Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu.

Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin.

Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu.

Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute.

Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu.

Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea.

Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu.

Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin.

Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik.

Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die.

Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara.

Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin.

Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean.

Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da.

De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek.

Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero.

Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du.

Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten.

Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero.

Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela.

Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko.

Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela.

Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko.

Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da.

Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak.

Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira.

"Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak.

Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean.

Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik.

"Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean.

"Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du.

Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak.

90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du.

Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidari...
Bi bidaiarik autobus bat gelditu dute, gidariak konortea galdu ostean

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen au...
1:26 min.

Gasteiz-Bilbo bidea egiten ari zen autobus batean gertatu da. Bidaiarion esku-hartzeari esker, ez da inor zauritu

Gasteiz eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen La Union autobus bateko bi bidaiarik istripu bat galarazi zuten atzo arratsaldean. Izan ere, ibilgailuaren gidariak konortea galdu du, eta biek kontrola hartu, eta busa gelditzea lortu dute. Ez da inor zauritu. Dena 16:30ean jazo da, N-622 errepidean, Zuia (Araba) parean. Bertan, gidaria, 58 urteko gizon bat, ondoezik sentitu da bat-batean. Konortea erabat galdu ez duenez, ibilgailua kontrolatzen saiatu da, baina ezin. Une horretan, bi bidaiari eserlekuetatik altxatu dira eta busaren kontrola hartu dute. Ondoren, gelditu egin dute. Horri esker, ez da inor zauritu. Anbulantziak bertaratu dira, eta gidaria Santiago Ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak bidaiariak gasolindegi batera eraman ditu eta ondoren La Union konpainiako beste ibilgailu batek Bilbora eraman ditu. Gainera, taxi zerbitzua ere jarri dute bidaiarien eskura, Loiuko aireportura joan behar zuten bidaiarientzat.

2017/06/27

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzek...
Poliziek ez dute gorroto delituak instruitzeko prestakuntza nahikorik

Horixe azpimarratu du Gizarte Politik...
3:02 min.

Horixe azpimarratu du Gizarte Politikako sailburuak, eta azaldu du Erabereani esker kasuak aireratzen dituztela: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak ohartarazi du poliziak ez daudela gorroto delitu salaketak instruitzeko prestatuta, nahiz eta EAEn goraka egin duen salaketa kopuruak, eta horrek zaildu egiten du auzitegiek kasu horiek zigortzea. Artolazabalek agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eskatuta, Eraberean elkarte sarearen lana azaltzeko. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, etnia, nazionalitate, sexu orientazio eta nortasun, eta genero arrazoiengatik diskriminazioa pairatu dutenen kasuak atzematen eta bideratzen ditu. Sailburuak azpimarratu du sare horri esker bestela ezkutuan egongo liratekeen diskriminazio kasuak azaleratzen direla: 15, aurten; 49, 2016an; eta 25, 2015ean. Iaz Erabereanek artatu zituen kasu guztietatik, % 53 arrazakeriarekin eta xenofobiarekin zeuden lotuta; % 27, LGTBIfobiarekin, eta % 20, ijitoen kolektiboarekin. Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen datuetan oinarrituta, sailburuak esan du diskriminazio kasuek gora egin dutela, baina askotan ez dela salatzen beldurragatik, ezjakintasunagatik edo konfiantza ezagatik. Sailburuak azaldu duenez, Erabereaneko langileek zailtasunak izan dituzte kasuak auzitegietara iristeko, gorroto delituekin lotutako tipo guztiak ezartzeko eta horrek biktimei ordaina jaso ez izanaren sentsazioa eragiten omen die. Arazoa omen da poliziak batzuetan ez duela modu egokian egiten instrukzioa edo ez duela nahikoa prestakuntzarik gorroto delituen inguruan, eta ondorioz, delitu arin edo eraso bezala iristen direla auzitegietara. Hala, polizien lana hobetzeko, Eraberean Arkauten ari da Ertzaintzarekin lanean. Arolazabalek iragarri du udaltzainekin eta auzitegietako langileekin ere egingo dutela lan.

2017/06/27

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril...
AHTk bi orduan lotuko ditu Gasteiz eta Madril

Espainiako Sustapen Ministerioak berr...
1:34 min.

Espainiako Sustapen Ministerioak berretsi du euskal ‘Y’ AVErekin lotzeko lanak 2023an amaituko direla

Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko trenaren lanak, euskal 'Y' Estatuko AVErekin lotzeko lanak, 2023an amaituko dira, eta bat egingo du epean EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen AHTren lanen amaierarekin. Horixe iragarri du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak, ibilbidearen zati horretarako lehenengo fasearen aurkezpenean. Sustapen ministroak esan du 350 kilometro orduko abiadura aurreikusi dutela Gasteiz eta Burgos arteko zatian. Hala, bi hirien arteko bidaia 29 edo 30 minutukoa izango omen da, eta Arabako hiriburutik Madrilera bi ordu eta lau edo bost minutuan joan ahal izango da. De la Sernak azaldu duenez, bi aukera ari dira aztertzen ibilbiderako, eta aurrekontua 1.536 milioi eurotik 1.374 edo 1.241 milioi eurora jaistea suposatuko du horrek. Bi proposamenak ez dira Miranda de Ebroko erdigunetik pasatzen, beraz, trenen abiadura ez da 90 km/h-ra jaitsi beharko tarte batean.

2017/06/27

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada...
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragi...
1:17 min.

Gaur, Doñanaren inguruko suteak eragindako kalteen neurria zehazten hastea espero dute, herritarrak bi egunez alerta egoeran mantendu ostean

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada aurreko larunbatean Moguerreko La Peñuela parajean piztutako sutea, Doñanaren eta parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin eta gero. Hala erabaki dute Mazagoneko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Gainera, suteak eragindako kalteen neurria gaur zehazten hastea espero dutela adierazi du. Atzo, Fiskalak ziurtatu zuen sute "zabala" izan dela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

2017/06/27

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango d...
Erresuma Batuak dokumentu berezi bat emango die herritar europarrei

Erresuma batuan dauden EBko herritarr...
2:10 min.

Erresuma batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago iristen direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki ahal izango dituzte 'brexit'a eta gero

Britainia Handiko Gobernuak aurreratu du identifikazio dokumentu berri bat banatuko duela Erresuma Batuan bizi diren Europar Batasuneko herritarrek erakunde publikoen eta enpresen aurrean eskubide guztien jabe direla erakuts dezaten. Theresa May lehen ministroak Parlamentuan esan du Erresuma Batuan dauden EBko herritarrek, edo zehazteke dagoen epemuga bat baino lehenago joaten direnek "herritar britainiarren pareko" eskubideak eduki hala izango dituztela 'brexit'a eta gero. Mayk aurreko astean aurreratu zien buruzagi europarrei Erresuma Batuan bost urte daramaten EBko herritarrei "bertako" izaera emango diela, eta horrek lan-merkatuan, osasun sisteman, gizarte laguntza eta pentsio sisteman sartzeko eskubidea emango diela. Epemugaren aurretik (2017ko martxoa eta 2019ko martxoa artean ezarriko da) iritsi direnek bost urte egon ahal izango dute eskubide guztien jabe izateko. Britainia Handiko Gobernuak argitaratu duen dokumentu batean, hala ere, ohartarazi du epemugatik harago iristen direnek herrialdean bizitzeko eta lan egiteko mugak izan ditzaketela. Eskubideen jabe direnak eta ez direnak bereizteko, Erresuma Batuak "erresidentzia dokumentua" emango die herritarrei, eta ezinbestekoa izango da dokumentu hori enplegua edo zerbitzu publikoa izateko. Lehen ministroak esan zuen Erresuma Batuan dauden 3,2 milioi europarren eta EBn dauden 1,2 milioi britainiarren eskubideak "lehentasuna" direla aurreko astean hasi ziren 'brexit'ari buruzko negoziazioetan.

2017/06/27

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu ...
Trumpen beto migratzailearen zati bat onartu du AEBko Auzitegi Gorenak

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan s...
1:22 min.

Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak

Donald Trumpen migrazio lege polemikoaren zati bat indarrean jar daitekeela ebatzi du Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Errefuxiatuei eta sei herrialde musulmanetako herritarrei AEBn sartzea debekatzeko araua da. Auzitegi Gorenak aho batez hartu du erabakia. Ebazpen horri esker, AEBn seniderik ez duten pertsonei edo han lan egiteko eskaera egin ez dutenei lurraldean sartzea galarazteko aukera izango du Donald Trumpen Gobernuak. Errefuxiatuen kasuan ere sarrera galarazteko irizpideak antzekoak izango dira. "Nazioaren segurtasuna lehenetsi dugu", dio Gorenaren dokumentuak. Urrian segituko dute kasuarekin; izan ere, Gobernuaren helegitea tramitera onartzeko erabakia gaur hartu dute, Gorenaren saioen azken egunean. Donald Trump pozik agertu da berriarekin. "Presidente naizen heinean, ezin dut onartu guri min eman nahi digun inor gure herrialdean sartzea. Estatu Batuak maite dituzten herritarrak nahi ditut, herritar langileak eta produktiboak", erantsi du.

2017/06/27

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarr...
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri

Europako Batzordeak 2.420 milioi euro...
1:54 min.

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta

Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko isuna ezarri dio Google konpainiari, Interneteko bilatzaile gisa duen nagusitasun posizioa baliatuta, erosketak konparatzeko bere zerbitzuari "legez kanpoko abantailak" emateagatik. "Googlek egin duena legez kanpokoa da monopolioaren aurkako Europar Batasuneko legearen baitan. Beren merituetan eta berrikuntzan oinarrituta, beste enpresa batzuei lehiatzeko aukera ukatu die", adierazi du Lehiarako komisarioak kazetarien aurrean. "Ez hori bakarrik, Europako kontsumitzaileei ukatu egin die zerbitzuen benetako hautaketa egitea eta berrikuntzaren onurak jasotzea", gaineratu du. Europako Batzordearen esanetan, bilaketa bat egiterakoan, Googlek askoz beherago erakusten zituen bere lehiakideak. "Hainbat probaren arabera, bera baino hobeto kokatutako zerbitzuak, batez beste, bilaketaren laugarren orrialdean agertzen ziren, eta beste batzuk, askoz ere beherago", zehaztu du Europako Batzordeak. 90 eguneko epean portaera hori aldatzeko eskatu dio Bruselak konpainiari, eta hori egin ezean isun gehiago ezarriko dizkio; hain zuzen, Alphabetek (Googleren matriza) mundu mailan irabazten duenaren % 5 ordaindu beharko du. Google konpainiak dagoeneko iragarri duenez, isunaren kontra "apelazioa" aurkeztea aztertzen ari da. Googleko presidente ohi eta konpainiako lege aholkulariak azaldu duenez, enpresa ez dator bat gaur iragarritako ondorioekin.

2017/06/27

Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Maiatza 2017
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2017-06-15ko bideoen artxiboa

Bidegi auziko instrukzio fasea bost urte luzatu du epaileak

Bidegi auziko instrukzio fasea bost urte luza...
Bidegi auziko instrukzio fasea bost urte luzatu du epaileak

Kasuaren izaera 'konplexua eta teknik...
1:41 min.

Kasuaren izaera 'konplexua eta teknikoa' kontuan hartuta, 'delitu zantzuak sakon ikertzeko' erabaki duela epea luzatzea argudiatu du magistratuak

Bidegi auziko epaileak bost urte arte luzatu du kasuaren instrukzio fasea, delitu zantzuak sakon ikertzeko. Ikertzen ari diren gertakarien izaera teknikoa eta konplexua azpimarratu ditu epaileak, erabakia arrazoitzeko. Fiskaltzak maiatzean aurkeztu zuen instrukzioa luzatzeko eskaria, eta epaileak onartu egin du. Hala, 2022ra arte luza daiteke ikerketa fasea. Apelazio helegitea aurkezteko epea hiru egunekoa da. EH Bilduko Gipuzkoako batzarkideek eman dute jakitera Azpeitiko Instrukzio Epaitegiaren erabakia. Hiru kideok nabarmendu dutenez, erabaki honek erakusten du gaia "oso serioa" dela eta aurreko Aldundiak jarritako bi kereilek "oinarri juridiko sendoa" dutela. Azpimarratu dutenez, AP-1 autobideko lanetan diru publikoa oker erabili zela probatzen duten zantzuak atzeman zituen aurreko foru gobernuak. Kereilak gogora ekarrita, ikerketapean dauden delituak "oso larriak" direla eta ustezko iruzurra "30 milioi euro ingurukoa" izan daitekeela esan du. Epaileak ustezko delituak ikertzeko zantzuak egon bazeudela iritzita, tramitera onartu zituen kereilak eta bost pertsona auzipetu zituen. Ordutik, EH Bilduko kideek salatu dutenez, EAJko hainbat buruzagi "prozesua baliogabetzen" ahalegindu dira. Hori dela eta, fiskaltzak eta epaileak kereilak aintzat hartu izana "garrantzitsua" dela nabarmendu dute eta "ikerketa zorrotza" egitea eskatu du.

Sara Majarenas eta Izar alaba Donostiara ekartzea eskatu dute

Sara Majarenas eta Izar alaba Donostiara ekar...
Sara Majarenas eta Izar alaba Donostiara ekartzea eskatu dute

Psikologoen ustez, adingabeak "inguru...
3:27 min.

Psikologoen ustez, adingabeak "inguru ziur" bat behar du jasandako erasoa gainditzeko. PP ez beste talde guztiak alde agertu dira

'Izarrekin Sara Etxera' plataformako ordezkariak, Sara Majarenasen ama buru zela, Eusko Legebiltzarrera joan dira gaur presoa Donostiara eraman dezaten eskatzera. Izar alabarekin, aitak labankatutako haurrarekin, elkartzeko nahi dute presoa Donostian izatea, adingabearen egoera psikologikoak hobera egin dezan. Kontxi Ibarreta Majarenasen amak Legebiltzarreko batzorde batean egin du agerraldia alabaren eta bilobaren egoeraren berri emateko. Urtarrilaren 15ean izan zen aitaren erasoa, Valentzian, bi urteko adingabea aitarekin egoteko kartzelatik atera zutenean. Majarenas eta Izar Madrilgo harrera zentro batean daude gaur egun, Auzitegi Nazionalak aginduta. Izan ere, hiru urte bete zituen haurrak, eta ezin zuen denbora gehiago egon kartzelan. Ibarretak azaldu duenez, fisikoki bere onera itzuli da neskatoa, baina ez du oraindik psikologikoki egoera gainditzea lortu. Gaur egun dauden zentroa oso garrantzitsua izan dela baino jada ez dela nahikoa azpimarratu aurretik. Indarkeria matxistaren biktimen tratamendua jasotzen ari direla jakinarazi du amonak. Plataformako kideek salatu dute auto judiziala "urratzen" ari direla, Sarak eta Izarrek zentroko gainerako 23 pertsonen tratamendu bera jaso behar dutela, baina ez dela hala izaten ari. Azaldu dutenez, Majarenas eta bere alabak 17:30 eta 20:30 artean soilik atera daitezke kalera, eta Majarenasek ez du asteburuko baimenik jasotzen. Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko guztiek, PPk izan ezik, babestu egin dute Majarenas eta alaba Donostiara eramatea. PPk ez du zehaztu neurriaren alde edo aurka ote dagoen, baina amaren eta alabaren arteko harremana eta Majarenasek Justiziarekin duen "zorra" bateragarriak izan behar direla esan du.

Hiru nerabe zauritu dira Getxon, 3,5 metroko altueratik erorita

Hiru nerabe zauritu dira Getxon, 3,5 metroko ...
Hiru nerabe zauritu dira Getxon, 3,5 metroko altueratik erorita

Azkorri ikastetxeko hiru neskato zaur...
1:09 min.

Azkorri ikastetxeko hiru neskato zauritu dira. Horietako bi ospitalean daude, burezurreko traumatismoarekin. Hirugarrenari, berriz, alta eman diote jada

Hiru nerabe zauritu dira Getxon, udaletxe aurreko metalezko baranda bat askatu, eta 3,5 metro inguruko altueratik jausita. Azkorri ikastetxeko ikasleak dira. Horietako bi ospitalean daude, burezurreko traumatismoarekin. Hirugarrenari, berriz, alta eman diote jada. Istripua 11:15 aldera gertatu da, hainbat ikastetxetako neska-mutikoak sari banaketa batean parte hartzen ari zirela. Getxoko Udalak azaldu duenez, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, metalezko baranda bat askatu da eta Azkorri ikastetxeko hiru neskak 3,5 metroko altueratik erori dira. Larrialdi Zerbitzukoek udaletxean bertan artatu ondoren, erietxetara eraman dituzte, hainbat traumatismorekin.

Rajoyn kontrako zentsura-mozioa atzera bota du Kongresuak

Rajoyn kontrako zentsura-mozioa atzera bota d...
Rajoyn kontrako zentsura-mozioa atzera bota du Kongresuak

EH Bilduk alde bozkatu du, eta EAJ ab...
2:00 min.

EH Bilduk alde bozkatu du, eta EAJ abstenitu egin da. Unidos Podemosen ekimenak 82 diputaturen babesa jaso du, 170ek kontra bozkatu dute eta 97 abstenitu egin dira

Aurreikusita bezala, Espainiako Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak atzera bota du Mariano Rajoy presidente kargutik kentzeko Unidos Podemosek aurkeztutako zentsura-mozioa. Pablo Iglesias presidentetzarako hautagaiak aldeko 82 boto jaso ditu eta kontrako 170. 97 diputatu abstenitu egin dira. Kongresuko araudian jasota dagoen bezala, zentsura-mozioaren bozketa publikoa izan da. Banan bana diputatuen izen-abizenak esan ditu Ana Pastor Kongresuko mahaiko presidenteak, eta horietako bakoitzak ahoz eman du bere botoa, bere eserlekutik, zutik jarrita. Unidos Podemos-En Comu-En Marea taldeak (67), Compromisek (4), ERCk (9) eta EH Bilduk (2) babestu dute zentsura-mozioa. Kontrako boza eman dutenak, berriz, ondorengo taldeak izan dira: PP (134), Ciudadanos (32), Foro Asturias (1) eta Coalicion Canaria (1). Eta abstentziora jo dute PSOEko (84), PDeCATeko (8), EAJko (5) eta Nueva Canarias taldeko diputatuek. Rajoy boteretik kentzeko, Iglesiasek Kongresuko gehiengo osoaren babesa behar zuen, 176 boto gutxienez.

Errepublikanoen buruzagi bat egoera kritikoan, tiroketa baten ostean

Errepublikanoen buruzagi bat egoera kritikoan...
Errepublikanoen buruzagi bat egoera kritikoan, tiroketa baten ostean

Steve Scalise eta beste lau pertson...
2:16 min.

Steve Scalise eta beste lau pertsona zauritu dituzte tiroketan, Virginian. Poliziak hil egin du ustezko tiratzailea

Bost pertsona zauritu dituzte asteazken honetan AEBn izandako tiroketa batean, tartean, Steve Scalise Errepublikanoek Kongresuan duten taldearen burua. Egoera kritikoan dago. Poliziak hil egin du tiratzailea, James T. Hodgkinson izeneko 66 urteko gizon zuri bat, inspektore zena. Facebooken, Donald Trump "suntsitzeko" mehatxua idatzi zuen. FBIk ikerketa abiatu du, baina aurreratu du oraindik goiz dela jakiteko erasoak kutsu politikoa duen eta helburua aipatutako kongresistak ote ziren. Tiroketa goizeko zazpiak aldera gertatu da Alexandriako (Virginia, Washingtonetik gertu) zelai batean, AEBko Alderdi Errepublikanoko ordezkariak beisbolean jokatzen ari zirenean. Antza denez, bihar jokatzekoa den ongintzako partida baterako entrenatzen ari ziren. Steve Scalise AEBko Ordezkarien Ganberan maila handiena duen hirugarren errepublikanoa da. Bestalde, gutxienez lau pertsona hil dituzte eta beste bi zauritu San Frantziskon (AEB), UPS mezularitza enpresaren zentro batean. UPSk baieztatu egin du erasotzailea eta biktimak enpresako langileak direla. Gainera, poliziak tiroz hil du erasotzailea. San Frantziskoko Ospitalean hainbat pertsona artatu dituzte, baina oraindik ez dago argi zenbat eta zer larritasun maila duten.

Agur roaming-ari: araudi berria ulertzeko gakoak

Agur roaming-ari: araudi berria ulertzeko gak...
Agur roaming-ari: araudi berria ulertzeko gakoak

Sakelako telefonoaren erabiltzaileek ...
2:06 min.

Sakelako telefonoaren erabiltzaileek "etxean bezala" deitu eta Internetera konektatu ahal izango dute, baina "zentzuzko erabilera" emanda

Sakelako telefonoen erabiltzaileek atzerrian deitzeagatik, SMSak bidaltzeagatik eta Internetera konektatzeagatik ordaindu beharreko gainkostua, hau da, roaming-a, amaitu egingo da Europar Batasunean ekainaren 15ean, eta bertako herritarrek "etxean bezala" erabili ahal izango dute sakelako telefonoa EBko herrialde guztietan. Hamar urteko negoziazio prozesu luze eta zailaren ondorio da roaming-aren amaiera, eta 2007tik % 90 murriztu da atzerrian telefonoa erabiltzearen kostua. Ekainaren erditik aurrera, europarrek ez dute roaming-ik izango Europar Batasuneko 28 estatuetan. Gainera, Europako Eremu Ekonomikoko estatuek ere bat egingo dute aurrerago (Islandia, Liechtenstein eta Norvegia), eta Espainiako Estatuko hainbat konpainia harago joan dira eta beste herrialde batzuk sartu dituzte baldintza berrietan, AEB tartean. Hala eta guztiz ere, erakunde europarrek "zentzuzko erabilera" deritzon klausula sartu dute araudian. Hala, konpainiek kontrol mekanismo bat izango dute gehiegikeriak edo zerbitzuaren erabilera desegokia galarazteko. Enpresak tarifaren erabilera irregularra atzeman beharko du neurriak hartzeko, eta adibidez, erabiltzaile batek jatorrizko estatuan baino kontsumo handiagoa badu atzerrian gutxienez lau hilabetez, enpresak prozesu bat jarriko du abian ustezko "gehiegikeria" argitzeko. Era berean, mugatik gertu bizi diren herritarrek etxean bezala erabili ahal izango dute telefonoa inolako mugarik gabe jatorrizko herrialdean egunean behin gutxienez konektatuz gero. Hori horrela, berdin izango dio zein estatuko konpainiarekin duen erabilera handiagoa. Prezio baxuetan datu kantitate handiak eskaintzen dituzten tarifen kasuan, konpainiek mugak ezarri ahal izango dizkiete erabiltzaileei, baina horren berri eman beharko diete.