak azaldu duenez, zaintza dena delakoaren gain egonda ere eta baldin eta bietako inork guraso-ahala kenduta ez badauka, bi gurasoen baimena ezinbestekoa da argazkiak sarean argitaratzeko. Epaitegiak bere idatzian dioenez, aitari alabaren argazkiak Interneten argitaratzeko debekua ezartzea eta aurrez sarrera igotakoak erretiratzeko eskatu zuen amak. Orduan umeak hiru urte zituen. Dena dela, demandaren berri izan ondoren, aitak eskaera onartu zuen. Are gehiago, bi aldeak akordio batera heldu ziren eta adostasun hori berretsi du orain epaitegiak. Autoan, adin txikikoaren argazkiak sarera ez igotzeko eta argitaratuta daudenak ezabatzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek.

2020/09/24

Iraila 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 
Abuztua 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2020-09-08ko bideoen artxiboa

Jaurlaritza berriko sailburuak karguaz jabetu dira

Jaurlaritza berriko sailburuak karguaz jabetu...
Jaurlaritza berriko sailburuak karguaz jabetu dira

Iñigo Urkullu lelehendakariak azpimar...
1:30 min.

Iñigo Urkullu lelehendakariak azpimarratu duenez, elkarrizketa eta akordiorako borondatea eskainiko dizkie erakundeei, alderdiei eta gizarteari "Euskadi berriro martxan jartzeko".

Audiorik gabe. Musukoa aldean, distantzia gordeta eta ohikoa dena baino gonbidatu gutxiagorekin jabetu dira euren karguez Eusko Jaurlaritza berriaren sailburuak. Ekitaldia 10:00etan abiatu da Ajuria Enean, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izan da eitb.eus-en. Lehendakaria gobernu berria osatuko duten pertsonak izendatzeko dekretuak irakurtzen hasi da, eta ondoren, banan-banan joan dira karguaz jabetzen. Gero, hitza hartu du Urkulluk. Lehen berba aurreko legegintzaldian sailburu izan direnei eskerrak emateko erabili du. Segidan, egungo egoeraren argazkia egin du. Adierazi duenez, "etapa berria abiatu dugu, eta zailtasunak ezagunak dira. Baikorrak gara, inguruabarrak malkarrak diren arren". "Badakigu zer den jausi eta berriro altxatzea", erantsi du. Lehendakariak hitz eman du elkarrizketa eta akordiorako borondatea eskainiko dizkiela gainerako erakundeei, alderdiei eta gizarteari "Euskadi berriro martxan jartzeko". Gonbidatu gutxi izan dira aretoan: sailburu berriak, Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideak eta aurreko legegintzaldian gobernukideak izan direnak. Kargu hitz eman ostean (sailburu gehienek euskara hutsean egin dute, Bingen Zupiriak eta Javier Hurtadok, aldiz, ele biz), Ajuria Enea jauregiko fatxada nagusiaren aurrean, Jaurlaritza berriaren argazki ofiziala egin dute.

Erakundeetan ekimenak iragarri ditu EH Bilduk, Igor Gonzalezen heriotzarekin lotuta

Erakundeetan ekimenak iragarri ditu EH Bilduk...
Erakundeetan ekimenak iragarri ditu EH Bilduk, Igor Gonzalezen heriotzarekin lotuta

Gainera, gai horri buruz galdetuko di...
1:14 min.

Gainera, gai horri buruz galdetuko dio koalizio abertzaleak Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezi, Senatuan.

Audiorik gabe. Igor Gonzalez Sola ETAko presoaren heriotzaren harira, EH Bilduren Mahai Politikoak adierazpen bat aurkeztu du, erakunde guztietan abiatuko dituzten ekimenen berri emateko. Gainera, gaur Senatuan egingo duten saioan, gai horri buruz galdetuko dio koalizio abertzaleak Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezi. Gaurko agerraldian esan dutenez, "Igor Gonzalez Martuteneko espetxean hiltzea ez da kasualitatea, ezta naturala ere". "Zigorraren hiru laurdenak beteta zituen, eta gaixo zegoen. Beraz, legedia modu arruntean aplikatu izan balitzaio, gutxienez 2017tik egongo litzateke aske", adierazi dute. "Egoeraren larritasunak eta herrialde honen gehiengoak nahi duen elkarbizitzan aurrera egiteko beharrizanak bultzatuta", EH Bilduk "hainbat ekimen aurkeztuko ditu, alderdi politikoen eta eragile sozialen konpromisoa bilatzeko".

397ra jaitsi dira COVID-19aren kasu berriak EAEn azken 24 orduetan

397ra jaitsi dira COVID-19aren kasu berriak E...
397ra jaitsi dira COVID-19aren kasu berriak EAEn azken 24 orduetan

Lurraldeka, Araban 27 kasu berri dete...
1:06 min.

Lurraldeka, Araban 27 kasu berri detektatu ziren, Bizkaian 216 eta Gipuzkoan 146. Zortzi kasu, berriz, EAEtik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie.

Audiorik gabe. EAEk 397 koronabirus kasu berri erregistratu ditu azken 24 orduetan, bezperan baino 95 gutxiago, 513 kasu positibo izan baitziren. Astelehenean, 6.836 PCR proba egin ziren, igandean baino 646 gehiago. Bizkaia da, oraindik ere, positibo berri gehien atzeman dituen lurraldea (216), eta 32 pertsona ospitaleratu dituzte azken 24 orduetan EAEko ospitaleetan. ZIUn 50 gaixo artatzen ari dira, bezperan baino bat gehiago. Astelehenean, 6.836 PCR proba egin ziren EAEn, eta horietatik 397k eman zuten positibo. Lurraldeka, Araban 27 kasu berri detektatu ziren, Bizkaian 216 eta Gipuzkoan 146. Zortzi kasu, berriz, EAEtik kanpo bizi diren pertsonei dagozkie. Euskadiko intzidentzia epidemiologikoari buruzko bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan. R0 indizea, gaixo batek kutsatu dezakeen pertsona kopurua adierazten duena, 0,98koa da, aurreko egunekoa baino hamarren bat gehiago.

Espainiak abenduan jaso ditzake COVID-19aren kontrako txertoaren 3 milioi dosi

Espainiak abenduan jaso ditzake COVID-19aren ...
Espainiak abenduan jaso ditzake COVID-19aren kontrako txertoaren 3 milioi dosi

Europak 30 milioi dosi jasoko lituzke...
2:06 min.

Europak 30 milioi dosi jasoko lituzke. Horietatik % 10, hiru milioi inguru, Espainiara joango lirateke, eta, ondoren, txertoaren hornidura erregularra egingo litzateke.

Audiorik gabe. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak astelehen honetan aurreratu duenez, abenduan Espainiak Oxfordeko Unibertsitateko COVID-19aren aurkako txertoaren 3 milioi dosi jaso ditzake, betiere analisi kliniko guztiak gainditzen baditu. El Españolek antolatutako "Koronabirusaren aurkako borrokaren mugak" sinposioan eman du horren berri, eta, bertan azaldu duenez, Europak "gutxienez zazpi eta gehienez bederatzi" txerto erosiko ditu EBko herrialdeen estrategia bateratu batean, eta aldi berean eta lurralde bakoitzeko biztanle kopuruaren arabera emango zaizkie herrialdeei. Oraingoz, Osasun ministroak zehaztu duenez, AstraZenecakonpainiarekin sinatutako kontratu bakarra dago, Oxfordeko Unibertsitateko txertoa garatzen ari dena, eta "analisi klinikoek behar diren bermeak gainditzen badituzte", abendutik aurrera dosiak emateko moduan egongo lirateke. Horrela, Europak txertoaren 30 milioi dosi jasoko lituzke, eta horietatik % 10, hiru milioi inguru, Espainiara joango lirateke. Ondoren, txertoaren hornidura erregularra egingo litzateke. Txertaketa irizpideei dagokienez, Illaren iritziz, txertoa jasotzen duten lehen pertsonak arrisku handienak dituztenak eta talde ahulenekin harremanetan dauden kolektiboak izan beharko lirateke.