Zeinu Hizkuntza kurtsoak

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute.

Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak.

Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute.

Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei.

Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du.

Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai.

Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du.

Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten.

Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik.

Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude.

Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu.

Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama.

Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu...
2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bide...
1:53 min.

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute. Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak. Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute. Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei. Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du. Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

2018/05/25

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainit...
Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioar...
1:05 min.

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai. Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du. Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

2018/05/25

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urd...
Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, b...
0:45 min.

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten. Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik. Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

2018/05/25

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe ba...
15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egil...
1:25 min.

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude. Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu. Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama. Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2018/05/25

Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2018-04-26ko bideoen artxiboa

25 urterainoko zigor-eskaera gizon batentzat, 2016an bikotekidea Bilbon hil zuelakoan

25 urterainoko zigor-eskaera gizon batentzat,...
25 urterainoko zigor-eskaera gizon batentzat, 2016an bikotekidea Bilbon hil zuelakoan

Akusatua sei aldiz atxilotu zuten ema...
3:06 min.

Akusatua sei aldiz atxilotu zuten emakumearen heriotzaren aurretik, horietako batean bikotekideari tratu txarrak emateagatik. Epaiketa maiatzak 11an hasiko da Probintzia Auzitegian.

Akusazioek 20 eta 25 urte bitarteko kartzela zigorra eskatu dute gizon batentzat, 2016ko uztailak 23an, Bilbon bizi ziren etxebizitzan bere bikotekidea hiltzea egotzita. Maiatzak 11tik aurrera hasiko dira gizona epaitzen, Bizkaiko Probintzia Auzitegian, maltzurkeriaz egindako hilketa egitea leporatuta, biktimaren ahuleziak eta horrekiko ahaidetasunak larriagotuta. Ahozko epaiketa-egunaren autoak jasotzen duenez, 2016ko uztailak 23ko gauerdian, etxebizitzako sofan etzanda zegoen biktima, ia korderik gabe, depresioaren eta antsietatearen aurkako sendagaien ondorioz, eta aurreko egunean garagardoa edan zuelako ondoko taberna batean. Emakumearen egoeraz baliatuta eta hiltzeko asmoarekin, akusatuak emakumea itoarazi zuen, dio autoak. Emakumearen heriotzaren unean, akusatuak pertsonalitatearen desoreka zuen, paranoia eta jarrera antisoziala, baita aurreko lobuluan lesio neurologikoa ere, eta horrek jarrera antisoziala eta oldarkor, buruarin eta suminkor agertzea eragiten zuen. Gainera, kalamua, ketamina eta metadona kontsumitzen zuen, modu kronikoan, idazkiaren arabera. Ertzaintzako Bizkaiko ikerketa Kriminalaren Lurralde Zerbitzuko agenteek 51 urteko emakumea hil eta sei egunera atxilotu zuten bikotekidea, hilketan parte hartu zuelakoan. Emakumeak salaketak aurkeztu zituen aurretik gizon horren kontra, genero indarkeria delituengatik, baina azken bederatzi urteetan ez zuen beste salaketarik egin. 2016ko uztailak 23ko goizean, 10:45 inguruan, Bilboko gizon batek SOS Deiak zerbitzura deitu zuen, bere bikotekidea etxeko sofan etzanda topatu zuela eta erantzunik ematen ez zuela jakinarazteko. Emakumearen hilotza Auzitegi Mediku Zerbitzura eraman zuten eta, autopsia egin ostean, indarkeriaz egindako heriotza izan zela baieztatu zuten. Atxiloketaren unean, atxilotuak 49 urte zituen eta sei aldiz atxilotua izan zen aurretik, horietako bat 2004an, hildakoari tratu txarrak emateagatik. Atxiloketa horregatik urruntze agindua ezarri zioten 2007ra arte, eta ordutik ez zioten beste neurririk ezarri.

Euskadiko langabezia tasa % 10,76koa izan da lehen hiruhilekoan

Euskadiko langabezia tasa % 10,76koa izan da ...
Euskadiko langabezia tasa % 10,76koa izan da lehen hiruhilekoan

110.200 langabe izan dira urteko lehe...
2:39 min.

110.200 langabe izan dira urteko lehen hiruhilekoan Euskadin, iraila eta abendua bitartean baino 1.900 gehiago. 2.600 lagun okupatu gutxiago izan genituen eta jarduera-tasa % 56,22koa izan da.

110.200 langabe izan dira urteko lehen hiruhilekoan Euskadin, iraila eta abendua bitartean baino 1.900 gehiago, alegia. Hori horrela, langabezia tasa % 10,76koa izan da, hiru hilabete lehenago baino 19 ehunen gehiago. EAEko lan-merkatuaren 2018ko lehen hiruhileko datuen arabera, 2.600 lagun okupatu gutxiago izan genituen (guztira, 913.300), % 0,28 gutxiago urte arteko tasa oinarri hartuta, eta jarduera-tasa % 56,22koa izan da, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionaleko Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera. Biztanleria aktiboa lehen hiru hilabeteotan 1.023.550 lagunekoa izan da, aurreko hiruhilekoan baino 700 (-% 0,7) gutxiago, eta 2017ko lehen hiruhilekoan baino 8.700 (% 0,85) gehiago. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Espainiako langabezia tasarik txikiena izan da Gipuzkoan (% 7,93), eta % 10,54koa izan da Araban eta % 12,61ekoa Bizkaian. Gizonen langabezia tasa % 10,58koa izan da, eta emakumeena, aldiz, % 10,99koa. 479.600 gizon okupatu izan dira, eta 56.600 langabe. Emakume okupatuak, berriz, 433.700 izan dira, eta langabeak, 53.600. Estatuko langabezia tasa txikiena Nafarroak dauka (% 10,5), baina, hala ere, % 8,92 egin du gora lehen hiruhilekoan. Espainia mailan, 29.400 langabe gehiago izan dira lehen hiruhilekoan, 3.796.100 langabe zenbatu baitituzte (% 16,74).

9 urteko zigorra jarri diete

9 urteko zigorra jarri diete 'La Manada'ko bo...
9 urteko zigorra jarri diete 'La Manada'ko bost kideei, sexu abusu delituagatik

Jose Francisco Cobo Nafarroako Auzite...
2:52 min.

Jose Francisco Cobo Nafarroako Auzitegiko Bigarren Aretoko presidenteak irakurri du epaia, jendaurrean.

Nafarroako Auzitegiak 9 urteko kartzela zigorra ezarri die 2016ko sanferminetako talde bortxaketaren bost egileei, sexu abusu delituagatik. 'La Manada'ko kideei, ordea, ez diete sexu eraso jarraitu delitua egotzi. Epaimahaiak sexu abusu delituagatik zigortu ditu bost gizonak, ez sexu erasoagatik, eta horrek esan nahi du ez duela frogatutzat jotzen indarkeria eta intimidazioa egon zirenik. Hori dela eta, sexu eraso delituagatik absolbitu ditu bost auzipetuak. Horrez gain, indarkeriaz egindako lapurreta delituarengatik eta intimitatearen aurkako delituagatik ere absolbitu egin ditu. Alabaina, bost gazte sevillarretako bati biktimaren telefonoa lapurtzeagatik zigortu du eta, horren harira, 900 euroko isuna ordaindu beharko du. Kartzela zigorraz gain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Aretoak prozesuaren kosten herena ordaintzera eta biktimari 50.000 euroko kalte-ordain bana ematera kondenatu ditu bost gizonak. Halaber, 15 urtez biktimarekiko urruntze agindua eta berarekin komunikatzeko debekua ere ezarri diete. Horrez gain, Osasunbideari 1.531 euro ordaindu beharko dizkiete emakumeari emandako osasun arretagatik. Amaitzeko, kartzela zigorra beste ostean bost urteko zaintzapeko askatasuna bete beharko dute. Jose Francisco Cobo Nafarroako Auzitegiko Bigarren Aretoko presidenteak irakurri du epaia Iruñeko Justizia Jauregian, jendaurrean. Epaiaren irakurketa 15 minutuko atzerapenarekin hasi da, akreditatuta zegoen kazetari kopuru handia tarteko. Bost gazte sevillarrak (Jose Angel Prenda, Jesus Escudero, Angel Boza, Alfonso Jesus Cabezuelo militarra eta Antonio Manuel Guerrero guardia zibila) eta biktima ez dira epaiaren irakurketara joan. Lehendabizikoen kasuan, erasoa gertatu zenetik behin-behineko espetxealdian daude. Epaiketa amaitu eta ia bost hilabetera ezagutu da epaia. Ahozko epaiketa amaitu eta egun gutxira, defentsak bost gazteak aske uztea eskatu zuen, baina epaimahaiak atzera bota zuen eskaria. Azken bi saioak izan ezik, epaiketa ateak itxita egin zuten. Fiskaltzak 22 urte eta hamar hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen bost akusatuentzat, akusazio partikularrak, 24 urte eta bederatzi hilabetekoa eskatu zuen, eta herri akusazio gisa aritu ziren Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak, ostera, 25 urte eta bederatzi hilabetekoa. Defentsak, ostera, absoluzioa.

Atzera bota ditu Kongresuak Aurrekontuen osoko zuzenketak, EAJren botoei esker

Atzera bota ditu Kongresuak Aurrekontuen osok...
Atzera bota ditu Kongresuak Aurrekontuen osoko zuzenketak, EAJren botoei esker

Jeltzaleek bat egin dute PP, Ciudadan...
2:49 min.

Jeltzaleek bat egin dute PP, Ciudadanos, Kanariar Koalizioa, Asturias Foroa eta UPNrekin, hortaz, tramitazioak aurrera jarraituko du.

Atzera bota dituzte 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege proiektuei aurkeztutako osoko zuzenketak gaur, osteguna, Kongresuan egindako osoko saioan, EAJren botoei esker, PP, Ciudadanos, Kanariar Koalizioa, Asturias Foroa eta UPNrekin bat eginda. Hori dela eta, aurrekontuek tramitazioa jarraituko dute. Hala, PSOE, Unidos Podemos, ERC, PDeCAT, Compromis eta EH Bildu taldeek aurkeztutako osoko zuzenketak, kontrako 175 eta aldeko 171 boto jasota. Aurrekontuen proiektuak lehen oztopoa gainditu du Kongresuan, eta bidea jarraitu egingo du Aurrekontuen Batzordean, zuzenketa partzialak eztabaidatzen. Bihar, ostiralean agortuko da partzialak erregistratzeko epea. Atzo eta gaur, Cristobal Montoro Ogasun ministroak talde bakoitzarekin eztabaidatu du osoko zuzenketa eta, hemendik aurrera, atal bakoitzeko zifrak eta testua orraztuko dute eztabaidan. Atzera bota dituzte 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege proiektuei aurkeztutako osoko zuzenketak gaur, osteguna, Kongresuan egindako osoko saioan, EAJren botoei esker, PP, Ciudadanos, Kanariar Koalizioa, Asturias Foroa eta UPNrekin bat eginda. Hori dela eta, aurrekontuek tramitazioa jarraituko dute. Hala, PSOE, Unidos Podemos, ERC, PDeCAT, Compromis eta EH Bildu taldeek aurkeztutako osoko zuzenketak, kontrako 175 eta aldeko 171 boto jasota. Aurrekontuen proiektuak lehen oztopoa gainditu du Kongresuan, eta bidea jarraitu egingo du Aurrekontuen Batzordean, zuzenketa partzialak eztabaidatzen. Bihar, ostiralean agortuko da partzialak erregistratzeko epea. Atzo eta gaur, Cristobal Montoro Ogasun ministroak talde bakoitzarekin eztabaidatu du osoko zuzenketa eta, hemendik aurrera, atal bakoitzeko zifrak eta testua orraztuko dute eztabaidan.