Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin.

Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu.

Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu.

Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea.

Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu.

Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin.

Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik.

Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die.

Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara.

Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero.

Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du.

Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidari...
Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen au...
1:26 min.

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu. Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin. Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu. Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu. Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

2017/06/27

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzek...
Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politik...
3:02 min.

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea. Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu. Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin. Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik. Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die. Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara. Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

2017/06/27

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril...
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berr...
1:34 min.

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin. Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean. Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da. De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek. Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

2017/06/27

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada...
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragi...
1:17 min.

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero. Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du. Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2017
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2017-05-31ko bideoen artxiboa

Homizidioagatik zigortuko dute Zornotzan polizia ohi bat hil zuen gizona

Homizidioagatik zigortuko dute Zornotzan poli...
Homizidioagatik zigortuko dute Zornotzan polizia ohi bat hil zuen gizona

Herri epaimahaiak homizidioagatik jo ...
1:33 min.

Herri epaimahaiak homizidioagatik jo du errudun, eta Fiskaltzak 13 urte eta erdiko zigorra eskatu du; akusazio partikularrak, berriz, 15 urteko zigorra nahi du akusatuarentzat

Herri epaimahaiak homizidio delituagatik jo du errudun Zornotzan (Bizkaia) Espainiako polizia ohi bat hil zuen gizonezkoa. Nagusitasun fisikoaz baliatzeagatik larrigarria ezarri diote, gainera. Atzo arratsaldean irakurri dute Bizkaiko Auzitegian 2015eko irailaren 17an izandako krimenaren inguruan herri epaimahaiak hartu duen erabakia. 37 urteko gizonezkoak biktimaren baratzean hil zuen 61 urteko polizia ohia. Epaimahaia osatzen zuten kideen eztabaidaren ostean, gehiengoak homizidioaren alde egin du. Erabakiaren berri jaso duenean, Fiskaltzak 13 urtetik 13 urte eta erdira igo du zigor eskaera; akusazio partikularrak, berriz, zigor handiena eskatu du, 15 urte; eta defentsak, txikiena, 10 urte. Epaiketan akusatuak aitortu egin zuen biktima jipoitu zuela, baina defendatzeko egin zuela argudiatu zuen, elkar joka hasi eta biktimak pistola erabil zezakeela uste baitzuen.

Langile bi hil dira Aiaran eta Urretxun

Langile bi hil dira Aiaran eta Urretxun...
Langile bi hil dira Aiaran eta Urretxun

Lehenengo gizona deskarga elektrikoak...
0:48 min.

Lehenengo gizona deskarga elektrikoak jo hil da eta besteak pisu batetik bestera erorita hil da

Behargin bat hil da gaur, asteazkena, deskarga elektriko handi batek jota, Markijana auzoan (Aiara, Araba) dagoen azpiestazio batean lanean ari zela. Gainera, beste langile bat hil da gaur Urretxun izan den lan-istripu batean. Ezbeharra Labeaga kalean egiten ari diren eraikin batean gertatu da. Antza denez, langilea hirugarren solairutik bigarrenera erori da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Segurtasun Sailak adierazi duenez, bi lan-istripuak 09:00ak jotzear zirenean gertatu dira.

Egoera oso larrian jarraitzen du Zorrotzako sutean zaurituetako batek

Egoera oso larrian jarraitzen du Zorrotzako s...
Egoera oso larrian jarraitzen du Zorrotzako sutean zaurituetako batek

Hildako mutil gaztearen aita eta hild...
1:51 min.

Hildako mutil gaztearen aita eta hildako haurren aitonaren egoera oso kritikoa da. Horren emazteak larri jarraitzen du, eta gainerako hiru zaurituek onera egin dute

Larunbatean Zorrotzan (Bilbo) izandako sutean zaurituetako bat, hildako gaztearen eta hildako haurren aitona, oso larri dago, bere osasun egoerak okerrera egin baitu. Bilboko auzo bateko eraikin zahar batek su hartu zuen eta lau lagun zendu ziren, bikote gazte bat eta bere bi seme-alabak. Osakidetzak asteazken honetan zabaldutako prentsa-oharraren arabera, Gurutzetako ospitalean dagoen zaurituetako batek okerrera egin du. Gorputzaren % 30a du erreta, eta kolpe gogorrak gorputz osoan, altuera batetik erori zelako. Atzo, aireztatze mekanikoa jarri zioten, arnasa hartzeko arazoak zituelako, eta ezegonkortasun hemodinamikoa zuelako. Hori dela eta, oso larria da bere egoera. Gizonezko horren emazteak gorputzaren % 60 du erreta eta egonkor baina larri dago, Gurutzetako erredura larrien gunean. Ospitalean dauden gainerako hiru zaurituak onera egiten ari dira. Gurutzetan 10 urteko haur bat dago, eta datozen egunetan senda-agiria jasoko duela uste dute. Bestalde, 21 urteko gizonezko bat Basurtun dago, txorkatileko, aldakako eta bizkarrezurreko zauriekin, baina suspertzen ari da. San Eloyko ospitalean dagoen 23 urteko emakumea ere hobetzen ari da, nahiz eta ornoak eta hankak apurtuta izan sutetik ihesi leihotik salto egin ostean, eta honek ere senda-agiria jasoko du datozen egunetan.

Moix Ustelkeriaren Aurkako fiskalak dio ez duela dimititzeko asmorik

Moix Ustelkeriaren Aurkako fiskalak dio ez du...
Moix Ustelkeriaren Aurkako fiskalak dio ez duela dimititzeko asmorik

Gainera, bere ustean, ez dago karguti...
2:55 min.

Gainera, bere ustean, ez dago kargutik kentzeko arrazoirik, bere anaiekin batera Panaman sozietate bat duela zabaldu ostean

Manuel Moix Ustelkeriaren aurkako fiskal nagusiak bart adierazi duenez, ez du dimititzeko asmorik eta, bere ustean, ez dago kargutik kentzeko arrazoirik, bere anaiekin batera gurasoengandik jasotako sozietate bat Panaman duela zabaldu ostean. Infolibre egunkariak argitaratu duenez, Moix Duchesse Financial Overseas sozietatearen % 25en jabe da. Sozietate hori Panamako paradisu fiskalean sortu zuten 1988an eta 550.000 euroko etxe bat dago horren izenean Collado Villaban (Madril). Cadena Ser irratian egindako elkarrizketa batean, sozietate horren % 25en jabe izatea bere karguarekin bateraezina ez dela esan du Moixek. Gainera, bere ustean, etikoa da eta, alderdiek azalpenak ematea eskatuz gero, prest dago emateko inolako zalantzarik gabe. Era berean, Moixen esanetan, bere aita hil ondoren jakin zuen Panaman sozietate bat ireki zuela; "sozietateen zerga ordaintzean ikusi genuen etxea sozietate batena zela, eta ez gure aitarena. Ondoren, zegozkigun zergak ordaindu eta dena legeztatu genuen". Sozietate horrek ez du inoiz jardun, esan du Moixek, gainera, "Panamako sozietate bateko ondasuna jaso baino ez" du egin. Ustelkeriaren Aurkako fiskalburuaren hitzetan, berak ez du "inoiz" paradisu fiskaletan jardun, eta ez da Panaman egon, ez du inolako jarduerarik egin, ezta inolako eragiketa ere, sozietate horren bidez. Baieztatu du ez zuela pentsatzen partaidetza horrek arazorik eragin ziezaiokeela, "legeak agintzen duen moduan jardun eta Ogasuna jakinaren gainean jarri eta zergak ordainduz gero, zein da arazoa?". Duela bi aste, Diputatuen Kongresuak gaitzetsi egin zuen Rafael Catala Espainiako Gobernuko Justizia ministroa, eta Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusia eta Manuel Moix Ustelkeriaren aurkakoa kargugabetzea eskatu zuen korrupzio kasuetan jardun zuten arabera.

Aitaren abizenak ez du lehentasuna izango Espainian ekainetik Aurrera

Aitaren abizenak ez du lehentasuna izango Esp...
Aitaren abizenak ez du lehentasuna izango Espainian ekainetik Aurrera

Gurasoak ados jarri beharko dira seme...
2:03 min.

Gurasoak ados jarri beharko dira seme-alaben abizenen ordenan. Desadostasunik egonez gero, Erregistroaren langileak erabakiko du, ordena alfabetikoaren arabera, zozketa bidez edo estetikagatik

Aitaren abizenak ez du lehentasuna izango Espainian jaioberri bat erregistratzean, ekainaren 30etik aurrera, hau da, Erregistro Zibilaren erreforma indarrean sartzen denean. Gurasoak ados jarri beharko dira ordenaren inguruan. Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notarioen Zuzendaritza Nagusiak uste du, edonola ere, aita eta ama ados jarriko direla kasu gehienetan, hori dela eta, ez du atzerapenik eragingo, ezta lan gehiago ere. 2000. urtetik aurrera, aukera dago amaren abizena lehen postuan jartzeko, gurasoek Erregistro Zibilari hala jakinarazi eta ados jarri direla adierazten badiote. Ordena hori hurrengo seme-alaben kasuan ere mantendu behar da. Alabaina, desadostasuna izanez gero, aitaren abizenak zuen lehentasuna. Lege berriaren arabera, gurasoek abizenen ordena zehazteko beharra izango dute, Erregistro Zibilean eskaria egiterakoan. Aldaketak berdintasunera gehiago hurbiltzea ahalbidetzen du. Ordena ez bada zehazten, edo gurasoak ados jartzen ez badira, eta hiru eguneko epea agortuta, Erregistro Zibilaren langileak berak erabakiko du ordena, jaioberriaren interesari erreparatuta, baina ez beti aitarena jarrita. Ordena alfabetikoa, zozketa edo estetika, hau da, izenarekin hoberen bat egiten duena, izan litezke Erregistro Zibilaren arduradun horrek jarrai ditzakeen irizpideak.

Rakel Lopez eta haren semearen hiltzailea atxilotu dute Madrilen

Rakel Lopez eta haren semearen hiltzailea atx...
Rakel Lopez eta haren semearen hiltzailea atxilotu dute Madrilen

Hilketa maiatzaren 2an jazo zen, Alco...
2:00 min.

Hilketa maiatzaren 2an jazo zen, Alcobendasen (Madril). Rakelek 44 urte zituen eta Markelek 12. Eibartarrak ziren biak

Rakel Lopez eibartarraren eta Markel semearen hiltzailea atxilotu dute gaur goizean Madrilen. Atxilotutako laguna Rakelen bikotekide ohia da. Zerbitzutik kanpo zeuden bi agentek egin dute atxiloketa. Hilketa maiatzaren 2an jazo zen, Alcobendasen (Madril). Rakelek 44 urte zituen eta Markelek 12. Atxilotutako gizonezkoak aurrekari penalak ditu, baina ez tratu txarrak emateagatik. Haren bila ari ziren, ustezko hiltzailea delakoan. Madrilgo Tetuan auzoan identifikatu eta atxilotu dute 37 urteko gizonezkoa. Hilketa Alcobendaseko etxebizitza batean gertatu zen. Erasotzailearen senide batek topatu zituen gorpuak 10:30 inguruan eta larrialdi-zerbitzuak ohartarazi zituen. Polizia eta osasun-zerbitzuetako langileak berehala bertaratu ziren, baina ordurako biak odolustuta hil ziren. Labanaz egindako zauri ugari zituzten. Atxilotutako gizonezkoa Rakelen bikotekidea zen, baina ez zen Markelen aita.

Rajoy ANra bertaratu beharko da deklaratzeko Gurtel auzia dela eta

Rajoy ANra bertaratu beharko da deklaratzeko ...
Rajoy ANra bertaratu beharko da deklaratzeko Gurtel auzia dela eta

"Auzitegiek hartutako erabakiaren esk...
1:11 min.

"Auzitegiek hartutako erabakiaren esku nago”, esan du Espainiako Gobernuko presidenteak epaimahaiak hartutako erabakiaren berri izan ostean

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Auzitegi Nazionalera bertaratu beharko da uztailaren 26an, Gurtel auziagatik deklaratzera, auzi horretako epaimahaiak hala erabaki duelako. “Hasieratik esandakoa errepikatuko dut. Auzitegiek hartutako erabakiaren esku nago”, esan du Rajoyk epaimahaiak hartutako erabakiaren berri izan ostean. Hala, Auzitegi Nazionaleko bigarren sekzioaren gehiengoak (bi boto alde, bat aurka) PPk eta Rajoyk berak egindako eskaria ukatzea erabaki du, bideokonferentziaz deklaratzeko, baina proposatutako datak onartu dizkio. Aurretik Jesus Santos PPren abokatuak bideokonferentziaz deklaratu beharko lukeela adierazi zuen "Gobernuko presidente karguaren jarduerari kalte txikiena egingo liokeen modua" hori dela iritzita. PPren abokatuak azaldu zuenez, "herritar guztiei eragiten dien Estatu mailako kontua da Gobernuko presidentearen agendarena".

90 pertsona hil eta ehunka zauritu dira Kabulen atentatu suizida batean

90 pertsona hil eta ehunka zauritu dira Kabul...
90 pertsona hil eta ehunka zauritu dira Kabulen atentatu suizida batean

Agintariek baieztatu dute Alemaniako ...
1:00 min.

Agintariek baieztatu dute Alemaniako Enbaxadatik gertu egin dutela erasoa, baina gune horretan beste enbaxada asko ere badaude. Momentuz, inork ez du atentatua aldarrikatu

90 pertsona inguru hil eta 380 zauritu dira Kabulen (Afganistango hiriburua) enbaxaden gunean egindako atentatu suizida batean, Osasun Ministerioak zabaldu duenez. Barne Ministerioaren esanetan, zisterna kamioi bat erabili omen dute erasoa egiteko, lehenengo zantzuen arabera. Afganistango zenbait hedabidek plazaratu dituzten argazkietan ikus daitekeenez, kalte material handiak eragin ditu erasoak eraikinetan eta autoetan. Momentura arte, ez du inork atentatua aldarrikatu.