Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin.

Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu.

Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu.

Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea.

Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu.

Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin.

Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik.

Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die.

Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara.

Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero.

Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du.

Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidari...
Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen au...
1:26 min.

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu. Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin. Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu. Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu. Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

2017/06/27

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzek...
Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politik...
3:02 min.

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea. Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu. Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin. Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik. Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die. Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara. Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

2017/06/27

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril...
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berr...
1:34 min.

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin. Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean. Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da. De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek. Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

2017/06/27

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada...
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragi...
1:17 min.

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero. Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du. Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2017
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2017-05-29ko bideoen artxiboa

Bikote gazte bat eta euren seme-alaba txikiak hil dira Zorrotzako sutean

Bikote gazte bat eta euren seme-alaba txikiak...
Bikote gazte bat eta euren seme-alaba txikiak hil dira Zorrotzako sutean

Beste bederatzi pertsona larri eraman...
2:38 min.

Beste bederatzi pertsona larri eraman dituzte ospitalera eta horietako bi egoera kritikoan daude. Guztira, 25 kaltetu daude, eta han bertan artatu dituzte batzuk, erredurengatik eta kea arnasteagatik

Bilboko Zorrotza auzoko etxebizitza bateko sutean hildako lau pertsonen gorpuak auzitegiko medikuntza zerbitzura eraman dituzte, autopsia egiteko. Lau pertsona hil dira, Landa eremuko Barinaga kaleko zazpigarren zenbakiko etxebizitza eraikin batean piztutako sutean. Lau hildakoak senar-emazte bikote bat eta haien seme-alabak dira. Halaber, beste bederatzi pertsona larri eraman dituzte ospitalera (Gurutzeta, Basurto eta San Eloy), eta horietako bi egoera kritikoan daude. Larunbat arratsaldean alta eman diete hiru zaurituri, azken orduotan hobera egin baitute. Sutearen lekuan 12 bat pertsona artatu dituzte goizean, kea arnasteagatik edo erredurengatik. Guztira, 25 kaltetu inguru daude. Segurtasun sailetik emandako datuen arabera, sutea handia izan da, eta 06:30ak aldera piztu da. Suhiltzaileek 08:15 aldera lortu dute sugarrak itzaltzea. Osasun zerbitzuak, Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa ere hurbildu dira ezbeharraren lekura. Eguerdi aldera lortu dute gorpuak eraikinetik ateratzea, eta batzuk teilatuan geratu den zulotik. Izan ere, barrutik guztiz suntsituta geratu da. Egurrezko egitura duen etxe zaharra da, eta sutea zerk eragin duen ikertzen ari dira. Eraikineko bizilagunak etxebizitzetatik atera dituzte badaezpada ere. Pareko eraikineko bizilagunek adierazitakoaren arabera, hildako lau pertsonak senar-emazte bikote bat (26 eta 24 urte) eta haien seme-alabak dira (3 eta 5 urte inguru). Goizeko 06:30 aldera bapatean oihuak entzuten hasi eta esnatu egin direla kontatu dute hainbat lekukok: "Erabat izututa geunden. Sartzen saiatu garen arren, ezinezkoa izan da ezer egitea. Sugarrek ez digute hurbiltzen utzi". Gainera, zenbait haurrek eta helduk leihotik salto egin dutela ikusi dute. Sutearen ondorioz etxerik gabe geratu diren bizilagunak familiartekoen etxeetara joan dira; hortaz, Udalak ez die ostatu eman behar izan. Eraikina guztiz suntsitu da, ganbaran piztutako sutea dela eta. Egurrezko egitura zuen etxeak eta teknokiko "kolapso egoeran" geratu da.

Gizon bat atxilotu dute hainbat pertsona harrapatu eta istripua izan ostean

Gizon bat atxilotu dute hainbat pertsona harr...
Gizon bat atxilotu dute hainbat pertsona harrapatu eta istripua izan ostean

Kontrol bat ikusi zuenean, gidaria -e...
1:26 min.

Kontrol bat ikusi zuenean, gidaria -edanda zegoen- Puerto Banusen sartu zen, eta zenbait oinezko harrapatu. Ondoren, istripua eragin zuen, auto baten aurka talka eginda

Igandean Puerto Banuseko Lola Flores etorbidean (Marbella, Malaga) sartu eta zenbait oinezko harrapatu zituen gidaria, antza edanda zihoanean, atxilotu du Poliziak. Horrekin batera, beste pertsona bat zegoen autoan, eta hura ere atxilotu egin du Polizia Nazionalak. Atzoko 21:00etatik aurrera, dozena bat dei baino gehiago jaso zituen istripuagatik. Puerto Banusera bertaratu ziren larrialdi zerbitzuetako kideen arabera, bi pertsona zauritu zituen atxilotuak, autoarekin harrapatuta, eta Marbellako Costa del Sol izeneko ospitalera eraman zituzten. Halaber, Polizia Nazionalak baieztatu du oinezkoak harrapatu zituen autoak, A-7an sartu ondoren, istripu bat eragin zuela, beste auto baten aurka talka eginda, eta lau pertsona zaurituta. Zaurituak 12 eguneko umetxo bat, 35 urteko emakumezko bat eta 38 urteko beste gizonezko bat dira (aipatutako ospitalera eraman dituzte). Horiez gain, 53 urteko emakume bat ere zauritu zen, baina ez zuten ospitalera bidali behar izan. Gertaera 21:00ak aldera jazo zen, igandean edanda zegoen gizon bat Puerto Banus gunean sartu zenean, noranahiko auto batekin, Guardia Zibilaren auto batek gelditzeko agindua eman ziolako.

Hiru emakume hil dituzte genero-indarkeriaz Madrilen eta Murtzian

Hiru emakume hil dituzte genero-indarkeriaz M...
Hiru emakume hil dituzte genero-indarkeriaz Madrilen eta Murtzian

Azken 24 orduotan indarkeria matxista...
1:49 min.

Azken 24 orduotan indarkeria matxistarekin lotutako hiru krimen izan dira Madrilen eta Murtzian. 2017a hasi zenetik 27 hildako utzi ditu genero indarkeriak Espainiako Estatuan

Azken 24 orduotan hiru krimen matxista izan dira Espainiar Estatuan. Izan ere, asteburu honetan bi emakume hil dituzte genero-indarkeriaz Madrilen eta beste bat Murtzian. 2017a hasi zenetik 27 hildako utzi ditu genero indarkeriak. Igande honetan, 07:25ak aldera, emakume bat hil dute Murtzia Erkidegoko Molina de Segura udalerrian. Antza denez, gizonezko batek bere lankidea hil du, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei laguntzeko elkarte batean. Emakumea hil ostean, gizonezkoak bere buruaz beste egin du. Poliziaren arabera, litekeena da indarkeria matxistarekin lotutako krimena izatea. Ordu batzuk lehenago, beste krimen matxista bat izan da Madrilgo Collado Villalba udalerrian. 38 urteko emakume bat hilik aurkitu dute segurtasun indarrek. Ustezko hiltzailea, 43 urteko gizona, izan da abisua eman duena. Ostiral gauean, 55 urteko emakume bat hil zuen haren senarrak Madrilen, eta, lehen datuen arabera, gizonezkoak ito egin zuen emakumea beraien etxebizitzan. Summa 112 larrialdi zerbitzuetako langileek 22:00ak aldera aurkitu zuten emakumearen gorpua. Suspertzen saiatu ziren arren, ez zuten lortu. Antza denez, bere bikotekideak abisua eman zion Poliziari, eta, ondoren, labana bat hartu eta zauri larriak egin zituen bularraldean. Arrazoi horregatik, larri zaurituta eraman zuten ospitalera. Hilketa matxista egotzita atxilotu zuten. Polizia iturriek jakitera eman dutenez, emakumezkoak ez zuen aurretik indarkeria generoarekin lotutako salaketarik jarri.

Presoen aferan

Presoen aferan 'legea zorrotz beteko' duela b...
Presoen aferan 'legea zorrotz beteko' duela berretsi du Barne Ministerioak

Alderdi Popularra eta EAJ presoen bal...
2:00 min.

Alderdi Popularra eta EAJ presoen balizko hurbiltze bat negoziatzen ari direla gezurtatu du Zoido ministroak

"Biktimei zor dien errespetu eta zorroztasunagatik", Espainiako Gobernuak "legea zorrotz beteko du" euskal presoen aferan. Hala azpimarratu du gaur Juan Ignacio Zoido Barne ministroak, eta irrati kate batek zabaldutako informazioa gezurtatu du. Twitter sare soziala erabili du ministro espainiarrak mezua emateko, aurrez Daniel Portero Dignidad y Justicia taldeko presidenteak botatako txio bati erantzunez. "Ez dago inongo negoziaziorik Daniel Portero, legea zorrotz betetzea baino ez dugu aurreikusi, biktimei zor diegun errespetu eta zorroztasunagatik", esan du Zoidok. Cadena Ser irrati kateak gaur kaleratutako informazioa gezurtatzeko eskatu dio Porterok Ministerioari, eta "biktimen gehiegikeria hori" onartuko ez dutela azpimarratu du. Cadena Ser irrati kateak gaur jakinarazi duenez, Alderdi Popularra eta EAJ espetxe politika aldatzea negoziatzen ari dira. Horren arabera, eta legea beteko duten konpromisoa hartuta, presoak Euskaditik gehienez 250 kilometrora kokatutako kartzeletara ekarriko dituzte. Eusko Jaurlaritzak berak proposamen hau berau du bere planean.

28 pertsona hil dituzte autobus baten kontrako erasoan Egipton

28 pertsona hil dituzte autobus baten kontrak...
28 pertsona hil dituzte autobus baten kontrako erasoan Egipton

Kristau koptoez betetako autobusa mon...
1:47 min.

Kristau koptoez betetako autobusa monasterio batera bidean zihoan, hamar bat gizonezko ibilgailuaren kontra tiroka hasi direnean. Egiptoko Armadak jihadisten bilguneak bonbardatu ditu Libian

Gutxienez 28 pertsona hil eta beste 20 bat zauritu dituzte autobus baten kontrako Egipton egindako erasoan. Hamar bat gizonezkok tiroka hartu dute kristau koptoez beteta zihoan ibilgailua, Al Aduan herrian, Minia probintzian (Egipto hegoaldea). Erasoa desertuko errepide batean gertatu da, Al Adua herritik hurbil, autobusa San Samuel monasteriora bidean zihoanean. Hiru edo lau autotan zihoazen hamar bat gizonezkok autobusa inguratu dute eta ibilgailuaren kontra tiroka hasi dira. Atentatuan zauritutako lagunak inguruko ospitaleetara eraman dituzte. Hildakoen artean umeak ere omen daude. Segurtasun indarrak erasotzaileen bila ari dira. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu atentatuaren ardura. Abdelgatah Al Sisi Egiptoko presidenteak Estatu Islamikoari leporatu dio erasoa, eta argi adierazi du ez duela zalantza egingo terroristen entrenamendurako guneei eraso egiterako garaian. Telebistaz emandako hitzaldi batean, agintariak jihadistak deuseztatuko dituela hitzeman du eta "Egipto barruan edo atzerrian" erasoak egiteko prest agertu da. Hori esan eta ordu batzuetara, hegazkin egiptoarrek bonbardaketak egin dituzte Libian, talde "terroristen" bilguneetan.

Milaka kaltetu utzi ditu British Airwaysen informatika-sistemaren erorketak

Milaka kaltetu utzi ditu British Airwaysen in...
Milaka kaltetu utzi ditu British Airwaysen informatika-sistemaren erorketak

British Airways airelinea britainiarr...
1:26 min.

British Airways airelinea britainiarrak bertan behera utzi behar izan ditu Londreseko Hearthrow eta Gatwick aireportuetatik eskainitako hegaldi guztiak

British Airways aireko bidaien enpresa britainiarraren informatika-sistemaren erorketak milaka kaltetu utzi ditu nazioartean, bertan behera utzi behar izan baitituzte Londreseko Hearthrow eta Gatwick aireportuetatik eskainitako hegaldi guztiak. “Mesedez, ez etorri aireportuetara. Informatika-sistemaren erorketak arazo larriak sortu dizkigu nazioartean eskainitako hegaldietan”, azaldu du aire-konpainia britainiarrak. Ondorioz, milaka bidaiari pilatu dira mundu osoko aireportuetan. Goizean, British Airways aire-konpainiak atzerapenak eta geldialdiak iragarri ditu nazioartean, enpresa horretako informatika-sistemaren erorketa dela eta. Arazo horrek mundu osoan izan du eragina, baina aireko bidaien enpresa britainiarrak argi utzi du gertatutakoak ez duela inolako zerikusirik zibereraso batekin. Milaka kaltetu daude, asteburu honetan bidaiari ugari espero baitziren. Izan ere, astelehenean jai da Erresuma Batuan, eta haurrek ikasturte honetako klaseak amaitzen dituzte egun horretan. Enpresaren bozeramaile baten arabera, arazoa "lehenbailehen" konpontzen ahalegintzen ari direla espezialistak.

Klima-aldaketaren aurkako Parisko akordioa berresteari uko egin dio AEBk

Klima-aldaketaren aurkako Parisko akordioa be...
Klima-aldaketaren aurkako Parisko akordioa berresteari uko egin dio AEBk

Merkataritza librearen aldeko adieraz...
1:49 min.

Merkataritza librearen aldeko adierazpena adostu dute G7ko herrialdeek, baina ingurugiroari dagokionez, Parisko itunarekiko konpromisoa berresteari uko egin dio Donald Trumpek

Larunbat honetan Taorminan (Sizilia, Italia) G7ko herrialdeek egindako goi-bileraren azken adierazpenak argi eta garbi utzi du Amerikako Estatu Batuen eta gainerako herrialdeen arteko zatiketa. Izan ere, merkataritzari dagokionez, jarrerak hurbildu direla islatzen du adostutako adierazpenak. Ingurugiroa, berriz, kalterik handiena jasan duena izan da, klima-aldaketaren aurkako Parisko hitzarmena berresteari uko egin baitio Donald Trump AEBko presidenteak. "Merkataritza libreak eta bidezkoak dakarren elkarrekiko probetxua" aitortu dute G7ko herrialdeek. Puntu horretan Trumpek amore eman duela dirudi, bere hauteskunde-kanpainan protekzionismoaren aldeko deia nagusitu baitzen. Klima-aldaketaren kontrako borrokak, ordea, ez du zorterik izan. G7ko adierazpenean 2015ean adostutako Parisko itunari egin diote aipamena, horrekiko "konpromiso irmoa" dutela esanez. Gauzak horrela, adierazpenaren parte hori berresteari uko egin dio Trumpek, eta bere behin betiko jarrera argitzeko denbora gehiago eskatu du. Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak adierazi duenez, klima-aldaketaren inguruan Trumpekin izandako elkarrizketak "txarrak" izan dira. AEBk Parisko ituna errespetatuko ez duelakoan dago Merkel. "Parisko akordioa oso garrantzitsua da", azpimarratu du Merkelek.