Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren 22an, Gasteizen

'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek mobilizazioak iragarri dituzte, “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko

1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta urtero BEZaren arabera eguneratzea eskatu dute gaur 'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek Gasteizen. Iñaki Martin 'Arabako Pentsionistak Lanean' elkarteko ordezkariak eta Juan Antonio Armentia 'Por una vida digna'ko bozeramaileak mobilizazioak iragarri dituzte, pentsiodunen kolektiboaren “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko.

Urtarrilaren 31an ia 1.400 erretirodunek elkarretaratzea egin zuten Correos eraikuntzaren aurrean, Gasteizen, % 0,25eko igoera iragarriz Gizarte Segurantzak bidalitako gutuna sinbolikoki itzultzeko. Orain bi elkarteek manifestazioa deitu dute otsailaren 22rako eta elkarretaratzeak hileko lehen astelehen guztietan, Andre Maria Zuriaren plazan.

“Une honetan egoera jasanezina da, 2014tik % 0,25eko igoera batekin daramagu, eta 2022ra arte horrela jarraituko dugula mehatxu egin digute”, salatu du Armentiak. “Ezin daiteke onartu”, erantsi du.

Etorkizuneko pentsioak kalkulatzeko zenbatekoen murrizketaz ohartarazi du ekintzaileak. Gainera, 2040an pentsioak % 40ko jaitsiera izatea aurreikusi dutela kritikatu du Armentiak. Ordurako “15 milioi pentsiodun baino gehiago” izango direla azpimarratu du Armentiak, baina ordainketak egiteko aurrekontu-saila BPGren % 10etik gora kokatuko ez duela azaldu du Espainiako Gobernuak.

Gutxieneko alarguntza-pentsioa 480 eurokoa da eta erretirodunen batezbesteko pentsioa 760 eurokoa da. 1.080 euroko gutxieneko “pentsio duina” eskatu dute kolektiboek, baita urtero BEZaren arabera igotzea ere. Azkenik, 2018ko ekitaldiaren % 0,25a bertan behera uztea aldarrikatu du Armentiak.

Bestalde, pentsioak “Estatuko Aurrekontu Orokorrekin bermatzea” defendatu du Martinek, pentsio funts pribatuekin osatu beharrean.

Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela salatu du Hiruk eta eteteko eskatu du

Sindikatuak ziurtatu duenez, AT sistema martxan jarri eta lehen hilabetean hogei akats baino gehiago zenbatu ditu

Gipuzkoako N-1 errepidean kamioiei ezartzen zaien bidesari berria oker dabilela salatu du Hiru garraiolarien sindikatuak. Hori dela eta, AT sistemak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu arte bertan behera uztea eskatu du. Horrez gain, oker kobratutako gidariei dirua itzultzea ere eskatu du, baita horrek hilabete guztian bildutako dirua itzultzea esan nahi badu ere.

Lasarte Orian eskainitako prentsaurrekoan Hiruko ordezkariek azaldu dutenez, Via-T sistema izanagatik ere AT sistemak ez die bidesaria kobratu hainbat garraiolariri. Gerora, ordea, ordaindu ez dutenek Aldundiaren mehatxuzko eskutitza jaso dute, baina xehetasunik (noiz eta nola) eta argazkirik gabe.

Ez hori bakarrik, ba omen dira ordaindu beharrik gabe bidesaria kobratu zaien furgoneta, autobus, karabana eta bestelako garraiolariak. Salatu duenez, hogeitik gora kasu zenbatu dituzte eta Diputazioa ez da kaltetuekin harremanetan jarri.

Ildo horretan, ordainketak errepasatzeko eskatu die Hiru sindikatuak gisa horretako ibilgailuak dituztenei, eta akatsen bat antzemanez gero, beraiekin harremanetan jartzeko.

Duela hilabete sartu zen indarrean sistema berria eta egunean, batez beste, 32.000 kamioi igarotzen dira N-1 errepidetik.

8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren LEPean inskribatzeko lehen egunean

Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena. Azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte

Euskal Osasun Zerbitzuak atzo, ostirala, ireki zuen 2016-2017 ekitaldiko Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan (LEP) izena emateko epea. Eta 8.661 lagunek eman dute izena lehen egunean. Interesdunek hilabeteko epea (martxoaren 16ra arte) dute izena emateko Osakidetzaren webgunean. Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena.

Hemen daukazue LEPan izena emateko dokumentua.

Bestalde, badaude lan eskaintza publikoan jasotako lanbide kategorien oinarri bereziak, baita haietako bakoitzari dagokion gai zerrenda ere.

Gainerako kategorietako hautaproben deialdia datorren astean argitaratuko dute.

Guztira, 3.335 lanpostu eskainiko dituzte, ia lanbide kategoria eta espezialitate mediko guztietakoak, eta azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte.

Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburuan izandako hamar borrokatan

Guztira, hiru pertsona artatu dituzte osasun zentroetan. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz

Hiru pertsona zauritu dira asteburuan Iruñean izandako hamar borroka edo erasotan, Iruñeko Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez. Hiru zauritu horiek osasun arreta bar izan zuten. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz. Zehatz-mehatz esanda, geruza kartilaginosoaren zati bat galdu du.

Zenbait kasutan, borroka horietan parte hartu dutenak identifikatu dituzte eta beste kasu batzuk, ostera, ikerketa fasean daude. Udaltzaingoak azpimarratu duenez, eragindako lesioen arabera, litekeena da horietako zenbaiti lesio delituak leporatzea.

Hiritarren Segurtasunari lotuta, Udaltzaingoak 147 esku-hartze egin ditu asteburuan. Esaterako, zortzi droga atzemate egin ditu, horietako lau hiriko Donibane auzoko lokal batean.

Horiei lotuta, pertsona batek autoan ihes egin zuen. Gutxira, ordea, geldiarazi egin zuten eta auto barruan droga atzeman zuten. Halaber, droga proban positibo eman zuen eta 1.000 euroko isuna jartzeaz gain, gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten.

Trafikoari dagokionez, auto bat bidetik atera zen Nafarroa kalearen eta Abejeras kalearen arteko biribilgune batean eta, inor zauritu ez bazen ere, gidariak baimendutako alkohol tasa gainditu zuen. Ondorioz, 1.000 euroko isuna jarri eta gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten.

Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estradizioa hiru urtez eskatu eta gero

2011an kartzelatik atera zuten eta Erresuma Batura joan zen. Hango agintariek behin eta berriz uko egin diote Justizia espainiarraren esku uzteari, aurreko maiatzera arte

Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioak Antton Troitiño epaituko du gaur, astelehena, eta 11 urteko kartzela zigorra ezar liezaioke. 2011an kaleratu zuten Troitiño eta Erresuma Batura joan zen, ordutik han egon da, aurreko maiatzean Espainiaratu zuten arte.

Fiskaltzak Troitiño organizazio terrorista baten kide izatea eta delitua berriz egitea egotzi dio. Gainera, espetxera joateko zigorraz gain, 20 urteko erabateko gaitasungabetzea eta bost urteko zaintzapeko askatasuna ezartzea eskatu du.

Iazko maiatzean onartu zuen Erresuma Batuko Justiziak Troitiño Espainiaratzea, hiru urteko prozesuaren ostean.

Pablo Ruz De la Mata orduko fiskalaren Epaitegiko titularrak 2014an emandako atxilotzeko agindu bati esker lortu du estradizioa ANk. Orduan, ETAko kide izatea eta NANa faltsutzea leporatu zioten.

2012an atxilotu zuten Londresen, Auzitegi Nazionalak egindako lehen eskakizunari jarraituta. Horrezkero, kartzelan sartu zuten baina, 2013an Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzi eta gero, aske geratu zen berriz, Justizia britainiarrak estradizio eskaeraren nondik norakoak ezagutu nahi baitzituzten.

2014an atxilotu zuten berriz, Poliziak Ruzi erreguzko mandatua egitea eskatu eta gero, Troitiñoren Londreseko etxean ETAren agiriak agertu eta gero.

Fiskalaren arabera, Troitiño klandestinitatean murgildu zen, akats baten ondorioz 2011an aske geratu ostean, eta ETA organizazio terroristarekin harremanetan jarri zen berriz, Espainiatik ihes egiten lagun ziezaion, bilatzeko eta atxilotzeko agindua eraginkortasunik gabe uzteko. 2011an aske geratu zenerako, 24 urte emanda zituen espetxean, baina 2017ra arte geratzea aurreikusita zegoen, Parot doktrina aplikatuta.

Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren 22an, Gasteizen

Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren ...
Pentsiodunek protesta egingo dute otsailaren 22an, Gasteizen

'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'P...
2:53 min.

'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek mobilizazioak iragarri dituzte, “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko

1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta urtero BEZaren arabera eguneratzea eskatu dute gaur 'Arabako Pentsionistak Lanean' eta 'Por una vida digna' erretirodunen elkarteek Gasteizen. Iñaki Martin 'Arabako Pentsionistak Lanean' elkarteko ordezkariak eta Juan Antonio Armentia 'Por una vida digna'ko bozeramaileak mobilizazioak iragarri dituzte, pentsiodunen kolektiboaren “erosteko ahalmen galeraren” aurrean protesta egiteko. Urtarrilaren 31an ia 1.400 erretirodunek elkarretaratzea egin zuten Correos eraikuntzaren aurrean, Gasteizen, % 0,25eko igoera iragarriz Gizarte Segurantzak bidalitako gutuna sinbolikoki itzultzeko. Orain bi elkarteek manifestazioa deitu dute otsailaren 22rako eta elkarretaratzeak hileko lehen astelehen guztietan, Andre Maria Zuriaren plazan. “Une honetan egoera jasanezina da, 2014tik % 0,25eko igoera batekin daramagu, eta 2022ra arte horrela jarraituko dugula mehatxu egin digute”, salatu du Armentiak. “Ezin daiteke onartu”, erantsi du. Etorkizuneko pentsioak kalkulatzeko zenbatekoen murrizketaz ohartarazi du ekintzaileak. Gainera, 2040an pentsioak % 40ko jaitsiera izatea aurreikusi dutela kritikatu du Armentiak. Ordurako “15 milioi pentsiodun baino gehiago” izango direla azpimarratu du Armentiak, baina ordainketak egiteko aurrekontu-saila BPGren % 10etik gora kokatuko ez duela azaldu du Espainiako Gobernuak. Gutxieneko alarguntza-pentsioa 480 eurokoa da eta erretirodunen batezbesteko pentsioa 760 eurokoa da. 1.080 euroko gutxieneko “pentsio duina” eskatu dute kolektiboek, baita urtero BEZaren arabera igotzea ere. Azkenik, 2018ko ekitaldiaren % 0,25a bertan behera uztea aldarrikatu du Armentiak. Bestalde, pentsioak “Estatuko Aurrekontu Orokorrekin bermatzea” defendatu du Martinek, pentsio funts pribatuekin osatu beharrean.

2018/02/19

Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela salatu du Hiruk eta eteteko eskatu du

Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela ...
Kamioientzako N-1eko bidesaria oker dabilela salatu du Hiruk eta eteteko eskatu du

Sindikatuak ziurtatu duenez, AT siste...
1:41 min.

Sindikatuak ziurtatu duenez, AT sistema martxan jarri eta lehen hilabetean hogei akats baino gehiago zenbatu ditu

Gipuzkoako N-1 errepidean kamioiei ezartzen zaien bidesari berria oker dabilela salatu du Hiru garraiolarien sindikatuak. Hori dela eta, AT sistemak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu arte bertan behera uztea eskatu du. Horrez gain, oker kobratutako gidariei dirua itzultzea ere eskatu du, baita horrek hilabete guztian bildutako dirua itzultzea esan nahi badu ere. Lasarte Orian eskainitako prentsaurrekoan Hiruko ordezkariek azaldu dutenez, Via-T sistema izanagatik ere AT sistemak ez die bidesaria kobratu hainbat garraiolariri. Gerora, ordea, ordaindu ez dutenek Aldundiaren mehatxuzko eskutitza jaso dute, baina xehetasunik (noiz eta nola) eta argazkirik gabe. Ez hori bakarrik, ba omen dira ordaindu beharrik gabe bidesaria kobratu zaien furgoneta, autobus, karabana eta bestelako garraiolariak. Salatu duenez, hogeitik gora kasu zenbatu dituzte eta Diputazioa ez da kaltetuekin harremanetan jarri. Ildo horretan, ordainketak errepasatzeko eskatu die Hiru sindikatuak gisa horretako ibilgailuak dituztenei, eta akatsen bat antzemanez gero, beraiekin harremanetan jartzeko. Duela hilabete sartu zen indarrean sistema berria eta egunean, batez beste, 32.000 kamioi igarotzen dira N-1 errepidetik.

2018/02/19

8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren LEPean inskribatzeko lehen egunean

8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren L...
8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren LEPean inskribatzeko lehen egunean

Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, ...
1:05 min.

Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena. Azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte

Euskal Osasun Zerbitzuak atzo, ostirala, ireki zuen 2016-2017 ekitaldiko Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan (LEP) izena emateko epea. Eta 8.661 lagunek eman dute izena lehen egunean. Interesdunek hilabeteko epea (martxoaren 16ra arte) dute izena emateko Osakidetzaren webgunean. Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena. Hemen daukazue LEPan izena emateko dokumentua. Bestalde, badaude lan eskaintza publikoan jasotako lanbide kategorien oinarri bereziak, baita haietako bakoitzari dagokion gai zerrenda ere. Gainerako kategorietako hautaproben deialdia datorren astean argitaratuko dute. Guztira, 3.335 lanpostu eskainiko dituzte, ia lanbide kategoria eta espezialitate mediko guztietakoak, eta azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte.

2018/02/19

Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburuan izandako hamar borrokatan

Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburua...
Hiru pertsona zauritu dira Iruñean, asteburuan izandako hamar borrokatan

Guztira, hiru pertsona artatu dituzte...
1:41 min.

Guztira, hiru pertsona artatu dituzte osasun zentroetan. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz

Hiru pertsona zauritu dira asteburuan Iruñean izandako hamar borroka edo erasotan, Iruñeko Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez. Hiru zauritu horiek osasun arreta bar izan zuten. Horietako batek zauri larriak zituen belarrian, hozkada baten ondorioz. Zehatz-mehatz esanda, geruza kartilaginosoaren zati bat galdu du. Zenbait kasutan, borroka horietan parte hartu dutenak identifikatu dituzte eta beste kasu batzuk, ostera, ikerketa fasean daude. Udaltzaingoak azpimarratu duenez, eragindako lesioen arabera, litekeena da horietako zenbaiti lesio delituak leporatzea. Hiritarren Segurtasunari lotuta, Udaltzaingoak 147 esku-hartze egin ditu asteburuan. Esaterako, zortzi droga atzemate egin ditu, horietako lau hiriko Donibane auzoko lokal batean. Horiei lotuta, pertsona batek autoan ihes egin zuen. Gutxira, ordea, geldiarazi egin zuten eta auto barruan droga atzeman zuten. Halaber, droga proban positibo eman zuen eta 1.000 euroko isuna jartzeaz gain, gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten. Trafikoari dagokionez, auto bat bidetik atera zen Nafarroa kalearen eta Abejeras kalearen arteko biribilgune batean eta, inor zauritu ez bazen ere, gidariak baimendutako alkohol tasa gainditu zuen. Ondorioz, 1.000 euroko isuna jarri eta gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten.

2018/02/19

Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estradizioa hiru urtez eskatu eta gero

Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estrad...
Troitiñoren aurkako epaiketa gaur ANn, estradizioa hiru urtez eskatu eta gero

2011an kartzelatik atera zuten eta Er...
2:37 min.

2011an kartzelatik atera zuten eta Erresuma Batura joan zen. Hango agintariek behin eta berriz uko egin diote Justizia espainiarraren esku uzteari, aurreko maiatzera arte

Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioak Antton Troitiño epaituko du gaur, astelehena, eta 11 urteko kartzela zigorra ezar liezaioke. 2011an kaleratu zuten Troitiño eta Erresuma Batura joan zen, ordutik han egon da, aurreko maiatzean Espainiaratu zuten arte. Fiskaltzak Troitiño organizazio terrorista baten kide izatea eta delitua berriz egitea egotzi dio. Gainera, espetxera joateko zigorraz gain, 20 urteko erabateko gaitasungabetzea eta bost urteko zaintzapeko askatasuna ezartzea eskatu du. Iazko maiatzean onartu zuen Erresuma Batuko Justiziak Troitiño Espainiaratzea, hiru urteko prozesuaren ostean. Pablo Ruz De la Mata orduko fiskalaren Epaitegiko titularrak 2014an emandako atxilotzeko agindu bati esker lortu du estradizioa ANk. Orduan, ETAko kide izatea eta NANa faltsutzea leporatu zioten. 2012an atxilotu zuten Londresen, Auzitegi Nazionalak egindako lehen eskakizunari jarraituta. Horrezkero, kartzelan sartu zuten baina, 2013an Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzi eta gero, aske geratu zen berriz, Justizia britainiarrak estradizio eskaeraren nondik norakoak ezagutu nahi baitzituzten. 2014an atxilotu zuten berriz, Poliziak Ruzi erreguzko mandatua egitea eskatu eta gero, Troitiñoren Londreseko etxean ETAren agiriak agertu eta gero. Fiskalaren arabera, Troitiño klandestinitatean murgildu zen, akats baten ondorioz 2011an aske geratu ostean, eta ETA organizazio terroristarekin harremanetan jarri zen berriz, Espainiatik ihes egiten lagun ziezaion, bilatzeko eta atxilotzeko agindua eraginkortasunik gabe uzteko. 2011an aske geratu zenerako, 24 urte emanda zituen espetxean, baina 2017ra arte geratzea aurreikusita zegoen, Parot doktrina aplikatuta.

2018/02/19

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-01-26ko bideoen artxiboa

Segurtasun eza handiagoa onartu, baina irmotasuna agindu du Aburtok

Segurtasun eza handiagoa onartu, baina irmota...
Segurtasun eza handiagoa onartu, baina irmotasuna agindu du Aburtok

Segurtasunaren inguruko eztabaida Bil...
3:53 min.

Segurtasunaren inguruko eztabaida Bilboko Udalbatzara heldu da, PPk proposatuta

Azken asteetako gertakari tragikoen ondoren, hirian segurtasun sentsazioak behera egin duela onartu zuen atzo Bilboko Udal Gobernuak (EAJ-PSE), baina Juan Mari Aburto alkateak lasaitasuna eskatu eta irmotasuna agindu zuen. Indarkeriak protagonismoa hartu du azken asteetan Bizkaiko hiriburuan, 87 urteko adineko bikotearen hilketarekin, Otxarkoaga auzoan. Ustez 14 urteko bi nerabe izan dira egileak. Segurtasunaren inguruko eztabaida Bilboko Udalbatzara heldu zen atzo. Udalbatzan, talde politiko guztiek (EAJ, PSE, EH Bildu, PP, Udalberri eta Ganemos Goazen Bilbao) Lucia eta Rafael Otxarkoagako bikotearen eta Ibon Urrengoetxea Zornotzako futbol jokalari ohiaren senideei eta adiskideei elkartasuna eta doluminak agertu zizkieten. Urren abenduaren 23an hil zuten bi adingabek, Bilbon. Eztabaidan, segurtasun sentsazioak behera egin duela onartu zuten alkateak, Tomas del Hierro (EAJ) Segurtasun zinegotziak eta Alfonso Gil (PSE) alkateordeak; baina Bilbo ez dela arriskutsua, azpimarratu zuten. Horrela, lasaitasun mezu bat zabaldu nahi izan zuten. Era berean, irmotasunarekin jardungo dela ziurtatu zuten. Aburtoren hitzetan, segurtasun eza ezin daiteke gizartean txertatu. Zentzu horretan, Bilbo hiri segurua izaten jarraitzeko konpromisoa nabarmendu zuen alkateak. Segurtasunaren inguruko eztabaida PPren proposamen baten eskutik iritsi zen Udalbatzara. Segurtasun egitasmoa eta polizia eredua Udaltzaingoko sindikatuekin batera planifikatzea proposatu zion Alderdi Popularrak Udal Gobernuari, segurtasun gaietan oraineko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Proposamenari zuzenketa aurkeztu zion Gobernuak, alkateak alderdi politiko guztiei aurkeztutako segurtasun itunean sakontzeko, Bilbo seguruago baten aldeko tresna gisa. Azkenean proposamena zuzenketarekin batera onartu zuen Udalbatzak. EAJk eta PSEk zuzenketa babestu zuten, Ganemos Goazenek kontrako botoa eman zuen eta EH Bildu, PP eta Udalberri abstenitu ziren. Guztiek PPren jarrera kritikatu zuten. Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, Bilbon azken asteotan izandako gertaera bortitzen ondorioz (Otxarkoagako hilketa, edo Ibon Urrengoetxearen aurkako krimena, besteak beste), aztoratzeko moduko egunak ari gara bizitzen; hain zuzen ere, Urkulluren iritziz, gertaera horiek krudelak eta onartezinak dira. Hala ere, esan zuen Euskadi erreferentzia dela, segurtasunari dagokionez, eta konpromisoa azaldu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoa guztion artean hobetzen jarrai dezagun.

Udalak onartu egin du Bilbobusen bi geltokiren artean jaitsi ahal izatea

Udalak onartu egin du Bilbobusen bi geltokire...
Udalak onartu egin du Bilbobusen bi geltokiren artean jaitsi ahal izatea

Batik bat, emakumeen aurkako sexu era...
1:46 min.

Batik bat, emakumeen aurkako sexu erasoak saihestea du helburu araudi berriak

Bilboko Udalaren osoko bilkurak aho batez onartu zuen Bilbobus garraio zerbitzuaren araudi berria. Horren ondorioz, gauetan, erabiltzaileak bi geltokiren artean jaitsi ahal izango dira. Horrela, etxetik gertuen dauden puntu batean jaitsi ahal izango dira. Batik bat, emakumeen aurkako sexu erasoak saihestea du helburu erabakiak. Neurria EH Bilduk proposatu zuen. Bruno Zubizarreta zinegotzi abertzaleak osoko bilkuran azaldu zuenez, helburua segurtasuna bermatu eta sexu erasoak saihestea da, bereziki emakumeen kasuan, Bilbobus gehien erabiltzen duen kolektiboa delako. Gainera, nabarmendu zuen herritarrek eta beste hainbat hirik harrera ona egin diotela proposamenari, beste leku askotan ere ezartzea aztertzen ari baitira. Erdibideko geltokiak Udalbatza osoak (EAJ, PSE-EE, EH Bildu, PP, Udalberri eta Goazen) onetsitako Bilbobusen araudi berrian sartu dira, eta alegazioak aurkezteko epea bukatu ostean, berriz hartuko dituzte hizpide hurrengo osoko bilkuran, behin betiko onartzeko. Halaber, Ganemos Goazen Bilbao taldeak egindako proposamenari esker, araudi berriak Bilbobusen ibilgailuetan animaliekin bidaiatzeko eskubidea onartu dute, besteak beste itsuen txakurrak eta gordeta doazen animalia txikiak.

Altsasuko gazte auzipetuen senideek berme demokratikoak eskatu dituzte

Altsasuko gazte auzipetuen senideek berme dem...
Altsasuko gazte auzipetuen senideek berme demokratikoak eskatu dituzte

Zentzugabekeria salatzeko eta askatas...
3:15 min.

Zentzugabekeria salatzeko eta askatasunaren, justiziaren, giza eskubideen eta Zuzenbide Estatuaren printzipioen aldeko konpromisoa adierazteko manifestazioa egingo dute Iruñean

Agerraldi batean Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformek manifestazioa deitu zuten apirilaren 14rako, Iruñean, berme demokratikoa eskatzeko. Protesta 17:30etan Golem zinemetan hasi eta Gaztelu plazan amaituko da. “Pairatzen ari garen zentzugabekeria salatzeko eta askatasunaren, justiziaren, giza eskubideen eta Zuzenbide Estatuaren printzipioen aldeko konpromisoa adierazteko manifestazio hau Nafarroan jendetsuenetariko eta anitzenetariko bat izango delakoaren nahia daukagu”, azaldu zuten Itziar Perez eta Isabel Pozueta bozeramaileek. Biek agiri bat irakurri zuten euskaraz eta gaztelaniaz. Epaiketa apirilaren 16tik 27ra izango da eta fiskalak 375 urteko espetxe-zigorra eskatu du. Altsasu Gurasoak taldeak sustatutako manifestuak 80.000 atxikipen baino gehiago bildu dituela gogorarazi zuten, proportzionaltasuna, justizia eta ekitatea eskatuz, maila politiko eta juridikoan jasotako babesa ere zabala dela esan zuten: 194 jurista eta unibertsitateko irakasle; 83 alkate, horien artean, Iruña, Gasteiz, Donosti eta Bilbokoak; Nafarroako Gobernua eta Parlamentua; Madrileko 88 diputatu eta senatari, 8 alderdi politikoren ordezkari direnak, eta Bruselako 52 europarlamentari. “Imajinaezina den egoera honetan, bermerik gabeko epaiketa baten aurrean gaude. Prozesu honetan hainbat oinarrizko eskubide urratu dira, hala nola, errugabetasunaren presuntzioa, epaile natural eta inpartzialaren eskubidea, defentsarako eskubidea…”, azpimarratu zuten. Bestalde, “ez dago bakarrik gure lagun eta seme-alaben etorkizuna jokoan; gizarte demokratiko baten printzipioak daude jokoan, Zuzenbide Estatu bat dago jokoan”, gogorarazi zuten.

Marimar Blanco:

Marimar Blanco: 'Frantziak ez du aldatu ETAko...
Marimar Blanco: 'Frantziak ez du aldatu ETAko presoekiko politika'

Orain arte, 15 presok egin dute gertu...
2:08 min.

Orain arte, 15 presok egin dute gerturatzeko eskaera, Frantziako Justizia Ministerioaren arabera

Marimar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak esan zuen Frantziak ez duela aldatu ETAko presoekiko politika, horiek Eusal Herriko espetxeetara gerturatzeko. Blanco Frantziako Justizia Ministerioko goi-kargudunekin bildu zen atzo, Parisen. Horren esanetan, legea berdina da, baina ETAko presoek jarrera aldatu dute. Horregatik, Frantzia banan-banan ari da horien gerturatze eskaerak aztertzen. Horren ildotik, Helene Davo Justizia Ministerioko zuzendariordeak lasaitu egin zuen PPko diputatua, eta presoen gerturatzea ez dela orokorra izango zehaztu zion. Blancok azaldu zuenez, Frantzian gerturatzea eskatzeko ez daude Espainian existitzen diren baldintzak, hots, ETAz bereiztea eta barkamena eskatzea. Davok eman zizkion datuen arabera, orain arte 15 presok egin dute gerturatze eskaera, baina Parisek marra gorriei eutsiko die; hau da, odol deliturik ez izatea, Espainiako Justiziarekin auzirik zabalik ez izatea eta kondena betetzeko zorian egotea.