Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'proces'aren epaiaren aurkako protesta astea

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, begia galdu duten lau manifestari.

‘Proces’aren epaiaren aurkako protesta eta mobilizazio eguna izan dute igandean Katalunian, eta, zazpi egunetan lehen aldiz, ez da istilurik izan manifestarien eta Poliziaren artean.

Independentistek protesta ekitaldi ugari deitu dituzte iganderako Bartzelonan, Sabadellen, Mataron, Lleidan eta Gironan, eta guztiak modu baketsuan eta istilu nabarmenik gabe amaitu dira.

Hortaz, lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, bereziki Bartzelonara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, larri dagoen polizia bat eta begi bat galdu duten lau manifestari. Horrez gain, 2,5 milioi eurotik gorako kalteak eragin dituzte hirian, eta 28 pertsona espetxera bidali dituzte.

Bartzelonan, 2.700 pertsonak Errepublikaren aldeko piknik bat egin zuten atzo, eta paperez betetako zabor-poltsak jaurti zituzten Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen Ordezkaritzaren egoitzako segurtasun-perimetroan, eraikin hori "zabortegia" dela irudikatzeko asmoz.

Ekitaldia amaituta, ehunka manifestarik Via Laietanara joatea erabaki zuten, eta eserialdi baketsua egin zuten bertan, Espainiako Poliziak Bartzelonan duen egoitza nagusiaren aurrean.

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, datorren ostegunean aterako dute Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik.

Datorren ostegunean, urriaren 24an, aterako dute Francisco Franco hobitik, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez. "Duintasunez eta begirunez" aterako dute lurpetik diktadorearen gorpua. Gainera, senideen aurrean egingo dute.

Espainiako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez, 10:30ean hasiko dira Erorien Haranetik gorpuzkiak lurpetik ateratzen, 2007ko Memoria Historikoaren legea betetzeko, horretarako legez besteko proposamena onartu baitzuten 2017an Kongresuan eta azken erabakia Espainiako Gobernuak aurten hartu baitu.

Diktadorearen gorpuzkiak hobitik atera ostean, Mingorrubioko panteoira eramango dituzte, bertan baitaude Carmen Polo alargunaren gorpuzkiak.

Francoren gorpuzkiak ateratzeko zein ehorzteko prozesua familiartean egingo dute. Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa ere prozesu osoaren lekuko izango da Erreinuko notario nagusi gisa.

Pedro Sanchezen Gobernuak agirian ohartarazi duenez, "diktadorearen gorpuzkiak mausoleo publiko batean ezin zirela egon defendatu dugu hasieratik, Memoria Historikoaren legeak espresuki debekatzen baitu".

Halaber, Auzitegi Gorenak irailaren 30ean emandako epaia "irmoa eta ahobatezkoa" izan zela azpimarratu du, eta "familiak Erorien Haranetik ateratzea saihesteko aurkeztutako administrazioarekiko auzietako prozesuari amaiera eman dio".

Francisco Franco diktadorearen hilotza Erorien Haranetik aterako duten makinak igande arratsaldean sartu dira bertara, bertan dagoen jatetxe batek Twitter kontuan jakitera eman duenez.

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez.

Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte.

59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira.

Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

Torra: 'Berriro jarri beharko ditugu autodeterminaziorako boto-kutxak'

Kataluniako Parlamentuan Gorenaren epaiari emandako erantzun instituzionalean, zigortutako kideei ezarritako "delitu faltsuak" bere egin ditu Torrak: 'Ni neu ere erruduna naiz".

Quim Torra Generalitateko presidenteak agerraldia egin du gaur Kataluniako Parlamentuan 'proces' auziaren zigorrei erantzun instituzionala emateko. Nabarmendu duenez, esan duenez, "boto-kutxak jartzearren, 100 urteko zigorra ezarri badute, argi dago erantzuna: berriro jarri beharko ditugu".

Hori horrela, dei egin die alderdi eta erakundeei lanean jartzeko "ahalik eta lasterren autodeterminazio eskubidea egikaritzeko bideak zehazteko". "Denok egin behar ditugu eginahalak eta konpromisoa hartu. Legegintzaldi hau independentzia berresten bukatu behar dugu", azpimarratu du.

Epaia ahotan, 12 buruzagi independentistei ezarritako zigorrengatik "suminduta eta haserre" dagoela esan du Kataluniako presidentea. Torraren esanetan, epaia "fartsa handi" bat izan da, "mendeku hutsa".

Euskal pentsiodunak Madrilgo kaleak zeharkatzen ari dira, 'neurriak' eskatzeko

Asteazken honetan elkarretaratzea egingo dute Diputatuen Kongresuaren aurrean, agintari politikoei pentsio duinak eskatzeko.

Euskal Herriko 50 bat pentsiodun Madrilen dira jada, eta pentsio duinen alde berehalako "neurri zehatzak" hartzea eskatuko diete gaur agintariei. Irailaren 23an abiatu ziren Bilbotik, eta oinez egin dute bidea. Egun berean, beste martxa bat Cadizetik atera zen, eta pentsiodunen bi zutabeak Madrilen batu dira.

Horrela, goizean elkarretaratzea egingo dute Diputatuen Kongresuaren aurrean, pentsio duinak aldarrikatzeko eta agintari politikoei "herritarren arazoak bere gain hartzea" eskatzeko.

Iritsi direnean, elkarretaratze jendetsua sortu da, eta plaza bete du, asteazken goizean, 11:00etan, Puerta del Soletik Diputatuen Kongresura egingo duten manifestazioaren atariko. Pentsio Sistema Publikoa Defendatzeko Estatuko Koordinatzaileak antolatu du protesta.

Pentsiodunen eskariak jasotzen zituzten kartelak eskuetan, oihuka egin dituzte hainbat metro, ikurrinak eta Andaluziako banderak nagusi ziren marxa batean.

Manifestariek Bartzelonako aireportua blokeatu dute

Milaka manifestarik El Prat aireporturako sarbideak itxi dituzte eta ehun bat hegaldi bertan behera geratu dira. Halaber, Kataluniako hiri eta herrietan bilkura jendetsuak egin dituzte.

Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi independentisten kontra emandako epaia salatzeko mugimendu independentista kalera atera da Katalunian. "Tsunami Demokratikoa" izeneko plataformak deituta, milaka manifestarik Bartzelonako aireporturako sarrerak blokeatu dituzte eta ehun bat hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte.

Eguerdian hasi dira protestak. Esquadra Mossoek aireportura joateko tren eta metro zerbitzua etetea agindu dute. Halaber, manifestariek aireporturako C-32 eta C-31 errepideak itxi dituzte.

Kataluniako Poliziaren arabera, manifestari bat atxilotu dute metroan, aireportura sartu aurretik, agenteen kontrako erasoa egotzita.

Pilaketen ondorioz, hainbat bidaiari ibilgailuetatik jaitsi eta oinez joan dira aireportura, hegaldia ez galtzeko.

AENAren arabera, gaurko 1.065 hegaldi aurreikusita zeuden eta horietatik 110 bertan behera geratu dira. Vueling konpainiak jakinarazi du 100 hegaldi utzi dituela bertan behera, eta biharko beste 20.

9 eta 13 urte arteko zigorrak 'prozes'eko buruentzat sedizioagatik

Auzitegi Gorenak 13 urteko kartzela zigorra ezarri dio Oriol Junquerasi, eta 12 urtera artekoak Carme Forcadell, Jordiei eta beste bost kontseilari ohiri.

Auzitegi Gorenak 13 urteko kartzela zigorra ezarri dio Kataluniako prozesuan Oriol Junquerasi, eta bederatzi eta hamabi urte arteko espetxealdia Carme Forcadelli, Jordiei eta beste bost kontseilari ohiri sedizioagatik. Bestalde, bidegabeko erabilera delituagatik aske zeuden beste hiru epaitu absolbitu ditu.

Bestalde, Carles Mundo, Santi Vila eta Meritxell Borras kontseilari ohiak bidegabeko erabilera delituagatik absolbitu ditu Gorenak, baina urtebete eta zortzi hilabeteko desgaikuntza-zigorra eta 60.000 euroko izuna ezarri dizkie.

Goreneko epaileek bilera dute gaur 'proces' auziko zigorren zenbatekoa zehazteko

Urriaren 16a baino lehen argitaratu nahiko luke epaia Goreneko Zigor Aretoak; hortaz, ziurrena asteon bertan jakinaraziko du.

Manuel Marchena buru duen Auzitegi Goreneko Zigor arloko Aretoak bilera du gaur-biharretan 'proces' auziaren 12 akusatuei ezarriko dien zigorren zenbatekoa zehazten hasteko. Izan ere, epaia asteon kaleratzea espero da.

Zigorrak zehazteko orduan, 12 buruzagi independentistek egindakoa sedizioa (Estatuko Abokatutzak eskatu bezala) edo matxinada (Fiskaltzaren tesia) izan zen ebatzi beharko dute epaileek. Horrez gain, 12 akusatuek diru publikoa bidegabe erabili ote zuten ere erabaki beharko du epaimahaiak.

Hori erabakita, epaiaren argitalpen data zehaztu beharko du Gorenak. Asteazkenean emango omen dute horren berri, eta epaia ostiralean, urriaren 11n, edo, beranduen jota, astelehenean, urriaren 14an, kaleratuko dute.

Egutegiak ez dizkio aukera asko uzten Auzitegiari. Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez Omnium eta ANCko buruzagi ohiek bi urte beteko dituzte urriaren 16an badaezpadako espetxealdian, eta hori baino lehen argitaratu nahi du epaia Marchenak. Bezpera, hilaren 15a, sinbolismo handiko eguna da Katalunian: Lluis Companys Generalitateko presidentea egun horretan fusilatu zuten. Hortaz, oso data polemikoa litzateke. Ondorioz, litekeena da urriaren 11n eta 14an kaleratzea epaia.

Indarkeria zantzuak dituen 55 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute Leganesen

Butarque parkeko aintziratik gertu aurkitu dute bart gorpua. Espainiako Polizia indarkeria matxista kasu bat ote den ikertzen ari da. Izan ere, aurpegian eta zerbikaletan traumatismo handiak zituen.

Indarkeria zantzuak dituen 55 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute bart Leganesen (Madril), Butarque parkeko aintziratik gertu, eta Espainiako Polizia indarkeria matxista kasu bat ote den ikertzen ari da. Izan ere, aurpegian eta zerbikaletan traumatismo handiak zituen.

Larrialdi zerbitzuek herritar baten deia jaso zuten atzo, 14:25 aldera, baina bertaratu ziren medikuek ezin izan zuten ezer egin haren bizitza salbatzeko, Madrilgo 112 Larrialdi Zerbitzuko bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Poliziak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko, eta, Espainiako Poliziak azaldu duenez, biktima ez zen udalerri horretako bizilaguna. Halaber, genero indarkeria programaren baitan ere ez zuen zaintza agindurik.

Emakume bizkaitar bat eta zazpi urteko alaba hil dira Laredon, sute batean

Neskatoa Laredoko Ospitalera eraman dute, baina emakumea bihotz-biriketako geldialdia izan zuen, eta medikuek ezin izan zuten ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Derion (Bizkaia) jaiotako 49 urteko emakume bat eta zazpi urteko alaba hil dira ostiral goizaldean Laredon (Kantabria), haien etxean izandako sute batean.

112 larrialdi zerbitzuak bizilagun baten deia jaso du 01:55ean, etxebizitza horretako ate azpitik eta leihotik kea ateratzen ari zela ohartaraziz.

Orduan, Laredoko suhiltzaileak, 061eko medikuak, udaltzainak eta Guardia Zibileko kideak bertaratu dira.

Suhiltzaileak lekura iritsi direnean ke ugari atzeman dute etxebizitzan, 112 larrialdi zerbitzuak jakinarazi duenez.Sua itzaltzeko eta etxea aireztatzeko lanetan ari zirela, agenteek ama eta alaba aurkitu dituzte barruan, eta neskatoa atera eta Laredoko Ospitalera eraman dute, baina emakumea bihotz-biriketako geldialdia izan zuen.

Arrazoi horregatik, emakumea tokian bertan suspertzen ahalegindu dira 061eko medikuak, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Homizidio arduragabeagatik auzipetu dituzte Tarajalen ikertutako 16 guardia zibilak

2014ko otsailean, gutxienez 14 migratzaile hil ziren, igerian eta Ceutako Tarajal morruaren ertzetik joanez Espainiara sartzen ahalegintzen ari zirela; segurtasun-indarrak galarazten saiatu ziren

Ceutako Epaitegiak Guardia Zibilaren 16 agente erabaki du prozesatzea, homizidio arduragabeko ustezko delitu batengatik, Tarajalen 2014ko otsailaren 6an gertatutako ezbeharraren harira; egun hartan, gutxienez 14 migratzaile hil ziren, igerian eta Ceutako Tarajal morruaren ertzetik joanez Espainiara sartzen ahalegintzen ari zirela; segurtasun-indarrak galarazten saiatu ziren, eta istiluen aurkako materiala erabili zuten horretarako. Europa Pressek izan du horren guztiaren berri.

Gorteak desegin eta hauteskunde orokorrak deitzeko dekretua argitaratuko da gaur

Hala, hauteskunde-egutegia deiturikoa abiatuko da, eta, hortik aurrera, zenbait debeku ezarriko dira, adibidez, inaugurazio-ekitaldiak edo propaganda instituzionaleko kanpainak egitea.

Estatuko Aldizkari Ofizialak astearte honetan argitaratuko du Gorteak desegin eta hauteskunde orokorrak azaroaren 10erako deituko dituen dekretua.

Hala, Espainiako Gorteetako bi ganberak gaur bertan desegingo dira, eta 47 egun igaroko dira azaroaren 10eko hauteskunde orokorretara arte. Legeak xedatzen duen bezala, hauteskundeak errepikatuz gero, hauteskunde-kanpaina laburragoa izango da, zehazki astebetekoa, eta alderdi politikoei emango dizkieten diru-laguntzak ere erdira murriztuko dira.

Hauteskunde deialdirako dekretuan, Kongresua eta Senatua eratzeko data ere agertuko da, eta hori abenduko lehen astean izatea aurreikusten da.

Gizon batek emakume bat hil du lanbankadaz Mallorcan

08:30 inguruan izan da hilketa, Ses Salines herrian. Bularraldean eta sabelaldean zituen zauriak emakumeak, eta odolustuta hil da. Urtea hasi zenetik, 44 emakume hil dituzte Estatu espainiarrean.

Atzoko 08:30 inguruan izan da hilketa. Bularraldean eta sabelaldean zituen zauriak emakumeak, eta odolustuta hil da.

Gizon batek 59 urteko emakume bat hil du labankadaz Mallorcako Ses Salines herrian. Zabaldutako informazioaren arabera, emakumeak bost zauri larri zituen bularraldean eta sabelaldean, eta odolustuta hil da.

Guardia Zibilak atxilotu egin du gizona.

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute

Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'pro...
Elkarretaratze baketsu batekin itxi dute 'proces'aren epaiaren aurkako protesta astea

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kal...
1:54 min.

Lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, begia galdu duten lau manifestari.

‘Proces’aren epaiaren aurkako protesta eta mobilizazio eguna izan dute igandean Katalunian, eta, zazpi egunetan lehen aldiz, ez da istilurik izan manifestarien eta Poliziaren artean. Independentistek protesta ekitaldi ugari deitu dituzte iganderako Bartzelonan, Sabadellen, Mataron, Lleidan eta Gironan, eta guztiak modu baketsuan eta istilu nabarmenik gabe amaitu dira. Hortaz, lasaitasuna itzuli da Kataluniako kaleetara, bereziki Bartzelonara, astebeteko istiluen ondoren. Egunotan, 600 bat pertsona zauritu dira, besteak beste, larri dagoen polizia bat eta begi bat galdu duten lau manifestari. Horrez gain, 2,5 milioi eurotik gorako kalteak eragin dituzte hirian, eta 28 pertsona espetxera bidali dituzte. Bartzelonan, 2.700 pertsonak Errepublikaren aldeko piknik bat egin zuten atzo, eta paperez betetako zabor-poltsak jaurti zituzten Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen Ordezkaritzaren egoitzako segurtasun-perimetroan, eraikin hori "zabortegia" dela irudikatzeko asmoz. Ekitaldia amaituta, ehunka manifestarik Via Laietanara joatea erabaki zuten, eta eserialdi baketsua egin zuten bertan, Espainiako Poliziak Bartzelonan duen egoitza nagusiaren aurrean.

2019/10/21

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco dik...
Urriaren 24an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Espainiako Gobernuak jakinarazi duene...
1:53 min.

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, datorren ostegunean aterako dute Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik.

Datorren ostegunean, urriaren 24an, aterako dute Francisco Franco hobitik, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez. "Duintasunez eta begirunez" aterako dute lurpetik diktadorearen gorpua. Gainera, senideen aurrean egingo dute. Espainiako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez, 10:30ean hasiko dira Erorien Haranetik gorpuzkiak lurpetik ateratzen, 2007ko Memoria Historikoaren legea betetzeko, horretarako legez besteko proposamena onartu baitzuten 2017an Kongresuan eta azken erabakia Espainiako Gobernuak aurten hartu baitu. Diktadorearen gorpuzkiak hobitik atera ostean, Mingorrubioko panteoira eramango dituzte, bertan baitaude Carmen Polo alargunaren gorpuzkiak. Francoren gorpuzkiak ateratzeko zein ehorzteko prozesua familiartean egingo dute. Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa ere prozesu osoaren lekuko izango da Erreinuko notario nagusi gisa. Pedro Sanchezen Gobernuak agirian ohartarazi duenez, "diktadorearen gorpuzkiak mausoleo publiko batean ezin zirela egon defendatu dugu hasieratik, Memoria Historikoaren legeak espresuki debekatzen baitu". Halaber, Auzitegi Gorenak irailaren 30ean emandako epaia "irmoa eta ahobatezkoa" izan zela azpimarratu du, eta "familiak Erorien Haranetik ateratzea saihesteko aurkeztutako administrazioarekiko auzietako prozesuari amaiera eman dio". Francisco Franco diktadorearen hilotza Erorien Haranetik aterako duten makinak igande arratsaldean sartu dira bertara, bertan dagoen jatetxe batek Twitter kontuan jakitera eman duenez.

2019/10/21

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda int...
Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude,...
1:00 min.

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez. Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira. Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

2019/10/18

Torra:

Torra: 'Berriro jarri beharko ditugu autodete...
Torra: 'Berriro jarri beharko ditugu autodeterminaziorako boto-kutxak'

Kataluniako Parlamentuan Gorenaren ep...
1:05 min.

Kataluniako Parlamentuan Gorenaren epaiari emandako erantzun instituzionalean, zigortutako kideei ezarritako "delitu faltsuak" bere egin ditu Torrak: 'Ni neu ere erruduna naiz".

Quim Torra Generalitateko presidenteak agerraldia egin du gaur Kataluniako Parlamentuan 'proces' auziaren zigorrei erantzun instituzionala emateko. Nabarmendu duenez, esan duenez, "boto-kutxak jartzearren, 100 urteko zigorra ezarri badute, argi dago erantzuna: berriro jarri beharko ditugu". Hori horrela, dei egin die alderdi eta erakundeei lanean jartzeko "ahalik eta lasterren autodeterminazio eskubidea egikaritzeko bideak zehazteko". "Denok egin behar ditugu eginahalak eta konpromisoa hartu. Legegintzaldi hau independentzia berresten bukatu behar dugu", azpimarratu du. Epaia ahotan, 12 buruzagi independentistei ezarritako zigorrengatik "suminduta eta haserre" dagoela esan du Kataluniako presidentea. Torraren esanetan, epaia "fartsa handi" bat izan da, "mendeku hutsa".

2019/10/17

Euskal pentsiodunak Madrilgo kaleak zeharkatzen ari dira,

Euskal pentsiodunak Madrilgo kaleak zeharkatz...
Euskal pentsiodunak Madrilgo kaleak zeharkatzen ari dira, 'neurriak' eskatzeko

Asteazken honetan elkarretaratzea egi...
1:07 min.

Asteazken honetan elkarretaratzea egingo dute Diputatuen Kongresuaren aurrean, agintari politikoei pentsio duinak eskatzeko.

Euskal Herriko 50 bat pentsiodun Madrilen dira jada, eta pentsio duinen alde berehalako "neurri zehatzak" hartzea eskatuko diete gaur agintariei. Irailaren 23an abiatu ziren Bilbotik, eta oinez egin dute bidea. Egun berean, beste martxa bat Cadizetik atera zen, eta pentsiodunen bi zutabeak Madrilen batu dira. Horrela, goizean elkarretaratzea egingo dute Diputatuen Kongresuaren aurrean, pentsio duinak aldarrikatzeko eta agintari politikoei "herritarren arazoak bere gain hartzea" eskatzeko. Iritsi direnean, elkarretaratze jendetsua sortu da, eta plaza bete du, asteazken goizean, 11:00etan, Puerta del Soletik Diputatuen Kongresura egingo duten manifestazioaren atariko. Pentsio Sistema Publikoa Defendatzeko Estatuko Koordinatzaileak antolatu du protesta. Pentsiodunen eskariak jasotzen zituzten kartelak eskuetan, oihuka egin dituzte hainbat metro, ikurrinak eta Andaluziako banderak nagusi ziren marxa batean.

2019/10/16

Manifestariek Bartzelonako aireportua blokeatu dute

Manifestariek Bartzelonako aireportua blokeat...
Manifestariek Bartzelonako aireportua blokeatu dute

Milaka manifestarik El Prat aireportu...
1:33 min.

Milaka manifestarik El Prat aireporturako sarbideak itxi dituzte eta ehun bat hegaldi bertan behera geratu dira. Halaber, Kataluniako hiri eta herrietan bilkura jendetsuak egin dituzte.

Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi independentisten kontra emandako epaia salatzeko mugimendu independentista kalera atera da Katalunian. "Tsunami Demokratikoa" izeneko plataformak deituta, milaka manifestarik Bartzelonako aireporturako sarrerak blokeatu dituzte eta ehun bat hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte. Eguerdian hasi dira protestak. Esquadra Mossoek aireportura joateko tren eta metro zerbitzua etetea agindu dute. Halaber, manifestariek aireporturako C-32 eta C-31 errepideak itxi dituzte. Kataluniako Poliziaren arabera, manifestari bat atxilotu dute metroan, aireportura sartu aurretik, agenteen kontrako erasoa egotzita. Pilaketen ondorioz, hainbat bidaiari ibilgailuetatik jaitsi eta oinez joan dira aireportura, hegaldia ez galtzeko. AENAren arabera, gaurko 1.065 hegaldi aurreikusita zeuden eta horietatik 110 bertan behera geratu dira. Vueling konpainiak jakinarazi du 100 hegaldi utzi dituela bertan behera, eta biharko beste 20.

2019/10/15

9 eta 13 urte arteko zigorrak

9 eta 13 urte arteko zigorrak 'prozes'eko bur...
9 eta 13 urte arteko zigorrak 'prozes'eko buruentzat sedizioagatik

Auzitegi Gorenak 13 urteko kartzela z...
1:07 min.

Auzitegi Gorenak 13 urteko kartzela zigorra ezarri dio Oriol Junquerasi, eta 12 urtera artekoak Carme Forcadell, Jordiei eta beste bost kontseilari ohiri.

Auzitegi Gorenak 13 urteko kartzela zigorra ezarri dio Kataluniako prozesuan Oriol Junquerasi, eta bederatzi eta hamabi urte arteko espetxealdia Carme Forcadelli, Jordiei eta beste bost kontseilari ohiri sedizioagatik. Bestalde, bidegabeko erabilera delituagatik aske zeuden beste hiru epaitu absolbitu ditu. Bestalde, Carles Mundo, Santi Vila eta Meritxell Borras kontseilari ohiak bidegabeko erabilera delituagatik absolbitu ditu Gorenak, baina urtebete eta zortzi hilabeteko desgaikuntza-zigorra eta 60.000 euroko izuna ezarri dizkie.

2019/10/14

Goreneko epaileek bilera dute gaur

Goreneko epaileek bilera dute gaur 'proces' a...
Goreneko epaileek bilera dute gaur 'proces' auziko zigorren zenbatekoa zehazteko

Urriaren 16a baino lehen argitaratu n...
1:46 min.

Urriaren 16a baino lehen argitaratu nahiko luke epaia Goreneko Zigor Aretoak; hortaz, ziurrena asteon bertan jakinaraziko du.

Manuel Marchena buru duen Auzitegi Goreneko Zigor arloko Aretoak bilera du gaur-biharretan 'proces' auziaren 12 akusatuei ezarriko dien zigorren zenbatekoa zehazten hasteko. Izan ere, epaia asteon kaleratzea espero da. Zigorrak zehazteko orduan, 12 buruzagi independentistek egindakoa sedizioa (Estatuko Abokatutzak eskatu bezala) edo matxinada (Fiskaltzaren tesia) izan zen ebatzi beharko dute epaileek. Horrez gain, 12 akusatuek diru publikoa bidegabe erabili ote zuten ere erabaki beharko du epaimahaiak. Hori erabakita, epaiaren argitalpen data zehaztu beharko du Gorenak. Asteazkenean emango omen dute horren berri, eta epaia ostiralean, urriaren 11n, edo, beranduen jota, astelehenean, urriaren 14an, kaleratuko dute. Egutegiak ez dizkio aukera asko uzten Auzitegiari. Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez Omnium eta ANCko buruzagi ohiek bi urte beteko dituzte urriaren 16an badaezpadako espetxealdian, eta hori baino lehen argitaratu nahi du epaia Marchenak. Bezpera, hilaren 15a, sinbolismo handiko eguna da Katalunian: Lluis Companys Generalitateko presidentea egun horretan fusilatu zuten. Hortaz, oso data polemikoa litzateke. Ondorioz, litekeena da urriaren 11n eta 14an kaleratzea epaia.

2019/10/07

Indarkeria zantzuak dituen 55 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute Leganesen

Indarkeria zantzuak dituen 55 urteko emakume ...
Indarkeria zantzuak dituen 55 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute Leganesen

Butarque parkeko aintziratik gertu au...
1:03 min.

Butarque parkeko aintziratik gertu aurkitu dute bart gorpua. Espainiako Polizia indarkeria matxista kasu bat ote den ikertzen ari da. Izan ere, aurpegian eta zerbikaletan traumatismo handiak zituen.

Indarkeria zantzuak dituen 55 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute bart Leganesen (Madril), Butarque parkeko aintziratik gertu, eta Espainiako Polizia indarkeria matxista kasu bat ote den ikertzen ari da. Izan ere, aurpegian eta zerbikaletan traumatismo handiak zituen. Larrialdi zerbitzuek herritar baten deia jaso zuten atzo, 14:25 aldera, baina bertaratu ziren medikuek ezin izan zuten ezer egin haren bizitza salbatzeko, Madrilgo 112 Larrialdi Zerbitzuko bozeramaile batek jakitera eman duenez. Poliziak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko, eta, Espainiako Poliziak azaldu duenez, biktima ez zen udalerri horretako bizilaguna. Halaber, genero indarkeria programaren baitan ere ez zuen zaintza agindurik.

2019/10/07

Emakume bizkaitar bat eta zazpi urteko alaba hil dira Laredon, sute batean

Emakume bizkaitar bat eta zazpi urteko alaba ...
Emakume bizkaitar bat eta zazpi urteko alaba hil dira Laredon, sute batean

Neskatoa Laredoko Ospitalera eraman d...
0:57 min.

Neskatoa Laredoko Ospitalera eraman dute, baina emakumea bihotz-biriketako geldialdia izan zuen, eta medikuek ezin izan zuten ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Derion (Bizkaia) jaiotako 49 urteko emakume bat eta zazpi urteko alaba hil dira ostiral goizaldean Laredon (Kantabria), haien etxean izandako sute batean. 112 larrialdi zerbitzuak bizilagun baten deia jaso du 01:55ean, etxebizitza horretako ate azpitik eta leihotik kea ateratzen ari zela ohartaraziz. Orduan, Laredoko suhiltzaileak, 061eko medikuak, udaltzainak eta Guardia Zibileko kideak bertaratu dira. Suhiltzaileak lekura iritsi direnean ke ugari atzeman dute etxebizitzan, 112 larrialdi zerbitzuak jakinarazi duenez.Sua itzaltzeko eta etxea aireztatzeko lanetan ari zirela, agenteek ama eta alaba aurkitu dituzte barruan, eta neskatoa atera eta Laredoko Ospitalera eraman dute, baina emakumea bihotz-biriketako geldialdia izan zuen. Arrazoi horregatik, emakumea tokian bertan suspertzen ahalegindu dira 061eko medikuak, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

2019/10/04

Homizidio arduragabeagatik auzipetu dituzte Tarajalen ikertutako 16 guardia zibilak

Homizidio arduragabeagatik auzipetu dituzte T...
Homizidio arduragabeagatik auzipetu dituzte Tarajalen ikertutako 16 guardia zibilak

2014ko otsailean, gutxienez 14 migrat...
0:41 min.

2014ko otsailean, gutxienez 14 migratzaile hil ziren, igerian eta Ceutako Tarajal morruaren ertzetik joanez Espainiara sartzen ahalegintzen ari zirela; segurtasun-indarrak galarazten saiatu ziren

Ceutako Epaitegiak Guardia Zibilaren 16 agente erabaki du prozesatzea, homizidio arduragabeko ustezko delitu batengatik, Tarajalen 2014ko otsailaren 6an gertatutako ezbeharraren harira; egun hartan, gutxienez 14 migratzaile hil ziren, igerian eta Ceutako Tarajal morruaren ertzetik joanez Espainiara sartzen ahalegintzen ari zirela; segurtasun-indarrak galarazten saiatu ziren, eta istiluen aurkako materiala erabili zuten horretarako. Europa Pressek izan du horren guztiaren berri.

2019/09/26

Gorteak desegin eta hauteskunde orokorrak deitzeko dekretua argitaratuko da gaur

Gorteak desegin eta hauteskunde orokorrak dei...
Gorteak desegin eta hauteskunde orokorrak deitzeko dekretua argitaratuko da gaur

Hala, hauteskunde-egutegia deiturikoa...
0:37 min.

Hala, hauteskunde-egutegia deiturikoa abiatuko da, eta, hortik aurrera, zenbait debeku ezarriko dira, adibidez, inaugurazio-ekitaldiak edo propaganda instituzionaleko kanpainak egitea.

Estatuko Aldizkari Ofizialak astearte honetan argitaratuko du Gorteak desegin eta hauteskunde orokorrak azaroaren 10erako deituko dituen dekretua. Hala, Espainiako Gorteetako bi ganberak gaur bertan desegingo dira, eta 47 egun igaroko dira azaroaren 10eko hauteskunde orokorretara arte. Legeak xedatzen duen bezala, hauteskundeak errepikatuz gero, hauteskunde-kanpaina laburragoa izango da, zehazki astebetekoa, eta alderdi politikoei emango dizkieten diru-laguntzak ere erdira murriztuko dira. Hauteskunde deialdirako dekretuan, Kongresua eta Senatua eratzeko data ere agertuko da, eta hori abenduko lehen astean izatea aurreikusten da.

2019/09/24

Gizon batek emakume bat hil du lanbankadaz Mallorcan

Gizon batek emakume bat hil du lanbankadaz Ma...
Gizon batek emakume bat hil du lanbankadaz Mallorcan

08:30 inguruan izan da hilketa, Ses S...
0:42 min.

08:30 inguruan izan da hilketa, Ses Salines herrian. Bularraldean eta sabelaldean zituen zauriak emakumeak, eta odolustuta hil da. Urtea hasi zenetik, 44 emakume hil dituzte Estatu espainiarrean.

Atzoko 08:30 inguruan izan da hilketa. Bularraldean eta sabelaldean zituen zauriak emakumeak, eta odolustuta hil da. Gizon batek 59 urteko emakume bat hil du labankadaz Mallorcako Ses Salines herrian. Zabaldutako informazioaren arabera, emakumeak bost zauri larri zituen bularraldean eta sabelaldean, eta odolustuta hil da. Guardia Zibilak atxilotu egin du gizona.

2019/09/23