Zeinu Hizkuntza kurtsoak

ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duela aitortu du

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bidalitako adierazpenean, 'gatazkaren ondorioak behin betiko atzean uzteko' eta halakorik berriro ez errepikatzeko konpromisoa azaldu du.

Behin betiko amaieraren iragarpenaren atarian, ETAk eragindako kalteari eta "samin handia"ri buruzko adierazpena kaleratu du, "zinez sentitzen" duela esanez eta halakorik ez errepikatzeko konpromisoa azalduz.

Apirilaren 8ko data du oharrak, armagabetzearen lehen urteurrenarekin bat eginez, hain zuzen ere. Gara eta Berria egunkarietara bidalitako oharrean, "gehiegizko sufrikarioa" izan dela onartu du ETAk: "hildakoak, zaurituak, torturatuak, bahituak edo erbestea". Horietako askok atzerrira joan behar izan dutela eta, min horretan izandako "ardura zuzena" onartu du. "Halakorik inoiz ez zuela gertatu behar edo ez zela denboran hainbeste luzatu behar adierazi nahi du", gaineratu du.

"Kontziente gara borroka armatuaren garai luze honetan samin handia eragin dugula. Konponbiderik ez duen kalte asko ere. ETAren ekintzek eragindako hildako, zauritu eta biktimei, gatazkaren ondorioz kaltetuak izan diren heinean, errespetua agertu nahi diegu. Zinez sentitzen dugu", azpimarratu du ETAk.

Ohar horretan nabarmendu duenez, "akatsen ondorioz edo akats izan diren erabakiak hartu izanaren ondorioz", gatazkan parte-hartze zuzenik ez zuten biktimak ere eragin ditu ETAk, bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo ere.

Bere jardunak inolako erantzukizunik ez zuten hainbat herritar kaltetu dituela azpimarratu du ETAk. "Atzerabiderik ez duten kalte larriak ere eragin ditugu herritarren artean eta haiei eta haien senideei ere barkamena eskatzen diegu. Hitz hauek ez dute gertatutakoa konponduko, ez eta mina arinduko ere. Begirunez diogu, berriro ere inolako atsekaberik sortu nahi gabe", dio idatziak.

"Ulertzen dugu askok guk egindakoa onartezina eta bidegabea izan dela ustea eta adieraztea, eta errespetatzen dugu, inori ezin baitzaio behartu pentsatu edo sentitzen ez duena esatera", nabarmendu du.

ETAren esanetan, Estatuaren indarrek zein hauekin batera jardun zuten indar autonomistek, legaren mozorroa erabili arren, egindako ekintza "asko eta asko" bidegabeak izan dira herritar askorentzat eta "horiek ere ez dute umiliaziorik merezi".

"Osterantzean, txaloa merezi duen bidezko kaltea izan dela ulertu beharko genuke", ziurtatu du.

Ildo horretan, ETAk dio inork ezin duela iragana aldatu, baina iragan hori desitxuratzea edo zati batzuk ezkutatzen saiatzea etorkizunari begira egin ahal den "gauzarik okerrenetakoa" litzatekeela.

"Denok onartu dezagun izandako ardura eta eragindako mina. Ikuspuntu eta sentipen berberak ez izan arren, denok besteek ere izandako sufrimendua aitortu behar dugu, begirunez. Horixe adierazi nahi du ETAk", azaldu du.

Etorkizunari begira, "berradiskidetzea" aipatu du oraindik egin beharreko lanen artean, "maila askotan zintzotasunez herritarren artean jadanik egiten ari dena". "Beharrezko ariketa da egia modu eraikitzailean azaleratzeko, zauriak sendatzeko eta halako sufrikariorik berriro gerta ez dadin bermeak eraikitzeko. Gatazka politikoari konponbide demokratikoa emanez Euskal Herrian bakea eraiki eta askatasuna lortu ahalko dira", dio ETAk oharraren amaieran.

Adierazpenaz gain, ETAk bidalitako argibide oharrean azpimarratu du ETAk egindako ekintza guztiak bere egin dituela aldian-aldian kaleratutako agirietan, eta horietan "ETAren kidegoak ardura kolektiboa" hartu duela bere erantzukizuna onartuz. "Hori azpimarratzea garrantzitsua iruditu zaigu, oraindik ere Euskal Herrian gertatutako indarkeriazko ekintza asko ez baititu inork onartu. Inork ez ditu argitu", gaineratu du.

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta pentsiodunen plataformek manifestazioak deitu dituzte maiatzaren 5ean eta 26an.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformak Gasteizen bildu dira, eta "pentsio duinak" aldarrikatzeko mobilizazio gehiago deitzea erabaki dute. Manifestazioak maiatzaren 5ean eta 26an izango dira, euskal hiriburuetan.

Xabier Isasa Bizkaiko pentsiodunen plataformako bozeramaileak erantsi du astero herri eta hirietan egiten diren BILKETEI ere eutsiko dietela.

Maiatzaren 5eko manifestazioak deitu dituzte Estatuko pentsiodunen plataformek eta horiek bat egitea erabaki dute. Alabaina, maiatzaren 26rako beste mobilizazio bat antolatuko dute Euskal Herrian eta gizarteari kalera ateratzeko deia luzatu diote. Hilean 1.080 euroko "pentsio duina" jasotzea exijitzen dute.

"Pentsioen arazo larria erakundeen eta alderdi politikoen agendan sartzea lortu dugu, baina ez dugu haien konpromisoa lortu. Horrenbestez, Euskal Herrian manifestazioak deitzera behartuta gaude, Madrileko, Gasteizeko eta Iruñeko gobernuak neurriak hartzera behartzeko, gure pentsioak hobetu eta sistema publiko duina bermatzeko", azpimarratu du.

Horrez gain, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformek batzorde bat osatzea erabaki dute, aurrerantzean egin beharreko ekimenak eta deitu beharreko protestak hobeto koordinatzeko asmoz. 1:25

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

5 urteko neskatoaren ama datorren astelehenean hasiko da gose-greba egiten, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak agindutakoa betetzeko. Umeak autismo berezi larria du.

Autismo berezi larria duen 5 urteko neskato baten amak gose-greba mugagabea egingo du datorren astelehenetik aurrera. Protesta Bilbon egingo du. Hezkuntza beharrizan bereziak dituzten umeentzako ikasgela egonkor bat Enkarterrin sortzea agindu zuen Eusko Jaurlaritzak. Exekutiboak agindutakoa betetzea nahi du haurraren amak.

Inga Aguirremalloa Lagundu Nee Enkarterri elkarteko presidenteak gaur agiri batean jakitera eman duenez, Enkarterrin ikasgela finkoa sortzeko konpromisoa hartu zuen Jaurlaritzak duela bi hilabete, Raquel Garcia amaren aurrean.

Inga Aguirremalloak salatu duenez, Gasteizko Exekutiboko hezkuntza arduradunek hitza jan dute orain, “errentagarria ez dela argudiatuta”. “Legeak ez du inolako gutxieneko ikasle kopururik zehazten”, gogorarazi du Aguirremalloak.

Inga Aguirremalloaren hitzetan, “beharrizan bereziak dituen neskato baten hezkuntzarako eskubidea legitimoa da”, eta “modu zeken honetan urratzen ari dira”.

Horregatik, Raquel Garciak gose-greba mugagabe bati hasiera emango dio apirilaren 23an Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon, “agindutakoa bete arte”.

Azkenik, “kemen handiko ama batek bere seme-alabaren eskubideak bermatzeko era honetan borroka egitea beharrezkoa da”, eta “gure politikariek hitzik ez baldin badute”, galdetu du elkarteko presidenteak.

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan denak lekukoa hartu dio Raul Castrori. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza.

Miguel Díaz-Canel 2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan dena herrialdeko presidente izatera pasatu da. Duela sei hamarkadatatik lehenengoz herrialdeko mandatari nagusiak ez du Castro abizena.

58 urte betetzear ditu Diaz-Canelek, eta Raul Castroren lekukoa hartu du. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza, berak 2013an erregimeneko goi karguen agintaldiari jarri zion muga beteta.

Villa Claran jaio zen (Santa Klara, Kuba) 1960ko apirilaren 20an (Fidel Castro buru izan zuen Iraultzaren garaipenetik urtebetera). Kubako agintari berria alderdi komunistaren (PPC) oinarrietatik dator; era progresibo eta zuhurrean igotzen joan da botere egituran, eta erregimeneko bigarrena izatera heldu da.

Ingeniaritza elektronikoko ikasketak egin zituen, eta 1982an graduatu zen. Kubako Indar Armatuen parte izan da 1985era arte, eta urte hartako apiriletik Las Villaseko Unibertsitate Zentraleko irakaslea izan da: zentro horretan hasi zuen, bi urte geroago, eta irakaskuntza utzi gabe, ibilbide politikoa, Komunista Gazteen Batasunean.

Garai hartan izan zuen nazioarteko esperientzia, Nikaraguan, 1987 eta 1989 urteen artean Kubako Indar Armatuen eremu aditua izan zen, Gobernu sandinistari laguntzeko, Anastasio Somoza diktadore ohiaren indarren (AEBk babestuta) aurkako gerran.

Handik Kubara itzultzean, Gazte Komunisten Batasunean garatzen jarraitu zuen, eta Buro Nazionaleko kide izatera iritsi zen; arlo ideologikoaren arduradun eta taldeko bigarren idazkaria. Idazkaritzara 1993an heldu zen, Roberto Robaina, ordura arte taldeko buruzagia izan zena, Kanpo gaietarako ministro izendatu zutenean.

Aldi berean, Diaz-Canelek bere ibilbidea hasi zuen alderdi komunistan: 1991n alderdiko batzorde nazionalean sartu zen, 1993an Villa Clarako taldeko zuzendaritzara iritsi zen, eta probintziako idazkari izan zen 1994 eta 2003 urteen artean.

2003a urte garrantzitsua izan zen Diaz-Canelen ibilbidean, izan ere, alderdiko Buro Politikoan sartu zen, Asanblea Nazionaleko diputatu aukeratu zuten Placetasen (Villa Clara) eta urte horretan Holguineko zuzendaritza politikora eraman zuten. Bertako probintzia idazkari izan zen 2009ra arte.

2009an sartu zen Gobernuan, Raul Castrok Goi Hezkuntzako ministro izendatu zuenean. Kargu horretan Estatuko eta Gobernuko buruzagientzako eskola martxan jartzeko ardura hartu zuen. 2011ko urrian ireki zuten, belaunaldien erreleboa prestatzeko.

Hiru urte geroago, 2012ko martxoaren 22an, Raul Castrok gorago igo zuen, Ministroen Kontseiluko presidenteorde izendatuta, Jose Ramon Fernandez eskarmentu handiko pertsonaren ordez.

Halere, Diaz-Canelen goraldirik garrantzitsuena 2013ko otsaileko hauteskundeen ostean izan zen, Estatu Batzordeko lehen presidenteorde izendatu zutenean; Jose Ramon Machado Ventura "historikoa" ordezkatuz. Modu horretan, Raul Castroren Gobernuko bigarrena bilakatu zen, eta Castro familiako gazteenaren balizko ondorengo.

ETAk eragindako

ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duel...
ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duela aitortu du

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bid...
3:38 min.

'Berria' eta 'Gara' egunkarietara bidalitako adierazpenean, 'gatazkaren ondorioak behin betiko atzean uzteko' eta halakorik berriro ez errepikatzeko konpromisoa azaldu du.

Behin betiko amaieraren iragarpenaren atarian, ETAk eragindako kalteari eta "samin handia"ri buruzko adierazpena kaleratu du, "zinez sentitzen" duela esanez eta halakorik ez errepikatzeko konpromisoa azalduz. Apirilaren 8ko data du oharrak, armagabetzearen lehen urteurrenarekin bat eginez, hain zuzen ere. Gara eta Berria egunkarietara bidalitako oharrean, "gehiegizko sufrikarioa" izan dela onartu du ETAk: "hildakoak, zaurituak, torturatuak, bahituak edo erbestea". Horietako askok atzerrira joan behar izan dutela eta, min horretan izandako "ardura zuzena" onartu du. "Halakorik inoiz ez zuela gertatu behar edo ez zela denboran hainbeste luzatu behar adierazi nahi du", gaineratu du. "Kontziente gara borroka armatuaren garai luze honetan samin handia eragin dugula. Konponbiderik ez duen kalte asko ere. ETAren ekintzek eragindako hildako, zauritu eta biktimei, gatazkaren ondorioz kaltetuak izan diren heinean, errespetua agertu nahi diegu. Zinez sentitzen dugu", azpimarratu du ETAk. Ohar horretan nabarmendu duenez, "akatsen ondorioz edo akats izan diren erabakiak hartu izanaren ondorioz", gatazkan parte-hartze zuzenik ez zuten biktimak ere eragin ditu ETAk, bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo ere. Bere jardunak inolako erantzukizunik ez zuten hainbat herritar kaltetu dituela azpimarratu du ETAk. "Atzerabiderik ez duten kalte larriak ere eragin ditugu herritarren artean eta haiei eta haien senideei ere barkamena eskatzen diegu. Hitz hauek ez dute gertatutakoa konponduko, ez eta mina arinduko ere. Begirunez diogu, berriro ere inolako atsekaberik sortu nahi gabe", dio idatziak. "Ulertzen dugu askok guk egindakoa onartezina eta bidegabea izan dela ustea eta adieraztea, eta errespetatzen dugu, inori ezin baitzaio behartu pentsatu edo sentitzen ez duena esatera", nabarmendu du. ETAren esanetan, Estatuaren indarrek zein hauekin batera jardun zuten indar autonomistek, legaren mozorroa erabili arren, egindako ekintza "asko eta asko" bidegabeak izan dira herritar askorentzat eta "horiek ere ez dute umiliaziorik merezi". "Osterantzean, txaloa merezi duen bidezko kaltea izan dela ulertu beharko genuke", ziurtatu du. Ildo horretan, ETAk dio inork ezin duela iragana aldatu, baina iragan hori desitxuratzea edo zati batzuk ezkutatzen saiatzea etorkizunari begira egin ahal den "gauzarik okerrenetakoa" litzatekeela. "Denok onartu dezagun izandako ardura eta eragindako mina. Ikuspuntu eta sentipen berberak ez izan arren, denok besteek ere izandako sufrimendua aitortu behar dugu, begirunez. Horixe adierazi nahi du ETAk", azaldu du. Etorkizunari begira, "berradiskidetzea" aipatu du oraindik egin beharreko lanen artean, "maila askotan zintzotasunez herritarren artean jadanik egiten ari dena". "Beharrezko ariketa da egia modu eraikitzailean azaleratzeko, zauriak sendatzeko eta halako sufrikariorik berriro gerta ez dadin bermeak eraikitzeko. Gatazka politikoari konponbide demokratikoa emanez Euskal Herrian bakea eraiki eta askatasuna lortu ahalko dira", dio ETAk oharraren amaieran. Adierazpenaz gain, ETAk bidalitako argibide oharrean azpimarratu du ETAk egindako ekintza guztiak bere egin dituela aldian-aldian kaleratutako agirietan, eta horietan "ETAren kidegoak ardura kolektiboa" hartu duela bere erantzukizuna onartuz. "Hori azpimarratzea garrantzitsua iruditu zaigu, oraindik ere Euskal Herrian gertatutako indarkeriazko ekintza asko ez baititu inork onartu. Inork ez ditu argitu", gaineratu du.

2018/04/20

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat erat...
Euskal Herriko pentsiodunek batzorde bat eratuko dute ekimenak hobeto koordinatzeko

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta ...
2:01 min.

Halaber, Euskal Herriko jubilatu eta pentsiodunen plataformek manifestazioak deitu dituzte maiatzaren 5ean eta 26an.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformak Gasteizen bildu dira, eta "pentsio duinak" aldarrikatzeko mobilizazio gehiago deitzea erabaki dute. Manifestazioak maiatzaren 5ean eta 26an izango dira, euskal hiriburuetan. Xabier Isasa Bizkaiko pentsiodunen plataformako bozeramaileak erantsi du astero herri eta hirietan egiten diren BILKETEI ere eutsiko dietela. Maiatzaren 5eko manifestazioak deitu dituzte Estatuko pentsiodunen plataformek eta horiek bat egitea erabaki dute. Alabaina, maiatzaren 26rako beste mobilizazio bat antolatuko dute Euskal Herrian eta gizarteari kalera ateratzeko deia luzatu diote. Hilean 1.080 euroko "pentsio duina" jasotzea exijitzen dute. "Pentsioen arazo larria erakundeen eta alderdi politikoen agendan sartzea lortu dugu, baina ez dugu haien konpromisoa lortu. Horrenbestez, Euskal Herrian manifestazioak deitzera behartuta gaude, Madrileko, Gasteizeko eta Iruñeko gobernuak neurriak hartzera behartzeko, gure pentsioak hobetu eta sistema publiko duina bermatzeko", azpimarratu du. Horrez gain, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jubilatu eta pentsiodunen plataformek batzorde bat osatzea erabaki dute, aurrerantzean egin beharreko ekimenak eta deitu beharreko protestak hobeto koordinatzeko asmoz. 1:25

2018/04/20

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

Autismoa duen neska baten amak gose-greba egi...
Autismoa duen neska baten amak gose-greba egingo du, ikasgela egonkor bat lortzeko

5 urteko neskatoaren ama datorren ast...
4:20 min.

5 urteko neskatoaren ama datorren astelehenean hasiko da gose-greba egiten, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak agindutakoa betetzeko. Umeak autismo berezi larria du.

Autismo berezi larria duen 5 urteko neskato baten amak gose-greba mugagabea egingo du datorren astelehenetik aurrera. Protesta Bilbon egingo du. Hezkuntza beharrizan bereziak dituzten umeentzako ikasgela egonkor bat Enkarterrin sortzea agindu zuen Eusko Jaurlaritzak. Exekutiboak agindutakoa betetzea nahi du haurraren amak. Inga Aguirremalloa Lagundu Nee Enkarterri elkarteko presidenteak gaur agiri batean jakitera eman duenez, Enkarterrin ikasgela finkoa sortzeko konpromisoa hartu zuen Jaurlaritzak duela bi hilabete, Raquel Garcia amaren aurrean. Inga Aguirremalloak salatu duenez, Gasteizko Exekutiboko hezkuntza arduradunek hitza jan dute orain, “errentagarria ez dela argudiatuta”. “Legeak ez du inolako gutxieneko ikasle kopururik zehazten”, gogorarazi du Aguirremalloak. Inga Aguirremalloaren hitzetan, “beharrizan bereziak dituen neskato baten hezkuntzarako eskubidea legitimoa da”, eta “modu zeken honetan urratzen ari dira”. Horregatik, Raquel Garciak gose-greba mugagabe bati hasiera emango dio apirilaren 23an Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon, “agindutakoa bete arte”. Azkenik, “kemen handiko ama batek bere seme-alabaren eskubideak bermatzeko era honetan borroka egitea beharrezkoa da”, eta “gure politikariek hitzik ez baldin badute”, galdetu du elkarteko presidenteak.

2018/04/20

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko l...
Miguel Diaz-Canel, Castroren aroaren osteko lehen presidentea

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena iz...
2:04 min.

2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan denak lekukoa hartu dio Raul Castrori. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza.

Miguel Díaz-Canel 2013tik Kubako Gobernuko bigarrena izan dena herrialdeko presidente izatera pasatu da. Duela sei hamarkadatatik lehenengoz herrialdeko mandatari nagusiak ez du Castro abizena. 58 urte betetzear ditu Diaz-Canelek, eta Raul Castroren lekukoa hartu du. Azken honek hamabi urteren ostean utzi du herrialdeko presidentetza, berak 2013an erregimeneko goi karguen agintaldiari jarri zion muga beteta. Villa Claran jaio zen (Santa Klara, Kuba) 1960ko apirilaren 20an (Fidel Castro buru izan zuen Iraultzaren garaipenetik urtebetera). Kubako agintari berria alderdi komunistaren (PPC) oinarrietatik dator; era progresibo eta zuhurrean igotzen joan da botere egituran, eta erregimeneko bigarrena izatera heldu da. Ingeniaritza elektronikoko ikasketak egin zituen, eta 1982an graduatu zen. Kubako Indar Armatuen parte izan da 1985era arte, eta urte hartako apiriletik Las Villaseko Unibertsitate Zentraleko irakaslea izan da: zentro horretan hasi zuen, bi urte geroago, eta irakaskuntza utzi gabe, ibilbide politikoa, Komunista Gazteen Batasunean. Garai hartan izan zuen nazioarteko esperientzia, Nikaraguan, 1987 eta 1989 urteen artean Kubako Indar Armatuen eremu aditua izan zen, Gobernu sandinistari laguntzeko, Anastasio Somoza diktadore ohiaren indarren (AEBk babestuta) aurkako gerran. Handik Kubara itzultzean, Gazte Komunisten Batasunean garatzen jarraitu zuen, eta Buro Nazionaleko kide izatera iritsi zen; arlo ideologikoaren arduradun eta taldeko bigarren idazkaria. Idazkaritzara 1993an heldu zen, Roberto Robaina, ordura arte taldeko buruzagia izan zena, Kanpo gaietarako ministro izendatu zutenean. Aldi berean, Diaz-Canelek bere ibilbidea hasi zuen alderdi komunistan: 1991n alderdiko batzorde nazionalean sartu zen, 1993an Villa Clarako taldeko zuzendaritzara iritsi zen, eta probintziako idazkari izan zen 1994 eta 2003 urteen artean. 2003a urte garrantzitsua izan zen Diaz-Canelen ibilbidean, izan ere, alderdiko Buro Politikoan sartu zen, Asanblea Nazionaleko diputatu aukeratu zuten Placetasen (Villa Clara) eta urte horretan Holguineko zuzendaritza politikora eraman zuten. Bertako probintzia idazkari izan zen 2009ra arte. 2009an sartu zen Gobernuan, Raul Castrok Goi Hezkuntzako ministro izendatu zuenean. Kargu horretan Estatuko eta Gobernuko buruzagientzako eskola martxan jartzeko ardura hartu zuen. 2011ko urrian ireki zuten, belaunaldien erreleboa prestatzeko. Hiru urte geroago, 2012ko martxoaren 22an, Raul Castrok gorago igo zuen, Ministroen Kontseiluko presidenteorde izendatuta, Jose Ramon Fernandez eskarmentu handiko pertsonaren ordez. Halere, Diaz-Canelen goraldirik garrantzitsuena 2013ko otsaileko hauteskundeen ostean izan zen, Estatu Batzordeko lehen presidenteorde izendatu zutenean; Jose Ramon Machado Ventura "historikoa" ordezkatuz. Modu horretan, Raul Castroren Gobernuko bigarrena bilakatu zen, eta Castro familiako gazteenaren balizko ondorengo.

2018/04/20

Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 
Martxoa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

        2018-03-21ko bideoen artxiboa

Emakume bat atxilotu dute Barakaldon bikotekideari labanaz eraso egiteagatik

Emakume bat atxilotu dute Barakaldon bikoteki...
Emakume bat atxilotu dute Barakaldon bikotekideari labanaz eraso egiteagatik

Gizonak larri zauritu zen. Emakumeak ...
1:26 min.

Gizonak larri zauritu zen. Emakumeak zauri arinak izan zituen, eta epaileak aske utzi zuen, karguekin.

Ertzaintzak 40 urteko emakume bat atxilotu zuten astelehen arratsaldean Barakaldon (Bizkaia) senarrari labana batekin eraso egiteagatik. Biktimak zauri larriak zituen bularraldean, eta ebakuntza egin behar izan zioten. Emakumeak ere zauriak zituen, arinagoak, hanka batean eta bularraldean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez, gertakariak asteleheneko 20:30 aldera jazo ziren, bikoteak Barakaldon duen etxean. Ordu horretan gizonezko batek larrialdietara deitu zuen laguntza eske, bularrean labana batekin eraso ziotela esanez. Ertzaintza eta larrialdietako osasun-zerbitzuak berehala joan ziren esandako lekura, eta gizona lurrean etzanda, konorterik gabe aurkitu zuten, bularraldean zauri sakona zuela. Osasun-langileek biktima bertan egonkortzen eta ospitalera eramateko prestatzen zuten bitartean, Ertzaintzako agenteek bikotekidea atxilotu egin zuten, ustezko erasotzaile gisa. Sukaldeko labana bat froga gisa hartu zuten agenteek. Emakumeak zauri arinak zituen hanka batean eta bularraldean, senarrak istiluan eragindakoak, eta artatu behar izan zuten. Polizia-egoitzan beharrezko izapideak egin ondoren, atxilotua justiziaren esku utzi zuten. Epaileak aske utzi zuen, karguekin.

Bi ume hil dira Getafeko etxebizitza batean izan den sutean

Bi ume hil dira Getafeko etxebizitza batean i...
Bi ume hil dira Getafeko etxebizitza batean izan den sutean

Handik gutxira, aita hilda topatu dut...
2:08 min.

Handik gutxira, aita hilda topatu dute, tren batek harrapatuta. Poliziak uste du gizonak piztu duela sua eta ondoren bere buruaz beste egin duela, dirudienez, genero indarkeria kasu batean.

8 eta 13 urteko neba-arrebak hil dira bart Getafeko (Madril) etxebizitza batean izan den sutean eta haren aita hilda topatu dute inguruko tren-geltoki batean trenak harrapatu ostean, Madrilgo Larrialdi Zerbitzuek jakinarazi dutenez. Dirudienez, indarkeria matxista kasu bat litzateke, bikoteak banatzeko prosezua hasita zuen eta, aurretik tratu txarren salaketarik ezta urruntze agindurik egon ez bada ere. Sutea 20:30 aldera piztu zen Getafeko Benjamin Palencia kaleko etxebizitza batean. Suhiltzaileak bertaratu ziren eta berehala itzali zuten sua. Garrek etxearen zati bat soilik kiskali zuten, baina sua amatatzean bi umeen hilotzak aurkitu zituzten. Umeak bakarrik eta giltzapetuta zeuden etxean sua piztu denean, ikertzaileek Europa Pressi adierazi diotenez. Ama ospitalera eraman behar izan zuten, antsietate krisiak jota. Handik gutxira egiaztatu zuten Getafeko geltoki batean trenak harrapatuta hil zen gizonezkoa ume horien aita zela. Hipotesi nagusiaren arabera, aitak nahita piztu zuen sua eta ondoren ihesi joan zen eta bere buruaz beste egin zuen. A.G.L. zen gizona, 46 urtekoa, espainiarra eta aurrekaririk gabekoa. Atzo umeekin batera eman zuen arratsaldea, familiaren etxebizitzan, Benjamen Palencia kalean. Getafeko Udalak hiru dolu egun ofizial ezarri ditu umeen heriotzagatik, gaurko ekitaldi ofizial guztiak bertan behera utzi eta bilkura bat deitu du 12:00etarako Udaletxean. Nolanahi ere, Poliziak ikerketarekin aurrera jarraitzen du.

Facebook asaldatuta agertu da filtrazioagatik, eta engainatu zutela esan du

Facebook asaldatuta agertu da filtrazioagatik...
Facebook asaldatuta agertu da filtrazioagatik, eta engainatu zutela esan du

Baliteke enpresak hainbat milioiko is...
3:22 min.

Baliteke enpresak hainbat milioiko isun bati aurre egin behar izatea, AEBko Merkataritza Batzorde Federalak ikerketa abiatu baitu. Cambridge Analyticak kontseilari delegatua kaleratu du.

Facebook enpresa estatubatuarrak "asaldatuta" dagoela adierazi du, Donald Trumpen hauteskunde kanpainari lotutako enpresa bati sare sozialeko milioika erabiltzaileren datuak filtratu dizkiotela akusatu ostean. Gainera, baliteke enpresak hainbat milioiko isun bati aurre egin behar izatea, AEBko Merkataritza Batzorde Federalak ikerketa abiatu baitu. "Enpresa osoa ikaratuta dago engainatu gintuztelako. Jendearen informazioa babesteko politikak indartzeko konpromisoa dugu, eta beharrezko pausoak emango ditugu hori lortzeko", adierazi du enpresak hedabideei igorritako ohar baten bidez. Paul Frewal enpresako presidenteordeak ondoren Eferi adierazi dionaren arabera, enpresaren ardatza erabiltzaileen "informazioa babestea" da, eta konpromiso hori bera eskatzen diete Facebooken aplikazioak garatzen dituzten guztiei. "Txostenek egia jasotzen badute, gure arauen urraketa larria izango litzateke. Esku hartu duten alde guztiek, baita SCL Group / Cambridge Analyticak, Christopher Wyliek eta Aleksandr Koganek ere, ziurtatu ziguten datuak desagerrarazi zituztela", gaineratu du Grewalek. "Datuok ezabatu ez zituztela dioten txostenak ikusita, hiru aktore horien kontuak desaktibatzen ari gara, informazio gehiago jaso bitartean. Beharrezko neurriak hartuko ditugu aipatutako datuak behin betiko ezaba ditzaten, eta arau-hausleen aurkako neurriak hartuko ditugu", erantsi duenez, AEBko Merkataritza Batzorde Federalak ikerketa abiatu duela ezagutu ostean eman du erantzuna Mark Zuckerbergek gidatzen duen enpresak. Baliteke zenbait milioiko isun bati aurre egin behar izatea. Hedabide britainiarrek asteburuan plazaratu zuten informazioaren arabera, Cambridge Analyticak Facebooken datu-basera sartzeko aukera izan zuen, eta hori enpresaren konfidentzialtasun arauak argi eta garbi urratzea da. Konpainiak (Steve Bannon Trumpen kanpainaburu ohia enpresa horretako inbertitzailea da) aitortu du dagoeneko 50 milioi erabiltzaile ingururen datuak manipulatu zituela, hautesleen erabakiak aurreikusiko dituen programa bat garatu eta aldatu ahal izateko. Momentura arte, Faceboookek ukatu du lotura duenik Cambridge Analyticarekin; horren arabera ez luke erantzukizunik izango konfidentzialtasun arauetan urraketan, baina, era berean, egoera barregarrian utziko luke enpresa, onartu beharko lukeelako kanpoko enpresa batek datu baseetan sartzea lortu duela. Bien biartean, Cambridge Analyticak Alexaner Nix kontseilari delegatua kaleratu duela jakinarazi zuen atzo. Nix, gainera, Chennel 4 telebista britainiarrak grabatutako irudietan agertzen da, eta horietan politikarietan eragiteko ahalmena duela esaten du, hauteskundeetan esku hartu ahal izateko.

Boko Haramek aske utzi ditu Dapchi herrian bahitutako 105 neskato

Boko Haramek aske utzi ditu Dapchi herrian ba...
Boko Haramek aske utzi ditu Dapchi herrian bahitutako 105 neskato

Gatibualdian bost neska hil omen ditu...
2:32 min.

Gatibualdian bost neska hil omen dituzte, eta taldeak bahitutako kristau bakarrak atxikita du oraindik. Gobernuak albistea baieztatu du, baina ez du askatutakoen kopurua zehaztu.

Boko Haram talde terrorista islamistak Dapchi herrian (Nigeria) duela hainbat aste bahitutako neskatoetako batzuk aske utzi ditu. Sahara Reporters egunkari digitalak zehaztu duenez, 105 dira libre utzitakoak. Gatibualdian bost adingabe hil omen dituzte, eta bahitutako kristau bakarrak atxikita jarraitzen du. Egunkariak aipatutako iturrien arabera, Boko Harameko kideak bederatzi ibilgailutan heldu dira herrira. Etorrerak izua sortu dute herritarren artean, hilko zituztela uste izan baitute. Aurrena Dapchi herritik gertu dagoen herrixka bateko neskatoa utzi dute aske, eta gero gainerakoak. Sahara Reporters-en arabera, bost neskato gatibualdian hil dituzte. Ez dago argi aske uztearren erreskatatzea ordaindu al duten. Egunkariak zehaztu duenez, bahitutako kristau bakarra ez dute libre utzi, eta talde terroristaren esku dago oraindik. Nigeriako Gobernuak albistea baieztatu du. Garba Shehu Nigeriako presidentearen bozeramaileak The Punch egunkariari esan dionez, "leku seguru batera eramaten ari gara. Gero emango ditugu xehetasun gehiago". Hedabide nigeriarren arabera, bahitutako nesken gurasoek ere baieztatu dute alabak askatu dituztela. Gurasoak Muhamadu Buhadi Nigeriako presidentearekin bildu ziren joan den astean, eta horrek hitz eman zien adingabeak askatzeko eginahalak egingo zituela. Chibok herrian 2014an egindako bahiketaren ondotik (270 neska bahitu zituzten orduan), Boko Haramek egindako bahiketarik handiena da Dapchikoa. Nigeriako Gobernuak bahiketaren aurrean izan duen jarrerak polemika eragin du. Izan ere, bahiketa izan zela ukatu zuen aurrena presidenteak, gerora baieztatu behar izan bazuen ere. Amnistia Internazionalak asteartean salatu zuenez, Nigeriako Armadak ba omen zekien Boko Harameko kideak Dapchira joan behar zirela, baina ez zuten ezer egin saihesteko.