Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Sindikatuek greba deitu dute Osakidetzan maiatzaren 18an eta 19an

ELA, Satse, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuen iritziz, Osasun Sailak "gor eta mutu jarraitzea erabaki du kaleko aldarriaren aurrean".

Audiorik gabe.

ELA, Satse, LAB, Euskadiko medikuen sindikatua (SME, gazteleraz), CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute Osakidetzako sare guztian maiatzaren 18an eta 19an "osasungintza publikoaren desegitea" salatzeko.

Sindikatuetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Bilbon mobilizazioak iragartzeko. "Osakidetzak bizi duen egoera larria eta negoziazioaren blokeoa" salatu dituzte eta Osasun Sailaren jarrera kritikatu dute, "gor eta mutu jarraitzea" erabaki duelako "kaleko aldarrien aurrean" —joan den otsailaren 25ean manifestazio jendetsuak izan ziren EAEko hiru hiriburuetan—.

Gehiengo sindikalaren (ESK deialditik kanpo geratu da) arabera, Lehen Arretaren egoera "bereziki larria" da, eta horren aurrean, Osasun Sailak "murrizketak egiten jarraitzea beste planik ez du". Horren erakusle dira, euren ustez, Etengabeko Arretako Gune (EAG) batzuen itxierak eta oporraldietako ordutegi murrizketak urte osora zabaltzeko agertutako asmoa.

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Sorian emakume bati sexu erasoa egiteagatik

Erasoa ikertzen ari ziren agenteei biktimak emandako datuei esker, martxoaren 23an erasotzailea atxilotu ahal izan zuten, Bizkaiko hiriburuan. Otxarkoaga auzoan bizi zenaren susmoa zuten, eta hantxe bertan hartu zuten atxilo.

Audiorik gabe.

Polizia Nazionalak Bilboko bizilagun bat atxilotu du Otxarkoaga auzoan, Sorian emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Atxilotuak aurrekariak zituen genero indarkeriagatik.

Poliziak berak gaur bertan berri eman duenez, komunean dituzten lagun batzuen etxera lagundu zion emakumeari erasotzaileak, eta orduan gertatu zen erasoa.

Biktimak laguntza eskatu zien Soriako kaleak zaintzen zebiltzan agente batzuei. Gertatutakoaren berri jaso eta batera, protokoloa martxan jarri eta ospitalera eraman zuten emakumea. Gerora, salaketa jarri zuen honek.

Erasoa ikertzen ari ziren agenteei biktimak emandako datuei esker, martxoaren 23an erasotzailea atxilotu ahal izan zuten, Bizkaiko hiriburuan. Otxarkoaga auzoan bizi zenaren susmoa zuten, eta hantxe bertan hartu zuten atxilo.

Atxilotua epailearen aurrera eraman zuten duela egun batzuk.

Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, hutsik dagoen etxebizitza bat okupatzen saiatzeagatik

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, joan den ostiral arratsaldean izan ziren atxiloketak Ozeano Barearen kaleko eraikin batean.

Audiorik gabe.

Hiru pertsona —27 eta 42 urteko bi gizonezko eta 29ko emakumezko bat— atxilotu zituzten, joan den astean, Gasteizen, hutsik dagoen etxebizitza bat okupatzen saiatzeagatik.

Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez, ostiral arratsaldean izan ziren atxiloketak Ozeano Barearen kaleko eraikin batean. Bizilagun batek eman zuen abisua, etxebizitza baten atarian hainbat ezezagun ikusi ondoren.

Agenteak esandako tokira bertaratu zirenean, bi gizonezko etxe bateko sarrailari kolpeka aurkitu zituzten, emakume batek eskailera-burua zaintzen zuen bitartean. Hainbat erreminta eta bi sarraila atzeman zizkieten.

Kalteak eragin zituztela baieztatu ondoren, hirurak atxilotu egin zituzten, usurpazio saiakera delitua eta kalteak eragitea egotzita.

Salbuespen iberikoa abendura arte luzatzeko akordioa adostu du Espainiak Bruselarekin

Ministroen Kontseiluak astearte honetan bertan onartuko du etxeei eta enpresei elektrizitatearen prezioa murrizteko mekanismo iberikoa.

Audiorik gabe.

Teresa Ribera Espainiako Trantsizio Ekologikoko presidenteordeak iragarri duenez, Espainiako Gobernuak akordioa lortu du Europako Batzordearekin salbuespen iberikoa abendura arte luzatzeko, elektrizitatearen handizkako merkatuan gasaren prezioa mugatzen baitu.

Ministroen Kontseiluak astearte honetan bertan onartuko du mekanismo iberikoa deritzonaren indarraldia luzatuko duen araudia. Espainian eta Portugalen iazko ekainetik aplikatzen da.

Zortzi atxilotu, tartean bi bilbotar, hildako 22 adinekoren ondareaz jabetzea egotzita

Guardia Zibilaren arabera, sare horretako buruak Bilboko bi anai-arreba ziren.

Audiorik gabe.

Guardia Zibilak zortzi pertsona atxilotu ditu Espainiako Estatuan, horien artean ustez sareko buruak ziren bi bilbotar, hildako 22 adinekoren ondareaz jabetzea leporatuta.

Atxilotu zituztenean 20 higiezin eta 71 kontu korronte zituzten kontrolpean. Besteak beste, talde kriminaleko kide izatea, lapurreta, agiriak faltsutzea, dirua zuritzea eta armak legez kanpo edukitzea leporatzen diete.

Ikerketaren arabera, sare horretako buruak Bilboko bi anai-arreba ziren. Emakumeak (63 urte) Zuzenbide ikasketak ditu eta gizona (54 urte), ostera, aseguru-artekaria da.

Hiru langile zauritu dira Durangon, aldamio batetik erorita

Arandoñotorre kaleko obra batean gertatu da istripua, 12:00ak aldera. Larrien dagoen behargina Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Audiorik gabe.

Lan istripu larria gertatu da gaur, astelehenarekin, Durangon. Ezbeharrean hiru lagun zauritu dira, aldamio batetik erorita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Arandoñotorre kaleko obra batean gertatu da istripua, 12:00ak aldera. Itxura denez, aldamioa mugitu egin da, eta hiru langileak hiru metroko altueratik jausi dira.

Anbulantzietako langileek tokian bertan artatu dituzte hiru zaurituak. Hasiera batean, behintzat, ez dute horietako bat bera ere zauritu larritzat jo, baina okerren zegoena Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Uda giroa espero da asteazkenerako, termometroek 25 ºC-ko langa gaindituko baitute

Hego haizea sartuko da bihartik aurrera, eta asteazkenean zakartu egingo da, tenperatura maximoak igoarazita. Bilbon 28 ºC-ak harrapa daitezke, iragarpenaren arabera. Eguzkia nagusi izango da, gainera.

Audiorik gabe.

Udaberria hasi berri dugun honetan, hurrengo urtaroan ohikoagoa dugun beroa izango dugu datozen egunetan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eta EITBko Meteorologia zerbitzuak iragarri dutenez. Bihartik aurrera hasiko dira termometroak igotzen, eta etzi, asteazkenarekin, harrapatuko dute goia: Bilbon, adibidez, 28 ºC-raino igoko direla aurreikusi dute.

Astea giro egonkorragoarekin eta ipar-mendebaldeko haizearekin abiatu dugu, giro freskoarekin. Arratsalderako, hodeiak gutxitu eta nahikoa garbi geratuko dira zeru gainak.

Asteartearekin igarriko dugu aldaketa, tenperaturak gorako bidea hartuko baitu. Hegoaldeko haizea nagusituko da, eta horrek, eguzkiaren laguntzarekin, ekarriko du termometroen gorakada. Dena dela, goizean giro freskoa izango dugu —8-9 ºC Bilbon eta Donostian— eta Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan hotza egingo du —2 ºC izango dituzte Gasteizen, eta 5 ºC, Iruñean—. Tenperatura maximoek, baina, gora egingo dute, eta 21 eta 23 ºC artean errendituko dira beroenak.

Asteazkenean, beste koska bat egingo dute gora termometroek, eta hainbat lekutan 25 ºC-ak ere gaindituko dira. Izan ere, hego haizea zakartu eta bolada gogorrak izango dira haizeguneetan, batez ere ekialdean. Kostaldean, udaberriko giro epela izango da, 25 ºC-ko maximoekin. Bilbon eta barnealdean, aldiz, balio horretatik gora egongo dira termometroak, eta 28 ºC-ko langara ere irits daitezke termometroak. Bitxia bada ere, Araban eta Nafarroa erdi eta hegoaldean ez du horrenbesteko beroa egingo, eta 24 graduren bueltan egongo dira maximoak.

Hori kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du baso sute arriskuagatik.

Ostegunerako, astearteko giroa aurreikusi du joerak. Hots, hego haizea apalduko denez, maximoak apur bat jaitsiko dira, eta 20-23 ºC-koak izango dira beroenak.

30 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, Errioxan emakume gazte bati sexu erasoa egitea egotzita

Astelehenean hartu zuten atxilo, emakumeak salaketa aurkeztu eta gero. Horren arabera, sare sozialen bidez ezagutu eta hitzordua egitean gertatu zen erasoa.

Audiorik gabe.

Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du Bilbon Errioxan egindako sexu eraso baten egile delakoan, Poliziak ohar batean jakinarazi duenez. Atxilotutakoa, 30 urteko gizasemea, astelehenean atxiki zuten.

Aurrez, salaketa aurkeztu zuen emakumeak Espainiako Poliziak Logroñon duen komisarian. Salaketaren arabera, gizona sare sozialen bidez ezagutu, eta harekin Errioxan egin zuen hitzordua. Bertan egin zion eraso, indarra erabilita.

Emakumeak agenteei azaldu zienez, ikastetxean erasoa kontatu ostean erabaki zuen salaketa jartzea. Ustezko erasotzailea 30 urteko gizona da, Bizkaian bizi dena. Astelehenean atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.

Testurik gabe.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

Mundua ordubetez itzaliko da larunbat honetan, Planetaren Orduan

2023an honetan martxoaren 25ean izango da itzalaldia, 20:30etik 21:30era.

Audiorik gabe.

Munduko Natura Funtsak (WWF) gizarte osoa gonbidatu du Planetaren Ordua ekimenean parte hartzera. Ekintza sinbolikoa da, mundu mailan egiten dena eta ordubetez argia itzaltzean datzana, ingurumenaren eta pertsonen alde. Oraingoan, itzalaldia datorren larunbatean, martxoak 25, izango da, 20:30etatik 21:30etara Euskal Herriaren kasuan.

Planetaren Ordua Sidneyn jaio zen 2007an, klima aldaketaren arazoaz ohartarazteko keinu sinboliko gisa, eraikin eta monumentuetako argiak ordubetez itzaliz.

Gaur egun, ia 200 herrialdetako milioika pertsona mobilizatzen ditu mugimenduak, urtean behin. WWFtik nabarmendu dutenez, egun honek "gogorarazten digu natura dela gure bizi euskarri sistema, behar dugun guztia eskaintzen diguna, arnasten dugun airetik edaten dugun ureraino eta jaten ditugun elikagaietaraino, eta orain gure planetaren osasuna eta, era berean, gure osasuna eta ongizatea babesteko defendatu behar ditugula”.

Pandemia hasi zenetik gaixo kopuru txikiena hauteman du Euskadik

Azken astean, 50 paziente daude ospitaleratuta eta hiru pertsona hil dira koronabirusak jota.

Audiorik gabe.

Pandemia hasi zenetik, covid-19a duten gaixoen kopuru txikiena hauteman dute EAEko ospitaleetan: 50 paziente daude ospitaleratuta, horietatik 47 plantan daude, duela bi aste baino 12 gutxiago, eta hiru ZIUetan, bi gutxiago.

Datuok Osasun Sailak hamabostean behin argitaratzen duen pandemiaren bilakaerari buruzko azken buletin epidemiologikoan agertzen dira. Aurreko txostena martxoaren 6an zabaldu zen.

Datu horien arabera, azken astean hiru pertsona hil dira covidak jota, duela astebete bost izan zirelarik, eta duela hamabost egun, bakarra. Pandemia hasi zenetik 8.524 heriotza zenbatu dira Euskadin gaixotasun horren ondorioz.

Bi gizon espetxeratu dituzte, Barakaldon mutil bati sexu erasoa eta lapurreta egitea egotzita

Sexu erasoa martxoaren 9an gertatu zen Barakaldoko etxebizitza batean. Gainera, sakelako telefonoa lapurtu zioten.

Audiorik gabe.

19 eta 20 urteko bi gizon espetxeratu dituzte Bizkaian, Barakaldon mutil bati sexu erasoa eta lapurreta egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak martxoaren 9an jakin zuen Gurutzetako ospitalean zegoen gazte bati sexu erasoa egin ziotela, eta gertaturikoa argitzeko ikerketa abiatu zuen.

Antza denez, biktimak bi mutil ezagutu zituen goizalde horretan bertan Bilboko aisialdiko lokal batean, eta handik ordu batzuetara haiekin joan zen Barakaldoko bere etxera. Hirurak bere etxean zeudenean, bi gazteek eskuak lotu zizkioten, jo egin zuten eta bizkarrean labana batekin zauritu zuten. Dirua emateko esan zioten, eskuko telefonoa lapurtu zioten eta, bi gizonetako batek, sexu erasoa egin zion.

Erasotzaileak etxetik joan zirenean, biktimak eskuak askatzea lortu zuen eta Gurutzetako ospitalera joan zen.

Ustezko erasotzaileak identifikatu ondoren astearte arratsaldean atxilotu zituzten Bilbon. Epailearen aurretik igaro ondoren Bizkaiko espetxera eraman zituzten.

Ostiral goizera arte luzatu dute baso-sute arriskuagatik Bizkaian eta Gipuzkoan ezarritasko abisu ho

Tenperatura altuak daude iragarrita, hego-haizeak gogor joko du, hezetasuna urria da eta landaredia oso lehor dago. Lau faktore horien ondorioz isurialde atlantikoan sute arriskua altua dela ohartarazi dute.

Abisu horia ezarri du 06:00etan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Bizkaian eta Gipuzkoan, baso-sute arriskuagatik, eta, aurreikusitakoaren arabera, ostiraleko 09:00ak arte egongo da indarrean. Tenperatura altuak daude iragarrita, hego-haizeak gogor joko du, hezetasuna urria da eta landaredia oso lehor dago. Lau faktore horien ondorioz isurialde atlantikoan sute arriskua altua dela ohartarazi dute.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, goiza eguzkitsua izango da gaur, eta erdi eta goi mailako hodeiak ugarituko dira mendebaldean arratsaldetik aurrera. Hegoaldeko haizea zakar ibiliko da, eta termometroak 25 graduraino iritsiko dira isurialde atlantikoan.

Ostiralean, berriz, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan. Haizeak hego-ekialdetik joko du, bolada indartsuekin tarteka. Tenperatura baxuenak bere horretan geldituko dira edo zertxobait egingo dute gora. Kontrara, tenperatura altuenak nabarmen jaitsiko dira.

Leioako Artatza parkean adingabe bati egindako sexu erasoa ikertzen ari dira

Segurtasun Sailak jakinarazi du ikerketa zabalik dutela, eta Adingabeen Fiskaltzak hartu duela bere gain kasua, ustezko erasotzaileak adingabeak direlako.

Audiorik gabe.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Leioako Artatza parkean iragan ostiralean gertatutako sexu erasoa aztertzeko.

Segurtasun Sailak gaur, asteartearekin, jakinarazi du ikerketa zabalik dutela, eta Adingabeen Fiskaltzak hartu duela kasua bere gain, ustezko erasotzaileak adingabeak direlako. Ez du, ordea, gertatutakoari buruzko datu gehiagorik eman.

El Correo egunkariak, bestalde, argitaratu du erasotzaileetako bat atxilotu egin dutela, eta erasoan nahastutako beste bi adingabeak identifikatu dituztela. Iturri horren arabera, aurki eramango dituzte epailearen aurrera, gertatutakoa azaltzeko.

Egunkari horrek erantsi du biktima Gurutzetako Ospitalera eraman eta bertantxe abiatu zutela sexu erasoekin lotutako protokoloa.

Testurik gabe.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

Hainbat abusuzko praktika egiteagatik, 123.000 euroko isuna ezarri diote finantza entitateari, herri

Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, 123.000 euroko isuna ezarri dio Kutxabank EAEko banketxeari kontsumitzaileen eskubideen aurkako hainbat praktika egiteagatik. Zehazki, honakoengatik zigortu dute: kutxa-zerbitzua ez emateagatik eta leihatilan eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzeagatik. Eusko Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez, partikularrek zein EKA/ACUV euskal kontsumitzaileen elkarteak banketxearen praktika batzuen aurka aurkeztu zituzten erreklamazioak eta salaketa ditu oinarri prozedurak. Denek ere Kutxabanken kontra egin zuten leihatilan eskudirutan ordaintzeko aukera ematen ez zietelako. Kontsumobidek egiaztatu ahal izan duenez, Kutxabankek ez die euren bezeroei bezero ez diren hirugarren pertsonen diru-sarrerak jasotzen uzten, eta horrek, kutxa-zerbitzua ematearen oinarrizko eskubidea urratzen du. Bestalde, Kutxabankek ezabatu egin du leihatiletan eskudirutan ordaintzeko edo dirua sartzeko aukera. Kontsumobideren aburuz, horrek ere urratu egiten du indarrean dagoen araudia, kontsumitzaileak legez baimendutako ordainketa-bide guztiak erabil ditzakeelako. Horrengatik guztiagatik, Kontsumobidek 123.000 euroko zehapena jarri dio Kutxabanki arau-hauste larriengatik.

Audiorik gabe.

Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, 123.000 euroko isuna ezarri dio Kutxabank EAEko banketxeari kontsumitzaileen eskubideen aurkako hainbat praktika egiteagatik. Zehazki, honakoengatik zigortu dute: kutxa-zerbitzua ez emateagatik eta leihatilan eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzeagatik.

Eusko Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez, partikularrek zein EKA/ACUV euskal kontsumitzaileen elkarteak banketxearen praktika batzuen aurka aurkeztu zituzten erreklamazioak eta salaketa ditu oinarri prozedurak. Denek ere Kutxabanken kontra egin zuten leihatilan eskudirutan ordaintzeko aukera ematen ez zietelako.

Kontsumobidek egiaztatu ahal izan duenez, Kutxabankek ez die euren bezeroei bezero ez diren hirugarren pertsonen diru-sarrerak jasotzen uzten, eta horrek, kutxa-zerbitzua ematearen oinarrizko eskubidea urratzen du.

Bestalde, Kutxabankek ezabatu egin du leihatiletan eskudirutan ordaintzeko edo dirua sartzeko aukera. Kontsumobideren aburuz, horrek ere urratu egiten du indarrean dagoen araudia, kontsumitzaileak legez baimendutako ordainketa-bide guztiak erabil ditzakeelako.

Horrengatik guztiagatik, Kontsumobidek 123.000 euroko zehapena jarri dio Kutxabanki arau-hauste larriengatik.

Ziberdelituek % 41 egin zuten gora EAEn 2022an

Dena dela, iaz izandako delituen % 85 presentzialki egin ziren. Delitu motari dagokionez, pertsonen kontrakoak % 10 izan ziren, eta horietatik gehienak emakumeen kontrakoak.

Audiorik gabe.

133.989 delitu erregistratu ziren 2022an Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik % 85 (113.842) aurrez aurre eta % 15 (20.147) zibernetikoki egindakoak izan ziren. Halere, teknologia berriak erabiliz delitu gehiago egin baziren ere, batez ere ziberdelituek egin zuten gora: % 41 gehiago 2019ko (pandemia aurreko) datuekin alderatuta. Presentzialki egindako arau-hausteak, berriz, % 6 hazi ziren. Josu Erkoreka lehen lehendakariordeak eta Segurtasun sailburuak "Delinkuentziaren Memoria Euskadin 2022" txostena aurkeztu du, goizean, Eusko Legebiltzarrean, azken urteotako arau-hausteen inguruko datuak biltzen eta alderatzen dituena. Bertan, 15.000 biztanletik gorako herrietan egindako delituen inguruan Ertzaintzak eta tokian tokiko udaltzaingoek jasotako informazioarekin osatzen da txosten hori.

Lurraldeka, Bizkaian erregistratu ziren, iaz ere, delitu gehienak, orotara, 75.417; Gipuzkoan, 34.432; eta Araban, 19.417. Herri eta hirietako datuak aintzat hartuta, delinkuentzia tasa gune populatuenetan igo da gehien. Bilbon egin ziren arau-hauste gehienak, 97 delitu 1.000 biztanleko, eta ondoren, Donostian, 77 delitu 1.000 biztanleko. Halere, Erandio da delinkuentzia gehien hazi den herria: 2019ko datuekin alderatuta, % 27 gehiago.

Delitu motari dagokinez, iaz jasotako delitu guztien (presentzialki nahiz teknologia berrien bidez egindakoak) % 62 ondarearen kontrakoak izan ziren. Dena dela, deliturik larrienak, pertsonen aurkako delitu presentzialak, delitu guztien % 10 izan ziren eta horietako gehien-gehienak emakumeen aurkako indarkeria psikiko, fisiko eta sexualarekin lotutako kasuak dira.

Ertzaintzaren datuen arabera, 5.143 emakumek pairatu zuten indarkeria motaren bat iaz.

Hiru pertsona hil dira, horietako bi EAEko herritarrak, Lleidan gertatutako istripu batean

Ezbeharra goizaldean gertatu da La Fuliola herrian, orotariko ibilgailu bat eta kamioi bat talka eginda.

Audiorik gabe.

Hiru pertsona hil dira La Fuliolako (Lleida) C-53 errepidean gertatutako trafiko istripu batean, orotariko ibilgailu bat eta kamioi bat talka eginda. Esquadra Mossoek eta Jaume Ferrer herriko alkateak baieztatu dutenez, hildakoen artean euskal jatorrizko 42 eta 45 urteko bi gizonezko daude. Esquadra Mossoek goizaldean jaso dute istripuaren berri, "stop" seinale bati jaramonik ez egiteagatik lur orotako ibilgailu batek eta kamioi batek talka egin dutenean.

Ezbeharrean, 28 urteko emakume bat eta 42 eta 45 urteko bi gizon euskal herritar zendu dira. Dirudienez, bi euskaldunek asteburua emango zuten hildako emakumearen senarra bisitatzen, istripu hilgarria izan dutenean.

Esquadra Mossoek baieztatuta, kamioiaren gidariak negatibo eman du alkohol kontrolean.

Enpresari bat atxilotu dute Donostian paperik gabeko etorkinei kontratu faltsuak eskaintzeagatik

Enpresariak 500 eta 5.000 euro artean eskatzen zizkien biktimei, baina eskaintzen zituen kontratuak ez ziren sekula Gizarte Segurantzara iristen.

Audiorik gabe.

Espainiako Poliziak enpresari bat atxilotu du Donostian Marokotik eta Ertamerikatik iritsitako paperik gabeko zazpi herritarri diruaren truke lan kontratuak eskaintzeagatik.

Immigrazio eta Dokumentuen Faltsutze Sareen aurkako Unitateak otsailaren 6an atxilotu zuen enpresaria iruzurra eta langileen aurkako delituak leporatuta. Gizonak bost erreforma enpresa ditu, lau Katalunian eta bat Gipuzkoan, eta biktimei 500 eta 5.000 euro artean eskatzen zizkien lan-kontratuen truke.

Gizon bat atxilotu dute Donostian, bi adin txikikori sexu erasoak egitea eta 15 ziberjazarpen delitu

Ikerketak zabalik jarraitzen du, Polizia Nazionalak ez baitu baztertzen biktima gehiago egotea.

Audiorik gabe.

24 urteko gizon bat atxilotu du Polizia Nazionalak Donostian, bi adin txikikori sexu erasoak egitea eta 15 ziberjazarpen delitu leporatuta. Dena den, ikerketak zabalik jarraitzen du, ez baita baztertzen biktima gehiago egotea.

Nerabe batek jarritako salaketa baten ondotik abiatu zen ikerketa. Salatzailearen arabera, adin txikiko baten itxurak eginez erasotzailea berarekin harremanetan jarri zen sare sozialetan. Hasieran elkarrizketa arruntak izan zituzten, gero datu pertsonalak eskatu zizkion, ondoren irudi sexualak trukatzea proposatu zion eta azkenik sexu erasoa egiten saiatu zen.

EAEko espetxeetan izandako bi presoen heriotzei buruzko informazioa eskatu du Arartekoak

Otsailaren 28an, Arabako espetxean, jazo zen lehen heriotza: 22 urteko gizonezko bat topatu zuten hilik. Biharamunean, Gipuzkoako kartzelan 57 urteko beste preso bat zendu zen.

Audiorik gabe.

Joan den astean EAEko espetxeetan izandako bi presoen heriotzen harira ofiziozko ekinbidea abiatu du Arartekoak. Otsailaren 28an, Arabako espetxean, jazo zen lehen heriotza. 22 urteko gizonezko bat topatu zuten hilik bere ziegan. Biharamunean, martxoaren 1ean, Gipuzkoako kartzelan 57 urteko beste preso bat zendu zen. Erizaintza-moduluan zegoen gaitz fisiko bat osatzen, eta bertan aurkitu zuten zerraldo.

2021eko urritik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kartzelen kudeaketaren eskumena du Eusko Jaurlaritzak, eta hala, bi heriotza horien inguruko ikerketa abiatuta du, eta suizidioei aurre egiteko protokoloa berrikusten ari da.

Manu Lezertuak zuzentzen duen bulegoaren arabera, espetxe administrazioak, erakunde publiko den aldetik, bizitzeko eskubidea bermatu behar du, beste ezeren gainetik.

Hotel eta pisu turistikoen lizentzia berriak aldi baterako etetea erabaki du Donostiako Udalak

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

11 urteko neska batek salatu du taldean bortxatu dutela Badalonako merkataritza-gune batean

Esquadra Mossoek bi adin txikiko atxilotu eta 14 urtez azpiko hiru identifikatu dituzte, sexu-erasoan parte hartu dutelakoan.

Audiorik gabe.

11 urteko neska batek salatu du hainbat mutilek —adin txikikoak— bortxatu egin dutela Badalonan (Bartzelona). Biktimaren arabera, saltoki-gune bateko komunean izan zen sexu-erasoa, iazko abenduan. Salaketa jarri ondoren, Esquadra Mossoek ikerketa zabaldu zuten, eta bi adin txikiko atxilotu eta hiru identifikatu zituzten, sexu-erasoan parte hartu zutelakoan. Azken horiek 14 urtez azpikoak dira, eta, beraz, ezin zaie deliturik egotzi.

TV3 telebista-kateko programa batean egindako adierazpenetan, biktimaren ahizpak azaldu du 11 urteko neska saltoki bateko erakusleiho bati begira zegoela "sei bat mutil hurbildu", eta, labana batekin mehatxatu ondoren, komunera eraman zutela. Han, zehaztu duenez, "nahi zuten guztia" egin zuten neskarekin, "labana lepoan jarrita eta hil egingo zutela esanez".

Komunetik ateratzea lortu zuenean, inguruan zegoen segurtasun-zaintzaile batengana jo zuen laguntza eske, "hitzik ere egin ezin zuela", eta hark ez zion jaramonik egin, ahizpak adierazitakoaren arabera.

Hiru atxilotu Bizkaian, estortsioa eta iruzurra egiten zuen talde kriminal bateko kide izatea egotzi

Legearen aurkako atxiloketa, sekretuak argitara eta jakitera ematea, indarkeria erabiliz lapurreta egitea, askatasunaren aurkako delitua eta lesioak leporatu dizkiete.

Audio eta testurik gabe.

Zazpi lagun atxilotu eta 13 biktima askatu dituzte Bizkaian, sexu-esplotaziorako sare bat deseginda

Guardia Zibilak burutu du operazioa Bilbon, Barakaldon eta Fruizen. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak esan duenez, biktima guztiak "muturreko zaurgarritasun egoeran" zeuden.

Audiorik gabe.

Zazpi pertsona atxilotu eta 13 biktima askatu dituzte Bizkaian, sexu-esplotaziorako sare bat deseginda. Barakaldon, Bilbon (Zorrotza auzoan) eta Fruizen egin ditu atxiloketak Guardia Zibilak.

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak ohar batean jakinarazi duenez, emakumeak euren borondatearen kontra atzeman eta sexualki esplotatzen zituzten. Biktima guztiak "muturreko zaurgarritasun egoeran" zeudela jakinarazi du aipatutako iturriak.

Atxilotutakoen artean, gizonezko proxenetak eta biktimak "zelatatzeaz eta kontrolatzeaz" arduratzen ziren emakumezkoak daude.

Nafarroako Volkswagen bigarren egunez geldituta egongo da, abiadura-kaxen faltagatik

Lantokira joan behar ez duten beharginentzat, bi lanaldiak aldi baterako lan-erregulazio egun gisa hartuko dira.

Audiorik gabe.

Nafarroako Volkswagenek bi eguneko geldialdia izan du asteon, ekoizpena eten behar baitu gaur, atzo bezala, piezen faltagatik. Bi egun horiek aldi baterako lan-erregulazioko egun gisa hartu dira lanera joan behar ez duten beharginentzat.

Batzordean parte hartzen duten sindikatuek jakinarazi dutenez, geldialdia abiadura-kaxa automatikoen urritasunak eragin du, eta arazo horrek asteak daramatza lantegian eragina izaten.

Arabako Espetxean hilda aurkitu zuten presoaren familiak heriotza ikertzeko eskatu du

Salaketari buruz galdetuta, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak esan du ez duela horren berririk, eta harrituta agertu da. Dena dela, familiaren kexak aztertuko dituztela ziurtatu du.

Audiorik gabe.

22 urteko preso bat hilda agertu da Arabako Espetxean.

Arabako Espetxean, otsailaren 28an, hilda aurkitu zuten 22 gaztearen familiak iragarri du kasuan pertsonatuko dela, heriotza zein baldintzatan gertatu zen ikertzea eskatzeko. Hil zen egunean eta aurreko egunetan presoa zein egoeratan zegoen argitzea ere eskatu diote espetxeko arduradunei eta Eusko Jarularitzari.

Testurik gabe.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

16 urtetik gorakoek sexua aldatu ahalko dute gaurtik aurrera Erregistro Zibilean, baldintzarik bete

Horrela, gaurtik aurrera nahikoa izango da hala nahi duenak idatziz erregistro-aldaketa eskatzea, frogarik eta lekukorik aurkeztu beharrik gabe.

Audiorik gabe.

16 urtetik gorakoek gaurtik aurrera aldatu ahalko dituzte izena eta sexua Erregistro Zibilean, inolako baldintzarik gabe, Trans Legea indarrean sartu ondoren.

Horrela, gaurtik aurrera nahikoa izango da hala nahi duenak idatziz erregistro-aldaketa eskatzea, frogarik eta lekukorik aurkeztu beharrik gabe. Erabaki hori eskatzaileak berretsi beharko du hiru hilabete geroago, eta Administrazioak, berriz, hilabete gehiago izango du aldaketa jasotzeko. Hau da, prozesuak gehienez lau hilabete iraungo du.

Legeak Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak 2007an onartutako testua aldatzen du. Testu horrek gutxienez bi urteko hormonazioa eta genero-disforia egiaztatzen zuen diagnostiko medikoa eskatzen zituen erregistro-aldaketarako.

Arau hau indarrean sartzeak, halaber, izena eta sexua aldatzeko aukera ematen die 14 eta 16 urte bitarteko adingabeei, baina, hala badagokio, gurasoen edo tutoreen baimena izan beharko dute eskaera egiteko. Adingabe batek ez badu haien baimenik, defendatzaile judizial bat izendatuko da gatazka ebazteko.

Gainera, 12 eta 14 urte bitarteko haurrek generoa alda dezakete, baldin eta adingabeak epaile baten baimena badu, epaile horrek haren heldutasuna aztertu ostean; 12 urtetik beherakoek, berriz, ezin dute sexuaren erregistro-aipamena aldatu, baina bai izena, identifikatzen duen generora egokitzeko.

16 eta 17 urteko neskek gurasoen baimenik gabe aborta dezakete dagoeneko

Hilekoagatiko edo haurdunaldia eteteagatiko baja ekainaren hasieran jarriko da indarrean.

Audiorik gabe.

16 eta 17 urteko neskek gaurtik aurrera eten dezakete haurdunaldia gurasoen baimenik gabe, eta hilerokoaren edo haurdunaldia etetearen ondoriozko baja ekainaren hasieran sartuko da indarrean. Diputatuen Kongresuak 2023ko otsailaren 16an onartu zuen behin betiko sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko legea aldatzen duen lege organikoa.

16 eta 17 urtetik beherakoen kasuan abortatzeko gurasoen baimenaren baldintza ezabatzeaz gain, arauak hiru eguneko hausnarketa ere ezabatzen du, haurdunaldia ospitale publikoetan eten ahal izatea bermatzen du.

Osakidetzak eta sindikatuek elkarri leporatu diote negoziatu nahi ez izatea

Sindikatuak Mahai Sektorialaren bilera batera deituta zeuden gaur, joan den larunbatean EAEko hiru hiriburuetan "osasun sistemaren desegitea" salatzeko egin ziren mobilizazioen ostean.

Audiorik gabe.

Osasun Sailak eta sindikatuek elkarri leporatu diote Osakidetzako langileen lan-baldintzei zuzenean eragiten dieten gaiak negoziatu eta adostu nahi ez izatea, eta, horren ondorioz, berriro ezin izan da Mahai Sektorialaren bilera bat egin.

Sindikatuak Mahai Sektorialaren bilera batera deituta zeuden gaur, joan den larunbatean EAEko hiru hiriburuetan egin ziren mobilizazioen ostean, sistemaren desegitea salatzeko. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ukatu egin zuen hori, profesional sanitarioen faltari erreferentzia egin baitzion, eta esan zuen ez dela arazo bat, ez diru ez lan baldintzen aldetik.

Beste behin Satse, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek Mahai Sektorialetik alde egin dute, zerbitzu publiko horren zuzendaritzak "plantillak dituen arazo larrien konponbidean aurrera egiteko" borondaterik ez duelako.

3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak, eskuragarri

Gaurtik aurrera, laguntza telematikoki eskatu ahal da, baita Zuzenean ordezkaritzen bidez (Bilbon, Donostian eta Gasteizen), posta bulegoetan eta udaletxeetan.

Audiorik gabe.

Eusko Jaurlaritzak gaur abian jarri dituen laguntzak 200 eurokoak dira seme-alaba bakoitzeko, horiek 3 urte bete arte, eta, familia ugarien kasuetan, 100 euro gehigarrikoak hirugarren edo hurrengo seme-alaba bakoitzeko, horiek 7 urte bete arte.

Alabak edo semeak % 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna edo mendekotasun egoera aitortua badu, aurreikusitako laguntzak bikoiztu egingo dira, eta hilabeteko laguntza jasotzeaz gain, ume bat baino gehiagoko erditzeek eta adopzio anitzek aparteko laguntza jaso ahalko dute.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat jarri ditu martxan, seme-alabak hazi eta mantentzeko hileko laguntza berriei buruzko informazioa jasotzeko: 945 062 040 eta umeak@euskadi.eus. Hurrengo helbidean, gainera, argibide batzuk jarri dituzte: euskadi.eus/hilekolaguntzak.

Gaurtik aurrera, laguntza telematikoki eskatu ahal da, baita Zuzenean ordezkaritzen bidez (Bilbon, Donostian eta Gasteizen), posta bulegoetan eta udaletxeetan.

28 urteko gazte bat atxilotu dute Getxon, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Gertakariak larunbat goizaldean jazo ziren. Gaur, guardiako epaitegiak atxilotua aske uztea erabaki du. Biktima babesteko agindua ere eman du, 200 metroko urruntzeko aginduarekin.

Audiorik gabe.

Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du Getxon (Bizkaia), emakume kalean bati sexu-erasoa egitea leporatuta.

Gaur, polizia-izapideak amaituta, guardiako epaitegira eraman dute, eta epaileak aske uztea erabaki du. Biktima babesteko agindua ere eman du, 200 metroko urruntzeko aginduarekin.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertakariak larunbat goizaldean jazo ziren, eta sexu-erasoaren ustezko egileak ihes egin zuen. Biktima, berriz, osasun-langileek artatu zuten, eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Ertzaintzak informazioa bildu zuen ustezko egilea identifikatzeko eta gertatutakoa argitzeko. Azkenik, igande goizean, gizona aurkitu eta atxilotu zuten, sexu-eraso delitu bat egotzita.

Euskal errepideetan ez dago aparteko arazorik, elurra eta hotza nagusi badira ere

Hotz handia egin du goizaldean Euskal Herri osoan. Euskal hiriburu guztiak 5 graduren azpitik esnatu dira.

Audiorik gabe.

Gaur, asteartea, elur-maila 100-400 metro inguruan geratuko da, baina prezipitazio are gutxiagorekin, nahiz eta isurialde atlantikoan ugariagoak izango diren. Halere, elurrak eta hotzak ez dute aparteko arazorik sortu euskal errepideetan. Herrerako mendatea da itxita dagoen bakarra, nahiz eta N-1 errepidean, Etzegaraten, arretaz gidatzea aholkatu duten. Gainera, Segurtasun Sailak ohartarazi du elurra dagoela oraindik ere bigarren mailako 25 mendatetan.

Eusko Jaurlaritzak asteazkeneko 09:00ak arte luzatu du elurragatik ezarritako abisu horia.

Bestalde, Nafarroan gaur, asteartea, egun osoan egongo da indarrean elurragatik ezarritako abisu horia.

Sindikatuek greba deitu dute Osakidetzan maiatzaren 18an eta 19an

Sindikatuek greba deitu dute Osakidetzan maia...
Sindikatuek greba deitu dute Osakidetzan maiatzaren 18an eta 19an

ELA, Satse, LAB, SME, CCOO eta UGT si...
1:18 min.

ELA, Satse, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuen iritziz, Osasun Sailak "gor eta mutu jarraitzea erabaki du kaleko aldarriaren aurrean".

Audiorik gabe. ELA, Satse, LAB, Euskadiko medikuen sindikatua (SME, gazteleraz), CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute Osakidetzako sare guztian maiatzaren 18an eta 19an "osasungintza publikoaren desegitea" salatzeko. Sindikatuetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Bilbon mobilizazioak iragartzeko. "Osakidetzak bizi duen egoera larria eta negoziazioaren blokeoa" salatu dituzte eta Osasun Sailaren jarrera kritikatu dute, "gor eta mutu jarraitzea" erabaki duelako "kaleko aldarrien aurrean" —joan den otsailaren 25ean manifestazio jendetsuak izan ziren EAEko hiru hiriburuetan—. Gehiengo sindikalaren (ESK deialditik kanpo geratu da) arabera, Lehen Arretaren egoera "bereziki larria" da, eta horren aurrean, Osasun Sailak "murrizketak egiten jarraitzea beste planik ez du". Horren erakusle dira, euren ustez, Etengabeko Arretako Gune (EAG) batzuen itxierak eta oporraldietako ordutegi murrizketak urte osora zabaltzeko agertutako asmoa.

2023/03/29

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Sorian emakume bati sexu erasoa egiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Sorian emakum...
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Sorian emakume bati sexu erasoa egiteagatik

Erasoa ikertzen ari ziren agenteei bi...
1:30 min.

Erasoa ikertzen ari ziren agenteei biktimak emandako datuei esker, martxoaren 23an erasotzailea atxilotu ahal izan zuten, Bizkaiko hiriburuan. Otxarkoaga auzoan bizi zenaren susmoa zuten, eta hantxe bertan hartu zuten atxilo.

Audiorik gabe. Polizia Nazionalak Bilboko bizilagun bat atxilotu du Otxarkoaga auzoan, Sorian emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Atxilotuak aurrekariak zituen genero indarkeriagatik. Poliziak berak gaur bertan berri eman duenez, komunean dituzten lagun batzuen etxera lagundu zion emakumeari erasotzaileak, eta orduan gertatu zen erasoa. Biktimak laguntza eskatu zien Soriako kaleak zaintzen zebiltzan agente batzuei. Gertatutakoaren berri jaso eta batera, protokoloa martxan jarri eta ospitalera eraman zuten emakumea. Gerora, salaketa jarri zuen honek. Erasoa ikertzen ari ziren agenteei biktimak emandako datuei esker, martxoaren 23an erasotzailea atxilotu ahal izan zuten, Bizkaiko hiriburuan. Otxarkoaga auzoan bizi zenaren susmoa zuten, eta hantxe bertan hartu zuten atxilo. Atxilotua epailearen aurrera eraman zuten duela egun batzuk.

2023/03/29

Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, hutsik dagoen etxebizitza bat okupatzen saiatzeagatik

Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, hut...
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, hutsik dagoen etxebizitza bat okupatzen saiatzeagatik

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, j...
0:59 min.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, joan den ostiral arratsaldean izan ziren atxiloketak Ozeano Barearen kaleko eraikin batean.

Audiorik gabe. Hiru pertsona —27 eta 42 urteko bi gizonezko eta 29ko emakumezko bat— atxilotu zituzten, joan den astean, Gasteizen, hutsik dagoen etxebizitza bat okupatzen saiatzeagatik. Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez, ostiral arratsaldean izan ziren atxiloketak Ozeano Barearen kaleko eraikin batean. Bizilagun batek eman zuen abisua, etxebizitza baten atarian hainbat ezezagun ikusi ondoren. Agenteak esandako tokira bertaratu zirenean, bi gizonezko etxe bateko sarrailari kolpeka aurkitu zituzten, emakume batek eskailera-burua zaintzen zuen bitartean. Hainbat erreminta eta bi sarraila atzeman zizkieten. Kalteak eragin zituztela baieztatu ondoren, hirurak atxilotu egin zituzten, usurpazio saiakera delitua eta kalteak eragitea egotzita.

2023/03/28

Salbuespen iberikoa abendura arte luzatzeko akordioa adostu du Espainiak Bruselarekin

Salbuespen iberikoa abendura arte luzatzeko a...
Salbuespen iberikoa abendura arte luzatzeko akordioa adostu du Espainiak Bruselarekin

Ministroen Kontseiluak astearte honet...
0:54 min.

Ministroen Kontseiluak astearte honetan bertan onartuko du etxeei eta enpresei elektrizitatearen prezioa murrizteko mekanismo iberikoa.

Audiorik gabe. Teresa Ribera Espainiako Trantsizio Ekologikoko presidenteordeak iragarri duenez, Espainiako Gobernuak akordioa lortu du Europako Batzordearekin salbuespen iberikoa abendura arte luzatzeko, elektrizitatearen handizkako merkatuan gasaren prezioa mugatzen baitu. Ministroen Kontseiluak astearte honetan bertan onartuko du mekanismo iberikoa deritzonaren indarraldia luzatuko duen araudia. Espainian eta Portugalen iazko ekainetik aplikatzen da.

2023/03/28

Zortzi atxilotu, tartean bi bilbotar, hildako 22 adinekoren ondareaz jabetzea egotzita

Zortzi atxilotu, tartean bi bilbotar, hildako...
Zortzi atxilotu, tartean bi bilbotar, hildako 22 adinekoren ondareaz jabetzea egotzita

Guardia Zibilaren arabera, sare horre...
1:11 min.

Guardia Zibilaren arabera, sare horretako buruak Bilboko bi anai-arreba ziren.

Audiorik gabe. Guardia Zibilak zortzi pertsona atxilotu ditu Espainiako Estatuan, horien artean ustez sareko buruak ziren bi bilbotar, hildako 22 adinekoren ondareaz jabetzea leporatuta. Atxilotu zituztenean 20 higiezin eta 71 kontu korronte zituzten kontrolpean. Besteak beste, talde kriminaleko kide izatea, lapurreta, agiriak faltsutzea, dirua zuritzea eta armak legez kanpo edukitzea leporatzen diete. Ikerketaren arabera, sare horretako buruak Bilboko bi anai-arreba ziren. Emakumeak (63 urte) Zuzenbide ikasketak ditu eta gizona (54 urte), ostera, aseguru-artekaria da.

2023/03/27

Hiru langile zauritu dira Durangon, aldamio batetik erorita

Hiru langile zauritu dira Durangon, aldamio b...
Hiru langile zauritu dira Durangon, aldamio batetik erorita

Arandoñotorre kaleko obra batean gert...
0:39 min.

Arandoñotorre kaleko obra batean gertatu da istripua, 12:00ak aldera. Larrien dagoen behargina Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Audiorik gabe. Lan istripu larria gertatu da gaur, astelehenarekin, Durangon. Ezbeharrean hiru lagun zauritu dira, aldamio batetik erorita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Arandoñotorre kaleko obra batean gertatu da istripua, 12:00ak aldera. Itxura denez, aldamioa mugitu egin da, eta hiru langileak hiru metroko altueratik jausi dira. Anbulantzietako langileek tokian bertan artatu dituzte hiru zaurituak. Hasiera batean, behintzat, ez dute horietako bat bera ere zauritu larritzat jo, baina okerren zegoena Gurutzetako ospitalera eraman dute.

2023/03/27

Uda giroa espero da asteazkenerako, termometroek 25 ºC-ko langa gaindituko baitute

Uda giroa espero da asteazkenerako, termometr...
Uda giroa espero da asteazkenerako, termometroek 25 ºC-ko langa gaindituko baitute

Hego haizea sartuko da bihartik aurre...
1:49 min.

Hego haizea sartuko da bihartik aurrera, eta asteazkenean zakartu egingo da, tenperatura maximoak igoarazita. Bilbon 28 ºC-ak harrapa daitezke, iragarpenaren arabera. Eguzkia nagusi izango da, gainera.

Audiorik gabe. Udaberria hasi berri dugun honetan, hurrengo urtaroan ohikoagoa dugun beroa izango dugu datozen egunetan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eta EITBko Meteorologia zerbitzuak iragarri dutenez. Bihartik aurrera hasiko dira termometroak igotzen, eta etzi, asteazkenarekin, harrapatuko dute goia: Bilbon, adibidez, 28 ºC-raino igoko direla aurreikusi dute. Astea giro egonkorragoarekin eta ipar-mendebaldeko haizearekin abiatu dugu, giro freskoarekin. Arratsalderako, hodeiak gutxitu eta nahikoa garbi geratuko dira zeru gainak. Asteartearekin igarriko dugu aldaketa, tenperaturak gorako bidea hartuko baitu. Hegoaldeko haizea nagusituko da, eta horrek, eguzkiaren laguntzarekin, ekarriko du termometroen gorakada. Dena dela, goizean giro freskoa izango dugu —8-9 ºC Bilbon eta Donostian— eta Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan hotza egingo du —2 ºC izango dituzte Gasteizen, eta 5 ºC, Iruñean—. Tenperatura maximoek, baina, gora egingo dute, eta 21 eta 23 ºC artean errendituko dira beroenak. Asteazkenean, beste koska bat egingo dute gora termometroek, eta hainbat lekutan 25 ºC-ak ere gaindituko dira. Izan ere, hego haizea zakartu eta bolada gogorrak izango dira haizeguneetan, batez ere ekialdean. Kostaldean, udaberriko giro epela izango da, 25 ºC-ko maximoekin. Bilbon eta barnealdean, aldiz, balio horretatik gora egongo dira termometroak, eta 28 ºC-ko langara ere irits daitezke termometroak. Bitxia bada ere, Araban eta Nafarroa erdi eta hegoaldean ez du horrenbesteko beroa egingo, eta 24 graduren bueltan egongo dira maximoak. Hori kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du baso sute arriskuagatik. Ostegunerako, astearteko giroa aurreikusi du joerak. Hots, hego haizea apalduko denez, maximoak apur bat jaitsiko dira, eta 20-23 ºC-koak izango dira beroenak.

2023/03/27

30 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, Errioxan emakume gazte bati sexu erasoa egitea egotzita

30 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, Err...
30 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, Errioxan emakume gazte bati sexu erasoa egitea egotzita

Astelehenean hartu zuten atxilo, emak...
0:55 min.

Astelehenean hartu zuten atxilo, emakumeak salaketa aurkeztu eta gero. Horren arabera, sare sozialen bidez ezagutu eta hitzordua egitean gertatu zen erasoa.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du Bilbon Errioxan egindako sexu eraso baten egile delakoan, Poliziak ohar batean jakinarazi duenez. Atxilotutakoa, 30 urteko gizasemea, astelehenean atxiki zuten. Aurrez, salaketa aurkeztu zuen emakumeak Espainiako Poliziak Logroñon duen komisarian. Salaketaren arabera, gizona sare sozialen bidez ezagutu, eta harekin Errioxan egin zuen hitzordua. Bertan egin zion eraso, indarra erabilita. Emakumeak agenteei azaldu zienez, ikastetxean erasoa kontatu ostean erabaki zuen salaketa jartzea. Ustezko erasotzailea 30 urteko gizona da, Bizkaian bizi dena. Astelehenean atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.

2023/03/23

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
1:05 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

2023/03/23

Mundua ordubetez itzaliko da larunbat honetan, Planetaren Orduan

Mundua ordubetez itzaliko da larunbat honetan...
Mundua ordubetez itzaliko da larunbat honetan, Planetaren Orduan

2023an honetan martxoaren 25ean izang...
1:21 min.

2023an honetan martxoaren 25ean izango da itzalaldia, 20:30etik 21:30era.

Audiorik gabe. Munduko Natura Funtsak (WWF) gizarte osoa gonbidatu du Planetaren Ordua ekimenean parte hartzera. Ekintza sinbolikoa da, mundu mailan egiten dena eta ordubetez argia itzaltzean datzana, ingurumenaren eta pertsonen alde. Oraingoan, itzalaldia datorren larunbatean, martxoak 25, izango da, 20:30etatik 21:30etara Euskal Herriaren kasuan. Planetaren Ordua Sidneyn jaio zen 2007an, klima aldaketaren arazoaz ohartarazteko keinu sinboliko gisa, eraikin eta monumentuetako argiak ordubetez itzaliz. Gaur egun, ia 200 herrialdetako milioika pertsona mobilizatzen ditu mugimenduak, urtean behin. WWFtik nabarmendu dutenez, egun honek "gogorarazten digu natura dela gure bizi euskarri sistema, behar dugun guztia eskaintzen diguna, arnasten dugun airetik edaten dugun ureraino eta jaten ditugun elikagaietaraino, eta orain gure planetaren osasuna eta, era berean, gure osasuna eta ongizatea babesteko defendatu behar ditugula”.

2023/03/20

Pandemia hasi zenetik gaixo kopuru txikiena hauteman du Euskadik

Pandemia hasi zenetik gaixo kopuru txikiena h...
Pandemia hasi zenetik gaixo kopuru txikiena hauteman du Euskadik

Azken astean, 50 paziente daude ospit...
1:00 min.

Azken astean, 50 paziente daude ospitaleratuta eta hiru pertsona hil dira koronabirusak jota.

Audiorik gabe. Pandemia hasi zenetik, covid-19a duten gaixoen kopuru txikiena hauteman dute EAEko ospitaleetan: 50 paziente daude ospitaleratuta, horietatik 47 plantan daude, duela bi aste baino 12 gutxiago, eta hiru ZIUetan, bi gutxiago. Datuok Osasun Sailak hamabostean behin argitaratzen duen pandemiaren bilakaerari buruzko azken buletin epidemiologikoan agertzen dira. Aurreko txostena martxoaren 6an zabaldu zen. Datu horien arabera, azken astean hiru pertsona hil dira covidak jota, duela astebete bost izan zirelarik, eta duela hamabost egun, bakarra. Pandemia hasi zenetik 8.524 heriotza zenbatu dira Euskadin gaixotasun horren ondorioz.

2023/03/20

Bi gizon espetxeratu dituzte, Barakaldon mutil bati sexu erasoa eta lapurreta egitea egotzita

Bi gizon espetxeratu dituzte, Barakaldon muti...
Bi gizon espetxeratu dituzte, Barakaldon mutil bati sexu erasoa eta lapurreta egitea egotzita

Sexu erasoa martxoaren 9an gertatu ze...
1:26 min.

Sexu erasoa martxoaren 9an gertatu zen Barakaldoko etxebizitza batean. Gainera, sakelako telefonoa lapurtu zioten.

Audiorik gabe. 19 eta 20 urteko bi gizon espetxeratu dituzte Bizkaian, Barakaldon mutil bati sexu erasoa eta lapurreta egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzak martxoaren 9an jakin zuen Gurutzetako ospitalean zegoen gazte bati sexu erasoa egin ziotela, eta gertaturikoa argitzeko ikerketa abiatu zuen. Antza denez, biktimak bi mutil ezagutu zituen goizalde horretan bertan Bilboko aisialdiko lokal batean, eta handik ordu batzuetara haiekin joan zen Barakaldoko bere etxera. Hirurak bere etxean zeudenean, bi gazteek eskuak lotu zizkioten, jo egin zuten eta bizkarrean labana batekin zauritu zuten. Dirua emateko esan zioten, eskuko telefonoa lapurtu zioten eta, bi gizonetako batek, sexu erasoa egin zion. Erasotzaileak etxetik joan zirenean, biktimak eskuak askatzea lortu zuen eta Gurutzetako ospitalera joan zen. Ustezko erasotzaileak identifikatu ondoren astearte arratsaldean atxilotu zituzten Bilbon. Epailearen aurretik igaro ondoren Bizkaiko espetxera eraman zituzten.

2023/03/16

Ostiral goizera arte luzatu dute baso-sute arriskuagatik Bizkaian eta Gipuzkoan ezarritasko abisu ho

Ostiral goizera arte luzatu dute baso-sute ar...
Ostiral goizera arte luzatu dute baso-sute arriskuagatik Bizkaian eta Gipuzkoan ezarritasko abisu ho

Tenperatura altuak daude iragarrita, ...
1:08 min.

Tenperatura altuak daude iragarrita, hego-haizeak gogor joko du, hezetasuna urria da eta landaredia oso lehor dago. Lau faktore horien ondorioz isurialde atlantikoan sute arriskua altua dela ohartarazi dute.

Abisu horia ezarri du 06:00etan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Bizkaian eta Gipuzkoan, baso-sute arriskuagatik, eta, aurreikusitakoaren arabera, ostiraleko 09:00ak arte egongo da indarrean. Tenperatura altuak daude iragarrita, hego-haizeak gogor joko du, hezetasuna urria da eta landaredia oso lehor dago. Lau faktore horien ondorioz isurialde atlantikoan sute arriskua altua dela ohartarazi dute. Euskalmeten iragarpenaren arabera, goiza eguzkitsua izango da gaur, eta erdi eta goi mailako hodeiak ugarituko dira mendebaldean arratsaldetik aurrera. Hegoaldeko haizea zakar ibiliko da, eta termometroak 25 graduraino iritsiko dira isurialde atlantikoan. Ostiralean, berriz, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan. Haizeak hego-ekialdetik joko du, bolada indartsuekin tarteka. Tenperatura baxuenak bere horretan geldituko dira edo zertxobait egingo dute gora. Kontrara, tenperatura altuenak nabarmen jaitsiko dira.

2023/03/16

Leioako Artatza parkean adingabe bati egindako sexu erasoa ikertzen ari dira

Leioako Artatza parkean adingabe bati egindak...
Leioako Artatza parkean adingabe bati egindako sexu erasoa ikertzen ari dira

Segurtasun Sailak jakinarazi du ikerk...
1:05 min.

Segurtasun Sailak jakinarazi du ikerketa zabalik dutela, eta Adingabeen Fiskaltzak hartu duela bere gain kasua, ustezko erasotzaileak adingabeak direlako.

Audiorik gabe. Ertzaintzak ikerketa abiatu du Leioako Artatza parkean iragan ostiralean gertatutako sexu erasoa aztertzeko. Segurtasun Sailak gaur, asteartearekin, jakinarazi du ikerketa zabalik dutela, eta Adingabeen Fiskaltzak hartu duela kasua bere gain, ustezko erasotzaileak adingabeak direlako. Ez du, ordea, gertatutakoari buruzko datu gehiagorik eman. El Correo egunkariak, bestalde, argitaratu du erasotzaileetako bat atxilotu egin dutela, eta erasoan nahastutako beste bi adingabeak identifikatu dituztela. Iturri horren arabera, aurki eramango dituzte epailearen aurrera, gertatutakoa azaltzeko. Egunkari horrek erantsi du biktima Gurutzetako Ospitalera eraman eta bertantxe abiatu zutela sexu erasoekin lotutako protokoloa.

2023/03/14

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
0:55 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

2023/03/14

Hainbat abusuzko praktika egiteagatik, 123.000 euroko isuna ezarri diote finantza entitateari, herri

Hainbat abusuzko praktika egiteagatik, 123.00...
Hainbat abusuzko praktika egiteagatik, 123.000 euroko isuna ezarri diote finantza entitateari, herri

Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Inst...
1:12 min.

Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, 123.000 euroko isuna ezarri dio Kutxabank EAEko banketxeari kontsumitzaileen eskubideen aurkako hainbat praktika egiteagatik. Zehazki, honakoengatik zigortu dute: kutxa-zerbitzua ez emateagatik eta leihatilan eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzeagatik. Eusko Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez, partikularrek zein EKA/ACUV euskal kontsumitzaileen elkarteak banketxearen praktika batzuen aurka aurkeztu zituzten erreklamazioak eta salaketa ditu oinarri prozedurak. Denek ere Kutxabanken kontra egin zuten leihatilan eskudirutan ordaintzeko aukera ematen ez zietelako. Kontsumobidek egiaztatu ahal izan duenez, Kutxabankek ez die euren bezeroei bezero ez diren hirugarren pertsonen diru-sarrerak jasotzen uzten, eta horrek, kutxa-zerbitzua ematearen oinarrizko eskubidea urratzen du. Bestalde, Kutxabankek ezabatu egin du leihatiletan eskudirutan ordaintzeko edo dirua sartzeko aukera. Kontsumobideren aburuz, horrek ere urratu egiten du indarrean dagoen araudia, kontsumitzaileak legez baimendutako ordainketa-bide guztiak erabil ditzakeelako. Horrengatik guztiagatik, Kontsumobidek 123.000 euroko zehapena jarri dio Kutxabanki arau-hauste larriengatik.

Audiorik gabe. Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, 123.000 euroko isuna ezarri dio Kutxabank EAEko banketxeari kontsumitzaileen eskubideen aurkako hainbat praktika egiteagatik. Zehazki, honakoengatik zigortu dute: kutxa-zerbitzua ez emateagatik eta leihatilan eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzeagatik. Eusko Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez, partikularrek zein EKA/ACUV euskal kontsumitzaileen elkarteak banketxearen praktika batzuen aurka aurkeztu zituzten erreklamazioak eta salaketa ditu oinarri prozedurak. Denek ere Kutxabanken kontra egin zuten leihatilan eskudirutan ordaintzeko aukera ematen ez zietelako. Kontsumobidek egiaztatu ahal izan duenez, Kutxabankek ez die euren bezeroei bezero ez diren hirugarren pertsonen diru-sarrerak jasotzen uzten, eta horrek, kutxa-zerbitzua ematearen oinarrizko eskubidea urratzen du. Bestalde, Kutxabankek ezabatu egin du leihatiletan eskudirutan ordaintzeko edo dirua sartzeko aukera. Kontsumobideren aburuz, horrek ere urratu egiten du indarrean dagoen araudia, kontsumitzaileak legez baimendutako ordainketa-bide guztiak erabil ditzakeelako. Horrengatik guztiagatik, Kontsumobidek 123.000 euroko zehapena jarri dio Kutxabanki arau-hauste larriengatik.

2023/03/13

Ziberdelituek % 41 egin zuten gora EAEn 2022an

Ziberdelituek % 41 egin zuten gora EAEn 2022a...
Ziberdelituek % 41 egin zuten gora EAEn 2022an

Dena dela, iaz izandako delituen % 85...
2:36 min.

Dena dela, iaz izandako delituen % 85 presentzialki egin ziren. Delitu motari dagokionez, pertsonen kontrakoak % 10 izan ziren, eta horietatik gehienak emakumeen kontrakoak.

Audiorik gabe. 133.989 delitu erregistratu ziren 2022an Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik % 85 (113.842) aurrez aurre eta % 15 (20.147) zibernetikoki egindakoak izan ziren. Halere, teknologia berriak erabiliz delitu gehiago egin baziren ere, batez ere ziberdelituek egin zuten gora: % 41 gehiago 2019ko (pandemia aurreko) datuekin alderatuta. Presentzialki egindako arau-hausteak, berriz, % 6 hazi ziren. Josu Erkoreka lehen lehendakariordeak eta Segurtasun sailburuak "Delinkuentziaren Memoria Euskadin 2022" txostena aurkeztu du, goizean, Eusko Legebiltzarrean, azken urteotako arau-hausteen inguruko datuak biltzen eta alderatzen dituena. Bertan, 15.000 biztanletik gorako herrietan egindako delituen inguruan Ertzaintzak eta tokian tokiko udaltzaingoek jasotako informazioarekin osatzen da txosten hori. Lurraldeka, Bizkaian erregistratu ziren, iaz ere, delitu gehienak, orotara, 75.417; Gipuzkoan, 34.432; eta Araban, 19.417. Herri eta hirietako datuak aintzat hartuta, delinkuentzia tasa gune populatuenetan igo da gehien. Bilbon egin ziren arau-hauste gehienak, 97 delitu 1.000 biztanleko, eta ondoren, Donostian, 77 delitu 1.000 biztanleko. Halere, Erandio da delinkuentzia gehien hazi den herria: 2019ko datuekin alderatuta, % 27 gehiago. Delitu motari dagokinez, iaz jasotako delitu guztien (presentzialki nahiz teknologia berrien bidez egindakoak) % 62 ondarearen kontrakoak izan ziren. Dena dela, deliturik larrienak, pertsonen aurkako delitu presentzialak, delitu guztien % 10 izan ziren eta horietako gehien-gehienak emakumeen aurkako indarkeria psikiko, fisiko eta sexualarekin lotutako kasuak dira. Ertzaintzaren datuen arabera, 5.143 emakumek pairatu zuten indarkeria motaren bat iaz.

2023/03/13

Hiru pertsona hil dira, horietako bi EAEko herritarrak, Lleidan gertatutako istripu batean

Hiru pertsona hil dira, horietako bi EAEko he...
Hiru pertsona hil dira, horietako bi EAEko herritarrak, Lleidan gertatutako istripu batean

Ezbeharra goizaldean gertatu da La Fu...
1:05 min.

Ezbeharra goizaldean gertatu da La Fuliola herrian, orotariko ibilgailu bat eta kamioi bat talka eginda.

Audiorik gabe. Hiru pertsona hil dira La Fuliolako (Lleida) C-53 errepidean gertatutako trafiko istripu batean, orotariko ibilgailu bat eta kamioi bat talka eginda. Esquadra Mossoek eta Jaume Ferrer herriko alkateak baieztatu dutenez, hildakoen artean euskal jatorrizko 42 eta 45 urteko bi gizonezko daude. Esquadra Mossoek goizaldean jaso dute istripuaren berri, "stop" seinale bati jaramonik ez egiteagatik lur orotako ibilgailu batek eta kamioi batek talka egin dutenean. Ezbeharrean, 28 urteko emakume bat eta 42 eta 45 urteko bi gizon euskal herritar zendu dira. Dirudienez, bi euskaldunek asteburua emango zuten hildako emakumearen senarra bisitatzen, istripu hilgarria izan dutenean. Esquadra Mossoek baieztatuta, kamioiaren gidariak negatibo eman du alkohol kontrolean.

2023/03/10

Enpresari bat atxilotu dute Donostian paperik gabeko etorkinei kontratu faltsuak eskaintzeagatik

Enpresari bat atxilotu dute Donostian paperik...
Enpresari bat atxilotu dute Donostian paperik gabeko etorkinei kontratu faltsuak eskaintzeagatik

Enpresariak 500 eta 5.000 euro artean...
0:55 min.

Enpresariak 500 eta 5.000 euro artean eskatzen zizkien biktimei, baina eskaintzen zituen kontratuak ez ziren sekula Gizarte Segurantzara iristen.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak enpresari bat atxilotu du Donostian Marokotik eta Ertamerikatik iritsitako paperik gabeko zazpi herritarri diruaren truke lan kontratuak eskaintzeagatik. Immigrazio eta Dokumentuen Faltsutze Sareen aurkako Unitateak otsailaren 6an atxilotu zuen enpresaria iruzurra eta langileen aurkako delituak leporatuta. Gizonak bost erreforma enpresa ditu, lau Katalunian eta bat Gipuzkoan, eta biktimei 500 eta 5.000 euro artean eskatzen zizkien lan-kontratuen truke.

2023/03/10

Gizon bat atxilotu dute Donostian, bi adin txikikori sexu erasoak egitea eta 15 ziberjazarpen delitu

Gizon bat atxilotu dute Donostian, bi adin tx...
Gizon bat atxilotu dute Donostian, bi adin txikikori sexu erasoak egitea eta 15 ziberjazarpen delitu

Ikerketak zabalik jarraitzen du, Poli...
0:53 min.

Ikerketak zabalik jarraitzen du, Polizia Nazionalak ez baitu baztertzen biktima gehiago egotea.

Audiorik gabe. 24 urteko gizon bat atxilotu du Polizia Nazionalak Donostian, bi adin txikikori sexu erasoak egitea eta 15 ziberjazarpen delitu leporatuta. Dena den, ikerketak zabalik jarraitzen du, ez baita baztertzen biktima gehiago egotea. Nerabe batek jarritako salaketa baten ondotik abiatu zen ikerketa. Salatzailearen arabera, adin txikiko baten itxurak eginez erasotzailea berarekin harremanetan jarri zen sare sozialetan. Hasieran elkarrizketa arruntak izan zituzten, gero datu pertsonalak eskatu zizkion, ondoren irudi sexualak trukatzea proposatu zion eta azkenik sexu erasoa egiten saiatu zen.

2023/03/09

EAEko espetxeetan izandako bi presoen heriotzei buruzko informazioa eskatu du Arartekoak

EAEko espetxeetan izandako bi presoen heriotz...
EAEko espetxeetan izandako bi presoen heriotzei buruzko informazioa eskatu du Arartekoak

Otsailaren 28an, Arabako espetxean, j...
1:12 min.

Otsailaren 28an, Arabako espetxean, jazo zen lehen heriotza: 22 urteko gizonezko bat topatu zuten hilik. Biharamunean, Gipuzkoako kartzelan 57 urteko beste preso bat zendu zen.

Audiorik gabe. Joan den astean EAEko espetxeetan izandako bi presoen heriotzen harira ofiziozko ekinbidea abiatu du Arartekoak. Otsailaren 28an, Arabako espetxean, jazo zen lehen heriotza. 22 urteko gizonezko bat topatu zuten hilik bere ziegan. Biharamunean, martxoaren 1ean, Gipuzkoako kartzelan 57 urteko beste preso bat zendu zen. Erizaintza-moduluan zegoen gaitz fisiko bat osatzen, eta bertan aurkitu zuten zerraldo. 2021eko urritik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kartzelen kudeaketaren eskumena du Eusko Jaurlaritzak, eta hala, bi heriotza horien inguruko ikerketa abiatuta du, eta suizidioei aurre egiteko protokoloa berrikusten ari da. Manu Lezertuak zuzentzen duen bulegoaren arabera, espetxe administrazioak, erakunde publiko den aldetik, bizitzeko eskubidea bermatu behar du, beste ezeren gainetik.

2023/03/09

Hotel eta pisu turistikoen lizentzia berriak aldi baterako etetea erabaki du Donostiako Udalak

Hotel eta pisu turistikoen lizentzia berriak ...
Hotel eta pisu turistikoen lizentzia berriak aldi baterako etetea erabaki du Donostiako Udalak

Testurik gabe....
1:36 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

2023/03/09

11 urteko neska batek salatu du taldean bortxatu dutela Badalonako merkataritza-gune batean

11 urteko neska batek salatu du taldean bortx...
11 urteko neska batek salatu du taldean bortxatu dutela Badalonako merkataritza-gune batean

Esquadra Mossoek bi adin txikiko atxi...
1:11 min.

Esquadra Mossoek bi adin txikiko atxilotu eta 14 urtez azpiko hiru identifikatu dituzte, sexu-erasoan parte hartu dutelakoan.

Audiorik gabe. 11 urteko neska batek salatu du hainbat mutilek —adin txikikoak— bortxatu egin dutela Badalonan (Bartzelona). Biktimaren arabera, saltoki-gune bateko komunean izan zen sexu-erasoa, iazko abenduan. Salaketa jarri ondoren, Esquadra Mossoek ikerketa zabaldu zuten, eta bi adin txikiko atxilotu eta hiru identifikatu zituzten, sexu-erasoan parte hartu zutelakoan. Azken horiek 14 urtez azpikoak dira, eta, beraz, ezin zaie deliturik egotzi. TV3 telebista-kateko programa batean egindako adierazpenetan, biktimaren ahizpak azaldu du 11 urteko neska saltoki bateko erakusleiho bati begira zegoela "sei bat mutil hurbildu", eta, labana batekin mehatxatu ondoren, komunera eraman zutela. Han, zehaztu duenez, "nahi zuten guztia" egin zuten neskarekin, "labana lepoan jarrita eta hil egingo zutela esanez". Komunetik ateratzea lortu zuenean, inguruan zegoen segurtasun-zaintzaile batengana jo zuen laguntza eske, "hitzik ere egin ezin zuela", eta hark ez zion jaramonik egin, ahizpak adierazitakoaren arabera.

2023/03/08

Hiru atxilotu Bizkaian, estortsioa eta iruzurra egiten zuen talde kriminal bateko kide izatea egotzi

Hiru atxilotu Bizkaian, estortsioa eta iruzur...
Hiru atxilotu Bizkaian, estortsioa eta iruzurra egiten zuen talde kriminal bateko kide izatea egotzi

Legearen aurkako atxiloketa, sekretua...
1:17 min.

Legearen aurkako atxiloketa, sekretuak argitara eta jakitera ematea, indarkeria erabiliz lapurreta egitea, askatasunaren aurkako delitua eta lesioak leporatu dizkiete.

Audio eta testurik gabe.

2023/03/08

Zazpi lagun atxilotu eta 13 biktima askatu dituzte Bizkaian, sexu-esplotaziorako sare bat deseginda

Zazpi lagun atxilotu eta 13 biktima askatu di...
Zazpi lagun atxilotu eta 13 biktima askatu dituzte Bizkaian, sexu-esplotaziorako sare bat deseginda

Guardia Zibilak burutu du operazioa B...
1:06 min.

Guardia Zibilak burutu du operazioa Bilbon, Barakaldon eta Fruizen. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak esan duenez, biktima guztiak "muturreko zaurgarritasun egoeran" zeuden.

Audiorik gabe. Zazpi pertsona atxilotu eta 13 biktima askatu dituzte Bizkaian, sexu-esplotaziorako sare bat deseginda. Barakaldon, Bilbon (Zorrotza auzoan) eta Fruizen egin ditu atxiloketak Guardia Zibilak. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak ohar batean jakinarazi duenez, emakumeak euren borondatearen kontra atzeman eta sexualki esplotatzen zituzten. Biktima guztiak "muturreko zaurgarritasun egoeran" zeudela jakinarazi du aipatutako iturriak. Atxilotutakoen artean, gizonezko proxenetak eta biktimak "zelatatzeaz eta kontrolatzeaz" arduratzen ziren emakumezkoak daude.

2023/03/08

Nafarroako Volkswagen bigarren egunez geldituta egongo da, abiadura-kaxen faltagatik

Nafarroako Volkswagen bigarren egunez gelditu...
Nafarroako Volkswagen bigarren egunez geldituta egongo da, abiadura-kaxen faltagatik

Lantokira joan behar ez duten behargi...
0:37 min.

Lantokira joan behar ez duten beharginentzat, bi lanaldiak aldi baterako lan-erregulazio egun gisa hartuko dira.

Audiorik gabe. Nafarroako Volkswagenek bi eguneko geldialdia izan du asteon, ekoizpena eten behar baitu gaur, atzo bezala, piezen faltagatik. Bi egun horiek aldi baterako lan-erregulazioko egun gisa hartu dira lanera joan behar ez duten beharginentzat. Batzordean parte hartzen duten sindikatuek jakinarazi dutenez, geldialdia abiadura-kaxa automatikoen urritasunak eragin du, eta arazo horrek asteak daramatza lantegian eragina izaten.

2023/03/07

Arabako Espetxean hilda aurkitu zuten presoaren familiak heriotza ikertzeko eskatu du

Arabako Espetxean hilda aurkitu zuten presoar...
Arabako Espetxean hilda aurkitu zuten presoaren familiak heriotza ikertzeko eskatu du

Salaketari buruz galdetuta, Nerea Mel...
1:02 min.

Salaketari buruz galdetuta, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak esan du ez duela horren berririk, eta harrituta agertu da. Dena dela, familiaren kexak aztertuko dituztela ziurtatu du.

Audiorik gabe. 22 urteko preso bat hilda agertu da Arabako Espetxean. Arabako Espetxean, otsailaren 28an, hilda aurkitu zuten 22 gaztearen familiak iragarri du kasuan pertsonatuko dela, heriotza zein baldintzatan gertatu zen ikertzea eskatzeko. Hil zen egunean eta aurreko egunetan presoa zein egoeratan zegoen argitzea ere eskatu diote espetxeko arduradunei eta Eusko Jarularitzari.

2023/03/07

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
1:06 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

2023/03/02

16 urtetik gorakoek sexua aldatu ahalko dute gaurtik aurrera Erregistro Zibilean, baldintzarik bete

16 urtetik gorakoek sexua aldatu ahalko dute ...
16 urtetik gorakoek sexua aldatu ahalko dute gaurtik aurrera Erregistro Zibilean, baldintzarik bete

Horrela, gaurtik aurrera nahikoa izan...
1:50 min.

Horrela, gaurtik aurrera nahikoa izango da hala nahi duenak idatziz erregistro-aldaketa eskatzea, frogarik eta lekukorik aurkeztu beharrik gabe.

Audiorik gabe. 16 urtetik gorakoek gaurtik aurrera aldatu ahalko dituzte izena eta sexua Erregistro Zibilean, inolako baldintzarik gabe, Trans Legea indarrean sartu ondoren. Horrela, gaurtik aurrera nahikoa izango da hala nahi duenak idatziz erregistro-aldaketa eskatzea, frogarik eta lekukorik aurkeztu beharrik gabe. Erabaki hori eskatzaileak berretsi beharko du hiru hilabete geroago, eta Administrazioak, berriz, hilabete gehiago izango du aldaketa jasotzeko. Hau da, prozesuak gehienez lau hilabete iraungo du. Legeak Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak 2007an onartutako testua aldatzen du. Testu horrek gutxienez bi urteko hormonazioa eta genero-disforia egiaztatzen zuen diagnostiko medikoa eskatzen zituen erregistro-aldaketarako. Arau hau indarrean sartzeak, halaber, izena eta sexua aldatzeko aukera ematen die 14 eta 16 urte bitarteko adingabeei, baina, hala badagokio, gurasoen edo tutoreen baimena izan beharko dute eskaera egiteko. Adingabe batek ez badu haien baimenik, defendatzaile judizial bat izendatuko da gatazka ebazteko. Gainera, 12 eta 14 urte bitarteko haurrek generoa alda dezakete, baldin eta adingabeak epaile baten baimena badu, epaile horrek haren heldutasuna aztertu ostean; 12 urtetik beherakoek, berriz, ezin dute sexuaren erregistro-aipamena aldatu, baina bai izena, identifikatzen duen generora egokitzeko.

2023/03/02

16 eta 17 urteko neskek gurasoen baimenik gabe aborta dezakete dagoeneko

16 eta 17 urteko neskek gurasoen baimenik gab...
16 eta 17 urteko neskek gurasoen baimenik gabe aborta dezakete dagoeneko

Hilekoagatiko edo haurdunaldia etetea...
1:14 min.

Hilekoagatiko edo haurdunaldia eteteagatiko baja ekainaren hasieran jarriko da indarrean.

Audiorik gabe. 16 eta 17 urteko neskek gaurtik aurrera eten dezakete haurdunaldia gurasoen baimenik gabe, eta hilerokoaren edo haurdunaldia etetearen ondoriozko baja ekainaren hasieran sartuko da indarrean. Diputatuen Kongresuak 2023ko otsailaren 16an onartu zuen behin betiko sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko legea aldatzen duen lege organikoa. 16 eta 17 urtetik beherakoen kasuan abortatzeko gurasoen baimenaren baldintza ezabatzeaz gain, arauak hiru eguneko hausnarketa ere ezabatzen du, haurdunaldia ospitale publikoetan eten ahal izatea bermatzen du.

2023/03/02

Osakidetzak eta sindikatuek elkarri leporatu diote negoziatu nahi ez izatea

Osakidetzak eta sindikatuek elkarri leporatu ...
Osakidetzak eta sindikatuek elkarri leporatu diote negoziatu nahi ez izatea

Sindikatuak Mahai Sektorialaren biler...
1:03 min.

Sindikatuak Mahai Sektorialaren bilera batera deituta zeuden gaur, joan den larunbatean EAEko hiru hiriburuetan "osasun sistemaren desegitea" salatzeko egin ziren mobilizazioen ostean.

Audiorik gabe. Osasun Sailak eta sindikatuek elkarri leporatu diote Osakidetzako langileen lan-baldintzei zuzenean eragiten dieten gaiak negoziatu eta adostu nahi ez izatea, eta, horren ondorioz, berriro ezin izan da Mahai Sektorialaren bilera bat egin. Sindikatuak Mahai Sektorialaren bilera batera deituta zeuden gaur, joan den larunbatean EAEko hiru hiriburuetan egin ziren mobilizazioen ostean, sistemaren desegitea salatzeko. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ukatu egin zuen hori, profesional sanitarioen faltari erreferentzia egin baitzion, eta esan zuen ez dela arazo bat, ez diru ez lan baldintzen aldetik. Beste behin Satse, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek Mahai Sektorialetik alde egin dute, zerbitzu publiko horren zuzendaritzak "plantillak dituen arazo larrien konponbidean aurrera egiteko" borondaterik ez duelako.

2023/03/01

3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak, eskuragarri

3 urtetik beherako seme-alabak dituzten famil...
3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak, eskuragarri

Gaurtik aurrera, laguntza telematikok...
1:19 min.

Gaurtik aurrera, laguntza telematikoki eskatu ahal da, baita Zuzenean ordezkaritzen bidez (Bilbon, Donostian eta Gasteizen), posta bulegoetan eta udaletxeetan.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzak gaur abian jarri dituen laguntzak 200 eurokoak dira seme-alaba bakoitzeko, horiek 3 urte bete arte, eta, familia ugarien kasuetan, 100 euro gehigarrikoak hirugarren edo hurrengo seme-alaba bakoitzeko, horiek 7 urte bete arte. Alabak edo semeak % 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna edo mendekotasun egoera aitortua badu, aurreikusitako laguntzak bikoiztu egingo dira, eta hilabeteko laguntza jasotzeaz gain, ume bat baino gehiagoko erditzeek eta adopzio anitzek aparteko laguntza jaso ahalko dute. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat jarri ditu martxan, seme-alabak hazi eta mantentzeko hileko laguntza berriei buruzko informazioa jasotzeko: 945 062 040 eta umeak@euskadi.eus. Hurrengo helbidean, gainera, argibide batzuk jarri dituzte: euskadi.eus/hilekolaguntzak. Gaurtik aurrera, laguntza telematikoki eskatu ahal da, baita Zuzenean ordezkaritzen bidez (Bilbon, Donostian eta Gasteizen), posta bulegoetan eta udaletxeetan.

2023/03/01

28 urteko gazte bat atxilotu dute Getxon, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

28 urteko gazte bat atxilotu dute Getxon, ema...
28 urteko gazte bat atxilotu dute Getxon, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Gertakariak larunbat goizaldean jazo ...
0:55 min.

Gertakariak larunbat goizaldean jazo ziren. Gaur, guardiako epaitegiak atxilotua aske uztea erabaki du. Biktima babesteko agindua ere eman du, 200 metroko urruntzeko aginduarekin.

Audiorik gabe. Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du Getxon (Bizkaia), emakume kalean bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Gaur, polizia-izapideak amaituta, guardiako epaitegira eraman dute, eta epaileak aske uztea erabaki du. Biktima babesteko agindua ere eman du, 200 metroko urruntzeko aginduarekin. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertakariak larunbat goizaldean jazo ziren, eta sexu-erasoaren ustezko egileak ihes egin zuen. Biktima, berriz, osasun-langileek artatu zuten, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Ertzaintzak informazioa bildu zuen ustezko egilea identifikatzeko eta gertatutakoa argitzeko. Azkenik, igande goizean, gizona aurkitu eta atxilotu zuten, sexu-eraso delitu bat egotzita.

2023/02/28

Euskal errepideetan ez dago aparteko arazorik, elurra eta hotza nagusi badira ere

Euskal errepideetan ez dago aparteko arazorik...
Euskal errepideetan ez dago aparteko arazorik, elurra eta hotza nagusi badira ere

Hotz handia egin du goizaldean Euskal...
0:46 min.

Hotz handia egin du goizaldean Euskal Herri osoan. Euskal hiriburu guztiak 5 graduren azpitik esnatu dira.

Audiorik gabe. Gaur, asteartea, elur-maila 100-400 metro inguruan geratuko da, baina prezipitazio are gutxiagorekin, nahiz eta isurialde atlantikoan ugariagoak izango diren. Halere, elurrak eta hotzak ez dute aparteko arazorik sortu euskal errepideetan. Herrerako mendatea da itxita dagoen bakarra, nahiz eta N-1 errepidean, Etzegaraten, arretaz gidatzea aholkatu duten. Gainera, Segurtasun Sailak ohartarazi du elurra dagoela oraindik ere bigarren mailako 25 mendatetan. Eusko Jaurlaritzak asteazkeneko 09:00ak arte luzatu du elurragatik ezarritako abisu horia. Bestalde, Nafarroan gaur, asteartea, egun osoan egongo da indarrean elurragatik ezarritako abisu horia.

2023/02/28