Zeinu Hizkuntza kurtsoak

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko.

Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak.

Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”.

Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak.

Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena.

Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak.

Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak.

Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute.

Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko.

Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du.

Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta.

Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten.

Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez.

Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ib...
76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildako...
0:56 min.

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko. Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

2017/12/15

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea b...
Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilk...
1:35 min.

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak. Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”. Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak. Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

2017/12/15

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren pro...
Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrek...
1:46 min.

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena. Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak. Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak. Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

2017/12/15

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teru...
Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ...
1:22 min.

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute. Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko. Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du. Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

2017/12/15

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilot...
Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko...
1:14 min.

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta. Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten. Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

2017/12/15

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egi...
Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta be...
0:41 min.

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez. Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

2017/12/15

Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2017-11-28ko bideoen artxiboa

Sindikatuek Hezkuntza publikoko irakasleak grebara deitu dituzte ostegunean

Sindikatuek Hezkuntza publikoko irakasleak gr...
Sindikatuek Hezkuntza publikoko irakasleak grebara deitu dituzte ostegunean

ELA, LAB eta Steilas sindikatuen esan...
2:05 min.

ELA, LAB eta Steilas sindikatuen esanetan, Eusko Jaurlaritzak ez die beste aukerarik uzten. Sindikatuek lanpostuak gehitzea eta behin-behinekotasuna murriztea eskatzen dute, besteak veste

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza publikoko irakasleak grebara deitu dituzte ostegunean (azaroak 30). Sindikatuen esanetan, Eusko Jaurlaritzak ez die beste aukerarik uzten. Halaber, lanpostuak gehitzea eta behin-behinekotasuna murriztea eskatzen dute, besteak beste. Bilbon egindako prentsaurrekoan sindikatuek azaldu dutenez, azaroko lehen hiru asteetan Haurreskolen Partzuergoko langileek, Hezkuntzako sukaldari eta garbitzaileek eta Hezkuntza Bereziko langileek lanuzteak egin dituzte, eta orain Hezkuntza publikoko irakasleen txanda da. Hori dela eta, aste honetan zehar hainbat mobilizazio egingo dituzte. Esaterako, eskoletara eta kalera eramango dituzte beren aldarrikapenak eta, ostegunean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen manifestazioak egingo dituzte. Sindikatuek adierazi dutenez, aurreko ikasturtearen hasieran ekin zieten mobilizazioei, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko hainbat sektoretan bizi duten "egoera larria" salatzeko eta egoera iraultzeko. "Eusko Jaurlaritzak, berriz, ez die erantzun egokirik eman gure aldarrikapenei", salatu dute. "Hezkuntza Sailak ez digu greba eta mobilizazioen dinamikari eutsi beste aukerarik uzten eta abenduaren 12rako deitutako grebara arte mobilizazioekin jarraituko dugu", azpimarratu dute. Aldarrikapenen artean, hezkuntzan egindako inbertsioak Europako batez bestekora igotzea, 1.800 irakasle gehiago kontratatzea, behin-behinekotasun tasa % 38tik % 6ra jaistea, ikasleen ratioak % 10 murriztea edo soldata murrizketak lehengoratzea eskatzen dute.

Atentatu jihadistei erantzuteko prozedurak berritu ditu Eusko Jaurlaritzak

Atentatu jihadistei erantzuteko prozedurak be...
Atentatu jihadistei erantzuteko prozedurak berritu ditu Eusko Jaurlaritzak

Estefania Beltran de Heredia Segurtas...
2:05 min.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak Legebiltzarreko batzordean hitz egin du, Nerea Llanos popularrak hala eskatuta

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak astelehen honetan azaldu duenez, gerta daitezkeen atentatu jihadistei aurre egiteko prozedurak berritzen ari da Ertzaintza. Halaber, prebentzioaren garrantzia azpimarratu du, beste poliziekin elkarlanean. Beltran de Herediak Legebiltzarrean hitz egin du, Nerea Llanos legebiltzarkide popularrak eskatutako batzordean. Izan ere, Ertzaintzak terrorismo horri aurre egiteko "bitarteko eta antolakuntza egokiak" behar dituela nabarmendu du Llanosek. Lehenik eta behin, Egiptoko atentatuko biktimei "atsekabea eta elkartasuna" adieraziz hasi du agerraldia sailburuak. Ondoren, 2015az gero islamismo erradikalaren aurka Ertzaintzak indarrean duen plan estrategikoaren oinarria prebentzioa, babesa, jazarpena eta erantzuna direla azaldu du. Babesari dagokionez, hiritarrek eta eraikin jakin batzuk duten arriskua murriztea dela adierazi du Beltran de Herediak. Horrez gain, "prebentzioaren" garrantzia azpimarratu du, "erradikalizazio-prozesuak eta jarrera islamofobikoak lehenbailehen eragozteko". Besteak beste, Ertzaintza meskitak ikuskatzen ari da (hamar, orain arte). Beltran de Herediaren esanetan, integrazioa da horren helburua, eta ez "kontrola". Hala, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek gai horren inguruan egindako kritikei erantzunez esan du "komunitate islamikora hurbiltzea ez dela kontrolatzea edo tartean sartzea".

Lurraldebusek igandera zabalduko ditu ospitaleetarako zerbitzuak

Lurraldebusek igandera zabalduko ditu ospital...
Lurraldebusek igandera zabalduko ditu ospitaleetarako zerbitzuak

E03 (Pasai Donibane-Lezo-Errenteria-D...
2:22 min.

E03 (Pasai Donibane-Lezo-Errenteria-Donostia) eta E07 (Pasai San Pedro-Pasai Antxo-Donostia) lineek zerbitzua eskainiko dute bi ordutik behin

Gipuzkoako Foru Aldundiak luzatu egingo ditu Lurraldebusek Donostiako ospitaleetara joateko eskaintzen dituen zerbitzuak. Horrela, 2017ko abenduaren 3tik aurrera, autobusak jarriko dira igande eta jaiegun guztietan E03 linean (Pasai Donibane-Lezo-Errenteria-Donostia) eta E07 linean (Pasai San Pedro-Pasai Antxo-Donostia). Mugikortasun diputatuak adierazi duenez, “mugikortasun kolektiboa errazteko, premia errealei erantzuteko eta lurraldeko herritarrei zerbitzu egokia emateko berretsi nahi dugun apustua da”. Bestalde, bere iritziz, “zerbitzuaren hobekuntza garrantzitsua da, Pasaialdeko erabiltzaileek aspalditik eskatutakoa”. E03 linea 08:05ean jarriko da abian Pasai Donibanen, eta bi ordutik behin egongo dira autobusak 20:05era arte. Poliklinikatik, zerbitzuak 09:35ean hasiko dira eta autobusak bi ordutik behin egongo dira 21:35era arte. E07 linearen kasuan, berriz, lehen zerbitzua igandeko 09:05ean hasiko da eta bi ordutik behin egongo dira autobusak 21:05era arte. Poliklinikatik San Pedrora joango den lehen zerbitzua 08:35ean hasiko da, eta azkena, berriz, 20:35ean, bi ordutik behingo maiztasunarekin. Modu horretan, Oarsoaldeak bat egingo du dagoeneko, Buruntzaldeak izan ezik, bertako eskualde-ospitaleetarako zerbitzu horiek badituzten Gipuzkoako gainerako eskualdeekin: Debabarrena Mendaroko ospitalera, Debagoiena eta Goierri Zumarragako ospitalera eta Urola Kosta Donostiako ospitaleetara.

Gasteizko tranbia ez da Triana kalean geldituko

Gasteizko tranbia ez da Triana kalean gelditu...
Gasteizko tranbia ez da Triana kalean geldituko

Gainera, Nieves Cano kaleko 375 metro...
1:44 min.

Gainera, Nieves Cano kaleko 375 metroko tartea trenbide bakarrekoa izango da bikoa izan beharrean

Gasteizko tranbiaren obren jarraipen-batzordeak (Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak eta Udalak osatutakoa) proiektua aldatzea baimendu du, Triana kaleko geltokia kentzeko. Izan ere, trenbidea lurperatzeko lanek aurreikusitako funtzio intermodala galaraziko lukete. Triana kaleko geltokia kentzeak zubi horretako obrak erraztuko ditu, pasabidea 3 metro handitu beharko baita, 13,50 metro handitu beharrean. Hedapen hori nahikoa izango da autoek bi bide izaten jarraitzeko eta bidegorria eta kaleen zabalera mantentzeko. Bestalde, Nieves Cano kaleko 375 metroko tartea bi trenbidekoa izan beharrean, bakarrekoa izango da. Modu horretan, zuhaitzen mozketa saihestuko da eta espaloia zein aparkalekuak mantenduko dituzte. Aldaketa horiek ez dute eraginik izango hasi berri diren obrek duten 20 hilabeteko epean. Tranbia unibertsitatera luzatzeko obrek 8 kilometro dituen ibilbidea 1,4 kilometro handitzea ekarriko dute. Lanek 10,4 milioi euroko aurrekontua dute, % 65 Eusko Jaurlaritzak finantzatuko duena eta gainerako % 35a erdibana Udalaren eta Diputazioaren artean.

Dozenaka gaztek borroka egin dute Eibarren, emakume batek sexu-abusua pairatu ostean

Dozenaka gaztek borroka egin dute Eibarren, e...
Dozenaka gaztek borroka egin dute Eibarren, emakume batek sexu-abusua pairatu ostean

20-30 pertsonak liskarra izan dute, m...
0:53 min.

20-30 pertsonak liskarra izan dute, mutil batek neska bati ukituak egin ondoren

Borroka jendetsu bat izan da igande goizaldean Eibarko (Gipuzkoa) erdigunean, taberna baten kanpoaldean, mutil batek neska bati ukituak egin ondoren. Liskarra 05:45 aldera jazo zen. Lekukoek azaldu dutenez, ordu horretan mutil bat neska bati hurbildu zitzation, eta ukituak egin zizkion, baimenik gabe. Une horretan, biktimaren lagunek neskatoa defendatu zuten, eta borroka hasi zen. 20-30 pertsonak hartu zuten parte liskarretan. Ertzaintzaren esanetan, pertsona batek salaketa aurkeztu du, borrokan zauritu zutela argudiatuta, eta lesioen parte medikoa erakutsi du. Hori dela eta, Polizia autonomikoak ikerketa abiatu du. Liskarren bideo bat berehala zabaldu da sare sozialetan.

6 graduz azpiko minimoak eta elurra Nafarroan, asteazkenetik Aurrera

6 graduz azpiko minimoak eta elurra Nafarroan...
6 graduz azpiko minimoak eta elurra Nafarroan, asteazkenetik Aurrera

Artikotik aire masa hotza helduko da ...
0:54 min.

Artikotik aire masa hotza helduko da asteazkenean eta tenperaturek nabarmen behera egingo dute. Elurra oso beheran botako du. Udazkeneko lehen hotzaldia izan daiteke

Artikotik aire masa hotza helduko da asteazken honetan eta tenperaturek nabarmen behera egingo dute. Elurra oso beheran botako du. Udazkeneko lehen hotzaldia izan daiteke. Egoera horren aurrean, Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) abisu horia ezarri du Nafarroan, 6 graduz azpiko tenperatura minimoak eta elurra espero baitira. Penintsulan orain nagusi den antizikloiak bere kokalekua aldatuko du datozen orduetan, horrek haize hotzari bidea erraztuko dio, Aemeteko bozeramaileak azaldu duenez. Horrela, asteazkenean penintsulako iparraldean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Hala ere, elur asko pilatzea ez da espero, aire polarra ez delako hezetasunez kargaturik helduko, baina elurte aipagarriak izango dira ostiralean eta larunbatean batez ere.

Glifosatoa erabiltzeko baimena 2022ra arte luzatu du EBk

Glifosatoa erabiltzeko baimena 2022ra arte lu...
Glifosatoa erabiltzeko baimena 2022ra arte luzatu du EBk

Macronek iragarri du Frantzian glifos...
3:14 min.

Macronek iragarri du Frantzian glifosatoa erabiltzea debekatu egingo duela. Glifosatoa herbizida bat da eta osasunerako kaltegarria dela ohartarazi dute hainbat erakundek

Europar Batasunak glifosatoa herbizidaren lizentzia 2022. urtera arte luzatzea onartu du, 18 herrialderen babesarekin. Egungo baimena abenduaren 15ean amaitzen zen. Aurretik hainbat saio egin zituzten, baina ez ziren akordio batera heltzeko gai izan. Hori dela eta, gaur Europako Batzordea bildu da gai polemikoa aztertzeko. Hasiera batean, baimena hamar urtez luzatzea nahi zuten glifosatoaren aldekoek, baina azkenean, 2022ra arteko lizentzia ematea erabaki dute. Orain arteko bozketetan ez bezala, Alemaniak, Poloniak, Bulgariak eta Errumaniak ekimenaren aldeko botoa eman dute gaurkoan eta horrek ahalbidetu du Europako Batzordearen proposamenak aurrera egitea. Alde bozkatu duten gainerako herrialdeak hauek izan dira: Espainia, Danimarka, Txekiar Errepublika, Estonia, Irlanda, Letonia, Lituania, Hungaria, Holanda, Eslovakia, Eslovenia, Finlandia, Suedia eta Erresuma Batua. Kontra bozkatu dutenak: Belgika, Grezia, Frantzia, Kroazia, Italia, Txipre, Luxenburgo, Malta eta Austria. Portugal, berriz, abstenitu egin da. Bestalde, Enmanuel Macronek iragarri du beharrezkoak diren neurriak hartuko dituela glifosatoaren erabilera Frantzian debekatzeko. Alternatiba eraginkor bat agertzean edo gehienez hiru urte barru, glifosatoa galarazita izango dela agindu du. Munduan gehien erabiltzen den herbizida da glifosatoa. Multinazionalek erabiltzen dute eta pestizida horren erabilera zalantzan jarri dute hainbat erakundek, osasunerako kaltegarria delako. Europan nahiz Ameriketako Estatu Batuetan produktu horren erabilera auzitegira eraman dute.

Bali, errauts hodei, ur-lurrinezko zutabe eta sismoen artean

Bali, errauts hodei, ur-lurrinezko zutabe eta...
Bali, errauts hodei, ur-lurrinezko zutabe eta sismoen artean

Errautsak 22 herritan eragin du jada ...
2:22 min.

Errautsak 22 herritan eragin du jada eta hego-mendebalderantz abiatu da. Atzo, 60.000 bidaiariren hegaldietan izan zuen eragina alertak; gaur ere itxita egongo da aireportua

Bali Indonesiako uhartea 1963az geroztik errepikatu ez den egoeran da berriz. Orduan, Agung sumendiak urtebete inguru eman zuen erupzioan eta 1.100 pertsona hil zituen. Oraingo honetan, ez dago hildakorik, baina sumendiaren jarduerak herrialdea geldiarazi eta milaka eta milaka pertsonak ihes egitea eragin du, eta are gehiago izatea espero da. Ngurah Rai Baliko nazioarteko aireportua gaur ere itxita egongo da (bigarren eguna) alerta dela eta. Hondamendiak Kudeatzeko Agentzia Nazionalaren informazio zuzendariaren esanetan, Agungek erupzioan jarraitzen du eta errauts hodeiak eragiten ditu kraterraren gainetik 2.500 eta 3.000 metro artean igota, baita ur-lurrinezko zutabeak ere. Horrez gain, mugimendu sismiko ugari daude. Bozeramaleak azaldu duenez, erupzio handiagoak izateko arriskua "gora egiten ari da", Sumendi eta Geologia Arriskua Arintzeko Zentroak atzo alerta mailarik handiena ezarri ostean, baina azpimarratu du ezinezkoa dela intentsitatea aurreikustea. Errauts hodeiek sumenditik gertu dauden 22 herriri eragin die dagoeneko, eta hego-mendebalderantz abiatu da, Cempaka zikloi tropikalaren presio baxuek erakarrita, Java irlatik gertu. Baliko aireportuak nazioarteko eta nazio barruko 445 hegaldi bertan behera utzi zituen, horrek 59.000 bidaiariri eragin zien. Sumendiaren errautsa hegazkinen motorretan sartzeko arriskua dago eta, horrela, istripu bat eragin dezakeelako. Indonesiako agintariek atzo 90.000 eta 100.000 herritarrak ebakuatu behar izango dituztela adierazi zuten, hain zuzen, Agung sumenditik 10 km-ko itzulinguruan bizi direnak. Halere, horietako batzuek uko egin diote etxetik alde egiteari. Bali Indonesiako helmuga turistiko nagusia da. Artxipelago indonesiarra "Su Eraztunean" kokatzen da, Ozeano Barean, mugimendu sismiko eta sumendi kopuru handiko leku batean. Tamaina gutxiko milaka dardara zenbatzen dituzte urtean.