Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'proces'aren epaiaren aurkako protesta astea

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, begia galdu duten lau manifestari.

‘Proces’aren epaiaren aurkako protesta eta mobilizazio eguna izan dute igandean Katalunian, eta, zazpi egunetan lehen aldiz, ez da istilurik izan manifestarien eta Poliziaren artean.

Independentistek protesta ekitaldi ugari deitu dituzte iganderako Bartzelonan, Sabadellen, Mataron, Lleidan eta Gironan, eta guztiak modu baketsuan eta istilu nabarmenik gabe amaitu dira.

Hortaz, lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, bereziki Bartzelonara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, larri dagoen polizia bat eta begi bat galdu duten lau manifestari. Horrez gain, 2,5 milioi eurotik gorako kalteak eragin dituzte hirian, eta 28 pertsona espetxera bidali dituzte.

Bartzelonan, 2.700 pertsonak Errepublikaren aldeko piknik bat egin zuten atzo, eta paperez betetako zabor-poltsak jaurti zituzten Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen Ordezkaritzaren egoitzako segurtasun-perimetroan, eraikin hori "zabortegia" dela irudikatzeko asmoz.

Ekitaldia amaituta, ehunka manifestarik Via Laietanara joatea erabaki zuten, eta eserialdi baketsua egin zuten bertan, Espainiako Poliziak Bartzelonan duen egoitza nagusiaren aurrean.

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'pro...
Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'proces'aren epaiaren aurkako protesta astea

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kal...
1:54 min.

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, begia galdu duten lau manifestari.

‘Proces’aren epaiaren aurkako protesta eta mobilizazio eguna izan dute igandean Katalunian, eta, zazpi egunetan lehen aldiz, ez da istilurik izan manifestarien eta Poliziaren artean. Independentistek protesta ekitaldi ugari deitu dituzte iganderako Bartzelonan, Sabadellen, Mataron, Lleidan eta Gironan, eta guztiak modu baketsuan eta istilu nabarmenik gabe amaitu dira. Hortaz, lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, bereziki Bartzelonara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, larri dagoen polizia bat eta begi bat galdu duten lau manifestari. Horrez gain, 2,5 milioi eurotik gorako kalteak eragin dituzte hirian, eta 28 pertsona espetxera bidali dituzte. Bartzelonan, 2.700 pertsonak Errepublikaren aldeko piknik bat egin zuten atzo, eta paperez betetako zabor-poltsak jaurti zituzten Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen Ordezkaritzaren egoitzako segurtasun-perimetroan, eraikin hori "zabortegia" dela irudikatzeko asmoz. Ekitaldia amaituta, ehunka manifestarik Via Laietanara joatea erabaki zuten, eta eserialdi baketsua egin zuten bertan, Espainiako Poliziak Bartzelonan duen egoitza nagusiaren aurrean.

2019/10/21

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data