Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Abortuaren legea: nobedadeak eta arauditik kanpo gelditu diren neurriak

Espainiako Gobernuak onartutako aurreproiektuak, hainbat eskubide aitortzen dizkie emakumeei. Alabaina, beste zenbait neurri arauditik kanpo utzi dituzte.

Audiorik gabe.

Osasun Sexualaren Legea —abortuaren legea bezala ezagutzen dena— erreformatzeko aurreproiektua onartu du gaur Espainiako Gobernuaren ministroen kontseiluak. Erreformarekin sexu eskubide gehiago izango dituzte emakumezkoek. Besteak beste, haurdunaldia eten nahi dutenek oztopo gutxiago izango dituzte. ZEINTZUK DIRA BERRITASUNAK?

  • 16 eta 17 urteko adingabeek haurdunaldia eteteko eskubidea izango dute. Ez dute hiru eguneko gogoetarik egin beharko eta baja hartu ahalko dute. Halaber, asistentzia zerbitzu integrala eta espezializatua eskainiko zaie.
  • Biharamuneko pilula doan banatuko dute osasun sexualari lotutako zerbitzuak eskaintzeko zentroetan.
  • Hileko mingarriak dituzten emakumeek baja eskatu ahalko dute.
  • Haurdunek erditu aurreko baimena izango dute 39. astetik aurrera, eta horrek ez du eraginik izango amatasun-baimenean.
  • Hilekoari lotutako produktuak (konpresak, tanpoiak…) doan banatuko dituzte institutuetan, espetxeetan, emakumeen etxeetan edota zentro sozialetan, pobreziak eragiten duen arrakalari aurre egiteko.
  • Antisorgailuak doan banatuko dituzte ikastetxeetan hezkuntza sexualari buruzko kanpainak egiten direnean.
  • Hezkuntza sexuala integrala izango da heziketa maila ezberdinetan, sexu-harremanak errespetuan oinarritu behar direla sustatzeko.

200 euroko laguntza hilean seme-alabengatik eta Haurreskolak doakoak izatea proposatu du Jaurlaritz

Lehendakariak “negu demografikoari” aurre egin eta laguntza sistema “iraunkor eta jasangarria” sustatzeko proposamenak aurkeztu ditu, jaiotze tasari ez ezik, emantzipazioari ere bultzada emateko.

Audiorik gabe.

Iñigo Urkullu lehendakariak zenbait proposamen aurkeztu ditu erronka demografikoari aurre egiteko, besteak beste, 200 euroko laguntza zuzena hilean ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko, hiru urte bete arte, eta Haurreskolen zerbitzua doakoa, 0-2 urteko etapan. Hala adierazi du lehendakariak gaur, asteazkena, Eusko Legebiltzarrean egindako osoko bilkura monografikoan, Demografia Estrategiari buruzko norabidea, lehentasunak eta ekimen garrantzitsuenak talde parlamentarioen artean eztabaidatu, partekatu eta zehazteko, EH Bilduk proposatuta. Urkulluk Euskadiko egoera demografikoaren erradiografia egin du eta, nabarmendu duenez, "Euskadi, Espainiako Estatuarekin eta Italiarekin batera, jaiotza-tasarik baxuenak dituzten Europako herrialdeen artean dago". EAEkoa 1,28koa da emakume bakoitzeko; Frantzian 1,96 eta Suedian 1,85, esaterako.

Hala, Jaurlaritzak aurkeztutako estrategiaren baitan 37 ekintza daude jasota, horietako batzuk nabarmenak jaiotze-tasa eta gazteen emantzipazioa sustatzeko. Lehendakariak azpimarratu dituen lau proposamen nagusiak hauexek dira: -200 euroko laguntza zuzena hilean ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko, hiru urte bete arte, 100.000 eurorainoko diru-sarrerak dituzten familientzat. -Gazteentzako epe luzeko mailegu subsidiatu edo interesik gabeko eta itzulketako programak, ekintzailetza, prestakuntza edo etxebizitza-proiektuetarako. -Doakotasuna bermatzea 0-2 urteko etapan, Haurreskolen Partzuergoa indartuz.

Valentziako 12 urteko bi neskatori egindako bortxaketak, bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Poli

Burjassot udalerriko abandonatutako etxebizitza batean jazo ziren erasoak. Espainiako Poliziak baieztatu du ikerketa abian duela, baina ez du bestelako informaziorik eman.

Audiorik gabe.

Espainiako Polizia ikertzen ari da bi adingaberi Burjassot udalerrian (Valentzia) astelehenean egindako sexu erasoak. Bortxaketetako bat taldean egindakoa omen da.

Levante-El Mercante Valenciano egunkariak gaur eman du albistearen berri. Horren arabera, bi bortxaketak Burjassoten (Valentziako metropoli-barrutian, hiriburutik zortzi bat kilometrora) etxe abandonatu batean gertatu ziren. Antza, bi neskatoak bi gizonezkorekin egin zuten hitzordua Instagram sare sozialaren bidez. Egunkariaren arabera, mutiletako batek neskatoetako bat bortxatu zuen. Adingabeak bertatik ihes egitea lortu zuen, eta beste lagun bati kontatu zion jasandakoa. Hirugarren neska horrek gurasoak ohartarazi zituen, eta horiek, era berean, Espainiako Polizia.

Polizia bertaratu baino lehen, ordea, bi mutikoen beste lau lagun joan ziren Burjassoteko etxe abandonatu horretara eta oraindik han zen bigarren neskatoa bortxatu zuten, taldean. Oraingoz, ez dute atxiloketarik egin.

Abortuaren legea: nobedadeak eta arauditik kanpo gelditu diren neurriak

Abortuaren legea: nobedadeak eta arauditik ka...
Abortuaren legea: nobedadeak eta arauditik kanpo gelditu diren neurriak

Espainiako Gobernuak onartutako aurre...
1:52 min.

Espainiako Gobernuak onartutako aurreproiektuak, hainbat eskubide aitortzen dizkie emakumeei. Alabaina, beste zenbait neurri arauditik kanpo utzi dituzte.

Audiorik gabe. Osasun Sexualaren Legea —abortuaren legea bezala ezagutzen dena— erreformatzeko aurreproiektua onartu du gaur Espainiako Gobernuaren ministroen kontseiluak. Erreformarekin sexu eskubide gehiago izango dituzte emakumezkoek. Besteak beste, haurdunaldia eten nahi dutenek oztopo gutxiago izango dituzte. ZEINTZUK DIRA BERRITASUNAK? - 16 eta 17 urteko adingabeek haurdunaldia eteteko eskubidea izango dute. Ez dute hiru eguneko gogoetarik egin beharko eta baja hartu ahalko dute. Halaber, asistentzia zerbitzu integrala eta espezializatua eskainiko zaie. - Biharamuneko pilula doan banatuko dute osasun sexualari lotutako zerbitzuak eskaintzeko zentroetan. - Hileko mingarriak dituzten emakumeek baja eskatu ahalko dute. - Haurdunek erditu aurreko baimena izango dute 39. astetik aurrera, eta horrek ez du eraginik izango amatasun-baimenean. - Hilekoari lotutako produktuak (konpresak, tanpoiak…) doan banatuko dituzte institutuetan, espetxeetan, emakumeen etxeetan edota zentro sozialetan, pobreziak eragiten duen arrakalari aurre egiteko. - Antisorgailuak doan banatuko dituzte ikastetxeetan hezkuntza sexualari buruzko kanpainak egiten direnean. - Hezkuntza sexuala integrala izango da heziketa maila ezberdinetan, sexu-harremanak errespetuan oinarritu behar direla sustatzeko.

2022/05/18

200 euroko laguntza hilean seme-alabengatik eta Haurreskolak doakoak izatea proposatu du Jaurlaritz

200 euroko laguntza hilean seme-alabengatik e...
200 euroko laguntza hilean seme-alabengatik eta Haurreskolak doakoak izatea proposatu du Jaurlaritz

Lehendakariak “negu demografikoari” a...
1:48 min.

Lehendakariak “negu demografikoari” aurre egin eta laguntza sistema “iraunkor eta jasangarria” sustatzeko proposamenak aurkeztu ditu, jaiotze tasari ez ezik, emantzipazioari ere bultzada emateko.

Audiorik gabe. Iñigo Urkullu lehendakariak zenbait proposamen aurkeztu ditu erronka demografikoari aurre egiteko, besteak beste, 200 euroko laguntza zuzena hilean ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko, hiru urte bete arte, eta Haurreskolen zerbitzua doakoa, 0-2 urteko etapan. Hala adierazi du lehendakariak gaur, asteazkena, Eusko Legebiltzarrean egindako osoko bilkura monografikoan, Demografia Estrategiari buruzko norabidea, lehentasunak eta ekimen garrantzitsuenak talde parlamentarioen artean eztabaidatu, partekatu eta zehazteko, EH Bilduk proposatuta. Urkulluk Euskadiko egoera demografikoaren erradiografia egin du eta, nabarmendu duenez, "Euskadi, Espainiako Estatuarekin eta Italiarekin batera, jaiotza-tasarik baxuenak dituzten Europako herrialdeen artean dago". EAEkoa 1,28koa da emakume bakoitzeko; Frantzian 1,96 eta Suedian 1,85, esaterako. Hala, Jaurlaritzak aurkeztutako estrategiaren baitan 37 ekintza daude jasota, horietako batzuk nabarmenak jaiotze-tasa eta gazteen emantzipazioa sustatzeko. Lehendakariak azpimarratu dituen lau proposamen nagusiak hauexek dira: -200 euroko laguntza zuzena hilean ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko, hiru urte bete arte, 100.000 eurorainoko diru-sarrerak dituzten familientzat. -Gazteentzako epe luzeko mailegu subsidiatu edo interesik gabeko eta itzulketako programak, ekintzailetza, prestakuntza edo etxebizitza-proiektuetarako. -Doakotasuna bermatzea 0-2 urteko etapan, Haurreskolen Partzuergoa indartuz.

2022/05/18

Valentziako 12 urteko bi neskatori egindako bortxaketak, bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Poli

Valentziako 12 urteko bi neskatori egindako b...
Valentziako 12 urteko bi neskatori egindako bortxaketak, bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Poli

Burjassot udalerriko abandonatutako e...
1:12 min.

Burjassot udalerriko abandonatutako etxebizitza batean jazo ziren erasoak. Espainiako Poliziak baieztatu du ikerketa abian duela, baina ez du bestelako informaziorik eman.

Audiorik gabe. Espainiako Polizia ikertzen ari da bi adingaberi Burjassot udalerrian (Valentzia) astelehenean egindako sexu erasoak. Bortxaketetako bat taldean egindakoa omen da. Levante-El Mercante Valenciano egunkariak gaur eman du albistearen berri. Horren arabera, bi bortxaketak Burjassoten (Valentziako metropoli-barrutian, hiriburutik zortzi bat kilometrora) etxe abandonatu batean gertatu ziren. Antza, bi neskatoak bi gizonezkorekin egin zuten hitzordua Instagram sare sozialaren bidez. Egunkariaren arabera, mutiletako batek neskatoetako bat bortxatu zuen. Adingabeak bertatik ihes egitea lortu zuen, eta beste lagun bati kontatu zion jasandakoa. Hirugarren neska horrek gurasoak ohartarazi zituen, eta horiek, era berean, Espainiako Polizia. Polizia bertaratu baino lehen, ordea, bi mutikoen beste lau lagun joan ziren Burjassoteko etxe abandonatu horretara eta oraindik han zen bigarren neskatoa bortxatu zuten, taldean. Oraingoz, ez dute atxiloketarik egin.

2022/05/18

Maiatza 2022
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Apirila 2022
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2022-04-28ko bideoen artxiboa

Ia bost emakumeri diagnostikatzen diote bularreko minbizia egunero Euskadin

Ia bost emakumeri diagnostikatzen diote bular...
Ia bost emakumeri diagnostikatzen diote bularreko minbizia egunero Euskadin

Urtez urte % 1 inguru jaisten da heri...
1:11 min.

Urtez urte % 1 inguru jaisten da heriotza tasa, eta minbizi mota hori dutenen % 80tik gora bizirik irautea lortzen dute gaur gaurkoz. Diagnostiko goiztiarra eta ikerketa, gakoak gaixotasunari aurre egiteko. Hori guztia GEICAM taldeak Donostian antolatutako 14. Sinposioan aztertu dute.

Audiorik gabe. Urtero 1.600-1.800 pertsona ingururi diagnostikatzen diote bukarreko minbizia Euskadin, alegia, ia egunean 5 tarte horren zenbaki altuena aintzat hartuta. Hala adierazi dute gaur, osteguna, GEICAM Taldeko Bularreko Minbiziaren Ikerketa Taldeak aurten Donostian antolatutako 14. Nazioarteko Sinposioan. Hala, gaixotasunak eragindako egoerari aurre egiteko konponbidea bi bide paralelotan oinarritu behar da: diagnostiko goiztiarra eta ikerketa.

EBk Gasteiz saritu du Hiri Adimentsu eta Klimatikoki Neutro gisa

EBk Gasteiz saritu du Hiri Adimentsu eta Klim...
EBk Gasteiz saritu du Hiri Adimentsu eta Klimatikoki Neutro gisa

"Hemendik 2030era bitartean ehun hiri...
0:55 min.

"Hemendik 2030era bitartean ehun hiri adimendun eta klimatikoki neutroak" izeneko EBren misioan parte hartuko du beste 99 hirirekin batera.

Audiorik gabe. Europako Batzordeak hautatutako ehun hirietako bat izan da Gasteiz, 2030ean neutraltasun klimatikoa lortzeko EBko biztanleen % 12 bizi diren hirietako bat, 360 milioi euroko proiektu baten barruan. Hautatutako hiriek, horien artean Bartzelonak, Madrilek, Valentziak, Valladolidek, Sevillak eta Zaragozak, Europako Batzordearen finantzaketa jasoko dute 2022an eta 2023an, besteak beste, mugikortasun garbia, eraginkortasun energetikoa eta hiri-plangintza jasangarria arloetan bide berritzaileak bilatzeko, Batzordeak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Gizon bat kondenatu dute Iruñean urtebeteko alabari tratu txarrak emateagatik

Gizon bat kondenatu dute Iruñean urtebeteko a...
Gizon bat kondenatu dute Iruñean urtebeteko alabari tratu txarrak emateagatik

Tratu txarrak emateagatik ezarritako ...
1:04 min.

Tratu txarrak emateagatik ezarritako zigorra onartu du haurraren aitak, fiskaltzak eta defentsak akordioa adostu ondoren. Orain baino lehen, Iruñeko epaitegi batek emazteari tratu txarrak emateagatik kondenatu zuen.

Audiorik gabe. Iruñean, gizon bat kondenatu dute urtebeteko alabari tratu txarrak emateagatik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ostegun honetan jakinarazi duenez. 37 urteko gizonak alabari tratu txarrak ematen zizkiola onartu du, eta fiskaltzak eta defentsak adostu dute urtebete eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra. Epaian irakur daitekeenez, alabak urtebete zuenean, jateko aulkitxoan denbora luzez lotuta edukitzen zuen, pixoihala aldatu gabe, eta indarka ematen zion jaten, zenbaitetan ahoan zauriak egiteraino. Orain baino lehen, Iruñeko epaitegi batek emazteari tratu txarrak emateagatik lau urte eta zortzi hilabeteko kartzela zigorrera ere kondenatu zuen. Espetxe-zigorraz gain, kondenatua ezin izango da alabarengana hurbildu edo harekin komunikatu bi urte eta bederatzi hilabeteko epean. Gainera, aldeek espetxe-zigorra 2 urtez etetea erabaki dute, baldin eta epe horretan deliturik egiten ez badu eta komunikazio eta urruntze aginduak errespetatzen baditu.