Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren 22an, Gasteizen

'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek mobilizazioak iragarri dituzte, “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko

1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta urtero BEZaren arabera eguneratzea eskatu dute gaur 'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek Gasteizen. Iñaki Martin 'Arabako Pentsionistak Lanean' elkarteko ordezkariak eta Juan Antonio Armentia 'Por una vida digna'ko bozeramaileak mobilizazioak iragarri dituzte, pentsiodunen kolektiboaren “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko.

Urtarrilaren 31an ia 1.400 erretirodunek elkarretaratzea egin zuten Correos eraikuntzaren aurrean, Gasteizen, % 0,25eko igoera iragarriz Gizarte Segurantzak bidalitako gutuna sinbolikoki itzultzeko. Orain bi elkarteek manifestazioa deitu dute otsailaren 22rako eta elkarretaratzeak hileko lehen astelehen guztietan, Andre Maria Zuriaren plazan.

“Une honetan egoera jasanezina da, 2014tik % 0,25eko igoera batekin daramagu, eta 2022ra arte horrela jarraituko dugula mehatxu egin digute”, salatu du Armentiak. “Ezin daiteke onartu”, erantsi du.

Etorkizuneko pentsioak kalkulatzeko zenbatekoen murrizketaz ohartarazi du ekintzaileak. Gainera, 2040an pentsioak % 40ko jaitsiera izatea aurreikusi dutela kritikatu du Armentiak. Ordurako “15 milioi pentsiodun baino gehiago” izango direla azpimarratu du Armentiak, baina ordainketak egiteko aurrekontu-saila BPGren % 10etik gora kokatuko ez duela azaldu du Espainiako Gobernuak.

Gutxieneko alarguntza-pentsioa 480 eurokoa da eta erretirodunen batezbesteko pentsioa 760 eurokoa da. 1.080 euroko gutxieneko “pentsio duina” eskatu dute kolektiboek, baita urtero BEZaren arabera igotzea ere. Azkenik, 2018ko ekitaldiaren % 0,25a bertan behera uztea aldarrikatu du Armentiak.

Bestalde, pentsioak “Estatuko Aurrekontu Orokorrekin bermatzea” defendatu du Martinek, pentsio funts pribatuekin osatu beharrean.

Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela salatu du Hiruk eta eteteko eskatu du

Sindikatuak ziurtatu duenez, AT sistema martxan jarri eta lehen hilabetean hogei akats baino gehiago zenbatu ditu

Gipuzkoako N-1 errepidean kamioiei ezartzen zaien bidesari berria oker dabilela salatu du Hiru garraiolarien sindikatuak. Hori dela eta, AT sistemak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu arte bertan behera uztea eskatu du. Horrez gain, oker kobratutako gidariei dirua itzultzea ere eskatu du, baita horrek hilabete guztian bildutako dirua itzultzea esan nahi badu ere.

Lasarte Orian eskainitako prentsaurrekoan Hiruko ordezkariek azaldu dutenez, Via-T sistema izanagatik ere AT sistemak ez die bidesaria kobratu hainbat garraiolariri. Gerora, ordea, ordaindu ez dutenek Aldundiaren mehatxuzko eskutitza jaso dute, baina xehetasunik (noiz eta nola) eta argazkirik gabe.

Ez hori bakarrik, ba omen dira ordaindu beharrik gabe bidesaria kobratu zaien furgoneta, autobus, karabana eta bestelako garraiolariak. Salatu duenez, hogeitik gora kasu zenbatu dituzte eta Diputazioa ez da kaltetuekin harremanetan jarri.

Ildo horretan, ordainketak errepasatzeko eskatu die Hiru sindikatuak gisa horretako ibilgailuak dituztenei, eta akatsen bat antzemanez gero, beraiekin harremanetan jartzeko.

Duela hilabete sartu zen indarrean sistema berria eta egunean, batez beste, 32.000 kamioi igarotzen dira N-1 errepidetik.

8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren LEPean inskribatzeko lehen egunean

Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena. Azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte

Euskal Osasun Zerbitzuak atzo, ostirala, ireki zuen 2016-2017 ekitaldiko Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan (LEP) izena emateko epea. Eta 8.661 lagunek eman dute izena lehen egunean. Interesdunek hilabeteko epea (martxoaren 16ra arte) dute izena emateko Osakidetzaren webgunean. Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena.

Hemen daukazue LEPan izena emateko dokumentua.

Bestalde, badaude lan eskaintza publikoan jasotako lanbide kategorien oinarri bereziak, baita haietako bakoitzari dagokion gai zerrenda ere.

Gainerako kategorietako hautaproben deialdia datorren astean argitaratuko dute.

Guztira, 3.335 lanpostu eskainiko dituzte, ia lanbide kategoria eta espezialitate mediko guztietakoak, eta azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte.

Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburuan izandako hamar borrokatan

Guztira, hiru pertsona artatu dituzte osasun zentroetan. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz

Hiru pertsona zauritu dira asteburuan Iruñean izandako hamar borroka edo erasotan, Iruñeko Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez. Hiru zauritu horiek osasun arreta bar izan zuten. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz. Zehatz-mehatz esanda, geruza kartilaginosoaren zati bat galdu du.

Zenbait kasutan, borroka horietan parte hartu dutenak identifikatu dituzte eta beste kasu batzuk, ostera, ikerketa fasean daude. Udaltzaingoak azpimarratu duenez, eragindako lesioen arabera, litekeena da horietako zenbaiti lesio delituak leporatzea.

Hiritarren Segurtasunari lotuta, Udaltzaingoak 147 esku-hartze egin ditu asteburuan. Esaterako, zortzi droga atzemate egin ditu, horietako lau hiriko Donibane auzoko lokal batean.

Horiei lotuta, pertsona batek autoan ihes egin zuen. Gutxira, ordea, geldiarazi egin zuten eta auto barruan droga atzeman zuten. Halaber, droga proban positibo eman zuen eta 1.000 euroko isuna jartzeaz gain, gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten.

Trafikoari dagokionez, auto bat bidetik atera zen Nafarroa kalearen eta Abejeras kalearen arteko biribilgune batean eta, inor zauritu ez bazen ere, gidariak baimendutako alkohol tasa gainditu zuen. Ondorioz, 1.000 euroko isuna jarri eta gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten.

Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estradizioa hiru urtez eskatu eta gero

2011an kartzelatik atera zuten eta Erresuma Batura joan zen. Hango agintariek behin eta berriz uko egin diote Justizia espainiarraren esku uzteari, aurreko maiatzera arte

Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioak Antton Troitiño epaituko du gaur, astelehena, eta 11 urteko kartzela zigorra ezar liezaioke. 2011an kaleratu zuten Troitiño eta Erresuma Batura joan zen, ordutik han egon da, aurreko maiatzean Espainiaratu zuten arte.

Fiskaltzak Troitiño organizazio terrorista baten kide izatea eta delitua berriz egitea egotzi dio. Gainera, espetxera joateko zigorraz gain, 20 urteko erabateko gaitasungabetzea eta bost urteko zaintzapeko askatasuna ezartzea eskatu du.

Iazko maiatzean onartu zuen Erresuma Batuko Justiziak Troitiño Espainiaratzea, hiru urteko prozesuaren ostean.

Pablo Ruz De la Mata orduko fiskalaren Epaitegiko titularrak 2014an emandako atxilotzeko agindu bati esker lortu du estradizioa ANk. Orduan, ETAko kide izatea eta NANa faltsutzea leporatu zioten.

2012an atxilotu zuten Londresen, Auzitegi Nazionalak egindako lehen eskakizunari jarraituta. Horrezkero, kartzelan sartu zuten baina, 2013an Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzi eta gero, aske geratu zen berriz, Justizia britainiarrak estradizio eskaeraren nondik norakoak ezagutu nahi baitzituzten.

2014an atxilotu zuten berriz, Poliziak Ruzi erreguzko mandatua egitea eskatu eta gero, Troitiñoren Londreseko etxean ETAren agiriak agertu eta gero.

Fiskalaren arabera, Troitiño klandestinitatean murgildu zen, akats baten ondorioz 2011an aske geratu ostean, eta ETA organizazio terroristarekin harremanetan jarri zen berriz, Espainiatik ihes egiten lagun ziezaion, bilatzeko eta atxilotzeko agindua eraginkortasunik gabe uzteko. 2011an aske geratu zenerako, 24 urte emanda zituen espetxean, baina 2017ra arte geratzea aurreikusita zegoen, Parot doktrina aplikatuta.

Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren 22an, Gasteizen

Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren ...
Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren 22an, Gasteizen

'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'P...
2:53 min.

'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek mobilizazioak iragarri dituzte, “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko

1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta urtero BEZaren arabera eguneratzea eskatu dute gaur 'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek Gasteizen. Iñaki Martin 'Arabako Pentsionistak Lanean' elkarteko ordezkariak eta Juan Antonio Armentia 'Por una vida digna'ko bozeramaileak mobilizazioak iragarri dituzte, pentsiodunen kolektiboaren “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko. Urtarrilaren 31an ia 1.400 erretirodunek elkarretaratzea egin zuten Correos eraikuntzaren aurrean, Gasteizen, % 0,25eko igoera iragarriz Gizarte Segurantzak bidalitako gutuna sinbolikoki itzultzeko. Orain bi elkarteek manifestazioa deitu dute otsailaren 22rako eta elkarretaratzeak hileko lehen astelehen guztietan, Andre Maria Zuriaren plazan. “Une honetan egoera jasanezina da, 2014tik % 0,25eko igoera batekin daramagu, eta 2022ra arte horrela jarraituko dugula mehatxu egin digute”, salatu du Armentiak. “Ezin daiteke onartu”, erantsi du. Etorkizuneko pentsioak kalkulatzeko zenbatekoen murrizketaz ohartarazi du ekintzaileak. Gainera, 2040an pentsioak % 40ko jaitsiera izatea aurreikusi dutela kritikatu du Armentiak. Ordurako “15 milioi pentsiodun baino gehiago” izango direla azpimarratu du Armentiak, baina ordainketak egiteko aurrekontu-saila BPGren % 10etik gora kokatuko ez duela azaldu du Espainiako Gobernuak. Gutxieneko alarguntza-pentsioa 480 eurokoa da eta erretirodunen batezbesteko pentsioa 760 eurokoa da. 1.080 euroko gutxieneko “pentsio duina” eskatu dute kolektiboek, baita urtero BEZaren arabera igotzea ere. Azkenik, 2018ko ekitaldiaren % 0,25a bertan behera uztea aldarrikatu du Armentiak. Bestalde, pentsioak “Estatuko Aurrekontu Orokorrekin bermatzea” defendatu du Martinek, pentsio funts pribatuekin osatu beharrean.

2018/02/19

Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela salatu du Hiruk eta eteteko eskatu du

Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela ...
Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela salatu du Hiruk eta eteteko eskatu du

Sindikatuak ziurtatu duenez, AT siste...
1:41 min.

Sindikatuak ziurtatu duenez, AT sistema martxan jarri eta lehen hilabetean hogei akats baino gehiago zenbatu ditu

Gipuzkoako N-1 errepidean kamioiei ezartzen zaien bidesari berria oker dabilela salatu du Hiru garraiolarien sindikatuak. Hori dela eta, AT sistemak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu arte bertan behera uztea eskatu du. Horrez gain, oker kobratutako gidariei dirua itzultzea ere eskatu du, baita horrek hilabete guztian bildutako dirua itzultzea esan nahi badu ere. Lasarte Orian eskainitako prentsaurrekoan Hiruko ordezkariek azaldu dutenez, Via-T sistema izanagatik ere AT sistemak ez die bidesaria kobratu hainbat garraiolariri. Gerora, ordea, ordaindu ez dutenek Aldundiaren mehatxuzko eskutitza jaso dute, baina xehetasunik (noiz eta nola) eta argazkirik gabe. Ez hori bakarrik, ba omen dira ordaindu beharrik gabe bidesaria kobratu zaien furgoneta, autobus, karabana eta bestelako garraiolariak. Salatu duenez, hogeitik gora kasu zenbatu dituzte eta Diputazioa ez da kaltetuekin harremanetan jarri. Ildo horretan, ordainketak errepasatzeko eskatu die Hiru sindikatuak gisa horretako ibilgailuak dituztenei, eta akatsen bat antzemanez gero, beraiekin harremanetan jartzeko. Duela hilabete sartu zen indarrean sistema berria eta egunean, batez beste, 32.000 kamioi igarotzen dira N-1 errepidetik.

2018/02/19

8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren LEPean inskribatzeko lehen egunean

8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren L...
8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren LEPean inskribatzeko lehen egunean

Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, ...
1:05 min.

Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena. Azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte

Euskal Osasun Zerbitzuak atzo, ostirala, ireki zuen 2016-2017 ekitaldiko Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan (LEP) izena emateko epea. Eta 8.661 lagunek eman dute izena lehen egunean. Interesdunek hilabeteko epea (martxoaren 16ra arte) dute izena emateko Osakidetzaren webgunean. Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena. Hemen daukazue LEPan izena emateko dokumentua. Bestalde, badaude lan eskaintza publikoan jasotako lanbide kategorien oinarri bereziak, baita haietako bakoitzari dagokion gai zerrenda ere. Gainerako kategorietako hautaproben deialdia datorren astean argitaratuko dute. Guztira, 3.335 lanpostu eskainiko dituzte, ia lanbide kategoria eta espezialitate mediko guztietakoak, eta azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte.

2018/02/19

Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburuan izandako hamar borrokatan

Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburua...
Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburuan izandako hamar borrokatan

Guztira, hiru pertsona artatu dituzte...
1:41 min.

Guztira, hiru pertsona artatu dituzte osasun zentroetan. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz

Hiru pertsona zauritu dira asteburuan Iruñean izandako hamar borroka edo erasotan, Iruñeko Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez. Hiru zauritu horiek osasun arreta bar izan zuten. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz. Zehatz-mehatz esanda, geruza kartilaginosoaren zati bat galdu du. Zenbait kasutan, borroka horietan parte hartu dutenak identifikatu dituzte eta beste kasu batzuk, ostera, ikerketa fasean daude. Udaltzaingoak azpimarratu duenez, eragindako lesioen arabera, litekeena da horietako zenbaiti lesio delituak leporatzea. Hiritarren Segurtasunari lotuta, Udaltzaingoak 147 esku-hartze egin ditu asteburuan. Esaterako, zortzi droga atzemate egin ditu, horietako lau hiriko Donibane auzoko lokal batean. Horiei lotuta, pertsona batek autoan ihes egin zuen. Gutxira, ordea, geldiarazi egin zuten eta auto barruan droga atzeman zuten. Halaber, droga proban positibo eman zuen eta 1.000 euroko isuna jartzeaz gain, gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten. Trafikoari dagokionez, auto bat bidetik atera zen Nafarroa kalearen eta Abejeras kalearen arteko biribilgune batean eta, inor zauritu ez bazen ere, gidariak baimendutako alkohol tasa gainditu zuen. Ondorioz, 1.000 euroko isuna jarri eta gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten.

2018/02/19

Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estradizioa hiru urtez eskatu eta gero

Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estrad...
Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estradizioa hiru urtez eskatu eta gero

2011an kartzelatik atera zuten eta Er...
2:37 min.

2011an kartzelatik atera zuten eta Erresuma Batura joan zen. Hango agintariek behin eta berriz uko egin diote Justizia espainiarraren esku uzteari, aurreko maiatzera arte

Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioak Antton Troitiño epaituko du gaur, astelehena, eta 11 urteko kartzela zigorra ezar liezaioke. 2011an kaleratu zuten Troitiño eta Erresuma Batura joan zen, ordutik han egon da, aurreko maiatzean Espainiaratu zuten arte. Fiskaltzak Troitiño organizazio terrorista baten kide izatea eta delitua berriz egitea egotzi dio. Gainera, espetxera joateko zigorraz gain, 20 urteko erabateko gaitasungabetzea eta bost urteko zaintzapeko askatasuna ezartzea eskatu du. Iazko maiatzean onartu zuen Erresuma Batuko Justiziak Troitiño Espainiaratzea, hiru urteko prozesuaren ostean. Pablo Ruz De la Mata orduko fiskalaren Epaitegiko titularrak 2014an emandako atxilotzeko agindu bati esker lortu du estradizioa ANk. Orduan, ETAko kide izatea eta NANa faltsutzea leporatu zioten. 2012an atxilotu zuten Londresen, Auzitegi Nazionalak egindako lehen eskakizunari jarraituta. Horrezkero, kartzelan sartu zuten baina, 2013an Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzi eta gero, aske geratu zen berriz, Justizia britainiarrak estradizio eskaeraren nondik norakoak ezagutu nahi baitzituzten. 2014an atxilotu zuten berriz, Poliziak Ruzi erreguzko mandatua egitea eskatu eta gero, Troitiñoren Londreseko etxean ETAren agiriak agertu eta gero. Fiskalaren arabera, Troitiño klandestinitatean murgildu zen, akats baten ondorioz 2011an aske geratu ostean, eta ETA organizazio terroristarekin harremanetan jarri zen berriz, Espainiatik ihes egiten lagun ziezaion, bilatzeko eta atxilotzeko agindua eraginkortasunik gabe uzteko. 2011an aske geratu zenerako, 24 urte emanda zituen espetxean, baina 2017ra arte geratzea aurreikusita zegoen, Parot doktrina aplikatuta.

2018/02/19

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-01-22ko bideoen artxiboa

Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako adingabeak, gaur Fiskaltzaren Aurrera

Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako adinga...
Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako adingabeak, gaur Fiskaltzaren Aurrera

Gaua ertzain-etxean eman dute. Biek a...
1:34 min.

Gaua ertzain-etxean eman dute. Biek aurrekariak dituzte indarkeriaz egindako lapurretengatik

Otxarkoaga Bilboko auzoko etxebizitza batean adineko bikote bat hiltzeagatik atxilotutako 14 urteko bi mutikoak Adingabeen Fiskaltzaren aurrera eramango dituzte gaur. Atzo atxilotu zituzten, eta gaua ertzain-etxean eman dute. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ikerketa zabalik dago oraindik. Bi mutikoek aurrekariak dituzte indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurretengatik. Adingabeak direnez, baina, Adin Txikikoen Fiskaltzak hartuko du bere gain auzia. Lehen atxiloketa igandeko 14:30ean egin zuten, Balmasedan (Bizkaia); bigarren atxiloketa, aldiz, Bilbon, 17:30 aldera. Senar-emazteak ostegunean aurkitu zituzten hilda haien etxebizitzan, Otxarkoaga auzoan. Gorpuek indarkeria-zantzuak zituzten; besteak beste, hainbat labankada. Hiltzaileek bortizkeria handia erabili zuten, ikertzaileen esanetan. Familiarteko batek aurkitu zituen senideen gorpuak, telefonoari erantzuten ez ziotela ikusita, haien etxera joanda, eta agintariak ohartarazi zituen. Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen berehala, eta ikerketa horien ostean egin dituzte bi atxiloketak.

Autobus-geltokiko supermerkatua jaiegunetan zabaltzearen aurkako protesta, Donostian

Autobus-geltokiko supermerkatua jaiegunetan z...
Autobus-geltokiko supermerkatua jaiegunetan zabaltzearen aurkako protesta, Donostian

50 bat lagunek parte hartu dute elkar...
2:15 min.

50 bat lagunek parte hartu dute elkarretaratzean; ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deitu dute ekitaldia

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deituta, 50 bat lagunek hartu dute parte Donostiako autobus-geltokian igande honetan egindako elkarretaratzean; hain zuzen, geltokiko supermerkatua igandeetan eta jaiegunetan irekitzearen aurka protestatzeko egin dute. Sindikatuen xedea izan da, hortaz, galdegitea supermerkatua ez zabaltzea jaiegunetan. 'Igande eta jaiegunetan itxita' lema zuen pankarta bat zutela, manifestariek jaiegunetan irekitzearen aurkako oihuak bota dituzte, eta kartelak ere erakutsi dituzte, 'Gure aisia ez da negozioa'; Uvesco taldeko BM supermerkatuaren sarreran egin dute protesta, berriki inauguratu dute autobus-geltokian. Maddi Aspiazu ELAko bozeramaileak azaldu duenez, igandeetan eta jaiegunetan supermerkatua ez irekitzea lortzea da protestaren helburua; izan ere, egun horietan lan egitea "herritarren interesen aurkakoa da, eta gutxi batzuen interesen aldekoa". "Gauza bat da legeak zer dioen, eta beste bat, aldiz, etika sozialak zer agintzen duen. Jaiegunetan ez irekitzearen aldekoak gara gu, eta ez dugu aitzakiarik nahi; bestela, Madril edo Bartzelona bezalako hiri bat bilakatuko gara, horietan ez dago bereizterik astelehena den, igandea den, larunbata den edo asteartea den", gehitu du Aspiazuk. Sindikatuko ordezkariaren iritziz, igandeetan irekitzeak ez dakar lanpostu gehiago, baizik eta tarte baterako kontratazioak egotea: "Hori ez da onuragarria langilearentzat, ordu batzuk besterik ez baitira, horrela ez dago denbora ondo antolatzerik". Sindikatuen iritziz, jaiegunetan irekitzeak ez du esan nahi kontsumoak gora egingo duenik, eta, berez, kontsumitzaileek ez dute hori eskatzen; hori dela eta, Uvesco taldeko zuzendaritzari eskatu diote "erabakia atzera botatzeko", eta supermerkatua jaiegunetan ez irekitzeko.

Emakume bat hil da Zarautzen, itsasora erorita eta olatuek arrastaka eramanda

Emakume bat hil da Zarautzen, itsasora erorit...
Emakume bat hil da Zarautzen, itsasora erorita eta olatuek arrastaka eramanda

Igande honetako 19:00etan gertatu da,...
0:38 min.

Igande honetako 19:00etan gertatu da, herriko pasealekuan, Getariatik sartzen topatzen den sarreran. Biktimak 90 urte zituen; Zarautzen bertan bizi zen

90 urteko emakume bat hil da Zarautzen (Gipuzkoa), igande arratsaldean, itsasora erorita; herriko pasealekuko eskaileretan zegoela, olatuek arrastaka eraman dute. Emakumea Zarautzen bertan bizi zen. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakaria 19:00ak aldera jazo da, Getariatik sartzen topatzen den pasealekuko sarreran. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, eta erreskatatu eta erreanimatu dute, baina, azkenean, emakumea hil da.

Gizon bat hil da Burlatan bere autoa bidetik irten eta beste biren aurka talka eginda

Gizon bat hil da Burlatan bere autoa bidetik ...
Gizon bat hil da Burlatan bere autoa bidetik irten eta beste biren aurka talka eginda

Autopsiak zehaztuko du zergatik zendu...
1:20 min.

Autopsiak zehaztuko du zergatik zendu den. Dena dela, lehen zantzuen arabera, berez hil da gizona

41 urteko iruindar bat hil da bart Burlatan (Nafarroa) izandako trafiko istripu batean. Autopsiak zehaztuko du zergatik zendu den, baina, lehen zantzuen arabera, berez hil da. Ezbeharra bart jazo da Burlatako Erripagaina etorbidean, 22:20 aldera. Autoa bidetik atea eta aparkatuta zeuden beste biren kontra egin du talka. Anbulantzia bat, suhiltzaileak eta Burlatako eta Eguesibarreko udaltzaingoa bertaratu dira. Foruzaingoaren Atestatu eta Ikerketa taldeak hartu du istripua argitzeko ardura. Gizona Nafarroako Ospitalera eraman dute, eta bertan hil da. Lekukoen testigantzak, gizonaren zauriak eta ibilgailuaren kalteak kontuan hartuta, badirudi berez hil dela gizona, istripua izan aurretik.

Kolonbiako Gobernua zezenketen aurka jarri da, eta kentzeko legea eskatu du

Kolonbiako Gobernua zezenketen aurka jarri da...
Kolonbiako Gobernua zezenketen aurka jarri da, eta kentzeko legea eskatu du

Barne Ministerioaren iritziz, zezenke...
1:42 min.

Barne Ministerioaren iritziz, zezenketak, herrialdean, desagertzen ari dira, zenbait epai-erabakirengatik, eta herritarren kulturan aldaketa gauzatu delako

Kolonbiako Gobernua herrialdean zezenketak egotearen aurka jarri da, eta, halaber, deia egin dio Ordezkarien Ganberari, xede izanik aipatutako Ganberak jarraitzea eztabaidatzen lege-proiektu bat, zezenketak Kolonbian kentzeko. Agiri batean, herrialdeko Barne Ministerioak adierazi du zezenketak, antza, desagertzen ari direla Kolonbian; bi arrazoi zehaztu ditu horretarako: batetik, hainbat epai-erabaki, eta, bestetik, herritarren kulturan aldaketa izan dela. Bogotako La Santamaria zezen-plaza oraintxe irekiko dute berriro, beste denboraldi baterako. Aurten, aurreikusita dago zenbait toreatzaile ospetsuk parte hartzea bertan; besteak beste, Enrique Ponce eta Julian Lopez 'El Juli' espainiarrak, Sebastian Castella, Cayetano, eta Luis Bolivar kolonbiarra izango dira bertan. Barne Ministerioak gogorarazi duenez, Gorte Konstituzionalak erabakia emana du, xede izanik Kongresuak zezenketen gaineko lege bat ebaztea; horretarako, 2019ko maiatzaren 10era arte du epea. Colombia Taurina patzuergoaren datuen arabera, aurreko hamarkadan 50.000-70.000 sarrera saltzen ziren urtero Bogotan, zezenketak ikusteko, baina 2017an, aldiz, 28.000 saldu zituzten. Munduko zortzi herrialdetan daude baimenduta zezenketak; hau da, Kolonbian, eta beste zazpitan.