Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Abortuaren legea: nobedadeak eta arauditik kanpo gelditu diren neurriak

Espainiako Gobernuak onartutako aurreproiektuak, hainbat eskubide aitortzen dizkie emakumeei. Alabaina, beste zenbait neurri arauditik kanpo utzi dituzte.

Audiorik gabe.

Osasun Sexualaren Legea —abortuaren legea bezala ezagutzen dena— erreformatzeko aurreproiektua onartu du gaur Espainiako Gobernuaren ministroen kontseiluak. Erreformarekin sexu eskubide gehiago izango dituzte emakumezkoek. Besteak beste, haurdunaldia eten nahi dutenek oztopo gutxiago izango dituzte. ZEINTZUK DIRA BERRITASUNAK?

  • 16 eta 17 urteko adingabeek haurdunaldia eteteko eskubidea izango dute. Ez dute hiru eguneko gogoetarik egin beharko eta baja hartu ahalko dute. Halaber, asistentzia zerbitzu integrala eta espezializatua eskainiko zaie.
  • Biharamuneko pilula doan banatuko dute osasun sexualari lotutako zerbitzuak eskaintzeko zentroetan.
  • Hileko mingarriak dituzten emakumeek baja eskatu ahalko dute.
  • Haurdunek erditu aurreko baimena izango dute 39. astetik aurrera, eta horrek ez du eraginik izango amatasun-baimenean.
  • Hilekoari lotutako produktuak (konpresak, tanpoiak…) doan banatuko dituzte institutuetan, espetxeetan, emakumeen etxeetan edota zentro sozialetan, pobreziak eragiten duen arrakalari aurre egiteko.
  • Antisorgailuak doan banatuko dituzte ikastetxeetan hezkuntza sexualari buruzko kanpainak egiten direnean.
  • Hezkuntza sexuala integrala izango da heziketa maila ezberdinetan, sexu-harremanak errespetuan oinarritu behar direla sustatzeko.

200 euroko laguntza hilean seme-alabengatik eta Haurreskolak doakoak izatea proposatu du Jaurlaritz

Lehendakariak “negu demografikoari” aurre egin eta laguntza sistema “iraunkor eta jasangarria” sustatzeko proposamenak aurkeztu ditu, jaiotze tasari ez ezik, emantzipazioari ere bultzada emateko.

Audiorik gabe.

Iñigo Urkullu lehendakariak zenbait proposamen aurkeztu ditu erronka demografikoari aurre egiteko, besteak beste, 200 euroko laguntza zuzena hilean ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko, hiru urte bete arte, eta Haurreskolen zerbitzua doakoa, 0-2 urteko etapan. Hala adierazi du lehendakariak gaur, asteazkena, Eusko Legebiltzarrean egindako osoko bilkura monografikoan, Demografia Estrategiari buruzko norabidea, lehentasunak eta ekimen garrantzitsuenak talde parlamentarioen artean eztabaidatu, partekatu eta zehazteko, EH Bilduk proposatuta. Urkulluk Euskadiko egoera demografikoaren erradiografia egin du eta, nabarmendu duenez, "Euskadi, Espainiako Estatuarekin eta Italiarekin batera, jaiotza-tasarik baxuenak dituzten Europako herrialdeen artean dago". EAEkoa 1,28koa da emakume bakoitzeko; Frantzian 1,96 eta Suedian 1,85, esaterako.

Hala, Jaurlaritzak aurkeztutako estrategiaren baitan 37 ekintza daude jasota, horietako batzuk nabarmenak jaiotze-tasa eta gazteen emantzipazioa sustatzeko. Lehendakariak azpimarratu dituen lau proposamen nagusiak hauexek dira: -200 euroko laguntza zuzena hilean ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko, hiru urte bete arte, 100.000 eurorainoko diru-sarrerak dituzten familientzat. -Gazteentzako epe luzeko mailegu subsidiatu edo interesik gabeko eta itzulketako programak, ekintzailetza, prestakuntza edo etxebizitza-proiektuetarako. -Doakotasuna bermatzea 0-2 urteko etapan, Haurreskolen Partzuergoa indartuz.

Valentziako 12 urteko bi neskatori egindako bortxaketak, bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Poli

Burjassot udalerriko abandonatutako etxebizitza batean jazo ziren erasoak. Espainiako Poliziak baieztatu du ikerketa abian duela, baina ez du bestelako informaziorik eman.

Audiorik gabe.

Espainiako Polizia ikertzen ari da bi adingaberi Burjassot udalerrian (Valentzia) astelehenean egindako sexu erasoak. Bortxaketetako bat taldean egindakoa omen da.

Levante-El Mercante Valenciano egunkariak gaur eman du albistearen berri. Horren arabera, bi bortxaketak Burjassoten (Valentziako metropoli-barrutian, hiriburutik zortzi bat kilometrora) etxe abandonatu batean gertatu ziren. Antza, bi neskatoak bi gizonezkorekin egin zuten hitzordua Instagram sare sozialaren bidez. Egunkariaren arabera, mutiletako batek neskatoetako bat bortxatu zuen. Adingabeak bertatik ihes egitea lortu zuen, eta beste lagun bati kontatu zion jasandakoa. Hirugarren neska horrek gurasoak ohartarazi zituen, eta horiek, era berean, Espainiako Polizia.

Polizia bertaratu baino lehen, ordea, bi mutikoen beste lau lagun joan ziren Burjassoteko etxe abandonatu horretara eta oraindik han zen bigarren neskatoa bortxatu zuten, taldean. Oraingoz, ez dute atxiloketarik egin.

Abortuaren legea: nobedadeak eta arauditik kanpo gelditu diren neurriak

Abortuaren legea: nobedadeak eta arauditik ka...
Abortuaren legea: nobedadeak eta arauditik kanpo gelditu diren neurriak

Espainiako Gobernuak onartutako aurre...
1:52 min.

Espainiako Gobernuak onartutako aurreproiektuak, hainbat eskubide aitortzen dizkie emakumeei. Alabaina, beste zenbait neurri arauditik kanpo utzi dituzte.

Audiorik gabe. Osasun Sexualaren Legea —abortuaren legea bezala ezagutzen dena— erreformatzeko aurreproiektua onartu du gaur Espainiako Gobernuaren ministroen kontseiluak. Erreformarekin sexu eskubide gehiago izango dituzte emakumezkoek. Besteak beste, haurdunaldia eten nahi dutenek oztopo gutxiago izango dituzte. ZEINTZUK DIRA BERRITASUNAK? - 16 eta 17 urteko adingabeek haurdunaldia eteteko eskubidea izango dute. Ez dute hiru eguneko gogoetarik egin beharko eta baja hartu ahalko dute. Halaber, asistentzia zerbitzu integrala eta espezializatua eskainiko zaie. - Biharamuneko pilula doan banatuko dute osasun sexualari lotutako zerbitzuak eskaintzeko zentroetan. - Hileko mingarriak dituzten emakumeek baja eskatu ahalko dute. - Haurdunek erditu aurreko baimena izango dute 39. astetik aurrera, eta horrek ez du eraginik izango amatasun-baimenean. - Hilekoari lotutako produktuak (konpresak, tanpoiak…) doan banatuko dituzte institutuetan, espetxeetan, emakumeen etxeetan edota zentro sozialetan, pobreziak eragiten duen arrakalari aurre egiteko. - Antisorgailuak doan banatuko dituzte ikastetxeetan hezkuntza sexualari buruzko kanpainak egiten direnean. - Hezkuntza sexuala integrala izango da heziketa maila ezberdinetan, sexu-harremanak errespetuan oinarritu behar direla sustatzeko.

2022/05/18

200 euroko laguntza hilean seme-alabengatik eta Haurreskolak doakoak izatea proposatu du Jaurlaritz

200 euroko laguntza hilean seme-alabengatik e...
200 euroko laguntza hilean seme-alabengatik eta Haurreskolak doakoak izatea proposatu du Jaurlaritz

Lehendakariak “negu demografikoari” a...
1:48 min.

Lehendakariak “negu demografikoari” aurre egin eta laguntza sistema “iraunkor eta jasangarria” sustatzeko proposamenak aurkeztu ditu, jaiotze tasari ez ezik, emantzipazioari ere bultzada emateko.

Audiorik gabe. Iñigo Urkullu lehendakariak zenbait proposamen aurkeztu ditu erronka demografikoari aurre egiteko, besteak beste, 200 euroko laguntza zuzena hilean ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko, hiru urte bete arte, eta Haurreskolen zerbitzua doakoa, 0-2 urteko etapan. Hala adierazi du lehendakariak gaur, asteazkena, Eusko Legebiltzarrean egindako osoko bilkura monografikoan, Demografia Estrategiari buruzko norabidea, lehentasunak eta ekimen garrantzitsuenak talde parlamentarioen artean eztabaidatu, partekatu eta zehazteko, EH Bilduk proposatuta. Urkulluk Euskadiko egoera demografikoaren erradiografia egin du eta, nabarmendu duenez, "Euskadi, Espainiako Estatuarekin eta Italiarekin batera, jaiotza-tasarik baxuenak dituzten Europako herrialdeen artean dago". EAEkoa 1,28koa da emakume bakoitzeko; Frantzian 1,96 eta Suedian 1,85, esaterako. Hala, Jaurlaritzak aurkeztutako estrategiaren baitan 37 ekintza daude jasota, horietako batzuk nabarmenak jaiotze-tasa eta gazteen emantzipazioa sustatzeko. Lehendakariak azpimarratu dituen lau proposamen nagusiak hauexek dira: -200 euroko laguntza zuzena hilean ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko, hiru urte bete arte, 100.000 eurorainoko diru-sarrerak dituzten familientzat. -Gazteentzako epe luzeko mailegu subsidiatu edo interesik gabeko eta itzulketako programak, ekintzailetza, prestakuntza edo etxebizitza-proiektuetarako. -Doakotasuna bermatzea 0-2 urteko etapan, Haurreskolen Partzuergoa indartuz.

2022/05/18

Valentziako 12 urteko bi neskatori egindako bortxaketak, bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Poli

Valentziako 12 urteko bi neskatori egindako b...
Valentziako 12 urteko bi neskatori egindako bortxaketak, bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Poli

Burjassot udalerriko abandonatutako e...
1:12 min.

Burjassot udalerriko abandonatutako etxebizitza batean jazo ziren erasoak. Espainiako Poliziak baieztatu du ikerketa abian duela, baina ez du bestelako informaziorik eman.

Audiorik gabe. Espainiako Polizia ikertzen ari da bi adingaberi Burjassot udalerrian (Valentzia) astelehenean egindako sexu erasoak. Bortxaketetako bat taldean egindakoa omen da. Levante-El Mercante Valenciano egunkariak gaur eman du albistearen berri. Horren arabera, bi bortxaketak Burjassoten (Valentziako metropoli-barrutian, hiriburutik zortzi bat kilometrora) etxe abandonatu batean gertatu ziren. Antza, bi neskatoak bi gizonezkorekin egin zuten hitzordua Instagram sare sozialaren bidez. Egunkariaren arabera, mutiletako batek neskatoetako bat bortxatu zuen. Adingabeak bertatik ihes egitea lortu zuen, eta beste lagun bati kontatu zion jasandakoa. Hirugarren neska horrek gurasoak ohartarazi zituen, eta horiek, era berean, Espainiako Polizia. Polizia bertaratu baino lehen, ordea, bi mutikoen beste lau lagun joan ziren Burjassoteko etxe abandonatu horretara eta oraindik han zen bigarren neskatoa bortxatu zuten, taldean. Oraingoz, ez dute atxiloketarik egin.

2022/05/18

Maiatza 2022
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Apirila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2022-04-21ko bideoen artxiboa

Ikastetxeetan ere maskara ez da derrigorrezko izango

Ikastetxeetan ere maskara ez da derrigorrezko...
Ikastetxeetan ere maskara ez da derrigorrezko izango

Hezkuntza Sailak ikastetxeetarako osa...
1:15 min.

Hezkuntza Sailak ikastetxeetarako osasun protokoloa eguneratu du Espainiako Gobernuaren dekretuaren ostean, eta horren arabera, irakasleek ez dute babes neurria zertan jantzi.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ostegun honetan iragarri duenez, ikasleak eta irakasleak ez dira behartuta egongo ikastetxeetan maskara erabiltzera, eta maila guztietan elkarreragin ahal izango dute; beraz, bizikidetza-taldeak desagertuko dira. Garraioan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan izan ezik, maskara barnealdeetan erabiltzeko betebeharrari amaiera ematen dion dekretua joan den asteazkenean indarrean sartu ondoren, Hezkuntza Sailak covid-19aren aurkako arauen protokoloa eguneratu du. Horrela, hemendik aurrera, Euskadiko ikastetxeak maskara nahitaez erabiltzetik salbuetsita egongo dira, ikasleen eta irakasleen arteko elkarrekintza ahalbidetuko da maila guztietan, eta taldeen estankotasuna (burbuilak) bertan behera geldituko dira. Hala ere, erabiltzen jarraitu nahi duten ikasleek edo irakasleek, arrazoia edozein dela ere, erabili ahal izango dute. Edonola ere, pertsona kalteberengan maskara erabiltzea gomendatzen dute. Orain arte bezala, eta beste edozein arnas prozesu edo gaixotasunekin bezala, sukarra duten, covid-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten edo proba batean positiboak diren ikasleek eta profesionalek ez dute ikastetxera joan beharko.

2.000 errefuxiatu ukrainar inguru iritsi dira EAEra, baina Jaurlaritzak ez du etorrera handirik aurr

2.000 errefuxiatu ukrainar inguru iritsi dira...
2.000 errefuxiatu ukrainar inguru iritsi dira EAEra, baina Jaurlaritzak ez du etorrera handirik aurr

Ukrainako errefuxiatuei harrera egite...
1:01 min.

Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko jarraipen mahaiaren bileraren amaieran Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak azaldu duenez, 40 familiak eskatu dute harrera fasea atzean utzi eta beren etxebizitza izatea.

Audiorik gabe. Ukrainako gerra hasi zenetik 57 egun betetzen diren honetan, Ukrainatik Euskal Autonomia Erkidegora iritsi diren errefuxiatuen inguruko datua berritu du gaur Eusko Jaurlaritzak. Guztira, 2.000 inguru iritsi dira. Dena dela, Eusko Jaurlaritzak ez du aurrerantzean etorrera handirik aurreikusten. 2.000 pertsona horietatik 1.800 batek nazioarteko babesa eskatu dute (1.108 heldu eta 692 adin txikiko) eta 1.500 batek, Osakidetzako txartela. Gainera, 422 haur matrikulatu dira EAEko ikastetxeetan: 216 Gipuzkoan, 127 Bizkaian eta 79 Araban.

Berriozarren aitari ustez eraso zion gaztea atxilotu dute bere burua poliziaren aurrean aurkeztu eta

Berriozarren aitari ustez eraso zion gaztea a...
Berriozarren aitari ustez eraso zion gaztea atxilotu dute bere burua poliziaren aurrean aurkeztu eta

20 urteko gizasemea Guardia Zibilak I...
1:00 min.

20 urteko gizasemea Guardia Zibilak Iruñean duen kuartelera joan da bart, eta berehala hartu dute atxilo. Ondoren, Foruzaingoaren esku utzi dute, polizia hori ari baita erasoa ikertzen.

Audiorik gabe. Berriozarren (Nafarroa) aita labana batekin sastatu zuen 20 urteko gizonezkoak bere burua aurkeztu du bart poliziaren aurrean eta agenteek atxilotu egin dute, etxeko indarkeriaren delitua egotzita, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Iturrion arabera, gizasemea 00:00ak pasatuta azaldu da Guardia Zibilak Iruñean duen kuartelean. Berehala atxilotu dute, eta ondoren, Foruzaingoaren esku utzi, hori ari baita kasua ikertzen. Atxilotutakoa Foruzaingoaren polizia-etxe batean dute, epailearen aurrera noiz eramango zain. Erasoa ustez egin zuenetik, gaztearen bila ibili dira Foruzaingoa eta Berriozarko Udaltzaingoa. 24 ordu eman ditu, beraz, ihes eginda. Erasoa astearteko 20:30ean gertatu zen, Nafarroako udalerri horretako Latsari kaleko etxebizitza batean. Zauritutako gizona ospitalera eraman zuten, sabelaldean zauria zuela.