Zeinu Hizkuntza kurtsoak

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko.

Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak.

Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”.

Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak.

Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena.

Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak.

Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak.

Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute.

Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko.

Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du.

Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta.

Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten.

Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez.

Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ib...
76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildako...
0:56 min.

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko. Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

2017/12/15

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea b...
Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilk...
1:35 min.

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak. Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”. Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak. Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

2017/12/15

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren pro...
Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrek...
1:46 min.

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena. Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak. Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak. Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

2017/12/15

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teru...
Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ...
1:22 min.

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute. Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko. Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du. Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

2017/12/15

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilot...
Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko...
1:14 min.

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta. Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten. Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

2017/12/15

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egi...
Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta be...
0:41 min.

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez. Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

2017/12/15

Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2017-11-21ko bideoen artxiboa

Jaurlaritzak erradikalizazio prozesuak antzemateko egitasmoa onartu du

Jaurlaritzak erradikalizazio prozesuak antzem...
Jaurlaritzak erradikalizazio prozesuak antzemateko egitasmoa onartu du

Egitasmoaren barruan komunitate islam...
2:21 min.

Egitasmoaren barruan komunitate islamikoak egongo dira, erradikalizazio prozesuak muturreraino heldu ez daitezen

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko terrorismo erlijiosoari aurre egiteko egitasmoa onartu du. Besteak beste, erradikalizazio prozesuak garaiz antzemateko foro bat zuzenduko du Ertzaintzak, eta komunitate islamikoak izango ditu lagun lan horretan. Iñigo Urkullu lehendakariak aurkeztu du plana Gasteizen, eta lau hilabeteko epea zabaldu dute bertara ekarpenak eta proposamenak egiteko. Aurkezpenean, Urkulluk gogorarazi du jihadismoa mehatxu larria eta mundu mailakoa dela eta horri aurre egiteko estrategia zehatza, goitik beherakoa eta zentzuzkoa egin behar dela. Egitasmoaren puntu garrantzitsuenetako bat erradikalizazio prozesuak garaiz antzemateko foroa izango da. Bertan eremu batzuk lehenetsiko dituzte, espetxeak eta adingabeentzako zentroak tarteko, erradikalizazio zantzuak aztertu ostean, esku-hartze pedagogikoa egiteko. Alor horretan lan egingo duten ertzainei etengabeko heziketa emango diete, eta beste segurtasun indarrekin elkarlana indartuko dute, terroristen jatorriko edo atentatuak izan diren lekuko inteligentzia zerbitzuekin bezalaxe. Era berean, erakundeen ardurapean edo preso dauden adingabeei eta gazteei heziketa eskainiko diete erradikalizazioa saihesteko. Erlijioarteko Euskal Kontseilua ere eratu nahi dute, presentzia nabarmena duten erlijioek osatua, terrorismo jihadistari edo xenofobia, islamofobia edo arrazakeriari erantzuna emateko erreferente bilaka dadin. Lehendakariak azpimarratu duenez, egitasmoak "gizarte kohesioan eta aniztasunaren errespetuan oinarritutako elkarbizitza sustatzea eta babestea" du helburu, eta "nazioarteko terrorismo erlijiosoaren aurrean segurtasun maila handienerako baldintzak sortzea".

Hainbat atxilotu Bizkaian, emakumeen salerosketaren aurkako operazio batean

Hainbat atxilotu Bizkaian, emakumeen salerosk...
Hainbat atxilotu Bizkaian, emakumeen salerosketaren aurkako operazio batean

Miaketak egin dituzte Portugaleten et...
1:05 min.

Miaketak egin dituzte Portugaleten eta Sestaon, eta baliteke atxiloketa eta miaketa gehiago egitea

Guardia Zibilak emakumeen salerosketaren aurkako operazioa egiten ari da goizean goizetik, eta Bizkaian hainbat pertsona atxilotu ditu. Estatu mailako operazioa da, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea. Bilbon eta Barakaldon atxiloketa bana egin dituzte. Hain justu, Bizkaiko hiriburuan atxilo hartutakoak leihotik behera egin du salto agenteak ikusi dituenean. Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, femurra hautsi baitu. Ikerketaren iturriek jakinarazi dutenez, miaketa ugari egin dituzte Bizkaiko hiriburuan (Zurbaran-Arabella auzoan eta Concha Jeneralaren kalean), Barakaldon, Sestaon eta Portugaleten. Operazioak Alacanteko epaitegi batek abiatutako ikerketa bat du oinarri. Murtzian, Almerian eta Madrilen ere, atxiloketak eta miaketak egin dituzte.

7 urteko kartzela zigorra, Portugaleten ama hil zuela aitortu zuen gizonari

7 urteko kartzela zigorra, Portugaleten ama h...
7 urteko kartzela zigorra, Portugaleten ama hil zuela aitortu zuen gizonari

Bizkaiko Auzitegiak zigorra jaitsi di...
1:59 min.

Bizkaiko Auzitegiak zigorra jaitsi dio hiltzaileari, bere gaitasun psikologikoak murriztuta dituela argudiatuta

Bizkaiko Auzitegiak zazpi urteko kartzela zigorra ezarri dio 2017ko urtarrilean Portugaleten ama hil zuela aitortu zuen gizonari. Epaimahaiak ahaidetasuna aintzat hartu du, larrigarri gisa. Horrez gain, zigorra jaitsi dio akusatuari bere gaitasun psikologikoak murriztuta dituela argudiatuta. Epaiketan, ama hil zuen gizona errudun jo zuen herri-epaimahaiak, aho batez. Zigortuak errealitatea ongi ulertzeko gaitasunik ez zuela frogatutzat jo zuen, baina asaldura larria ez zela erantsi zuen. Gertakariak urtarrilaren 6an jazo ziren. Zigortuak labankada bat bularrean eman zion 93 amari Portugaleteko etxean. Biktimak alzheimerra zuen. Hala ere, hilketaren berri lau egun geroago eman zuten, gizona bere buruaz beste egiten saiatu zenean. Ama-hilketa frogatutzat jo zuen epaimahaiak. Akusatuak ez du sekula ukatu, beti onartu du. Toxikomaniak errealitatea ulertzeko gaitasuna erasaten ziola onartu du epaimahaiak; izan ere, kokaina eta alkohola kontsumitu eta depresioa zuen erasotzaileak. Hala ere, epaimahaiak ez zion salbuesle osoa eman, gaitasunen asaldura larria ez zela iritzita. Fiskalak kartzela eskaera 21 urtetik 15era murriztu zuen. Defentsak hasiera batean absoluzioa eskatzen bazuen ere, 8 urteko espetxe-zigorra edo aldizkako azterketekin ospitale psikiatriko batean gehienez 10 urte igarotzea eskatu zuen.

Abisu horia haizeagatik, asteazkenean, mendi inguruetako haizeguneetan

Abisu horia haizeagatik, asteazkenean, mendi ...
Abisu horia haizeagatik, asteazkenean, mendi inguruetako haizeguneetan

Hego-osagaiko haize bizia ibiliko da,...
0:51 min.

Hego-osagaiko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, eta oso gogorrekin haizeguneetan

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du asteazkenean mendi inguruetako haizeguneetan, 15:00etatik 24:00etara. Izan ere, hego-osagaiko 100 km/h-ko haize-boladak espero dira, bereziki, EAEko mendebaldean. Asteazken goizean lanbroa izango da nagusi. Zerua hodei gutxirekin egongo da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira, bereziki isurialde atlantikoan. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez. Baliteke Arabako hainbat tokitan izotz txikia egitea.

Gazte bat atxilotu dute Melillan ISISen aldeko erakartze lanak egitea egotzita

Gazte bat atxilotu dute Melillan ISISen aldek...
Gazte bat atxilotu dute Melillan ISISen aldeko erakartze lanak egitea egotzita

Atxilotuak -21 urte- beste pertsonak ...
2:22 min.

Atxilotuak -21 urte- beste pertsonak doktrinatzeko eta erakartzeko lanak egiten zituen interneten, baita bere burua doktrinatzeko ere, Poliziaren arabera

Polizia Nazionalak 21 urteko gazte bat atxilotu du gaur, asteartea, Melillan, ISISen aldeko erabateko konpromisoa eta babesa adierazteagatik, eta ustez erakartze lanak interneten eta sare sozialetan egiteagatik. Barne Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, atxilotuak "doktrinatze lanak egiten zituen, bere ingurukoen artean, eta bere burua ere doktrinatu egiten zuen". Atxilotua 21 urteko gazte espainiarra da, eta erradikalizazio prozesu estua egin zuen, delituak areagotuz. Kalitate handiko bideoak ikusten zituen, indarkeria handikoak. Horretarako, sarearen ezagutza zabala zuela erakutsi zuen, propaganda egiteko eta atentatuak egitea sustatzen zuen material hori sarbide murriztua duen komunikazio sare batean banatzen da, lokalizazioa oztopatzeko. Ikertzaileen arabera, atxilotuak ezohiko segurtasun neurriak hartzen zituen; oso isil eta zuhur azaldu ohi zen poliziek atzeman ez zezaten. Gainera, zuhurtziaz jokatzen zuen interneten, sare sozialetan kontu pribatuak erabiltzen zituen, soilik bere "lagunek" ikus zezaten, eta ez zuen EIren aldeko adierazpenik egiten, bere ingurukoen artean izan ezik, doktrinatzeko helburua baitzuen, jihadisten borrokarekin bat egiteko. Gainera, ISISen kide izateagatik duela gutxi zigortutako pertsona batzuekin harremanetan egondakoa zen. Operazioan, Polizia Nazionalak beste bi pertsonaren deklarazioak hartuko ditu: 21 eta 28 urteko bi gizonezko, espainiarrak. "Atxilotu nagusiaren doktrinatze lanen ondorioz, ISIS eta Bartzelonan abuztuan egindako atentatu terrorista ere babestu dute".

Irakeko Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du Kurdistango erreferendumaren emaitza

Irakeko Auzitegi Gorenak bertan behera utzi d...
Irakeko Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du Kurdistango erreferendumaren emaitza

Kurdistango erreferenduma "konstituzi...
1:38 min.

Kurdistango erreferenduma "konstituzioaren aurka" doala esan du Irakeko Auzitegi Gorenak

Kurdistango erreferenduma "konstituzioaren aurka" doala esan du astelehen honetan Irakeko Auzitegi Gorenak; hortaz, bertan behera utzi ditu irailaren 25ean Kurdistanen egindako galdeketaren emaitzak eta ondorioak. Masud Barzani presidente kurduak deitu zuen kontsulta, eta bertako Parlamentuak berretsi zuen ondoren, baina, Irakeko Gobernuaren ustez, galdeketa Konstituzioaren aurkakoa zen. Hautesleen ia % 92k independentziaren alde bozkatu zuten orduan Irakeko Kurdistanen egindako erreferendumean. Bagdadeko eta Erbileko (Kurdistango hiriburua) gobernuen arteko elkarrizketa politikoa berriro abiarazteko eskakizun nagusia erreferendumaren emaitzak bertan behera uztea izan da. Horren ondorioz, galdeketa martxan jartzeagatik ezarritako zigor ekonomikoa ere indargabetu dute. Azaroaren 6an, Irakeko Auzitegi Gorenak Konstituzioaren lehen artikulua interpretatu eta Irakeko lurralde batasunaren alde egin zuen, Konstituzioaren artikulu batek ere ez baitu sezesioa onartzen. Kurdistango Gobernuak interpretazio hori onartu zuen, eta "Erbilen eta Bagdaden arteko liskar guztiak konpontzeko elkarrizketa abiatzeko abiapuntua izan behar du", adierazi zuen.

Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen III Foroa eta FPA Sarien II Edizioa

Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen II...
Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen III Foroa eta FPA Sarien II Edizioa

Pasaden larunbatean Gasteizen izan zi...
17:27 min.

Pasaden larunbatean Gasteizen izan ziren

Pasaden larunbatean Euskadiko Pertsona Gorren Elkarte-Sarearen III Foroa Gasteiz-en izan zen, bertan Euskal Gorrak-en kide diren zein ez diren elkarteak parte hartu zuten. Irekiera ekitaldian Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Gizarte Politiketako Foru Diputatuak, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendariak eta Gasteizeko Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Zinegotziak parte hartu zuten. CNSE-ren partez Ruben Raso, Elkarte-Sarearen Batzordearen Arduradunak eta María Jesús Serna, bigarren lehendakariordeak parte hartu zuten. Jardunaldiaren bigarren partean elkarte-sareari buruz eztabaidatu zen eta egindako foro aurrekoen ondorioak publikoak egin ziren. Jateko etenaldiaren ostean, Fernando Pascual Amorrortu Sarien II Edizioa hasi zen. Lau sari entregatu ziren lau kategoria ezberdinetan pertsona gorren kolektiboaren aldeko lana goraipatzeko helburuarekin. Hurrengoei eman zien: - Erakunde Publikoaren kategorian Bilboko Udalaren Gizarte Ekintzaren Sailari. Saria Iñigo Pombok hartu zuen, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintzaren Zinegotziak. - Teknologia Berrien eta Informazio eta Komunikazioaren Irisgarritasunaren kategorian Mutualiari. Saria Mutualiako Zuzendari Kudeatzaileak hartu zuen. - Enpresa pribatuaren kategorian Daisalux enpresari. Enpresaren ordezkari bat hartu zuen saria. - Hilondoko moduan José Macías Ortiz de Barrón Jaunari, Arabako pertsona gorren elkarte-sarearen sustatzailea eta Arabako Gorrak-en kofundatzaileari. Bere ilobak hartu zuen saria. Orain, zeinu.tv-ek elkarte-sarearen pertsona ezberdinei egindako elkarrizketak ikusteko aukera izango duzue.