Zeinu Hizkuntza kurtsoak
Zeinutv_ko logoa

Gor komunitatea

2024/02/08
2024ko otsailaren 9an, URIBITARTE40 Aretoak Jorge Islaren "Kontrol materiala, kontrol ukiezina" lehe (1:26 min.)

Hilean 2 bisita gidatu eskainiko dituzte eta zeinu-hizkuntzako interpretea egongo da, bat gaztelaniaz eta bestea euskaraz. Beti asteazkenean eta 19:00etan izango dira, 45 minutuko iraupenarekin.

Audiorik gabe. Hilabete honetarako 2 bisita gidatu antolatu dituzte, otsailaren 14an (gaztelaniaz) eta otsailaren 21ean (euskaraz). Bisita gidatuan interesatuta bazaude, Uribitarte pasealekua 40ra (BilbaoArte) hurbildu, aurretik aipatutako egun eta orduetan. Sarrera doakoa da. Hilero emango dizuegu zeinu-hizkuntzako interpretearekin bisita gidatua egongo den egunen berri. Anima zaitezte!

2023/10/26
Testurik gabe. (1:19 min.)

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

2023/07/28
Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik. (0:29 min.)

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro.

Audiorik gabe. Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea. Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea. Irailean ikusiko dugu elkar!

2023/07/04
Testurik gabe. (5:39 min.)

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

2022/11/04
Testurik gabe. (1:25 min.)

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

2021/06/14
Urkullu lehendakariak eta Jaurlaritzako kideek badute euren izena zeinu hizkuntzan (1:18 min.)

Euskal Gorrak eta Eusko Jaurlaritzaren arteko ekimen bateratuak zeinu mintzaira ikusarazi eta gorren komunitatearekin enpatizatzea du xede.

Audiorik gabe. Euskal Gorrak eta Eusko Jaurlaritzaren arteko ekimen bateratuak zeinu mintzaira ikusarazi eta gorren komunitatearekin enpatizatzea du xede.

2021/02/24
Herrialdeak (1:42 min.)

.

.

2021/02/23
kontinenteak (0:28 min.)

.

.

2021/02/23
Koloreak (0:25 min.)

.

.

2021/02/23
Alderdi politikoak (0:14 min.)

.

.

2021/02/23
Elikatzea (0:53 min.)

.

.

2021/02/23
Espainiako hiriak (1:56 min.)

.

.

2020/07/30
Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik. (0:35 min.)

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe. Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea. Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea. Irailean ikusiko dugu elkar!

2019/07/30
ZEINU TELEBISTAK OPORRAK HARTZEN DITU (0:36 min.)

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2018/12/21
Zeinu.tv-ek gabonetan bere ateak itxi egingo ditu (0:40 min.)

Zeinu.tv-ek urtarrilera arte albisteen igorpena moztuko du

Gabonetako jaiak direla eta, Zeinu.tv-ek eguneroko albisteen igorpena moztu egingo du urtarrilak 7 arte. Jai zoriontsuak opa dizkizuegu, jaterakoan neurritasuna izan eta ez hartu kotxerik edan baduzu. Gainera, Euskal Gorrak-en partetik egindako gabon zorion-txartela ikusi ahal izango duzue. Zorionak eta Urte berri on! Ikusi arte. Ez ahaztu urtarrilak 7an berriro elkar ikusiko dugula.

2018/07/27
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu (0:35 min.)

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2018/05/24
Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa (0:52 min.)

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara

Audio gabe. Munduko herritar al zara? Honduras, Nepal, Siria, Txina, Gambia, Maroko, Euskal Herria… zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara. Dantza herrikoi eta folklorikoak izango ditugu ikusgai, jazz musika anitza, herrialde ezberdinetako testigantzak, guztien artean egingo dugun horma-irudi ikusgarria, garaiko eta bertako jatekoa… !Anima zaitez! MAIATZAK 25 ARRATSALDEKO 18:00 etan ULIAKO LORE BARATZAK PARKEAN Alcalde J. Elosegi Hiribidea, 81, 20013 Donostia

2018/04/19
SOS-Deiaken APP berriak entzumen arazoak dituztenekin komunikatzea ahalbidetuko du (1:57 min.)

Android eta iOS sistemetarako eskuragarri dago, gaurtik, doan. Besteak beste, Euskal Gorrak elkartearekin elkarlanean egin dute aplikazioa.

Eusko Jaurlaritzaren 112-SOS Deiak larrialdi zerbitzuak APP berria du gaurtik, eta doanjaits daiteke Android eta iOS sistemetarako aplikazioa. Euskaraz eta gaztelaniazeskaintzen du informazioa, eta, besteak beste, entzuteko eta hitz egiteko arazoak dituzten pertsonekin komunikatzea ahalbidetuko du. Gainera, deia egiten duen pertsonaren kokapena automatikoki aurki dezake APP berriak. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak aurkeztu du aplikazio berria, gaur goizean, Larrialdietarako Koordinazio Zentroan, Txurdinagan. Horren hitzetan, APP berria "irisgarria da telefonoz komunikatzerik ez duten pertsonentzat eta gainerako herritar guztientzat". Sailburuaren arabera, bi dira aplikazioaren nobedade nagusiak; batetik, entzuteko edo hitz egiteko arazoak dituzten pertsonekin komunikatzea ahalbidetuko du, horretarako prestatuko grafiko eta txat berezien bidez, eta, bestetik, aktibatuta egonez gero, deia egin orduko bidaltzen du GPS seinalea APPak, eta, horri esker, automatikoki deia egin duen pertsonaren kokapen zehatza jakingo da. "Bereziki, trafiko-istripuetan eta mendiko bilaketa-lanetan oso erabilgarria izango da", esan du Beltran de Herediak. "Larrialdietako APP berria jaisten dutenek GPS sistemaren bitartez lokalizatzeko aukera aktiba dezakete, eta datu medikoak ere eman ditzakete (alergiak, gaixotasun kronikoak, hartutako botikak, eta abar). Hala, zerbitzua eraginkorragoa izan daiteke osasun-larrialdiei erantzun behar izaten zaienean. Gainera, pertsona batek larrialdi-abisua bidaltzen digunean, berak nahi duen pertsonari deitzeko harremanetarako zenbaki bat gehitzeko aukera ere emango zaio", adierazi du sailburuak.

2018/02/21
Testurik gabe (0:54 min.)

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/02/15
Bihotzaren hitzak, sari banaketa (0:42 min.)

Otsailaren 17an, 19:00tan Gurutzetako zentro zibikoan

Otsailaren 17an, 19:00tan Gurutzetako zentro zibikoan: bihotzaren hitzak, sari banaketa ZH interpretazioa egongo da. Ez galdu!

2018/02/05
Autodefentsa Ziberfeministari buruzko tailerra (1:30 min.)

Hurrengo otsailak 9 eta 10ean (ostirala eta larunbata) Feministaldek Autodefentsa Ziberfeministari buruzko tailerra antolatuko du.

Interneteko diskurtso matxistetaz kokoteraino daude, baita inolako ondoriorik ez dituzten eraso eta mehatxuetaz. Horregatik, Autodefentsa Ziberfeminista tailerrean testuinguru digitalean gertatzen diren biolentzia matxisten kontrako zenbait autodefentsa eta salaketa estrategiak landuko dira. Espazio honetan aktibista feministak aurre egin behar dieten biolentzia erak aztertu eta horiei erantzun bateratu bat nola eman aztertuko da. Horretaz gain, bertan Pikara Magazine eta Akelarre Feministako kideak izango dira. Noiz? Otsailak 9 ostirala, 18.00etan eta otsailak 10, 10.00etan. Non? John Jauregia, La Bolsa, Bilbon. Izen emateak eta zeinu-hizkuntzaren interprete zerbitzua eskatzeko 2018ko otsailaren 6a baino lehenago feministalde@gmail.com helbidean. Informazio gehigarria nahi izatekotan, bisitatu [www.feministalde.eus](http://www.feministalde.eus/eu/autodefentsa-ziberfeministari-buruzko-tailerra/)

2017/12/22
ZEINU.TV-EK GABONETAN BERE ATEAK ITXI EGINGO DITU (1:09 min.)

Zeinu.tv-ek urtarrilera arte albisteen igorpena moztuko du

Gabonetako jaiak direla eta, Zeinu.tv-ek eguneroko albisteen igorpena moztu egingo du urtarrilera arte. Jai zoriontsuak opa dizkizuegu, jaterakoan neurritasuna izan eta ez hartu kotxerik edan baduzu. Gainera, Euskal Gorrak-en partetik egindako gabon zorion-txartela ikusi ahal izango duzue. Zorionak eta Urte berri on! Ikusi arte. Ez ahaztu urtarrilean berriro elkar ikusiko dugula.

2017/12/13
Indarkeria matxistari aurka egiten diogu (1:24 min.)

Gaitasun social eta dibertsitate funtzionalaren inguruko tailerra

Marienea, Basauriko Emakumeen Etxetik, Eragintza Kultur Erakundetik eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolatik proposamen bat egin nahi dizugulako. 2016an zehar, Erakundeok, elkarlanean, Aniztasun Funtzionala duten eta ez duten emakumeekin, aniztasuna funtzionala, sexualitatea eta emakumea gaiak uztartu dituen gunea sortu genuen. Geroztik asko dira egin ditugun jarduerak, trebakuntzak, hausnarketak eta esperientzia trukaketak. Mila esker aldez aurretik! ASE taldea aberastu asmoz, gune honen parte izatera gonbidatzen zaitugu eta Aniztasun funtzionala duen beste emakumeren batek interesa izan dezakeela uste baduzu, gonbidatu ezazu. Ez izan zalantzarik! Datorren bilera trebakuntza batekin batera Abenduaren 15ean izango da, 10.30etatik 12.30etara, Marienean Kareaga Goikoa, 54, Basaurin. Etortzera animatuko bazina esatea eskertuko genizuke antolaketa egokia egin dezagun. Harremanetarako: Amagoia: urtxintxa@urtxintxaeskola.eus Saioa: sexune@gmail.com Mila esker aldez aurretik!

2017/12/01
Haien etxeetan ke-detektagailuak jartzeko interesa duten pertsona gorrak (1:49 min.)

Bilboko Udaleko doaneko zerbitzua da

Bilboko Udalak, Bilbaoko Suhiltzaileak eta Euskal Gorrak-ek azaroaren 24an Suteen prebentziorako egindako hitzaldia oso arrakastatsua izan zen. Hortaz, haien etxeetan dohainik ke-detektagailuak jartzeko interesa duten pertsona gorren eskaerak jasoko ditugu. Hurrengo baldintzak bete behar dituzte: * Bilbon erroldatuta egotea. * Etxean pertsona gorrak soilik bizitzea (bakarrik ala bikotean) Zuen etxeetan ke-detektagailuak jartzeko interesa baduzue, Gortek-i emaila bidali (gortek@euskal-gorrak.org) edo telegram/whatsapp bidez (637 86 19 20) kontaktuan jarri ahal zarete eta zita eskatu abenduaren 4tik aurrera, 9:00tatik 17:00etara. Gortek-en zuen datuak jasoko ditugu eta Bilboko Udalarekin eta suhiltzaileekin kontaktuan jarriko gara zuen etxeetara joan daitezen detektagailua jartzeko. Gaiari buruz zalantzak badituzue, Gotek-ekera hurbildu ahal zarete eta behar dituzuen azalpenak emango dizkizuegu. Aukera aprobetxatu! Gortek-en itxaroten zaituztegu (Luiz Power kalea, 6-8, Bilbo).

2017/11/21
Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen III Foroa eta FPA Sarien II Edizioa (17:27 min.)

Pasaden larunbatean Gasteizen izan ziren

Pasaden larunbatean Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen III Foroa Gasteiz-en izan zen, bertan Euskal Gorrak-en kide diren zein ez diren elkarteak parte hartu zuten. Irekiera ekitaldian Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Gizarte Politiketako Foru Diputatuak, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendariak eta Gasteizeko Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Zinegotziak parte hartu zuten. CNSE-ren partez Ruben Raso, Elkarte-Sarearen Batzordearen Arduradunak eta María Jesús Serna, bigarren lehendakariordeak parte hartu zuten. Jardunaldiaren bigarren partean elkarte-sareari buruz eztabaidatu zen eta egindako foro aurrekoen ondorioak publikoak egin ziren. Jateko etenaldiaren ostean, Fernando Pascual Amorrortu Sarien II Edizioa hasi zen. Lau sari entregatu ziren lau kategoria ezberdinetan pertsona gorren kolektiboaren aldeko lana goraipatzeko helburuarekin. Hurrengoei eman zien: - Erakunde Publikoaren kategorian Bilboko Udalaren Gizarte Ekintzaren Sailari. Saria Iñigo Pombok hartu zuen, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintzaren Zinegotziak. - Teknologia Berrien eta Informazio eta Komunikazioaren Irisgarritasunaren kategorian Mutualiari. Saria Mutualiako Zuzendari Kudeatzaileak hartu zuen. - Enpresa pribatuaren kategorian Daisalux enpresari. Enpresaren ordezkari bat hartu zuen saria. - Hilondoko moduan José Macías Ortiz de Barrón Jaunari, Arabako pertsona gorren elkarte-sarearen sustatzailea eta Arabako Gorrak-en kofundatzaileari. Bere ilobak hartu zuen saria. Orain, zeinu.tv-ek elkarte-sarearen pertsona ezberdinei egindako elkarrizketak ikusteko aukera izango duzue.

2017/11/16
India Zikloa: Hezkuntza barik ez (1:25 min.)

Jarduerak Bilbon izango dira, azaroak 20 eta 21ean eta abenduak 14an eta ZHI izango dute

Vicente Ferrer Fundazioak antolatuta, INDIA ZIKLOA: HEZKUNTZA BARIK EZ inguruko jarduerak Bilbon izango dira, azaroak 20 eta 21ean eta abenduak 14an. Zeinu-hizkuntzan ere emango dira, eta sarrera doan izango da, lekuak bete arte. Jarduerak hurrengo hauek izango dira: “Camino a la escuela” filma eta solasaldia Data: Azaroak 20, astelehena Tokia: Bidebarrieta liburutegia (Bidebarrieta 4, Bilbao). Ordua: 19:00etan Solasaldia “La educación en la India rural”, Lancy Dodem, Vicente Ferrer Fundazioko bozeramailea. Data: Azaroak 21, asteartea Tokia: La Bolsa Udaltegia (Pilota 10, Bilbao) Ordua: 19:00etan “Amets baten balioa” Indiaren gaineko ipuin kontakizuna Data: Abenduak 14, osteguna Tokia: Abandoko Udaltegia (Barrainkua 5, Bilbao) Ordua: 18:00etan Etor zaitez zure lagunekin eta familiartekoekin! Zain izango gaituzue! Iturria: [Vicente Ferrer Fundazioa](https://www.fundacionvicenteferrer.org/es/agenda/ciclo-india-no-sin-educacion-hezkuntza-barik-ez)

2017/11/10
LiburuTEKia VI. Jardunaldiak (1:35 min.)

Azaroaren 15ean, asteazkena, 19:00etatik aurrera Zeinudantzaz egindako Poesia eta Musika Errezitala izango da

Bizkaiko Foru Liburutegian azaroaren 14 eta 15ean literatura eta joera berriei buruz Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako LiburuTEKia VI. Jardunaldiak izango dira, Montsi Petralanda jarduera kultural eta argitalpen atalen arduraduna izanda. Aurten, Esti Bartolomé-ren zuzendaritza eta koordinazioaren baitan, “Zentzumenetarako Irakurketa” proiektua sortu da. Horren helburua irakurketa ikuspuntu berri batetik ikustea eta Zeinu Hizkuntza integratzeko, publikoa batzeko eta edertasuna lortzeko erabiltzea. Rakel R.R. Arymux-ren emanaldiarekin eta Yannick Vergara-ren ahotsarekin, Zeinudantzaren bitartez irakur daitekeela eta pertsonak elkartzeko modu ezberdinak daudela egiaztatuko da. Azaroaren 15ean, asteazkena, 19:00etatik aurrera Zeinudantzaz egindako Poesia eta Musika Errezitala izango da, 2. solairuko Areto Nagusian, Foru Liburutegian (Diputazio kalea 7, Bilbo). Sarrera doakoa da baina Foru Liburutegira sartzeko NANa aurkeztu behar da.

2017/10/23
Foro aurrekoaren inskripzioa (1:29 min.)

Gasteizen eta Bilbon urriaren 21 eta 28an izango dira

Con motivo del próximo III Foro de Movimiento Asociativo de Personas Sordas de Euskadi y II Edición de los Premios Fernando Pascual Amorrortu que tendrá lugar el próximo 18 de noviembre en Vitoria-Gasteiz, tendrán lugar dos PreForos. El primero de ellos, el de Vitoria, tuvo lugar el pasado sábado 21 de octubre y el encuentro fue muy constructivo y enriquecedor. Aún queda de celebrarse el Preforo de Bilbao que tendrá lugar este sábado 28 de octubre en el Salón de Actos de Bolunta. Para controlar el aforo habrá que inscribirse antes del viernes 27 de octubre. El formulario de inscripción en el siguiente enlace: [euskal-gorrak.org >PDF](http://www.euskal-gorrak.org/inscrPreforo/formularioINSCRP.pdf) A continuación, podéis ver las fotos y vídeos del Preforo del pasado sábado en Vitoria.

2017/10/20
Prebentzio jaia (1:26 min.)

Bihar izango da eta 12etatik 14etara ZHI egongo da

Bihar, hilak 21, goiz osoan zehar prebentzio jaia ospatuko da Paseo Uribitarte-n, Bilbon, Guggenheim Museoaren alboan. Bertan 400m2-ko etxe erraldoi bat jarriko da hurbilduko den edonork, bereziki umeek, istripu kasuetan nola jokatu behar den ikas dezaten. Horretaz gain, zer egin sute bat egotekotan, zerk eragin dezakeen, ebakuazio aholkuak eta lehen sorospenei buruz ikas dezateke. Gainera, suhiltzaileen hainbat kamioi bertan egongo dira barrutik ikusi ahal izateko eta hurbiltzen diren umeentzat prebentzio koaderno batzuk emango zaie. Horretaz gain, Bilboko Udaleko Larrialdiko Zerbitzu Medikuko Anbulantzien langileek bihotz-biriketako bizkortzea nola egiten den irakatsiko diete. Bertan 12:00etatik 14:00etara Zeinu Hizkuntzako Interpretea egongo da hurbiltzen diren pertsona gorrei informazioa eskaintzeko.

2017/10/19
Zinema ikusezinaren 9. Jaialdia (1:09 min.)

Hurrengo asteartean, hilak 24, emango diren bi dokumentalen ostean ZHI izango duen emanaldia egongo da

Gaur 19:30etan hasiko den Zinema Ikusezinaren 9. Jaialdian zehar lan audiobisual ezberdinak emango dira. Hurrengo asteartean, hilak 24, 19:30etatik aurrera Golem zinemak Bilbaon bi dokumental emango dira ‘Ciudad Abierta’ eta ‘Mirr’, biak azpitituluak izango dituzte. Jarraian Alabazan-en (Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) emanaldia izango da eta bertan zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Sarrera 3 euroko kostua du.

2017/10/18
Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin (1:19 min.)

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabilioi 6-n izango da

‘Neruda’ izeneko Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin hurrengo ostiralean, urriak 20, izango da Pabilioi 6-n, Deustuko Erribera kalea, 47, Bilbo. Ikuskizunak hiru artisten musika eta Txileko ohiko errezeta eta janariei buruzko poesiak nahasten ditu. Izan ere, Pablo Neruda jatorriz Txilekoa zen. Bi ekitaldi izango dira, bata 20:00etan eta bestea 22:00etan. Sarrerak lortzeko erreserba egin beharko da hurrengo estekan: [pabellon6.org/event/neruda](http://pabellon6.org/event/neruda/) zuen datuak jarriz, geroago leihatilan bertan sarrerak hartu eta ordaintzeko.

2017/10/17
Foro aurrekoaren inskripzioa (1:18 min.)

Gasteizen eta Bilbon urriaren 21 eta 28an izango dira

Hurrengo azaroaren 18an Gasteiz-en izango den Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen III Foroa eta Fernando Pascual Amorrortu Sarien II Edizioa dela eta, bi foro aurreko izango dira. Bata, Gasteizen Arabako Gorrak-en Ekitaldi Aretoan urriaren 21ean eta, bestea, Bilbon Boluntako Ekitaldi Aretoan urriaren 28an. Aretoen edukiera kontuan izanda foro aurrekoetan parte-hartzeko izena eman beharko da. Arabako kasuan bazkideek, ez bazkideek eta kide ez diren Gipuzkoako elkarteek urriaren 20a baino lehen izen eman behar dute. Bizkaiako kasuan bazkideek, ez bazkideek eta kide ez diren elkarteek (El Botxo, Santurtziko Gorrak…) urriaren 27a baino lehen izen eman behar dute. Izen ematearen orria hurrengo estekan: [www.euskal-gorrak.org](http://www.euskal-gorrak.org/inscrPreforo/formularioINSCRP.pdf)

2017/07/28
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu (0:44 min.)

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1etik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gain, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2017/05/24
Euskadiko Gorren III. Mendi Ibiltaritza (4:15 min.)

Ekainaren 24an Ganekogorta mendira izango da igoera

Euskal Gorrak-ek antolatutako Euskadiko Gorren III. Mendi Ibiltaritzan ekainaren 24an izango da. Elkargunea Laudio (Araba) izango da 9:00etan eta bertatik Ganekogorta mendiaren igoerari ekingo diogu. Mendi ibiltaritza hau Euskal Gorrak-en bazkideentzat izango da. Ritxar ibiltaritzaren arduradunak egindako azalpen bideoan informazio gehiago izango duzue. Parte hartzera anima zaitezte, oso ondo pasako duzue eta!

2017/04/12
Zeinuk oporrak hartuko ditu (0:24 min.)

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 18ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 18an, asteartea, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2016/12/23
Zeinu.tv-ek gabonetan bere ateak itxi egingo ditu (1:25 min.)

Zeinu.tv-ek urtarrilaren 9ra arte albisteen igorpena moztuko du

Con motivo de las fiestas de navidad Zeinu.tv dejará de emitir el informativo diario y se despide de todos ustedes hasta el 9 de enero, día en el que se reanudará la emisión. Les deseamos que pasen unas felices fiestas, coman con moderación y nada de coger el coche después de haber bebido. Y para que la espera sea más amena les ofrecemos unas tomas falsas de este año, además de una felicitación en nombre de todo Euskal Gorrak. ¡Feliz navidad y feliz año nuevo! Hasta la vista. Recuerden nos vemos el 9 de enero.

2016/12/16
Zeinu dantza ikuskizuna Guggenheim Bilbao Museoan (1:26 min.)

Irisgarria eta familiarra del ikuskizuna

Isiltasuna dantzatzen zeinu dantza ikuskizuna abenduaren 27 eta 28an izango da 18:30etan Guggenheim Bilbao Museoko entzungelan. Isiltasuna dantzatzen zeinu dantza ikuskizunean, Rakel R.R.k sortutakoan, askotariko diziplina artistikoak elkartzen ditu: antzerkia, dantza, musika eta poesia, eta zeinu hizkuntzarekin uztartzen, zeinu artea egiteko. Arymux konpainiako antzezle eta dantzariek, txikiek zein helduek, emanaldi paregabea eskainiko digute, kultura pertsona guztiei irisgarri egiten eta gozatzeko aukera ematen dieten bitartean. Lekua: Entzungela (begizta magnetikoa dago) Iraupena: 75 min Sarrerak: salgai Museoko txarteldegian eta webgunean; 4 € Lagunak, 6 € publiko orokorra. Adin guztietarako egokia

2016/12/13
India zikloa: aldatu oraina (1:12 min.)

Abenduaren 14tik 16ra izango da Bidebarrietan eta Azkuna Zentroan

Vicente Ferrer Fundazioak antolatu du “India zikloa: Aldatu oraina” zikloa. Bilbon izango da abenduaren 14tik 16ra. Jarduera guztiak zeinu-hizkuntzan ere emango dira, eta sarrera doan izango da, lekuak bete arte. “Ametsen bidea” filma eta solasaldia Data: Abenduak 14, asteazkena Lekua: Bidebarrieta liburutegia (Bidebarrieta 4, Bilbao). Ordua: 19:00etan Tailerra “Aldatu oraina bidezko merkataritzaren bidez” Data: Abenduak 15, osteguna Lekua: Azkuna Zentroa-MediaLab (Arrikibar plaza 4, Bilbao) Ordua: 19:00etan “Amets baten balioa” Indiaren gaineko ipuin kontakizuna Data: Abenduak 16, ostirala Lekua: Azkuna Zentroa-erabilera askotarako aretoa (Arrikibar plaza 4, Bilbao) Ordua: 18:00etan Fundaziotik parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Informazio gehiago nahi izanez gero: [web](http://www.fundacionvicenteferrer.org/es/agenda/ciclo-india-cambia-el-presente)

2016/11/23
Kanaria Handietako Pertsona Gorrentzako Elkartea lagundu Las Palmasko Inauterietan parte hartzen (1:10 min.)

Helburua lortzeko crowdfundind solidarioko plataforma sortu du dohainak hartzeko

Kanaria Handietako Pertsona Gorrentzako Elkarteak 2017ko Las Palmasko Inauterietan parte hartu nahi du. Hautagai gorrak inauteriko erregina gisa eramango duen jantzia eta lehiaketan parte hartzeak ekarriko dituen gastuak lortzeko crowdfunding solidarioko plataforma batekin dirua biltzen saiatzen ari da. Ekimen honek hainbat helburu ditu. Alde batetik, pertsona gorren zein entzuleen integrazioa. Beste aldetik, komunikazio oztopoak apurtzea interpreteen presentzia eta subtituluak dituzten edukiak sustatuz. Laguntzeko eta informazio gehiago izateko, hurrengo esteka sakatu [www.kukumiku.com](https://www.kukumiku.com/proyectos/ayudanos-participar-carnaval-gran-canaria/). Dohaina 5 eurotik hasten da.

2016/10/21
Saskibaloia gurpildun aulkiko denboraldia hastear dago (1:13 min.)

Bidaideak Bilbao Bsr eta Abencosa Ferrol elkar jokatuko duten partidarekin bihar larunbatean hasiko da

Bihar, larunbatak 22, Bidaideak Bilbao Bsr eta Abencosa Ferrol elkar jokatuko duten partidarekin 2016-2017ko saskibaloia gurpildun aulkiko denboraldia hasiko da. Partida Txurdinagako polikiroldegian 18:30etan izango da eta sarrera doakoa da. Bilboko taldetik jokalariei animatzera joatera gonbidatzen gaituzte. Jokalarien artean Rioko Joko Paralinpikoetan parte hartu zuten 4 dominadun daude. Bidaideak Bilbao Joko Paralinpikoetan ordezkari gehien izan zituen taldea izan zen eta biharko partida aprobetxatu nahi dugu bertan parte hartu zutenei omentzeko.

2016/09/16
Euskadiko Gorren III. Mendi-Ibiltaritza (0:27 min.)

Euskadiko Pertsona Gorren III Mendi martxa bertan behera geratzen da eguraldi txarra dela eta.

Audio eta testurik gabe.

2016/09/02
Euskadiko Gorren III. Mendi-Ibiltaritza (4:05 min.)

Igoera Ganekogorta mendira irailaren 17an izango da

Euskal Gorrak-ek antolatutako Euskadiko Gorren III. Mendi-Ibiltaritza irailaren 17an izango da. Topaketa Laudion (Araba) izango da 9:30etan eta Ganekogorta mendiaren igoerari ekingo diogu. Informazio gehiago nahi izanez gero Ritxar arduradunak egindako bideoa ikus dezakezue. Anima zaitezte eta parte hartu, seguru aski oso ondo pasako duzue eta.

2016/07/29
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu (0:42 min.)

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, abuztuaren 31tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, abuztuaren 31tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gain, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2016/05/19
“Zinemagile artean”. Emakumezkoek egindako zinema arabiarraren 5. Karabana (1:19 min.)

Maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean Bilboko Azkuna Zentroko Golem zinemetan izango da

Kultura Communication y Desarrollo KCD-k “Zinemagile artean” emakumezkoek egindako zinema arabiarraren karabana antolatu dute. Maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean Bilboko Azkuna Zentroko Golem zinemetan izango da. Ikusleentzat sarrera 3 euroko kostua du. Ekintza honen helburua munduan zehar gertatzen ari diren gizarte eraldaketak sustatu eta erakustea da. Egunero filmen hiru sesioak ikusgai egongo dira: 17:00etan, 19:45etan eta 22:15etan. Filmak subtituluak izango dituzte eta 19:45eko sesioan filmen zuzendariak parte hartuko dute eta, gainera, solasaldi horiek Zeinu Hizkuntzako interpretea izango dute.

2016/03/23
Zeinuk oporrak hartuko ditu (0:24 min.)

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du martxoaren 29ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina martxoaren 29an, asteartea, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2015/12/18
Zeinu.tv-ek Gabonetan bere ateak itxi egingo ditu (1:19 min.)

Zeinu.tv-ek urtarrilaren 7ra arte albisteen igorpena moztuko du

Gabonetako jaiak direla eta, Zeinu.tv-ek eguneroko albisteen igorpena moztu egingo du urtarrilaren 7ra arte. Jai zoriontsuak opa dizkizuegu, jaterakoan neurritasuna izan eta ez hartu kotxerik edan baduzu. Eta zain zaudeten bitartean ez aspertzeko, programa grabatzerakoan izandako hainbat akatsen bideo bat prestatu dugu zuek goza dezazuen. Gainera, Euskal Gorrak-en partetik egindako gabon zorion-txartela ikusi ahal izango duzue. Zorionak eta Urte berri on! Ikusi arte. Ez ahaztu urtarrilaren 7an berriro elkar ikusiko dugula.

2015/11/27
Irisgarritasuna abenduko hauteskunde mahaietan (1:38 min.)

Mahaikide izatea egokitzen zaien pertsona gorrentzako zeinu hizkuntzako interpretea egongo da

Datorren abenduaren 20an Gorte Nagusietarako hauteskundeak dira eta mahaikide izatea egokitzen zaien pertsona gorrentzako zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Barne Ministerioa 2011.urtean hasi zen hauteskunde-mahaikide izatea egokitzen zaien pertsona gorrentzako interpreteen gastuak bere gain hartzen. Pertsona gorren bati hauteskunde-mahaikide izatea egokitu bazaio bi aukera ditu: 1. Mahaikidea izateari uko egin jakinarazpenaren arauak jarraituz. 2. Mahaikidea izatea onartu eta zeinu hizkuntzako interpretea eskatu. Behin jakinarazpena jasota, pertsona gorrak 7 eguneko epea dauka interpretea eskatzeko. Honetarako hurrengo urratsak jarraitu beharko ditu: 1. Zure zonaldeko hauteskunde-batzordera idazki bat bidali. Idazkiaz batera zure ezgaitasun ziurtagiria erantsi. 2. Hauteskunde egunean zure hauteslekura joan eta interpretea bertan egongo da. Pertsona gorrak EZ du federazioan edo pertsona gorren elkartean interpretea eskatu behar. Honen gaineko informazio guztia honako estekan aurkituko duzue [CNSE bloga] (http://blog.cnse.es/personas-sordas-como-participar-en-las-mesas-electorales/) Zeinu hizkuntzako interprete zerbitzua eskatzeko eskaera-orria honako estekan eskuragarri duzue: [Eskaera eredua] (http://goo.gl/25gcu)

2015/11/26
Bertan behera geratu da III Mendi-ibiltaritza eta ibilbidea (0:23 min.)

Aste honetan egondako eurite eta eguraldi latzak dira arrazoi nagusiak

Euskal Gorrakek hurrengo azaroaren 28an Madarian, Araban, antolatuta zuen III Mendi-ibiltaritza eta ibilbidea bertan behera geratu da. Azkeneko astean egondako eurite eta eguraldi latzagatik, ez da heldu parte hartze minimo batera eta, hori dela eta, bertan behera geratzea erabaki da. Barkatu eragozpenak.

2015/11/24
“Vicente Ferrer eta Zoriontasuna” dokumentala eta hitzaldia (0:55 min.)

Azaroaren 27an, ostiralean, arratsaldeko 19.30ean, Bidebarrietako (Bilbo) liburutegian izango da

Hurrengo ostiralean, azaroak 27an, Bidebarrietako (Bilbo) liburutegian arratsaldeko 19:30ean Vicente Ferrer fundazioak topaketa bat antolatu du. Bertan berbaldia eta “Vicente Ferrer eta Zoriontasuna” foro dokumentala aurkeztuko dira. Zeinu- hizkuntzan ere emango da. Hizlarien artean, Bilboko udalaren zinegotzi eta Vicente Ferrer fundazioaren langile eta ordezkariez gain, Sara Crespo egongo da bertan, Fundazioaren kooperante izandakoa eta teluguko (Andhra Pradeskeko, Idiako hizkuntza) zeinu hizkuntzan aditua dena. Azkenengo hau izango da “Vicente Ferrer eta Zoriontasuna” dokumentala zeinu hizkuntzan kontatuko duena. Sarrera doakoa izango da.

2015/11/11
III Mendi-ibiltaritza eta ibilbidea (0:52 min.)

Azaroaren 28an ospatuko da Madarian (Araban) goizeko 9:00etan

Euskal Gorrak erakundeak III. Mendi ibiltaritza eta ibilbidea antolatu du. Azaroaren 28an ospatuko da goizeko 9:00etan Arabako “Senda de los Pastores” eta “Tronchas de piedemonten”. Bi ibilbide egingo dira, biak 20 kilometrokoak. Bata zailtasun baxukoa da eta 500 metroko maldarekin. Bigarrena, ordea, zailtasun ertainekoa da eta 600 metroko maldakoa da. Izena emateko Euskal Gorrak elkartera edo hurbileko elkartera gerturatu.

2015/10/20
Tabakelera eraikuntza ikusi ahal izateko bisita gidatuak zeinu hizkuntzan (1:49 min.)

Urriaren 31n eta azaroaren 27an zeinu hizkuntzerako bisitentzako erreserbatu dituzte

Donostiako Tabakalerak, kultura garaikideko zentroak, doako bisitaldi gidatu batzuk antolatu ditu bere instalazioak ikusi ahal izateko. Urriaren 31n eta azaroaren 27an bisitek zeinu hizkuntzako zerbitzua izango dute. Urriaren 31n, larunbata, “Tabakalera Ezagutuz” bisita egongo da, non eraikinaren historia eta erabilera berriak proiektu kulturalaren barruan kontatuko dituzte. Euskaraz 11:00etatik 12:00ak arte eta gaztelaniaz 12:00etatik 13:00ak arte izango dira bisitaldiak. Bestalde, azaroaren 27an, ostirala, bigarren bisita bat egongo da “Bisita solastuak” izenekoa. Horrekin batera, bertan dagoen erakusketan bisitaldi bat ere egingo da. Kasu honetan, gaztelaniaz 18:00etatik 19:00ak arte eta euskaraz 19:00etatik 20:00ak arte izango dira bisitaldiak. Izen-ematea egiteko bi modu daude. Urriaren 31ko bigarren txandan eta azaroaren 27ko lehenengo txandan parte hartu nahi dutenek posta elektroniko bidez egin behar dute m.petxarroman@tabakalera.eu korreo elektronikora. Urriaren 31ko lehenengo eta azaroaren 27ko bigarren txandan parte hartu nahi dutenek, ordea, Tabakaleraren web orritik egin beharko dute, bertan Hezkuntza atalean sartuta. [www.tabakalera.eu](http://www.tabakalera.eu/eu)

2015/10/15
EDSUko I. Europear mintegia ospatuko dute (7:01 min.)

Euskal Gorrakek Europako 27 herrialdetako 81 ikasle hartu zituen urriaren 8tik 11ra bitartean Bilbon-

Pasaden 8tik 11ra bitartean, Euskal Gorrakek eta EDSUk, EDSUko I. Europear Mintegia ospatu zuten “Goi Mailako Hezkuntzaren Oztopoak Hautsiz” izenburupean. Egun horietan, Euskal Gorrakek Europako herrialde ezberdinetatik etorritako EDSUko I Europear Mintegian parte hartu zuten 81 ikasle hartu zituen. EDSUk mota honetako ekitaldia antolatzen zuen lehenengo aldia izan da. Euskal Gorrakek ohore handiz hartu du Bilbo ekitaldiaren egoitzatzat aukeratu izana. Hori dela eta, Sofyiya Kalinova, EDSUko presidenteak, mintegiaren antolaketa eskertzen dio Euskal Gorrakeri. Hizlariei dagokienez, ESU zein EDSUko ordezkariak eta Europan interpretazio arloan lan egiten duten profesionalak hitza hartu zuten. Hitzaldiek, pertsona gorrek unibertsitatean ikasteko dituzten zailtasunei heldu zieten. Testuinguru horrek eztabaida, hausnarketa eta bizipenak trukatzeko abaguneari bidea eman zion. Ostegunean egin zen irekieraren ondoren, ostiral goizean lau hitzaldi egon ziren eta horren ostean eztabaida irekia. Arratsaldean, berriz, tailer batzuk ospatu ziren. Gauean, afaria bat antolatu zuten non parte hartzaile bakoitzak, bere kultur eta herrialdeetako jakiak, edariak eta produktu tipikoenak eraman zituzten. Europako ikasleek ekintza kulturalez beteriko larunbat goizaz gozatzeko aukera izan zuten; goizean Bilboats barkuan buelta bat eman eta Guggenheim museoa bisitatu ondoren, hamaiketako eta pintxo batzuk jateko aukera izan zuten. Ondoren, Bizkaia frontoira gerturatu ziren Herri Kiroletako eta pilota partidu bat ikustera. Horrez gain, pilotara eta txingetara jokatu zuten eta nork irabaziko zuen apostuak ere egin zituzten. Mintegi hau ez zen posiblea izango kolaboratzaileen ekarpenik gabe (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko udala, Basque Tour, Eroski eta Daisalux fundazioak) eta gure boluntarioen lanik gabe.

2015/10/07
Ipuin kontaketak magikoak (0:43 min.)

Euskaraz eta zeinu-hizkuntzan eskainiko dira

Donostiako Aiete Kultur Etxeak datorren urriaren 24tik abenduaren 24ra bitartean ipuin kontaketa emanaldiak eskainiko ditu bere areto nagusian. Ipuin kontaketak 2 urtetik gorako umeentzat prestatuta egongo dira. Euskaraz eta baita zeinu-hizkuntzarekin eskainiko dira. Guztira 4 saio egongo dira. - Irripuinak Largabistarekin: Urriaren 24an 17:00tan. - Ipuinak harpekin: Azaroaren 10ean 17:30etan. - Ipuinak pianoarekin: Abenduaren 3an 17:30etan. - Gabonetako ipuinak: Abenduaren 24an 11:00etan.

2015/10/06
Yoga klaseak Zeinu Hizkuntzan (0:46 min.)

Yoga eskola Plaza Berritik oso hurbil dago

Inmaculada Albizuri, Euskal Gorrak-eko Zeinu Hizkuntza mailen ikasle ohia, Zeinu Hizkuntzan yoga klaseak eskaintzen ditu “Plaza Nueva” Yoga Eskolan. Hau Mitxel Labegerie zb.2-1, Bilbo, kokatuta dago (Posta kalea eta Plaza Berriaren ondoan). Informazio gehiago nahi izanez gero, berarekin kontaktuan jarri ahal zarete Whats App bidez 615706288 zenbakian edo email bidez padmayani@hotmail.com

2015/09/29
Zeinu Hizkuntzan egindako metraia (0:58 min.)

Euskadiko hiru hiriburutan eta Tolosan emango dute egun ezberdinetan

Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Elkarteak, Gainditzen, “The Tribe” Zeinu Hizkuntzan egindako metraia Euskadiko hiru hiriburutan eta Tolosan emango dute egun ezberdinetan. Horrela, Bilbon urriaren 8an, osteguna, emango dute 20:00etan Golem Alhondiga zinemetan, Gasteizen urriaren 13an, asteartea, 20:00etan Florida zineman, Donostian urriaren 19an, astelehena, 19:30etan Trueba zineman eta, azkenik, Tolosan urriaren 23an, ostirala, 20:00etan Topic areto nagusian. 5 euroko kostua izango du. Filmaren informazio gehiago izateko: [www.filmaffinity.com](http://www.filmaffinity.com/es/film116429.html)

2015/09/24
2015eko Pertsona Gorren Nazioarteko Eguna (1:07 min.)

Irailaren 26, larunbata, Gasteizen kokatuta dagoen Jardines Obispo Fernández de Pierola-n izango da 11:00etatik 20:00ak arte

Arabako Gorrak-ek 2015eko Pertsona Gorren Nazioarteko Egunaren jaia antolatu du. Aurten, hurrengo larunbatean, irailak 26, Gasteizen kokatuta dagoen Jardines Obispo Fernández de Pierola-n izango da. Jaia 11:00etan hasiko da eta 20:00etan amaituko da. Egunean zehar, Pertsona Gorren Nazioarteko Egunaren manifestua irakurtzeaz gain, 12:30etan Gasteizko kaleetatik manifestazioa egingo da batukadak eta motorzale talde batek lagunduta. 17:00etan stand-ak irekiko dira eta 17:15etatik 20:00ak arte ikuskizun ezberdin egongo dira, besteak beste, abestiak, ikuskizun artistikoak, antzerkia eta poesia. Horretaz gain, bai goizean baita arratsaldean ere umeentzako ekintzak egongo dira. Anima zaitez eta Gasteizera hurbildu Pertsona Gorren Nazioarteko Egunean parte hartzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero hurrengo esteka sakatu: [www.www.diamundialpersonassordas.org](http://www.diamundialpersonassordas.org/)

2015/07/30
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu (1:47 min.)

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gain, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Itxaronaldia atseginago egin diezaizuen urtean zehar egin ditugun hanka-sartzeak orain ikusgai izango dituzue. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2015/07/17
Interprete Zerbitzua abuztuan ere zabalik egongo da (0:57 min.)

Euskal Gorrakek interpretazio zerbitzuak uda osoan zehar eskainiko ditu

Euskal Gorrak abuztuan itxita egongo da. Hala ere, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan Interpretazio Zerbitzua eskaintzen jarraituko du, gutxieneko zerbitzuak eskainiz. Hortaz, pertsona gorrek euren zerbitzuak hiru lurraldeetan eskatzen jarraitu ahalko dute, baina honako hiru bideak bakarrik erabiliz: > Emaila ils.bizkaia.eg@gmail.com (Bizkaiko zerbitzuetarako) ils.gipuzkoa.eg@gmail.com (Gipuzkoako zerbitzuetarako) ils.araba.eg@gmail.com (Arabako zerbitzuetarako abuztuaren 1etik 30era) > Mobila (SMS) Bizkaia: 688 800 306 Araba: 688 800 306 (abuztuak 1etik 30era); 605 756 903 (abuztuak 31) Gipuzkoa: 688 648 989 > Web eskabidea: [www.euskal-gorrak.org](http://www.euskal-gorrak.org/) Irailaren 1etik aurrera lurralde bakoitzeko ZHIZn berriz ere ohiko bideak erabili ahal izango dira interprete zerbitzuak eskatzeko.

2015/07/08
La lengua de signos estará presente en el videoclip de la canción Badator Marijaia (1:25 min.)

Los protagonistas del videoclip serán los y las finalistas del concurso Harrapazank, pero en la grabación del mismo también han colaborado diferentes personalidades y entidades, Euskal Gorrak entre ellas

Euskaltzaleen Topaguneak, Bilboko Udalarekin elkarlanean, Bilboko Aste Nagusiko ikurra den Badator Marijaia abestiaren bideoklipa sortzea proposatu zuen. Bideoklipean Harrapazank lehiaketaren 10.edizioko aurtengo finalistak –abeslariak, dantzariak eta antzezleak- izango dira protagonistak. Horretaz gain, bideoklipa egiteko hainbat pertsonek eta elkarte edo erakundek parte hartu dute, besteak beste, La Otxoak, Itziar Ituñok, Bilboko konpartsek eta Euskal Gorrak Federazioak. Pasa den ostiralean, Euskal Gorrak-eko hiru lankide Bilboko Plaza Berrian bideoklipa grabatzen egon ziren, Badator Marijaia abestian zeinu hizkuntzak ere bere lekutxoa izan dezan.

2015/05/07
Euskal Gorrak eta EHU Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoaren alde (1:05 min.)

Euskal Gorrakek EHUko kulturguneak antolatutako Zeinu Hizkuntzako ikastaroak emango ditu

Pasa den asteazkenean, apirilaren 29an, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) ikasleei begirako ekitaldia antolatu zuen Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa izeneko gazte proiektuaren baitan. IKD ereduak ikasleek euren ikaskuntzaren jabe izatea lehenesten duen eredu propio, kooperatibo, eleanitz eta inklusiboa da. Hots, prestakuntza integrala, malgua eta gizartearen beharretara egokitzen duena. Horren arabera prestatzeko, erakusteko eta ikasteko modu aktiboagoak eta kooperatiboagoak sortu behar direla defendatzen du. Asteazkenean, EHUk ikasketez gain aukeran ematen duen eta eredu horrekin bat egiten duen ikastaro-eskaintza zabala ezagutarazi nahi izan zuen. Euskal Gorrakek, zehazki, EHUko kulturguneak antolatutako Zeinu Hizkuntzako ikastaroak ematen dituenez, bertan izan ginen hurbildu nahi izan zuen edonori informazioa emateko.

2015/05/05
Irisgarritasuna maiatzeko hauteskunde mahaietan (0:59 min.)

Maiatzaren 24ko hauteskundeetan mahaikidea izatea egotzi zaion pertsona gorrak interprete zerbitzua eskatu ahal du dohainik

Datorren maiatzaren 24an udal-hauteskundeak eta, zenbait autonomia erkidegotan autonomia-hauteskundeak ere izango dira. Barne Ministerioa 2011. urtean hasi zen hauteskunde-mahaikide izatea egokitzen zaien pertsona gorrentzako interpreteen gastuak bere gain hartzen. Hauteskundeen egutegiaren arabera, mahaikideen zozketa apirilaren 25 eta 29 artean egin zen. Hortaz, dagoeneko jakinarazpenak bidaltzeari ekingo zioten. Pertsona gorren bati hauteskunde-mahaikide izatea egokitu bazaio, eskaera-orri bat bete besterik ez du egin behar izango hauteskunde-mahaian zeinu hizkuntzako interpretea izateko. Honen gaineko informazio guztia zein interpretea eskatzeko eskaera-orria honako estekan aurkituko duzue [El Blog de la CNSE](http://blog.cnse.es/personas-sordas-como-participar-en-las-mesas-electorales/) Informazio hau CNSEren Facebook-en ere argitaratuta dago apirilaren 17ko datarekin.

2015/04/21
Gregorio Ibarra” Bizkaiko gorren eskolako ikasleen I. Topaketa (1:45 min.)

Loiun izango da ekainaren 20an. Eskolari buruzko bidea, argazkiak, janaria eta diskoteka egongo dira

Ekainaren 20an “Gregorio Ibarra” Bizkaiko gorren eskolako ikasleen I. Topaketa izango da Loiun. Topaketa honen helburua eskolako irakasle eta ikasleen arteko kontaktua berreskuratzea da. Topaketaren programa hurrengoa da: 10:30etan Gurena Zaharren Egoitzako aparkalekuan kontzentrazioa izango da. 11etan egoitza bisitatuko dugu eta eskolari buruzko bideoa bat jarriko da. 13:00etan talde argazkia aterako dugu. 14:00etan Landaxueta Jatetxean ongietorri cocktail-a egon da eta, geroago, 15:00etan janaria. 18:00etan diskoteka egongo da 20:00etan amaituko dena. Programa alda daiteke beharrezkoa izanez gero. “Loiuko ikasle ohi gorren topaketa” facebook taldean inskripzio orria aurkituko duzue. Deskargatu eta bete behar da eta bertan agertzen den kontu zenbakian ordaindu behar da. Inskripzio orria hurrengo helbide elektronikora bidali behar da: hippy_1984@hotmail.com, arduraduna Tania Irazabal da. Topaketaren ordainketa eta inskripzioa orria maiatzaren 31 baino lehen bete behar dira. Bete ostean inguruabar baten bat gertatuz gero ezin bada topaketara joan, ekainaren 12 baino lehen abisatu behar da dirua berreskuratzeko.

2015/04/01
Zeinuk oporrak hartuko ditu (0:22 min.)

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 7ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 7an, asteartea, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2015/03/23
Gorrentzako gimnasia (0:43 min.)

ZHI egongo da eta hurrengo larunbatean, martxoak 28, 11:00etan Erandioko polikiroldegian izango da

Hurrengo larunbatean, martxoak 28, 11:00tik 12:30ak arte Bisport enpresak gorrentzako mantenimendu sesioa antolatu du Erandioko Altzaga polikiroldegian. Zeinu Hizkuntzako Interpretea egongo da. Gimnasia sesioa doakoa izango da baina IZEN EMATEA DERRIGORREZKOA da. Izena emateko email bat bidali beharko da hurrengo helbidera: bisport@bisport.net

2015/03/10
FeSoCaren gestioari buruzko hitzaldia (0:55 min.)

Matxoaren 28an izango da 19:30etan Arabako Gorrak-en

Martxoaren 28an, larunbata, 19:30etan, “Nire esperientzia FeSoCaren kudeaketan eta presidentetzarako hauteskundeetako eredua” hitzaldia egongo da. Hitzaldi honetan FeSoCako presidenteak, Antonio Martinez, hauteskunde hauek nola funtzionatzen duten azalduko du. Hitzaldia Arabako Gorrak-en egoitzan egingo da, Palencia kaleko 6. zenbakian. Sarrera dohainik izango da bazkideentzat eta bazkide ez direnentzat prezioa jartzear dago. Informazio gehiago: [Arabako Gorrak](http://arabakogorrak.blogspot.com.es/)

2015/02/25
Burmuinaren Astea pertsona gorrentzako egokitutako eguna izango du (1:33 min.)

Martxoaren 10etik 12ra izango da Burmuinaren Astea Eureka Zientzia Museoan 18:30tik 20:30ra

Burmuinaren eta hizkuntzaren ikerketarako disziplina arteko euskal zentroak (BCBL) martxoaren 10etik 12ra Burmuinaren Astea antolatu du. Urtero antolatzen den ekitaldi honen xedea burmuina, misterioz betetako gai konplexu hori, guztion eskura jartzea da. Horretarako, hainbat hitzaldi antolatu dira, non burmuinean adituak direnek haien ezagutza jakitera emango dute. Hitzaldiak Mikeletegi Pasealekua, 43, Donostian kokatutako Eureka Zientzia Museoan izango dira. Hitzaldiak motzak izango dira (15 minutu inguru) eta 5 hitzalditako saiotan antolatuko dira (18:30tik 20:30ra). Alabaina, atsedenaldiak egongo dira entzuleek galderak egiteko eta atsedenen hartzeko aukera izan dezaten. Hitzaldi guztiak doakoak dira, baina ekitaldia antolatzea eta programatzea errazagoa izan dadin, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Konkretuki, martxoaren 12ko eguneko hitzaldiak interprete zerbitzua izango dute. Gainera, egun horretako hitzaldi baten titulua “¡Manos arriba! La lengua de signos en el cerebro” da. Hitzaldietan izena emateko bidal ezazu posta elektroniko bat burmuinarenastea@bcbl.es helbidera zein egunetan parte hartu nahi duzuen esanez. Informazio gehiago izateko: [Eureka Museoa](http://www.eurekamuseoa.es/es/semana-del-cerebro)

2015/02/11
“Hesirik gabeko Laburrak” lehiaketa (0:49 min.)

ONCE fundazioak, Camilo Jose Cela Unibertsitatearen lankidetzarekin, “Hesirik gabeko Laburrak” lehiaketa antolatu du

ONCE fundazioak, Camilo Jose Cela Unibertsitatearen lankidetzarekin, “Hesirik gabeko Laburrak” lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honen helburua eguneroko bizitzan ezgaitasun bat ditugun pertsonen zailtasunak erakustea da. Horretarako egoera hauek era originalean erakusten dituzten 2 minutu gehienezko bideoak bilatzen ditugu. Lehiaketaren bigarren edizioa den deialdi hau irekita dago, izan ere, parte hartzeko epea martxoaren 15ean bukatzen da, 20:00etan. Jarraian lehiaketaren web orrirako lotura aurkituko duzue informazio osoarekin: [www.ucic.edu](http://www.ucjc.edu/concurso-de-cortos/)

2015/01/08
Donostiako Danborrada egunerako afaria (1:04 min.)

Urtarrilaren 19an 21:00etan izango da

Donostiako Danborrada dela eta Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkarteak urtarrilaren 19an 21:00etan izango den afaria prestatu du. Afaria elkartearen egoitzan izango da, Reyes Catolicos kaleko 14 zenbakian. Bazkideentzat 32 euroko prezioa izango du eta bazkideak ez direnentzat 42. Izena emateko epea urtarrilaren 14an amaituko da. Banku transferentzia egin beharko da izena, abizena eta danborra jarriz kontzeptuan. Menuaren bigarren platera ere aukeratu behar da. Transferentziaren justifikantea email bidez bidali gge.asg@gmail.com helbidera. Informazio gehiagorako: [APSG-GPGE-ren bloga](http://apsggpge.blogspot.com.es/)

2014/12/19
Zeinu.tv-ek Gabonetan bere ateak itxi egingo ditu (1:44 min.)

Zeinu.tv-ek urtarrilaren 7ra arte albisteen igorpena moztuko du

Gabonetako jaiak direla eta, Zeinu.tv-ek eguneroko albisteen igorpena moztu egingo du urtarrilaren 7ra arte. Jai zoriontsuak opa dizkizuegu eta zain zaudeten bitartean ez aspertzeko, programa grabatzerakoan izandako hainbat akatsen bideo bat prestatu dugu zuek goza dezazuen.. Zorionak eta Urte berri on! Ikusi arte. Ez ahaztu urtarrilaren 7an berriro elkar ikusiko dugula.

2014/12/02
Gorrentzako Futbol Sala II Nazioarteko Txapelketa (0:58 min.)

Hurrengo larunbatean, hilak 6, izango da

Gorrentzako Futbol Sala II Nazioarteko Txapelketa hurrengo larunbatean, abenduak 6, izango da Barakaldoko kirol instalazio ezberdinetan. Horren aurretik, abenduaren 5ean, txapelketaren irekiera ekitaldia izango da talde faseko zozketarekin. Txapelketa larunbateko 8:00etan hasiko da eta partidak Lasesarre eta Gorostizako polikiroldegietan izango dira. Emakumezkoen finala 14:30etan izango da eta gizonezkoena 20:30etan. Geroago, 22:00etan, Murrieta Frontoian festa bat egongo da non sariak eman, zozketan egon eta musika bideoak jarriko diren. Txapelketaren itxiera 5:00etan izango da.

2014/11/26
Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen II Jardunaldia (44:21 min.)

Bilbon azaroaren 22an ospatu zen

Azaroaren 22an, larunbatean, Euskal Gorrakek antolatutako Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-sarearen II Jardunaldia izan zen eta 90 pertsona bertaratu ziren. Besteak beste, Estatuko lurralde-federazioetako 17 presidenteek eta CNSEko presidenteak, Concha Diezek, parte hartu zuten. Beste erkidegoetako elkarte-sarearen berri izateko aukera eman zuen mahai-inguruaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiko Sergio Murillok ere hitza hartu eta Aldundiak ezgaitasuna duten pertsonei ematen dien arretaz mintzatu zen. CNSE Fundazioko Jorge Sánchezek, bere aldetik, SVisual zerbitzua azaldu zigun eta Alfredo Gómezek, FAASeko presidente eta EUDko kideak, Europako elkartegintzaren gaineko hitzaldia eman zuen. Jardunaldiak bukatuta, CERMIko Presidente den Luis Cayok, CERMI.es Saria eman zion CNSEko Ohorezko presidente Félix Pinedori, pertsona gorren alde egindako lana eta kolektiboaren mesederako erdietsitako eskubideen lorpena aitortu nahian. Azkenik, nabarmentzekoa da jardunaldietara bertaratutako elkartegintzako kide gailenen partehartzea, hala nola, Fernando Pascual, Carmen Igal eta Jesús Ayerra. Sari-banaketan Félix Pinedoren ondoan egoteaz gain, jardunaldian parte hartu zuten pertsonei ere bi hitz zuzendu nahi izan zieten.

2014/11/11
Pertsona gorrentzako perkusio tailerra (1:06 min.)

Sökolé kolektibo kultur-hezitzaileak persona gorrentzako perkusio tailer irisgarria antolatu du

Hurrengo azaroaren 30ean, igandea, Arangoitiko Auzo-etxean, pertsona gorren “perkusioaren bitartez bizipen psikoemozionala izateko” aukera edukiko dute. Hala definitu dute Sökolé kolektibo kultur-hezitzailekoek pertsona gorrei zuzendutako Perkusio Tailer hau. Tailerrak 2 orduko iraupena izango du eta parte-hartzaileen adinaren araberako ordutegi ezberdinak ezarri dituzte. Goizean txikienen txanda izango da, arratsaldeko lehen orduan emakume gorren talde zehatza sortuko da eta, azkenik, pertsona gor nagusientzako talde mistoa egingo da. Informazio gehiago jasotzeko zein izena emateko honako helbidera idatzi: djelembasokole@gmail.com Laster Sökolék Zeinu Hizkuntzan grabatutako bideoa publikatuko du jarduera honen gaineko informazioa zabalduz.

2014/10/31
Datorren azaroaren 22an Euskal Gorrakek Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen II Jarduanldia os (2:02 min.)

Euskal Gorrakek antolatutako Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen II Jardunaldia datorren azaroaren 22an izango da Bilboko Husa Jardines de Albia Hotelean

Datorren azaroaren 22a ezinbesteko data izango da EAEko pertsona gorrentzat, Euskal Gorrakek Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen II Jardunaldia ospatuko baitu. 2010eko I Jardunaldiei helduz, elkartegintzaren egungo egoera aztertuko dugu baina oraingoan ikuspegi zabalagoa emanez. Izan ere, erkidegoetako federazioen ikuspuntuaz gain, EUDko -European Union of the Deaf- kideetako bat hizlari izango dugu. Hortaz, Estatu zein Europako elkarteen artean dauden ezaugarri komunak nahiz ezberdintasunak alderatu eta horien gainena hausnartzeko parada izango dugu. Bestetik, Herri Administrazioak ere, ezgaitasuna duten pertsonei orokorrean nahiz entzumen ezgaitasuna dutenei zehazki eskaintzen dien arretaren erantzukizun eta kalitateaz duen iritzia aurkeztuko digu. Oraingo honetan, Sergio Murillo, Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Zuzendari Nagusia izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren ikuspuntua azaltzeko arduraduna. Era berean, pertsona gorrek hainbeste erabiltzen duten SVisual Plataformaren funtzionamendua zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu. Izatez, baliabide hau oraingoz pertsona entzuleentzat eskuragarria baino ez den titulartasun publikoko zerbitzu garrantzitsuen alternatiba irisgarria izan liteke: 016 telefonoa, Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzua... Azkenik, jardunaldiei amaiera bikaina emateko, “Elkartegintza ibilbidearen 2014ko CERMI.es Saria” banatuko da. Aurten, Félix Pinedo Peydróri emango zaio, pertsona gorren elkartegintzaren sorrera eta egituraketan egindako ekarpena aitortu nahian. Jardunaldietan parte hartzea doakoa da eta dagoeneko zabalik dago online izen-ematea: [elkartesarearenjardunaldiak.blogspot.com.es](http://elkartesarearenjardunaldiak.blogspot.com.es/)

2014/10/15
Zeinu Hizkuntzan egindako V. Zinema Nazioarteko Jaialdia (1:19 min.)

Azaroaren 3tik 8ra arte izango da.

Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Elkarteak, Gainditzen, azaroaren 3tik 8ra arteko izango den Zeinu Hizkuntzan egindako V. Zinema Nazioarteko Jaialdia antolatu du. Proiektu honen bidez joera artistiko eta teknologiko berriak pertsona gorren kolektiboari ekartzea nahi du eta, horretaz gain, aukera berriak izateko eta aitorpen gunea bilatzeko aukera eman. Izan ere, kolektibo honek hainbat ekintza kulturaletan parte hartzeko oztopoak izaten ditu. Gainditzen Sarien ospakizuna azaroaren 8an izango da, Tolosako Leidor Zinemetan. Informazio gehiago hemen eskuragai [www.gainditzen.com](http://www.gainditzen.com) Orain, internet bidez sarrerak nola hartu ahal diren azaltzen duen bideoa ikusi ahal izango duzue.

2014/10/13
Abian enplegurako zerbitzua donostian hasi da (2:19 min.)

Bulegoa hurrengo helbidean dago: Okendo 2, behea (Donostia)

Abian enplegu eta formakuntzarako zerbitzuak Gipuzkoan bulego berria ireki du. Bulegoa hurrengo helbidean dago: Okendo 2, behea (Donostia). Abian zerbitzuak Gipuzkoan bizi edo lan egin nahi duten eta entzumen urritasuna duten pertsonak hartzen ditu eta lana edota lan hobekuntza bilatzen laguntzen die Gipuzkoako zonaldean. Gainera, Abian zerbitzuan formakuntza orientazioa ere ematen dugu. Abianeko lan poltsan parte hartzeko, aldez aurretik zita eskatu behar zaio zerbitzuko teknikariari eta elkarrizketa bat adostu Donostiako bulegoan pertsonaren datu guztiak jasotzeko. Aurretiko zita eskatzeko, hiru bide daude: - Euskal Gorrakeko delegaritzara joan zita eskatzera, Okendo kalea 2, behea (Donostia). - SMS edo Whatsappa bidali hurrengo mugikor zenbakira 688 633 827. - Posta elektronikoa bidali hurrengo helbidera, abian.gipuzkoa@gmail.com

2014/10/06
EG-eko egoitza berria Donostian (1:05 min.)

Bertan kokatuta egongo dira Zeinu Hizkuntzako Interpretazio Zerbitzua (ZHIZ) eta Abian Zerbitzua

Euskal Gorrak-ek Donostian egoitza berria zabaldu zuen asteazkenean, eta bertan kokatuta egongo dira Zeinu Hizkuntzako Interpretazio Zerbitzua (ZHIZ) eta Enplegu eta Formakuntzarako Zerbitzua (Abian). Egoitza berria Okendo kaleko 2. zenbakian dago, Victoria Eugenia Antzoki aurrean. Zerbitzuak eskatzeko hiru bide daude: - Aurrez aurre, Okendo kalea 2, beheko solairua. - SMS bidez 688 648 989 telefonoan. - E-posta bidez ils.gipuzkoa.eg@gmail.com

2014/10/06
Zinema Ikusezinaren 6. Jaialdia (1:21 min.)

Zeinu Hizkuntzako Interpretea egongo da jaialdiaren irekiera eta itxieran

Urriaren 17an, ostirala, 19:30ean Zinema Ikusezinaren Jaialdiak bere 6. edizioari hasiera emango dio. Sari banaketa eta itxiera-ekitaldia, aldiz, urriaren 23an, osteguna, 19:30ean izango dira. Ekitaldi biak Bilboko Alondegian izango dira eta zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Ekitaldietako batean parte hartu nahi izanez gero, doaneko gonbidapena eskatu beharko duzu bide hauetako bat erabiliz: - Emaila: info@kcd-ongd.org - Telefonoa: 94 602 46 68 Horretaz gain, jaialdian zehar proiektutako dituzten pelikuletako baten ondoren antolatu duten foro-eztabaidan ere zeinu hizkuntzako interpretazio zerbitzua egongo da. Dena den, ekintza horren data eta ordutegia zehazteke daude oraindik. Bestetik, jaialdiak hainbat areto eta antzokitan pelikula andana ikusteko aukera emango du, horietako askok azpitituluak izango dituztela. Informazio gehiagorako: [www.kcd-ongd.org](http://www.kcd-ongd.org/)

2014/09/30
Kilometroak zeinu hizkuntzan (1:07 min.)

Urriaren 5ean ospatuko den Gipuzkoako Ikastolen jaiko irekiera ekitaldian eta omenaldian zeinu hizkuntzako interpretea egongo da

Urriaren 5ean ospatuko den Gipuzkoako Ikastolen jaia, Kilometroak, irisgarriagoa izango da pertsona gorrentzako. Kilometroak 2014 jaiak lankidetza hitzarmena sinatu du Eskuaire Pertsona Gor eta Gor-Itsuentzako Zeinu Hizkuntza Interprete eta Komunikazio Bitartekaritza Zerbitzuarekin. Azaroaren 22an Kilometroak 2014ko leloa aurkezteko ekitaldian zeinu hizkuntzako interprete bat egon zen, Eskuairerekin egindako lankidetzaren ondotik. Hala ere, lankidetzatik urrunago joan da eta hasieran lankidetza zena hitzarmen bihurtu da. Horren baitan, Eskuairek kilometroak.net atariko hainbat eduki zeinu hizkuntzan prestatu ditu, eta Kilometroak egunean, irekiera ekitaldian eta omenaldian, zeinu hizkuntzako interpretea egongo da. Horrela izanda, gorren komunitatea Orion izango den Kilometroak festara gonbidatuta dago.

2014/09/25
Gor Komunitatearen XI. Sentsibilizazio Astea (0:44 min.)

Irailaren 21etik 28ra ospatzen ari da Tolosan

Gorren Nazioarteko Eguna datorren larunbatean, irailak 27, ospatuko da eta hori dela eta, Tolosaldea-Goierriko pertsona gorren elkarteak Gor Komunitatearen XI. Sentsibilizazio Astea Irailaren 21etik 28ra ospatuko du. Aste osoan zehar hainbat ekintza egongo dira baina egun nagusia larunbata izango da; egun hartan umeentzako ekintzak, batukada, Joseba Illumbe-ri omenaldia egingo zaion futbol partida bat, zeinu hizkuntzan antzezlanak eta beste hainbat gauza egongo dira. Informazio gehiago hemen: [www.gainditzen.com](http://www.gainditzen.com/)

2014/09/19
“Bioetika Osasun eta Gizarte Erakundeetan” I Jardunaldia (1:18 min.)

El Comité de Bioética de Caser Residencial ha organizado la I Jornada sobre “Bioética en Instituciones Sociosanitarias” en la que habrá intérprete de lengua de signos

Caser Residencialeko Bioetikako Batzordeak datorren irailaren 25ean, ostegunean, “Bioetika Osasun eta Gizarte Erakundeetan” izeneko I Jardunaldia antolatu du. Bilboko Lersundi kaleko 9.zenbakiko 6.solairuan dagoen Bizkaiko Medikuen Elkargoko Areilza I eta II Aretoan izango da. Mediku, Gizarte Laneko profesional eta Hirugarren Adineko pertsonekin Bizkaian lan egiten duten erakundeentzat interes handia duten jardunaldiak dira. Pertsona gorren batek jardunaldian parte hartu nahiko balu, Caser Residencialek zeinu hizkuntzako interpretea jarriko luke. Hortaz, jardunaldietara joateko asmoa duten persona gorrek ilses.euskalgorrak@gmail.com helbidera email bat bidali beharko dute euren izen-abizenak zehaztuz. Izena ematea doanekoa da eta epea irailaren 23an amaituko da.

2014/09/17
Bilboko I Musika Jaialdi Irisgarria (1:59 min.)

Izen-emate epea ekainaren 16tik irailaren 30erakoa da. Azken emanaldia azaroaren 21ean izango da

Ulertuz-ek eta UPV-EHUk Bilboko I Musika Jaialdi Irisgarria antolatu dute. Horren bitartez, Euskadiko kultura eta musika taldeei bultzada eman nahi diete, baita entzumen ezgaitasuna ikusgai egin ere. Parte hartu nahi duten musika taldeek, Zeinu Hizkuntzara interpretatutako eta azpititulatutako abesti baten bideoa aurkeztu beharko dute. Lehiaketa fase bitan gauzatuko da. Batetik, izen-emate epea ekainaren 16tik irailaren 30era arte luzatuko da. Epe horretan zehar parte-hartzaileen proposamenak jasoko dituzte eta Facebook-eko orrira igoko dituzte jendeak boza eman dezan. Botorik gehien jasotzen duen proposamena finalerako sailkatuko da zuzenean; gainontzeko lau finalistak, aldiz, antolakuntzak berak aukeratuko ditu. Bestetik, 5 finalisten azkeneko emanaldia azaroaren 21ean, ostirala, izango da Bilboko UPV-EHUren Bizkaia Aretoan. Musika taldea badaukazu edo Zeinu Hizkuntzako interpretea bazara eta parte hartu nahi baduzu, hona hemen lehiaketaren oinarriak jaisteko esteka: [Oinarriak jeitsi](http://ulertuz.org/wp-content/uploads/2014/06/bases_inscripcion_musica_accesible.zip) Dagoeneko hainbat taldek izena eman dute baina Zeinu Hizkuntzako interpreteen faltan daude. Interpretea bazara eta parte hartu nahi baduzu, ez duzu zertan talderik ezagutu. Ulertuz Elkarteak bitartekari lanak egingo ditu taldeei interpreteak esleituz. Anima zaitez eta parte hartu! Informazio gehiago: [www.facebook.com/FestivalDeMusicaAccesibleDeBilbao](https://www.facebook.com/FestivalDeMusicaAccesibleDeBilbao?ref=hl) [ulertuz.org/festival-de-musica-accesible](http://ulertuz.org/festival-de-musica-accesible/)

2014/07/30
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu (0:43 min.)

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gain, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2014/07/09
Interprete Zerbitzua abuztuan ere zabalik egongo da (0:50 min.)

Euskal Gorrakek interpretazio zerbitzuak uda osoan zehar eskainiko ditu

Euskal Gorrak abuztuan itxita egongo da. Hala ere, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan Interpretazio Zerbitzua eskaintzen jarraituko du, gutxieneko zerbitzuak eskainiz. Hortaz, pertsona gorrek euren zerbitzuak hiru lurraldeetan eskatzen jarraitu ahalko dute, baina honako hiru bideak bakarrik erabiliz: >Emaila: ils.bizkaia.eg@gmail.com (Bizkaiko zerbitzuetarako) ils.gipuzkoa.eg@gmail.com (Gipuzkoako zerbitzuetarako) ils.araba.eg@gmail.com (Arabako zerbitzuetarako abuztuaren 1etik 24ra) >Mobila (SMS): Bizkaia: 688 800 306 Araba: 688 800 306 (abuztuak 1etik 24ra); 605 756 903 (abuztuak 25etik 31ra) Gipuzkoa: 688 648 989 (abuztuak 1etik 15era); 688 800 306 (abuztuak 16tik 31ra) >Web eskabidea: [www.euskal-gorrak.org](http://euskal-gorrak.org/) (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa)

2014/07/04
Bilboko I Musika Jaialdi Irisgarria (1:29 min.)

Izen-emate epea ekainaren 16tik irailaren 30erakoa da. Azken emanaldia azaroaren 21ean izango da.

Ulertuz-ek eta UPV-EHUk Bilboko I Musika Jaialdi Irisgarria antolatu dute. Horren bitartez, Euskadiko kultura eta musika taldeei bultzada eman nahi diete, baita entzumen ezgaitasuna ikusgai egin ere. Parte hartu nahi duten musika taldeek, Zeinu Hizkuntzara interpretatutako eta azpititulatutako abesti baten bideoa aurkeztu beharko dute. Lehiaketa fase bitan gauzatuko da. Batetik, izen-emate epea ekainaren 16tik irailaren 30era arte luzatuko da. Epe horretan zehar parte-hartzaileen proposamenak jasoko dituzte eta Facebook-eko orrira igoko dituzte jendeak boza eman dezan. Botorik gehien jasotzen duen proposamena finalerako sailkatuko da zuzenean; gainontzeko lau finalistak, aldiz, antolakuntzak berak aukeratuko ditu. Bestetik, 5 finalisten azkeneko emanaldia azaroaren 21ean, ostirala, izango da Bilboko UPV-EHUren Bizkaia Aretoan. Musika taldea badaukazu edo Zeinu Hizkuntzako interpretea bazara eta parte hartu nahi baduzu, hona hemen lehiaketaren oinarriak jaisteko esteka: [Oinarriak jeitsi](http://ulertuz.org/wp-content/uploads/2014/06/bases_inscripcion_musica_accesible.zip) Informazio gehiago: (https://www.facebook.com/FestivalDeMusicaAccesibleDeBilbao?ref=hl) [ulertuz.org/festival-de-musica-accesible](http://ulertuz.org/festival-de-musica-accesible/)

2014/06/23
Zeinu Hizkuntzen III Arte Jaialdia (2:53 min.)

Urriaren 4an Donostiako Antzoki Zaharrean izango da

Manos K Rien elkarte artistiko eta kulturalak hurrengo urriaren 4rako Zeinu Hizkuntzen III Arte Jaialdia antolatu du. Jaialdia Donostiako Alde Zaharreko kale Nagusian dagoen Antzoki Zaharrean izango da. Laburmetraien, espektakuluen, poesiaren... lehiaketa honek pertsona gorren kolektiboari tendentzia artistiko berriak hurbiltzea du helburu. Orain, jaialdiaren aurkezpen bideoa ikus dezakezue: [youtube](https://www.youtube.com/watch?v=ZyXUpqh5oJc&feature=youtu.be)

2014/06/10
Gorren XXIV Estatuko Pastoral Topaketa (0:35 min.)

Uztailaren 24tik 28ra izango da

Uztailaren 24tik 28ra Gorren XXIV Estatuko Pastoral Topaketa aurrera eramango da. Topaketaren lekua eta ostatua Bartzelonako Kontzilio Mintegian izango da, hiriko Diputació kaleko 231. zenbakian. Informazio gehiago eta izen emateak hurrengo web gunean: [www.conferenciaepiscopal.es](http://www.conferenciaepiscopal.es/index.php/sala-de-prensa/previsiones-informativas/3970-xxiv-encuentro-nacional-de-pastoral-del-sordo.html)

2014/06/05
II Mendi-Ibilia (11:07 min.)

Ekainaren 8an izango da 9:00etan

Ekainaren 8rako, igandea, Euskal Gorrak elkarteak II Mendi-Ibilia antolatu du. Ibilbidea Arabako Valderejoko Natura Parketik igaroko da eta goizeko 9:00etan hasiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure kultur ordezkariak, Diana, xehetasun gehiago azaltzen duen bideoa ikusi ahal duzue.

2014/06/05
Interprete Zerbitzuaren gogobetetasun inkesta eta eskuorria bideoan eskuragarri (1:32 min.)

ZHIZren gogobetetasun inkestaren galderak eta informazio-eskuorria ZHn ikus daitezke

Euskal Gorrakek Zeinu Hizkuntza Interpreteen Euskal Zerbitzuaren (ZHIZ) informazio guztia egokitu du, pertsona gorrentzat erabat irisgarria izan dadin. Batetik, zerbitzuaren informazio-eskuorriak ZHko bideo batera eramango zaituen QR kodea dauka. Gainera, Euskal Gorraken Facebook eta web orrian ere ikusgai dago. Bestetik, ZHIZren gogobetetasun inkesta ere ZHn ikus daiteke, galdera bakoitzaren ondoan jarri ditugun QR kodeei esker. Horretaz gain, gaurtik aurrera gogobetetasun inkesta Euskal gorraken web orrian bertan bete ahal izango duzu. Horretarako, zerbitzua bukatu ondoren, interpreteari pasahitza eskatu eta inkesta etxetik bertatik lasai asko eta erosotasunez erantzun ahal izango duzu. Dagoeneko on-line inkesta zein galderak ZHn [euskal-gorrak.org](http://www.euskal-gorrak.org/interpretesEu.html) webgunean eskuragarri daude, blogen sailaren ondoan dagoen ZHI ESKATU atalaren azpian. Berritasun horiei esker, Euskal Gorrakek pertsona gorrei informazioa jasotzeko erraztasunak eman nahi dizkie. Era berean, eskaintzen dizkiegun zerbitzuen gaineko iritzia emanez, partehartze aktiboa izan dezaten sustatu nahi du. Interpretazio zerbitzuaren ostean inkesta bete eta hobetzen lagundu gaitzazu!

2014/05/23
Zeinu Hizkuntzako ikastaroa Hik Hasiko topaketa pedagogikoetan (0:52 min.)

Hik Hasik antolatutako Topaketa Pedagogikoetan Zeinu Hizkuntzarako hurbilketa ikastaroa egiteko aukera egongo da

Hik Hasi proiektuak hamabosgarren urtez antolatu ditu Udako Topaketa Pedagogikoak EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera. Uztailaren 2an, 3an eta 4an ¬gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira euskaraz. Horien artean, Euskal Gorrak Federazioak antolatu eta emango duen Zeinu Hizkuntzarako 15 orduko hurbilketa ikastaroa. Aukeragai dauden ikastaro guztien zerrenda, zehaztasunak zein matrikula egiteko jarraibideak Hik Hasiren web orrian aurkituko dituzu: [www.hikhasi.com](http://www.hikhasi.com/topaketak/48) Horretaz gain, Euskal Gorrakek emango duen ikastaroaren ezaugarriak ondoko estekan ikus dezakezu: [www.hikhasi.com](http://www.hikhasi.com/topaketak/48/514) Animatu eta parte hartu!

2014/05/22
Laburmetraien erakustaldia Gasteiz-en (0:36 min.)

Gaur izango da 20:00etan Florida zinemetan

Arabako Gorrak-ek 2013an Tolosan ospatutako Zeinu Hizkuntzan egindako Zinearen IV. Nazioarteko Jaialdian parte-hartu zuten zeinu hizkuntzan egindako laburmetraien erakustaldia antolatu du. Honek gaur, maiatzak 22, izango da, 20:00etan Gasteiz-ko Florida zinemetan. Prezioa bi eurokoa izango da eta lau laburmetrai jarriko dira. Informazio gehiagorako: [www.arabakogorrak.blogspot.com.es/](http://arabakogorrak.blogspot.com.es/)

2014/05/08
Entzumen urritua duten pertsonentzako aplikazioa garatu du Tecnaliak (0:51 min.)

Ikerketa zentroak aplikazio bat garatu du telefono mugikorrentzat, oso erabilgarria izan daitekeena entzumena urritua duten pertsonentzat

TECNALIA enpresak MyEardroid aplikazioa sortu du, honekin etxean sortzen diren soinuak antzeman eta identifikatu daitezke. Android aplikazioak erabiltzaileei bere inguruan dauden soinuei buruz ohartarazten die. Modu honetan, bere smartphone propioa erabiliz, entzumen ezgaitasuna duen pertsona batek txirrina, telefonoa, sute alarma, etab. entzun ahal izango ditu. Aplikazioa entzumen muga larria edo sakona duen pertsonen onurako garatu da, izan ere, irtenbide hau erabili ahal izango da etxea, hotel baten logelan edota edozein leku itxian. Gainera, entzumen ezgaitasuna duen pertsonaren ingurua ere aplikazioaren abantailak somatuko ditu. [GooglePlay aplikazioen dendaren esteka](https://play.google.com/store/apps/details?id=com.tecnalia.health.myeardroid) [Tecnalia-ko informazio dagoen esteka](http://www.tecnalia.com/es/myeardroid/que-es-myeardroid.htm)

2014/05/06
Euskal Gorrakek aurkeztutako logoa CNSEren ZHren Irakaskuntzarako Estatuko Sarearen irudia izango da (0:45 min.)

Euskal Gorraken logo proposamena aukeratu dute CNSEren ZHren Irakaskuntzarako Estatuko Sarea ordezkatzeko

Orain hilabete batzuk CNSEk bere 18 Federazio eta Elkarteak deitu zituen, ZHren Irakaskuntzarako Estatuko Sarearen logo korporatiboaren sorkuntzan parte har zezaten. Bazkide diren erakundeek jasotako proposamenen artean bozkatu ondoren, 3 logotipo finalistak izendatu zituzten, Euskal Gorrakek diseinatutakoa horien artean zegoela. Azkenik, CNSEren Kontseiluak irabazlea aukeratzeko ardura izan zuen, aurrerantzean Sarearen logoa izango den Euskal Gorraken proposamenaren alde eginez.

2014/04/30
Zeinu Hizkuntzan eginiko kontzertua (0:50 min.)

El Beso de Klimt musika taldeak Astrabuduako kultur gelan kontzertu bat emango du maiatzaren 9an

Hurrengo ostiralean, maiatzak 9, El Beso de Klimt musika taldeak Erandioko Astrabuduako kultur gelan kontzertu bat emango du. Ekitaldia 19:30tik 21:00ra iraungo du eta bi euroko prezioa izango du. Gainera, zeinu hizkuntzan interpretatuta egongo da. Hau ez da entzutezko ezgaitasunaren alde aritzen diren Bizkaiko musika taldearen lehenengo aldia, izan ere, Ulertuz elkartearekin lankidetzan aritu dira “Ven, acercate” abestiaren eta bideokliparen eraketan. Abestia hurrengo estekan ikusgai izango duzue: [bideoklip](www.youtube.com/watch?v=qLsFxak1kgM)

2014/04/28
Errentarako kanpaina irisgarria. (1:07 min.)

Gipuzkoako Foru Aldundiak, aurretiazko hitzordua eskatuz, errentaaitorpena ZHIrekin egin ahal izateko zerbitzua abian jarri du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak errenta aitorpena ZHIrekin egiteko aurretiazko hitzordu- zerbitzua abian jarri du. Zerbitzua apirilaren 25ean, maiatzaren 24an eta ekainaren 20an erabili ahal izango da, Donostia (Errotaburu), Tolosa zein Bergarako bulegoetan. Zerbitzua eskatzeko ezinbestekoa izango da www.gipuzkoa.net web orriaren bitartez aurretiazko hitzordua eskatzea. Behin zerbitzua eskatuta, pertsona gorrak bulegora errenta aitorpena egitera joan besterik ez du, bertan zeinu hizkuntzako interpretea izango baitu. Arabako eta Bizkaiko Aldundiek ez dute zerbitzu hau eskainiko. Hala ere, banku-erakundeetako bulegoetara errenta aitorpena egitera doazen pertsona gorrek, ZHI dagokien lurraldeko zerbitzu arruntean eskatu ahal izango dute, ohiko bideak erabiliz: Arabako Gorrak ala Euskal Gorraken egoitzetara joz, SMS, email edo web betegarria bidaliz.

2014/04/11
Zeinuk oporrak hartuko ditu (0:26 min.)

Aste Santua dela eta Zeinu TVk agur esango du apirilaren 28ra arte

Zeinu TVk oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 28an, astelehena, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa badaukazue kontuz ibili errepidean. Ondo pasa oporretan eta ikus arte!

2014/04/02
II Mendi-Ibilia (11:07 min.)

Ekainaren 8an izango da 9:00etan

Ekainaren 8rako, igandea, Euskal Gorrak elkarteak II Mendi-Ibilia antolatu du. Ibilbidea Arabako Valderejoko Natura Parketik igaroko da eta goizeko 9:00etan hasiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure kultur ordezkariak, Diana, xehetasun gehiago azaltzen duen bideoa ikusi ahal duzue.

Ohar legala     Publizitatea