Zeinu Hizkuntza kurtsoak

EAEn covid ziurtagiria ezartzea neurri "egokia, beharrezkoa eta proportzionatua" dela ebatzi du Gore

Orain, ebazpena jaso ostean, gaueko aisialdiaz eta ostalaritzaz harago, covid ziurtagiriaren derrigortasuna beste esparru batzuetara zabaldu ahal izatea aztertuko du Jaurlaritzak.

Audiorik gabe.

Auzitegi Gorenak helarazi dio jada Eusko Jaurlaritzari covid ziurtagiria ezartzea ontzat ematen dueneko epaia. Aldeko erabakia ezaguna zen, baina orain xehetasun juridikoak aztertu ahalko ditu Jaurlaritzak. Hori eginda, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak emandako agindu baten bidez ezarriko dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), "berehala". Besteak beste, gaueko aisialdian eta 50 mahaikide baino gehiagoko jatetxeetan eskatuko dute.

Gorenak bere ebazpenean jaso duenez, neurri "egokia, beharrezkoa eta proportzionatua" da EAEn covid ziurtagiria ezartzea, birusaren transmisioa eten nahi bada. Joan den irailaren 14an Galizian pasaportea eskatzea baimentzeko emandako argudio bertsuak jaso ditu Gorenak testu horretan.

Espainiak ez du derrigorrezko txertaketarik aurreikusten, ezta koarentena berririk ere

Osasun ministroak hirugarren dosiaren kanpaina indartzeko eta gabonetan pilaketak saihesteko deia egin du.

Audiorik gabe.

Espainiak oraingoz ez du aurreikusten neurri gehiago hartzea, hala nola derrigorrezko txertaketa edo koarentena berriak, transmisioa areagotzeko eta omikron aldaeraren mehatxua eteteko, baina hirugarren dosien kanpaina indartzeko eta gabonetan pilaketak saihesteko deia egin du.

"Guztiok uste dugu ditugun neurriekin jarraitu behar dela, txertoa jarri, txertoa jarri eta prebenitu", azpimarratu du Carolina Darias Osasun ministroak, Kordoban egin den Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko bigarren Kontseiluaren amaieran.

Horrela, Osasun Ministerioak baztertu egin du nahitaezko txertaketa ezartzea, Alemania bezalako herrialde batzuk egiten ari diren bezala; izan ere, besteak beste, Espainian "egoera desberdina da".

"Munduan txerto-estaldura handiena duen herrialdea gara. Beraz, Espainian helburua txertatzen jarraitzea da, egiten dugun moduan", esan du ministroak. Halaber, txertaketa eskubidea izateaz gain, besteak babesteko betebeharra ere badela uste du.

Omikron aldaeraren Espainiako lehen kutsatze komunitarioa hauteman dute Madrilen

Kutsatutako pertsonak ez du Afrikara edo arrisku guneetara bidaiatu. AstraZenecaren pauta osoa hartu duen 62 urteko gizonak sintoma arinak ditu eta bakartuta dago.

Audiorik gabe.

Madrilgo Erkidegoak omikron aldaeraren Espainiako lehen kutsatze komunitarioa baieztatu du. Osasun Kontseilaritzaren arabera, 62 urteko gizonak ez du Afrikara edo beste arrisku guneren batera bidaiatu eta ez du harreman esturik izan aldaera hori atzeman duten herrialderen batetik iritsitako inorekin. AstraZenecaren pauta osoa hartua du eta sintoma arinak ditu.

Espainiako Osasun Ministerioak omikron aldaeraren bost kasu baieztatu ditu dagoeneko: bi Katalunian eta hiru Madrilgo Erkidegoan. Gainera, seigarren positibo susmagarri bat ikertzen ari da Balear Uharteetan.

Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroaren arabera, omikron aldaeraren 252 kasu erregistratu dira mundu osoko 34 herrialdetan, horietatik 78 Europar Batasunean.

Dena dela, orain arte kutsatutakoek ez dute sintomarik izan edo sintoma arinak izan dituzte.

EAEn covid ziurtagiria ezartzea neurri "egokia, beharrezkoa eta proportzionatua" dela ebatzi du Gore

EAEn covid ziurtagiria ezartzea neurri "egoki...
EAEn covid ziurtagiria ezartzea neurri "egokia, beharrezkoa eta proportzionatua" dela ebatzi du Gore

Orain, ebazpena jaso ostean, gaueko a...
0:56 min.

Orain, ebazpena jaso ostean, gaueko aisialdiaz eta ostalaritzaz harago, covid ziurtagiriaren derrigortasuna beste esparru batzuetara zabaldu ahal izatea aztertuko du Jaurlaritzak.

Audiorik gabe. Auzitegi Gorenak helarazi dio jada Eusko Jaurlaritzari covid ziurtagiria ezartzea ontzat ematen dueneko epaia. Aldeko erabakia ezaguna zen, baina orain xehetasun juridikoak aztertu ahalko ditu Jaurlaritzak. Hori eginda, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak emandako agindu baten bidez ezarriko dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), "berehala". Besteak beste, gaueko aisialdian eta 50 mahaikide baino gehiagoko jatetxeetan eskatuko dute. Gorenak bere ebazpenean jaso duenez, neurri "egokia, beharrezkoa eta proportzionatua" da EAEn covid ziurtagiria ezartzea, birusaren transmisioa eten nahi bada. Joan den irailaren 14an Galizian pasaportea eskatzea baimentzeko emandako argudio bertsuak jaso ditu Gorenak testu horretan.

2021/12/03

Espainiak ez du derrigorrezko txertaketarik aurreikusten, ezta koarentena berririk ere

Espainiak ez du derrigorrezko txertaketarik a...
Espainiak ez du derrigorrezko txertaketarik aurreikusten, ezta koarentena berririk ere

Osasun ministroak hirugarren dosiaren...
1:11 min.

Osasun ministroak hirugarren dosiaren kanpaina indartzeko eta gabonetan pilaketak saihesteko deia egin du.

Audiorik gabe. Espainiak oraingoz ez du aurreikusten neurri gehiago hartzea, hala nola derrigorrezko txertaketa edo koarentena berriak, transmisioa areagotzeko eta omikron aldaeraren mehatxua eteteko, baina hirugarren dosien kanpaina indartzeko eta gabonetan pilaketak saihesteko deia egin du. "Guztiok uste dugu ditugun neurriekin jarraitu behar dela, txertoa jarri, txertoa jarri eta prebenitu", azpimarratu du Carolina Darias Osasun ministroak, Kordoban egin den Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko bigarren Kontseiluaren amaieran. Horrela, Osasun Ministerioak baztertu egin du nahitaezko txertaketa ezartzea, Alemania bezalako herrialde batzuk egiten ari diren bezala; izan ere, besteak beste, Espainian "egoera desberdina da". "Munduan txerto-estaldura handiena duen herrialdea gara. Beraz, Espainian helburua txertatzen jarraitzea da, egiten dugun moduan", esan du ministroak. Halaber, txertaketa eskubidea izateaz gain, besteak babesteko betebeharra ere badela uste du.

2021/12/03

Omikron aldaeraren Espainiako lehen kutsatze komunitarioa hauteman dute Madrilen

Omikron aldaeraren Espainiako lehen kutsatze ...
Omikron aldaeraren Espainiako lehen kutsatze komunitarioa hauteman dute Madrilen

Kutsatutako pertsonak ez du Afrikara ...
1:24 min.

Kutsatutako pertsonak ez du Afrikara edo arrisku guneetara bidaiatu. AstraZenecaren pauta osoa hartu duen 62 urteko gizonak sintoma arinak ditu eta bakartuta dago.

Audiorik gabe. Madrilgo Erkidegoak omikron aldaeraren Espainiako lehen kutsatze komunitarioa baieztatu du. Osasun Kontseilaritzaren arabera, 62 urteko gizonak ez du Afrikara edo beste arrisku guneren batera bidaiatu eta ez du harreman esturik izan aldaera hori atzeman duten herrialderen batetik iritsitako inorekin. AstraZenecaren pauta osoa hartua du eta sintoma arinak ditu. Espainiako Osasun Ministerioak omikron aldaeraren bost kasu baieztatu ditu dagoeneko: bi Katalunian eta hiru Madrilgo Erkidegoan. Gainera, seigarren positibo susmagarri bat ikertzen ari da Balear Uharteetan. Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroaren arabera, omikron aldaeraren 252 kasu erregistratu dira mundu osoko 34 herrialdetan, horietatik 78 Europar Batasunean. Dena dela, orain arte kutsatutakoek ez dute sintomarik izan edo sintoma arinak izan dituzte.

2021/12/03

Abendua 2021
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Azaroa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data