Zeinu Hizkuntza kurtsoak

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute.

Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak.

Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute.

Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei.

Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du.

Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai.

Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du.

Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten.

Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik.

Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude.

Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu.

Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama.

Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu...
2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bide...
1:53 min.

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute. Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak. Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute. Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei. Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du. Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

2018/05/25

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainit...
Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioar...
1:05 min.

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai. Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du. Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

2018/05/25

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urd...
Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, b...
0:45 min.

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten. Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik. Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

2018/05/25

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe ba...
15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egil...
1:25 min.

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude. Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu. Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama. Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2018/05/25

Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2018-05-08ko bideoen artxiboa

Bi zakur arriskutsuk zauri larriak egin dizkiote mutil bati Mungian

Bi zakur arriskutsuk zauri larriak egin dizki...
Bi zakur arriskutsuk zauri larriak egin dizkiote mutil bati Mungian

Mutila (16 urte) bere zakurrarekin ze...
1:37 min.

Mutila (16 urte) bere zakurrarekin zegoela, bi zakur etxebizitza batetik irten ziren eta bien aurka egin zuten. Azkenik, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek hil zituen, tiroka.

Bi zakur arriskutsuk 16 urteko mutil bati eraso zioten larunbatean, maiatzaren 5ean, Mungian, eta zauri larriak egin zizkioten. Ondorioz, Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Radio Euskadik jakinarazi duenez, erasoak 10 bat minutu iraun zuen, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek esku hartu zuen arte. Agentea zakurrak mutikoaren gainetik kentzen saiatu zen, baina ezin izan zuenez, bere eskopetaren bila joan zen eta tiro egin zien. Adingabea bere txakurrarekin zebilen, 15:30 inguruan, Mungiako kale batetik eta, halako batean, hesi batetik bi zakur arriskutsu atera ziren eta berehala eraso zieten. Gaztea ihes egiten saiatu zen, baina zakurrek etenik gabe eraso zieten. Mutilak laguntza eskatu zuen orduan, eta handik zebilen ertzain batek oihuak entzun zituen eta hari laguntzera joan zen. Agentea zakurrak gaztearen gainetik kentzen saiatu zen, baina, aldendu ezin zituela ikusita, bere eskopetaren bila joan zen. 10 minutu luzeren ostean, ertzainak bi zakurrak hil zituen. Gaztea Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten, hanketan zein besoetan zauri larriak baitzituen. Horren berri jasotakoan, Ertzaintzako agenteak erasoa izan zen lekura joan ziren eta hainbat matxete atzeman zizkioten zakurren jabeari. Ikerketa abiatu dute.

Bilbok Fan Zoneak jarriko ditu errugbi finalengatik

Bilbok Fan Zoneak jarriko ditu errugbi finale...
Bilbok Fan Zoneak jarriko ditu errugbi finalengatik

Hiriko puntu berezietan, zaleentzako ...
2:28 min.

Hiriko puntu berezietan, zaleentzako aisiarako jarduerak, karpak, txosnak, food truck-ak eta agertokiak egongo dira errugbiko zaleentzat.

Errugbi finalak jokatuko dira Bilbon hurrengo asteburuan, maiatzaren 11n eta 12an, eta dena prest dago hiriburuan kirol honen 100.000 zale baino gehiago hartzeko. Errugbiaren esentziaz gozatu ahalko dute bertan zaleek bi finalen aurretik, bitartean eta ondoren. Horretarako, Fan Zoneak jarri dituzte Bilboko puntu ezagunenetan, eta, gainera, hiria errugbi munduarekin lotutako elementuekin jantzi du. Hemen jarriko dituzte zaleentzako guneak: -Areatza: karpa handi bat egongo da maiatzaren 10ean, 11n eta 12an, eta errugbiaren inguruko jarduera ugari egingo dituzte bertan. -San Mames: Fan Zone bat irekiko dute futbol zelaiaren inguruetan ostiralean eta larunbatean, eta txosna bat, hainbat food truck eta agertoki bat egongo dira. -Casilda Iturrizar parkea: parkea: Universitario Bilbao Rugby taldeak pista amerikar bat, ludoteka bat, ohe elastikoak, bungee run bat, errugbi zelai bat eta tailerrak jarriko ditu ostegunean, ostiralean eta larunbatean. -Deustu: Deusto Bizirik elkarteak errugbiarekin lotutako hainbat jarduera antolatuko ditu ostiralean eta larunbatean auzoko zenbait tokitan, kontzertuak tartean. -Indautxu: Indautxu plazan eta inguruetan, kontzertuak eskainiko dituzte ostiralean. -Zazpikaleak: kontzertuak, kalejirak, erakusketak eta tailerrak egingo dira ostiralean eta larunbatean. Bilbok errugbiarekin lotutako elementu batzuk ere jarri ditu hiriburuko toki nabarmenetan: -Bi errugbi ate Moyua plazan. -Errugbi baloi erraldoiak Arriaga antzokiko plazan, Moyua plazan eta San Mames inguruetan, estadiora iristeko bidea erakusteko. -Kaleetan banderatxoak jarri dituzte errugbi finalak gogoratzeko. -Bilboko Udalak Plaza Biribilean duen turismo bulegoan, miniaturazko errugbi zelai bat jarri dute, finalen datak nabarmentzeko.

17 urteko neska bat bortxatu eta erre dute Indian

17 urteko neska bat bortxatu eta erre dute In...
17 urteko neska bat bortxatu eta erre dute Indian

Gaztea ospitalean dago, gorputzaren %...
2:40 min.

Gaztea ospitalean dago, gorputzaren % 65 erreta. Bezperan, beste neska bat bortxatu zuten, eta, salaketa jarri ostean, bortxatzaileek bizirik erre zuten.

17 urteko adingabe bat bortxatu eta erre zuten larunbatean Jharkhand eskualdean, India mendebaldean. Azken egunotan eskualde horretan jazotako mota horretako bigarren indarkeria matxistaren kasua da. Shailendra Prasad Barnwal Poliziaren superintendenteak azaldu duenez, gazteari Pakur barrutian egin zioten eraso. Larunbatetik erietxean da, gorputzaren % 65 erreta duela. Bengala estatuko ospitalera eraman zuten hasieran, baina Jharkhandeko Bokaro erietxera eraman behar izan zuten, biktima artatzeko nahikoa baliabide ez zutelako bestean. Ustezko bortxatzailea 15 egunez egongo da preso, Barnwalen esanetan. Ostiralean, beste adingabe bat bortxatu zuten Chatra barrutian. Gazteak salaketa jarri zuen tokiko kontseiluan, eta erakundeak isuna jarri zien bortxatzaileei. Gizonek, mendekuz, su eman zioten eta hil egin zuten. Poliziak 15 gizon atxilotu ditu gertakariekin zerikusia dutelakoan. Apirilean bortxatzaileen kontrako zigorrak gogortu zituen Indiako Gobernuak, 12 urtetik beherako umeen bortxatzaileei heriotza-zigorra ezartzeko. Jammu eta Kaxmir eskualdean 8 urteko neskato bat torturatu, bortxatu eta hil ondoren aldatu zuten legea, kasuak polemika handia eragin baitzuen. I ndiako Delituen Erregistroen Agentzia Nazionalak emandako datuen arabera, adingabeen kontrako delituak bikoiztu egin dira 2013tik 2016ra bitartean. 2012an ere legedia gogortu zuen Indian, gazte bati hainbat gizonek egindako talde bortxaketaren ostean.

New Yorkeko fiskal nagusiak dimititu egin du, abusu eta tratu txar akusazioen ostean

New Yorkeko fiskal nagusiak dimititu egin du,...
New Yorkeko fiskal nagusiak dimititu egin du, abusu eta tratu txar akusazioen ostean

Lau emakumek Eric Schneidermanen sexu...
1:36 min.

Lau emakumek Eric Schneidermanen sexu-abusuak jasan zituztela salatu eta ordu gutxira eman du dimisioa. Fiskalak, baina, ukatu egin du egotzitakoa.

Eric Schneiderman New Yorkeko fiskal nagusiak dimisioa eman du sexu-abusu eta tratu txar akusazioen aurrean, lau emakumek sexu-abusuak egin eta tratu txarrak eman izana egotzi ondoren. The New Yorker aldizkariak albistea publiko egin eta ordu gutxira eman du dimisioa. Fiskalak, baina, ukatu egin du egotzitakoa. Ohore eta pribilegio handia izan da New York estatuko fiskal nagusi izatea. Azken orduetan nire aurkako akusazio oso gogorrak egin dira, baina ukatu egiten ditut guztiak, nabarmendu du komunikatu batean. Akusazio horiek nire jokabide profesionalarekin edo nire bulegoko operazioekin zerikusirik ez badute ere, nire lana behar bezala egitea eragozten didate. Hori dela eta, gaur, maiatzak 8, dimisioa eman dut, azaldu du. Schneiderman Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearekin eta horren gobernuarekin oso kritiko agertu da zenbaitetan, eta babestu egin zuen Harvey Weinsteinen kasuaren harira sortu zen mugimendua. Andrew Cuomo New Yorkeko gobernadoreak iragarri duenez, ikerketa abiatuko dute gertaturikoa argitzeko. Aurretik, Schneidermanek dimisioa ematearen alde agertu da.