Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Emakumeak geraleku artean jaitsi ahalko dira uztailaren 1etik aurrera Bilbobusen

Bakarrik doazen emakumezko bidaiari guztiek edukiko dute erabilgarri aukera, 22:30etik 06:30era.

Bilbobusek uztailaren 1ean jarriko du indarrean segurtasuna handitzeko eta eraso matxistei aurrea hartzeko neurria, eta emakumeek bi geralekuren artean jaisteko aukera izango dute. Bilboko autobus zerbitzuak gutuna bidali die gidari guztiei gogoraraziz neurria Bilboko Udalaren osoko bilkurak onartuzuela eta derrigorrez bete beharrekoa dela.

Bakarrik bidaiatzen duten emakume guztiek baliatu ahalko dute aukera, linea eta asteko egun guztietan, 22:30etik 06:30era.

Gidariei bidalitako aginduaren arabera, bidaiariak aurretik "denbora nahikoarekin"jakinarazi beharko dio gidariari non jaitsi nahi duen. Bertan geldituko da autobusa, "zirkulazioarentzat arriskutsua ez bada behintzat"; arriskutsua izanez gero, berriz, "ahalik eta hurbilen" gelditzen saiatuko da txoferra. Emakumea autobuseko aurrealdeko atetik jaitsiko da, eta beste bidaiaririk ezingo da irten.

Horrez gain, gidariak erregistro batean jaso beharko ditu egindako geldialdi guztien lekua eta ordua.

Epaimahaiak ez du delitua berriro egiteko eta iheserako arriskurik ikusten

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioaren arabera, 'La Manada'ko bost kideak behin-behinean espetxean mantentzeko baldintzak aldatu egin dira. Hiru magistratuetako batek boto partikularra eman du.

Atzo, osteguna, Nafarroako Auzitegiak 'La Manada' taldeko bost gazteak, 6.000 euroko bermepean, behin-behinean aske uzteko erabakia hedabideetara filtratu zen, baina gaur arte auzitegiak ez die autoa aldeei helarazi. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egiteagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten, baina epaia irmoa izan artean, baldintzapean libre egongo dira bostak.

Nafarroako Auzitegiaren esanetan, iraganean 'La Manada'ko bost kideak kartzelan sartzeko zeuden arrazoiak desagertu egin dira. Are gehiago, ihes egiteko arriskua behin-behineko espetxealdia ez den beste neurri batzuekin eragotzi daitekeela eta delitua berriro egiteko arriskurik ez dagoela uste du, zigortuetako lau antzeko beste auzi batean nahastuta daudelako(Pozoblancon).

Autoak nabarmendu duenez, zigortutako bost gizonak biktima bizi den tokitik 500 kilometro baino gehiagora bizi dira. Ildo horretan, magistratuen iritziz, "biktimaren lasaitasuna" bermatu daiteke 'La Manada'ko kideei behin-behineko espetxealdia ezarri gabe.

Epaimahaiak kautelazko hainbat neurri ezarri dizkie: astean hiru egunetan gertuen duten epaitegian aurkeztu beharko dute; Madrilgo Erkidegoan sartzea debekatuta izango dute, han bizi baita biktima, eta harekin harremanetan jartzea ere galarazita izango dute; pasaportea kenduko diete eta ezin izango dute epaileen baimenik gabe Espainiatik atera.

Hiru magistratuetako batek, Jose Francisco Cobo epaimahaiko presidenteak, boto partikularra eman du, behin-behineko espetxealdia luzatzeko eskatuz.

Asparrenan hilotz topatutako emakumearen ustezko hiltzailea kartzelara bidali dute

41 urteko gizonak Alemaniako justiziaren esku geratzea onartu du, eta laster estraditatuko dute.

Asparrenan (Araba) hilotz topatutako Sophia Loscher 28 urteko emakume alemaniarraren ustezko hiltzailea, Jaenen atxilotutako 41 urteko gizona, kartzelara bidali du Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta aurki, Alemaniara estraditatuko dute, han epai dezaten.

Ertzaintzak ostegun arratsaldean aurkitu zuen gorpua, Guardia Zibilak hilketaren susmagarri nagusia atxilotu eta biharamunean. Gaztea Leipzigetik gertu (Alemania) desagertu zen, ekainaren 15ean. Ostiral honetan jakin denez, hiltzailea neskaren gorpua erretzen saiatu zen.

Alemaniako Justiziak 41 urteko gizona atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen, eta hala, Auzitegi Nazionalak hartu zuen auzia.

Hilketaren susmagarria kartzelara bidali zuen atzo Lamela epaileak, estradizioa izapidetzen den bitartean. Sophia Losche Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD) gazteen presidente ohi eta Bamberg hiriko alderdi horretako presidenteordea zen, PSE-EEk ohar batean jakinarazi duenez.

Euskal sozialistek hilketagatik "samina eta haserrea" azaldu dute, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Andrea Nahles SPDko buruari deitu dio doluminak helarazteko.

Ezker Anitzak ere "hilketa matxista gaitzetsi" du eta erakunde guztiei, europarrak barne, emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak bukatzeko neurriak hartzeko deia egin die.

EBko biztanleek 'brexit'aren ostean han jarraitzeko sistema proposatu du Londresek

Hiru milioi herritar baino gehiagori eragingo lieke proposamenak. Eskaria aurkeztu beharko dute 'finkatu' edo 'aurrefinkatu' estatusa lortzeko.

Gobernu britainiarrak sistema berri bat proposatu zuen atzo han bizi diren Europar Batasuneko herritarrek bertan jarraitu ahal izateko, brexita indarrean sartu ostean.

Sajid Javid Barne ministroak azaldu duenez, Europar Batasuneko Finkatzeko Sistemaren proposamena prozesu "sinplea eta zuzena" da, EBko herritarrek mugarik jabe lurralde britainiarrean egoteko aukera izan dezaten.

Proposamenaren arabera, EBko herrialdeetako herritar batek bost urte baino gehiago jarraian eman izan baditu Erresuma Batuan 'finkatu' estatusa jasoko du eta, hortaz, britainiarren eskubide berdinak izango ditu lan egiteko, ikasteko eta gizarte zerbitzu zein onurak jasotzeko, gaur egun bezalaxe. Sistema hori bera aplikatuko litzaieke gertuko senideei, esaterako, ezkontide, seme-alaba, guraso eta ilobei.

Abenduaren 31aren aurretik Erresuma Batuan bizi direnen kasuan, aipatutako estatusa lortzen ez badute, 'aurrefinkatu' egoeran egongo dira, bost urteko epea bete arte. Barne Ministeriotik adierazi dutenez, sistema 2018 amaieratik 2021eko ekainera arte egongo da martxan, eta ez da zama izango.

Eskakizuna egiten duten herritarrek haien nortasuna eta Erresuma Batuan bizi direla egiaztatu beharko dute, hala nola, zigor aurrekari larriak ez dituztela. Gainera, aholkularitza zerbitzua ere izango dute prozesuan zehar.

Emakumeak geraleku artean jaitsi ahalko dira uztailaren 1etik aurrera Bilbobusen

Emakumeak geraleku artean jaitsi ahalko dira ...
Emakumeak geraleku artean jaitsi ahalko dira uztailaren 1etik aurrera Bilbobusen

Bakarrik doazen emakumezko bidaiari g...
1:34 min.

Bakarrik doazen emakumezko bidaiari guztiek edukiko dute erabilgarri aukera, 22:30etik 06:30era.

Bilbobusek uztailaren 1ean jarriko du indarrean segurtasuna handitzeko eta eraso matxistei aurrea hartzeko neurria, eta emakumeek bi geralekuren artean jaisteko aukera izango dute. Bilboko autobus zerbitzuak gutuna bidali die gidari guztiei gogoraraziz neurria Bilboko Udalaren osoko bilkurak onartuzuela eta derrigorrez bete beharrekoa dela. Bakarrik bidaiatzen duten emakume guztiek baliatu ahalko dute aukera, linea eta asteko egun guztietan, 22:30etik 06:30era. Gidariei bidalitako aginduaren arabera, bidaiariak aurretik "denbora nahikoarekin"jakinarazi beharko dio gidariari non jaitsi nahi duen. Bertan geldituko da autobusa, "zirkulazioarentzat arriskutsua ez bada behintzat"; arriskutsua izanez gero, berriz, "ahalik eta hurbilen" gelditzen saiatuko da txoferra. Emakumea autobuseko aurrealdeko atetik jaitsiko da, eta beste bidaiaririk ezingo da irten. Horrez gain, gidariak erregistro batean jaso beharko ditu egindako geldialdi guztien lekua eta ordua.

2018/06/22

Epaimahaiak ez du delitua berriro egiteko eta iheserako arriskurik ikusten

Epaimahaiak ez du delitua berriro egiteko eta...
Epaimahaiak ez du delitua berriro egiteko eta iheserako arriskurik ikusten

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzio...
2:02 min.

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioaren arabera, 'La Manada'ko bost kideak behin-behinean espetxean mantentzeko baldintzak aldatu egin dira. Hiru magistratuetako batek boto partikularra eman du.

Atzo, osteguna, Nafarroako Auzitegiak 'La Manada' taldeko bost gazteak, 6.000 euroko bermepean, behin-behinean aske uzteko erabakia hedabideetara filtratu zen, baina gaur arte auzitegiak ez die autoa aldeei helarazi. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egiteagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten, baina epaia irmoa izan artean, baldintzapean libre egongo dira bostak. Nafarroako Auzitegiaren esanetan, iraganean 'La Manada'ko bost kideak kartzelan sartzeko zeuden arrazoiak desagertu egin dira. Are gehiago, ihes egiteko arriskua behin-behineko espetxealdia ez den beste neurri batzuekin eragotzi daitekeela eta delitua berriro egiteko arriskurik ez dagoela uste du, zigortuetako lau antzeko beste auzi batean nahastuta daudelako(Pozoblancon). Autoak nabarmendu duenez, zigortutako bost gizonak biktima bizi den tokitik 500 kilometro baino gehiagora bizi dira. Ildo horretan, magistratuen iritziz, "biktimaren lasaitasuna" bermatu daiteke 'La Manada'ko kideei behin-behineko espetxealdia ezarri gabe. Epaimahaiak kautelazko hainbat neurri ezarri dizkie: astean hiru egunetan gertuen duten epaitegian aurkeztu beharko dute; Madrilgo Erkidegoan sartzea debekatuta izango dute, han bizi baita biktima, eta harekin harremanetan jartzea ere galarazita izango dute; pasaportea kenduko diete eta ezin izango dute epaileen baimenik gabe Espainiatik atera. Hiru magistratuetako batek, Jose Francisco Cobo epaimahaiko presidenteak, boto partikularra eman du, behin-behineko espetxealdia luzatzeko eskatuz.

2018/06/22

Asparrenan hilotz topatutako emakumearen ustezko hiltzailea kartzelara bidali dute

Asparrenan hilotz topatutako emakumearen uste...
Asparrenan hilotz topatutako emakumearen ustezko hiltzailea kartzelara bidali dute

41 urteko gizonak Alemaniako justizia...
2:40 min.

41 urteko gizonak Alemaniako justiziaren esku geratzea onartu du, eta laster estraditatuko dute.

Asparrenan (Araba) hilotz topatutako Sophia Loscher 28 urteko emakume alemaniarraren ustezko hiltzailea, Jaenen atxilotutako 41 urteko gizona, kartzelara bidali du Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta aurki, Alemaniara estraditatuko dute, han epai dezaten. Ertzaintzak ostegun arratsaldean aurkitu zuen gorpua, Guardia Zibilak hilketaren susmagarri nagusia atxilotu eta biharamunean. Gaztea Leipzigetik gertu (Alemania) desagertu zen, ekainaren 15ean. Ostiral honetan jakin denez, hiltzailea neskaren gorpua erretzen saiatu zen. Alemaniako Justiziak 41 urteko gizona atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen, eta hala, Auzitegi Nazionalak hartu zuen auzia. Hilketaren susmagarria kartzelara bidali zuen atzo Lamela epaileak, estradizioa izapidetzen den bitartean. Sophia Losche Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD) gazteen presidente ohi eta Bamberg hiriko alderdi horretako presidenteordea zen, PSE-EEk ohar batean jakinarazi duenez. Euskal sozialistek hilketagatik "samina eta haserrea" azaldu dute, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Andrea Nahles SPDko buruari deitu dio doluminak helarazteko. Ezker Anitzak ere "hilketa matxista gaitzetsi" du eta erakunde guztiei, europarrak barne, emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak bukatzeko neurriak hartzeko deia egin die.

2018/06/22

EBko biztanleek

EBko biztanleek 'brexit'aren ostean han jarra...
EBko biztanleek 'brexit'aren ostean han jarraitzeko sistema proposatu du Londresek

Hiru milioi herritar baino gehiagori ...
1:53 min.

Hiru milioi herritar baino gehiagori eragingo lieke proposamenak. Eskaria aurkeztu beharko dute 'finkatu' edo 'aurrefinkatu' estatusa lortzeko.

Gobernu britainiarrak sistema berri bat proposatu zuen atzo han bizi diren Europar Batasuneko herritarrek bertan jarraitu ahal izateko, brexita indarrean sartu ostean. Sajid Javid Barne ministroak azaldu duenez, Europar Batasuneko Finkatzeko Sistemaren proposamena prozesu "sinplea eta zuzena" da, EBko herritarrek mugarik jabe lurralde britainiarrean egoteko aukera izan dezaten. Proposamenaren arabera, EBko herrialdeetako herritar batek bost urte baino gehiago jarraian eman izan baditu Erresuma Batuan 'finkatu' estatusa jasoko du eta, hortaz, britainiarren eskubide berdinak izango ditu lan egiteko, ikasteko eta gizarte zerbitzu zein onurak jasotzeko, gaur egun bezalaxe. Sistema hori bera aplikatuko litzaieke gertuko senideei, esaterako, ezkontide, seme-alaba, guraso eta ilobei. Abenduaren 31aren aurretik Erresuma Batuan bizi direnen kasuan, aipatutako estatusa lortzen ez badute, 'aurrefinkatu' egoeran egongo dira, bost urteko epea bete arte. Barne Ministeriotik adierazi dutenez, sistema 2018 amaieratik 2021eko ekainera arte egongo da martxan, eta ez da zama izango. Eskakizuna egiten duten herritarrek haien nortasuna eta Erresuma Batuan bizi direla egiaztatu beharko dute, hala nola, zigor aurrekari larriak ez dituztela. Gainera, aholkularitza zerbitzua ere izango dute prozesuan zehar.

2018/06/22

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-06-07ko bideoen artxiboa

Sanchezek azpimarratu du bere gobernua elkarrizketarako prest dagoela

Sanchezek azpimarratu du bere gobernua elkarr...
Sanchezek azpimarratu du bere gobernua elkarrizketarako prest dagoela

Isabel Celaa euskal politikaria, Hezk...
2:25 min.

Isabel Celaa euskal politikaria, Hezkuntza ministroa izateaz gain, Gobernuaren bozeramailea izango da. Fernando Grande-Marlaska Barne ministro izango da, eta Maxim Huerta kazetaria, Kultura ministro.

Audio gabe. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren presidenteak gaur azpimarratu duenez, bere gobernuko kideak "desberdin pentsatzen duenarekin elkarrizketa izateko eta adostasuna lortzeko zabalik egongo dira". Bi euskal herritar izango dira gobernu berrian: Isabel Celaa eta Fernando Grande-Marlaska. Exekutiboaren osaketaren berri emateko, agerraldia egin du presidenteak Moncloan. Sanchezen hitzetan, Gobernua profesional errespetatuek eta aitortuek osatzen dute. "Gizartearen ikuspegi progresista, modernizatzailea eta europeista dute", erantsi du. Eskaintza onartu izana eskertu die Sanchezek Gobernua osatzen duten "pertsona ospetsuei", "datozen hilabeteetan herria zerbitzatzeko, ibilbide profesional prestigiotsuak alde batera uzteagatik". Sanchezen ahotan, bere gobernua "zerbitzatzeko asmoa duen gizarteko onenaren isla da". Martxoaren 8an azaleratu zen "mugimendu feminista" bere egingo duela erantsi du Sanchezek, Espainiako gizartean "mugarri" izan zelako. Isabel Celaa euskal politikaria, Hezkuntza ministroa izateaz gain, Exekutiboaren bozeramailea izango dela iragarri du Espainiako Gobernuko presidenteak arratsaldean.

Testu gabe

Testu gabe...
Testu gabe

Testu gabe...
1:13 min.

Testu gabe

Audio eta testurik.

Testu gabe

Testu gabe...
Testu gabe

Testu gabe...
0:47 min.

Testu gabe

Audio eta testurik gabe.

Legebiltzarreko Segurtasun burua kargugabetu dute, dirua bidegabe erabiltzea egotzita

Legebiltzarreko Segurtasun burua kargugabetu ...
Legebiltzarreko Segurtasun burua kargugabetu dute, dirua bidegabe erabiltzea egotzita

Legebiltzarreko Mahaiak asteartean ha...
1:04 min.

Legebiltzarreko Mahaiak asteartean hartu zuen erabakia, erakundeko kreditu txartelak modu okerrean erabili dituelakoan. Gainera, auzia Fiskaltzaren esku utzi du.

Audio gabe. Eusko Legebiltzarreko Segurtasun burua kargugabetu egin dute, erakundeko kreditu txartelak modu okerrean erabili dituelakoan. Halaber, Gasteizko Ganberak auzia Arabako Probintzia Auzitegiko Fiskaltzaren esku utzi du. Segurtasun buruarena konfiantzazko kargua da eta, berarekiko konfiantza galdu duela argudiatuta, asteartean hartu zuen kargugabetzeko erabakia Legebiltzarreko Mahaiak. Efe albiste agentziak Legebiltzarreko Mahaiaren akta bat aipatuz jakinarazi duenez, Segurtasun burua kargutik kentzeko proposamena Bakartxo Tejeria Gasteizko Ganberako presidenteak berak egin zuen. Antza denez, Mahaiak berak eskatutako barne ikerketa baten txostena ezagutu ostean etorri zen erabakia. Dokumentu horren arabera, auto ofizialek eragindako gastuak ordaintzera bideratutako kreditu txartelak modu oker batean erabili zituen. Delituren bat egon daitekeelakoan, txostena Fiskaltzaren esku utzi dute.