Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza publikoak eskatu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek EAEko sektore publikoan deitutako grebarekin bat eginez, jende andana elkartu da Bilboko, Donostiako eta Gasteizko manifestazioetan.

Audiorik gabe.

Manifestazio jendetsuak egin dituzte eguerdian Bilbon, Donostian eta Gasteizen, EAEko sektore publikoan gaurko deituta dagoen greba deialdiaren harira. Lanpostuak egonkortzea eta gehiegizko behin-behinekotasun tasarekin amaitzea eskatu dute, besteak beste.

Zerbitzu publikoak egonkortzea aldarrikatzen dute, izan ere, salatu dutenez, ia 60.000 behargin publiko kontratu finkorik gabe ari direla lanean.

Eguneko manifestazio nagusiak eguerdian (11:30) egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Bilbokoa Jesusen Bihotza plazatik atera eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean amaitu da; Donostiakoa, Bulebarren hasi eta amaitu da; eta Gasteizkoa, udaletxean hasi eta Arabako Diputazioaren aurrean bukatu da.

Prekaritatearekin amaitzea eta enplegua egonkortzea galdegin diote Eusko Jaurlaritzari, lan eskaintza publiko gehiago eskaerarekin batera.

Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango

Euskal erakundeek gogor kritikatu dituzte UEFA eta Luis Rubiales Espainiako Federazioko presidentea, eta ekitaldia bertan behera uzteagatik kalte-ordainak eskatuko dituztela iragarri dute.

Audiorik gabe.

UEFAk baieztatu du Bilbo ez dela Eurokopako egoitza izango eta, beraz, Espainiako futbol selekzioak ez du San Mamesen jokatuko.

Horren berri izan ostean, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak adierazpen bateratu bat plazaratu dute, eta bertan azpimarratu dute UEFAren erabakia "alde bakarrekoa" dela. Hartara, ez dute bat egiten aipatu erabakiaren, eta iragarri dute erakunde horrekin sinatu zuten kontratua ordain ekonomikoa eskatzeko baliatuko dutela.

Euskal erakundeek gogorarazi dutenez, 2014an UEFArekin kontratua sinatu zuten, eta gaurdaino "% 100ean" bete dutela ziurtatu dute, "UEFAko zuzendariek askotan onartu duten bezala". "Prest geunden San Mames futbol-zelaiak datorren ekainean 2020ko Eurokopa har zezan beharrezkoa den guztia aurrera eramateko", gaineratu dute.

Erakundeek azaldu dutenaren arabera, "UEFAren erabakia izan zen 2020an Eurokopa ez jokatzea eta urtebetez atzeratzea, osasun arrazoiak zirela medio; izan ere, covid-19ak eragindako pandemia egoeran geunden". Hartara, ohartarazi dute osasun publikoaren egoera "berdina edo antzekoa" dela gaur egun.

Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean

Suak kalte material handiak eragin ditu Altza auzoko Berra Behea kaleko hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte.

Audiorik gabe.

Goizaldean, bi pertsona artatu behar izan dituzte Donostian, Altza auzoko Berra Behea kaleko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Suak kalte material handiak eragin ditu hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte. 

04:30 inguruan piztu da sua Berra Behea kaleko zazpigarren zenbakiko hirugarren soilaruan. Bizilagun batek eman du abisua, eta larrialdi zerbitzuetako kideak eta suhiltzaileak gertaeraren tokira bertaratu dira.

Sutearen ondorioz, bi pertsona artatu dituzte tokian bertan. Suhiltzaileek 07:00ak aldera itzali dute sua.

Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza publikoak eskatu dituzte sindikatuek

Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza ...
Prekaritatearekin amaitzea eta lan eskaintza publikoak eskatu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ES...
1:17 min.

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek EAEko sektore publikoan deitutako grebarekin bat eginez, jende andana elkartu da Bilboko, Donostiako eta Gasteizko manifestazioetan.

Audiorik gabe. Manifestazio jendetsuak egin dituzte eguerdian Bilbon, Donostian eta Gasteizen, EAEko sektore publikoan gaurko deituta dagoen greba deialdiaren harira. Lanpostuak egonkortzea eta gehiegizko behin-behinekotasun tasarekin amaitzea eskatu dute, besteak beste. Zerbitzu publikoak egonkortzea aldarrikatzen dute, izan ere, salatu dutenez, ia 60.000 behargin publiko kontratu finkorik gabe ari direla lanean. Eguneko manifestazio nagusiak eguerdian (11:30) egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Bilbokoa Jesusen Bihotza plazatik atera eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean amaitu da; Donostiakoa, Bulebarren hasi eta amaitu da; eta Gasteizkoa, udaletxean hasi eta Arabako Diputazioaren aurrean bukatu da. Prekaritatearekin amaitzea eta enplegua egonkortzea galdegin diote Eusko Jaurlaritzari, lan eskaintza publiko gehiago eskaerarekin batera.

2021/04/22

Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango

Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango...
Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango

Euskal erakundeek gogor kritikatu dit...
2:02 min.

Euskal erakundeek gogor kritikatu dituzte UEFA eta Luis Rubiales Espainiako Federazioko presidentea, eta ekitaldia bertan behera uzteagatik kalte-ordainak eskatuko dituztela iragarri dute.

Audiorik gabe. UEFAk baieztatu du Bilbo ez dela Eurokopako egoitza izango eta, beraz, Espainiako futbol selekzioak ez du San Mamesen jokatuko. Horren berri izan ostean, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak adierazpen bateratu bat plazaratu dute, eta bertan azpimarratu dute UEFAren erabakia "alde bakarrekoa" dela. Hartara, ez dute bat egiten aipatu erabakiaren, eta iragarri dute erakunde horrekin sinatu zuten kontratua ordain ekonomikoa eskatzeko baliatuko dutela. Euskal erakundeek gogorarazi dutenez, 2014an UEFArekin kontratua sinatu zuten, eta gaurdaino "% 100ean" bete dutela ziurtatu dute, "UEFAko zuzendariek askotan onartu duten bezala". "Prest geunden San Mames futbol-zelaiak datorren ekainean 2020ko Eurokopa har zezan beharrezkoa den guztia aurrera eramateko", gaineratu dute. Erakundeek azaldu dutenaren arabera, "UEFAren erabakia izan zen 2020an Eurokopa ez jokatzea eta urtebetez atzeratzea, osasun arrazoiak zirela medio; izan ere, covid-19ak eragindako pandemia egoeran geunden". Hartara, ohartarazi dute osasun publikoaren egoera "berdina edo antzekoa" dela gaur egun.

2021/04/22

Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean

Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebiz...
Bi pertsona artatu dituzte Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean

Suak kalte material handiak eragin di...
0:53 min.

Suak kalte material handiak eragin ditu Altza auzoko Berra Behea kaleko hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte.

Audiorik gabe. Goizaldean, bi pertsona artatu behar izan dituzte Donostian, Altza auzoko Berra Behea kaleko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Suak kalte material handiak eragin ditu hiru etxebizitzatan, eta hainbat pertsona etxetik irtenarazi dituzte.  04:30 inguruan piztu da sua Berra Behea kaleko zazpigarren zenbakiko hirugarren soilaruan. Bizilagun batek eman du abisua, eta larrialdi zerbitzuetako kideak eta suhiltzaileak gertaeraren tokira bertaratu dira. Sutearen ondorioz, bi pertsona artatu dituzte tokian bertan. Suhiltzaileek 07:00ak aldera itzali dute sua.

2021/04/22

Apirila 2021
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Martxoa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2021-03-22ko bideoen artxiboa

Gizakiekin trafikatzen zuen sare bateko azken kideak atxilotu dituzte Bilbon

Gizakiekin trafikatzen zuen sare bateko azken...
Gizakiekin trafikatzen zuen sare bateko azken kideak atxilotu dituzte Bilbon

Ikertzaileen arabera, taldeak gutxien...
2:04 min.

Ikertzaileen arabera, taldeak gutxienez 51 emakume harrapatu zituen Frantziako muga zeharkatzen laguntzeko, diruaren truke.

Audiorik gabe. Bilboko Atzerritarren eta Mugen Brigada Probintzialeko agenteek Afrikako herritarrak Euskaditik Europara igarotzen laguntzen duen erakunde kriminal bateko azken kideak atxilotu dituzte. Azken bi atxilotuei gizakien trafikoa eta talde kriminaleko kide izateaegotzi diete. Operazioa batera egin dute Bilboko Atzerritarren eta Mugen Brigada Probintzialeko I. Taldeak eta Madrilgo Atzerritarren eta Mugen Komisaria Nagusiak. Operazioa 2019aren amaieran hasi zen, eta ikertzaileen arabera, talde kriminal handi batek (Kamerun, Sierra Leona, Mali eta Liberiako 12 pertsonaz osatua, besteak beste) Espainian modu irregularrean sartzen ziren emakumeak harrapatzen zituen. Izapidea onartzen zuten biktimei Bilbora autobusez iristea errazten zieten. Geltokira iritsitakoan, sare kriminaleko hainbat kidek jasotzen zituzten eta San Frantzisko auzoko etxebizitzetara eramaten zituzten ibilgailuz, eta han ostatu hartzen zuten une egokiaren zain Donostiara edo Irunera eramateko, ondoren, Frantziako muga zeharkatzen laguntzeko. Ildo horretan, ikertzaileek badakite taldeak gutxienez 51 emakumerekin trafikatu zuela. Era berean, iazko otsailean, agenteek taldeko hamar kide atxilotu zituzten, baina haietako gutxi batzuek beren jatorrizko herrialdeetara ihes egitea lortu zuten, baina Euskadira itzuli ostean, astelehenean eta asteazkenean azken bi gaizkileak atxilotu zituzten.

AstraZenecaren txertoa 65 urtera artekoei zabaltzea proposatu du Osasun Ministerioak

AstraZenecaren txertoa 65 urtera artekoei zab...
AstraZenecaren txertoa 65 urtera artekoei zabaltzea proposatu du Osasun Ministerioak

Lurralde arteko Osasun Batzordeak gau...
1:51 min.

Lurralde arteko Osasun Batzordeak gaur arratsaldeko bileran erabakiko du ministerioaren proposamen hori onartzen duen ala ez.

Audiorik gabe. Astra Zenecaren txertoa 65 urtera artekoei zabaltzea proposatu die Osasun Ministerioak autonomia erkidegoei. Osasun Publikoko Batzordearen bileran egindako proposamena onartu ala ez erabaki beharko du gaur arrasaldean Gobernua eta erkidegoetako osasun arloko arduradunak biltzen dituen Espainiako Lurralde arteko Osasun Batzordeak. Osasun Ministerioko buru Carolina Dariasek atzo azaldu zuen erabakia gobernuek "elkarrekin" hartzeko borondatea. Asteazkenean ekingo diote berriro AstraZenecaren txertoa jartzeari Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Ipar Euskal Herrian, ostera, asteburuan ekin diote AstraZenecarekin txertaketari. AstraZenecaren txertaketa eten aurretik, orain arte, 55 urtetik beherako funtsezko sektoreei jartzen ari ziren aipaturiko txertoa, suhiltzaileak, segurtasun indarrak eta irakasleak, besteak beste. Bestalde, datorren hilabetean txertaketa bizkortzea espero du Espainiako Gobernuak. Apirila erdialderako Janssen etxearen txertoak jasotzea eta horri esker uda amaierarako hamar herritarretatik zazpi txertatuta egongo direla aurreikusi du. Janssen etxearen 330.000 dosi inguru helduko dira bigarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrira: 250.000 Euskal Autonomia Erkidegora eta 80.000, Nafarroara. Hala ere, kopuru handiena ekainerako espero dute.

Ertzaintzak txirrindulari bat hil zen Aiako istripuaren lekukoak eskatu ditu

Ertzaintzak txirrindulari bat hil zen Aiako i...
Ertzaintzak txirrindulari bat hil zen Aiako istripuaren lekukoak eskatu ditu

Ezbeharra atzo, igandea, gertatu zen,...
0:49 min.

Ezbeharra atzo, igandea, gertatu zen, 12:20 aldera. Ford Fiesta auto bat errepidetik atera zen eta kontrako noranzkoan zihoan txirrindulari bat harrapatu zuen.

Audiorik gabe. Ertzaintzak atzo, igandea, 12:20an, N-634 errepidean, Aia parean, Zarautzerako noranzkoan, gertatutako istripu larri baten lekukoak eskatu ditu. Ford Fiesta auto batek txirrindulari bat harrapatu zuen. Antza denez, autoa errepidetik atera zen eta kontrako norabidean zihoan txirrindularia harrapatu zuen. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, zauri larriak baitzituen. Ertzaintzak Gipuzkoako Trafiko Unitatearen zenbaki honetara deitzeko eskatu die ezbeharrari buruzko informazioa dutenei: 943 53 91 25.