Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe.

Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du.

Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren.

Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten.

Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe.

Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko.

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba.

Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute.

Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan.

Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak.

COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe.

Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak.

Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere.

Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin.

Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua.

Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina p...
Nafarroak positiboen marka hautsi du, baina positiboen tasa % 13,5era jaitsi da

EAEko positiboen portzentajea % 7ra j...
1:18 min.

EAEko positiboen portzentajea % 7ra jaitsi da, baina pandemiak eragindako asistentzia presioak gora egiten jarraitzen du. EAEn 625 kasu izan dira azken 24 orduetan.

Audiorik gabe. Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, kutsatze kopuru handiena zenbatu baitu Foru Erkidegoak, baina positiboen tasak behera egin du; EAEn, berriz, positiboen kopurua jaitsi da, baina ospitaleetako asistentzia-presioak gora egin du. Nafarroak positiboen marka hautsi du COVID-19a atzemateko probetan, 574 kasu zenbatu baititu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, bezperan 466 izan ondoren. Positibo horiek 4.156 PCR eta antigeno proba eginda detektatu dituzte; beraz, % 13,5eko positibotasun tasa. Aurreko egunean Nafarroan 2.719 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta % 17,1eko positibotasun tasa atzeman zuten. Urriaren 22tik aurrera Foru Erkidegoko sarrera-irteerak 14 egunez murriztea adostu dute Nafarroan. Chiviteren Gobernuak tabernak, kafetegiak eta jatetxeak ixteko neurri berriak ezarriko ditu, etxera eramateko janaria, ogia edo prentsa saltzen dituztenak izan ezik.

2020/10/20

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebar...
Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietako grebaren gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko lan...
2:14 min.

Garbitzaile guztiek eta sukaldeko langile eta begiraleen % 10ek joan beharko dute lanera.

Audiorik gabe. Eskolako jantoki-zerbitzuak garbiketako langileen % 100 eta sukaldarien eta begiraleen % 10 izan beharko ditu. Hala ere, 2 urteko haurren kasuan, begirale bat egon beharko da 9 mahaikideko, eta 3 urteko ikasleen kasuan, begirale bat 15 laguneko. Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak bihar, asteazkena, eta hilaren 27 eta 29an, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ikastetxe publiko, pribatu eta itundutakoetan deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuakezartzen dituen agindua sinatu du. Eusko Jaurlaritzaren "inprobisazioa" eta espazio horiek "seguruak eta kalitatezkoak" izatea lortzeko "langile falta" salatzeko deitu dute sindikatuek greba. Hiru greba-egun horietan jantoki-zerbitzua bermatu beharko da, eta, horretarako, "erraz egiteko moduko elikagaiak prestatuko dira, bai ikastetxeetan bertan, bai kaltetutako enpresen sukalde nagusietan ere". Horretarako, sukaldeko langileen % 10ek lan egin beharko dute. Begiraleen ehuneko berak lan egin beharko du mahaikideek 4 urte edo gehiago dituztenean. Txikienen kasuan, begirale kopuruaren batazbestekoak gora egin du: 9 umeko bat egongo da 2 urteko geletan, eta 15 umeko bat 3 urteko geletan. Gainera, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, "euren elikadura-beharrak asetzeko ezinbestekoa den gutxienekoak" lan egitea ezartzen du aginduak. COVID-19aren kutsadurei aurrea hartzeko higiene-neurriak direla eta, "nahitaezkoa" da hiru greba-egun horietan eskola-jantokietako garbitzaileen % 100ek lan egitea, egunero 75.000 ikasle joaten baitira, soilik sare publikoan, jantokietara.

2020/10/20

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibi...
Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen e...
1:42 min.

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.

Audiorik gabe. Euskadin astearte honetan indarrean sartu den Moves Planari esker, diru-laguntzak jasoko dituzte energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosleek. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez eskatu beharko dituzte laguntzak. Hain zuzen ere, gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte, baita bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak ere. Aurreikusitakoaren arabera, ibilgailu motaren (elektrikoak, hibridoak, hidrogenozkoak, gas naturala erabiltzen dutenak...) araberakoak izango dira laguntza ekonomikoak. Bestalde, kontuan izango dute, baita, ibilgailu zaharra txatarrerako den ala ez. Lortu nahi dutena da urtebetean 600 ibilgailu jasangarri saltzea Euskadin. Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 17an onartu zuten Moves Plana. Horrek esan nahi du egun horretatik aurrera egindako erosketa guztiei aplikatuko zaiela deskontua. Guztira, 4,5 milioiko diru-laguntzak bideratuko dituzte Euskadin.

2020/10/20

Urria 2020
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Iraila 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 

        2020-10-14ko bideoen artxiboa

Sindikatuek beste hiru greba egun deitu dituzte Osakidetzan

Sindikatuek beste hiru greba egun deitu dituz...
Sindikatuek beste hiru greba egun deitu dituzte Osakidetzan

Greba egun bana deitu dute lurralde b...
1:36 min.

Greba egun bana deitu dute lurralde bakoitzean: urriaren 29an, Araban, azaroaren 5ean, Gipuzkoan eta azaroaren 12an, Bizkaian. Premia larriei aurre egiteko neurriak eskatu dituzte.

Audiorik gabe. ELA, SATSE, SME, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE, UTESE sindikatuek hiru greba egun deitu dituzte Osakidetzan, osasun publikoaren egoera "larria" dela salatzeko eta Osasun Sailari neurriak eskatzeko. Greba egun bana deitu dute lurralde bakoitzean: urriaren 29an, Araban, azaroaren 5ean, Gipuzkoan eta azaroaren 12an, Bizkaian. Bederatzi sindikatu deitzaileak elkarrekin agertu dira prentsaren aurrera, Bilbon, mobilizazio berriak iragartzeko. Salatu dutenez, gaur-gaurkoz "ez dago neurri zehatzik" Osakidetzak dituen "egiturazko arazoak" konpontzeko. Horien esanetan, "aspalditik datorren arazoa" da, baina COVID-19ak egoera are eta larriago egin du. Osasun krisi egoeran hiru greba egun deitzeko aukeraz galdetuta, Esther Saavedra ELAko osasun arloko arduradunak esan du "pandemian gaudelako inoiz baino beharrezkoagoa" dela Osakidetzaren arazoak konpontzea.

Hildakoen kopuruak behera egin du EAEn, eta kutsatze tasak gora egin du Nafarroan

Hildakoen kopuruak behera egin du EAEn, eta k...
Hildakoen kopuruak behera egin du EAEn, eta kutsatze tasak gora egin du Nafarroan

Euskadik 34 hildako izan ditu astebet...
1:15 min.

Euskadik 34 hildako izan ditu astebetean eta kutsatze tasa % 5,5era jaitsi da. Nafarroak 378 zenbatu ditu eta % 12,5eko positibotasuna du.

Audiorik gabe. Euskal Autonomia Erkidegoak 410 kutsatu berri zenbatu ditu azken 24 orduetan COVID-19aren ondorioz, eta Nafarroako Foru Erkidegoan 378 positibo berri erregistratu dituzte egindako PCR probetan. Euskadik 34 hildako zenbatu ditu azken astean eta 410 kutsatu berri (119 gutxiago) atzeman ditu astearte honetan. Gainera, azken 24 orduetan 33 pertsona ospitaleratu dituzte eta 50 gaixo zainketa intentsiboetako unitateetan daude. Osasun Sailak jakitera eman duenez, atzo, asteartea, 7.466 PCR proba egin zituzten eta horietako 410ek eman zuten positibo (% 5,5). Beraz, behera egin du kutsatze-tasak, aurreko egunean % 7,8ra iritsi ostean.

Etxeetako uraren kalitatea egiaztatzeko balizko iruzur batez ohartarazi dute

Etxeetako uraren kalitatea egiaztatzeko baliz...
Etxeetako uraren kalitatea egiaztatzeko balizko iruzur batez ohartarazi dute

Gaiari buruzko herritarren hainbat ko...
0:37 min.

Gaiari buruzko herritarren hainbat kontsulta jaso ditu Donostiako Udalak. Hala ere, ez Udalak, ez Añarbeko Urak, ez dute abian antzeko kanpainarik.

Audiorik gabe. Donostian hainbat herritarrek jo dute Udalera, beren etxeetako uraren kalitatea egiaztatzeko hitzordua jartzeko telefono dei bat jaso dutela esanez. Horren harira, Donostiako Udalak ohartarazi duenez, litekeena da iruzur bat izatea. Udalak ohar batean zabaldutako informazioaren arabera, ez Udalak, ezta Añarbeko Urak ere, ez dute abian antzeko kanpainarik. "Oso litekeena da iruzur edo engainu mota bat izatea", ohartarazi dute.