Zeinu Hizkuntza kurtsoak

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko.

Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak.

Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”.

Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak.

Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena.

Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak.

Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak.

Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute.

Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko.

Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du.

Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta.

Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten.

Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez.

Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ib...
76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildako...
0:56 min.

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko. Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

2017/12/15

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea b...
Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilk...
1:35 min.

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak. Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”. Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak. Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

2017/12/15

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren pro...
Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrek...
1:46 min.

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena. Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak. Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak. Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

2017/12/15

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teru...
Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ...
1:22 min.

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute. Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko. Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du. Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

2017/12/15

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilot...
Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko...
1:14 min.

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta. Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten. Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

2017/12/15

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egi...
Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta be...
0:41 min.

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez. Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

2017/12/15

Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2017-12-04ko bideoen artxiboa

Abisu horia asteazkenera arte, muturreko tenperatura baxuak eta izotzagatik

Abisu horia asteazkenera arte, muturreko tenp...
Abisu horia asteazkenera arte, muturreko tenperatura baxuak eta izotzagatik

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre...
1:06 min.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako zuzendaritzak abisu horia mantenduko du muturreko tenperatura baxuen ondorioz eta izotzagatik barnealdean

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako zuzendaritzak abenduaren 6ra arte (asteazkena) luzatu du abisu horia muturreko tenperatura baxuen ondorioz eta izotzagatik barnealdean. Asteartean, lainoa eta lanbroa izango dira goizean, eta zenbait tokitan iraunkorrak izan daitezke, bereziki Araban. Barnealdean izotz txikia egingo du eta handia ekialdeko zenbait tokitan. Bestalde, tenperatura minimoak nahikoa jaitsiko dira eta maximoetan ez da aldaketarik izango: Gasteizen – 1 eta 7 gradu artean izango dira; Donostian, 1 eta 10 gradu; eta, Bilbon, 3 eta 11 gradu. Asteazkenean, berriz, abisu horia mantenduko da tenperatura baxuak eta izotzagatik barnealdean 00:00etatik 10:00etara.

Zestoako kanpandorrean tximistak egindako kalteak astelehenean aztertuko dituzte

Zestoako kanpandorrean tximistak egindako kal...
Zestoako kanpandorrean tximistak egindako kalteak astelehenean aztertuko dituzte

Gainera, elizaren plaza eta ondoko ka...
1:02 min.

Gainera, elizaren plaza eta ondoko kaleak irekiko dituzte, segurtasun arrazoiak direla medio, asteburu osoan itxita egon baitira

Zestoako elizaren kanpandorrean tximista batek eragindako kalteak aztertzeari ekingo diote astelehenetik aurrera Zestoako Udaleko teknikariek eta Gipuzkoako Apezpikutzak. Helburua izango da ebaztea kanpandorrea konpontzeko aukerarik dagoen edo osorik bota beharko duten. Gainera, elizaren ondoko plaza eta kaleak irekiko dituzte, segurtasun arrazoiak direla eta, asteburu osoan itxita egon baitira. Ostiral iluntzeko 21:30 inguruan, parrokiako kanpandorrearen zati handi bat erori zen, tximista batek jota. Harri zati handiak erori ziren herriko plaza nagusira, baina inork ez zuen minik hartu. Herritarrek esan zutenez, "eztanda izugarria" entzun zuten herri osoan.

Izenburua...Junqueras, Forn, Sanchez eta Cuixart kartzelan mantentzea erabaki du Gorenak

Izenburua...Junqueras, Forn, Sanchez eta Cuix...
Izenburua...Junqueras, Forn, Sanchez eta Cuixart kartzelan mantentzea erabaki du Gorenak

Raul Romeva, Carles Mundo, Dolores Ba...
1:50 min.

Raul Romeva, Carles Mundo, Dolores Bassa, Meritxell Borras, Jordi Turull eta Josep Turull kontseilari kargugabetu bakoitzari 100.000 fidantza ezarri die epaileak espetxetik irten ahal izateko

Oriol Junqueras Generalitatearen presidente kargugabetua, Joaquin Forn kargugabetutako Barne kontseilaria eta ANC zein Omnium Cultural elkarteetako buruak (Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart) espetxean mantentzea erabaki du Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak. Aldiz, gainerako sei kontseilari kargugabetu bakoitzari 100.000 euroko fidantza ezarri die. Gainerako seiek (Raul Romeva, Carles Mundo, Dolores Bassa, Meritxell Borras, Jordi Turull eta Josep Turull) espetxetik irteteko aukera izango dute, bakoitzak 100.000 euro ordainduta. Halere, astero aurkeztu beharko dira Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenean edo eurek erabakitako epaitegi edo auzitegian, eta herrialdetik irteteko debekua izango dute, pasaportea entregatzeko beharrarekin. Auzipean dauden guztien kasuan, delitua berriz egiteko arriskua dago, baina ezin da gauza bera esan delituok berriz egiteak egingo lukeen kalteen inguruan, gaineratu du Llarenak. Hori dela eta, magistratuak Junquersek, Fornek eta 'jordiak' deitutako biek kartzelan jarraitzea agindu du. Ez, baina, ihes egiteko arriskua dagoelako, ez du uste halakorik gertatuko litzatekeenik, bazik eta delitua berri egiteko arriskua badagoela uste duelako eta arrisku horrek, lau kasu horietan, ondorio larriak, berehalakoak eta konponezinak eragingo lituzke.

Pertsona bat atxilotu dute Caparrosoko mutilaren heriotzarekin lotura duelakoan

Pertsona bat atxilotu dute Caparrosoko mutila...
Pertsona bat atxilotu dute Caparrosoko mutilaren heriotzarekin lotura duelakoan

Atxilotua epailearen aurrera eramango...
1:10 min.

Atxilotua epailearen aurrera eramango dute gaur bertan. Ikerketa osoa sekretupean jarri du epaileak

Caparrosoko gaztearen heriotzarekin lotura duelakoan pertsona bat atxilotu dute Nafarroan, hainbat iturrik baieztatu dutenez. 26 urteko gaztearen hilotza larunbat honetan aurkitu zuten Aragoi ibaian, Caparroso parean. Atxilotua epailearen aurrera eramango dute gaur bertan, eta ikerketa osoa sekretupean jarri du epaileak. Gaztearen gorpua aurkitu baino ordu batzuk lehenago, gaztearen familiak prentsaurrekoa egin zuen laguntza eske, euren hitzetan, gazteak ez baitzuen bere kabuz alde egin. 26 urteko gaztearen bilaketa lanetan suhiltzaileak izan dira, Foruzaingoak, Nafarroako Gobernuko helikoptero batek eta Caparrosoko boluntarioek lagunduta.

Hego Koreak eta AEBk inoiz egin dituzten maniobra handienak abiarazi dituzte

Hego Koreak eta AEBk inoiz egin dituzten mani...
Hego Koreak eta AEBk inoiz egin dituzten maniobra handienak abiarazi dituzte

230 gerra hegazkin eta AEBko 12.000 s...
1:42 min.

230 gerra hegazkin eta AEBko 12.000 soldadu inguru parte hartzen ari dira maniobretan. Ipar Koreak esan du are gehiago igotzen ari direla tentsioa

Hego Koreako eta Estatu Batuetako Armadek haien historian inoiz egindako maniobrarik handienak abiarazi dituzte gaur, astelehenean, penintsulan tentsioa areagotuta, eta Piongiangek egindako abisuen aurrean. Maniobrek bost egun iraungo dute eta Piongiangek azken misila jaurti eta astebete baino gutxiagora hasi dituzte. Azken misil horrek, Seulen arabera, 13.000 kmrainoko ibilbidea egin dezake eta AEBko lurraldeko edozein puntu jotzeko ahalmena dauka. Maniobretan 230 gerra-hegazkin eta 12.000 militar estatubatuar inguru parte hartzen ari dira. Hego Koreako Defentsa Ministerioaren esanetan, maniobren helburua "elkarrekin egindako operazioak hobetzea" da. Gainera, horietan, hainbat gerra egoera erreproduzituko dituzte. Besteak beste, Ipar Koreako helburu nuklear eta armategien aurkako bonbardaketak simulatuko dituzte. AEBko Armadak, bestalde, azpimarratu duenaren arabera, operazioen gaitasuna hobetu eta bi herrialdeen eraginkortasuna handitzeko diseinatutako ariketa militarrak dira abiarazi dituztenak. Horren aurrean, Ipar Koreako Gobernuak ohartarazi du asteburuan maniobra berriek are gehiago handituko dutela eskualdean dagoen tentsioa. "Gupidarik gabeko erantzuna" eman dezaketela esan du. Bi Koreek gerran jarraitzen du teorian, armistizio bakarra sinatu dutelako, 1950 eta 1953 urteen artean elkarri oldartu ostean.

Salbuespen-egoera Hondurasen, hauteskundeen osteko krisiaren ondorioz

Salbuespen-egoera Hondurasen, hauteskundeen o...
Salbuespen-egoera Hondurasen, hauteskundeen osteko krisiaren ondorioz

Dozenaka manifestari eta polizia zaur...
1:36 min.

Dozenaka manifestari eta polizia zauritu dira Hondurasen, asteazkean hasitko protesten eraginez

Hondurasko Gobernuak 10 eguneko salbuespen-egoera ezarri du larunbat honetan, azaroaren 26ko hauteskundeen ostean oposizioak iruzurra salatzeko abiatutako indarkeria eta bandalismo jarduerak gelditzeko. Hala adierazi du Hondurasko Gobernuko ministro koordinatzaileak, irrati-telebista kate nazional batean. "Agindua indarrean dagoela, ezin izango da herrialdean libre ibili, 18:00etatik 06:00etara", zehaztu du. Dozenaka manifestari eta polizia zauritu dira Hondurasen, joan den asteazkenaz gero izandako liskarren eta jabego publiko zein pribatuen aurkako jarduera bandalikoen eraginez. Diktaduraren aurkako Oposizioko kideek deitu dituzte manifestazioak. Salvador Nasralla aurkeztu dute presidente izateko hautagai gisa, eta hauteskundeetan iruzurra jasan izana salatu dute. Hauteskundeetako erakundeak kontaketa berezia ipiniko du martxan larunbat honetan, milatik gora hauteskunde agiri zenbatzeko. Hala, presidente hautatua nor izango den erabaki ahal izango du: Juan Orlando Hernandez Alderdi Nazionaleko hautagaia ala Salvador Nasralla oposizioko hautagaia.

Nazionalistek irabazi dute Korsikako hauteskundeen lehen itzulia

Nazionalistek irabazi dute Korsikako hautesku...
Nazionalistek irabazi dute Korsikako hauteskundeen lehen itzulia

Pe a Corsica alderdiak botoen % 45 es...
1:44 min.

Pe a Corsica alderdiak botoen % 45 eskuratu ditu. Eskuin erregionalista izan da bigarren indar, alde nabarmenarekin (ia % 15)

Pe a Corsica (Korsikaren alde) koalizio nazionalista gailendu da Korsikako eskualde hauteskundeetan, botoen % 45,36 jasota, emaitza ofizial eta behin betikoen arabera. Lehen itzulia egin zuten atzo, eta abenduaren 10ean egingo dute bigarrena. Datorren igandean zer gerta ere, litekeena da koalizioak gehiengo zabala izatea Korsikako Asanblean. "Emaitza erabateko tsunami demokratikoa da, eta 2015eko abenduan nazionalistek lortutako garaipena baieztatzera eta handitzera dator", nabarmendu du Gilles Simeoni buruzagi nazionalistak. Duela bi urte botoen % 35,34 lortu zituen koalizioak bigarren itzulian. Koalizioko kideak datorren igandean berriro euren alde egiteko deia egin die korsikarrei. "Helburua legitimotasuna izatea da, gai gako batzuen inguruan negoziatzeko: gure hizkuntzaren koofizialtasuna, egoiliarren estatusa edota amnistia", azaldu du. Alde nabarmenera, botoen % 14,97rekin koalizio eskuin erregionalista geratu da. Horien ostean, Errepublikanoak (% 12,77) eta Eliseoarekin lerrokatuta dagoen Errepublika Martxan (% 11,26) geratu dira. Parte-hartzea % 52,17koa izan da, 2015ekoa baino zazpi puntu txikiagoa.