Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin.

Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu.

Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu.

Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea.

Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu.

Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin.

Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik.

Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die.

Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara.

Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero.

Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du.

Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidari...
Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen au...
1:26 min.

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu. Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin. Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu. Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu. Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

2017/06/27

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzek...
Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politik...
3:02 min.

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea. Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu. Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin. Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik. Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die. Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara. Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

2017/06/27

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril...
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berr...
1:34 min.

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin. Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean. Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da. De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek. Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

2017/06/27

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada...
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragi...
1:17 min.

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero. Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du. Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2017
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2017-06-14ko bideoen artxiboa

Euskal portuetako zamaketariek bat egin dute 48 orduko grebarekin

Euskal portuetako zamaketariek bat egin dute ...
Euskal portuetako zamaketariek bat egin dute 48 orduko grebarekin

Sindikatuek eta patronalak akordiorik...
1:36 min.

Sindikatuek eta patronalak akordiorik gabe amaitu zuten atzoko bilera. Langileek proposamen berri bat eraman zuten atzoko bilerara, zenbait eskari 'leunduta'

Bilboko eta Pasaiako portuetako zamaketariek greba deialdiari eutsiko diote, atzo patronalarekin izandako bilera emaitzarik gabe amaitu eta gero. Sindikatuetako ordezkariak eta Anesco zamaketa enpresen elkarteko buruak atzo elkartu ziren, baina ez zuten akordiorik adosterik lortu. Gaurtik aurrera deitutako zamaketarien 48 orduko grebak erabateko jarraipena izan du euskal portuetan. Gutxieneko zerbitzuei dagokienez, grebak ez du eraginik izango bidaiariak garraiatzen dituen ferryan eta ezta merkantzia arriskutsua eta iragankorra garraiatzen dituzten bi itsasontzitan ere. Bilboko Portuko zamaketariek kontzentrazioa egin dute Portu Agintaritzaren eraikinaren aurrean 08:30ean eta, gero, manifestazioa egin dute portuan zehar "Prekarizazioari ez, zamaketariak borrokan" eta "Guztiok edo inor ez" zioten pankartak erakutsi dituzte. Ekainaren 19rako, 21erako eta 23rako deitutako greba deialdiak ere mantenduko dituzte, CETM (Coordinadora Estatal de Trabajadores del Mar) langileen koordinakundeak jakitera eman duenez. Sindikatuek proposamen berri bat eraman zuten atzoko bilerara, zenbait eskari "leunduta". Anesco patronalak proposamena aztertuko duela eta ostiralerako erantzun bat emango diela agindu zien langileei.

Ilara luzeak bigarren egunez, Haurreskolak Partzuergoaren egoitzan

Ilara luzeak bigarren egunez, Haurreskolak Pa...
Ilara luzeak bigarren egunez, Haurreskolak Partzuergoaren egoitzan

Ordezkapenak egiteko zerrendetan izen...
3:02 min.

Ordezkapenak egiteko zerrendetan izena emateko azken eguna da gaur. Izen-ematearen hurrenkeraren arabera osatuko dituzte zerrendak, eta horrek haserrea eragin du hezitzaileen artean

Haserrea eragin du Haurreskolak Partzuergoak ordezkapenak egiteko zerrendak osatzeko premiaz egin duen deialdiak. Bi egunez egongo da zabalik, atzo eta gaur. Merituei erreparatu beharrean, baina, hautagaiak erregistroa egiteko hurrenkeraren arabera deituko dituztenez, ilara luzeak sortu dira bi egunetan Partzuergoak Eibarren (Gipuzkoa) duen egoitzan. Astelehen gaua bertan eman zuten ehunka hezitzailek, eta bart ere gauza bera egin dute beste hainbestek. Sei urtez itxita egon dira Haurreskolen zerrendak, baina ordezkapenak betetzeko arazoak eduki ditu Partzuergoak azkenaldian, eta, hori dela eta, ekainaren 12an berriro zabalduko zituela iragarri zuen, ezustean. Atzo 1.000 bat hezitzailek lortu zuten zerrendetan izena ematea. Gaur 300 bat pertsona egon dira zain. Ordezkapenak egiteko erabakitako irizpidearekin kexu dira hezitzaileak. Horien ustez, gainera, presaka egin da deialdia, eta goizeko ordutegian eta bi egunetarako bakarrik. Horrez gain, salatu dutenez, Partzuergoak Eibarren duen egoitza hirigunetik urrun dago, eta hara iristeko dauden garraiobide publikoak urriak dira. ELA eta STEILAS sindikatuek gogor kritikatu dute neurria. Lehengoak ohar bidez adierazi duenez, onartezina eta inprobisatua da Partzuergoaren erabakia, eta langileei salaketa jartzeko eskatu die berdintasun printzipioa urratzen duelako. STEILASen iritzian ere, negargarria da jazotakoa eta langileekiko errespetu falta itzela dela deritzo. Kritika horien aurrean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ukatu egin du aurreikuspen falta izatea. Bertatik azaldu dutenez, deialdia egin aurretik, 500 hautagaiko zerrenda zuten ordezkapenak egiteko, baina horiei deitzen hasi zirenean ohartu ziren zerrenda horretatik 20 bat bakarrik zeudela ordezkapenak egiteko moduan. Hala, urgentziazko neurri gisa, zerrendak irekitzea erabaki zuten, baina hurrenkeraren araberako irizpide hau ikasturte hau bukatu arte egin beharreko ordezkapenetarako bakarrik erabiliko da. Datorren ikasturtetik aurrera, baina, merituen araberakoa izango da zerrenda, horren hitzetan.

Langile bat larri zauritu da Gasteizko taberna batean piztu den sutean

Langile bat larri zauritu da Gasteizko tabern...
Langile bat larri zauritu da Gasteizko taberna batean piztu den sutean

Gasteizko Udalak jakitera eman duenez...
0:44 min.

Gasteizko Udalak jakitera eman duenez, gas isuria izan da tabernako sukaldean, eta horren ondorioz piztu da sua. Helikopteroan eraman dute langilea Gurutzetako Ospitalera, erredura larriekin

24 urteko gizonezko bat larri zauritu da, gaur goizean, Gasteizko taberna bateko sukaldean izan den sutearen ondorioz; butano gas isuria izan da, eta horren ondorioz piztu da sua, Gasteizko Udalak jakitera eman duenez. 09:30 inguruan izan da lan-istripua, Aldabe plazan dagoen Gredos tabernan. 24 urteko langilea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, erredura larriekin. Gasteizko Udaltzaingoa eta suhiltzaileak joan dira istripuaren lekura, eta ikerketa abiatu dute, ezbeharra nola gertatu den argitzeko.

PP Gobernutik kentzeko akordioa proposatu dio Iglesiasek PSOEri

PP Gobernutik kentzeko akordioa proposatu dio...
PP Gobernutik kentzeko akordioa proposatu dio Iglesiasek PSOEri

Unidos Podemoseko diputatuari erantzu...
3:56 min.

Unidos Podemoseko diputatuari erantzunez, Rajoyk adierazi du ez duela gobernuburu izatea merezi, ezta Espainiak 'zigor' hori ere

2015eko abenduaren 20ko hauteskunde orokorren ondoren akatsak egin zituela onartu du Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusi eta Unidos Podemoseko diputatuak eta, hori dela eta, eskua luzatu dio PSOEri PP Gobernutik kentzeko. Dena den, Ciudadanos (C's) balizko akordio horretatik kanpo uzteko eskatu die sozialistei. "Nahiago nuke berandu baino lehen PP Gobernutik ateratzeko ados jarriko bagina", adierazi du Podemoseko buruzagiak bere taldeak Mariano Rajoyren kontra aurkeztu duen zentsura-mozioaren hitzaldiaren baitan. Iraganean izandako desadostasunak albo batera utzi eta PSOErekin hitz egiteko eta akordioak lortzeko prest agertu da Iglesias. Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Unidos Podemoseko diputatuari erantzunez adierazi duenez, Pablo Iglesiasek ez du gobernuburu izatea merezi, ezta Espainiak "zigor" hori ere. Bestalde, "ikuskizunaren, keinuen eta esloganen" politika kritikatu ditu eta Parlamentua telebistako platoa dela uste izatea egotzi dio Podemosi. Irene Montero Unidos Podemosek Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak defendatu du bere taldeak Mariano Rajoyren kontra aurkeztutako zentsura-mozioa, eta bi ordutik gora iraun duen hitzaldian, kritika gogorrak egin dizkio PPri, ustelkeria ardatz hartuta. Hitzaldian, barkamena eskatzeko eta lapurtutako dirua itzultzeko eskatu dio PPri, Mariano Rajoy nahastuta dagoen dozenaka ustelkeria kasuen harira. Monterok banan-banan aipatu ditu, haren esanetan, PP nahastuta dagoen 67 ustelkeria kasuak. "Ustelkeriak badu bere egoitza, zehazki, Genova 13", aurpegiratu dio Monterok Rajoyri Alderdi Popularraren egoitza nagusiari aipamena eginez. Halaber, hainbat ministroren dimisioa eskatu du: Rafael Catala Justizia ministroarena, Fiskaltzaren ustezko erabileragatik; Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoko ministroarena, amnistia fiskalagatik; Jose Ignacio Zoido Barne ministroarena; eta, azkenik, Maria Dolores de Cospedal Defentsa ministroarena. Ustelkeria kasu bat aipatu duen bakoitzean, "ordenaren, seriotasunaren eta zentzuaren" alderdi gisa definitu arren, praktikak kontrakoa erakusten duela aurpegiratu dio, adibideak jarriz. Ustelkeriaz harago, sektore guztietan murrizketak egitea egotzi dio PPren Gobernuari: osasuna, hezkuntza, pentsioak, etxebizitza, indarkeria matxistaren kontrako borroka... Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, Unidos Podemosek bere aurka aurkeztu duen zentsura-mozioa "parodia" edota "fartsa" bat da, eta Irene Monterok Espainiako Gobernuaren eta PPren aurka esandakoak ukatu ditu. Esate baterako, Rajoyk ukatu egin du berak edo Gobernuko kideek legea urratu izana. Ekimena onartzeko, zentsura-mozioak gehiengo osoa jaso beharko du; hau da, aldeko 176 boto, bestera esanda, Kongresuko kide kopuruaren erdia gehi bat.

Hungaria, Polonia eta Txekia zigortu dituzte, errefuxiatuak ez hartzeagatik

Hungaria, Polonia eta Txekia zigortu dituzte,...
Hungaria, Polonia eta Txekia zigortu dituzte, errefuxiatuak ez hartzeagatik

Zigor prozedura irekitzea prozesu luz...
2:46 min.

Zigor prozedura irekitzea prozesu luze baten lehen pausoa da. Akordiorik ez baldin badago, Bruselak Europar Batasuneko Justizia Auzitegira jo dezake

Europako Batzordeak zigor espedientea zabaldu die Txekiari, Hungariari eta Poloniari, Europar Batasunak onartutako asilo kuotak ez betetzeagatik. Europar Batasuneko Immigrazio komisarioaren esanetan, Europar Batzordeak behin baino gehiagotan ohartarazi ditu hiru herrialdeak, eta horiek ez omen dute ez keinurik ezta konpromisoak betetzeko ezer egin, EBren esanetan. Dena den, Europako Batzordeak eskua luzatu die Pragako, Budapesteko eta Varsoviako gobernuei, eta jarrera zuzentzen badute espedientea erretiratzeko prest agertu da. Errefuxiatuak banatzeko Europar Batasunak hartutako erabakiaren arabera, herrialdeek bi urteko epea dute beren betebehar legalak betetzeko, baina irailean amaituko da epe hori. EBko kideek denen artean bi urteren buruan 160.000 errefuxiatu hartzea adostu zuten, eta praktikan 28 herrialdeetako batek ere ez ditu bere konpromisoak bete. Hala eta guztiz ere, Europako Batzordearen esanetan betiere, herrialde gehienek lekualdaketak azkartu dituzte eta bete gabeko postuen inguruko informazioa jakinarazten dute aldian-aldian. Zigortutako hiru herrialdeek "ez dute beren obligazioak betetzeko ezer egin", komisarioaren hitzetan. Ez Hungariak ez Poloniak ez dute pertsona bakar bat ere hartu, eta Txekiak jarrera bera hartu zuen iazko abuztuan. Zigor prozedura irekitzea prozesu luze baten lehen pausoa da. Hiru herrialde horiek, baina, aukera izango dute oraindik Bruselari konponbideak proposatzeko edo erantzuteko. Akordiorik ez baldin badago, Bruselak Europar Batasuneko Justizia Auzitegira jo dezake. 2015eko irailean errefuxiatuak hartzeko programa abian jarri zenetik, 20.869 pertsona birkokatu dituzte: 13.973 Greziara iritsi ziren, eta 6.896, ostera, Italiara. Espainiak 886 pertsona birkokatu ditu (bat bera ere ez azken bi hilabeteetan) eta beste 8.437 birkokatu beharko lituzke iraila bitartean berari ezarritako kuota betetzeko.

Gutxienez 6 pertsona hil dira Londresen, 24 solairuko eraikin bat kiskalita

Gutxienez 6 pertsona hil dira Londresen, 24 s...
Gutxienez 6 pertsona hil dira Londresen, 24 solairuko eraikin bat kiskalita

50 zauritu baino gehiago daude. Zenba...
1:23 min.

50 zauritu baino gehiago daude. Zenbait bizilagunen esanetan, alarmak ez ziren piztu eta leherketa batzuk entzun zituzten. 250 suhiltzailek, 100 poliziak eta 100 medikuk parte hartu dute operazioan

Sute handi batek Grenfell eraikina -24 solairukoa- irentsi du Londresko Lancaster West auzoan eta gutxienez sei hildako eragin ditu, larrialdi zerbitzuek zabaldu dutenez. Halere, Scotland Yardek aurreratu du oraindik goiz dela eta hildako gehiago egotea espero dutela. Londresko anbulantzia zerbitzuaren esanetan, momentura arte 50 zauritu eraman dituzte hiriburuko ospitaletara, eta 100 mediku baino gehiago ari dira zaurituak artatzen. Dorrea 1974an eraiki eta iaz eraberritu zuten, lana burutu zuten arkitekto batzuek hango hedabideei esan dietenaren arabera. Londresko Suhiltzaileen Departamentuko ordezkariak ziurtatu duenez, suhiltzaile-taldeetako batzuk eraikinaren 21. solairura heldu du dira (24 ditu), eta uste dute eraikinak tente jarraituko duela, jasandako kalteak gorabehera. Sutea (00:15ean, GMT, piztu da) nola sortu den ikertzen ari da orain Polizia. Zenbait bizilagunen esanetan, alarmak ez ziren piztu eta leherketa batzuk entzun zituzten. Eraikinaren inguruko kaleak hesitu dituzte, eta auzokideak atera, badaezpada.

7 mailako lurrikara batek Mexikoko kostaldea eta Guatemala astindu ditu

7 mailako lurrikara batek Mexikoko kostaldea ...
7 mailako lurrikara batek Mexikoko kostaldea eta Guatemala astindu ditu

Dardara Huixtilako hego-mendebaldetik...
1:03 min.

Dardara Huixtilako hego-mendebaldetik 144 km-ra izan da, Chiapasen

Richter eskalan 7 maila hartu duen lurrikara batek San Marcos eskualdea (Guatemala) astindu du, Chiapas Mexikoko estatutik gertu, Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak (USGS) adierazi duenez. Sismoaren epizentroa San Pablotik hiru bat kilometrora kokatu da, Guatemalan, eta hipozentroa 98 km-ko sakoneran. USGSren arabera, intentsitate handiko mugimendua izan da, eta baliteke kalte arinak eragin izana. Momentuz, ez dakite biktimarik izan den, eta ez da alertarik ezarri tsunami arriskuagatik. Lurrikara herrialdeko zenbait puntutan sentitu da eta, hango hedabideen arabera, argindarra eten egin da leku batzuetan, besteak beste, Quetzaltenangon.