Zeinu Hizkuntza kurtsoak

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko.

Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak.

Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”.

Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak.

Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena.

Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak.

Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak.

Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute.

Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko.

Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du.

Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta.

Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten.

Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez.

Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ib...
76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildako...
0:56 min.

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko. Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

2017/12/15

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea b...
Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilk...
1:35 min.

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak. Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”. Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak. Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

2017/12/15

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren pro...
Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrek...
1:46 min.

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena. Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak. Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak. Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

2017/12/15

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teru...
Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ...
1:22 min.

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute. Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko. Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du. Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

2017/12/15

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilot...
Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko...
1:14 min.

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta. Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten. Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

2017/12/15

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egi...
Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta be...
0:41 min.

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez. Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

2017/12/15

Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2017-11-27ko bideoen artxiboa

Etorkinen kanpamentu bat hustu dute Bilboko Portuan

Etorkinen kanpamentu bat hustu dute Bilboko P...
Etorkinen kanpamentu bat hustu dute Bilboko Portuan

Portua modu “baketsuan” utzi dute eto...
1:15 min.

Portua modu “baketsuan” utzi dute etorkinek. Bestalde, sei pertsona egoera irregularrean zirela antzeman du Polizia Nazionalak

Bilboko Portuko Poliziak, Segurtasun Indarren laguntzarekin, “legez kanpoko” kanpamentu bateko etorkinei bertatik alde egin behar zutela jakinarazi zien ostiralean. Etorkinek asteak eman dituzte kanpamentu horretan. “Higiene arazoak” sortzen ari zirela argudiatu du Portuko Agintaritzak. Portua modu “baketsuan” utzi dute etorkinek. Bestalde, sei pertsona egoera irregularrean zirela antzeman du Polizia Nazionalak. “Etorkinen legez kanpoko kanpamentua” duela aste batzuk eraiki zutela azaldu du Portuko Agintaritzak agiri batean. Kanpamentua “azpiegitura kritiko batean” zegoen; izan ere, “ekonomiari zerbitzu ematen zion eta, ondorioz, enpresen eta garraiatu behar diren merkantzien segurtasuna bermatu beharra dago”, nabarmendu du Agintaritzak. “Azken asteetan, garbitasun eta higiene publiko arazo garrantzitsuak begien bistakoak ziren, pertsonen osasuna arriskuan jarriz”, jakinarazi du erakundeak. Gainera, “elkarteek eta partikularrek baldintza higieniko eskasak” salatu dituztela erantsi du Agintaritzak.

N-1ean emakume bat hil zuen kamioilariak alkoholari eta botikei egotzi die istripua

N-1ean emakume bat hil zuen kamioilariak alko...
N-1ean emakume bat hil zuen kamioilariak alkoholari eta botikei egotzi die istripua

Astelehen honetan Gipuzkoako Auzitegi...
2:11 min.

Astelehen honetan Gipuzkoako Auzitegian hasi den epaiketan onartu duenez, gau hartan zerbeza bat, botila bat ardo eta bi whisky trago edan zituen

2015en N-1 errepidean kontrako norabidean sartu —9,5 kilometro egin zituen— eta Villabona parean emakume bat hil zuen kamioilariak alkoholari eta botikei egotzi die istripua. Astelehen honetan Gipuzkoako Auzitegian hasi den epaiketan onartu duenez, gau hartan zerbeza bat, botila bat ardo eta bi whisky trago edan zituen, eta ez du "ezer" gogoratzen. Gidari portugaldarrak gaur deklaratu du Gipuzkoako Auzitegian. Fiskaltzak hamabi urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du kamioilariarentzat. Giza-hilketa delituaz gain, alkoholaren eraginpean gidatzea eta besteen bizitza gutxiestea egotzi diote. Hildakoaren senideen abokatuak hamabost urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatuko du kamioi-gidariarentzat. Istripua 2015eko abuztuaren 3an gertatu zen Villabonan, 22:45ak aldera. Kamioi gidariak ia hamar kilometro gidatu zituen kontrako norabidean, Alegiatik Villabonaraino, eta aurrez aurre egin zuen talka auto baten kontra. Istripuaren ondorioz, kotxeko gidaria hil egin zen. Epaiketaren lehen saioan kamioilariak azaldu duenez, egun hartan, bere laneguna amaitutakoan, gasolindegi batean gelditu zen afaltzera eta zerbeza bat edo bi, botila bat ardo eta bi whisky trago edan zituen. Alkohola tentsioarentzat hartzen dituen pilulekin nahastu zituela uste du. Akusatuaren hitzetan, bestela ezin du ulertu zergatik igo zen kamioira eta zergatik sartu zen aurkako norabidean, kontatu dioten bezala. Haren esanetan, bere asmoa hurrengo egunera arte atseden hartzea zen, eta ez da "ezertaz" gogoratzen istripuaren ostean "belar usaina" zegoen tokian esnatu zen arte.

Jihadismoaren aurkako operazioa, Sant Pere de Ribesen

Jihadismoaren aurkako operazioa, Sant Pere de...
Jihadismoaren aurkako operazioa, Sant Pere de Ribesen

Pertsona bat atxilotu dute dagoeneko,...
0:56 min.

Pertsona bat atxilotu dute dagoeneko, eta beste bat atxilotzea espero da. Azken hilabeteotan egindako ikerketa baten ondorio da gaurko operazioa

Esquadra Mossoak terrorismo jihadistaren aurkako operazioa abiarazi dute 04:00etan Sant Pere de Ribes Bartzelonako udalerrian, ohar baten bidez jakinarazi dutenez. Mossoek miatu duten etxeetako bat Jaume Balmes kalean dago. Agenteek atxilotu batekin irten dira eraikinetik. Gainera, talde jihadistarekin lotu duten auto bat miatu dute. Mossoen esanetan, azken hilabeteotan egindako ikerketa baten ondorio da gaurko operazioa. Poliziak ezagutu zuenez, sare sozial batzuetako pertsona batzuek, elkarrekin koordinatuta, terrorismo ekintzak goraipatu, justifikatu eta sustatu egiten zituzten. Operatiboan eliteko unitateko kideak, Txakur taldeko kideak, Brigada Mugikorreko agenteak eta lehergailuetako adituak parte hartzen ari dira.

Emakume bat hil zen igogailuaren prozesatze unitatea nola borratu zuten ikertuko dute

Emakume bat hil zen igogailuaren prozesatze u...
Emakume bat hil zen igogailuaren prozesatze unitatea nola borratu zuten ikertuko dute

Erditu berri zen gazte bat abuztuan h...
2:26 min.

Erditu berri zen gazte bat abuztuan hil zen, Sevillako ospitale batean, igogailua atea zabalik zela aktibatu eta oso azkar igotzeagatik

Abuztuan, Sevillako Valme ospitalean, emakume bat hil zen, igogailu-istripu batean; auzia ikertzen ari den epaileak Polizia Zientifikoari eskatu dio argitu dezala "zergatik borratu zen igogailuaren Prozesatze Unitate Zentraleko informazioa". Datu horiek borratu zirela perituen txosten teknikoan zegoen islatuta, bai eta Poliziaren txostenean ere. Sevillako 1. Instrukzio Epaitegiko titularrak (ospitalean lanean zegoen Orona Gipuzkoako enpresako igogailu-zaina urtarrilaren 18rako deitu du deklaratzera, ikertu moduan, Poliziak "giza akatsa" izan zela esanda), eskaera egin dio Polizia Zientifikoari argitzeko "zergatik borratu ziren datu horiek, eta ea aukerarik dagoen informazioa eskuratzeko". Abuztuaren 20an gertatu zen. Rocio Cortes gaztea bere hirugarren alabaz erditu zen, eta gelara zeramaten; igogailuaren atea zabaldu zen, eta zaindaria prest zegoen bertatik ateratzeko, baina, bat-batean, igogailua aktibatu zen, atea irekita, eta oso azkar igo zen. Ondorioz, talka bat izan zen, eta gaztea segituan hil zen. Ikerketa taldeak urrian epaitegira bidalitako txostenak aipamena egiten die bai ospitaleko gerentziaren ikerketari baita Atisae erakundearen azterketari ere (Industria Ordezkaritzak Atisae izendatu zuen kontrol-erakunde); horietan, zaindariak kontrol-zentroari deitu zion, matxuraren berri emateko, eta igogailu-zainak hiru minutu behar izan zituen bertaratzeko: "Ez dago islatuta zer gertatu zen epe horretan". Hiru minutu horietan, manipulazioren bat izan zitekeen, igogailuaren kontrol-zentroan, eskuz. Atisaek, txostenean, adierazten du matxura- eta anomalia-datuak RAM memoria batean gordetzen dituztela; memoria hori sare elektrikoarekin elikatzen da, baina pila bat du; horrela, korrontea galtzekotan, "datuek epe batean gordeta jarraitzen dute". Istripua izan zuen igogailuan datuak borratu zituzten; hori, "Oronak emandako informazioaren arabera", gertatzen da elikadura elektrikoa deskonektatuta dagoenean, eta, hortaz, "tentsioaren eta pilaren baldintzen araberakoa da". Atisaen perituek egindako proben arabera (ezbeharra izan duen igogailuan eta gainerakoetan egin dituzte), "frogatuta geratu da datu-galera ez zela gertatu pila agortu zelako, hori karga nominalarekin zebilen eta".

Gutxienez 305 lagun hil dira Egiptoko atentatuan

Gutxienez 305 lagun hil dira Egiptoko atentat...
Gutxienez 305 lagun hil dira Egiptoko atentatuan

Iturri ofizialek adierazi dutenez, te...
2:10 min.

Iturri ofizialek adierazi dutenez, terroristek (25-30 lagunek osatutako talde bat zen) Estatu Islamikoaren banderak zeramatzaten, erasoa egin zutenean

Larunbat eguerdian zabaldutako datuen arabera, gutxienez 305 lagun hil dira Egipton, ostiralean Iparralde Sinai probintziako meskita batean egindako atentatuan; gainera, iturri ofizialek azaldu dutenez, terroristek (25-30 lagunek osatutako talde bat zen) Estatu Islamikoaren banderak zeramatzaten, erasoa gauzatu zutenean. Dolu nazionaleko hiru egun izango ditu herrialdeak, larunbat honetatik aurrera, atentatuagatik. Erasoa Iparraldeko Sinai probintzian egin zuten, eta sufiak egoten ohi dira erasoa jasan duen meskitan. Herrialdeko historian, azken hamarkadetan behintzat, atentatu terroristarik larriena da. Segurtasun-iturri batek esan duenez, erasotzaileek lehergailuak jarri zituzten meskitaren inguruan; sufiak joaten dira bertara, eta ostiraleko otoitza amaituta irten zirela leherrarazi zituzten. Ostirala egun sakratua da musulmanentzat. Leherketen ostean, terroristak tirokatzen hasi ziren, iturriaren esanetan; horrek baieztatzen du bertaratu ziren lehen anbulantziei ere eraso zietela. Iparraldeko Sinai probintzian 2014tik dago deituta larrialdi-egoera; izan ere, Wilayat Sina taldea dago bertan, alegia, Estatu Islamikoak Egipton duen adarra. Azken urteotan herrialdean izandako atentatu gehienak talde horrek eragin ditu. Agintariek etxeratze-agindua ezarri dute, eta blokeo informatiboa ere badago; tokiko eta nazioarteko komunikabideek ez dute aukerarik meskitatik gertura hurbiltzeko. Aurreko abendutik, hainbat atentatu izan dira Egipton, kristau koptoen aurka; herrialdea larrialdi-egoeran dago apiriletik, Niloren deltako bi eliza koptoren aurkako erasoengatik.

Tiroketa alarma faltsu batek izua sortu du Londresko erdigunean

Tiroketa alarma faltsu batek izua sortu du Lo...
Tiroketa alarma faltsu batek izua sortu du Londresko erdigunean

Bi metro geltoki itxi egin behar izan...
1:25 min.

Bi metro geltoki itxi egin behar izan dituzte, baina ondoren berriro ireki dituzte, tiroketa zantzurik topatu ez dutelako

Londresko Poliziak hiriko erdiguneko bi metro-geltoki hustu ditu tiroketa-alerta batengatik, herritarren artean izua eraginda, baina handik gutxira ireki dituzte berriz, ez dutelako topatu susmagarririk ezta tiro zantzurik ere. Hain zuzen ere, Oxford Circus geltokian eman dute tiroketa-alertaren berri, eta horixe da itxi dutenetako bat; bestea Bond Streeteko geltokia da, eta jendea ez pilatzeko hustu dute. Biak daude Londresko merkataritza-gunerik handienetako batean; dendak jendez gainezka zeuden, gainera, Black Friday ekimena egiten ari dira eta. Bi gizonen arteko liskarra egon daiteke ostiralean Londresko Oxford Circus metroa geltokian bizi izan zen izu egoeraren atzean. Ustezko eraso terrorista batetik ihesian, 16 lagun zauritu ziren. Horietako 8 ospitaleetan artatu behar izan zituzten zauri arinegatik, eta beste batek zauri larriagoa izan zuen hankan.

Hegoafrikako Auzitegi Gorenak bikoiztu egin du Oscar Pistoriusen kartzela-zigorra

Hegoafrikako Auzitegi Gorenak bikoiztu egin d...
Hegoafrikako Auzitegi Gorenak bikoiztu egin du Oscar Pistoriusen kartzela-zigorra

13 urte eta bost hilabetekoa izango d...
1:45 min.

13 urte eta bost hilabetekoa izango da, hasierako kartzela-zigorra (sei urtekoa) "oso barkabera" baitzen Estatuaren iritziz. Atletak neska-laguna hil zuen 2013an

Hegoafrikako Auzitegi Gorenak bikoiztu egin du Oscar Pistorius atletaren kartzela-zigorra ostiral honetan; izan ere, sei urtekoa jarri zioten, baina 13 urte eta bost hilabetekoa izatea erabaki dute orain. Estatuaren iritziz, orain arte ezarrita zuen zigorra "oso barkabera" zen. 2016ko uztailean sartu zuten kartzelan Pistorius, Reeva Steenkamp bere neska-lagunaren hilketaren errudun izatea egotzita; 2013ko San Valentin egunean gertatu zen, eta gertakariak ikusmin handia sortu zuen mundu osoan. Ostiral honetan, atleta ez zegoen auzitegian Gorenak jakinarazi dionean gutxienez 15 urteko kartzela-zigorra bete beharko duela, Hegoafrikako legea betez; Pistoriusek kartzelan emandako epea kendu dio zigorrari. Hasiera batean, gizahilketa ausartegiagatik kondenatu zuten, eta bost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina sei urtera igo zuten gero, Gorenak hilketa izan zela ebatzita. Reeva Steenkamp modeloaren familia pozik agertu da oraingo erabakiarekin; izan ere, horren ustez, "azkenean argi geratu da justizia nagusitu ahal dela Hegoafrikan".