Zeinu Hizkuntza kurtsoak

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute.

Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak.

Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute.

Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei.

Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du.

Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai.

Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du.

Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten.

Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik.

Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude.

Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu.

Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama.

Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu...
2019ko udal zergak eta tasak % 1,1 igoko ditu Bilbok

Udalaren arabera, proposamenaren bide...
1:53 min.

Udalaren arabera, proposamenaren bidez 1,5 milioi euro gehiago bilduko dituzte, eta diru hori hiriko auzoetan hobekuntza lanak egiteko bideratuko da.

Bilboko Udalak onetsi egin du 2019ko zergak eta udal tasak % 1,1 igotzea. Igoera horrekin, udalak aurreikusten du 1,5 milioi euro gehiago lortuko dituztela zerga bilketan, eta diru hori auzoetan hobekuntza lanak egitera bideratuko dute. Neurriarekin, honako zergak bere horretan mantenduko dira: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, dokumentuak eskatzeko tasak eta Bilbobus, Bilbotrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak. Bilboko Udalak % 25eko tasa ezarri die bizilagunik gabe dauden etxebizitzei, alokairuak sustatzeko eta etxe horiek merkaturatu ahal izateko. Era berean, zerga oreka dela eta, etxebizitza mota horietan hirugarrenen jarduerak egiten dituztenek ere ordaindu beharko dute. Gainbalioaren gaineko Zerga % 1,0998 eguneratuko da ere bai. Gainera, onura fiskalak mantentzen dira familia ugariak, adineko pertsonak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonei. Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, ekitaldi berean jardueraren izen ematea eta baja gertatzen bada, kuotak hainbat zatitan banatzeko aukera jarraitzen du. Eraikuntza Lanen, Instalazioen eta Obren Zergan, lehentasunezko zerga-tasa hauen aplikazioa zabaltzea proposatu egin da. Alde batetik, % 2koa izango da ekimen publikorako diren obrak eta eraisketentzat. Bestetik, % 2,5koa ekimen pribatuko obrak direnean. Azkenik, hirigintzako lizentzien tasan tarifa murriztu egin da % 60.

2018/05/25

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainit...
Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

Museoak bildumaren “Premium” edizioar...
1:05 min.

Museoak bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du Museoak bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. Premium edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai. Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta Ama Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du. Premium edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.

2018/05/25

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urd...
Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, b...
0:45 min.

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan,eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten. Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik. Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

2018/05/25

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe ba...
15 pertsona zauritu dira Torontoko jatetxe batean lehergailu batek eztanda eginda

Mississaugako Polizia ustezko bi egil...
1:25 min.

Mississaugako Polizia ustezko bi egileen bila dabil. Zaurituetako 3 oso larri daude.

Bi gizonek bonba bat eztandarazi dute Mississaugako jatetxe batean, Kanadan, eta 15 pertsona zauritu dira. Oraindik ez dituzte ustezko bi egileak identifikatu, eta ihes egin dute. Zaurituetako hiru oso larri daude. Lehergailuak ostegun iluntzeko 22:30ean egin du eztanda, Euskal Herrian ostiraleko 04:30 zirenean. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu. Poliziak bi egileen argazki bat zabaldu du Twitter bidez. Argazki horretan, jatetxean sartzen ageri dira, eta bietako batek objektu bat darama. Mississauga Kanadako seigarren hiririk handiena da. Gidari batek pertsona talde bat furgonetarekin harrapatuta, 10 pertsona hil eta 15 zauritu eta hilabetera izan da erasoa.

2018/05/25

Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2018-05-16ko bideoen artxiboa

3 urteko kartzela zigorra gizon bati, Gasteizen 8 emakumeri sexu-abusuak egiteagatik

3 urteko kartzela zigorra gizon bati, Gasteiz...
3 urteko kartzela zigorra gizon bati, Gasteizen 8 emakumeri sexu-abusuak egiteagatik

Arabako Auzitegiak 12.960 euroko isun...
1:46 min.

Arabako Auzitegiak 12.960 euroko isuna ere ezarri dio. Gizonak kaleak egiten zien eraso emakumeei, eta zortzi biktimetako lau adin txikikoak dira.

Arabako Auzitegiak hiru urteko kartzela zigorra eta 12.960 euroko isuna ezarri dio gizonezko bati, zortzi emakumeri Gasteizko kaleetan sexu-abusuak egiteagatik. Zortzi biktimetako lau adin txikikoak dira. Gizonak Gasteizko helbide bati buruz galdetzen zien biktimei eta ondoren bere genitalak igurzten zituen emakumeen gorputzaren kontra. Egitate horien inguruko epaiketa gaur goizean egin dute Arabako Probintzia Auzitegian. Fiskaltza eta defentsako abokatua, ostera, adostasun batera iritsi dira. Akusatuak, berriz, egindakoa aitortu du eta zigor eskaerak onartu ditu. Orain epaimahaiak epaia emango du aldeek lorturiko akordioa aintzat hartuta. Akordio horren arabera, gizonak isuna ordaintzen ez balu kartzela zigorra lau urte eta erdira arte luzatuko litzateke. Kartzela zigorra bete ostean, nazionalitate nigeriarra duen gizonezkoa Espainiatik kanporatzea aginduko du epaiak. Horrez gain, 2.500 euro ordaindu beharko ditu erantzukizun zibil gisa. Defentsa abokatuak EFE albiste agentziari adierazi dionez, zigorra betetakoan gizona ez kanporatzea eskatuko du. Fiskaltzaren arabera, 2016ko uztailetik azarora bitartean gertatu ziren epaitutako egitateak Arabako hiriburuko hainbat tokitan. Kondenatutako gizonezkoak Gasteizko toki baten inguruan galdetzen zien biktimei eta leku hori non zegoen adierazteko eskatzen zien bere eskuko telefonoko aplikazio batean. Une hori baliatzen zuen biktimaren atzean jarri eta bere genitalak emakumeen ipurdiaren kontra igurzteko.

'Renfe Mugi sisteman sartzea mugarri bat da'...
'Renfe Mugi sisteman sartzea mugarri bat da'

Gipuzkoako Garraio diputatuak konfirm...
2:15 min.

Gipuzkoako Garraio diputatuak konfirmatu duenez, Renfek onartu du Mugi txartelean sartzea. Gipuzkoa izango da, horrenbestez, garraio publiko osoa deskontu sisteman izango duen lehen euskal lurraldea.

Renfek onartu du Mugi txartelak jasotzen dituen deskontuetan parte hartzea eta, Gipuzkoa izango da, horresnbestez, garraio publiko guztiak deskontuen sistemaren barruan izango dituen lehen euskal lurraldea. Hala konfirmatu du gaur Marisol Garmendia Garraio diputatuak Euskadi Irratiko Faktoria'n egindako elkarrizketan. Ez da, dena den, berehala indarrean jarriko. Prezioen sistema moldatzeko, teknologian aldaketak egin beharko ditu Renfek: Akordio teknikoa badago. Lortu dugu. Orain geratzen da sustapen ministerioak eta gipuzkoako garraio agintaritzak aztertu eta onartzea, esan du. Orain arte, Mugi txartelak erabili eta bertan aurrikusita dauden deskontuak izan litezke Euskotreneko tren eta autobusetan, Lurraldebus elkarteko autobusetan eta Donostia, Errenteria, Arrasate, Irun, Zarautz, Eibar, Hernani eta Lasarten, herri barruko zerbitzua eskaintzen duten autobusetan. Urtea amaitu aurretik Renfeko gertuko ibilbidea egiten duten trenak sartuko dira. Parte hartze berriari esker, urtean Renfeko aldirikoak erabiltzen dituzten 6 milioi bidaiariek prezio merkatzea nabarituko dute. Lehen bidaia prezio erdira murrituzko da kasik Mugi txartela Renfen erabiltzen hasten denean. Adibide baterako: euroa eta 70 xentimo ordaindu behar dituzte bidaiariek 1 eremu barruan Renfeko aldirikoak hartzen dituztenean; eta Mugi txartela erabilgarri jartzen denean 94 xentimo izango dira. Eta hilabete barruan Mugi sistemako edozein garriobidetan 20 joan-etorri baino gehiago egiten badira, prezio hori merketu egingo da. Hau mugarri bat da, esan du Garmendiak: Abantailak begibistakoak izango dira gipuzkoarrontzat. Garmendiak gaineratu duenez, Arabako eta Bizkaiko agintariekin batera lanean jarraitzen duten inter-operatibitatea hobetu eta hiru lurralduetako txartelak erabil daitezen gainontzeko garraio publikoetan. Aurrerapausuak ematen ari gara, azpimarratu du.

Bigarren greba eguna dute gaur itunpeko ikastetxe pribatuetan

Bigarren greba eguna dute gaur itunpeko ikast...
Bigarren greba eguna dute gaur itunpeko ikastetxe pribatuetan

Atzo bezala, gaur ere kalera aterako ...
2:39 min.

Atzo bezala, gaur ere kalera aterako dira itunpeko zentroetako langileak. Sindikatuek deituta, Bilbon, Donostian eta Gasteizen mobilizazioak egingo dituzte, 11:30etik aurrera.

Hitzarmen berri baten alde, EAEko itunpeko ikastetxe pribatuetako langileak bigarren egunez jarraian grebara deituta daude gaur. ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deitu dituzte lanuzteak, patronalaren erantzun ezaren aurrean. Gaur ere kalera aterako dira itunpeko eskoletako langileak. Bilbon, Donostian eta Gasteizen mobilizazioak daude deituta, 11:30etik aurrera. Atzo, milaka pertsonak egin zuten bat greba deialdiarekin, eta jendetza batu zen Bilbon egin zen manifestazioan, 2009ko hitzarmena ordezkatzea eskatzeko. Sindikatuen esanetan, grebak % 65eko jarraipena izan zuen; patronalaren arabera, berriz, % 30ekoa. Manifestazioa 11:30ean abiatu zen Bilboko Jesusen Bihotza plazatik. Besteak beste, Xabier Castellanos ELAko Hezkuntza arduradunak hartu zuen arte, eta greba honek itunpeko ikastetxe pribatuetako 10.000 langileri eragiten diela azaldu zuen. Negoziazio-mahaian gure aldarrikapenetara gehiago hurbilduko diren edukiak jartzea eskatu diegun arren, patronalek erantzun immobilista erakutsi" dutela azaldu zuen Castellanosek. Kristau Eskolak, esaterako, azaroan negoziazio-mahaia hautsi aurretik zuen jarrera du orain ere, argudiatu zuen. Kolektibo kaltetuenen defentsa, lana mantentzeko plana, erosteko ahalmena berreskuratzea eta eskolan zein etxean norbere lanak egiteko ordu osagarriak errespetatzea dira, besteak beste, langileen eskari nagusiak, ELAko ordezkariaren arabera. Patronalek ez diete proposamenei jaramonik egin orain arte, eta halako jarrera immobilistarekin jarraituz gero, protestak indartu beharko ditugu datorren ikasturtean, bestelako ekintza batzuekin, iragarri zuen Castellanosek. Ikasturte hasiera beroa iragarri zuten sindikatuek, harik eta patronalek ez badute jarrera aldatzen.

Errugbi finaletako hotelen prezioak aztertuko ditu Lehiaren Euskal Agintaritzak

Errugbi finaletako hotelen prezioak aztertuko...
Errugbi finaletako hotelen prezioak aztertuko ditu Lehiaren Euskal Agintaritzak

Bisitari batzuk hotelen prezio altuen...
1:18 min.

Bisitari batzuk hotelen prezio altuengatik kexatu dira, egonaldiak ohi baino askoz garestiagoak izan baitira.

Errugbi finaletan zehar Bilboko hotelek aplikatutako prezioak aztertuko ditu Lehiaren Euskal Agintaritzak, gehiegikeria edo lehiakortasunaren aurkako praktikaren bat egon den egiaztatzeko. Erakundeek egindako zenbaketaren arabera, errugbi finalek 80.000 bisitari baino gehiago ekarri zituzten Bizkaiko hiriburura. Gales, Ingalaterra, Irlanda eta Frantziako taldeek jokatu zuten San Mamesen. Azken egunetan komunikabideek jakitera eman dutenez, bisitari batzuk hotelen prezio altuengatik kexatu dira, egonaldiak ohi baino askoz garestiagoak izan baitira. Hotel sektorearen salneurrien inguruko informazioa eskatu duela azaldu du gaur Lehiaren Euskal Agintaritzak agiri batean. Gehiegikeria edo lehiakortasunaren kontrako praktikaren bat egon den egiaztatzeko, prezioak aztertuko ditu Lehiaren Euskal Agintaritzak, hiriak etorkizunean beste ekitaldi batzuk hartzeko oztopo ala aurrekari ez bihurtzeko. Horretarako, hotel bakoitzaren batezbesteko salneurriak alderatzeko informazioa eskatu du erakundeak, baita goi-denboraldian aplikatutako tarifak maiatzaren 11-13ko asteburukoekin finalak jokatu zirenean konparatzeko ere.