Zeinu Hizkuntza kurtsoak

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

Likidezia lortzeko eta ontziola birfinantzatzeko denbora gehiago behar duela azaldu du enpresariak. Proiektuan interesa izaten jarraitzen duela berretsi du

Manuel del Dago, Sestaoko La Naval ontziolako akziodun nagusia izateko asmoa duen enpresari asturiarra, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste zenbait ordezkarirekin bildu da ostegun arratsalde honetan. Enpresariak proiektu berria finkatzeko interesa agertu du, eta likidezia lortzeko denbora gehiago behar duela azaldu du. Hala, hiru asteren buruan ontziola birfinantzatzeko akordioa itxi ahal izango dutela aurreratu du.

Bilbora iritsi aurretik, Del Dago finantza erakundeekin elkarrizketatu da, Madrilen, eta ontziolak duen zorra berriro negoziatu du bankuekin.

Halaber, Sestaoko ontziolan eraikitzen ari diren kable ontziko armadoreari 3,5 milioi euro aurreratu dizkio, langileek haien zereginetan jarraitu eta eraikitze lanak amaitu dezaten. Era berean, antzeko eskaerak egin dituzten beste bi armadoreekin negoziatzen jarraitzen du enpresari asturiarrak.

Bestalde, La Naval ontziolako enpresa batzordeko presidenteak ziurtatu du Del Dagok proiektuan “sinesten" jarraitzen duela, baina “ontziolaren etorkizuna” epe luzera ziurtatzeko finantziazio modu berria aztertu nahi duenez, proiektu berria finkatzeko “denbora gehiago” behar duela.

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriz, langileek eta enpresek akordioa lortu ostean

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute joan den astean abiatutako greba, lan baldintzak duintzeko akordioa lortu eta gero.

Besteak beste, soldata 700 eurotik 1.300 eurora igotzea lortu dute langileok. Horrenbestez, udal igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriro, bost egunez itxita egon ondoren.

Arabako udal igerilekuetako eta pantanoetako 450 sorosleek eta kirol langileek igandean abiatu zuten greba, eta uztailaren 31ra arte jarraitu asmo zuten, baina sindikatuek eta patronalak akordioa lortu zuten atzo, sei orduko bileraren ostean. Ondoren, langileek berretsi egin dute ituna, asanblean.

Gasteizko Udalak positibotzat jo du akordioa. Izan ere, hitzarmen kolektiboa blokeatuta zegoen 2009tik.

Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da

'Mozal legea' oinarri, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 600 euroko isuna jarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati, Errekaleor (Gasteiz) auzo okupatuaren argindarra moztu zuten egunean, maiatzaren 18an, egindako lanagatik, irrati libreak jakinarazi duenez.

Salaketan irakur daitekeenez, Ertzaintzak ezarritako segurtasun hesia "apurtzea" eta ertzainei "indarkeriaz oldartzea" egotzi dio Segurtasun Sailak kazetariari.

Hala Bedik, baina, gezurtatu egin ditu akusazioak, eta azaldu du kazetaria dagoeneko Errekaleorren barruan zegoela Ertzaintzak segurtasun hesia ezarri aurretik. Gainera, ertzainek telefonoa apurtu zioten. Horren ildotik, isuna auzo okupatuko "argi mozketaren jarraipena egiteagatik" jarri dutela kritikatu dute, barruan zegoen hedabide bakarra zelako.

Irrati libreak gogorarazi duenez, Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da, eta aurreratu du ez duela ordainduko isuna, "lege injustuak desobeditzeko dugun legitimitatea" dela eta.

Gainera, Hala Bedik gogora ekarri du iaz Eusko Jaurlaritzak "mozal Legea ez ezartzeko konpromisoa" hartu duela.

Bere aldetik, Segurtasun Saileko iturriek diote Ertzaintzak "legea betetzen" duela eta helegitea jartzeko aukera ere badagoela.

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Hipotesi nagusiaren arabera, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, atseden hartzeko gelditu ostean, tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute hipotesirik baztertu

Aurreko asteazkenean desagertu eta atzo, osteguna, goizean hilik agertutako 3 urteko neskatoari egindako autopsiak baieztatu egin du buruko traumatismo handi batek hil zuela, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldu duenez.

Luciaren hilotza atzo goizeko lehen orduan aurkitu zuten, desagertu zen lekutik kilometro batzuetara, zehatz-mehatz, aldiriko trenaren trenbidearen ondoan, Alora udalerriaren eremuaren barruan. Kolpea zuen buruan.

Ikertzaileen arabera, gorpua altxatu ostean, eta Guardia Zibilaren Auzitegiko Poliziak lekua aztertu ostean, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, hiru kilometro inguru egin eta gero, atseden hartzera gelditu zen, eta tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute beste hipotesiak baztertu.

Hiru urteko neskatoaren omenezko hileta-elizkizuna gaur egingo dute, Alhaurin el Granden, familia bizi den herrian.

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

Lehen datuen arabera, geltokiko nasako topearen kontra jo du aldiriko tren batek

Rodalies motako (aldirikoa) tren batek istripua izan du goizean Bartzelonako França geltokian. Adifek jakinarazi duenez, trenak nasaren kontra jo du, eta kolpearen ondorioz, 40 pertsona zauritu dira, tartean tren gidaria. Bost, larri daude.

Kataluniako Gobernuko Babes Zibilak zehaztu duenez, 07:15 aldera jazo da istripua. Berehala jarri dute martxan larrialdi plana.

Istripua izan den lekura sei anbulantzia, Esquadra Mossoen bederatzi patruila, Bartzelonako suhiltzaileen 11 ibilgailu eta hainbat udaltzain bertaratu dira.

Ezbeharra izan duen trena Sant Vicens de Calders herritik atera da 06:02 aldera, Bartzelona helmuga. Lehen datuen arabera, França geltokira heldu denean, nasako topearen kontra jo du trenak. Renfek ikerketa zabaldu du istripuaren arrazoiak zehazteko.

Ezbeharrak ez du gainerako trenen zerbitzua eten.

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta 7.000 hektarea baino gehiago kiskali dira dagoeneko. Sua astearte gauean piztu zen, La Londe-Les-Mauresen

Frantziako hego-ekialdea kiskali duten sute nagusietako batzuk kontrolpean hartzea lortu dute dagoeneko, hedabide frantziarrek zabaldu dutenez. Atzo, 12.000 pertsona ebakuatu zituzten arriskuagatik, 3.000 kanpinlari tartean.

Bormes-Les-Mimosasen, azken egunotako suterik bortitzena piztu den lekuan (700 hektarea kiskali ditu bertan), garrek ez dute aurrera egin gau osoan, baina "gune beroak" daude oraindik.

Aipatutako herriko alkateak esan duenez, baikor dago eta espero du ebakuatutako pertsonak gaur bertan itzultzea euren etxeetara edo opor-lekura.

Martiguesen, Carro herria arriskuan jarri duen sua kontrolpean dute jada. Artiguesen, baina, garrek bere horretan jarraitzen dute.

Sutea astearte gauean hasi zen La Londe-Les-Maures herrian, eta Cap Benatera abiatu zen ondoren. Egun horretan, suhiltzaile bat zauritu zen.

600 bat suhiltzailek osatzen dute suteei aurre egiteko operatiboa, bai suteak dituzten udalerrietakoak, baita ondoko departamenduetakoak ere.

Haize handiak are zailagoa egiten du sua kontrolpean hartzea, nahiz eta suhiltzaileak buru-belarri ari diren. Suak harrapatu duen inguruak turista ugari erakartzen ditu, Parisen ostean, Frantzian turista gehien erakartzen dituen ingurua baita.

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Oraingoan kale egin duen proposamena 'lege argala' izenez ezagutzen zen, oinarrizko puntuekin egindakoa. Orain, beste proposamen bat egin beharko dute. McCain, aurka bozkatu dutenen artean da

Donald Trumpek hauteskunde kanpaina promestu zuen Obamacare baliogabetzeko azken aukerak porrot egin du AEBko Senatuan. Errepublikanoek gehiengoa dute ganberan, baina hiru senatari errepublikanok aurka bozkatu dute, proposamenak aurrera egitea oztopatuta.

AEBko presidenteordea ere joan da Kapitoliora, berdinketa egongo bazen proposamenaren alde egiteko, Senatuko presidentea delako.

Bozketa hango 01:00ak aldera izan da (05:00 GMT), goizaldean. Ordu batzuk lehenago, Trumpek "7 urtez itxaron" ostean alde bozkatzeko deia egin die errepublikanoei Twitterren.

Azken urteetan, ezinezkoa izan zaie errepublikanoei Obamacare indargabetu eta ordezkatzea, eta Trumpen hauteskunde-kanpainaren ardatz nagusietako bat izan zen. Barack Obamak 2010en onartu zuen osasunaren erreforma da.

Gauzak horrela, ez dago argi errepublikanoen Senatuko buruak beste proposamenen bat aurkeztuko ote duen udako etenaldia baino lehen, "lege ahularen" porrotaren aurretik beste bi proposamenek kale egin dutelako.

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1etik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro.

Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gain, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hir...
La Navalentzat proiektu berria finkatzeko hiru aste behar ditu Del Dagok

Likidezia lortzeko eta ontziola birfi...
1:51 min.

Likidezia lortzeko eta ontziola birfinantzatzeko denbora gehiago behar duela azaldu du enpresariak. Proiektuan interesa izaten jarraitzen duela berretsi du

Manuel del Dago, Sestaoko La Naval ontziolako akziodun nagusia izateko asmoa duen enpresari asturiarra, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste zenbait ordezkarirekin bildu da ostegun arratsalde honetan. Enpresariak proiektu berria finkatzeko interesa agertu du, eta likidezia lortzeko denbora gehiago behar duela azaldu du. Hala, hiru asteren buruan ontziola birfinantzatzeko akordioa itxi ahal izango dutela aurreratu du. Bilbora iritsi aurretik, Del Dago finantza erakundeekin elkarrizketatu da, Madrilen, eta ontziolak duen zorra berriro negoziatu du bankuekin. Halaber, Sestaoko ontziolan eraikitzen ari diren kable ontziko armadoreari 3,5 milioi euro aurreratu dizkio, langileek haien zereginetan jarraitu eta eraikitze lanak amaitu dezaten. Era berean, antzeko eskaerak egin dituzten beste bi armadoreekin negoziatzen jarraitzen du enpresari asturiarrak. Bestalde, La Naval ontziolako enpresa batzordeko presidenteak ziurtatu du Del Dagok proiektuan “sinesten" jarraitzen duela, baina “ontziolaren etorkizuna” epe luzera ziurtatzeko finantziazio modu berria aztertu nahi duenez, proiektu berria finkatzeko “denbora gehiago” behar duela.

2017/07/28

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan ...
Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan...
1:26 min.

Gasteizko igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriz, langileek eta enpresek akordioa lortu ostean

Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute joan den astean abiatutako greba, lan baldintzak duintzeko akordioa lortu eta gero. Besteak beste, soldata 700 eurotik 1.300 eurora igotzea lortu dute langileok. Horrenbestez, udal igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriro, bost egunez itxita egon ondoren. Arabako udal igerilekuetako eta pantanoetako 450 sorosleek eta kirol langileek igandean abiatu zuten greba, eta uztailaren 31ra arte jarraitu asmo zuten, baina sindikatuek eta patronalak akordioa lortu zuten atzo, sei orduko bileraren ostean. Ondoren, langileek berretsi egin dute ituna, asanblean. Gasteizko Udalak positibotzat jo du akordioa. Izan ere, hitzarmen kolektiboa blokeatuta zegoen 2009tik.

2017/07/28

Segurtasun Sailak

Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Ha...
Segurtasun Sailak 'mozal legea' ezarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea...
1:42 min.

Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da

'Mozal legea' oinarri, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 600 euroko isuna jarri dio Hala Bedi irratiko kazetari bati, Errekaleor (Gasteiz) auzo okupatuaren argindarra moztu zuten egunean, maiatzaren 18an, egindako lanagatik, irrati libreak jakinarazi duenez. Salaketan irakur daitekeenez, Ertzaintzak ezarritako segurtasun hesia "apurtzea" eta ertzainei "indarkeriaz oldartzea" egotzi dio Segurtasun Sailak kazetariari. Hala Bedik, baina, gezurtatu egin ditu akusazioak, eta azaldu du kazetaria dagoeneko Errekaleorren barruan zegoela Ertzaintzak segurtasun hesia ezarri aurretik. Gainera, ertzainek telefonoa apurtu zioten. Horren ildotik, isuna auzo okupatuko "argi mozketaren jarraipena egiteagatik" jarri dutela kritikatu dute, barruan zegoen hedabide bakarra zelako. Irrati libreak gogorarazi duenez, Ertzaintzak kazetari bat 'mozal legea'rekin zigortu duen lehen kasua da, eta aurreratu du ez duela ordainduko isuna, "lege injustuak desobeditzeko dugun legitimitatea" dela eta. Gainera, Hala Bedik gogora ekarri du iaz Eusko Jaurlaritzak "mozal Legea ez ezartzeko konpromisoa" hartu duela. Bere aldetik, Segurtasun Saileko iturriek diote Ertzaintzak "legea betetzen" duela eta helegitea jartzeko aukera ere badagoela.

2017/07/28

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buru...
Autopsiak baieztatu du 3 urteko neskatoa buruan kolpea hartuta hil zela

Hipotesi nagusiaren arabera, umea nor...
1:19 min.

Hipotesi nagusiaren arabera, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, atseden hartzeko gelditu ostean, tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute hipotesirik baztertu

Aurreko asteazkenean desagertu eta atzo, osteguna, goizean hilik agertutako 3 urteko neskatoari egindako autopsiak baieztatu egin du buruko traumatismo handi batek hil zuela, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldu duenez. Luciaren hilotza atzo goizeko lehen orduan aurkitu zuten, desagertu zen lekutik kilometro batzuetara, zehatz-mehatz, aldiriko trenaren trenbidearen ondoan, Alora udalerriaren eremuaren barruan. Kolpea zuen buruan. Ikertzaileen arabera, gorpua altxatu ostean, eta Guardia Zibilaren Auzitegiko Poliziak lekua aztertu ostean, umea noraezean ibil zen trenbidetik eta, hiru kilometro inguru egin eta gero, atseden hartzera gelditu zen, eta tren batek kolpatu zuen. Halere, ez dute beste hipotesiak baztertu. Hiru urteko neskatoaren omenezko hileta-elizkizuna gaur egingo dute, Alhaurin el Granden, familia bizi den herrian.

2017/07/28

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzel...
40 pertsona zauritu dira, bost larri, Bartzelonan, tren istripu batean

Lehen datuen arabera, geltokiko nasak...
1:21 min.

Lehen datuen arabera, geltokiko nasako topearen kontra jo du aldiriko tren batek

Rodalies motako (aldirikoa) tren batek istripua izan du goizean Bartzelonako França geltokian. Adifek jakinarazi duenez, trenak nasaren kontra jo du, eta kolpearen ondorioz, 40 pertsona zauritu dira, tartean tren gidaria. Bost, larri daude. Kataluniako Gobernuko Babes Zibilak zehaztu duenez, 07:15 aldera jazo da istripua. Berehala jarri dute martxan larrialdi plana. Istripua izan den lekura sei anbulantzia, Esquadra Mossoen bederatzi patruila, Bartzelonako suhiltzaileen 11 ibilgailu eta hainbat udaltzain bertaratu dira. Ezbeharra izan duen trena Sant Vicens de Calders herritik atera da 06:02 aldera, Bartzelona helmuga. Lehen datuen arabera, França geltokira heldu denean, nasako topearen kontra jo du trenak. Renfek ikerketa zabaldu du istripuaren arrazoiak zehazteko. Ezbeharrak ez du gainerako trenen zerbitzua eten.

2017/07/28

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako ba...
Frantziako hego-ekialdeko sute nagusietako batzuk, kontrolpean

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta ...
1:47 min.

12.000 pertsona ebakuatu dituzte eta 7.000 hektarea baino gehiago kiskali dira dagoeneko. Sua astearte gauean piztu zen, La Londe-Les-Mauresen

Frantziako hego-ekialdea kiskali duten sute nagusietako batzuk kontrolpean hartzea lortu dute dagoeneko, hedabide frantziarrek zabaldu dutenez. Atzo, 12.000 pertsona ebakuatu zituzten arriskuagatik, 3.000 kanpinlari tartean. Bormes-Les-Mimosasen, azken egunotako suterik bortitzena piztu den lekuan (700 hektarea kiskali ditu bertan), garrek ez dute aurrera egin gau osoan, baina "gune beroak" daude oraindik. Aipatutako herriko alkateak esan duenez, baikor dago eta espero du ebakuatutako pertsonak gaur bertan itzultzea euren etxeetara edo opor-lekura. Martiguesen, Carro herria arriskuan jarri duen sua kontrolpean dute jada. Artiguesen, baina, garrek bere horretan jarraitzen dute. Sutea astearte gauean hasi zen La Londe-Les-Maures herrian, eta Cap Benatera abiatu zen ondoren. Egun horretan, suhiltzaile bat zauritu zen. 600 bat suhiltzailek osatzen dute suteei aurre egiteko operatiboa, bai suteak dituzten udalerrietakoak, baita ondoko departamenduetakoak ere. Haize handiak are zailagoa egiten du sua kontrolpean hartzea, nahiz eta suhiltzaileak buru-belarri ari diren. Suak harrapatu duen inguruak turista ugari erakartzen ditu, Parisen ostean, Frantzian turista gehien erakartzen dituen ingurua baita.

2017/07/28

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzek...
Porrot egin du Senatuan Obamacare ordezkatzeko Trumpen azken saiakerak

Oraingoan kale egin duen proposamena ...
2:04 min.

Oraingoan kale egin duen proposamena 'lege argala' izenez ezagutzen zen, oinarrizko puntuekin egindakoa. Orain, beste proposamen bat egin beharko dute. McCain, aurka bozkatu dutenen artean da

Donald Trumpek hauteskunde kanpaina promestu zuen Obamacare baliogabetzeko azken aukerak porrot egin du AEBko Senatuan. Errepublikanoek gehiengoa dute ganberan, baina hiru senatari errepublikanok aurka bozkatu dute, proposamenak aurrera egitea oztopatuta. AEBko presidenteordea ere joan da Kapitoliora, berdinketa egongo bazen proposamenaren alde egiteko, Senatuko presidentea delako. Bozketa hango 01:00ak aldera izan da (05:00 GMT), goizaldean. Ordu batzuk lehenago, Trumpek "7 urtez itxaron" ostean alde bozkatzeko deia egin die errepublikanoei Twitterren. Azken urteetan, ezinezkoa izan zaie errepublikanoei Obamacare indargabetu eta ordezkatzea, eta Trumpen hauteskunde-kanpainaren ardatz nagusietako bat izan zen. Barack Obamak 2010en onartu zuen osasunaren erreforma da. Gauzak horrela, ez dago argi errepublikanoen Senatuko buruak beste proposamenen bat aurkeztuko ote duen udako etenaldia baino lehen, "lege ahularen" porrotaren aurretik beste bi proposamenek kale egin dutelako.

2017/07/28

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu...
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak...
0:44 min.

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1etik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1tik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gain, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

2017/07/28

Uztaila 2017
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Ekaina 2017
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2017-07-19ko bideoen artxiboa

FEVEren trenbidea lurperatu ostean, urbanizazio lanak hasi dituzte Iralan

FEVEren trenbidea lurperatu ostean, urbanizaz...
FEVEren trenbidea lurperatu ostean, urbanizazio lanak hasi dituzte Iralan

35.000 metro koadroko gunea da, 700 m...
1:26 min.

35.000 metro koadroko gunea da, 700 metro luze eta 40 metro zabal dena. Lanek 10 hilabeteko iraupena eta 4,4 milioiko kostua izango dute

Bilboko Udalak gaur hasi ditu FEVEren trenbidea lurperatu osteko urbanizazio lanak Gordonizko zubiaren eta Irala artean. 35.000 metro koadroko gunea da, 700 metro luze eta 40 metro zabal dena. Udalak jakinarazi duenez, lanek 10 hilabete iraun, eta 4,4 milioi euroko kostua izango dute. Proiektuaren arabera, plaza bat egingo da, zuhaitzak eta umeentzako jolas eta guzti (450 metro karratu izango ditu eta ume txikientzat izango da). Halaber, gazteentzako rokodromo bat izango du, eta bidegorria eta 2.100 metro koadroko zelaia. Casilda Iturrizar-Eskurtze ardatza amaitzeko azken-aurreko urratsa izango da honakoa. Hiriaren erdigunea 45.000 biztanle bizi diren Basurtu, Errekalde eta Irala auzoekin lotzeko proiektu estrategikoaren barruan dago. Jarduketa horrek jarraipena emango dio Sabino Arana etorbidearen eta Basurtu eta Errekalde artean erreiak lurperatzearen ondorioz geratu den eremuaren urbanizazio integralari. Azken fasea Montevideo etorbidea-Basurtu-Kastrexana errepidea-Basurtuko Ospitalearen ingurua eraberritzea izango da, eta 2017an hasiko dira gauzatzen.

Suhiltzaileek ume bat erreskatatu dute Gasteizko parke batean

Suhiltzaileek ume bat erreskatatu dute Gastei...
Suhiltzaileek ume bat erreskatatu dute Gasteizko parke batean

Mutikoa parkeko zubi batean harrapatu...
0:51 min.

Mutikoa parkeko zubi batean harrapatuta geratu zen eta suhiltzaileek kateak moztu behar izan zituzten

Haur bat harrapatuta geratu zen atzo Gasteizko jolas parke batean eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten. Suhiltzaileek gaur azaldu dutenez, ezbeharra 18:20 inguruan jazo zen Zaramaga auzoko parke batean. Mutikoari hanka bat harrapatuta geratu zitzazion parkeko zubi batean, eta suhiltzaileek zubiaren kateak moztu egin behar izan zituzten, haurra askatzeko. Segurtasunagatik, umeen jolas parkea itxi egin zuten.

100 metroko megakamioia, Zangozatik Pasaiara bidean

100 metroko megakamioia, Zangozatik Pasaiara ...
100 metroko megakamioia, Zangozatik Pasaiara bidean

Megakamioiak gauez egingo du bidea, e...
2:20 min.

Megakamioiak gauez egingo du bidea, eta horrek Nafarroako eta Gipuzkoako zenbait errepidetan eragina izango du

Megakamioia Zangozatik Pasaiara bueltan da. Aerosorgailu baterako pieza erraldoia daraman konboia azaroan eraman zuten Zangozara, hango laborategi batean probak egiteko eta orain Pasaiako portura itzuliko da, bertatik Japoniara eraman dezaten. 515 tonako megakamioiak 100 metroko luzera du, eta 6,5 metroko zabalera eta 5,30 metroko altuera. Hori dela eta, gauez egingo du bidean, zirkulazioan ahalik eta arazo gutxien eragiteko. Egun batzuk beharko ditu Pasaiara iristeko. Bart atera da Zangozako CENER laborategitik, eta gaur gauean, 23:00etan, ekingo dio berriro bideari. Bigarren etapa Zuastin (A-15) amaituko da, etzi helduko da Altsasura, eta handik Gipuzkoan sartuko da, hurrengo egunetan Pasaiara heltzeko. Foruzaingoaren 20 agente ari dira zirkulazioa bideratzeko lanetan. Megakamioiaren luzera dela eta, arazo nagusiak bihurguneetan eta biribilguneetan izaten dituzte. Gainera, bidean oso astiro joan behar du, 15 kilometro orduko abiaduran, eta zati asko kontrako noranzkoan egin behar izaten ditu.

Miguel Blesa hilda aurkitu dute, bularrean tiro baten zauria zuela

Miguel Blesa hilda aurkitu dute, bularrean ti...
Miguel Blesa hilda aurkitu dute, bularrean tiro baten zauria zuela

Caja Madrideko presidente ohia hilik ...
2:33 min.

Caja Madrideko presidente ohia hilik agertu da eta, ikertzaileen arabera, baliteke bere buruaz beste egin izana

Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia hilda agertu da bularrean tiro bat zuela, Kordoban dagoen etxe batean. Guardia Zibila aztertzen ari den hipotesi nagusiaren arabera, baliteke bere buruaz beste egin izana, ikertzaileek azaldu dutenez. Lehen bertsioak dioenez, Blesaren hilotza 02:00etan topatu dute, ehizarako eskopeta batekin egindako zauria bularrean zuela. Agertu den etxeak Puerta del Toro du izena, eta Villanueva del Rey Kordobako herrian dago. Nahiz eta lehen zantzuek suizidioaren hipotesia indartzen duten, ez dute baztertzen istripua izana, aipatutako iturrien arabera. Blesa etxe horretara joan ohi zen ehizatzera. 70 urte betetzear zituen bankari ohiak (abuztuak 8), eta Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela zigorra ezarri dion aurreko martxoan, Caja Madrideko black txartelak erabiltzeagatik eta, horien bidez, 436.688 euro xahutzeagatik. Caja Madrideko presidentea izan zen Blesa 1996tik 2010era bitartean. Harekin batera, txartela horiek erabili zituzten beste 64 pertsona ere zigortu zituzten, besteak beste, Rodrigo Rato, Blesaren lekua hartu zuen gizona. Biek helegitea aurkeztu zuten Auzitegi Gorenean eta, horrela, ez ziren kartzelan sartu behar izan. Bai sartu zen, ordea, behin behinean 2013an, Floridan (AEB) banku bat erosteagatik, baina, 2,5 milioi euroko bermea ordaindu eta aske utzi zuten 24 ordu geroago. Urte horretako ekainean berriz ere sartu zuten, baina Probintzia Auzitegiak auzia baliogabetu eta, berriz ere, aske geratu zen bankaria. Gainera, Blesak beste bi ikerketari aurre egin behar izan dio; bata, Caja Madrideko presidente izan zen garaian horren zuzendariek jasotako eskupekoengatik eta, bestea, bere izena 'Panamako paperetan' agertu zelako.

Villar Las Rozaseko polizia-etxera, 12 orduko miaketaren ostean

Villar Las Rozaseko polizia-etxera, 12 orduko...
Villar Las Rozaseko polizia-etxera, 12 orduko miaketaren ostean

Villar ez ezik, Gorka bere semea, Jua...
2:32 min.

Villar ez ezik, Gorka bere semea, Juan Padron Espainiako Federazioaren presidenteorde ekonomikoa eta Ramon Hernandez Tenerifeko Futbol Federazioaren idazkari nagusia ere atxilotu dituzte

Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioaren presidentea Guardia Zibilak Las Rozasen (Madril) duen polizia-etxera eraman dute, 12 ordu t'erdiz horren etxebizitza eta bulegoa miatu ondoren, Auzitegi Nazionalak koordinatutako 'Soule Operazioa'ren baitan. Ustelkeriaren aurkako operazioa atzo, asteartea, 08:30ean hasi zen, Kontrol Operatiboaren Unitateko agenteek Villarren etxebizitzara jo zutenean. Sei ordu eman zituzten han. Ondoren, Las Rozaseko Futbolaren Hirira eraman zuten Villar. 15:03ean heldu zen eta, 12 ordu t'erdi geroago atera da, asteazkeneko 03:35ean. Tarte horretan, agenteek Futbol Federazioaren egoitza miatu zuten, Guardia Zibilak eraikin nagusiaren ataria zaintzen zutela. Hala, gaurko 03:35ean, ikertzaileek bukatutzat eman dute miaketa eta Villar Las Rozaseko Futbolaren Hiritik Guardia Zibilaren Komandantzia Nagusira eraman dute. Espero dutenez, han egongo da ostegunera arte, deklaratzera eramaten duten arte. Villar ez ezik, Gorka bere semea, Juan Padron Espainiako Federazioaren presidenteorde ekonomikoa eta Ramon Hernandez Tenerifeko Futbol Federazioaren idazkari nagusia ere atxilotu dituzte. Hainbat delitu leporatzen dizkiete: administrazio desleiala, bidegabeko jabetzea, ustelkeria eta dokumentuak faltsutzea. Nazioarteko futbol partidak antolatzen zituzten horretarako. Ikerketa joan den urte hasieran abiarazi zuten. Espainiako futbol selekzioaren eta nazioarteko beste selekzio batzuen arteko partidak bere onurarako antolatu izana leporatu zion Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiak Espainiako Futbol Federazioari. Partidu horien truke Anjel Maria Villarren semearen etekin ekonomikorako zerbitzuak kontratatzen zirela eta harreman komertzialak lortzen zituela salatu zuen. Gorka Villar kirol zuzenbidean aditua da.

291 urteko kartzelaldia eta zortzi biziarteko kartzela-zigor, 23 sahararri

291 urteko kartzelaldia eta zortzi biziarteko...
291 urteko kartzelaldia eta zortzi biziarteko kartzela-zigor, 23 sahararri

Makroepaiketa errepikatu dute, eta or...
2:59 min.

Makroepaiketa errepikatu dute, eta oraingoan ere Saleko Apelazio Auzitegiak zigor handiak jarri dizkie Gdaim Izikeko kanpalekua desegin ostean izandako protestetan atxilotutako ekintzaileei

Saleko Apelazio Auzitegiak (Rabaten ildokoa) 23 independentista saharar zigortu ditu gaur, asteazkena, goizaldean, eta biziarteko kartzela-zigorra eta espetxealdi luzeak jarri dizkie, Gdaim Izik deitutako makroepaiketaren baitan. Oraingo epaiketa abenduan hasi zen, eta auzitegi zibil batean egin dute, Kasazio Auzitegiak Auzitegi Militarrak sahararrei jarritako zigorrak baliogabetu eta epaiketa berria egitea agindu ostean. Epaimahaiko sei epaileek jarri dituzte epaiak, atzo azken saioa egin eta 14 orduz eztabaidan egon eta gero. Epaiketan, baina, ez dira akusatuak egon, aurreko maiatzean boikota egitea erabaki baitzuten. Epaileak biziarteko kartzela-zigorra baieztatu zuen zortzi akusaturen kasuan (Auzitegi Militarrak lehenago jarritakoak), eta zigor ezberdinak jarri dizkie besteei: 30 urteko kartzelaldia jarri die hiruri, 25ekoa bosti eta 20koa beste hiruri. Gainerako lau auzipetuei lau urte eta erdiko eta bi urteko zigorrak ezarri dizkie, aurretik jarritakoak baino txikiagoak, eta, ondorioz, aske utziko dituzte, zigorra beteta baitute dagoeneko. Epaileak delituak kalifikatu ditu berriz, eta "banda kriminaleko kide izatea" baztertu du akusatu gehienen kasuan, baina "segurtasun indarrei lesioak eta heriotza eragitea" eta hilotzak zatitzea egotzi dizkie hainbat akusaturi. 2010eko azaroaren 8an eta 9an, protesta odoltsuak izan ziren Gdaim Izik, Aaiun eta beste udalerri batzuetan, Gdaim Iziken kanpalekua desegin ondoren. Liskarretan, Marokok segurtasun indarretako agenteak eta zibilak hil ziren, baina datuak beti izan dira ilunak eta kontrajarriak, neurri handi batean Marokok nazioarteko kazetariei eta gobernuz kanpoko erakundeei sartzea galarazi zielako hainbat astetan. Marokoko indarrei atxiloketa masiboak eta torturak egitea eta giza eskubideak urratzea leporatu zieten, eta elkartasun oldea eragin zuen nazioartean.