Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Gutxienez 153 pertsona hil dira Pakistanen, zisterna-kamioi bat lehertuta

Kamioia errepidean geratu da zirkulazio istripu baten ondorioz. Bizilagunak erregaia hartzeko asmoz hurbildu dira, baina bat-batean kamioiak su hartu du

Gutxienez 153 pertsona hil eta beste horrenbeste larri zauritu dira Pakistanen, erregaia zeraman zisterna-kamioi batek zirkulazio istripua izan eta eztanda egin ostean, herrialde horretako larrialdi zerbitzuak jakitera eman duenez.

Ezbeharra igande honetan gertatu da, 06:30ean, Punyab probintziako Bahawalpur hirian. Ildo horretatik, hiri horretako poliziaren bozeramaileak ziurtatu du datozen orduotan balitekeela hildakoen kopuruak gora egitea.

Antza denez, zisterna-kamioiaren gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du eta errepide erdian geratu da, iraulita. Une horretan, bizilagunak kamioia zegoen tokira hurbildu dira erregaia hartzeko asmoz, baina bat-batean kamioiak su hartu du eta, horren ondorioz, lehertu egin da.

Txinan izandako luiziaren ondorioz desagertutako 93 lagunen bila ari dira

Momentuz, soilik familia bereko hiru pertsona erreskatatu dituzte, luizia izan eta bost ordura. Azken orduotan hamar gorpu berreskuratu dituzte

3.000 pertsonaz osatutako erreskate lantalde bat buru belarri lanean ari da Sichuan eskualdean (Txinako Hego ekialdean), mendi baten zati bat mugitu eta 62 bat etxe suntsitu ostean. Azken orduotan hamar gorpu berreskuratu dituzte, baina oraindik 93 desagertu daude, eta bizirik aurkitzeko aukerak gero eta eskasagoak dira.

Sichuan eskualdeko agintariek desagertutako pertsonen izen-abizenak zabaldu dituzte, hau da, lurperatuta egon daitezkeen 93 lagunen izenak. Agintariek laguntza eskatu diete herritarrei, orduak igaro ahala zailagoa baita bertako bizilagunak bizirik aurkitzea.

Azken egunotako eurien eraginez mendi baten zati garai bat mugitu eta Xinmo herrixkaren gainean erori zen, 06:00ak aldera. Luiziaren eraginez 62 etxebizitza lur azpian geratu dira.

Erreskate lantaldearen buruak azaldu duenez, azken orduotan hamar gorpu berreskuratu dituzte. Dena dela, inguruan buru belarri ari dira lanean; makina hondeatzaileak eta bizi zantzuak antzematen dituzten tresnak erabiliz.

Alabaina, desagertuak lur azpitik bizirik ateratzeko aukerak oso eskasak direla adierazi dute lekura hurbildu diren geologoek. Momentuz, soilik familia bereko hiru pertsona erreskatatu dituzte, luizia izan eta bost ordura. Ospitalera eraman dituzte zauri larririk gabe, baina familiako laugarren kide bat etxean lurperatuta jarraitzen du.

Luiziaren eraginez gutxienez 62 etxebizitza geratu dira lur azpian, eta ibai bateko bi kilometro eta errepide bateko 1.600 metro ere harkaitzez bete dira.

Urteko sasoi honetan, euria barra-barra egiten du Txinan, eta, arrazoi meteorologikoak direla eta, ohikoa omen da mota horretako hondamendi naturalak izatea.

Hozkailu bat, Londresko Grenfell dorreko sutearen jatorrian

Erresuma Batuko agintarien balantze ofizialaren arabera, dagoeneko 79 dira Londresko sutean hildakoak

Londresko Poliziak (Met) gaur baieztatu duenez, Grenfell dorreko sutea hozkailu batek eragin zuen. Balantze ofizialaren arabera, dagoeneko 79 dira Londresko sutearen ondorioz hildakoak.

Londresko Poliziako kideak gaur kazetarien aurrean azaldu duenez, Londres mendebaldeko Grenfell dorrearen estalkiak ez zituen segurtasun neurriak betetzen.

Lancaster Western auzoan dagoen 24 solairuko babes ofizialeko eraikinean 400 eta 600 lagun artean bizi ziren, eta garrak abiadura handian zabaldu ziren.

Grenfell dorrearen estalki polemikoaren harira, soilik esan du ez zituela segurtasun probak betetzen.

Ikerketari dagokionez, Polizia homizidio karguak leporatzea pentsatzen ari omen da.

FBIk terrorismotzat jo du Michigango aireportuan izan den erasoa

Susmagarriak "aizto luze bat" erabili zuen erasoan, polizia bat zaurituta, eta "Ala handia da!" esanez. Michigango aireportua itxi eta hutsarazi zuten segurtasun indarrek

FBIk baieztatu egin du "terrorismo ekintza" gisa ikertzen ari dela atzo, asteazkena, polizia baten aurka egindako erasoa. Flinteko Bishop International aireportua itxi eta hutsarazi behar izan zuten ondorioz, baina erasotzaileak ez zuen bidaiaririk zauritu.

"Gertakaria terrorismo ekintza bezala ikertzen ari gara", esan du erasoaren ikerketa bere gain hartu duen FBIren agente bereziak.

Halaber, bere esanetan, susmagarria Amor Fthouhi izeneko 50 urteko kanadarra da, eta atxilotu egin dute polizia bat sastatu (zauritu zuen) eta nazioarteko aireportu batean indarkeriazko ekintza bat egitea leporatuta.

Ftouhi modu legalean sartu zen AEBn ekainaren.

FBIk jaso dituen polizien testigantzen arabera, susmagarriak "aizto luze bat" erabili zuen erasoan, polizia bat zaurituta, eta "Ala handia da!" esanez. Ondoren, Kanadako hiritarrak esan zuen: "Zuek pertsonak hil dituzue Sirian, Iraken eta Afganistanen, eta denok hilko gara".

Suhiltzaileek kontrolpean hartu dute Portugalgo sutea

Sua itzaltzen aritu diren 1.200dik gora suhiltzailek lanean jarraituko dute garrak berpiztea eragozteko

Portugalgo agintariek adierazi dutenez, suhiltzaileek kontrolpean hartu dute larunbatean herrialdearen erdialdean piztu zen sutea. 64 pertsona hil eta 200dik gora pertsona zauritu ziren.

Babes Zibileko komandantearen esanetan, sua itzaltzen aritu diren 1.200dik gora suhiltzailek lanean jarraituko dute garrak berpiztea eragozteko.

Gaineratu duenez, 301 suhiltzaile espainiar ari dira lanean eta datozen orduetan lau hegazkin eta bi helikoptero helduko dira Portugalera, suaren perimetroa ziurtatzeko.

Suhiltzaileek kontrolpean hartu duten azken fokua Goisekoa izan da. Portugal erdialdean dagoen Pedrogao Grande herrian piztu zen sutea (Leiria barrutia), larunbatean.

Azken egunotako tenperatura altuek eta haize zakarrak garrak abiadura handian zabaltzea eragin dute, eta suhiltzaileek bost egun behar izan dituzte sua itzaltzeko. Halaber, orografiak ere sua itzaltzea zaildu du.

Orain kalteak zenbatzen eta sua nola piztu zen hasiko dira.

Suhiltzaileek uste dute sutea nahita piztutakoa dela, Gobernuak egindako lehen ikerketak tximistak batek eragin zuela badio ere.

ISISek Mosulgo meskita suntsitu du; kaliferria aldarrikatu zuen han

Estatu Islamikoak, alabaina, esan du nazioarteko koalizioak bonbardatu duela Al Nuriren meskita. 1172. urtean eraiki zuten eta Mosul hiriko ikur nagusia zen

Estatu Islamikoak (ISIS) Al Nuriren meskita suntsitu zuen atzo, asteazkena, hain zuzen 2014ko ekainaren 29an Abu Bakr al Bagdadi talde terroristaren buru eta egungo kalifak kaliferria aldarrikatu zuen lekua.

EIren soldaduek lehergailuak utzi zituzten XII. mendean eraiki zuten tenpluan, ihes egin zutenean.

Baterako Operazioen komandantearen esanetan, meskitaren suntsiketa "beste krimena historiko bat" izan da.

Ordu batzuk arinago, indar irakiarrek iragarri zuten "ondorengo orduetan" meskitan sartzeko moduan egongo zirela. Meskitaren minaretea oso ezaguna da, eta Al Habda "lepomakurra" deitzen diote. Terrorismoaren aurkako Indarren komandanteak esan zuenez, goizaldean abiarazitako eta egun osoan izan ziren "borroka gogorren" ondotik, bere unitateek meskitatik "hainbat metrora" izatea lortu zuten.

Irakeko militarrek zabaldutako bideo baten bidez ikus daiteke lehergailuek eztanda egiten duten unea, meskita eta horren minaretea suntsituta.

Al Nuriren meskita 1172. urtean eraiki zuten, Nur al Dinek aginduta eta Mosul hiriko ikur nagusiena zen.

Oso ezaguna zen, bai Iraken baita inguruko herrialdeetan ere, minareteagatik. 45 metroko altuera zuen eta okertuta zegoen, Pisako dorrearen antzera, eta adreiluz eginda zegoen, motibo geometrikoekin apainduta.

Kezka zabaldu zen berehala Mosulgo hiritarren artean, Irakeko indarrek erasoa edozein momentuan izango zela iragarri zutenean.

Bruselako leherketa 'ekintza terrorista' izan da, Belgikaren esanetan

Erasotzaileak 'leherketa txikia' egin du bart; ez da inor zauritu. Ekintzailea identifikatu dute, baina ez dituzte bere izen-abizenak jakinarazi

Belgikako agintarien esanetan, bart Bruselako geltoki nagusian izandako leherketa ekintza terrorista izan da.

Gizon batek eztanda txiki bat eragin du, eta inguruan ziren militarrek tiroz hil dute. Zorionez, ez da beste inor zauritu.

Leherketa 20:45 aldera jazo da geltokiaren barrualdean. Fiskaltza federalaren arabera, eskuan zuen maleta zartarazi du gizonak, eta militarrek neutralizatu egin dute.

Gertatutakoaren lekuko izan den tren konpainiako langile batek Belgikako hedabideei kontatu dienez, erasotzaileak hainbat esaldi bota ditu ulertu ez duen hizkuntza batean, eta segidan 'Allahu Akbar' oihukatu du. Ondoren, "eztanda txiki" bat entzun du.

Belgikako Barne ministroak gaur nabarmendu duenez, erasotzaileak lehergailu indartsuago bat zuen, baina ez du zartarazi.

Arrisku terrorista aztertzeko koordinazio erakundeak jakinarazi du alerta maila 3.ean mantenduko dutela (gorena 4 da). Horren arabera, atentatu terrorista "posiblea edo probablea" da.

Bruselako geltoki nagusia itxita egongo da eta ez du tren zerbitzurik eskainiko. Metro zerbitzua, ordea, eskaintzen du.

Auto batek Poliziaren furgoi baten aurka egin du, Eliseoko Zelaietan

Autoren gidaria talkaren ondorioz hil egin da; armatuta zihoan. Erasoan ez da beste inor zauritu

Auto batek Frantziako Jendarmeriaren furgoi baten aurka egin du Eliseoko Zelaietan, Parisen, horren aurka talka eginda. Barne ministroak esan du atentatu saiakera izan dela eta Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak ikerketa bat jarri du abian.

Erasoa 15:40 inguruan jazo da. Twitterren zabaldutako txio batean, Prefekturak baieztatu egin du polizia operazio bat martxan dagoela Eliseoko Zelaietan, eta hara ez bertaratzeko deia egin die herritarrei.

Geroago, beste mezu bat zabaldu dute segurtasun indarrek egoera kontrolpean dutela jakinarazita eta inor zauritu ez dela argituta.

Frantziako Barne ministroak adierazi du atentatu saiakera izan dela eta baieztatu egin du autoaren gidaria talkaren ondorioz hil egin dela. Ibilgailuan armak eta lehergaiak zeramatzala ere zehaztu du.

Segurtasun indarrek gizonaren etxea miatu dute bart. Gizonak Adam D. du izena (agiriak auto barruan zeuden), eta frantziarra zen, 30 bat urte eta fitxatuta zegoen muturreko islamista omen zelako, baina ez zuten nahikoa zantzu bildu atxiloketa justifikatzeko, eta ez zuen zigorrik jaso horregatik.

Frantziako Barne ministroak aitortu du Frantzian atentatuak izateko "arriskua oso handia" dela eta, ondorioz, ezinbestekotzat jo du larrialdi egoera mantentzea. 2015eko azaroaren 13an Parisen izandako sarraskiaren ondotik ezarri zuten larrialdi egoera.

Portugalgo suteak piztuta jarraitzen du lau gunetan, Leirian eta Coimbran

Halere, aurreikuspenak positiboak dira, azken ordutan su-garren % 70 kontrolpean izatea lortu ostean. 64 dira hildakoak jada

Aurreko larunbatetik Portugalgo erdigunea kiskaltzen ari den suteak piztuta jarraitzen du Leiria eta Coimbra barrutietan, baina aurreikuspenak positiboak dira, azken ordutan su-garren % 70 kontrolpean izatea lortu ostean.

Azken goizaldean egindako aurrerapausoen ondoren, 2.000 agente inguruk lanean jarraitzen dute, aireko eta lurreko indarrek lagunduta. Espainiak lau hegazkin bidali ditu laguntzeko.

Azken balantze ofizialaren arabera, 64 dira hildakoak eta 62 zaurituak, Pedrograo Grande udalerrian, hain zuzen. Dirudienez, tximista batek zuhaitz bat jo zuen, eta horrela piztu zen sua, aurreko larunbatean.

Egunak argitu duenean, taldeek berrekin diete lanei, atzo baino baikorrago, baina oraindik ere zuhurtziarekin, baldintza meteorologikoek itzaltze lanak zaildu baititzakete.

Bitartean, biktimen identifikazioak ez du etenik, eta horretan dihardu epaitegietako medikuen taldeak. Halere, areagotzen ari dira ezbeharraren kudeaketari egindako kritikak.

Horren inguruan, Portugalgo presidenteak indarrak batzeko deia egin zuen, suari aurre egiteko, arrazoien eta arduren inguruan eztabaidatu beharrean.

Heriotza eragin dezaketen beroaldiek gora egingo dute gas-isuriengatik

Hawaiiko (AEB) Unibertsitateko ikerketa baten arabera, herritarren % 48ak jasango ditu tenperaturaren igoeraren ondorioak

Munduko biztanleen % 74ak beroaldi hilgarrien arriskuak jasango dituzte 2100. urtean, berotegi-efektua duten gas-isuriek gaur egungo erritmo berean gora egiten jarraitzen badute. Hori baieztatu du Nature aldizkari britainiarrak argitaratutako ikerketa batek.

Hawaiiko Unibertsitateko kideek egin dute ikerketa, eta, horren arabera, isuri horiek nabarmen gutxituko balira ere, biztanleen % 48ak jasango lituzte tenperatura igoeraren eraginak.

"Gure aukerak agortzen ari gara etorkizunera begira. Beroaldiei dagokienez, gure aukerak txarrak edo oso txarrak dira orain", baieztatu du dokumentuaren egile nagusiak.

Adituaren esanetan, gaur egun milaka pertsona hiltzen ari dira beroaren ondorioz, eta, aurreikuspenen arabera, "litekeena da egoera horrek etorkizunean ere horrela jarraitzea, eta ez badira isuriak gutxitzen, askoz ere okerragoak izan daitezke ondorioak".

Gizakien gorputzeko tenperatura egokiena 37 gradukoa da. Gure metabolismoak beroa sortzen duenez, tenperatura hori ezin da baretu kanpoko giroa are beroagoa bada.

Hori dela eta, kalean 37 gradu badaude, gorputzak bero gehiegi pila dezakeela berretsi du ikerketak.

Moraren taldeak erabilgarri dauden datuak errepasatu dituzte, eta beroaren ondorioz hildako 1.900 kasu baino gehiago identifikatu dituzte mundu osoan 1980. urteaz gero.

126 migratzaile hil dira Mediterraneoan, euren ontzia hondoratuta

Ontzia Libiatik abiatu zen osteguan, eta 130 pertsona zeramatzan. Lau bizirik daude

Gutxienez 126 migratzaile hil da asteburuan Mediterraneoan, euren ontzia hondoratuta, bizirautea lortu duten lau pertsonak Migrazioen Nazioarteko Erakundeari (IOF) ohartarazi diotenez.

IOFko bozeramaileak azaldu duenez, ontzian zihoazen lau pertsona (Nigeriakoak eta Sudangoak dira) bizirik daude, eta iritsi dira Palermoko (Italia) portura. Shock egoeran daude.

Lau migratzaile horien esanetan, ontzia Libiatik abiatu zen ostegunean, eta 130 pertsona zeramatzan. Zenbait orduz nabigatu eta gero, Libiako pirata batzuek motorra ostu zieten.

Hiru pertsona hil dira Bogota iparraldean, atentatu batean

Hiru emakumek bizia galdu dute, larri zauritu ostean, lehergailu batekin merkataritza-gune batean egindako eraso baten ondorioz

Hiru emakume hil dira Bogota iparraldean, merkataritza-gune batean, lehergailu batekin egindako eraso batean larri zauritu ostean, Kolonbia hiriburuko larrialdi zerbitzuek igande honetan jakitera eman dutenez.

Oraindik ez da egilea zein den jakin.

Hamaika zaurituetatik hiru larri daude.

Atentatua 17:00etan izan da (22:00 GMT), Andino merkataritza-guneko bigarren solairuko bainugeletan.

Eraso terrorista Londresen: Furgoneta batek hainbat pertsona harrapatu ditu

Scotland Yardek baieztatu du eraso terrorista bat izan dela. Pertsona bat hil eta 10 zauritu dira, horietatik bi, oso larri daude. Gidaria atxilotu dute eta, momentuz, susmagarri bakarra da

Furgoneta batek oinezko talde baten aurka talka egin du Londresen, gutxienez pertsona bat hil eta beste hamar zaurituta, Seven Sister boulevarretik gertu dagoen meskita batean, Fisbury Parketik gertu, Londres iparraldean. Hamar zaurituetatik bi larri daude, eta horiek guztiak komunitate musulmaneko kideak ziren.

Scotland Yardek informatu duenez, harrapaketa 00:20 aldera (hango ordua) izan da eta ibilgailuaren gidaria, 48 urteko gizonezkoa, atxilotu dute. Era berean, baieztatu du ikerketaren fase honetan ez dagoela beste susmagarririk, gidariaz gain.

Scotland Yardeko koordinatzaileak hedabideen aurrean esan duenez, eraso terrorista bat izan da, "erabilitako metodologiagatik, ondorio lazgarriengatik…" hala adierazteko ezaugarri guztiak ditu.

Gertatutakoaren lekukoetako batek azaldu duenez, bera fededun talde batekin batera zegoen eta, une horretan, lurrera erori zen adineko bat laguntzen ari ziren. Halako batean, erasotzailearen furgoneta haiengana abiatu zen.

"Gugana zetorren furgoneta handi hori. Uste dut gutxienez 10 pertsona zauritu zirela eta, zorionez, ihes egitea lortu nuen", baieztatu du. "Orduan, tipoa furgonetatik irten zen eta geldiarazi nuen. Oihu egiten ari zen: Musulman guztiak akabatuko ditut, musulman guztiak akabatuko ditut. Aldi berean, ukabilkadaka hasi zen", Alamoudiren arabera.

Mendean hartu eta gero, beti ere bertsio horrek dioenez, gizonak "hiltzea" eskatu du.

2.000 suhiltzailek dihardute Portugalen sua itzaltzeko lanetan; 62 hildako

Litekeena da tximista batek zuhaitz baten aurka jo eta sua eragin izana. Ondoren, ziztu bizian zabaldu zen, haize-ufada handiak eta tenperatura altuek areagotuta

Ia 2.000 suhiltzailek jarraitzen dute gaur, astelehena, Portugalgo erdigunea hartu duten su garrak itzaltzeko lanetan. Dagoeneko 62 dira hildakoak, eta beste hainbat zaurituak, Babes Zibilak emandako azken datuen arabera.

Ezinezkoa izan da sua kontrolatzea, gauean. Leiria (bertan piztu zen sua), Coimbra eta Castelo Branco barrutiak hartu ditu suak, guztiak daude herrialdearen erdigunean.

Espero dute gaur goizean Espainiako beste bi hegazkin eta Frantziako laguntza gehiago heltzea, egoera kontrolatu ahal izateko.

Lehen ministroak igandean esan zuenez, hildako kopuruak gora egingo du "seguru asko", momentuz heltzea ezinezkoa den zenbait lekutara heltzen direnean.

Litekeena da tximista batek zuhaitz baten aurka jo eta sua eragin izana. Ondoren, ziztu bizian zabaldu zen, haize-ufada handiak eta tenperatura altuek areagotuta.

Europar Batasunak babes zibileko komunitate-mekanismoa aktibatu zuen atzo, Portugali laguntza emateko, eta suteen aurkako hegazkinak bidaltzea ahalbidetu du.

Obamak Kubarekiko sustatutako malgutzean atzera egingo du Trumpek

Turista estatubatuarrek irlara egindako bidaien baldintzak zorroztu eta Kubako enpresekin AEBko konpainiek dituzte harreman komertzialak mugatuko ditu

AEBk eta Kubak 2014ko abenduan berrezarritako harreman diplomatikoei esker, bi herrialdeen arteko hartu-eman hotza urtzen hasi da. Kontrako bideari ekingo omen dio Donald Trump AEBko presidenteak, Barack Obama haren aurrekoak bultzatutako irlarekiko malgutzean atzera egiteko neurriak iragarriko baititu. Hala, Kubara joan nahi duten turista estatubatuarrei bidaiatzeko baldintzak gogortuko dizkiete, eta AEBko enpresek irlakoekin dituzten harreman komertzialak mugatuko ditu, AEBko iturri ofizialek jakinarazi duenez.

Neurriok ostiral honetan ditu iragartzekoak Trumpek, Miamin.

AEBko agintariak ez du harreman etete latzik proposatuko, eta bi herrialdeen arteko merkataritza jardunari eutsiko dio, baina muga zehatzak ezarriko ditu.

Hala, Kubara turismoa egitera joatea debekatuta dute estatubatuarrek, eta debeku hori betetzen dela ziurtatu nahi du AEBko presidenteak. Horretarako, Kubako herritarrak ezagutzeko banakako bidaiak galaraziko ditu. Alabaina, tankerako horretako bidaiak taldean egin ahalko dituzte estatubatuarrek.

AEBko Altxor Publikoak 12 kasutan bakarrik baimentzen ditu Kubara egindako bidaiak. Baldintzok bete beharko dituzte estatubatuarrek, eta bidaian egindako gastuen dokumentazio eta ziurtagiri guztiak gorde beharko dituzte, badaezpada.

Horrez gain, AEBko eta Kubako enpresen arteko harreman komertzialak mugatu nahi ditu Trumpek. Batez ere Castroren gobernuaren menpe dauden "segurtasun eta inteligentzia zerbitzuen menpe dauden enpresekin tratuak saihestea du helburu. Izango da salbuespenik, dena den, eta murrizketek ez diete Kubara doazen aire-konpainia militar eta itsas bidaiei eragingo.

AEBk Kuban duen enbaxada ixteko asmorik ez du Trumpek, ezta 2014ko abenduan berrezarritako harreman diplomatikoak etengo ere.

Londresko hainbat biktima identifikatzea ezinezkoa izango dela onartu dute

Dagoeneko identifikatu dute lehendabiziko biktima. 23 urteko errefuxiatu siriarra ingeniaritza zibila ikasten ari zen, eta 14. solairuan zegoen sua piztu zenean

Erresuma Batuko Poliziak gaur onartu duenez, litekeena da asteazkenean Londresko Grenfell dorrean piztutako sutean hildako hainbat pertsona identifikatzea ezinezkoa izatea.

Balantze ofizialaren arabera, 17 pertsona hil dira sutearen ondorioz. 400 eta 600 pertsona bitartean bizi ziren 24 solairuko eraikinean, eta horietako askok desagertuta jarraitzen dute. Hori dela eta, hildako kopuruak gora egitea espero dute.

Hirugarren egunez jarraian, suhiltzaileak Grenfell dorreko solairuak berrikusiko dituzte —120 apartamentu ditu—. Bitartean, geroz eta ozenago entzuten dira Erresuma Batuko eraikinen segurtasunaren kontrako kritikak.

Grenfell dorreko hainbat bizilagunek salatu dutenez, sutearen kontrako alarmak ez ziren piztu. Bestalde, eraikinaren estalkia polietilenozkoa izatea kritikatu dute, material horrek garrak azkarrago zabaltzea eragin zuela argudiatuta.

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak ikerketa ofizial bat abiatu du, sutearen zergatien "muinera" heltzeko eta etorkizunean horrelakorik berriro ez gertatzeko.

Oraingoz ez dago argi sua nola piztu zen, baina, zenbait lekukoren arabera, litekeena da sua laugarren solairuan piztu izana, 00:15ean.

Dagoeneko identifikatu dute lehendabiziko biktima: 23 urteko errefuxiatu siriarra. Zabaldu dutenez, ingeniaritza zibila ikasten ari zen, eta 14. solairuan zegoen sua piztu zenean.

Agur roaming-ari: araudi berria ulertzeko gakoak

Sakelako telefonoaren erabiltzaileek "etxean bezala" deitu eta Internetera konektatu ahal izango dute, baina "zentzuzko erabilera" emanda

Sakelako telefonoen erabiltzaileek atzerrian deitzeagatik, SMSak bidaltzeagatik eta Internetera konektatzeagatik ordaindu beharreko gainkostua, hau da, roaming-a, amaitu egingo da Europar Batasunean ekainaren 15ean, eta bertako herritarrek "etxean bezala" erabili ahal izango dute sakelako telefonoa EBko herrialde guztietan.

Hamar urteko negoziazio prozesu luze eta zailaren ondorio da roaming-aren amaiera, eta 2007tik % 90 murriztu da atzerrian telefonoa erabiltzearen kostua.

Ekainaren erditik aurrera, europarrek ez dute roaming-ik izango Europar Batasuneko 28 estatuetan. Gainera, Europako Eremu Ekonomikoko estatuek ere bat egingo dute aurrerago (Islandia, Liechtenstein eta Norvegia), eta Espainiako Estatuko hainbat konpainia harago joan dira eta beste herrialde batzuk sartu dituzte baldintza berrietan, AEB tartean.

Hala eta guztiz ere, erakunde europarrek "zentzuzko erabilera" deritzon klausula sartu dute araudian. Hala, konpainiek kontrol mekanismo bat izango dute gehiegikeriak edo zerbitzuaren erabilera desegokia galarazteko.

Enpresak tarifaren erabilera irregularra atzeman beharko du neurriak hartzeko, eta adibidez, erabiltzaile batek jatorrizko estatuan baino kontsumo handiagoa badu atzerrian gutxienez lau hilabetez, enpresak prozesu bat jarriko du abian ustezko "gehiegikeria" argitzeko.

Era berean, mugatik gertu bizi diren herritarrek etxean bezala erabili ahal izango dute telefonoa inolako mugarik gabe jatorrizko herrialdean egunean behin gutxienez konektatuz gero. Hori horrela, berdin izango dio zein estatuko konpainiarekin duen erabilera handiagoa.

Prezio baxuetan datu kantitate handiak eskaintzen dituzten tarifen kasuan, konpainiek mugak ezarri ahal izango dizkiete erabiltzaileei, baina horren berri eman beharko diete.

Errepublikanoen buruzagi bat egoera kritikoan, tiroketa baten ostean

Steve Scalise eta beste lau pertsona zauritu dituzte tiroketan, Virginian. Poliziak hil egin du ustezko tiratzailea

Bost pertsona zauritu dituzte asteazken honetan AEBn izandako tiroketa batean, tartean, Steve Scalise Errepublikanoek Kongresuan duten taldearen burua. Egoera kritikoan dago.

Poliziak hil egin du tiratzailea, James T. Hodgkinson izeneko 66 urteko gizon zuri bat, inspektore zena. Facebooken, Donald Trump "suntsitzeko" mehatxua idatzi zuen.

FBIk ikerketa abiatu du, baina aurreratu du oraindik goiz dela jakiteko erasoak kutsu politikoa duen eta helburua aipatutako kongresistak ote ziren.

Tiroketa goizeko zazpiak aldera gertatu da Alexandriako (Virginia, Washingtonetik gertu) zelai batean, AEBko Alderdi Errepublikanoko ordezkariak beisbolean jokatzen ari zirenean. Antza denez, bihar jokatzekoa den ongintzako partida baterako entrenatzen ari ziren.

Steve Scalise AEBko Ordezkarien Ganberan maila handiena duen hirugarren errepublikanoa da.

Bestalde, gutxienez lau pertsona hil dituzte eta beste bi zauritu San Frantziskon (AEB), UPS mezularitza enpresaren zentro batean.

UPSk baieztatu egin du erasotzailea eta biktimak enpresako langileak direla. Gainera, poliziak tiroz hil du erasotzailea.

San Frantziskoko Ospitalean hainbat pertsona artatu dituzte, baina oraindik ez dago argi zenbat eta zer larritasun maila duten.

7 mailako lurrikara batek Mexikoko kostaldea eta Guatemala astindu ditu

Dardara Huixtilako hego-mendebaldetik 144 km-ra izan da, Chiapasen

Richter eskalan 7 maila hartu duen lurrikara batek San Marcos eskualdea (Guatemala) astindu du, Chiapas Mexikoko estatutik gertu, Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak (USGS) adierazi duenez.

Sismoaren epizentroa San Pablotik hiru bat kilometrora kokatu da, Guatemalan, eta hipozentroa 98 km-ko sakoneran.

USGSren arabera, intentsitate handiko mugimendua izan da, eta baliteke kalte arinak eragin izana. Momentuz, ez dakite biktimarik izan den, eta ez da alertarik ezarri tsunami arriskuagatik.

Lurrikara herrialdeko zenbait puntutan sentitu da eta, hango hedabideen arabera, argindarra eten egin da leku batzuetan, besteak beste, Quetzaltenangon.

Gutxienez 6 pertsona hil dira Londresen, 24 solairuko eraikin bat kiskalita

50 zauritu baino gehiago daude. Zenbait bizilagunen esanetan, alarmak ez ziren piztu eta leherketa batzuk entzun zituzten. 250 suhiltzailek, 100 poliziak eta 100 medikuk parte hartu dute operazioan

Sute handi batek Grenfell eraikina -24 solairukoa- irentsi du Londresko Lancaster West auzoan eta gutxienez sei hildako eragin ditu, larrialdi zerbitzuek zabaldu dutenez. Halere, Scotland Yardek aurreratu du oraindik goiz dela eta hildako gehiago egotea espero dutela.

Londresko anbulantzia zerbitzuaren esanetan, momentura arte 50 zauritu eraman dituzte hiriburuko ospitaletara, eta 100 mediku baino gehiago ari dira zaurituak artatzen.

Dorrea 1974an eraiki eta iaz eraberritu zuten, lana burutu zuten arkitekto batzuek hango hedabideei esan dietenaren arabera.

Londresko Suhiltzaileen Departamentuko ordezkariak ziurtatu duenez, suhiltzaile-taldeetako batzuk eraikinaren 21. solairura heldu du dira (24 ditu), eta uste dute eraikinak tente jarraituko duela, jasandako kalteak gorabehera.

Sutea (00:15ean, GMT, piztu da) nola sortu den ikertzen ari da orain Polizia. Zenbait bizilagunen esanetan, alarmak ez ziren piztu eta leherketa batzuk entzun zituzten.

Eraikinaren inguruko kaleak hesitu dituzte, eta auzokideak atera, badaezpada.

Hungaria, Polonia eta Txekia zigortu dituzte, errefuxiatuak ez hartzeagatik

Zigor prozedura irekitzea prozesu luze baten lehen pausoa da. Akordiorik ez baldin badago, Bruselak Europar Batasuneko Justizia Auzitegira jo dezake

Europako Batzordeak zigor espedientea zabaldu die Txekiari, Hungariari eta Poloniari, Europar Batasunak onartutako asilo kuotak ez betetzeagatik.

Europar Batasuneko Immigrazio komisarioaren esanetan, Europar Batzordeak behin baino gehiagotan ohartarazi ditu hiru herrialdeak, eta horiek ez omen dute ez keinurik ezta konpromisoak betetzeko ezer egin, EBren esanetan.

Dena den, Europako Batzordeak eskua luzatu die Pragako, Budapesteko eta Varsoviako gobernuei, eta jarrera zuzentzen badute espedientea erretiratzeko prest agertu da. Errefuxiatuak banatzeko Europar Batasunak hartutako erabakiaren arabera, herrialdeek bi urteko epea dute beren betebehar legalak betetzeko, baina irailean amaituko da epe hori.

EBko kideek denen artean bi urteren buruan 160.000 errefuxiatu hartzea adostu zuten, eta praktikan 28 herrialdeetako batek ere ez ditu bere konpromisoak bete. Hala eta guztiz ere, Europako Batzordearen esanetan betiere, herrialde gehienek lekualdaketak azkartu dituzte eta bete gabeko postuen inguruko informazioa jakinarazten dute aldian-aldian.

Zigortutako hiru herrialdeek "ez dute beren obligazioak betetzeko ezer egin", komisarioaren hitzetan. Ez Hungariak ez Poloniak ez dute pertsona bakar bat ere hartu, eta Txekiak jarrera bera hartu zuen iazko abuztuan.

Zigor prozedura irekitzea prozesu luze baten lehen pausoa da. Hiru herrialde horiek, baina, aukera izango dute oraindik Bruselari konponbideak proposatzeko edo erantzuteko. Akordiorik ez baldin badago, Bruselak Europar Batasuneko Justizia Auzitegira jo dezake.

2015eko irailean errefuxiatuak hartzeko programa abian jarri zenetik, 20.869 pertsona birkokatu dituzte: 13.973 Greziara iritsi ziren, eta 6.896, ostera, Italiara. Espainiak 886 pertsona birkokatu ditu (bat bera ere ez azken bi hilabeteetan) eta beste 8.437 birkokatu beharko lituzke iraila bitartean berari ezarritako kuota betetzeko.

6,3 graduko lurrikara bat izan da Egeo itsasoko ekialdeko kostan

Turkiako eta Greziako hainbat tokitan sentitu dute astindua

Richter eskalan 6,3 graduko lurrikara izan da atzo arratsaldean Egeo itsasoko ekialdeko kostan, eta Lesbos uhartean (Grezia) eta Turkiako Esmirna, Bursa eta Istanbul hirietan sentitu dute astindua. Dena den, oraingoz ez dute hildakoen edota garrantzi handiko kalte materialen berririk eman.

Lurrikarak itsasoan izan du epizentroa, Greziako Lesbos uhartearen eta Turkiako Karaburun herriaren artean, Turkiako Kandilli institutu sismologikoak jakinarazi duenez, bertan 15:28ak zirenean.

Esmirna hiria -Turkiako hirugarren hiririk handiena- lurrikararen epizentrotik 60 kilometrora badago ere, agintariek ez dute oraingoz hildakoen edota kalte materialen berri eman. Dena den, Greziako Lesbos uhartean 43 urteko emakume bat hil egin da bere etxea erori ostean.

Astindua Istanbuleko hainbat etxebizitzatan ere sentitu dute, epizentrotik 500 kilometro baino gehiagora.

Fiskalak Konstituziogilearen aurka jarritako helegitea baztertu du Gorenak

'Pretentsio gehiegi modu traketsean pilatzen saiatzeagatik' helegitea ezin duela onartu azaldu du auzitegiak

Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal nagusiak joan den ostegunean Nicolas Madurok proposatutako prozesu konstituziogilearen aurkako helegitea baztertu du Justizia Auzitegi Gorenak.

Uztailaren 30ean Asanblada Nazional Konstituziogilea aukeratzeko egindako deia bertan behera uztea eskatu zuen fiskalak joan den ostegunean. Izan ere, tresna hau bultzatzen duen presidentzia-dekretua "ez dela legezkoa" argudiatu zuen.

Hori baino lehen, Areto Konstituzionalak Maduroren ekimena onartzeko hartutako erabakia argitzea eskatu zuen. Ortegaren aburuz, ezinezkoa da prozesua abiatzea hautesleei ados dauden ala ez galdetu gabe.

Bai Ortega Diazek bai oposizioko MUD alderdiak venezuelarrei helegitearekin bat egiteko deia egin zien joan den astean.

Gainera, Luisa Ortega Diazek Auzitegi Goreneko 33 epaileren izendapenak baliorik gabe uzteko eskatu du, 2015eko abenduaren 23an egindako aukeraketa prozesua irregularra izan zela iritzita.

600 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Moskun eta San Petersburgon

Atxilotuen artean Navalni oposizioaren burua dago eta, gainera, 30 eguneko kartzela zigorra jaso du ustelkeriaren aurkako manifestazioak deitzeagatik, baimenik izan Gabe

600 manifestari baino gehiago, tartean Alexei Navalni oposizioko burua, atxilotu dituzte Mosku eta San Petersburgo Errusiako hirietan ustelkeriaren aurka egindako manifestazioetan, agintari errusiarrek zabaldu dutenez.

Navalnik berak 30 eguneko espetxe zigorra jaso du protestak deitzeagatik eta, horrela, manifestazio deialdien inguruko legea urratzeagatik.

Moskun 150 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte, eta beste 500 bat San Petersburgon (herrialdeko bigarren hiria). Moskun 4.500 bat manifestari elkartu dira eta beste 3.500 San Petersburgon, beti ere agintarien arabera.

Aurretik, Poliziak Navalni atxilotu du, etxetik irteten ari zela, Mosku erdiguneko protestara joatekoa zenean, bere emazteak Twitterren iragarri duenez.

Moskuko Barne Sailak baieztatu du, bere aldetik, Navalni atxilotu eta polizia-etxera eraman dutela arau-hausteen berri emateko, mitin eta manifestazioen araudia urratu eta polizia-agente baten agindua ez betetzea leporatu diote.

Moskun 2011n eta 2012an Putinen aurka egindako protesta jendetsuetako oposatzaile adierazgarrienetako bat izan zen Navalni. Gainera, bigarren hautagairik bozkatuena izan zen Moskuko hauteskundeetan.

Horrez gain, bere kontra ezarritako bi zigor bertan behera geratu dira, horietako bat 5 urtekoa, Kirovles zur-enpresan dirua bidegabe erabiltzeagatik eta, bestea, 3 urte eta 6 hilabetekoa, Yves Rocher enpresari iruzurra egitegatik. Navalniren esanetan, auzi horiek bera isilarazteko saiakera politikoak izan dira.

Ia 3.000 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan

Urte hasi zenetik, 1.720 lagun hil dira itsasbide horretan, eta 60.000k Italiara heltzea lortu dute

1.200 bat pertsona erreskatatu dituzte igandean Mediterraneo erdialdean egindako 11 operaziotan, eta larunbatean beste 1.650 erreskatatu zituzten 12 operatibotan, Italiako Guardia Costierak azaldu duenez.

Larunbatean, 1.650 bat izan ziren Mediterraneoko uretatik ateratako lagunak, aipatutako 12 operaziotan. 9 txalupa pneumatikoetan eta 3 bateletan topatu zituzten.

Urte hasi zenetik, 60.000 pertsona heldu dira Italiara Mediterraneoko itsasbidea eginez. 1.720, aldiz, hil dira saiakeran, ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak zabaldutako azken txostenaren arabera.

Auto batek gutxienez 8 oinezko harrapatu eta zauritu ditu Amsterdamen

Poliziak jakitera eman duenez, ez dirudi 'gertakaria nahita eragindakoa izan denik'

Gutxienez zortzi pertsona zauritu dira, horietako bi larri, Amsterdameko tren geltoki aurrean auto batek hainbat oinezko aurretik eraman ostean.

Poliziak ohar baten bidez jakitera eman duenaren arabera, ez du uste gertakaria nahita eragindakoa izan denik.

Autoa debekatuta dagoen leku batean egon da aparkatuta, eta Polizia gidariari horren berri ematera joan denean, hark ihes egiteari ekin dio, eta bidean hainbat oinezko harrapatu ditu. Azkenerako, autoa Amsterdameko metroko sarrera batean geratu da.

Zaurituetako bi zauri larriekin eraman dituzte ospitalera, eta beste sei lekuan bertan artatu dituzte.

Poliziak gidaria atxilotu du, eta hasiera batean egindako galdeketaren arabera, Poliziak uste du autoaren kontrola galdu duela eta ez duela nahita egin.

Bizkarrean labankada jasota hil zen Ignacio Echeverria, Londresen

Madrildarraren gorpua 16:00ak aldera iritsi da Torrejon de Ardozera (Madril), hegazkin militar batean

Ignacio Echeverria madrildarra bizkarrean labankada jasota hil zen, joan den astean, Londresen izandako atentatuan. Hala dago jasota haren heriotza-ziurtagirian, Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietako ministerioak jakitera eman duenez.

Ekainaren 3an izan ziren erasoak Londresko Zubian eta Borough Market merkatuan, 22:00ak aldera. Furgoneta batekin hainbat oinezko harrapatu zituzten Londresko Zubian, tabernaz eta jatetxez beteta dagoen Borough Market azokara bidean.

Madrildarraren gorpua larunbateko 16:00ak aldera iritsi da Torrejon de Ardozera (Madril), hegazkin militar batean.

Terroristetako bat kamioi bat alokatzen ahalegindu zen erasoa baino lehen baina ezin izan zuen ibilgailu astuna alokatu, egindako ordainketak huts egin zuelako. Beraz, asmoa aldatu, eta azkenean atentatuan zenbait biktima harrapatzeko erabilitako Renault markako furgoneta txuria alokatu zuen.

Londresko metropoliko poliziaren talde antiterroristaren buruzagiaren esanetan, ezbeharra "askoz ere larriagoa izan zitekeen", terroristak kamioia alokatzea lortu izan balu.

Mayren Alderdi Kontserbadoreak irabazi du, baina gehiengo osoa galduta

Momentura arte, 318 eserleku lortu ditu (aurrekoan baino 12 gutxiago), laboristen 261en aurrean. Mayk egonkortasunaren aldeko aldarria egin du, eta Corbynek dimititzea eskatu dio

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak ordezkatzen duen Alderdi Kontserbadoreak hauteskundeak irabazi ditu, 318 (aurrekoetan baino 12 gutxiago) eserleku eskuratuta. Gehiengo osoa 326 eserlekurekin eskuratzen da.

BBCk telebista kateak jasotako datuen arabera, Alderdi Laboristak 261 (29 gehiago) eserleku lortu ditu. Laboristak emaitzen buruan izan dira zenbaketaren zati handi batean.

Horien bien atzetik, Alderdi Nazional Eskoziarra (SNP), 35 eserlekurekin (-21); Liberal Demokratak, 12rekin (+4); DUP 10ekin (+2) eta, Sinn Fein, 7rekin.

Joera behin betiko emaitzekin baieztatuz gero, lehen ministroak hauteskundeak aurreratzeko egindako apustua antzua litzateke, bere helburua Westminsterren zuen 17 eserlekuko tartea zabaltzea baizen.

Mayk berak esan du ostiral honetan herrialdeak "egonkortasun bolada" bat behar duela eta, gaineratu duenez, bera beti jardun da nazioaren interesen alde. Hala, bere alderdiak hauteskundeak irabazten baditu, esan duenaren arabera, egonkortasuna kontserbadoreen esku egongo da, eta hori da egingo duena.

Theresa Mayk Buckingham jauregira joko du gaur Isabel II.a erreginari Gobernua osatzeko moduan egongo dela esateko, nahiz eta gehiengo osoa lortu ez duen. BBCren arabera, Mayk Alderdi Unionista Demokratikoaren babesa izango luke, Ipar Irlandari dagozkion 18 eserlekuetatik 10 eskuratu ostean.

Jeremy Corbyn Alderdi Laboristaren buruzagiak gaur, ostirala, adierazi duenez, alderdia Erresuma Batua "zerbitzatzeko prest" dago. BBCn egindako adierazpenetan, halere, argi utzi du ez dutela akordiorik ez itunik egingo. Hala ere, Alderdi Laboristaren bozeramaleak iragarri duenez, laboristak gutxiengodun gobernua osatzen saiatuko dira Erresuma Batuan, Alderdi Kontserbadorearen ezegonkortasunagatik, gehiengo osoa galdu ostean.

Gainera, Corbynek Mayren dimisioa eskatu du berriz eta, hauteskundeen emaitzak gorabehera, 'brexit'aren gaineko negoziazioek aurrera egiten jarraitu behar dutela azpimarratu du.

104 bidaiari zeramatzan hegazkin militar bat erori da Birmania ekialdean

Guztira 104 bidaiari zihoazen hegazkinean; horietatik 90 militarrak eta haien senideak ziren, eta gainontzeko hamalauak hegazkina gidatzeko tripulazioko langileak

104 pertsona zeramatzan hegazkin militar bat erori da Birmania hego-ekialdean (Myanmar). Hegazkina Myeik hiritik abiatu da, baina aireratu eta minutu gutxira harremanak eten dira.

Bilaketa lanak egiteko lekura hurbildu diren larrialdi zerbitzuek hegazkin militar horren fuselajearen parte bat aurkitu dute uretan, Dawei hiritik gertu.

Birmaniako Armada harremanetan zegoen hegazkin horretako tripulazioarekin, baina une batetik bestera eten egin da, Dawei hiritik gertu zihoazenean. Hegazkin-istripua Myeik hiritik ehun bat kilometrora izan da.

Armadak 2016ko martxoan eskuratu zuen Y-8F-200 hegazkin militarra. Txinan ekoiztutako hegazkin horrek orain arte 809 ordu eginak zituen hegaldietan, eta Rangun hirian lur hartu beharra zuen. Alabaina, aireratu eta handik minutu gutxira desagertu da.

Guztira 104 pertsona zihoazen hegazkinean; horietatik 90 militarrak eta haien senideak ziren, eta gainontzeko hamalauak hegazkina gidatzeko tripulazioko langileak.

Larrialdi zerbitzuak tokian dira jada, eta sei itsasontziz gain hiru hegazkin dabiltza bilaketa lanak egiten. Armadak ez du baztertu hegazkin-istriputik norbait bizirik atera ahal izatea, eta erreskate lanekin aurrera jarraitzen dute.

2016ko otsailean bost pertsona hil ziren Naipyido hirian (Birmania) izandako beste hegazkin-istripu batean.

Mayk eta Corbynek botoa eman dute jada Erresuma Batuko hauteskundeetan

Hauteslekuek ateak ireki dituzte dagoeneko, eta 22:00ak arte egongo dira zabalik. Antza, Mayk ez du uste bezain erraz irabaziko, Corbynek tartea estutu ostean, inkestek diotenez

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministro kontserbadoreak eta Jeremy Corbyn hautagai sozialdemokratak dagoeneko haien botoa eman dute Erresuma Batuko hauteskunde aurreratuetan.

Erresuma Batuko 46,9 milioi herritar daude gaur, ekainak 8, hauteskunde aurreratuetan botoa ematera deituta. Theresa May lehen ministro kontserbadoreak aurreratu zituen bozak apirilaren 18an, "brexit"erako negoziazioei begira agintea indartzeko; baina azkenean, eraso terroristak medio, kanpaina gai horrek baldintzatu du eta hauteskundeen mapa alda liteke.

Bozkatzeko prestatu dituzten ia 40.000 hauteslekuek ateak ireki dituzte hango 07:00etan (08:00etan, gurean), eta 22:00ak arte egongo dira zabalik (23:00ak, gurean).

Mayk 20 puntuko abantaila zuen hauteskundeak deitu zituenean, eta gehiengoa zabaltzeko asmoa du. Egun 17 diputatuko tartea du, eta hasiera batean hori handitzea zen helburua, baina kontrakoa gerta dakioke.

Izan ere, ezustean, Jeremy Corbyn sozialdemokratak gora egin du eta baliteke kontserbadoreek gehiengoa galtzea. Kasu horretan, alderdiak itunak egitera behartuta egongo lirateke.

Corbynek jarraitzaile ugari du, baina talde parlamentarioan ez du horrelako babesik. Gaur egun laboristek 229 eserleku dituzte, 2015eko hauteskundeetan botoen % 30,4 eskuratuta, eta hori gainditzea du jomugan.

Opiniumek berriki egin duen inkestaren arabera, kontserbadoreek irabaziko dituzte hauteskundeak % 43ko babesarekin, eta laboristek % 36aren babesa lortuko dute. Azken egunotako beste inkesta batzuk, ordea, berdinketa ere aurreikusi dute.

Hiru hildako, eskola batetik gertu izan den tiroketa batean, Utahn

Gainera, bi ume zauritu dira, horietako bat egoera kritikoan dago. Erasotzailea ere hil dute tiroketan

Hiru pertsona hil, horietako bat adingabea, eta beste bi ume zauritu dira Sandyko (Utah, AEB) auzo baten izan den tiroketa batean, eskola batetik gertu, hango Poliziak zabaldu duenez.

Erasotzailea ere hil da Sandyko etxebizitza-gune batean, 16:00ak aldera, izan den tiroketa horretan.

Hiriko Poliziako sarjentuaren esanetan, antza denez, gertakaria izan baino lehen "samariar on batek emakume bat hiru adingaberekin zegoela ikusi eta autoa gelditu zuen, hirurak leku horretatik ateratzeko".

"Une horretan, susmagarriak samariar on horren autoaren kontra talka egin zuen (…), autotik irten eta tiroka hasi zen", esan du Nielsenek.

Emakumea eta umeetako bat tiroketan hil dira, baita erasotzailea ere. "Beste ume bat ospitalerako bidean dago, egoera kritikoan, egonkor dagoen beste neskato batekin", gaineratu du.

Tiroketa Brookwood lehen hezkuntzako eskolatik gertu izan da, eta ordubete baino gehiagoan itxita egon da, badaezpada.

Gizonezko batek mailu batekin eraso dio polizia bati Parisen

Notre Dameko katedralaren parean egin du erasoa, "hau Siriakoaren ordainetan" oihukatuta, eta Estatu Islamiko kide dela aldarrikatu du. Beste polizia batek tiroka aurre egin dio. Biak zaurituta daude

Gizonezko batek mailu batekin eraso dio polizia bati Parisen, Notre Dame katedralaren parean, eta beste polizia batek tiroka aurre egin dio erasotzaileari, berri-agentziek zabaldu dutenez. Biak zaurituta daude.

"Hau Siriakoaren ordainetan!" oihukatuta, erasotzailea katedraleko plaza zaintzeaz arduratzen diren agenteengana hurbildu da eta horietako bati mailuarekin jo dio buruan. Une horretan, beste polizia batek tiroka egin dio aurre.

Mailuaz gain, sukaldean erabiltzen diren labanak antzeman dizkiote. "Segurtasun indarren aurkako erasoak etxeko tresna arruntekin egiten dituztela erakusten du horrek", erantsi du Barne ministro frantziarrak.

Parisko Notre Dame katedraleko zabalgunean polizia bati eraso zion aljeriarra Metz Unibertsitateko ikaslea zen, ez zuen aurretik erradikalizazio seinalerik erakutsi eta, lehen ikerketaren arabera, bere kabuz egin zuen atentatua, Frantziako Gobernuko bozeramaleak adierazi duenez.

Farid I. izenez ezagututako gizon horrek ez zuen aurretik "erradikalizatutako" jarrerarik erakutsi baina, Notre Dameko erasoa dela eta egindako adierazpenak kontuan hartuta, ikertzaileek ekintza terroristatzat hartu dute.

Frantziako Poliziak bideo bat aurkitu du erasotzailearen etxean, eta Estatu Islamikoko kide dela esaten du bertan.

7 pertsona hil dira Irango Parlamentuaren kontra egindako eraso batean

Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu asteazken honetan Irango Parlamentuaren eta Khomeini Irango aiatolaren mausoleoaren kontra burututako bi erasoak

Gutxienez zazpi pertsona hil eta hainbat zauritu dira Irango Parlamentuaren kontra egindako eraso batean. Antza denez, hiruzpalau gizon armatu sartu dira Parlamentuan, Teheran erdigunean, eta bertan zeuden pertsonen kontra tiro egiten hasi dira.

Goizean, Irango Parlamentuaren sarreran zeuden segurtasun arduradunen kontra tiro egin du talde armatu batek. Zaindari bat larri zauritu dute, eta, legebiltzarkideek ziurtatu dutenez, hil egin da. Halaber, beste zortzi lagun zauritu dira, zaindariak eta bertan zeuden hainbat pertsona.

Irango telebista kate batek ziurtatu duenez, Parlamentuan sartu den ekintzaile terrorista batek aldean zeraman lehergailua zartarazi du, barruan bi ordu baino gehiago igaro ostean. Beste albiste agentzia batzuen esanetan, berriz, erasotzaileak esku-granadak jaurti ditu.

Diputatu baten hitzetan, Parlamentuan armatuta sartu den gizon bat atxilotu dute. Alabaina, erasotzaileek ihes egitea lortu dutela esan dute beste iturri batzuek. Kongresua itxi egin dute, baina Poliziak egoera kontrolpean hartu du.

Minutu gutxi batzuk geroago, Khomeini Irango aiatolaren mausoleoan sartu dira hiruzpalau pertsona armatu. 1979an Iraultza Islamikoaren buruzagia izan zen Khomeini. Orduan, xahak erbestera ihes egin behar izan zuen, eta Irango aiatolak Islamiar Errepublika ezarri zuen. Egunero milaka pertsona hurbiltzen dira Khomeini Irango aiatolaren mausoleora bisita egitera.

Erasotzaile bakarra zela zabaldu da hasieran, baina Irango hedabideek baieztatu dute hiruzpalau pertsona sartu direla mausoleoan. Antza denez, horietako ekintzaile suizida batek aldean zeraman lehergailua zartarazi du, beste batek bere buruaz beste egin du, Poliziak beste bat hil du eta laugarrena atxilotu egin dute.

Bigarren eraso horretan, gutxienez pertsona bat hil da eta bi zauritu dira. Gainera, Khomeini Irango aiatolaren mausoleoaren inguruan aurkitutako lehergailu bat desaktibatu du Poliziak.

Saudi Arabiak eta beste sei herrialdek Qatarrekin diplomazia-harremanak etetea erabaki ostean jazo da erasoa. Jarduera terroristak babesteaz gain, Iranekin lotuta dauden talde terroristak finantzatzen dituela leporatzen diote herrialde horri.

Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu bi erasoak.

Sei herrialdek harremana eten dute Qatarrekin 'terroristak babesteagatik'

Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Egipto, Bahrein eta Libia dira herrialdeak. "Neurriak ez daude justifikatuta eta oinarririk gabeko salaketetan eta akusazioetan oinarrituta daude", dio Qatarrek

Guztira sei herrialdek eten dituzte diplomazia harremanak Qatarrekin, "jarduera terroristak babestu" eta Iranekin lotuta dauden taldeak finantzatzen dituela leporatuta. Bahrein izan da lehena, baina laster Saudi Arabiak, Arabiar Emirerri Batuek, Egiptok, Yemenek eta Libiak bat egin dute.

BNA albiste agentzia bahreiniarraren arabera, "Qatarrek Bahreingo segurtasunean eta egonkortasunean, eta barne arazoetan etengabe" eragin nahi duelako hartu du erabakia. Gauzak horrela, Bahreinek "diplomazia harremanak eten ditu Qatarrekin, segurtasun nazionala mantentzeko", eta horretarako 48 orduko epea eman die diplomazia lanetan dihardutenei herrialdetik alde egiteko. Qatarren dauden bahraindarrak ere herrialdetik irtengo dira.

Ohar baten bidez gaineratu duenez, Bahreingo herritarrak Qatarrera joatea eta Qatarrekoak Bahreinera joatea debekatuko du. 14 egun izango dituzte hiritar qatartarrek herrialde horretatik irteteko.

Qatarren eta Persiar Golkoko herrialdeen arteko tentsioak gora egin du azken egunotan, QNA Qatarko albiste agentziak argitaratutako informazio baten ostean. Horietan, emirrak Golkoko herrialdeek Iranen aurrean duten jarrera kritikatu zuen eta AEBrekin "tentsioa" dagoela esan zuen.

Handik gutxira, eraso informatiko baten biktima izan eta oharra faltsua zela ziurtatu zuen QNAk. Oharra gorabehera, Saudi Arabiak eta Arabiako Emirerri Batuek Hamad bin Jalifa al Zanirrek ustez egindako adierazpenez hitz egiten jarraitu zuten.

Jarrera horrek Doharen kritikak eragin zituen eta, horrezkero, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Egipto eta Barhein herrialdeek blokeatu egin dituzte Qatarreko zenbait hedabide, besteak beste, Al Yazira.

Qatarreko Gobernuak penagarritzat jo du diplomazia mailako harremanak eteteko erabakia, justifikatuta ez dagoela iritzita, Al Yazira telebista kateak zabaldu duenez.

"Neurriak ez daude justifikatuta eta, berez, oinarririk gabeko salaketetan eta akusazioetan oinarrituta daude", Qatarreko Kanpo Arazoetarako Ministerioaren esanetan.

Gobernu qatartarrak esan du harremanak eteteak ez dutela herritarren eta egoiliarren bizitzan eraginik izango.

Bermeoko arrantzalea biriketako edema batekin hil zen, Seychelleetan

Joan den ostiralean topatu zuten hilda Seychelle Uharteetan. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen

Bermeoko arrantzale bat hilda aurkitu zuten joan den ostiralean Seychelleetan.

'Draco' atun-ontziko sukaldaria zen, eta lankideekin txango bat egitera irten eta gero, ez zen itsasontzira itzuli.

Gorpuak indarkeria zantzuak zituen eta biriketako edemarekin hil zen.

Orain, gorpua Bermeora ahalik eta lasterren ekartzeko lanean ari dira.

Gizonezko batek bost pertsona hil ditu Orlandoko enpresa batean, tiroz

Erasotzaileak bere buruaz beste egin du. Enpresa horretako langile ohia zen; apirilean kaleratu zuten

Sei pertsona hil dira Orlandoko (Florida, AEB) enpresa batean izandako tiroketan, Orange konderriko udaltzainak jakinarazi duenez.

Gertakariak industria-gune bateko eraikin batean jazo dira. Gizonezko bat sartu eta tiroka hasi da. Bost pertsona hil ditu eta jarraian bere buruaz beste egin du. Zazpi lagun onik atera dira.

Erasotzailea enpresa horretako langile ohia da; joan den apirilean kaleratu zuten. Erasoa ekintza terrorista izan dela baztertu egin dute.

Hiltzailearen gorpuaren ondoan topatu dute erasoan erabili duen arma. Laban bat ere aurkitu dute, baina, udaltzainaren arabera, ez du erabili.

Orlandoko diskoteka batean izandako tiroketaren lehen urteurrenaren atarian gertatu da erasoa. 2016ko ekainaren 12ko tiroketan 49 lagun hil zituzten.

Polemika Londresen, terrorista bat ikerketapean egon zela zabaldu ostean

Erresuma Batuko Poliziak baieztatu du atentatuaren hiru egileetako bi nortzuk izan ziren

Erresuma Batuko Poliziak eta inteligentzia zerbitzuek bazuten Londresko atentatua egin zuten terroristetako baten berri, baina ez zekiten gaur egun eraso bat prestatzen ari zenik. Khuram Shazad Butt ikerketapean egon zela zabaldu ondoren, polemika handia piztu da Londresen.

Poliziak orain arte izandako portaera eta hartutako erabaki guztiak defendatu ditu, iaz Erresuma Batuko telebista kate batek jihadisten ekintzen inguruko dokumental bat zabaldu zuen arren. Besteak beste, Butt ageri zen bertan.

Erresuma Batuko Poliziak terrorista baten berri zuela eta inteligentzia zerbitzuek ikerketaren arreta jaistea erabaki zutela zabaldu ostean, kritika ugari jaso dituzte. Alabaina, Poliziako kide baten esanetan, ez zegoen jakiterik Shazad gaur egun eraso bat prestatzen ari zela, eta, ondorioz, ikerketapean jarraitzen zuen arren, arreta jaistea erabaki zuten.

Erresuma Batuko Poliziak baieztatu egin ditu larunbatean Londresen izandako atentatuaren hiru egileen nortasunak: Khuram Shazad, 27 urtekoa eta Pakistango jatorria duen britainiarra; Youssef Zaghba, aita marokoarra eta ama italiarra zituen 22 urteko gaztea; eta Rachid Redouane, 30 urtekoa eta Marokokoa edo Libiakoa.

Hiru erasotzaileak tirokatuta hil zituzten, Londresko zubiaren inguruan eta Borough merkatuan zazpi lagun hil eta ia 50 pertsona zauritu ostean.

Martxan dago biktimen nortasuna senideei jakinarazteko prozesua, baina Poliziak aitortu du “denbora” behar duela, hildakoetako batzuk atzerritarrak zirelako.

Erasoa izan ostean ospitaleetara eraman zituzten 48 lagunetatik 36k ospitalean jarraitzen dute, 18k egoera kritikoan, Scotland Yarden arabera.

Londresko Metropolitar Poliziaren Zerbitzuko buruak azaldu du identifikatuta dituztela hiru terroristak, eta bakarrik edo beste kide batzuen laguntzaz aritu ote ziren ikertzen ari dira orain.

1.000 lagun baino gehiago zauritu dira Turinen izandako ihesaldian

Zortzi lagun egoera larrian daude, gainera. San Carlos enparantzan 30.000 lagun inguru ari ziren Txapeldunen Ligako fianala jarraitzen petardo bat lehertu denean

Gutxienez zortzi lagun larri zauritu dira atzo goizaldean Turinen bonba alarma faltsu batek eragin duen ihesaldi batean. Gainera, 1.000 lagun baino gehiago kaltetu dira eta zauri arinak izan dituzte. Ihesaldia Real Madrilen eta Turingo Juventusen arteko Txapeldunen Ligako finala jarraitzen ari ziren bitartean gertatu da.

San Carlos enparantzan 30.000 lagun inguru ari ziren futbol partidaren finala jarraitzen petardo bat lehertu denean. Antza, norbaitek bonba alerta faltsua izan dela adierazi du, eta bertan zeudenak korrika hasi dira. Zenbait lagun, gainera, altuera batetik behera erori dira, aparkaleku bateko baranda puskatu ondoren.

Zaurituen artean adin txikiko haur bat dago, eta haren egoera kritikoa da. Buruan eta bularrean zauriak ditu. Gainerako kaltetuen artean, 200 lagun inguruk, golpeak dituzte.

Hamar hildako eta 48 zauritu Londresen izandako bi erasotan

Furgoneta batekin hainbat oinezko harrapatu dituzte Londresko Zubian eta ondoren beste hainbat lagun sastatu dituzte Borough Market azokan. Poliziak ustezko erasotzaileak hil ditu

Bi eraso izan dira bart Londresen eta, orotara, hamar pertsona hil eta 48 zauritu dira, horietako asko egoera kritikoan daude. Poliziak ustezko hiru erasotzaileak hil egin ditu, tiroz.

Erresuma Batuko hauteskundeetarako egun batzuk falta direnean eta Manchesterreko atentatua (22 lagun hil zituzten eta 64 zauritu ziren) izan zenetik bi aste igaro direnean jazo dira erasoak.

Gertakariak Londresko Zubian eta Borough Market merkatuan jazo dira, 22:00ak aldera. Furgoneta batekin hainbat oinezko harrapatu zituzten Londresko Zubian, tabernaz eta jatetxez beteta dagoen Borough Market azokara bidean.

Merkatura iristean, erasotzaileak furgonetatik jaitsi dira eta aurrez aurre topatu dituzten pertsonei labanaz eraso egin diete.

Segurtasun indarrek zabaldutako informazioaren arabera, erasotzaileak hiru gizonezko dira eta poliziek "berehala" egin diete aurre. Tiroz hil dituzte hirurak.

Poliziak zehaztu du hiru susmagarriek lehergailu-txaleko faltsua zeramatela soinean.

Labanaz egindako hirugarren eraso bat izan da Londres hegoaldean, Vauxhall auzoan. Baina Poliziak argitu du ez duela inolako loturarik Londreseko Zubian eta Borough Market azokan izan diren ekintza terroristekin.

Estatu Islamikoak larunbat gauean Londresko erdigunean izandako atentatua aldarrikatu du bart. Taldeak Amaq albiste agentziaren bidez aldarrikatu du ekintza.

39 urteko madrildar baten bila ari dira Londresen, larunbatean izandako atentatuetan desagertu ostean. Erasoetako bat jazo zen tokiaren inguruan ikusi zuten azken aldiz.

Trumpek baieztatu egin du klima aldaketaren aurkako itunetik aterako dela

AEBko presidenteak ingurugiroaren defentsaren "buru" izan nahi du, baina modu "justu" batean

Donald Trump AEBko presidenteak Etxe Zurian egindako agerraldi batean iragarri du klima aldaketaren aurkako Parisko Ituna (ia 200 herrialdek 2015ean adostua) alde batera utziko duela.

AEBko presidenteak salatu du Parisko Ituna AEBren aurkako tratu txarraren adibide dela. Hala, agintariak azpimarratu du AEBk konpromiso guztiak bertan behera utziko dituela.

Baina Trump akordio klimatiko hobea negoziatzen saiatuko da, izan ere, eskuragarri dagoen energia estatubatuar guztiak behar omen ditu, itzalaldien arriskua egongo litzatekeelako bestela. Horixe omen da, gainera, Itunetik ateratzeko argudio nagusietako bat.

Trumpek esan du ingurugiroaren defentsaren buru izan nahi duela, baina modu justu batean.

NBEren Klima Aldaketari buruzko ordezkariak kritikatu egin du AEB Parisko Itunetik atera izana, baina baztertu egin du ituna berriro negoziatzeko aukera, Trumpek proposatu arren. UNFCCC erakundeak azpimarratu du Parisko Ituna ezin dela berriro negoziatu sinatzaileetako batek eskatuta, 194 herrialdek sinatu eta 147k berretsi dutelako.

Europar Batasunak ere gogor gaitzetsi du erabakia, baina ohartarazi du pauso triste eta aldebakarreko horrek ez duela akordioa deusezten, beste aliantza batzuk bilatuko baititu.

Barack Obama AEBko presidente ohiak gaitzetsi egin du Parisko Itunetik ateratzea, horrela herrialdea "etorkizuna ukatzen duten beste gutxi batzuekin" lerratu delakoan.

Ameriketako Estatu Batuak klima-aldaketaren aurkako akordiotik aterako dira

Donald Trumpek aste honetan baieztatuko du erabakia. AEBko presidentearen hitzetan, berotze globala gezurra da

Ameriketako Estatu Batuak klima-aldaketaren kontrako Parisko Itunetik ateratzea erabaki du Donald Trumpek, hauteskunde-kanpainan egin zuen promesetako bat beteta.

Trumpek iritzian, berotze globala gezurra da. Joan den asteburuan, G-7 taldearen goi-bileran Parisko Ituna berresteari uko egin zion, erabaki bat hartzeko denbora gehiago behar zuela argudiatuta. Ondoren, erabakia aste honetan jakinaraziko zuela adierazi zuen Twitter bidez.

Klima-aldaketaren kontrako akordioa 200 bat herrialdek sinatu zuten Parisen 2015ean. Lurraren berotzea mugatzea du helburu, karbono dioxido eta erregai fosilen emisioak murriztuta.

Itun horren arabera, Barack Obama AEBko presidente ohiaren Gobernuak emisio kutsakorrak 2025erako % 26-28an jaisteko konpromisoa hartu zuen.

90 pertsona hil eta ehunka zauritu dira Kabulen atentatu suizida batean

Agintariek baieztatu dute Alemaniako Enbaxadatik gertu egin dutela erasoa, baina gune horretan beste enbaxada asko ere badaude. Momentuz, inork ez du atentatua aldarrikatu

90 pertsona inguru hil eta 380 zauritu dira Kabulen (Afganistango hiriburua) enbaxaden gunean egindako atentatu suizida batean, Osasun Ministerioak zabaldu duenez.

Barne Ministerioaren esanetan, zisterna kamioi bat erabili omen dute erasoa egiteko, lehenengo zantzuen arabera.

Afganistango zenbait hedabidek plazaratu dituzten argazkietan ikus daitekeenez, kalte material handiak eragin ditu erasoak eraikinetan eta autoetan.

Momentura arte, ez du inork atentatua aldarrikatu.

Rajoy ANra bertaratu beharko da deklaratzeko Gurtel auzia dela eta

"Auzitegiek hartutako erabakiaren esku nago”, esan du Espainiako Gobernuko presidenteak epaimahaiak hartutako erabakiaren berri izan ostean

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Auzitegi Nazionalera bertaratu beharko da uztailaren 26an, Gurtel auziagatik deklaratzera, auzi horretako epaimahaiak hala erabaki duelako.

“Hasieratik esandakoa errepikatuko dut. Auzitegiek hartutako erabakiaren esku nago”, esan du Rajoyk epaimahaiak hartutako erabakiaren berri izan ostean.

Hala, Auzitegi Nazionaleko bigarren sekzioaren gehiengoak (bi boto alde, bat aurka) PPk eta Rajoyk berak egindako eskaria ukatzea erabaki du, bideokonferentziaz deklaratzeko, baina proposatutako datak onartu dizkio.

Aurretik Jesus Santos PPren abokatuak bideokonferentziaz deklaratu beharko lukeela adierazi zuen "Gobernuko presidente karguaren jarduerari kalte txikiena egingo liokeen modua" hori dela iritzita.

PPren abokatuak azaldu zuenez, "herritar guztiei eragiten dien Estatu mailako kontua da Gobernuko presidentearen agendarena".

Pablo Ibarren familiak laguntza eskatu du haren defentsa ordaintzeko

Hiru pertsona hiltzea leporatuta ezarri zioten heriotza-zigorra. Floridako Auzitegi Gorenak, baina, Pablo Ibarren heriotza-zigorra baliogabetu du, eta epaiketa berriro egiteko agindua eman du

Pablo Ibarren familiak dirua biltzeko kanpaina bat hasi du astelehen honetan, 45 urteko presoaren defentsa ordaindu ahal izateko. 1994an Miamin (Florida) bi dantzari eta klub baten jabea hiltzea leporatuta, AEBko Justiziak heriotza-zigorra ezarri zion. Iaz Floridako Auzitegi Gorenak zigorra baliogabetu ondoren, baina, berriro egin beharko dute epaiketa. Hala ere, euskal jatorriko presoa ez da kartzelatik irtengo epaiketa egin arte.

Candido Ibarrek (presoaren aita) crowfunding bidez dirua biltzeko kanpaina bat aurkeztu du astelehen honetan, Pablo Ibarren defentsa ordaintzea helburu. Ildo horretatik, euskal jatorriko presoak “osasuntsu” eta “aurrera egiteko indartsu” jarraitzen duela esan dute gaur egindako agerraldian. Dena dela, “nekatuta eta, nolabait esanda, etsita ere” badagoela azaldu du haren aitak.

Halaber, Pablo Ibar heriotzaren korridoretik atera zuten iaz, espetxe arrunt batera eramateko, baina aurreko espetxean segurtasun neurriak hobeak zirela eta inguruan zituen pertsona guztiak ezagutzen zituela esan du Candido Ibarrak.

“Inoiz ez du itxaropena galdu, baina oraindik ez dakigu noiz izango den epaiketa berria, eta denbora asko igaro da jada. Alabaina, indar askorekin jarraitzen du, ez dakit nola egiten duen”, azpimarratu du Candido Ibarrek.

Capriles zaurituta, bere taldearen aurkako 'enboskada' batean

Oposizio venezuelarraren buruak salatu duenez, "kolpatu" dituzte eta erlojuak eta irratiak "lapurtu" dizkiete Guardia Nazional Bolivartarreko zenbait kidek

Henrique Capriles Venezuelako oposizioaren buru eta Miranda estatuko gobernadorea zauritu dute, Carlos Paparoni Lehenengo Justizia diputatuarekin batera, Caracasen astelehenean egindako manifestazio berri batean.

Caprilesek salatu duenez, bai berak, baita bere taldeko kideek ere, Guardia Nazional Bolivartarraren 'enboskada' baten biktima izan ziren. Capriles prentsaurrekoa eman du eta ezkerreko masailean ubeldura agerian zuen.

"Armekin apuntatu gaituzte", esan du. Gainera, Guardia Nazional Bolivartarreko zenbait kidek "kolpatu" dituzte eta erlojuak eta irratiak "lapurtu" dizkiete Caprilesi eta bere taldeko kideei.

"Zera esan nien: Zer duzue? Haien erreakzioa kaskoarekin aurpegian jotzea izan zen", azaldu duenez.

Caprilesen hitzetan, zalantzak izan zituen Guardia Nazionaleko kideen inguruan. "Kosta egiten zait pentsatzea aberria eta Konstituzioa defendatuko duela zin egin duen norbaitek modu horretan jokatu ahal izatea".

Venezuelako tentsio politikoak okerrera egin du joan den martxoaz gero. Justizia Auzitegi Nagusiak Asanblea Nazionalari boterea eta diputatuei inmunitate parlamentarioa kendu zien.

Sri Lankan 180 pertsonatik gora hil dira uholdeetan

Erlojuaren kontra ari dira lanean euriteen ondorioz desagertutako ehunka lagunak bizirik erreskatatzeko

Sri Lankan erlojuaren kontra ari dira lanean uholdeen ondorioz desagertuta dauden ehunka pertsonak bizirik erreskatatzen saiatzeko, ostegunean hasitako euriteek dagoeneko 180 hildako utzi baitituzte.

Armadako eta Hondamendien Kudeatzeko Zentroko langileak uhartearen hegoaldean eta hego-ekialdean ari dira lanean, montzoiarekin lotutako euriteek gogorren jo dituzten inguruetan.

Hala ere, Armadako talde bat ez da nahikoa izaten ari Athwelthotan lan egiteko, guztira 39 pertsona baitaude desagertuta duela bi egun izandako luizi baten azpian.

Luiziak ez du lurraren gainean etxebizitza bat bera ere utzi, eta, orduak igaro ahala, inor bizirik aurkitzeko probabilitatea gero eta txikiagoa da.

Kalatura barrutian bezalaxe, herrialdeko 25 barrutietako 14 antzeko egoeran daude, dagoeneko 180 hildako, 100 desagertu eta 557.500 kaltetu utzi dituen euriteengatik. Hala, 2004ko tsunamitik izan den hondamendi natural larriena izaten ari da.

Sri Lankak ia 50 urtez jasan duen lehorte handienaren ostean iritsi da montzoia.

Klima-aldaketaren aurkako Parisko akordioa berresteari uko egin dio AEBk

Merkataritza librearen aldeko adierazpena adostu dute G7ko herrialdeek, baina ingurugiroari dagokionez, Parisko itunarekiko konpromisoa berresteari uko egin dio Donald Trumpek

Larunbat honetan Taorminan (Sizilia, Italia) G7ko herrialdeek egindako goi-bileraren azken adierazpenak argi eta garbi utzi du Amerikako Estatu Batuen eta gainerako herrialdeen arteko zatiketa.

Izan ere, merkataritzari dagokionez, jarrerak hurbildu direla islatzen du adostutako adierazpenak. Ingurugiroa, berriz, kalterik handiena jasan duena izan da, klima-aldaketaren aurkako Parisko hitzarmena berresteari uko egin baitio Donald Trump AEBko presidenteak.

"Merkataritza libreak eta bidezkoak dakarren elkarrekiko probetxua" aitortu dute G7ko herrialdeek. Puntu horretan Trumpek amore eman duela dirudi, bere hauteskunde-kanpainan protekzionismoaren aldeko deia nagusitu baitzen.

Klima-aldaketaren kontrako borrokak, ordea, ez du zorterik izan. G7ko adierazpenean 2015ean adostutako Parisko itunari egin diote aipamena, horrekiko "konpromiso irmoa" dutela esanez. Gauzak horrela, adierazpenaren parte hori berresteari uko egin dio Trumpek, eta bere behin betiko jarrera argitzeko denbora gehiago eskatu du.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak adierazi duenez, klima-aldaketaren inguruan Trumpekin izandako elkarrizketak "txarrak" izan dira. AEBk Parisko ituna errespetatuko ez duelakoan dago Merkel. "Parisko akordioa oso garrantzitsua da", azpimarratu du Merkelek.

Milaka kaltetu utzi ditu British Airwaysen informatika-sistemaren erorketak

British Airways airelinea britainiarrak bertan behera utzi behar izan ditu Londreseko Hearthrow eta Gatwick aireportuetatik eskainitako hegaldi guztiak

British Airways aireko bidaien enpresa britainiarraren informatika-sistemaren erorketak milaka kaltetu utzi ditu nazioartean, bertan behera utzi behar izan baitituzte Londreseko Hearthrow eta Gatwick aireportuetatik eskainitako hegaldi guztiak.

“Mesedez, ez etorri aireportuetara. Informatika-sistemaren erorketak arazo larriak sortu dizkigu nazioartean eskainitako hegaldietan”, azaldu du aire-konpainia britainiarrak. Ondorioz, milaka bidaiari pilatu dira mundu osoko aireportuetan.

Goizean, British Airways aire-konpainiak atzerapenak eta geldialdiak iragarri ditu nazioartean, enpresa horretako informatika-sistemaren erorketa dela eta. Arazo horrek mundu osoan izan du eragina, baina aireko bidaien enpresa britainiarrak argi utzi du gertatutakoak ez duela inolako zerikusirik zibereraso batekin.

Milaka kaltetu daude, asteburu honetan bidaiari ugari espero baitziren. Izan ere, astelehenean jai da Erresuma Batuan, eta haurrek ikasturte honetako klaseak amaitzen dituzte egun horretan.

Enpresaren bozeramaile baten arabera, arazoa "lehenbailehen" konpontzen ahalegintzen ari direla espezialistak.

28 pertsona hil dituzte autobus baten kontrako erasoan Egipton

Kristau koptoez betetako autobusa monasterio batera bidean zihoan, hamar bat gizonezko ibilgailuaren kontra tiroka hasi direnean. Egiptoko Armadak jihadisten bilguneak bonbardatu ditu Libian

Gutxienez 28 pertsona hil eta beste 20 bat zauritu dituzte autobus baten kontrako Egipton egindako erasoan.

Hamar bat gizonezkok tiroka hartu dute kristau koptoez beteta zihoan ibilgailua, Al Aduan herrian, Minia probintzian (Egipto hegoaldea).

Erasoa desertuko errepide batean gertatu da, Al Adua herritik hurbil, autobusa San Samuel monasteriora bidean zihoanean.

Hiru edo lau autotan zihoazen hamar bat gizonezkok autobusa inguratu dute eta ibilgailuaren kontra tiroka hasi dira. Atentatuan zauritutako lagunak inguruko ospitaleetara eraman dituzte. Hildakoen artean umeak ere omen daude.

Segurtasun indarrak erasotzaileen bila ari dira. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu atentatuaren ardura.

Abdelgatah Al Sisi Egiptoko presidenteak Estatu Islamikoari leporatu dio erasoa, eta argi adierazi du ez duela zalantza egingo terroristen entrenamendurako guneei eraso egiterako garaian.

Telebistaz emandako hitzaldi batean, agintariak jihadistak deuseztatuko dituela hitzeman du eta "Egipto barruan edo atzerrian" erasoak egiteko prest agertu da. Hori esan eta ordu batzuetara, hegazkin egiptoarrek bonbardaketak egin dituzte Libian, talde "terroristen" bilguneetan.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Gutxienez 153 pertsona hil dira Pakistanen, zisterna-kamioi bat lehertuta

Gutxienez 153 pertsona hil dira Pakistanen, z...
Gutxienez 153 pertsona hil dira Pakistanen, zisterna-kamioi bat lehertuta

Kamioia errepidean geratu da zirkulaz...
0:51 min.

Kamioia errepidean geratu da zirkulazio istripu baten ondorioz. Bizilagunak erregaia hartzeko asmoz hurbildu dira, baina bat-batean kamioiak su hartu du

Gutxienez 153 pertsona hil eta beste horrenbeste larri zauritu dira Pakistanen, erregaia zeraman zisterna-kamioi batek zirkulazio istripua izan eta eztanda egin ostean, herrialde horretako larrialdi zerbitzuak jakitera eman duenez. Ezbeharra igande honetan gertatu da, 06:30ean, Punyab probintziako Bahawalpur hirian. Ildo horretatik, hiri horretako poliziaren bozeramaileak ziurtatu du datozen orduotan balitekeela hildakoen kopuruak gora egitea. Antza denez, zisterna-kamioiaren gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du eta errepide erdian geratu da, iraulita. Une horretan, bizilagunak kamioia zegoen tokira hurbildu dira erregaia hartzeko asmoz, baina bat-batean kamioiak su hartu du eta, horren ondorioz, lehertu egin da.

2017/06/26

Txinan izandako luiziaren ondorioz desagertutako 93 lagunen bila ari dira

Txinan izandako luiziaren ondorioz desagertut...
Txinan izandako luiziaren ondorioz desagertutako 93 lagunen bila ari dira

Momentuz, soilik familia bereko hiru ...
1:57 min.

Momentuz, soilik familia bereko hiru pertsona erreskatatu dituzte, luizia izan eta bost ordura. Azken orduotan hamar gorpu berreskuratu dituzte

3.000 pertsonaz osatutako erreskate lantalde bat buru belarri lanean ari da Sichuan eskualdean (Txinako Hego ekialdean), mendi baten zati bat mugitu eta 62 bat etxe suntsitu ostean. Azken orduotan hamar gorpu berreskuratu dituzte, baina oraindik 93 desagertu daude, eta bizirik aurkitzeko aukerak gero eta eskasagoak dira. Sichuan eskualdeko agintariek desagertutako pertsonen izen-abizenak zabaldu dituzte, hau da, lurperatuta egon daitezkeen 93 lagunen izenak. Agintariek laguntza eskatu diete herritarrei, orduak igaro ahala zailagoa baita bertako bizilagunak bizirik aurkitzea. Azken egunotako eurien eraginez mendi baten zati garai bat mugitu eta Xinmo herrixkaren gainean erori zen, 06:00ak aldera. Luiziaren eraginez 62 etxebizitza lur azpian geratu dira. Erreskate lantaldearen buruak azaldu duenez, azken orduotan hamar gorpu berreskuratu dituzte. Dena dela, inguruan buru belarri ari dira lanean; makina hondeatzaileak eta bizi zantzuak antzematen dituzten tresnak erabiliz. Alabaina, desagertuak lur azpitik bizirik ateratzeko aukerak oso eskasak direla adierazi dute lekura hurbildu diren geologoek. Momentuz, soilik familia bereko hiru pertsona erreskatatu dituzte, luizia izan eta bost ordura. Ospitalera eraman dituzte zauri larririk gabe, baina familiako laugarren kide bat etxean lurperatuta jarraitzen du. Luiziaren eraginez gutxienez 62 etxebizitza geratu dira lur azpian, eta ibai bateko bi kilometro eta errepide bateko 1.600 metro ere harkaitzez bete dira. Urteko sasoi honetan, euria barra-barra egiten du Txinan, eta, arrazoi meteorologikoak direla eta, ohikoa omen da mota horretako hondamendi naturalak izatea.

2017/06/26

Hozkailu bat, Londresko Grenfell dorreko sutearen jatorrian

Hozkailu bat, Londresko Grenfell dorreko sute...
Hozkailu bat, Londresko Grenfell dorreko sutearen jatorrian

Erresuma Batuko agintarien balantze o...
1:06 min.

Erresuma Batuko agintarien balantze ofizialaren arabera, dagoeneko 79 dira Londresko sutean hildakoak

Londresko Poliziak (Met) gaur baieztatu duenez, Grenfell dorreko sutea hozkailu batek eragin zuen. Balantze ofizialaren arabera, dagoeneko 79 dira Londresko sutearen ondorioz hildakoak. Londresko Poliziako kideak gaur kazetarien aurrean azaldu duenez, Londres mendebaldeko Grenfell dorrearen estalkiak ez zituen segurtasun neurriak betetzen. Lancaster Western auzoan dagoen 24 solairuko babes ofizialeko eraikinean 400 eta 600 lagun artean bizi ziren, eta garrak abiadura handian zabaldu ziren. Grenfell dorrearen estalki polemikoaren harira, soilik esan du ez zituela segurtasun probak betetzen. Ikerketari dagokionez, Polizia homizidio karguak leporatzea pentsatzen ari omen da.

2017/06/23

FBIk terrorismotzat jo du Michigango aireportuan izan den erasoa

FBIk terrorismotzat jo du Michigango aireport...
FBIk terrorismotzat jo du Michigango aireportuan izan den erasoa

Susmagarriak "aizto luze bat" erabili...
1:17 min.

Susmagarriak "aizto luze bat" erabili zuen erasoan, polizia bat zaurituta, eta "Ala handia da!" esanez. Michigango aireportua itxi eta hutsarazi zuten segurtasun indarrek

FBIk baieztatu egin du "terrorismo ekintza" gisa ikertzen ari dela atzo, asteazkena, polizia baten aurka egindako erasoa. Flinteko Bishop International aireportua itxi eta hutsarazi behar izan zuten ondorioz, baina erasotzaileak ez zuen bidaiaririk zauritu. "Gertakaria terrorismo ekintza bezala ikertzen ari gara", esan du erasoaren ikerketa bere gain hartu duen FBIren agente bereziak. Halaber, bere esanetan, susmagarria Amor Fthouhi izeneko 50 urteko kanadarra da, eta atxilotu egin dute polizia bat sastatu (zauritu zuen) eta nazioarteko aireportu batean indarkeriazko ekintza bat egitea leporatuta. Ftouhi modu legalean sartu zen AEBn ekainaren. FBIk jaso dituen polizien testigantzen arabera, susmagarriak "aizto luze bat" erabili zuen erasoan, polizia bat zaurituta, eta "Ala handia da!" esanez. Ondoren, Kanadako hiritarrak esan zuen: "Zuek pertsonak hil dituzue Sirian, Iraken eta Afganistanen, eta denok hilko gara".

2017/06/22

Suhiltzaileek kontrolpean hartu dute Portugalgo sutea

Suhiltzaileek kontrolpean hartu dute Portugal...
Suhiltzaileek kontrolpean hartu dute Portugalgo sutea

Sua itzaltzen aritu diren 1.200dik go...
1:40 min.

Sua itzaltzen aritu diren 1.200dik gora suhiltzailek lanean jarraituko dute garrak berpiztea eragozteko

Portugalgo agintariek adierazi dutenez, suhiltzaileek kontrolpean hartu dute larunbatean herrialdearen erdialdean piztu zen sutea. 64 pertsona hil eta 200dik gora pertsona zauritu ziren. Babes Zibileko komandantearen esanetan, sua itzaltzen aritu diren 1.200dik gora suhiltzailek lanean jarraituko dute garrak berpiztea eragozteko. Gaineratu duenez, 301 suhiltzaile espainiar ari dira lanean eta datozen orduetan lau hegazkin eta bi helikoptero helduko dira Portugalera, suaren perimetroa ziurtatzeko. Suhiltzaileek kontrolpean hartu duten azken fokua Goisekoa izan da. Portugal erdialdean dagoen Pedrogao Grande herrian piztu zen sutea (Leiria barrutia), larunbatean. Azken egunotako tenperatura altuek eta haize zakarrak garrak abiadura handian zabaltzea eragin dute, eta suhiltzaileek bost egun behar izan dituzte sua itzaltzeko. Halaber, orografiak ere sua itzaltzea zaildu du. Orain kalteak zenbatzen eta sua nola piztu zen hasiko dira. Suhiltzaileek uste dute sutea nahita piztutakoa dela, Gobernuak egindako lehen ikerketak tximistak batek eragin zuela badio ere.

2017/06/22

ISISek Mosulgo meskita suntsitu du; kaliferria aldarrikatu zuen han

ISISek Mosulgo meskita suntsitu du; kaliferri...
ISISek Mosulgo meskita suntsitu du; kaliferria aldarrikatu zuen han

Estatu Islamikoak, alabaina, esan du ...
2:59 min.

Estatu Islamikoak, alabaina, esan du nazioarteko koalizioak bonbardatu duela Al Nuriren meskita. 1172. urtean eraiki zuten eta Mosul hiriko ikur nagusia zen

Estatu Islamikoak (ISIS) Al Nuriren meskita suntsitu zuen atzo, asteazkena, hain zuzen 2014ko ekainaren 29an Abu Bakr al Bagdadi talde terroristaren buru eta egungo kalifak kaliferria aldarrikatu zuen lekua. EIren soldaduek lehergailuak utzi zituzten XII. mendean eraiki zuten tenpluan, ihes egin zutenean. Baterako Operazioen komandantearen esanetan, meskitaren suntsiketa "beste krimena historiko bat" izan da. Ordu batzuk arinago, indar irakiarrek iragarri zuten "ondorengo orduetan" meskitan sartzeko moduan egongo zirela. Meskitaren minaretea oso ezaguna da, eta Al Habda "lepomakurra" deitzen diote. Terrorismoaren aurkako Indarren komandanteak esan zuenez, goizaldean abiarazitako eta egun osoan izan ziren "borroka gogorren" ondotik, bere unitateek meskitatik "hainbat metrora" izatea lortu zuten. Irakeko militarrek zabaldutako bideo baten bidez ikus daiteke lehergailuek eztanda egiten duten unea, meskita eta horren minaretea suntsituta. Al Nuriren meskita 1172. urtean eraiki zuten, Nur al Dinek aginduta eta Mosul hiriko ikur nagusiena zen. Oso ezaguna zen, bai Iraken baita inguruko herrialdeetan ere, minareteagatik. 45 metroko altuera zuen eta okertuta zegoen, Pisako dorrearen antzera, eta adreiluz eginda zegoen, motibo geometrikoekin apainduta. Kezka zabaldu zen berehala Mosulgo hiritarren artean, Irakeko indarrek erasoa edozein momentuan izango zela iragarri zutenean.

2017/06/22

Bruselako leherketa

Bruselako leherketa 'ekintza terrorista' izan...
Bruselako leherketa 'ekintza terrorista' izan da, Belgikaren esanetan

Erasotzaileak 'leherketa txikia' egin...
1:25 min.

Erasotzaileak 'leherketa txikia' egin du bart; ez da inor zauritu. Ekintzailea identifikatu dute, baina ez dituzte bere izen-abizenak jakinarazi

Belgikako agintarien esanetan, bart Bruselako geltoki nagusian izandako leherketa ekintza terrorista izan da. Gizon batek eztanda txiki bat eragin du, eta inguruan ziren militarrek tiroz hil dute. Zorionez, ez da beste inor zauritu. Leherketa 20:45 aldera jazo da geltokiaren barrualdean. Fiskaltza federalaren arabera, eskuan zuen maleta zartarazi du gizonak, eta militarrek neutralizatu egin dute. Gertatutakoaren lekuko izan den tren konpainiako langile batek Belgikako hedabideei kontatu dienez, erasotzaileak hainbat esaldi bota ditu ulertu ez duen hizkuntza batean, eta segidan 'Allahu Akbar' oihukatu du. Ondoren, "eztanda txiki" bat entzun du. Belgikako Barne ministroak gaur nabarmendu duenez, erasotzaileak lehergailu indartsuago bat zuen, baina ez du zartarazi. Arrisku terrorista aztertzeko koordinazio erakundeak jakinarazi du alerta maila 3.ean mantenduko dutela (gorena 4 da). Horren arabera, atentatu terrorista "posiblea edo probablea" da. Bruselako geltoki nagusia itxita egongo da eta ez du tren zerbitzurik eskainiko. Metro zerbitzua, ordea, eskaintzen du.

2017/06/21

Auto batek Poliziaren furgoi baten aurka egin du, Eliseoko Zelaietan

Auto batek Poliziaren furgoi baten aurka egin...
Auto batek Poliziaren furgoi baten aurka egin du, Eliseoko Zelaietan

Autoren gidaria talkaren ondorioz hil...
1:54 min.

Autoren gidaria talkaren ondorioz hil egin da; armatuta zihoan. Erasoan ez da beste inor zauritu

Auto batek Frantziako Jendarmeriaren furgoi baten aurka egin du Eliseoko Zelaietan, Parisen, horren aurka talka eginda. Barne ministroak esan du atentatu saiakera izan dela eta Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak ikerketa bat jarri du abian. Erasoa 15:40 inguruan jazo da. Twitterren zabaldutako txio batean, Prefekturak baieztatu egin du polizia operazio bat martxan dagoela Eliseoko Zelaietan, eta hara ez bertaratzeko deia egin die herritarrei. Geroago, beste mezu bat zabaldu dute segurtasun indarrek egoera kontrolpean dutela jakinarazita eta inor zauritu ez dela argituta. Frantziako Barne ministroak adierazi du atentatu saiakera izan dela eta baieztatu egin du autoaren gidaria talkaren ondorioz hil egin dela. Ibilgailuan armak eta lehergaiak zeramatzala ere zehaztu du. Segurtasun indarrek gizonaren etxea miatu dute bart. Gizonak Adam D. du izena (agiriak auto barruan zeuden), eta frantziarra zen, 30 bat urte eta fitxatuta zegoen muturreko islamista omen zelako, baina ez zuten nahikoa zantzu bildu atxiloketa justifikatzeko, eta ez zuen zigorrik jaso horregatik. Frantziako Barne ministroak aitortu du Frantzian atentatuak izateko "arriskua oso handia" dela eta, ondorioz, ezinbestekotzat jo du larrialdi egoera mantentzea. 2015eko azaroaren 13an Parisen izandako sarraskiaren ondotik ezarri zuten larrialdi egoera.

2017/06/21

Portugalgo suteak piztuta jarraitzen du lau gunetan, Leirian eta Coimbran

Portugalgo suteak piztuta jarraitzen du lau g...
Portugalgo suteak piztuta jarraitzen du lau gunetan, Leirian eta Coimbran

Halere, aurreikuspenak positiboak dir...
1:38 min.

Halere, aurreikuspenak positiboak dira, azken ordutan su-garren % 70 kontrolpean izatea lortu ostean. 64 dira hildakoak jada

Aurreko larunbatetik Portugalgo erdigunea kiskaltzen ari den suteak piztuta jarraitzen du Leiria eta Coimbra barrutietan, baina aurreikuspenak positiboak dira, azken ordutan su-garren % 70 kontrolpean izatea lortu ostean. Azken goizaldean egindako aurrerapausoen ondoren, 2.000 agente inguruk lanean jarraitzen dute, aireko eta lurreko indarrek lagunduta. Espainiak lau hegazkin bidali ditu laguntzeko. Azken balantze ofizialaren arabera, 64 dira hildakoak eta 62 zaurituak, Pedrograo Grande udalerrian, hain zuzen. Dirudienez, tximista batek zuhaitz bat jo zuen, eta horrela piztu zen sua, aurreko larunbatean. Egunak argitu duenean, taldeek berrekin diete lanei, atzo baino baikorrago, baina oraindik ere zuhurtziarekin, baldintza meteorologikoek itzaltze lanak zaildu baititzakete. Bitartean, biktimen identifikazioak ez du etenik, eta horretan dihardu epaitegietako medikuen taldeak. Halere, areagotzen ari dira ezbeharraren kudeaketari egindako kritikak. Horren inguruan, Portugalgo presidenteak indarrak batzeko deia egin zuen, suari aurre egiteko, arrazoien eta arduren inguruan eztabaidatu beharrean.

2017/06/21

Heriotza eragin dezaketen beroaldiek gora egingo dute gas-isuriengatik

Heriotza eragin dezaketen beroaldiek gora egi...
Heriotza eragin dezaketen beroaldiek gora egingo dute gas-isuriengatik

Hawaiiko (AEB) Unibertsitateko ikerke...
2:13 min.

Hawaiiko (AEB) Unibertsitateko ikerketa baten arabera, herritarren % 48ak jasango ditu tenperaturaren igoeraren ondorioak

Munduko biztanleen % 74ak beroaldi hilgarrien arriskuak jasango dituzte 2100. urtean, berotegi-efektua duten gas-isuriek gaur egungo erritmo berean gora egiten jarraitzen badute. Hori baieztatu du Nature aldizkari britainiarrak argitaratutako ikerketa batek. Hawaiiko Unibertsitateko kideek egin dute ikerketa, eta, horren arabera, isuri horiek nabarmen gutxituko balira ere, biztanleen % 48ak jasango lituzte tenperatura igoeraren eraginak. "Gure aukerak agortzen ari gara etorkizunera begira. Beroaldiei dagokienez, gure aukerak txarrak edo oso txarrak dira orain", baieztatu du dokumentuaren egile nagusiak. Adituaren esanetan, gaur egun milaka pertsona hiltzen ari dira beroaren ondorioz, eta, aurreikuspenen arabera, "litekeena da egoera horrek etorkizunean ere horrela jarraitzea, eta ez badira isuriak gutxitzen, askoz ere okerragoak izan daitezke ondorioak". Gizakien gorputzeko tenperatura egokiena 37 gradukoa da. Gure metabolismoak beroa sortzen duenez, tenperatura hori ezin da baretu kanpoko giroa are beroagoa bada. Hori dela eta, kalean 37 gradu badaude, gorputzak bero gehiegi pila dezakeela berretsi du ikerketak. Moraren taldeak erabilgarri dauden datuak errepasatu dituzte, eta beroaren ondorioz hildako 1.900 kasu baino gehiago identifikatu dituzte mundu osoan 1980. urteaz gero.

2017/06/20

126 migratzaile hil dira Mediterraneoan, euren ontzia hondoratuta

126 migratzaile hil dira Mediterraneoan, eure...
126 migratzaile hil dira Mediterraneoan, euren ontzia hondoratuta

Ontzia Libiatik abiatu zen osteguan, ...
1:19 min.

Ontzia Libiatik abiatu zen osteguan, eta 130 pertsona zeramatzan. Lau bizirik daude

Gutxienez 126 migratzaile hil da asteburuan Mediterraneoan, euren ontzia hondoratuta, bizirautea lortu duten lau pertsonak Migrazioen Nazioarteko Erakundeari (IOF) ohartarazi diotenez. IOFko bozeramaileak azaldu duenez, ontzian zihoazen lau pertsona (Nigeriakoak eta Sudangoak dira) bizirik daude, eta iritsi dira Palermoko (Italia) portura. Shock egoeran daude. Lau migratzaile horien esanetan, ontzia Libiatik abiatu zen ostegunean, eta 130 pertsona zeramatzan. Zenbait orduz nabigatu eta gero, Libiako pirata batzuek motorra ostu zieten.

2017/06/20

Hiru pertsona hil dira Bogota iparraldean, atentatu batean

Hiru pertsona hil dira Bogota iparraldean, at...
Hiru pertsona hil dira Bogota iparraldean, atentatu batean

Hiru emakumek bizia galdu dute, larri...
0:35 min.

Hiru emakumek bizia galdu dute, larri zauritu ostean, lehergailu batekin merkataritza-gune batean egindako eraso baten ondorioz

Hiru emakume hil dira Bogota iparraldean, merkataritza-gune batean, lehergailu batekin egindako eraso batean larri zauritu ostean, Kolonbia hiriburuko larrialdi zerbitzuek igande honetan jakitera eman dutenez. Oraindik ez da egilea zein den jakin. Hamaika zaurituetatik hiru larri daude. Atentatua 17:00etan izan da (22:00 GMT), Andino merkataritza-guneko bigarren solairuko bainugeletan.

2017/06/19

Eraso terrorista Londresen: Furgoneta batek hainbat pertsona harrapatu ditu

Eraso terrorista Londresen: Furgoneta batek h...
Eraso terrorista Londresen: Furgoneta batek hainbat pertsona harrapatu ditu

Scotland Yardek baieztatu du eraso te...
2:12 min.

Scotland Yardek baieztatu du eraso terrorista bat izan dela. Pertsona bat hil eta 10 zauritu dira, horietatik bi, oso larri daude. Gidaria atxilotu dute eta, momentuz, susmagarri bakarra da

Furgoneta batek oinezko talde baten aurka talka egin du Londresen, gutxienez pertsona bat hil eta beste hamar zaurituta, Seven Sister boulevarretik gertu dagoen meskita batean, Fisbury Parketik gertu, Londres iparraldean. Hamar zaurituetatik bi larri daude, eta horiek guztiak komunitate musulmaneko kideak ziren. Scotland Yardek informatu duenez, harrapaketa 00:20 aldera (hango ordua) izan da eta ibilgailuaren gidaria, 48 urteko gizonezkoa, atxilotu dute. Era berean, baieztatu du ikerketaren fase honetan ez dagoela beste susmagarririk, gidariaz gain. Scotland Yardeko koordinatzaileak hedabideen aurrean esan duenez, eraso terrorista bat izan da, "erabilitako metodologiagatik, ondorio lazgarriengatik…" hala adierazteko ezaugarri guztiak ditu. Gertatutakoaren lekukoetako batek azaldu duenez, bera fededun talde batekin batera zegoen eta, une horretan, lurrera erori zen adineko bat laguntzen ari ziren. Halako batean, erasotzailearen furgoneta haiengana abiatu zen. "Gugana zetorren furgoneta handi hori. Uste dut gutxienez 10 pertsona zauritu zirela eta, zorionez, ihes egitea lortu nuen", baieztatu du. "Orduan, tipoa furgonetatik irten zen eta geldiarazi nuen. Oihu egiten ari zen: Musulman guztiak akabatuko ditut, musulman guztiak akabatuko ditut. Aldi berean, ukabilkadaka hasi zen", Alamoudiren arabera. Mendean hartu eta gero, beti ere bertsio horrek dioenez, gizonak "hiltzea" eskatu du.

2017/06/19

2.000 suhiltzailek dihardute Portugalen sua itzaltzeko lanetan; 62 hildako

2.000 suhiltzailek dihardute Portugalen sua i...
2.000 suhiltzailek dihardute Portugalen sua itzaltzeko lanetan; 62 hildako

Litekeena da tximista batek zuhaitz b...
1:28 min.

Litekeena da tximista batek zuhaitz baten aurka jo eta sua eragin izana. Ondoren, ziztu bizian zabaldu zen, haize-ufada handiak eta tenperatura altuek areagotuta

Ia 2.000 suhiltzailek jarraitzen dute gaur, astelehena, Portugalgo erdigunea hartu duten su garrak itzaltzeko lanetan. Dagoeneko 62 dira hildakoak, eta beste hainbat zaurituak, Babes Zibilak emandako azken datuen arabera. Ezinezkoa izan da sua kontrolatzea, gauean. Leiria (bertan piztu zen sua), Coimbra eta Castelo Branco barrutiak hartu ditu suak, guztiak daude herrialdearen erdigunean. Espero dute gaur goizean Espainiako beste bi hegazkin eta Frantziako laguntza gehiago heltzea, egoera kontrolatu ahal izateko. Lehen ministroak igandean esan zuenez, hildako kopuruak gora egingo du "seguru asko", momentuz heltzea ezinezkoa den zenbait lekutara heltzen direnean. Litekeena da tximista batek zuhaitz baten aurka jo eta sua eragin izana. Ondoren, ziztu bizian zabaldu zen, haize-ufada handiak eta tenperatura altuek areagotuta. Europar Batasunak babes zibileko komunitate-mekanismoa aktibatu zuen atzo, Portugali laguntza emateko, eta suteen aurkako hegazkinak bidaltzea ahalbidetu du.

2017/06/19

Obamak Kubarekiko sustatutako malgutzean atzera egingo du Trumpek

Obamak Kubarekiko sustatutako malgutzean atze...
Obamak Kubarekiko sustatutako malgutzean atzera egingo du Trumpek

Turista estatubatuarrek irlara eginda...
1:29 min.

Turista estatubatuarrek irlara egindako bidaien baldintzak zorroztu eta Kubako enpresekin AEBko konpainiek dituzte harreman komertzialak mugatuko ditu

AEBk eta Kubak 2014ko abenduan berrezarritako harreman diplomatikoei esker, bi herrialdeen arteko hartu-eman hotza urtzen hasi da. Kontrako bideari ekingo omen dio Donald Trump AEBko presidenteak, Barack Obama haren aurrekoak bultzatutako irlarekiko malgutzean atzera egiteko neurriak iragarriko baititu. Hala, Kubara joan nahi duten turista estatubatuarrei bidaiatzeko baldintzak gogortuko dizkiete, eta AEBko enpresek irlakoekin dituzten harreman komertzialak mugatuko ditu, AEBko iturri ofizialek jakinarazi duenez. Neurriok ostiral honetan ditu iragartzekoak Trumpek, Miamin. AEBko agintariak ez du harreman etete latzik proposatuko, eta bi herrialdeen arteko merkataritza jardunari eutsiko dio, baina muga zehatzak ezarriko ditu. Hala, Kubara turismoa egitera joatea debekatuta dute estatubatuarrek, eta debeku hori betetzen dela ziurtatu nahi du AEBko presidenteak. Horretarako, Kubako herritarrak ezagutzeko banakako bidaiak galaraziko ditu. Alabaina, tankerako horretako bidaiak taldean egin ahalko dituzte estatubatuarrek. AEBko Altxor Publikoak 12 kasutan bakarrik baimentzen ditu Kubara egindako bidaiak. Baldintzok bete beharko dituzte estatubatuarrek, eta bidaian egindako gastuen dokumentazio eta ziurtagiri guztiak gorde beharko dituzte, badaezpada. Horrez gain, AEBko eta Kubako enpresen arteko harreman komertzialak mugatu nahi ditu Trumpek. Batez ere Castroren gobernuaren menpe dauden "segurtasun eta inteligentzia zerbitzuen menpe dauden enpresekin tratuak saihestea du helburu. Izango da salbuespenik, dena den, eta murrizketek ez diete Kubara doazen aire-konpainia militar eta itsas bidaiei eragingo. AEBk Kuban duen enbaxada ixteko asmorik ez du Trumpek, ezta 2014ko abenduan berrezarritako harreman diplomatikoak etengo ere.

2017/06/16

Londresko hainbat biktima identifikatzea ezinezkoa izango dela onartu dute

Londresko hainbat biktima identifikatzea ezin...
Londresko hainbat biktima identifikatzea ezinezkoa izango dela onartu dute

Dagoeneko identifikatu dute lehendabi...
2:10 min.

Dagoeneko identifikatu dute lehendabiziko biktima. 23 urteko errefuxiatu siriarra ingeniaritza zibila ikasten ari zen, eta 14. solairuan zegoen sua piztu zenean

Erresuma Batuko Poliziak gaur onartu duenez, litekeena da asteazkenean Londresko Grenfell dorrean piztutako sutean hildako hainbat pertsona identifikatzea ezinezkoa izatea. Balantze ofizialaren arabera, 17 pertsona hil dira sutearen ondorioz. 400 eta 600 pertsona bitartean bizi ziren 24 solairuko eraikinean, eta horietako askok desagertuta jarraitzen dute. Hori dela eta, hildako kopuruak gora egitea espero dute. Hirugarren egunez jarraian, suhiltzaileak Grenfell dorreko solairuak berrikusiko dituzte —120 apartamentu ditu—. Bitartean, geroz eta ozenago entzuten dira Erresuma Batuko eraikinen segurtasunaren kontrako kritikak. Grenfell dorreko hainbat bizilagunek salatu dutenez, sutearen kontrako alarmak ez ziren piztu. Bestalde, eraikinaren estalkia polietilenozkoa izatea kritikatu dute, material horrek garrak azkarrago zabaltzea eragin zuela argudiatuta. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak ikerketa ofizial bat abiatu du, sutearen zergatien "muinera" heltzeko eta etorkizunean horrelakorik berriro ez gertatzeko. Oraingoz ez dago argi sua nola piztu zen, baina, zenbait lekukoren arabera, litekeena da sua laugarren solairuan piztu izana, 00:15ean. Dagoeneko identifikatu dute lehendabiziko biktima: 23 urteko errefuxiatu siriarra. Zabaldu dutenez, ingeniaritza zibila ikasten ari zen, eta 14. solairuan zegoen sua piztu zenean.

2017/06/16

Agur roaming-ari: araudi berria ulertzeko gakoak

Agur roaming-ari: araudi berria ulertzeko gak...
Agur roaming-ari: araudi berria ulertzeko gakoak

Sakelako telefonoaren erabiltzaileek ...
2:06 min.

Sakelako telefonoaren erabiltzaileek "etxean bezala" deitu eta Internetera konektatu ahal izango dute, baina "zentzuzko erabilera" emanda

Sakelako telefonoen erabiltzaileek atzerrian deitzeagatik, SMSak bidaltzeagatik eta Internetera konektatzeagatik ordaindu beharreko gainkostua, hau da, roaming-a, amaitu egingo da Europar Batasunean ekainaren 15ean, eta bertako herritarrek "etxean bezala" erabili ahal izango dute sakelako telefonoa EBko herrialde guztietan. Hamar urteko negoziazio prozesu luze eta zailaren ondorio da roaming-aren amaiera, eta 2007tik % 90 murriztu da atzerrian telefonoa erabiltzearen kostua. Ekainaren erditik aurrera, europarrek ez dute roaming-ik izango Europar Batasuneko 28 estatuetan. Gainera, Europako Eremu Ekonomikoko estatuek ere bat egingo dute aurrerago (Islandia, Liechtenstein eta Norvegia), eta Espainiako Estatuko hainbat konpainia harago joan dira eta beste herrialde batzuk sartu dituzte baldintza berrietan, AEB tartean. Hala eta guztiz ere, erakunde europarrek "zentzuzko erabilera" deritzon klausula sartu dute araudian. Hala, konpainiek kontrol mekanismo bat izango dute gehiegikeriak edo zerbitzuaren erabilera desegokia galarazteko. Enpresak tarifaren erabilera irregularra atzeman beharko du neurriak hartzeko, eta adibidez, erabiltzaile batek jatorrizko estatuan baino kontsumo handiagoa badu atzerrian gutxienez lau hilabetez, enpresak prozesu bat jarriko du abian ustezko "gehiegikeria" argitzeko. Era berean, mugatik gertu bizi diren herritarrek etxean bezala erabili ahal izango dute telefonoa inolako mugarik gabe jatorrizko herrialdean egunean behin gutxienez konektatuz gero. Hori horrela, berdin izango dio zein estatuko konpainiarekin duen erabilera handiagoa. Prezio baxuetan datu kantitate handiak eskaintzen dituzten tarifen kasuan, konpainiek mugak ezarri ahal izango dizkiete erabiltzaileei, baina horren berri eman beharko diete.

2017/06/15

Errepublikanoen buruzagi bat egoera kritikoan, tiroketa baten ostean

Errepublikanoen buruzagi bat egoera kritikoan...
Errepublikanoen buruzagi bat egoera kritikoan, tiroketa baten ostean

Steve Scalise eta beste lau pertson...
2:16 min.

Steve Scalise eta beste lau pertsona zauritu dituzte tiroketan, Virginian. Poliziak hil egin du ustezko tiratzailea

Bost pertsona zauritu dituzte asteazken honetan AEBn izandako tiroketa batean, tartean, Steve Scalise Errepublikanoek Kongresuan duten taldearen burua. Egoera kritikoan dago. Poliziak hil egin du tiratzailea, James T. Hodgkinson izeneko 66 urteko gizon zuri bat, inspektore zena. Facebooken, Donald Trump "suntsitzeko" mehatxua idatzi zuen. FBIk ikerketa abiatu du, baina aurreratu du oraindik goiz dela jakiteko erasoak kutsu politikoa duen eta helburua aipatutako kongresistak ote ziren. Tiroketa goizeko zazpiak aldera gertatu da Alexandriako (Virginia, Washingtonetik gertu) zelai batean, AEBko Alderdi Errepublikanoko ordezkariak beisbolean jokatzen ari zirenean. Antza denez, bihar jokatzekoa den ongintzako partida baterako entrenatzen ari ziren. Steve Scalise AEBko Ordezkarien Ganberan maila handiena duen hirugarren errepublikanoa da. Bestalde, gutxienez lau pertsona hil dituzte eta beste bi zauritu San Frantziskon (AEB), UPS mezularitza enpresaren zentro batean. UPSk baieztatu egin du erasotzailea eta biktimak enpresako langileak direla. Gainera, poliziak tiroz hil du erasotzailea. San Frantziskoko Ospitalean hainbat pertsona artatu dituzte, baina oraindik ez dago argi zenbat eta zer larritasun maila duten.

2017/06/15

7 mailako lurrikara batek Mexikoko kostaldea eta Guatemala astindu ditu

7 mailako lurrikara batek Mexikoko kostaldea ...
7 mailako lurrikara batek Mexikoko kostaldea eta Guatemala astindu ditu

Dardara Huixtilako hego-mendebaldetik...
1:03 min.

Dardara Huixtilako hego-mendebaldetik 144 km-ra izan da, Chiapasen

Richter eskalan 7 maila hartu duen lurrikara batek San Marcos eskualdea (Guatemala) astindu du, Chiapas Mexikoko estatutik gertu, Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak (USGS) adierazi duenez. Sismoaren epizentroa San Pablotik hiru bat kilometrora kokatu da, Guatemalan, eta hipozentroa 98 km-ko sakoneran. USGSren arabera, intentsitate handiko mugimendua izan da, eta baliteke kalte arinak eragin izana. Momentuz, ez dakite biktimarik izan den, eta ez da alertarik ezarri tsunami arriskuagatik. Lurrikara herrialdeko zenbait puntutan sentitu da eta, hango hedabideen arabera, argindarra eten egin da leku batzuetan, besteak beste, Quetzaltenangon.

2017/06/14

Gutxienez 6 pertsona hil dira Londresen, 24 solairuko eraikin bat kiskalita

Gutxienez 6 pertsona hil dira Londresen, 24 s...
Gutxienez 6 pertsona hil dira Londresen, 24 solairuko eraikin bat kiskalita

50 zauritu baino gehiago daude. Zenba...
1:23 min.

50 zauritu baino gehiago daude. Zenbait bizilagunen esanetan, alarmak ez ziren piztu eta leherketa batzuk entzun zituzten. 250 suhiltzailek, 100 poliziak eta 100 medikuk parte hartu dute operazioan

Sute handi batek Grenfell eraikina -24 solairukoa- irentsi du Londresko Lancaster West auzoan eta gutxienez sei hildako eragin ditu, larrialdi zerbitzuek zabaldu dutenez. Halere, Scotland Yardek aurreratu du oraindik goiz dela eta hildako gehiago egotea espero dutela. Londresko anbulantzia zerbitzuaren esanetan, momentura arte 50 zauritu eraman dituzte hiriburuko ospitaletara, eta 100 mediku baino gehiago ari dira zaurituak artatzen. Dorrea 1974an eraiki eta iaz eraberritu zuten, lana burutu zuten arkitekto batzuek hango hedabideei esan dietenaren arabera. Londresko Suhiltzaileen Departamentuko ordezkariak ziurtatu duenez, suhiltzaile-taldeetako batzuk eraikinaren 21. solairura heldu du dira (24 ditu), eta uste dute eraikinak tente jarraituko duela, jasandako kalteak gorabehera. Sutea (00:15ean, GMT, piztu da) nola sortu den ikertzen ari da orain Polizia. Zenbait bizilagunen esanetan, alarmak ez ziren piztu eta leherketa batzuk entzun zituzten. Eraikinaren inguruko kaleak hesitu dituzte, eta auzokideak atera, badaezpada.

2017/06/14

Hungaria, Polonia eta Txekia zigortu dituzte, errefuxiatuak ez hartzeagatik

Hungaria, Polonia eta Txekia zigortu dituzte,...
Hungaria, Polonia eta Txekia zigortu dituzte, errefuxiatuak ez hartzeagatik

Zigor prozedura irekitzea prozesu luz...
2:46 min.

Zigor prozedura irekitzea prozesu luze baten lehen pausoa da. Akordiorik ez baldin badago, Bruselak Europar Batasuneko Justizia Auzitegira jo dezake

Europako Batzordeak zigor espedientea zabaldu die Txekiari, Hungariari eta Poloniari, Europar Batasunak onartutako asilo kuotak ez betetzeagatik. Europar Batasuneko Immigrazio komisarioaren esanetan, Europar Batzordeak behin baino gehiagotan ohartarazi ditu hiru herrialdeak, eta horiek ez omen dute ez keinurik ezta konpromisoak betetzeko ezer egin, EBren esanetan. Dena den, Europako Batzordeak eskua luzatu die Pragako, Budapesteko eta Varsoviako gobernuei, eta jarrera zuzentzen badute espedientea erretiratzeko prest agertu da. Errefuxiatuak banatzeko Europar Batasunak hartutako erabakiaren arabera, herrialdeek bi urteko epea dute beren betebehar legalak betetzeko, baina irailean amaituko da epe hori. EBko kideek denen artean bi urteren buruan 160.000 errefuxiatu hartzea adostu zuten, eta praktikan 28 herrialdeetako batek ere ez ditu bere konpromisoak bete. Hala eta guztiz ere, Europako Batzordearen esanetan betiere, herrialde gehienek lekualdaketak azkartu dituzte eta bete gabeko postuen inguruko informazioa jakinarazten dute aldian-aldian. Zigortutako hiru herrialdeek "ez dute beren obligazioak betetzeko ezer egin", komisarioaren hitzetan. Ez Hungariak ez Poloniak ez dute pertsona bakar bat ere hartu, eta Txekiak jarrera bera hartu zuen iazko abuztuan. Zigor prozedura irekitzea prozesu luze baten lehen pausoa da. Hiru herrialde horiek, baina, aukera izango dute oraindik Bruselari konponbideak proposatzeko edo erantzuteko. Akordiorik ez baldin badago, Bruselak Europar Batasuneko Justizia Auzitegira jo dezake. 2015eko irailean errefuxiatuak hartzeko programa abian jarri zenetik, 20.869 pertsona birkokatu dituzte: 13.973 Greziara iritsi ziren, eta 6.896, ostera, Italiara. Espainiak 886 pertsona birkokatu ditu (bat bera ere ez azken bi hilabeteetan) eta beste 8.437 birkokatu beharko lituzke iraila bitartean berari ezarritako kuota betetzeko.

2017/06/14

6,3 graduko lurrikara bat izan da Egeo itsasoko ekialdeko kostan

6,3 graduko lurrikara bat izan da Egeo itsaso...
6,3 graduko lurrikara bat izan da Egeo itsasoko ekialdeko kostan

Turkiako eta Greziako hainbat tokitan...
1:23 min.

Turkiako eta Greziako hainbat tokitan sentitu dute astindua

Richter eskalan 6,3 graduko lurrikara izan da atzo arratsaldean Egeo itsasoko ekialdeko kostan, eta Lesbos uhartean (Grezia) eta Turkiako Esmirna, Bursa eta Istanbul hirietan sentitu dute astindua. Dena den, oraingoz ez dute hildakoen edota garrantzi handiko kalte materialen berririk eman. Lurrikarak itsasoan izan du epizentroa, Greziako Lesbos uhartearen eta Turkiako Karaburun herriaren artean, Turkiako Kandilli institutu sismologikoak jakinarazi duenez, bertan 15:28ak zirenean. Esmirna hiria -Turkiako hirugarren hiririk handiena- lurrikararen epizentrotik 60 kilometrora badago ere, agintariek ez dute oraingoz hildakoen edota kalte materialen berri eman. Dena den, Greziako Lesbos uhartean 43 urteko emakume bat hil egin da bere etxea erori ostean. Astindua Istanbuleko hainbat etxebizitzatan ere sentitu dute, epizentrotik 500 kilometro baino gehiagora.

2017/06/13

Fiskalak Konstituziogilearen aurka jarritako helegitea baztertu du Gorenak

Fiskalak Konstituziogilearen aurka jarritako ...
Fiskalak Konstituziogilearen aurka jarritako helegitea baztertu du Gorenak

'Pretentsio gehiegi modu traketsean p...
1:28 min.

'Pretentsio gehiegi modu traketsean pilatzen saiatzeagatik' helegitea ezin duela onartu azaldu du auzitegiak

Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal nagusiak joan den ostegunean Nicolas Madurok proposatutako prozesu konstituziogilearen aurkako helegitea baztertu du Justizia Auzitegi Gorenak. Uztailaren 30ean Asanblada Nazional Konstituziogilea aukeratzeko egindako deia bertan behera uztea eskatu zuen fiskalak joan den ostegunean. Izan ere, tresna hau bultzatzen duen presidentzia-dekretua "ez dela legezkoa" argudiatu zuen. Hori baino lehen, Areto Konstituzionalak Maduroren ekimena onartzeko hartutako erabakia argitzea eskatu zuen. Ortegaren aburuz, ezinezkoa da prozesua abiatzea hautesleei ados dauden ala ez galdetu gabe. Bai Ortega Diazek bai oposizioko MUD alderdiak venezuelarrei helegitearekin bat egiteko deia egin zien joan den astean. Gainera, Luisa Ortega Diazek Auzitegi Goreneko 33 epaileren izendapenak baliorik gabe uzteko eskatu du, 2015eko abenduaren 23an egindako aukeraketa prozesua irregularra izan zela iritzita.

2017/06/13

600 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Moskun eta San Petersburgon

600 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte M...
600 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Moskun eta San Petersburgon

Atxilotuen artean Navalni oposizioare...
2:34 min.

Atxilotuen artean Navalni oposizioaren burua dago eta, gainera, 30 eguneko kartzela zigorra jaso du ustelkeriaren aurkako manifestazioak deitzeagatik, baimenik izan Gabe

600 manifestari baino gehiago, tartean Alexei Navalni oposizioko burua, atxilotu dituzte Mosku eta San Petersburgo Errusiako hirietan ustelkeriaren aurka egindako manifestazioetan, agintari errusiarrek zabaldu dutenez. Navalnik berak 30 eguneko espetxe zigorra jaso du protestak deitzeagatik eta, horrela, manifestazio deialdien inguruko legea urratzeagatik. Moskun 150 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte, eta beste 500 bat San Petersburgon (herrialdeko bigarren hiria). Moskun 4.500 bat manifestari elkartu dira eta beste 3.500 San Petersburgon, beti ere agintarien arabera. Aurretik, Poliziak Navalni atxilotu du, etxetik irteten ari zela, Mosku erdiguneko protestara joatekoa zenean, bere emazteak Twitterren iragarri duenez. Moskuko Barne Sailak baieztatu du, bere aldetik, Navalni atxilotu eta polizia-etxera eraman dutela arau-hausteen berri emateko, mitin eta manifestazioen araudia urratu eta polizia-agente baten agindua ez betetzea leporatu diote. Moskun 2011n eta 2012an Putinen aurka egindako protesta jendetsuetako oposatzaile adierazgarrienetako bat izan zen Navalni. Gainera, bigarren hautagairik bozkatuena izan zen Moskuko hauteskundeetan. Horrez gain, bere kontra ezarritako bi zigor bertan behera geratu dira, horietako bat 5 urtekoa, Kirovles zur-enpresan dirua bidegabe erabiltzeagatik eta, bestea, 3 urte eta 6 hilabetekoa, Yves Rocher enpresari iruzurra egitegatik. Navalniren esanetan, auzi horiek bera isilarazteko saiakera politikoak izan dira.

2017/06/13

Ia 3.000 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan

Ia 3.000 pertsona erreskatatu dituzte astebur...
Ia 3.000 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan

Urte hasi zenetik, 1.720 lagun hil di...
0:57 min.

Urte hasi zenetik, 1.720 lagun hil dira itsasbide horretan, eta 60.000k Italiara heltzea lortu dute

1.200 bat pertsona erreskatatu dituzte igandean Mediterraneo erdialdean egindako 11 operaziotan, eta larunbatean beste 1.650 erreskatatu zituzten 12 operatibotan, Italiako Guardia Costierak azaldu duenez. Larunbatean, 1.650 bat izan ziren Mediterraneoko uretatik ateratako lagunak, aipatutako 12 operaziotan. 9 txalupa pneumatikoetan eta 3 bateletan topatu zituzten. Urte hasi zenetik, 60.000 pertsona heldu dira Italiara Mediterraneoko itsasbidea eginez. 1.720, aldiz, hil dira saiakeran, ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak zabaldutako azken txostenaren arabera.

2017/06/12

Auto batek gutxienez 8 oinezko harrapatu eta zauritu ditu Amsterdamen

Auto batek gutxienez 8 oinezko harrapatu eta ...
Auto batek gutxienez 8 oinezko harrapatu eta zauritu ditu Amsterdamen

Poliziak jakitera eman duenez, ez dir...
1:07 min.

Poliziak jakitera eman duenez, ez dirudi 'gertakaria nahita eragindakoa izan denik'

Gutxienez zortzi pertsona zauritu dira, horietako bi larri, Amsterdameko tren geltoki aurrean auto batek hainbat oinezko aurretik eraman ostean. Poliziak ohar baten bidez jakitera eman duenaren arabera, ez du uste gertakaria nahita eragindakoa izan denik. Autoa debekatuta dagoen leku batean egon da aparkatuta, eta Polizia gidariari horren berri ematera joan denean, hark ihes egiteari ekin dio, eta bidean hainbat oinezko harrapatu ditu. Azkenerako, autoa Amsterdameko metroko sarrera batean geratu da. Zaurituetako bi zauri larriekin eraman dituzte ospitalera, eta beste sei lekuan bertan artatu dituzte. Poliziak gidaria atxilotu du, eta hasiera batean egindako galdeketaren arabera, Poliziak uste du autoaren kontrola galdu duela eta ez duela nahita egin.

2017/06/12

Bizkarrean labankada jasota hil zen Ignacio Echeverria, Londresen

Bizkarrean labankada jasota hil zen Ignacio E...
Bizkarrean labankada jasota hil zen Ignacio Echeverria, Londresen

Madrildarraren gorpua 16:00ak aldera ...
1:29 min.

Madrildarraren gorpua 16:00ak aldera iritsi da Torrejon de Ardozera (Madril), hegazkin militar batean

Ignacio Echeverria madrildarra bizkarrean labankada jasota hil zen, joan den astean, Londresen izandako atentatuan. Hala dago jasota haren heriotza-ziurtagirian, Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietako ministerioak jakitera eman duenez. Ekainaren 3an izan ziren erasoak Londresko Zubian eta Borough Market merkatuan, 22:00ak aldera. Furgoneta batekin hainbat oinezko harrapatu zituzten Londresko Zubian, tabernaz eta jatetxez beteta dagoen Borough Market azokara bidean. Madrildarraren gorpua larunbateko 16:00ak aldera iritsi da Torrejon de Ardozera (Madril), hegazkin militar batean. Terroristetako bat kamioi bat alokatzen ahalegindu zen erasoa baino lehen baina ezin izan zuen ibilgailu astuna alokatu, egindako ordainketak huts egin zuelako. Beraz, asmoa aldatu, eta azkenean atentatuan zenbait biktima harrapatzeko erabilitako Renault markako furgoneta txuria alokatu zuen. Londresko metropoliko poliziaren talde antiterroristaren buruzagiaren esanetan, ezbeharra "askoz ere larriagoa izan zitekeen", terroristak kamioia alokatzea lortu izan balu.

2017/06/12

Mayren Alderdi Kontserbadoreak irabazi du, baina gehiengo osoa galduta

Mayren Alderdi Kontserbadoreak irabazi du, ba...
Mayren Alderdi Kontserbadoreak irabazi du, baina gehiengo osoa galduta

Momentura arte, 318 eserleku lortu di...
2:52 min.

Momentura arte, 318 eserleku lortu ditu (aurrekoan baino 12 gutxiago), laboristen 261en aurrean. Mayk egonkortasunaren aldeko aldarria egin du, eta Corbynek dimititzea eskatu dio

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak ordezkatzen duen Alderdi Kontserbadoreak hauteskundeak irabazi ditu, 318 (aurrekoetan baino 12 gutxiago) eserleku eskuratuta. Gehiengo osoa 326 eserlekurekin eskuratzen da. BBCk telebista kateak jasotako datuen arabera, Alderdi Laboristak 261 (29 gehiago) eserleku lortu ditu. Laboristak emaitzen buruan izan dira zenbaketaren zati handi batean. Horien bien atzetik, Alderdi Nazional Eskoziarra (SNP), 35 eserlekurekin (-21); Liberal Demokratak, 12rekin (+4); DUP 10ekin (+2) eta, Sinn Fein, 7rekin. Joera behin betiko emaitzekin baieztatuz gero, lehen ministroak hauteskundeak aurreratzeko egindako apustua antzua litzateke, bere helburua Westminsterren zuen 17 eserlekuko tartea zabaltzea baizen. Mayk berak esan du ostiral honetan herrialdeak "egonkortasun bolada" bat behar duela eta, gaineratu duenez, bera beti jardun da nazioaren interesen alde. Hala, bere alderdiak hauteskundeak irabazten baditu, esan duenaren arabera, egonkortasuna kontserbadoreen esku egongo da, eta hori da egingo duena. Theresa Mayk Buckingham jauregira joko du gaur Isabel II.a erreginari Gobernua osatzeko moduan egongo dela esateko, nahiz eta gehiengo osoa lortu ez duen. BBCren arabera, Mayk Alderdi Unionista Demokratikoaren babesa izango luke, Ipar Irlandari dagozkion 18 eserlekuetatik 10 eskuratu ostean. Jeremy Corbyn Alderdi Laboristaren buruzagiak gaur, ostirala, adierazi duenez, alderdia Erresuma Batua "zerbitzatzeko prest" dago. BBCn egindako adierazpenetan, halere, argi utzi du ez dutela akordiorik ez itunik egingo. Hala ere, Alderdi Laboristaren bozeramaleak iragarri duenez, laboristak gutxiengodun gobernua osatzen saiatuko dira Erresuma Batuan, Alderdi Kontserbadorearen ezegonkortasunagatik, gehiengo osoa galdu ostean. Gainera, Corbynek Mayren dimisioa eskatu du berriz eta, hauteskundeen emaitzak gorabehera, 'brexit'aren gaineko negoziazioek aurrera egiten jarraitu behar dutela azpimarratu du.

2017/06/09

104 bidaiari zeramatzan hegazkin militar bat erori da Birmania ekialdean

104 bidaiari zeramatzan hegazkin militar bat ...
104 bidaiari zeramatzan hegazkin militar bat erori da Birmania ekialdean

Guztira 104 bidaiari zihoazen hegazki...
1:40 min.

Guztira 104 bidaiari zihoazen hegazkinean; horietatik 90 militarrak eta haien senideak ziren, eta gainontzeko hamalauak hegazkina gidatzeko tripulazioko langileak

104 pertsona zeramatzan hegazkin militar bat erori da Birmania hego-ekialdean (Myanmar). Hegazkina Myeik hiritik abiatu da, baina aireratu eta minutu gutxira harremanak eten dira. Bilaketa lanak egiteko lekura hurbildu diren larrialdi zerbitzuek hegazkin militar horren fuselajearen parte bat aurkitu dute uretan, Dawei hiritik gertu. Birmaniako Armada harremanetan zegoen hegazkin horretako tripulazioarekin, baina une batetik bestera eten egin da, Dawei hiritik gertu zihoazenean. Hegazkin-istripua Myeik hiritik ehun bat kilometrora izan da. Armadak 2016ko martxoan eskuratu zuen Y-8F-200 hegazkin militarra. Txinan ekoiztutako hegazkin horrek orain arte 809 ordu eginak zituen hegaldietan, eta Rangun hirian lur hartu beharra zuen. Alabaina, aireratu eta handik minutu gutxira desagertu da. Guztira 104 pertsona zihoazen hegazkinean; horietatik 90 militarrak eta haien senideak ziren, eta gainontzeko hamalauak hegazkina gidatzeko tripulazioko langileak. Larrialdi zerbitzuak tokian dira jada, eta sei itsasontziz gain hiru hegazkin dabiltza bilaketa lanak egiten. Armadak ez du baztertu hegazkin-istriputik norbait bizirik atera ahal izatea, eta erreskate lanekin aurrera jarraitzen dute. 2016ko otsailean bost pertsona hil ziren Naipyido hirian (Birmania) izandako beste hegazkin-istripu batean.

2017/06/08

Mayk eta Corbynek botoa eman dute jada Erresuma Batuko hauteskundeetan

Mayk eta Corbynek botoa eman dute jada Erresu...
Mayk eta Corbynek botoa eman dute jada Erresuma Batuko hauteskundeetan

Hauteslekuek ateak ireki dituzte dago...
2:17 min.

Hauteslekuek ateak ireki dituzte dagoeneko, eta 22:00ak arte egongo dira zabalik. Antza, Mayk ez du uste bezain erraz irabaziko, Corbynek tartea estutu ostean, inkestek diotenez

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministro kontserbadoreak eta Jeremy Corbyn hautagai sozialdemokratak dagoeneko haien botoa eman dute Erresuma Batuko hauteskunde aurreratuetan. Erresuma Batuko 46,9 milioi herritar daude gaur, ekainak 8, hauteskunde aurreratuetan botoa ematera deituta. Theresa May lehen ministro kontserbadoreak aurreratu zituen bozak apirilaren 18an, "brexit"erako negoziazioei begira agintea indartzeko; baina azkenean, eraso terroristak medio, kanpaina gai horrek baldintzatu du eta hauteskundeen mapa alda liteke. Bozkatzeko prestatu dituzten ia 40.000 hauteslekuek ateak ireki dituzte hango 07:00etan (08:00etan, gurean), eta 22:00ak arte egongo dira zabalik (23:00ak, gurean). Mayk 20 puntuko abantaila zuen hauteskundeak deitu zituenean, eta gehiengoa zabaltzeko asmoa du. Egun 17 diputatuko tartea du, eta hasiera batean hori handitzea zen helburua, baina kontrakoa gerta dakioke. Izan ere, ezustean, Jeremy Corbyn sozialdemokratak gora egin du eta baliteke kontserbadoreek gehiengoa galtzea. Kasu horretan, alderdiak itunak egitera behartuta egongo lirateke. Corbynek jarraitzaile ugari du, baina talde parlamentarioan ez du horrelako babesik. Gaur egun laboristek 229 eserleku dituzte, 2015eko hauteskundeetan botoen % 30,4 eskuratuta, eta hori gainditzea du jomugan. Opiniumek berriki egin duen inkestaren arabera, kontserbadoreek irabaziko dituzte hauteskundeak % 43ko babesarekin, eta laboristek % 36aren babesa lortuko dute. Azken egunotako beste inkesta batzuk, ordea, berdinketa ere aurreikusi dute.

2017/06/08

Hiru hildako, eskola batetik gertu izan den tiroketa batean, Utahn

Hiru hildako, eskola batetik gertu izan den t...
Hiru hildako, eskola batetik gertu izan den tiroketa batean, Utahn

Gainera, bi ume zauritu dira, horieta...
1:22 min.

Gainera, bi ume zauritu dira, horietako bat egoera kritikoan dago. Erasotzailea ere hil dute tiroketan

Hiru pertsona hil, horietako bat adingabea, eta beste bi ume zauritu dira Sandyko (Utah, AEB) auzo baten izan den tiroketa batean, eskola batetik gertu, hango Poliziak zabaldu duenez. Erasotzailea ere hil da Sandyko etxebizitza-gune batean, 16:00ak aldera, izan den tiroketa horretan. Hiriko Poliziako sarjentuaren esanetan, antza denez, gertakaria izan baino lehen "samariar on batek emakume bat hiru adingaberekin zegoela ikusi eta autoa gelditu zuen, hirurak leku horretatik ateratzeko". "Une horretan, susmagarriak samariar on horren autoaren kontra talka egin zuen (…), autotik irten eta tiroka hasi zen", esan du Nielsenek. Emakumea eta umeetako bat tiroketan hil dira, baita erasotzailea ere. "Beste ume bat ospitalerako bidean dago, egoera kritikoan, egonkor dagoen beste neskato batekin", gaineratu du. Tiroketa Brookwood lehen hezkuntzako eskolatik gertu izan da, eta ordubete baino gehiagoan itxita egon da, badaezpada.

2017/06/07

Gizonezko batek mailu batekin eraso dio polizia bati Parisen

Gizonezko batek mailu batekin eraso dio poliz...
Gizonezko batek mailu batekin eraso dio polizia bati Parisen

Notre Dameko katedralaren parean egin...
1:37 min.

Notre Dameko katedralaren parean egin du erasoa, "hau Siriakoaren ordainetan" oihukatuta, eta Estatu Islamiko kide dela aldarrikatu du. Beste polizia batek tiroka aurre egin dio. Biak zaurituta daude

Gizonezko batek mailu batekin eraso dio polizia bati Parisen, Notre Dame katedralaren parean, eta beste polizia batek tiroka aurre egin dio erasotzaileari, berri-agentziek zabaldu dutenez. Biak zaurituta daude. "Hau Siriakoaren ordainetan!" oihukatuta, erasotzailea katedraleko plaza zaintzeaz arduratzen diren agenteengana hurbildu da eta horietako bati mailuarekin jo dio buruan. Une horretan, beste polizia batek tiroka egin dio aurre. Mailuaz gain, sukaldean erabiltzen diren labanak antzeman dizkiote. "Segurtasun indarren aurkako erasoak etxeko tresna arruntekin egiten dituztela erakusten du horrek", erantsi du Barne ministro frantziarrak. Parisko Notre Dame katedraleko zabalgunean polizia bati eraso zion aljeriarra Metz Unibertsitateko ikaslea zen, ez zuen aurretik erradikalizazio seinalerik erakutsi eta, lehen ikerketaren arabera, bere kabuz egin zuen atentatua, Frantziako Gobernuko bozeramaleak adierazi duenez. Farid I. izenez ezagututako gizon horrek ez zuen aurretik "erradikalizatutako" jarrerarik erakutsi baina, Notre Dameko erasoa dela eta egindako adierazpenak kontuan hartuta, ikertzaileek ekintza terroristatzat hartu dute. Frantziako Poliziak bideo bat aurkitu du erasotzailearen etxean, eta Estatu Islamikoko kide dela esaten du bertan.

2017/06/07

7 pertsona hil dira Irango Parlamentuaren kontra egindako eraso batean

7 pertsona hil dira Irango Parlamentuaren kon...
7 pertsona hil dira Irango Parlamentuaren kontra egindako eraso batean

Estatu Islamikoak bere gain hartu dit...
3:03 min.

Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu asteazken honetan Irango Parlamentuaren eta Khomeini Irango aiatolaren mausoleoaren kontra burututako bi erasoak

Gutxienez zazpi pertsona hil eta hainbat zauritu dira Irango Parlamentuaren kontra egindako eraso batean. Antza denez, hiruzpalau gizon armatu sartu dira Parlamentuan, Teheran erdigunean, eta bertan zeuden pertsonen kontra tiro egiten hasi dira. Goizean, Irango Parlamentuaren sarreran zeuden segurtasun arduradunen kontra tiro egin du talde armatu batek. Zaindari bat larri zauritu dute, eta, legebiltzarkideek ziurtatu dutenez, hil egin da. Halaber, beste zortzi lagun zauritu dira, zaindariak eta bertan zeuden hainbat pertsona. Irango telebista kate batek ziurtatu duenez, Parlamentuan sartu den ekintzaile terrorista batek aldean zeraman lehergailua zartarazi du, barruan bi ordu baino gehiago igaro ostean. Beste albiste agentzia batzuen esanetan, berriz, erasotzaileak esku-granadak jaurti ditu. Diputatu baten hitzetan, Parlamentuan armatuta sartu den gizon bat atxilotu dute. Alabaina, erasotzaileek ihes egitea lortu dutela esan dute beste iturri batzuek. Kongresua itxi egin dute, baina Poliziak egoera kontrolpean hartu du. Minutu gutxi batzuk geroago, Khomeini Irango aiatolaren mausoleoan sartu dira hiruzpalau pertsona armatu. 1979an Iraultza Islamikoaren buruzagia izan zen Khomeini. Orduan, xahak erbestera ihes egin behar izan zuen, eta Irango aiatolak Islamiar Errepublika ezarri zuen. Egunero milaka pertsona hurbiltzen dira Khomeini Irango aiatolaren mausoleora bisita egitera. Erasotzaile bakarra zela zabaldu da hasieran, baina Irango hedabideek baieztatu dute hiruzpalau pertsona sartu direla mausoleoan. Antza denez, horietako ekintzaile suizida batek aldean zeraman lehergailua zartarazi du, beste batek bere buruaz beste egin du, Poliziak beste bat hil du eta laugarrena atxilotu egin dute. Bigarren eraso horretan, gutxienez pertsona bat hil da eta bi zauritu dira. Gainera, Khomeini Irango aiatolaren mausoleoaren inguruan aurkitutako lehergailu bat desaktibatu du Poliziak. Saudi Arabiak eta beste sei herrialdek Qatarrekin diplomazia-harremanak etetea erabaki ostean jazo da erasoa. Jarduera terroristak babesteaz gain, Iranekin lotuta dauden talde terroristak finantzatzen dituela leporatzen diote herrialde horri. Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu bi erasoak.

2017/06/07

Sei herrialdek harremana eten dute Qatarrekin

Sei herrialdek harremana eten dute Qatarrekin...
Sei herrialdek harremana eten dute Qatarrekin 'terroristak babesteagatik'

Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak...
2:57 min.

Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Egipto, Bahrein eta Libia dira herrialdeak. "Neurriak ez daude justifikatuta eta oinarririk gabeko salaketetan eta akusazioetan oinarrituta daude", dio Qatarrek

Guztira sei herrialdek eten dituzte diplomazia harremanak Qatarrekin, "jarduera terroristak babestu" eta Iranekin lotuta dauden taldeak finantzatzen dituela leporatuta. Bahrein izan da lehena, baina laster Saudi Arabiak, Arabiar Emirerri Batuek, Egiptok, Yemenek eta Libiak bat egin dute. BNA albiste agentzia bahreiniarraren arabera, "Qatarrek Bahreingo segurtasunean eta egonkortasunean, eta barne arazoetan etengabe" eragin nahi duelako hartu du erabakia. Gauzak horrela, Bahreinek "diplomazia harremanak eten ditu Qatarrekin, segurtasun nazionala mantentzeko", eta horretarako 48 orduko epea eman die diplomazia lanetan dihardutenei herrialdetik alde egiteko. Qatarren dauden bahraindarrak ere herrialdetik irtengo dira. Ohar baten bidez gaineratu duenez, Bahreingo herritarrak Qatarrera joatea eta Qatarrekoak Bahreinera joatea debekatuko du. 14 egun izango dituzte hiritar qatartarrek herrialde horretatik irteteko. Qatarren eta Persiar Golkoko herrialdeen arteko tentsioak gora egin du azken egunotan, QNA Qatarko albiste agentziak argitaratutako informazio baten ostean. Horietan, emirrak Golkoko herrialdeek Iranen aurrean duten jarrera kritikatu zuen eta AEBrekin "tentsioa" dagoela esan zuen. Handik gutxira, eraso informatiko baten biktima izan eta oharra faltsua zela ziurtatu zuen QNAk. Oharra gorabehera, Saudi Arabiak eta Arabiako Emirerri Batuek Hamad bin Jalifa al Zanirrek ustez egindako adierazpenez hitz egiten jarraitu zuten. Jarrera horrek Doharen kritikak eragin zituen eta, horrezkero, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Egipto eta Barhein herrialdeek blokeatu egin dituzte Qatarreko zenbait hedabide, besteak beste, Al Yazira. Qatarreko Gobernuak penagarritzat jo du diplomazia mailako harremanak eteteko erabakia, justifikatuta ez dagoela iritzita, Al Yazira telebista kateak zabaldu duenez. "Neurriak ez daude justifikatuta eta, berez, oinarririk gabeko salaketetan eta akusazioetan oinarrituta daude", Qatarreko Kanpo Arazoetarako Ministerioaren esanetan. Gobernu qatartarrak esan du harremanak eteteak ez dutela herritarren eta egoiliarren bizitzan eraginik izango.

2017/06/06

Bermeoko arrantzalea biriketako edema batekin hil zen, Seychelleetan

Bermeoko arrantzalea biriketako edema batekin...
Bermeoko arrantzalea biriketako edema batekin hil zen, Seychelleetan

Joan den ostiralean topatu zuten hild...
1:12 min.

Joan den ostiralean topatu zuten hilda Seychelle Uharteetan. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen

Bermeoko arrantzale bat hilda aurkitu zuten joan den ostiralean Seychelleetan. 'Draco' atun-ontziko sukaldaria zen, eta lankideekin txango bat egitera irten eta gero, ez zen itsasontzira itzuli. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen eta biriketako edemarekin hil zen. Orain, gorpua Bermeora ahalik eta lasterren ekartzeko lanean ari dira.

2017/06/06

Gizonezko batek bost pertsona hil ditu Orlandoko enpresa batean, tiroz

Gizonezko batek bost pertsona hil ditu Orland...
Gizonezko batek bost pertsona hil ditu Orlandoko enpresa batean, tiroz

Erasotzaileak bere buruaz beste egin ...
1:39 min.

Erasotzaileak bere buruaz beste egin du. Enpresa horretako langile ohia zen; apirilean kaleratu zuten

Sei pertsona hil dira Orlandoko (Florida, AEB) enpresa batean izandako tiroketan, Orange konderriko udaltzainak jakinarazi duenez. Gertakariak industria-gune bateko eraikin batean jazo dira. Gizonezko bat sartu eta tiroka hasi da. Bost pertsona hil ditu eta jarraian bere buruaz beste egin du. Zazpi lagun onik atera dira. Erasotzailea enpresa horretako langile ohia da; joan den apirilean kaleratu zuten. Erasoa ekintza terrorista izan dela baztertu egin dute. Hiltzailearen gorpuaren ondoan topatu dute erasoan erabili duen arma. Laban bat ere aurkitu dute, baina, udaltzainaren arabera, ez du erabili. Orlandoko diskoteka batean izandako tiroketaren lehen urteurrenaren atarian gertatu da erasoa. 2016ko ekainaren 12ko tiroketan 49 lagun hil zituzten.

2017/06/06

Polemika Londresen, terrorista bat ikerketapean egon zela zabaldu ostean

Polemika Londresen, terrorista bat ikerketape...
Polemika Londresen, terrorista bat ikerketapean egon zela zabaldu ostean

Erresuma Batuko Poliziak baieztatu du...
2:27 min.

Erresuma Batuko Poliziak baieztatu du atentatuaren hiru egileetako bi nortzuk izan ziren

Erresuma Batuko Poliziak eta inteligentzia zerbitzuek bazuten Londresko atentatua egin zuten terroristetako baten berri, baina ez zekiten gaur egun eraso bat prestatzen ari zenik. Khuram Shazad Butt ikerketapean egon zela zabaldu ondoren, polemika handia piztu da Londresen. Poliziak orain arte izandako portaera eta hartutako erabaki guztiak defendatu ditu, iaz Erresuma Batuko telebista kate batek jihadisten ekintzen inguruko dokumental bat zabaldu zuen arren. Besteak beste, Butt ageri zen bertan. Erresuma Batuko Poliziak terrorista baten berri zuela eta inteligentzia zerbitzuek ikerketaren arreta jaistea erabaki zutela zabaldu ostean, kritika ugari jaso dituzte. Alabaina, Poliziako kide baten esanetan, ez zegoen jakiterik Shazad gaur egun eraso bat prestatzen ari zela, eta, ondorioz, ikerketapean jarraitzen zuen arren, arreta jaistea erabaki zuten. Erresuma Batuko Poliziak baieztatu egin ditu larunbatean Londresen izandako atentatuaren hiru egileen nortasunak: Khuram Shazad, 27 urtekoa eta Pakistango jatorria duen britainiarra; Youssef Zaghba, aita marokoarra eta ama italiarra zituen 22 urteko gaztea; eta Rachid Redouane, 30 urtekoa eta Marokokoa edo Libiakoa. Hiru erasotzaileak tirokatuta hil zituzten, Londresko zubiaren inguruan eta Borough merkatuan zazpi lagun hil eta ia 50 pertsona zauritu ostean. Martxan dago biktimen nortasuna senideei jakinarazteko prozesua, baina Poliziak aitortu du “denbora” behar duela, hildakoetako batzuk atzerritarrak zirelako. Erasoa izan ostean ospitaleetara eraman zituzten 48 lagunetatik 36k ospitalean jarraitzen dute, 18k egoera kritikoan, Scotland Yarden arabera. Londresko Metropolitar Poliziaren Zerbitzuko buruak azaldu du identifikatuta dituztela hiru terroristak, eta bakarrik edo beste kide batzuen laguntzaz aritu ote ziren ikertzen ari dira orain.

2017/06/06

1.000 lagun baino gehiago zauritu dira Turinen izandako ihesaldian

1.000 lagun baino gehiago zauritu dira Turine...
1.000 lagun baino gehiago zauritu dira Turinen izandako ihesaldian

Zortzi lagun egoera larrian daude, ga...
1:24 min.

Zortzi lagun egoera larrian daude, gainera. San Carlos enparantzan 30.000 lagun inguru ari ziren Txapeldunen Ligako fianala jarraitzen petardo bat lehertu denean

Gutxienez zortzi lagun larri zauritu dira atzo goizaldean Turinen bonba alarma faltsu batek eragin duen ihesaldi batean. Gainera, 1.000 lagun baino gehiago kaltetu dira eta zauri arinak izan dituzte. Ihesaldia Real Madrilen eta Turingo Juventusen arteko Txapeldunen Ligako finala jarraitzen ari ziren bitartean gertatu da. San Carlos enparantzan 30.000 lagun inguru ari ziren futbol partidaren finala jarraitzen petardo bat lehertu denean. Antza, norbaitek bonba alerta faltsua izan dela adierazi du, eta bertan zeudenak korrika hasi dira. Zenbait lagun, gainera, altuera batetik behera erori dira, aparkaleku bateko baranda puskatu ondoren. Zaurituen artean adin txikiko haur bat dago, eta haren egoera kritikoa da. Buruan eta bularrean zauriak ditu. Gainerako kaltetuen artean, 200 lagun inguruk, golpeak dituzte.

2017/06/05

Hamar hildako eta 48 zauritu Londresen izandako bi erasotan

Hamar hildako eta 48 zauritu Londresen izanda...
Hamar hildako eta 48 zauritu Londresen izandako bi erasotan

Furgoneta batekin hainbat oinezko har...
2:33 min.

Furgoneta batekin hainbat oinezko harrapatu dituzte Londresko Zubian eta ondoren beste hainbat lagun sastatu dituzte Borough Market azokan. Poliziak ustezko erasotzaileak hil ditu

Bi eraso izan dira bart Londresen eta, orotara, hamar pertsona hil eta 48 zauritu dira, horietako asko egoera kritikoan daude. Poliziak ustezko hiru erasotzaileak hil egin ditu, tiroz. Erresuma Batuko hauteskundeetarako egun batzuk falta direnean eta Manchesterreko atentatua (22 lagun hil zituzten eta 64 zauritu ziren) izan zenetik bi aste igaro direnean jazo dira erasoak. Gertakariak Londresko Zubian eta Borough Market merkatuan jazo dira, 22:00ak aldera. Furgoneta batekin hainbat oinezko harrapatu zituzten Londresko Zubian, tabernaz eta jatetxez beteta dagoen Borough Market azokara bidean. Merkatura iristean, erasotzaileak furgonetatik jaitsi dira eta aurrez aurre topatu dituzten pertsonei labanaz eraso egin diete. Segurtasun indarrek zabaldutako informazioaren arabera, erasotzaileak hiru gizonezko dira eta poliziek "berehala" egin diete aurre. Tiroz hil dituzte hirurak. Poliziak zehaztu du hiru susmagarriek lehergailu-txaleko faltsua zeramatela soinean. Labanaz egindako hirugarren eraso bat izan da Londres hegoaldean, Vauxhall auzoan. Baina Poliziak argitu du ez duela inolako loturarik Londreseko Zubian eta Borough Market azokan izan diren ekintza terroristekin. Estatu Islamikoak larunbat gauean Londresko erdigunean izandako atentatua aldarrikatu du bart. Taldeak Amaq albiste agentziaren bidez aldarrikatu du ekintza. 39 urteko madrildar baten bila ari dira Londresen, larunbatean izandako atentatuetan desagertu ostean. Erasoetako bat jazo zen tokiaren inguruan ikusi zuten azken aldiz.

2017/06/05

Trumpek baieztatu egin du klima aldaketaren aurkako itunetik aterako dela

Trumpek baieztatu egin du klima aldaketaren a...
Trumpek baieztatu egin du klima aldaketaren aurkako itunetik aterako dela

AEBko presidenteak ingurugiroaren def...
1:58 min.

AEBko presidenteak ingurugiroaren defentsaren "buru" izan nahi du, baina modu "justu" batean

Donald Trump AEBko presidenteak Etxe Zurian egindako agerraldi batean iragarri du klima aldaketaren aurkako Parisko Ituna (ia 200 herrialdek 2015ean adostua) alde batera utziko duela. AEBko presidenteak salatu du Parisko Ituna AEBren aurkako tratu txarraren adibide dela. Hala, agintariak azpimarratu du AEBk konpromiso guztiak bertan behera utziko dituela. Baina Trump akordio klimatiko hobea negoziatzen saiatuko da, izan ere, eskuragarri dagoen energia estatubatuar guztiak behar omen ditu, itzalaldien arriskua egongo litzatekeelako bestela. Horixe omen da, gainera, Itunetik ateratzeko argudio nagusietako bat. Trumpek esan du ingurugiroaren defentsaren buru izan nahi duela, baina modu justu batean. NBEren Klima Aldaketari buruzko ordezkariak kritikatu egin du AEB Parisko Itunetik atera izana, baina baztertu egin du ituna berriro negoziatzeko aukera, Trumpek proposatu arren. UNFCCC erakundeak azpimarratu du Parisko Ituna ezin dela berriro negoziatu sinatzaileetako batek eskatuta, 194 herrialdek sinatu eta 147k berretsi dutelako. Europar Batasunak ere gogor gaitzetsi du erabakia, baina ohartarazi du pauso triste eta aldebakarreko horrek ez duela akordioa deusezten, beste aliantza batzuk bilatuko baititu. Barack Obama AEBko presidente ohiak gaitzetsi egin du Parisko Itunetik ateratzea, horrela herrialdea "etorkizuna ukatzen duten beste gutxi batzuekin" lerratu delakoan.

2017/06/02

Ameriketako Estatu Batuak klima-aldaketaren aurkako akordiotik aterako dira

Ameriketako Estatu Batuak klima-aldaketaren a...
Ameriketako Estatu Batuak klima-aldaketaren aurkako akordiotik aterako dira

Donald Trumpek aste honetan baieztatu...
1:27 min.

Donald Trumpek aste honetan baieztatuko du erabakia. AEBko presidentearen hitzetan, berotze globala gezurra da

Ameriketako Estatu Batuak klima-aldaketaren kontrako Parisko Itunetik ateratzea erabaki du Donald Trumpek, hauteskunde-kanpainan egin zuen promesetako bat beteta. Trumpek iritzian, berotze globala gezurra da. Joan den asteburuan, G-7 taldearen goi-bileran Parisko Ituna berresteari uko egin zion, erabaki bat hartzeko denbora gehiago behar zuela argudiatuta. Ondoren, erabakia aste honetan jakinaraziko zuela adierazi zuen Twitter bidez. Klima-aldaketaren kontrako akordioa 200 bat herrialdek sinatu zuten Parisen 2015ean. Lurraren berotzea mugatzea du helburu, karbono dioxido eta erregai fosilen emisioak murriztuta. Itun horren arabera, Barack Obama AEBko presidente ohiaren Gobernuak emisio kutsakorrak 2025erako % 26-28an jaisteko konpromisoa hartu zuen.

2017/06/01

90 pertsona hil eta ehunka zauritu dira Kabulen atentatu suizida batean

90 pertsona hil eta ehunka zauritu dira Kabul...
90 pertsona hil eta ehunka zauritu dira Kabulen atentatu suizida batean

Agintariek baieztatu dute Alemaniako ...
1:00 min.

Agintariek baieztatu dute Alemaniako Enbaxadatik gertu egin dutela erasoa, baina gune horretan beste enbaxada asko ere badaude. Momentuz, inork ez du atentatua aldarrikatu

90 pertsona inguru hil eta 380 zauritu dira Kabulen (Afganistango hiriburua) enbaxaden gunean egindako atentatu suizida batean, Osasun Ministerioak zabaldu duenez. Barne Ministerioaren esanetan, zisterna kamioi bat erabili omen dute erasoa egiteko, lehenengo zantzuen arabera. Afganistango zenbait hedabidek plazaratu dituzten argazkietan ikus daitekeenez, kalte material handiak eragin ditu erasoak eraikinetan eta autoetan. Momentura arte, ez du inork atentatua aldarrikatu.

2017/05/31

Rajoy ANra bertaratu beharko da deklaratzeko Gurtel auzia dela eta

Rajoy ANra bertaratu beharko da deklaratzeko ...
Rajoy ANra bertaratu beharko da deklaratzeko Gurtel auzia dela eta

"Auzitegiek hartutako erabakiaren esk...
1:11 min.

"Auzitegiek hartutako erabakiaren esku nago”, esan du Espainiako Gobernuko presidenteak epaimahaiak hartutako erabakiaren berri izan ostean

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Auzitegi Nazionalera bertaratu beharko da uztailaren 26an, Gurtel auziagatik deklaratzera, auzi horretako epaimahaiak hala erabaki duelako. “Hasieratik esandakoa errepikatuko dut. Auzitegiek hartutako erabakiaren esku nago”, esan du Rajoyk epaimahaiak hartutako erabakiaren berri izan ostean. Hala, Auzitegi Nazionaleko bigarren sekzioaren gehiengoak (bi boto alde, bat aurka) PPk eta Rajoyk berak egindako eskaria ukatzea erabaki du, bideokonferentziaz deklaratzeko, baina proposatutako datak onartu dizkio. Aurretik Jesus Santos PPren abokatuak bideokonferentziaz deklaratu beharko lukeela adierazi zuen "Gobernuko presidente karguaren jarduerari kalte txikiena egingo liokeen modua" hori dela iritzita. PPren abokatuak azaldu zuenez, "herritar guztiei eragiten dien Estatu mailako kontua da Gobernuko presidentearen agendarena".

2017/05/31

Pablo Ibarren familiak laguntza eskatu du haren defentsa ordaintzeko

Pablo Ibarren familiak laguntza eskatu du har...
Pablo Ibarren familiak laguntza eskatu du haren defentsa ordaintzeko

Hiru pertsona hiltzea leporatuta ezar...
2:04 min.

Hiru pertsona hiltzea leporatuta ezarri zioten heriotza-zigorra. Floridako Auzitegi Gorenak, baina, Pablo Ibarren heriotza-zigorra baliogabetu du, eta epaiketa berriro egiteko agindua eman du

Pablo Ibarren familiak dirua biltzeko kanpaina bat hasi du astelehen honetan, 45 urteko presoaren defentsa ordaindu ahal izateko. 1994an Miamin (Florida) bi dantzari eta klub baten jabea hiltzea leporatuta, AEBko Justiziak heriotza-zigorra ezarri zion. Iaz Floridako Auzitegi Gorenak zigorra baliogabetu ondoren, baina, berriro egin beharko dute epaiketa. Hala ere, euskal jatorriko presoa ez da kartzelatik irtengo epaiketa egin arte. Candido Ibarrek (presoaren aita) crowfunding bidez dirua biltzeko kanpaina bat aurkeztu du astelehen honetan, Pablo Ibarren defentsa ordaintzea helburu. Ildo horretatik, euskal jatorriko presoak “osasuntsu” eta “aurrera egiteko indartsu” jarraitzen duela esan dute gaur egindako agerraldian. Dena dela, “nekatuta eta, nolabait esanda, etsita ere” badagoela azaldu du haren aitak. Halaber, Pablo Ibar heriotzaren korridoretik atera zuten iaz, espetxe arrunt batera eramateko, baina aurreko espetxean segurtasun neurriak hobeak zirela eta inguruan zituen pertsona guztiak ezagutzen zituela esan du Candido Ibarrak. “Inoiz ez du itxaropena galdu, baina oraindik ez dakigu noiz izango den epaiketa berria, eta denbora asko igaro da jada. Alabaina, indar askorekin jarraitzen du, ez dakit nola egiten duen”, azpimarratu du Candido Ibarrek.

2017/05/30

Capriles zaurituta, bere taldearen aurkako

Capriles zaurituta, bere taldearen aurkako 'e...
Capriles zaurituta, bere taldearen aurkako 'enboskada' batean

Oposizio venezuelarraren buruak salat...
1:48 min.

Oposizio venezuelarraren buruak salatu duenez, "kolpatu" dituzte eta erlojuak eta irratiak "lapurtu" dizkiete Guardia Nazional Bolivartarreko zenbait kidek

Henrique Capriles Venezuelako oposizioaren buru eta Miranda estatuko gobernadorea zauritu dute, Carlos Paparoni Lehenengo Justizia diputatuarekin batera, Caracasen astelehenean egindako manifestazio berri batean. Caprilesek salatu duenez, bai berak, baita bere taldeko kideek ere, Guardia Nazional Bolivartarraren 'enboskada' baten biktima izan ziren. Capriles prentsaurrekoa eman du eta ezkerreko masailean ubeldura agerian zuen. "Armekin apuntatu gaituzte", esan du. Gainera, Guardia Nazional Bolivartarreko zenbait kidek "kolpatu" dituzte eta erlojuak eta irratiak "lapurtu" dizkiete Caprilesi eta bere taldeko kideei. "Zera esan nien: Zer duzue? Haien erreakzioa kaskoarekin aurpegian jotzea izan zen", azaldu duenez. Caprilesen hitzetan, zalantzak izan zituen Guardia Nazionaleko kideen inguruan. "Kosta egiten zait pentsatzea aberria eta Konstituzioa defendatuko duela zin egin duen norbaitek modu horretan jokatu ahal izatea". Venezuelako tentsio politikoak okerrera egin du joan den martxoaz gero. Justizia Auzitegi Nagusiak Asanblea Nazionalari boterea eta diputatuei inmunitate parlamentarioa kendu zien.

2017/05/30

Sri Lankan 180 pertsonatik gora hil dira uholdeetan

Sri Lankan 180 pertsonatik gora hil dira uhol...
Sri Lankan 180 pertsonatik gora hil dira uholdeetan

Erlojuaren kontra ari dira lanean eur...
1:46 min.

Erlojuaren kontra ari dira lanean euriteen ondorioz desagertutako ehunka lagunak bizirik erreskatatzeko

Sri Lankan erlojuaren kontra ari dira lanean uholdeen ondorioz desagertuta dauden ehunka pertsonak bizirik erreskatatzen saiatzeko, ostegunean hasitako euriteek dagoeneko 180 hildako utzi baitituzte. Armadako eta Hondamendien Kudeatzeko Zentroko langileak uhartearen hegoaldean eta hego-ekialdean ari dira lanean, montzoiarekin lotutako euriteek gogorren jo dituzten inguruetan. Hala ere, Armadako talde bat ez da nahikoa izaten ari Athwelthotan lan egiteko, guztira 39 pertsona baitaude desagertuta duela bi egun izandako luizi baten azpian. Luiziak ez du lurraren gainean etxebizitza bat bera ere utzi, eta, orduak igaro ahala, inor bizirik aurkitzeko probabilitatea gero eta txikiagoa da. Kalatura barrutian bezalaxe, herrialdeko 25 barrutietako 14 antzeko egoeran daude, dagoeneko 180 hildako, 100 desagertu eta 557.500 kaltetu utzi dituen euriteengatik. Hala, 2004ko tsunamitik izan den hondamendi natural larriena izaten ari da. Sri Lankak ia 50 urtez jasan duen lehorte handienaren ostean iritsi da montzoia.

2017/05/30

Klima-aldaketaren aurkako Parisko akordioa berresteari uko egin dio AEBk

Klima-aldaketaren aurkako Parisko akordioa be...
Klima-aldaketaren aurkako Parisko akordioa berresteari uko egin dio AEBk

Merkataritza librearen aldeko adieraz...
1:49 min.

Merkataritza librearen aldeko adierazpena adostu dute G7ko herrialdeek, baina ingurugiroari dagokionez, Parisko itunarekiko konpromisoa berresteari uko egin dio Donald Trumpek

Larunbat honetan Taorminan (Sizilia, Italia) G7ko herrialdeek egindako goi-bileraren azken adierazpenak argi eta garbi utzi du Amerikako Estatu Batuen eta gainerako herrialdeen arteko zatiketa. Izan ere, merkataritzari dagokionez, jarrerak hurbildu direla islatzen du adostutako adierazpenak. Ingurugiroa, berriz, kalterik handiena jasan duena izan da, klima-aldaketaren aurkako Parisko hitzarmena berresteari uko egin baitio Donald Trump AEBko presidenteak. "Merkataritza libreak eta bidezkoak dakarren elkarrekiko probetxua" aitortu dute G7ko herrialdeek. Puntu horretan Trumpek amore eman duela dirudi, bere hauteskunde-kanpainan protekzionismoaren aldeko deia nagusitu baitzen. Klima-aldaketaren kontrako borrokak, ordea, ez du zorterik izan. G7ko adierazpenean 2015ean adostutako Parisko itunari egin diote aipamena, horrekiko "konpromiso irmoa" dutela esanez. Gauzak horrela, adierazpenaren parte hori berresteari uko egin dio Trumpek, eta bere behin betiko jarrera argitzeko denbora gehiago eskatu du. Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak adierazi duenez, klima-aldaketaren inguruan Trumpekin izandako elkarrizketak "txarrak" izan dira. AEBk Parisko ituna errespetatuko ez duelakoan dago Merkel. "Parisko akordioa oso garrantzitsua da", azpimarratu du Merkelek.

2017/05/29

Milaka kaltetu utzi ditu British Airwaysen informatika-sistemaren erorketak

Milaka kaltetu utzi ditu British Airwaysen in...
Milaka kaltetu utzi ditu British Airwaysen informatika-sistemaren erorketak

British Airways airelinea britainiarr...
1:26 min.

British Airways airelinea britainiarrak bertan behera utzi behar izan ditu Londreseko Hearthrow eta Gatwick aireportuetatik eskainitako hegaldi guztiak

British Airways aireko bidaien enpresa britainiarraren informatika-sistemaren erorketak milaka kaltetu utzi ditu nazioartean, bertan behera utzi behar izan baitituzte Londreseko Hearthrow eta Gatwick aireportuetatik eskainitako hegaldi guztiak. “Mesedez, ez etorri aireportuetara. Informatika-sistemaren erorketak arazo larriak sortu dizkigu nazioartean eskainitako hegaldietan”, azaldu du aire-konpainia britainiarrak. Ondorioz, milaka bidaiari pilatu dira mundu osoko aireportuetan. Goizean, British Airways aire-konpainiak atzerapenak eta geldialdiak iragarri ditu nazioartean, enpresa horretako informatika-sistemaren erorketa dela eta. Arazo horrek mundu osoan izan du eragina, baina aireko bidaien enpresa britainiarrak argi utzi du gertatutakoak ez duela inolako zerikusirik zibereraso batekin. Milaka kaltetu daude, asteburu honetan bidaiari ugari espero baitziren. Izan ere, astelehenean jai da Erresuma Batuan, eta haurrek ikasturte honetako klaseak amaitzen dituzte egun horretan. Enpresaren bozeramaile baten arabera, arazoa "lehenbailehen" konpontzen ahalegintzen ari direla espezialistak.

2017/05/29

28 pertsona hil dituzte autobus baten kontrako erasoan Egipton

28 pertsona hil dituzte autobus baten kontrak...
28 pertsona hil dituzte autobus baten kontrako erasoan Egipton

Kristau koptoez betetako autobusa mon...
1:47 min.

Kristau koptoez betetako autobusa monasterio batera bidean zihoan, hamar bat gizonezko ibilgailuaren kontra tiroka hasi direnean. Egiptoko Armadak jihadisten bilguneak bonbardatu ditu Libian

Gutxienez 28 pertsona hil eta beste 20 bat zauritu dituzte autobus baten kontrako Egipton egindako erasoan. Hamar bat gizonezkok tiroka hartu dute kristau koptoez beteta zihoan ibilgailua, Al Aduan herrian, Minia probintzian (Egipto hegoaldea). Erasoa desertuko errepide batean gertatu da, Al Adua herritik hurbil, autobusa San Samuel monasteriora bidean zihoanean. Hiru edo lau autotan zihoazen hamar bat gizonezkok autobusa inguratu dute eta ibilgailuaren kontra tiroka hasi dira. Atentatuan zauritutako lagunak inguruko ospitaleetara eraman dituzte. Hildakoen artean umeak ere omen daude. Segurtasun indarrak erasotzaileen bila ari dira. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu atentatuaren ardura. Abdelgatah Al Sisi Egiptoko presidenteak Estatu Islamikoari leporatu dio erasoa, eta argi adierazi du ez duela zalantza egingo terroristen entrenamendurako guneei eraso egiterako garaian. Telebistaz emandako hitzaldi batean, agintariak jihadistak deuseztatuko dituela hitzeman du eta "Egipto barruan edo atzerrian" erasoak egiteko prest agertu da. Hori esan eta ordu batzuetara, hegazkin egiptoarrek bonbardaketak egin dituzte Libian, talde "terroristen" bilguneetan.

2017/05/29