Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu zen astelehenean Zabalburuko ertzain etxean eta gaua Deustuko ertzain etxean igaro du

Bilboko Otxarkoaga auzoan izandako hilketarekin zerikusia duelakoan atxilotutako hirugarren pertsonak gaur deklaratuko du Adingabeen Fiskaltzaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atxilotuak 16 urte ditu eta bere kabuz aurkeztu zen, atzo, Zabalburuko ertzain etxean. Handik Deustuko polizia etxera eraman zuten eta bertan igaro du gaua.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, atxilotua biktimen etxebizitzatik gertu bizi zen eta ez du aurrekaririk.

Bestalde, igandean atxilotu zituzten 14 urteko mutilak Zumarragako (Gipuzkoa) zentroraeraman zituzten atzo, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu ostean.

Joan den ostegunean, 15:00ak aldera, 87 urteko senar-emazteen hilotzak topatu zituzten Otxarkoagako etxebizitza batean. Buruan eta aurpegian hainbat kolpe zituzten.

Etxea dena nahasia zegoen. Hori dela eta, hipotesi nagusia da indarkeriaz egindako lapurreta batean hil zituztela biak.

Ertzaintzak bere gain hartu zuen ikerketa eta horren ondotik hiru pertsona atxilotu dituzte.

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez duela aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik

CNA taldeak ziurtatu duenez, Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi dio; aitzitik, ez du aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik jaso, ez langileen, ez kooperatiben, ezta erakundeen aldetik ere.

Edesa Industrialen eta Geyser Gastechen jabe den konpainiak ohar bidez ziurtatu duenez, aktibitateari eta negozioari eusteko asmoa du.

Ildo horretan, nahikoa babes finantzario duten ekimen serioak babestuko dituela azpimarratu du, eta beharrezkoa den guztian laguntzeko prest agertu da, proiektu horri jarraipena ematea baitu helburu.

Bestalde, hartzekodunen konkurtsoaren baitan lanean jarraitzen duela zehaztu du CNAk. Horren esanetan, lan erregulazioko espedientearen gaineko kontsultak hasiko ditu laster, eta datozen asteetan aurkeztuko du hartzekodunentzako hitzarmen proposamena.

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Belgikan dauden beste lau diputatuek, ordea, botoa beste baten esku uztea eskatu dute. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza

Ezustea Kataluniako Parlamentuan. Junts per Catalunya (JxCat) alderdiak erretiratu egin du Carles Puigdemontzerrendaburu eta Generalitateko presidenterako hautagaia botoa delegatzeko eskaera. Bruselan dago Puigdemont, eta inbestidura saioan botoa beste diputatu baten esku uzteko asmoa ei zuen. Kataluniako Parlamentuko Mahaiari dagokio boto delegatuen eskaerak onartzea, eta gaur du, hain justu, bilera gai hori aztertzeko.

Azkenean, Bruselan diren lau diputatuen eskaerak bakarrik eztabaidatu beharko ditu Mahaiak, Puigdemonten eskaera gai-ordenatik kendu duelako JxCatek.

Alderdiko iturriek azaldu dutenez, eskaera erretiratuta ere, aukera guztiak dira posible, eta oraindik ere bada aukera eskaera berriz aurkezteko.

Parlamentuko Mahaiak du azken hitza. JxCat eta ERC alderdiek gehiengoa dute erakunde horretan (zazpi kideetatik lau independentistak dira).

Ganberako abokatuek egindako txosten baten arabera, Parlamentuko araudiak ez du jasotzen kasu horietan botoa delegatzeko aukera, baina formula hori baimentzekotan, Parlamentuko Mahaiaren esku beharko luke erabakia.

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Engainuan erori diren erabiltzaileen datu pertsonalak lortu eta haien kreditu txartelaz jabetzeko iruzurra da

  1. urteurrena ospatzeko Ryanair hegaldiak oparitzen ari da. Horixe da WhatsApp aplikazioan bolo-bolo dabilen enegarren gezurra.

Konpainia irlandarrak ez ditu doako hegaldiak eskaintzen. Iruzurra da. Engainuan erori diren erabiltzaileen informazio pertsonala eta bankuko datuak lortzeko phising kanpaina bat da. WhatsApp bidez zabaldutako mezuan ustez Ryanairren webgunean sartzeko lotura bat dago. Konpainiarena ez den orrialde faltsu batera eramaten du erabiltzailea eta honek bere datu pertsonal guztiak erregistratzen ditu bertan, doako hegazkin-billetea eskuratzeko asmoz.

Horrela bada, iruzurgileek engainatutako erabiltzailearen kreditu txartela klonatzeko edo zuzenean erosketak egiteko informazioa biltzen dute.

Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunikatuko ez dela esan du Madurok

Europar Batasunak 'errepresioagatik' Venezuelako zazpi goi karguren aurka jarritako zigorrak legezko egin ditu astearte honetan

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak astearte honetan esan duenez, herrialdea ez da belaunikatuko "immigranteak umiliatzen" dituzten gobernuen "zigor immoralen" aurrean.

"Immigranteak umiliatzen dituzten gobernuek besteen begian bilatzen dute lastoa", idatzi du Madurok Twitterreko kontuan. "Bakearen eta maitasunaren herrialdea gara" irakur daitekeen irudiarekin batera.

Europar Batasunak "errepresioagatik" jarritako zigorrak legezko egin ditu gaur, Diosdado Cabello chavismoaren "bigarrena"ren, Maikel Moreno Auzitegi Goreneko presidentearen eta Nestor Revero Barne eta Justizia ministroaren aurka.

Era berean, Gustavo Enrique Gonzalez inteligentzia zerbitzuko buruzagia, Tibisay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidentea, Tarek William Saab fiskal nagusia eta Antonio Jose Benavides Guardia Nazional Bolivartarraren komandante ohia zigortu dituzte.

Egun honetan zehar horietako askok "esku-hartzetzat" eta "kolonialtzat" jotzen dituzten zigorrak errefusatu dituzte.

Venezuelako Gobernuko zazpi goi kargudunen aurkako neurri hauek aktiboak blokeatzea eta komunitatearen lurraldean sartzeko debekua dakarte.

Bestalde, Venezuelako alderdi sozialista bateratuko (PSUV) gobernatzaileak Nicolas Maduro herrialdeko presidenteari Europar Batasuneko gobernuei elkarrekikotasuna aplikatzea eskatuko dio, "batik bat" Espainiako Gobernuari, Europako komunitateak ezarritako zigorren aurrean.

PSUVk "errepublikako presidenteari berehalako elkarrekikotasuna jartzea eskatuko dio formalki, batik bat inperialismoak eraman dituen gobernuei, besteak beste, Espainiakoari", adierazi du Diosdado Cabello alderdiko presidenteordeak.

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik...
Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu...
1:51 min.

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu zen astelehenean Zabalburuko ertzain etxean eta gaua Deustuko ertzain etxean igaro du

Bilboko Otxarkoaga auzoan izandako hilketarekin zerikusia duelakoan atxilotutako hirugarren pertsonak gaur deklaratuko du Adingabeen Fiskaltzaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atxilotuak 16 urte ditu eta bere kabuz aurkeztu zen, atzo, Zabalburuko ertzain etxean. Handik Deustuko polizia etxera eraman zuten eta bertan igaro du gaua. Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, atxilotua biktimen etxebizitzatik gertu bizi zen eta ez du aurrekaririk. Bestalde, igandean atxilotu zituzten 14 urteko mutilak Zumarragako (Gipuzkoa) zentroraeraman zituzten atzo, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu ostean. Joan den ostegunean, 15:00ak aldera, 87 urteko senar-emazteen hilotzak topatu zituzten Otxarkoagako etxebizitza batean. Buruan eta aurpegian hainbat kolpe zituzten. Etxea dena nahasia zegoen. Hori dela eta, hipotesi nagusia da indarkeriaz egindako lapurreta batean hil zituztela biak. Ertzaintzak bere gain hartu zuen ikerketa eta horren ondotik hiru pertsona atxilotu dituzte.

2018/01/23

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi ...
Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez due...
1:06 min.

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez duela aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik

CNA taldeak ziurtatu duenez, Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi dio; aitzitik, ez du aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik jaso, ez langileen, ez kooperatiben, ezta erakundeen aldetik ere. Edesa Industrialen eta Geyser Gastechen jabe den konpainiak ohar bidez ziurtatu duenez, aktibitateari eta negozioari eusteko asmoa du. Ildo horretan, nahikoa babes finantzario duten ekimen serioak babestuko dituela azpimarratu du, eta beharrezkoa den guztian laguntzeko prest agertu da, proiektu horri jarraipena ematea baitu helburu. Bestalde, hartzekodunen konkurtsoaren baitan lanean jarraitzen duela zehaztu du CNAk. Horren esanetan, lan erregulazioko espedientearen gaineko kontsultak hasiko ditu laster, eta datozen asteetan aurkeztuko du hartzekodunentzako hitzarmen proposamena.

2018/01/23

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erreti...
Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Belgikan dauden beste lau diputatuek,...
1:25 min.

Belgikan dauden beste lau diputatuek, ordea, botoa beste baten esku uztea eskatu dute. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza

Ezustea Kataluniako Parlamentuan. Junts per Catalunya (JxCat) alderdiak erretiratu egin du Carles Puigdemontzerrendaburu eta Generalitateko presidenterako hautagaia botoa delegatzeko eskaera. Bruselan dago Puigdemont, eta inbestidura saioan botoa beste diputatu baten esku uzteko asmoa ei zuen. Kataluniako Parlamentuko Mahaiari dagokio boto delegatuen eskaerak onartzea, eta gaur du, hain justu, bilera gai hori aztertzeko. Azkenean, Bruselan diren lau diputatuen eskaerak bakarrik eztabaidatu beharko ditu Mahaiak, Puigdemonten eskaera gai-ordenatik kendu duelako JxCatek. Alderdiko iturriek azaldu dutenez, eskaera erretiratuta ere, aukera guztiak dira posible, eta oraindik ere bada aukera eskaera berriz aurkezteko. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza. JxCat eta ERC alderdiek gehiengoa dute erakunde horretan (zazpi kideetatik lau independentistak dira). Ganberako abokatuek egindako txosten baten arabera, Parlamentuko araudiak ez du jasotzen kasu horietan botoa delegatzeko aukera, baina formula hori baimentzekotan, Parlamentuko Mahaiaren esku beharko luke erabakia.

2018/01/23

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabald...
Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Engainuan erori diren erabiltzaileen ...
1:02 min.

Engainuan erori diren erabiltzaileen datu pertsonalak lortu eta haien kreditu txartelaz jabetzeko iruzurra da

3. urteurrena ospatzeko Ryanair hegaldiak oparitzen ari da. Horixe da WhatsApp aplikazioan bolo-bolo dabilen enegarren gezurra. Konpainia irlandarrak ez ditu doako hegaldiak eskaintzen. Iruzurra da. Engainuan erori diren erabiltzaileen informazio pertsonala eta bankuko datuak lortzeko phising kanpaina bat da. WhatsApp bidez zabaldutako mezuan ustez Ryanairren webgunean sartzeko lotura bat dago. Konpainiarena ez den orrialde faltsu batera eramaten du erabiltzailea eta honek bere datu pertsonal guztiak erregistratzen ditu bertan, doako hegazkin-billetea eskuratzeko asmoz. Horrela bada, iruzurgileek engainatutako erabiltzailearen kreditu txartela klonatzeko edo zuzenean erosketak egiteko informazioa biltzen dute.

2018/01/23

Venezuela zigor

Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunika...
Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunikatuko ez dela esan du Madurok

Europar Batasunak 'errepresioagatik' ...
2:41 min.

Europar Batasunak 'errepresioagatik' Venezuelako zazpi goi karguren aurka jarritako zigorrak legezko egin ditu astearte honetan

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak astearte honetan esan duenez, herrialdea ez da belaunikatuko "immigranteak umiliatzen" dituzten gobernuen "zigor immoralen" aurrean. "Immigranteak umiliatzen dituzten gobernuek besteen begian bilatzen dute lastoa", idatzi du Madurok Twitterreko kontuan. "Bakearen eta maitasunaren herrialdea gara" irakur daitekeen irudiarekin batera. Europar Batasunak "errepresioagatik" jarritako zigorrak legezko egin ditu gaur, Diosdado Cabello chavismoaren "bigarrena"ren, Maikel Moreno Auzitegi Goreneko presidentearen eta Nestor Revero Barne eta Justizia ministroaren aurka. Era berean, Gustavo Enrique Gonzalez inteligentzia zerbitzuko buruzagia, Tibisay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidentea, Tarek William Saab fiskal nagusia eta Antonio Jose Benavides Guardia Nazional Bolivartarraren komandante ohia zigortu dituzte. Egun honetan zehar horietako askok "esku-hartzetzat" eta "kolonialtzat" jotzen dituzten zigorrak errefusatu dituzte. Venezuelako Gobernuko zazpi goi kargudunen aurkako neurri hauek aktiboak blokeatzea eta komunitatearen lurraldean sartzeko debekua dakarte. Bestalde, Venezuelako alderdi sozialista bateratuko (PSUV) gobernatzaileak Nicolas Maduro herrialdeko presidenteari Europar Batasuneko gobernuei elkarrekikotasuna aplikatzea eskatuko dio, "batik bat" Espainiako Gobernuari, Europako komunitateak ezarritako zigorren aurrean. PSUVk "errepublikako presidenteari berehalako elkarrekikotasuna jartzea eskatuko dio formalki, batik bat inperialismoak eraman dituen gobernuei, besteak beste, Espainiakoari", adierazi du Diosdado Cabello alderdiko presidenteordeak.

2018/01/23

Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2018-01-08ko bideoen artxiboa

13 urteko mutil bat identifikatu dute Ibon Urrengoetxearen hilketarekin lotuta

13 urteko mutil bat identifikatu dute Ibon Ur...
13 urteko mutil bat identifikatu dute Ibon Urrengoetxearen hilketarekin lotuta

Nerabeak ez du legezko gutxieneko adi...
1:49 min.

Nerabeak ez du legezko gutxieneko adina, eta ezin diote deliturik leporatu. Auzia Adingabeen Fiskaltzaren esku dago

Ertzaintzak 13 urteko adingabe bat identifikatu du Ibon Urrengoetxea Zornotzako bizilagunaren ustezko hiltzaile gisa. Abenduaren 23an hil zuten Urrengoetxea, Bilbo erdigunean. El Correo egunkariak gaurko alean dakarrenez, nerabea Deustuko (Bilbo) Ertzain-etxean galdekatu dute. Ez dute atxilotu, legezko gutxieneko adina (14 urte) ez dutelako. Zigor Kodearen arabera, 18 urtetan dago adin-nagusitasuna, baina 14 urtetik aurrera erantzukizunak eska diezazkieke nerabeei. Adin horretatik behekoei, ordea, ezin zaie deliturik egotzi. Auzia Adingabeen Fiskaltzaren esku dago. Ertzaintzak bi adin txikiko identifikatu ditu lekukoek emandako testigantzei eta segurtasun kamerek grabatutako irudiei esker. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du albistea baieztatu nahi izan, eta ikerketa abian dagoela esatera mugatu da. Ibon Urrengoetxea 43 urteko zornotzarra 2017ko abenduaren 23an hil zuten bi gizonezkok, Bilbo erdigunean. Lapurtu eta kolpatu ostean, ihes egin zuten biek.

Javier de Pedro Realeko jokalari ohia atxilotu dute, bikotekidea jotzea leporatuta

Javier de Pedro Realeko jokalari ohia atxilot...
Javier de Pedro Realeko jokalari ohia atxilotu dute, bikotekidea jotzea leporatuta

Emakumea Donostiako osasun zentro bat...
1:02 min.

Emakumea Donostiako osasun zentro batean artatu behar izan zuten, lesioak zituelako

Javier de Pedro Realeko jokalari ohia atxilotu zuten larunbat goizean, bikotekidea jotzea leporatuta. Donostiako osasun zentro batean artatu behar izan zuten emakumea, lesioak zituelako. Donostiako ostatu batean jazo zen gertaera, larunbat goizaldean; futbolari ohiaren atxiloketa, berriz, Pasaian egin zuten, ikerketaren iturriek jakinarazi dutenez. Emakumeak salaketa jarri ostean, Donostiako guardiako epailearen esku jarri zuten de Pedro larunbat goizean, eta aske utzi zuen, karguekin. 2010ean indarkeria matxistagatik 51 egunez gizarte lanak egitera kondenatu zuten de Pedro, bikotekide ohia mehatxatu eta iraintzeagatik.

'De Miguel auzia'ren makroepaiketa abiatuko d...
'De Miguel auzia'ren makroepaiketa abiatuko dute gaurtik aurrera Gasteizen

Guztira, 26 lagun epaituko dituzte, t...
2:21 min.

Guztira, 26 lagun epaituko dituzte, tartean, Alfredo De Miguel Arabako EAJren 'bigarrena' izandakoa, eta Arabako EAJren beste bi kide ohi. Fiskalaren espetxe-zigorra 400 urte baino gehiagokoa da

'De Miguel auzia'ren epaiketa abiatuko dute astelehen honetan Arabako Auzitegi Probintzialean. Prozesu judizial horretan Arabako EAJren hainbat goi-kargudun ohi auzipetuta daude, ustelkeria politikoa egotzita, tartean, Alfredo De Miguel Arabako EAJren 'bigarrena' izandakoa, Aitor Telleria eta Koldo Ochandiano Arabako EAJren kide ohiak, Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Julian Sanchez Alegria EAEko Parke Teknologikoen Sareko presidente ohia, eta Maria Justina Angulo Zambranako alkate jeltzale izandakoa. Guztira, 26 lagun epaituko dituzte, eta Fiskalak 400 urte baino gehiagoko espetxe-zigorra eskatu du, guztienak zenbatuta. Alfredo de Miguel Arabako EAJren ahaldunarentzat, zehazki, Fiskaltzak 54 urteko espetxe-zigorra eskatu du, legez kanpoko komisioak kobratzen zituen sare bateko buru ustez izateagatik. Fiskaltzaren ustez, 2005 baino lehen sozietate sare bat sortu zuen De Miguelek, "bera eta beste hainbat lagun aberasteko asmoz, legez kanpoko mozkin ekonomikoak lortuta". EAJren kide izateagatik De Miguelek zituen ardura politikoak erabili omen zituen helburu horretarako. 2009ko abenduan Ainhoa Alberdi abokatuak jarritako salaketa batean datza prozesu osoaren jatorria. De Miguelek eta Telleriak 100.000 euroko komisioa ustez eskatu zioten Alberdiri, hark kudeatzen zuen enpresari bati esleitu ziotenean Arabako Parke Teknologikoaren anpliazioa. Zortzi urte eta hilabete bat geroago, hasiko da epaiketa. Guztira, 100 saio baino gehiago izango dira, 12 ataletan antolatuta, eta 150 lekukok eta perituk deklaratuko dute. Aurreikusita dagoenez, epaiketa urriaren 25era arte luzatuko da.

Sustapen Ministerioak informazio-txostena zabaldu dio Iberpistas AP-6ko emakidadunari

Sustapen Ministerioak informazio-txostena zab...
Sustapen Ministerioak informazio-txostena zabaldu dio Iberpistas AP-6ko emakidadunari

AP-6an sortutako kaosaren inguruko az...
1:57 min.

AP-6an sortutako kaosaren inguruko azalpenak eskatuko dizkiote Podemosek eta Ciudadanosek De la Serna ministroari

Iñigo de la Serna Sustapen ministroak jakinarazi duenez, informazio-txostena zabaldu diote Iberpistas (Abertisen eskumendeko Autopistas taldekoa) AP-6ko emakidadunari, elurteen ondorioz, larunbatean, milaka ibilgailu hainbat orduz autobidean harrapatuta gelditu ostean. De la Sernak errepideetan izandako arazoen inguruko azalpenak Diputatuen Kongresuan arazorik gabe emango dituela esan du. Ministroak beharrezko azalpen guztiak "gardentasun osoz" emango ditu Kongresuan, Sustapen Ministerioak Iberpistasen informazioa jaso eta gero, horretarako zabaldu baitio informazio-txostena. Txostenaren ondorioak ezagutu ondoren, arau-haustea eman ote zen aztertuko dute. Ciudadanos alderdiak Iñigo de la Serna Espainiako Gobernuko Sustapen ministroaren eta Juan Ignacio Zoido Barne ministroaren agerraldiak eskatuko ditu Diputatuen Kongresuan. Elur denboraleak errepideetan, AP-6 autobidean batik bat, eragindako kaosa azalpenak eman ditzaten nahi du Riveraren alderdiak. Miguel Gutierrez Ciudadanoseko idazkari nagusiak ohar batean azaldu duenez, alderdiak bihar aurkeztuko du eskaria, bai de la Sernak bai Zoidok bidesaria duen autobide horretako sarbideak zergatik itxi zituzten azal dezaten. Bestalde, Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak ere Iñigo de la Serna Sustapen ministroaren agerraldia eskatuko duela jakinarazi du, elurraren ondorioz AP-6 autobidean izandako kolapsoa azaltzeko. Milaka pertsona geratu ziren harrapatuta. "Gure eginbeharra beteko dugu, eta Sustapen ministroaren agerraldia eskatuko dugu, AP-6an gertatutakoa azaltzeko", gaineratu du.

Oprah Winfreyk gizon boteretsu eta basatien aurka egin du: Ordua iritsi da

Oprah Winfreyk gizon boteretsu eta basatien a...
Oprah Winfreyk gizon boteretsu eta basatien aurka egin du: Ordua iritsi da

Alfonbra gorrian kolore beltza izan n...
1:49 min.

Alfonbra gorrian kolore beltza izan nagusi, azken aldian Hollywooden agerian gelditu den emakumeen aurkako sexu-jazarpena salatzeko. Galan zehar matxismoaren kontrako hitzaldiak nagusitu dira

Urrezko Globoen 75. ekitaldiko galan, emakumeenganako sexu-erasoen kontrako aldarri ozena entzun da. Hitzaldi nabarmenetako bat Oprah Winfrey AEBko telebistako izarrarena izan da, eta munduan nagusi izan diren gizon boteretsu eta basatien kontra egin du. Gala hasi aurretik aktore asko eta asko beltzez jantzita agertu dira alfonbra gorrira, Hollywooeden azken hilabeteotan agerian geratu den emakumeen aurkako sexu-jazarpena salatzeko. Behin sari banaketa ekitaldia hasita ere, matxismoaren kontrako kritikak entzun dira "Me Too" eta "Time's Up" mugimenduen harira. Oprah Winfrey telebista aurkezleak Cecil B. DeMille ohoreko saria irabazi du eta bere hitzaldian urte luzez mundua mendean izan duten gizon boteretsu eta basatiak kritikatu ditu. "Bere denbora iritsi da. Ordua iritsi da". "Egun berri bat dugu aurretik, eta emakume askori eta apartak diren gizon askori esker argituko du egunak. Emakumeak —horietako asko areto honetan daude gaur— eta gizonak elkarlanean arituko dira inork sekula ere 'ni ere bai' (Me too) esan ez dezan", adierazi du zutik jarri den publikoaren aurrean.