Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Emakumeak geraleku artean jaitsi ahalko dira uztailaren 1etik aurrera Bilbobusen

Bakarrik doazen emakumezko bidaiari guztiek edukiko dute erabilgarri aukera, 22:30etik 06:30era.

Bilbobusek uztailaren 1ean jarriko du indarrean segurtasuna handitzeko eta eraso matxistei aurrea hartzeko neurria, eta emakumeek bi geralekuren artean jaisteko aukera izango dute. Bilboko autobus zerbitzuak gutuna bidali die gidari guztiei gogoraraziz neurria Bilboko Udalaren osoko bilkurak onartuzuela eta derrigorrez bete beharrekoa dela.

Bakarrik bidaiatzen duten emakume guztiek baliatu ahalko dute aukera, linea eta asteko egun guztietan, 22:30etik 06:30era.

Gidariei bidalitako aginduaren arabera, bidaiariak aurretik "denbora nahikoarekin"jakinarazi beharko dio gidariari non jaitsi nahi duen. Bertan geldituko da autobusa, "zirkulazioarentzat arriskutsua ez bada behintzat"; arriskutsua izanez gero, berriz, "ahalik eta hurbilen" gelditzen saiatuko da txoferra. Emakumea autobuseko aurrealdeko atetik jaitsiko da, eta beste bidaiaririk ezingo da irten.

Horrez gain, gidariak erregistro batean jaso beharko ditu egindako geldialdi guztien lekua eta ordua.

Epaimahaiak ez du delitua berriro egiteko eta iheserako arriskurik ikusten

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioaren arabera, 'La Manada'ko bost kideak behin-behinean espetxean mantentzeko baldintzak aldatu egin dira. Hiru magistratuetako batek boto partikularra eman du.

Atzo, osteguna, Nafarroako Auzitegiak 'La Manada' taldeko bost gazteak, 6.000 euroko bermepean, behin-behinean aske uzteko erabakia hedabideetara filtratu zen, baina gaur arte auzitegiak ez die autoa aldeei helarazi. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egiteagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten, baina epaia irmoa izan artean, baldintzapean libre egongo dira bostak.

Nafarroako Auzitegiaren esanetan, iraganean 'La Manada'ko bost kideak kartzelan sartzeko zeuden arrazoiak desagertu egin dira. Are gehiago, ihes egiteko arriskua behin-behineko espetxealdia ez den beste neurri batzuekin eragotzi daitekeela eta delitua berriro egiteko arriskurik ez dagoela uste du, zigortuetako lau antzeko beste auzi batean nahastuta daudelako(Pozoblancon).

Autoak nabarmendu duenez, zigortutako bost gizonak biktima bizi den tokitik 500 kilometro baino gehiagora bizi dira. Ildo horretan, magistratuen iritziz, "biktimaren lasaitasuna" bermatu daiteke 'La Manada'ko kideei behin-behineko espetxealdia ezarri gabe.

Epaimahaiak kautelazko hainbat neurri ezarri dizkie: astean hiru egunetan gertuen duten epaitegian aurkeztu beharko dute; Madrilgo Erkidegoan sartzea debekatuta izango dute, han bizi baita biktima, eta harekin harremanetan jartzea ere galarazita izango dute; pasaportea kenduko diete eta ezin izango dute epaileen baimenik gabe Espainiatik atera.

Hiru magistratuetako batek, Jose Francisco Cobo epaimahaiko presidenteak, boto partikularra eman du, behin-behineko espetxealdia luzatzeko eskatuz.

Asparrenan hilotz topatutako emakumearen ustezko hiltzailea kartzelara bidali dute

41 urteko gizonak Alemaniako justiziaren esku geratzea onartu du, eta laster estraditatuko dute.

Asparrenan (Araba) hilotz topatutako Sophia Loscher 28 urteko emakume alemaniarraren ustezko hiltzailea, Jaenen atxilotutako 41 urteko gizona, kartzelara bidali du Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta aurki, Alemaniara estraditatuko dute, han epai dezaten.

Ertzaintzak ostegun arratsaldean aurkitu zuen gorpua, Guardia Zibilak hilketaren susmagarri nagusia atxilotu eta biharamunean. Gaztea Leipzigetik gertu (Alemania) desagertu zen, ekainaren 15ean. Ostiral honetan jakin denez, hiltzailea neskaren gorpua erretzen saiatu zen.

Alemaniako Justiziak 41 urteko gizona atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen, eta hala, Auzitegi Nazionalak hartu zuen auzia.

Hilketaren susmagarria kartzelara bidali zuen atzo Lamela epaileak, estradizioa izapidetzen den bitartean. Sophia Losche Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD) gazteen presidente ohi eta Bamberg hiriko alderdi horretako presidenteordea zen, PSE-EEk ohar batean jakinarazi duenez.

Euskal sozialistek hilketagatik "samina eta haserrea" azaldu dute, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Andrea Nahles SPDko buruari deitu dio doluminak helarazteko.

Ezker Anitzak ere "hilketa matxista gaitzetsi" du eta erakunde guztiei, europarrak barne, emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak bukatzeko neurriak hartzeko deia egin die.

EBko biztanleek 'brexit'aren ostean han jarraitzeko sistema proposatu du Londresek

Hiru milioi herritar baino gehiagori eragingo lieke proposamenak. Eskaria aurkeztu beharko dute 'finkatu' edo 'aurrefinkatu' estatusa lortzeko.

Gobernu britainiarrak sistema berri bat proposatu zuen atzo han bizi diren Europar Batasuneko herritarrek bertan jarraitu ahal izateko, brexita indarrean sartu ostean.

Sajid Javid Barne ministroak azaldu duenez, Europar Batasuneko Finkatzeko Sistemaren proposamena prozesu "sinplea eta zuzena" da, EBko herritarrek mugarik jabe lurralde britainiarrean egoteko aukera izan dezaten.

Proposamenaren arabera, EBko herrialdeetako herritar batek bost urte baino gehiago jarraian eman izan baditu Erresuma Batuan 'finkatu' estatusa jasoko du eta, hortaz, britainiarren eskubide berdinak izango ditu lan egiteko, ikasteko eta gizarte zerbitzu zein onurak jasotzeko, gaur egun bezalaxe. Sistema hori bera aplikatuko litzaieke gertuko senideei, esaterako, ezkontide, seme-alaba, guraso eta ilobei.

Abenduaren 31aren aurretik Erresuma Batuan bizi direnen kasuan, aipatutako estatusa lortzen ez badute, 'aurrefinkatu' egoeran egongo dira, bost urteko epea bete arte. Barne Ministeriotik adierazi dutenez, sistema 2018 amaieratik 2021eko ekainera arte egongo da martxan, eta ez da zama izango.

Eskakizuna egiten duten herritarrek haien nortasuna eta Erresuma Batuan bizi direla egiaztatu beharko dute, hala nola, zigor aurrekari larriak ez dituztela. Gainera, aholkularitza zerbitzua ere izango dute prozesuan zehar.

Emakumeak geraleku artean jaitsi ahalko dira uztailaren 1etik aurrera Bilbobusen

Emakumeak geraleku artean jaitsi ahalko dira ...
Emakumeak geraleku artean jaitsi ahalko dira uztailaren 1etik aurrera Bilbobusen

Bakarrik doazen emakumezko bidaiari g...
1:34 min.

Bakarrik doazen emakumezko bidaiari guztiek edukiko dute erabilgarri aukera, 22:30etik 06:30era.

Bilbobusek uztailaren 1ean jarriko du indarrean segurtasuna handitzeko eta eraso matxistei aurrea hartzeko neurria, eta emakumeek bi geralekuren artean jaisteko aukera izango dute. Bilboko autobus zerbitzuak gutuna bidali die gidari guztiei gogoraraziz neurria Bilboko Udalaren osoko bilkurak onartuzuela eta derrigorrez bete beharrekoa dela. Bakarrik bidaiatzen duten emakume guztiek baliatu ahalko dute aukera, linea eta asteko egun guztietan, 22:30etik 06:30era. Gidariei bidalitako aginduaren arabera, bidaiariak aurretik "denbora nahikoarekin"jakinarazi beharko dio gidariari non jaitsi nahi duen. Bertan geldituko da autobusa, "zirkulazioarentzat arriskutsua ez bada behintzat"; arriskutsua izanez gero, berriz, "ahalik eta hurbilen" gelditzen saiatuko da txoferra. Emakumea autobuseko aurrealdeko atetik jaitsiko da, eta beste bidaiaririk ezingo da irten. Horrez gain, gidariak erregistro batean jaso beharko ditu egindako geldialdi guztien lekua eta ordua.

2018/06/22

Epaimahaiak ez du delitua berriro egiteko eta iheserako arriskurik ikusten

Epaimahaiak ez du delitua berriro egiteko eta...
Epaimahaiak ez du delitua berriro egiteko eta iheserako arriskurik ikusten

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzio...
2:02 min.

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioaren arabera, 'La Manada'ko bost kideak behin-behinean espetxean mantentzeko baldintzak aldatu egin dira. Hiru magistratuetako batek boto partikularra eman du.

Atzo, osteguna, Nafarroako Auzitegiak 'La Manada' taldeko bost gazteak, 6.000 euroko bermepean, behin-behinean aske uzteko erabakia hedabideetara filtratu zen, baina gaur arte auzitegiak ez die autoa aldeei helarazi. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egiteagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten, baina epaia irmoa izan artean, baldintzapean libre egongo dira bostak. Nafarroako Auzitegiaren esanetan, iraganean 'La Manada'ko bost kideak kartzelan sartzeko zeuden arrazoiak desagertu egin dira. Are gehiago, ihes egiteko arriskua behin-behineko espetxealdia ez den beste neurri batzuekin eragotzi daitekeela eta delitua berriro egiteko arriskurik ez dagoela uste du, zigortuetako lau antzeko beste auzi batean nahastuta daudelako(Pozoblancon). Autoak nabarmendu duenez, zigortutako bost gizonak biktima bizi den tokitik 500 kilometro baino gehiagora bizi dira. Ildo horretan, magistratuen iritziz, "biktimaren lasaitasuna" bermatu daiteke 'La Manada'ko kideei behin-behineko espetxealdia ezarri gabe. Epaimahaiak kautelazko hainbat neurri ezarri dizkie: astean hiru egunetan gertuen duten epaitegian aurkeztu beharko dute; Madrilgo Erkidegoan sartzea debekatuta izango dute, han bizi baita biktima, eta harekin harremanetan jartzea ere galarazita izango dute; pasaportea kenduko diete eta ezin izango dute epaileen baimenik gabe Espainiatik atera. Hiru magistratuetako batek, Jose Francisco Cobo epaimahaiko presidenteak, boto partikularra eman du, behin-behineko espetxealdia luzatzeko eskatuz.

2018/06/22

Asparrenan hilotz topatutako emakumearen ustezko hiltzailea kartzelara bidali dute

Asparrenan hilotz topatutako emakumearen uste...
Asparrenan hilotz topatutako emakumearen ustezko hiltzailea kartzelara bidali dute

41 urteko gizonak Alemaniako justizia...
2:40 min.

41 urteko gizonak Alemaniako justiziaren esku geratzea onartu du, eta laster estraditatuko dute.

Asparrenan (Araba) hilotz topatutako Sophia Loscher 28 urteko emakume alemaniarraren ustezko hiltzailea, Jaenen atxilotutako 41 urteko gizona, kartzelara bidali du Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta aurki, Alemaniara estraditatuko dute, han epai dezaten. Ertzaintzak ostegun arratsaldean aurkitu zuen gorpua, Guardia Zibilak hilketaren susmagarri nagusia atxilotu eta biharamunean. Gaztea Leipzigetik gertu (Alemania) desagertu zen, ekainaren 15ean. Ostiral honetan jakin denez, hiltzailea neskaren gorpua erretzen saiatu zen. Alemaniako Justiziak 41 urteko gizona atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen, eta hala, Auzitegi Nazionalak hartu zuen auzia. Hilketaren susmagarria kartzelara bidali zuen atzo Lamela epaileak, estradizioa izapidetzen den bitartean. Sophia Losche Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD) gazteen presidente ohi eta Bamberg hiriko alderdi horretako presidenteordea zen, PSE-EEk ohar batean jakinarazi duenez. Euskal sozialistek hilketagatik "samina eta haserrea" azaldu dute, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Andrea Nahles SPDko buruari deitu dio doluminak helarazteko. Ezker Anitzak ere "hilketa matxista gaitzetsi" du eta erakunde guztiei, europarrak barne, emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak bukatzeko neurriak hartzeko deia egin die.

2018/06/22

EBko biztanleek

EBko biztanleek 'brexit'aren ostean han jarra...
EBko biztanleek 'brexit'aren ostean han jarraitzeko sistema proposatu du Londresek

Hiru milioi herritar baino gehiagori ...
1:53 min.

Hiru milioi herritar baino gehiagori eragingo lieke proposamenak. Eskaria aurkeztu beharko dute 'finkatu' edo 'aurrefinkatu' estatusa lortzeko.

Gobernu britainiarrak sistema berri bat proposatu zuen atzo han bizi diren Europar Batasuneko herritarrek bertan jarraitu ahal izateko, brexita indarrean sartu ostean. Sajid Javid Barne ministroak azaldu duenez, Europar Batasuneko Finkatzeko Sistemaren proposamena prozesu "sinplea eta zuzena" da, EBko herritarrek mugarik jabe lurralde britainiarrean egoteko aukera izan dezaten. Proposamenaren arabera, EBko herrialdeetako herritar batek bost urte baino gehiago jarraian eman izan baditu Erresuma Batuan 'finkatu' estatusa jasoko du eta, hortaz, britainiarren eskubide berdinak izango ditu lan egiteko, ikasteko eta gizarte zerbitzu zein onurak jasotzeko, gaur egun bezalaxe. Sistema hori bera aplikatuko litzaieke gertuko senideei, esaterako, ezkontide, seme-alaba, guraso eta ilobei. Abenduaren 31aren aurretik Erresuma Batuan bizi direnen kasuan, aipatutako estatusa lortzen ez badute, 'aurrefinkatu' egoeran egongo dira, bost urteko epea bete arte. Barne Ministeriotik adierazi dutenez, sistema 2018 amaieratik 2021eko ekainera arte egongo da martxan, eta ez da zama izango. Eskakizuna egiten duten herritarrek haien nortasuna eta Erresuma Batuan bizi direla egiaztatu beharko dute, hala nola, zigor aurrekari larriak ez dituztela. Gainera, aholkularitza zerbitzua ere izango dute prozesuan zehar.

2018/06/22

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-06-14ko bideoen artxiboa

Neska adingabe batek sexu-abusua salatu du Basaurin

Neska adingabe batek sexu-abusua salatu du Ba...
Neska adingabe batek sexu-abusua salatu du Basaurin

Ertzaintzak 60 urteko gizonezko bat a...
1:12 min.

Ertzaintzak 60 urteko gizonezko bat atxilotu du. Datozen orduotan, epailearen esku utziko dute.

Neska adingabe batek sexu-abusua pairatu izana salatu zuen asteartean Ertzaintzaren aurrean, Basaurin. Salaketaren ondorioz, Ertzaintzak ikerketa abiarazi eta atzo,asteazkena, 60 urteko gizonezko bat atxilotu zuen. Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dionez, salaketa asteartean, hilak 12, jarri zuen biktimak. Hurrengo egunean, asteazkenean, gizon bat atxilotu zuten aipatutako herrian, sexu-gehiegikeriarekin lotura duelakoan. Atxilotuak Ertzaintzaren esku jarraitzen du eta, datozen orduotan, epailearenera eramatea espero da. Basauriko Udaleko Bozeramaleen Batzordeak, ordezkaritza duten alderdi guztiekin eta atxiki gabeko zinegotziarekin batera, "gaitzespenik sendoena adierazi" du, eta "indarkeria matxista salatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko gure konpromisoa berresten dugu", gaineratu du. Era berean, ohar baten bidez jakinarazi dutenez, "bat egiten dugu Berdintasun Kontseilua osatzen duten emakumeen elkarteek egindako deialdiarekin: kontzentraziora deitu dute gaurko, ekainak 14 (osteguna), 19:00etan, San Migeleko Ixatxak parkean".

Astelehenean martxan jarriko da Donostiako lehen autobus elektriko artikulatua

Astelehenean martxan jarriko da Donostiako le...
Astelehenean martxan jarriko da Donostiako lehen autobus elektriko artikulatua

Autobusa elektrikoa da % 100ean, 18 m...
2:00 min.

Autobusa elektrikoa da % 100ean, 18 metroko luzera du, ez du emisiorik isurtzen eta isila da. 2018ko Urteko Autobusa eta 2018ko Industria Ibilgailu Ekologikoa sariak jaso ditu Espainian.

Donostian ibiliko den lehen autobus elektriko (% 100ean) artikulatua, Irizar Taldeak egina, datorren astelehenean jarriko da martxan. Ibilgailu ekologikoak Dbus-en 28 linea (Amara-Ospitaleak) egingo du sei hilabetez, eta baldintza errealetan egingo du froga, bidaiariak eramanez. Ibilgailua asteazkenean aurkeztu dute, Eneko Goia Donostiako alkateak, Igor Gonzalez Dbusen zuzendariak, Jose Manuel Orcasitas Irizar Taldeko zuzendariak eta Markel Olano ahaldun nagusiak. Aurkezpenean nabarmendu dutenez, honen moduko proiektuek "mugikortasun elektrikoaren aitzinean kokatzen dute" hiria eta Gipuzkoa bera. Iriar ie tram izeneko autobusak 18 metroko luzera dauka, ez du emisiorik isurtzen eta erabat isila da. Gainera, "diseinu berritzailea eta estetika aerodinamiko erakargarria" dauka. Barrualdean, elementuen kokapenari esker, pertsonak erraztasun handiagorekin mugitu ahal dira ibilgailuaren bi aldeen artean (aurrekoa eta atzekoa), argi gehiago sartzen da leihoak handiagoak direlako eta beheko aldean ere leihoak jarri dituzte. Horrez gain, ibilgailuak sartzeko plataforma teleskopikoa du erdiko atean, bi leku gurpildun aulki edo umeentzako aulkiei erreserbatua, eta hainbat pantaila dauzka barruan, informazioa edota entretenimendua emateko.

Jesus Loza, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari berria

Jesus Loza, Espainiako Gobernuak EAEn duen or...
Jesus Loza, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari berria

Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza ordez...
1:33 min.

Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza ordezkari eta Gizarte Gaietarako sailburuorde izandakoak Javier De Andres ordezkatuko du.

Javier De Andres 'popularra'ren lekua hartuko du aurki Jesus Loza sozialistak. Bera izendatuko baitu Pedro Sanchezen Gobernuak Euskadiko ordezkari berria. Gasteizen jaioa 1952an eta medikua ogibidez, Txagorritxu Ospitaleko zuzendari izan zen 1984 eta 1987 urteen artean. Biktimekin lotura handia izan du, Patxi Lopezen Gobernuan Bizikidetza ordezkari izan baitzen, eta gaur egun Gogora Institutuaren Zuzendaritza Batzordeko kidea da. Fernando Buesa Fundazioaren presidenteorde izandakoa da Loza, gaur egun patronatuko kidea da. Horrez gain, hainbat kargu politiko izan ditu. Hala nola, Gizarte Gaietarako sailburuorde, PSE-EEko legebiltzarkide, Arabako Gizarte Ongizateko foru diputatu eta Gasteizko zinegotzia ere izan da. Ministroen Kontseiluak onartzen duenean egingo da ofizial izendapena.

Tuterako 25 urteko gazte bat hil da Corellan izan den auto istripu batean

Tuterako 25 urteko gazte bat hil da Corellan ...
Tuterako 25 urteko gazte bat hil da Corellan izan den auto istripu batean

Aurrez talka egin du bart beste auto ...
0:51 min.

Aurrez talka egin du bart beste auto baten aurka, NA-6810 errepidean. Hildakoaz gain, beste pertsona bat zauritu da. Foruzaingoak ikerketa abiarazi du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Tuterako 25 urteko gazte bat hil da bart Corellan, NA-6810 errepidean (Ziertzo Mendiak-Corella), izan den auto istripu batean. Bi ibilgailuek aurrez egin dute talka, eta beste autoaren gidaria arin zauritu da. SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuak 22:15 inguruan jaso du abisua, Foruzaingoak zabaldu duenez. Azaldu dutenaren arabera, gaztea (Alvaro B.T.) Corellarako noranzkoan zihoan istripua izan duenean. Gorpua Medikuntza Legaleko Institutura eraman dute.