Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Lapurretak egiten dituen talde georgiar bateko beste bi kide atxilotuta, Gasteizen

Markak ipintzen dituzte hutsik dauden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko. Aurreko ostiralean, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen, antzeko delituengatik

Ertzaintzak 33 eta 34 urteko bi gizonezko atxilotu zituen astelehenean Gasteizen, etxebizitzetan lapurretak egiten dituen talde bateko kide direlakoan.

Segurtasun Sailak hedabideei igorritako ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotuek plastikozko markak ipintzen zituzten, ustez, hutsik zeuden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko.

Aurreko ostiralean, hilak 13, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen hiriburu arabarrean, antzeko delituengatik, eta gaizkile bateko kide izatea egotzita.

Igandean, 23:20 inguruan, gizon bat Gasteizeko etxebizitza batean zelatan zegoela jakin zuen Ertzaintzak, hiritar batek egindako abisuari esker. Hala, Ertzaintzako agenteak eraikinera bertaratu ziren eta sei etxebizitzatan plastizkozko 11 marka topatu zituzten, alegia, hutsik dauden etxebizitzetan markak jartzeko erabiltzen diren horietakoak, ondoren sarraila apurtu eta barruan lapurtzeko.

Hala, 01:30 inguruan, aurreko astelehenean, agenteek bi gizonezko topatu zituzten, eta horien janzkera eta itxura bat zetozen lekuko batek emandako deskripzioarekin. Orduan, komisariara eraman, identifikatu eta atxilotu egin zituzten, hiru etxebizitzatan lapurreta egitea egotzita.

Atxiloketaren ondotik, atxiloketaren unean zeramatzaten oinetakoak atzeman zizkieten eta, aztertu ostean, Polizia Zientifikoak ezarri zuen horietako batek oinetakoak bi lapurretan erabili izan zituztela.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du beste kideak identifikatzeko.

Bestalde, pertsona susmagarriak edota ateetan markak ikusiz gero SOS DEIAK 112 zerbitzura deitzea eskatu du Ertzaintzak, agenteek susmagarriak identifikatu eta markak aztertu ahal izateko.

Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu 'La Manada' aske uztearen aurkako helegiteak

Aretoak adierazi duenez, erabakia 'irmoa' da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri. Guardia Zibilaren egoeraren harira, aparteko ebazpen bat emango du epaimahaiak

'La Manada' auzian, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak atzera bota ditu zigortutako bost gazte sevillarrak behin-behinean aske utzi izanaren aurka Ministerio Fiskalak, akusazio partikularrak eta herri akusazioak (kasu honetan Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udala) aurkeztutako helegiteak.

Aretoak ebazpen honen bidez adierazi duenez, ekainaren 21eko autoan jakinarazitako erabakia irmoa da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri.

Ez da aho batez hartutako erabakia izan. Aretoko buruak boto partikularra eman du, eta bere desadostasuna agertu du behin-behineko espetxealdia saihesteko fidantza bat onartu izanarekin. Are gehiago, zigorraren erdia bete arte behin-behineko espetxealdia luzatzearen alde azaldu da.

Nafarroako Auzitegiak 'La Manada' taldeko bost gazteak behin-behinean aske utzi zituen, 6.000 euroko bermepean. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egitegatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten. Epaia irmoa izan artean, baina, baldintzapean libre egongo dira bostak.

Epaimahaiak kautelazko hainbat neurri ezarri zizkien bost gazteei: astean hiru egunetan gertuen duten epaitegian aurkeztu beharko dute; Madrilgo Erkidegoan sartzea debekatuta izango dute, han bizi baita biktima, eta harekin harremanetan jartzea ere galarazita izango dute; pasaportea kenduko diete eta ezin izango dute epaileen baimenik gabe Espainiatik atera.

Aske gelditu eta gutxira pasaportea egiten ahalegindu zen Antonio Manuel Guerrero guardia zibilaren inguruan, ordea, ez dago oraingoz erabakirik. Epaimahaiak aurrerago hartuko du erabakia, aparteko ebazpen batean.

Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuriz hiltzea egotzita, Asturiasen

Antza denez, atxilotuak bikotekidea hil zuen eztabaida baten ostean, bere amaren etxean zeudela

Lugones Asturiasko Siero kontzejuko neska bat atxilotu dute, bikotekidea -tarteko adineko gizonezkoa- arma zuriz hil duelakoan, antza, eztabaida bat izan eta gero.

Gertaera 02:30 inguruan izan zen atzo, asteartea, neskaren gurasoen etxebizitzan, dirudienez, eztabaida bat izan eta gero.

Larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jarri ostean, Asturiasko 112 zerbitzuko medikuak eta Polizia Nazionaleko agentea bertaratu ziren eta, etxebizitza aztertu ostean, emakumea atxilotu zuten.

Goizean zehar, Polizia Zientifikoko agenteak ere joan ziren etxebizitzara, frogen eta armaren bila.

Hilotza Asturiaseko Medikuntza Legaleko Institutura eraman zuten, autopsia egiteko. Ustezko hiltzailea, aldiz, komisarian dago oraindik, epailearenera joan aurretik.

Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorra eskatu dute, adingabeak osteagatik

Guraso-ahala sei urtez kentzeko eskaera ere egin dute Fiskaltzak. Emakumeak beti esan du senar ohiaren tratu txarrak saihesteagatik ihes egin zuela seme-alabekin

Granadako Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegian Juana Rivas Maracenako (Granada) amaren kontrako epaiketa egingo dute gaur. Emakumeak ia hilabete eman zuen leku ezezagunen batean bi seme-alabekin, Francesco Arcuri aitari entregatzea saihesteko.

Emakumeak beti esan du gizonak tratu txarrak ematen zizkiola eta umeei zerbait egingo zien beldur ihes egin zuela. Arcuri 2009an zigortu zuten tratu txarrengatik, eta haren kontrako beste salaketa bat jarria du Rivasek. Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eta guraso-ahala sei urtez kentzea eskatu du adingabeak ostearen delituagatik.

Francesco Arcuri senar ohia akusazio partikularra da eta Italiatik deklaratuko du bideokonferentziaz. Fiskaltzak eskatutako kartzela zigorraz gain, guraso-ahala zortzi urtez kentzea eta, erantzukizun zibilagatik, 30.000 euroko kalte-ordaina eskatu ditu Arcurik.

Juana Rivasek beti esan du senar ohiak ematen zizkion tratu txarrengatik joan zela Carloforten (Italia) bikoteak zeukan etxetik, eta arrazoi beragatik, beldurragatik, ia hilabete egon zela toki ezezagun batean gordeta. Tarte horretan milaka lagunen babesa jaso zuen, "Juana nire etxean dago" lelodun kanpainarekin.

Arcuri 2009an zigortu zuten lesioak eragiteagatik. 2016an haren kontrako beste salaketa bat jarri zuen Juana Rivasek Espainian. Granadako epaitegi batek, ordea, gertakariak Italian jazo zirela eta, auzia Italian epaitu beharrekoa zela ebatzi zuen. Salaketa 14 hilabete geroago heldu zen Italiako Justiziaren eskuetara, "irregulartasun askoren" ondoren.

Granadako 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak Rivasen senitartekoak, abokatua eta Maracenako udal psikologoa ere ikertu zituen, adingabeak osteko prozesuan izan zuten parte hartzeagatik. Guztiak absolbitu zituzten, Rivas bera kenduta.

Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak Espainiara eramateko baimena eskatu dute

Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak uste du Italia eta Libia ez direla herrialde seguruak, eta hala, Espainiari eskatu dio lehorreratzeko baimena. Libiak Open Armsen bertsioa ukatu du

Proactiva Open Armseko zuzendariak astearte honetan jakitera eman duenez, gobernuz kanpoko erakundeak emakume eta umetxo baten gorpuak eta emakume bat bizirik topatu ditu Mediterraneoan, Libiako kostaldetik 80 miliara. Libiako kostazainek ontzia “suntsitu” eta “abandonatu” dutela salatu du Open Armsek.

Gobernuz kanpoko erakundeak atzo Mediterraneoko uretan Libiako kostazainek abandonatuta topatutako emakumea eta hilotzak Espainian lehorreratzeko baimena eskatu dio Sanchezen Gobernuari. Erakundearen arabera, Italia eta Libia ez dira herrialde seguruak, eta hala, laguntza eskatu dio Espainiako agintariei.

Open Armseko sortzaileak azaldu duenez, Italiak emakumea lehorreratzeko baimena eman die bart, Siziliako Cataniako portuan. Gorpuak eramateko baimenik ez dutela jakinarazi die, dena dela.

Matteo Salvini Italiako Barne ministroak gobernuz kanpoko erakundearen bertsioa faltsua zela esan zuen atzo, eta adierazpenak entzunda, Italia "emakumea artatzeko portu segurua" ez dela uste du Open Armsek.

Bestalde, Libiako Itsas Indarren bozeramaileak gezurtatu egin du gobernuz kanpoko erakundeak leporatutakoak. Bere hitzetan, itsas salbamenduko kideek profesionaltasunez jokatu zuten eta 119 gizon, 34 emakume eta 12 ume erreskatatu zituzten hainbat ordu iraun zuen operazio batean. Haurtxo baten gorpua ere aurkitu ei zuten.

Ofizial horren arabera, migratzailea jitoan egon ziren 60 orduz, jan-edanik gabe. Tarte horretan, batzuek erredurak izan zituzten eta erreskatatu ostean, Tripoliko itsas basera eraman zituzten artatzera. Ondoren, legez kanpoko immigrazio zerbitzuaren esku utzi zituzten.

Lapurretak egiten dituen talde georgiar bateko beste bi kide atxilotuta, Gasteizen

Lapurretak egiten dituen talde georgiar batek...
Lapurretak egiten dituen talde georgiar bateko beste bi kide atxilotuta, Gasteizen

Markak ipintzen dituzte hutsik dauden...
2:12 min.

Markak ipintzen dituzte hutsik dauden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko. Aurreko ostiralean, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen, antzeko delituengatik

Ertzaintzak 33 eta 34 urteko bi gizonezko atxilotu zituen astelehenean Gasteizen, etxebizitzetan lapurretak egiten dituen talde bateko kide direlakoan. Segurtasun Sailak hedabideei igorritako ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotuek plastikozko markak ipintzen zituzten, ustez, hutsik zeuden etxebizitzetan, ondoren lapurreta egiteko. Aurreko ostiralean, hilak 13, Ertzaintzak beste bi gizonezko atxilotu zituen hiriburu arabarrean, antzeko delituengatik, eta gaizkile bateko kide izatea egotzita. Igandean, 23:20 inguruan, gizon bat Gasteizeko etxebizitza batean zelatan zegoela jakin zuen Ertzaintzak, hiritar batek egindako abisuari esker. Hala, Ertzaintzako agenteak eraikinera bertaratu ziren eta sei etxebizitzatan plastizkozko 11 marka topatu zituzten, alegia, hutsik dauden etxebizitzetan markak jartzeko erabiltzen diren horietakoak, ondoren sarraila apurtu eta barruan lapurtzeko. Hala, 01:30 inguruan, aurreko astelehenean, agenteek bi gizonezko topatu zituzten, eta horien janzkera eta itxura bat zetozen lekuko batek emandako deskripzioarekin. Orduan, komisariara eraman, identifikatu eta atxilotu egin zituzten, hiru etxebizitzatan lapurreta egitea egotzita. Atxiloketaren ondotik, atxiloketaren unean zeramatzaten oinetakoak atzeman zizkieten eta, aztertu ostean, Polizia Zientifikoak ezarri zuen horietako batek oinetakoak bi lapurretan erabili izan zituztela. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du beste kideak identifikatzeko. Bestalde, pertsona susmagarriak edota ateetan markak ikusiz gero SOS DEIAK 112 zerbitzura deitzea eskatu du Ertzaintzak, agenteek susmagarriak identifikatu eta markak aztertu ahal izateko.

2018/07/18

Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu

Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu 'La Ma...
Nafarroako Auzitegiak atzera bota ditu 'La Manada' aske uztearen aurkako helegiteak

Aretoak adierazi duenez, erabakia 'ir...
2:12 min.

Aretoak adierazi duenez, erabakia 'irmoa' da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri. Guardia Zibilaren egoeraren harira, aparteko ebazpen bat emango du epaimahaiak

'La Manada' auzian, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak atzera bota ditu zigortutako bost gazte sevillarrak behin-behinean aske utzi izanaren aurka Ministerio Fiskalak, akusazio partikularrak eta herri akusazioak (kasu honetan Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udala) aurkeztutako helegiteak. Aretoak ebazpen honen bidez adierazi duenez, ekainaren 21eko autoan jakinarazitako erabakia irmoa da eta, beraz, ezin zaio errekurtsorik jarri. Ez da aho batez hartutako erabakia izan. Aretoko buruak boto partikularra eman du, eta bere desadostasuna agertu du behin-behineko espetxealdia saihesteko fidantza bat onartu izanarekin. Are gehiago, zigorraren erdia bete arte behin-behineko espetxealdia luzatzearen alde azaldu da. Nafarroako Auzitegiak 'La Manada' taldeko bost gazteak behin-behinean aske utzi zituen, 6.000 euroko bermepean. 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-gehiegikeriak egitegatik bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten. Epaia irmoa izan artean, baina, baldintzapean libre egongo dira bostak. Epaimahaiak kautelazko hainbat neurri ezarri zizkien bost gazteei: astean hiru egunetan gertuen duten epaitegian aurkeztu beharko dute; Madrilgo Erkidegoan sartzea debekatuta izango dute, han bizi baita biktima, eta harekin harremanetan jartzea ere galarazita izango dute; pasaportea kenduko diete eta ezin izango dute epaileen baimenik gabe Espainiatik atera. Aske gelditu eta gutxira pasaportea egiten ahalegindu zen Antonio Manuel Guerrero guardia zibilaren inguruan, ordea, ez dago oraingoz erabakirik. Epaimahaiak aurrerago hartuko du erabakia, aparteko ebazpen batean.

2018/07/18

Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuriz hiltzea egotzita, Asturiasen

Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuri...
Neska bat atxilotu dute bikotekidea arma zuriz hiltzea egotzita, Asturiasen

Antza denez, atxilotuak bikotekidea h...
1:01 min.

Antza denez, atxilotuak bikotekidea hil zuen eztabaida baten ostean, bere amaren etxean zeudela

Lugones Asturiasko Siero kontzejuko neska bat atxilotu dute, bikotekidea -tarteko adineko gizonezkoa- arma zuriz hil duelakoan, antza, eztabaida bat izan eta gero. Gertaera 02:30 inguruan izan zen atzo, asteartea, neskaren gurasoen etxebizitzan, dirudienez, eztabaida bat izan eta gero. Larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jarri ostean, Asturiasko 112 zerbitzuko medikuak eta Polizia Nazionaleko agentea bertaratu ziren eta, etxebizitza aztertu ostean, emakumea atxilotu zuten. Goizean zehar, Polizia Zientifikoko agenteak ere joan ziren etxebizitzara, frogen eta armaren bila. Hilotza Asturiaseko Medikuntza Legaleko Institutura eraman zuten, autopsia egiteko. Ustezko hiltzailea, aldiz, komisarian dago oraindik, epailearenera joan aurretik.

2018/07/18

Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorra eskatu dute, adingabeak osteagatik

Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorr...
Juana Rivasentzat bost urteko kartzela zigorra eskatu dute, adingabeak osteagatik

Guraso-ahala sei urtez kentzeko eskae...
2:40 min.

Guraso-ahala sei urtez kentzeko eskaera ere egin dute Fiskaltzak. Emakumeak beti esan du senar ohiaren tratu txarrak saihesteagatik ihes egin zuela seme-alabekin

Granadako Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegian Juana Rivas Maracenako (Granada) amaren kontrako epaiketa egingo dute gaur. Emakumeak ia hilabete eman zuen leku ezezagunen batean bi seme-alabekin, Francesco Arcuri aitari entregatzea saihesteko. Emakumeak beti esan du gizonak tratu txarrak ematen zizkiola eta umeei zerbait egingo zien beldur ihes egin zuela. Arcuri 2009an zigortu zuten tratu txarrengatik, eta haren kontrako beste salaketa bat jarria du Rivasek. Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eta guraso-ahala sei urtez kentzea eskatu du adingabeak ostearen delituagatik. Francesco Arcuri senar ohia akusazio partikularra da eta Italiatik deklaratuko du bideokonferentziaz. Fiskaltzak eskatutako kartzela zigorraz gain, guraso-ahala zortzi urtez kentzea eta, erantzukizun zibilagatik, 30.000 euroko kalte-ordaina eskatu ditu Arcurik. Juana Rivasek beti esan du senar ohiak ematen zizkion tratu txarrengatik joan zela Carloforten (Italia) bikoteak zeukan etxetik, eta arrazoi beragatik, beldurragatik, ia hilabete egon zela toki ezezagun batean gordeta. Tarte horretan milaka lagunen babesa jaso zuen, "Juana nire etxean dago" lelodun kanpainarekin. Arcuri 2009an zigortu zuten lesioak eragiteagatik. 2016an haren kontrako beste salaketa bat jarri zuen Juana Rivasek Espainian. Granadako epaitegi batek, ordea, gertakariak Italian jazo zirela eta, auzia Italian epaitu beharrekoa zela ebatzi zuen. Salaketa 14 hilabete geroago heldu zen Italiako Justiziaren eskuetara, "irregulartasun askoren" ondoren. Granadako 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak Rivasen senitartekoak, abokatua eta Maracenako udal psikologoa ere ikertu zituen, adingabeak osteko prozesuan izan zuten parte hartzeagatik. Guztiak absolbitu zituzten, Rivas bera kenduta.

2018/07/18

Libiak

Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak ...
Libiak 'abandonatutako' emakumea eta gorpuak Espainiara eramateko baimena eskatu dute

Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak...
2:53 min.

Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak uste du Italia eta Libia ez direla herrialde seguruak, eta hala, Espainiari eskatu dio lehorreratzeko baimena. Libiak Open Armsen bertsioa ukatu du

Proactiva Open Armseko zuzendariak astearte honetan jakitera eman duenez, gobernuz kanpoko erakundeak emakume eta umetxo baten gorpuak eta emakume bat bizirik topatu ditu Mediterraneoan, Libiako kostaldetik 80 miliara. Libiako kostazainek ontzia “suntsitu” eta “abandonatu” dutela salatu du Open Armsek. Gobernuz kanpoko erakundeak atzo Mediterraneoko uretan Libiako kostazainek abandonatuta topatutako emakumea eta hilotzak Espainian lehorreratzeko baimena eskatu dio Sanchezen Gobernuari. Erakundearen arabera, Italia eta Libia ez dira herrialde seguruak, eta hala, laguntza eskatu dio Espainiako agintariei. Open Armseko sortzaileak azaldu duenez, Italiak emakumea lehorreratzeko baimena eman die bart, Siziliako Cataniako portuan. Gorpuak eramateko baimenik ez dutela jakinarazi die, dena dela. Matteo Salvini Italiako Barne ministroak gobernuz kanpoko erakundearen bertsioa faltsua zela esan zuen atzo, eta adierazpenak entzunda, Italia "emakumea artatzeko portu segurua" ez dela uste du Open Armsek. Bestalde, Libiako Itsas Indarren bozeramaileak gezurtatu egin du gobernuz kanpoko erakundeak leporatutakoak. Bere hitzetan, itsas salbamenduko kideek profesionaltasunez jokatu zuten eta 119 gizon, 34 emakume eta 12 ume erreskatatu zituzten hainbat ordu iraun zuen operazio batean. Haurtxo baten gorpua ere aurkitu ei zuten. Ofizial horren arabera, migratzailea jitoan egon ziren 60 orduz, jan-edanik gabe. Tarte horretan, batzuek erredurak izan zituzten eta erreskatatu ostean, Tripoliko itsas basera eraman zituzten artatzera. Ondoren, legez kanpoko immigrazio zerbitzuaren esku utzi zituzten.

2018/07/18

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2018-07-12ko bideoen artxiboa

Lan-eskaintza publikoko hainbat azterketa errepikatzea erabaki du Osakidetzak

Lan-eskaintza publikoko hainbat azterketa err...
Lan-eskaintza publikoko hainbat azterketa errepikatzea erabaki du Osakidetzak

Osakidetzak "akatsak" antzeman ditu o...
2:03 min.

Osakidetzak "akatsak" antzeman ditu ondoko kategorietako azterketetan: Angiologian eta Kirurgia Baskularrean, Anestesian eta Kardiologian

Osakidetzak lan-eskaintza publikoko hainbat azterketa errepikatzea erabaki du. Irregulartasunak izan zirelakoan, lau kategoriatako probak behin-behinean geldiarazi zituzten eta lau kategoria horietako hirutan azterketak errepikatu egingo dituela jakinarazi du. Hala iragarri du Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusiak Gasteizen egin duen agerraldian. Azkeneko oposaketetan izan ziren ustezko irregulartasunen harian Osakidetzak abiarazitako barne-ikerketaren berri emateko eskaini du prentsaurrekoa. Lan-eskaintza publikoko hainbat azterketa filtratu zirela salatu zenean, Osakidetzak oposaketetako kategoria guztietako (86) proba guztiak aztertzea erabaki zuen, baina horietako lau kategoria baino ez zituen geldiarazi: Angiologia eta Kirurgia Baskularra, Anestesia, Kardiologia eta Kirurgia Plastikoa. 300 bat lagun aurkeztu ziren proba horietara. Mugicak azpimarratu du ez dela frogatu azterketak filtratu zirela, baina ikerketan parte hartu duen aditu independenteak "akatsak" antzeman ditu azterketa ereduetan eta proba horiek zuzentzeko metodoan. Horrenbestez, lau kategoria horietako hirutan azterketak errepikatuko dituzte: Angiologian eta Kirurgia Baskularrean; Anestesian; eta Kardiologian. Kirurgia Plastikoaren kasuan, epai-mahaiak aho batez onartu du hautaketa prozesuarekin normaltasunez aurrera jarraitzea, "hasierako emaitzak aintzat hartuta".

Bandera berdea Kontxan da berriz, analisiak kutsatuta ez dagoela ezarri ostean

Bandera berdea Kontxan da berriz, analisiak k...
Bandera berdea Kontxan da berriz, analisiak kutsatuta ez dagoela ezarri ostean

Loretopean bandera gorria mastatik ke...
0:35 min.

Loretopean bandera gorria mastatik kendu dute, astelehenetik bainua hartzea debekatuta egon eta gero, itsasoko ura ur fekalekin kutsatuta egon delako

Bainua hartzea baimenduta dago berriz Loretapea Donostiako Kontxako hondartzan dagoen gunean, aurreko astelehenetik gaur arte debekatuta egon eta gero, itsasoko uretan E coli bakterioa (ur fekaletan egon ohi dena) antzeman zutelako. Gurutze Gorriak zabaldu duenez, uretatik atzo hartutako bigarren laginak emaitza bikainak eman ditu, hori dela eta, bandera berdea nagusi da berriz.

Alemaniak Puigdemont estraditatuko du, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita

Alemaniak Puigdemont estraditatuko du, diru p...
Alemaniak Puigdemont estraditatuko du, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita

Schleswig-Holsteineko Lurralde Auzite...
2:08 min.

Schleswig-Holsteineko Lurralde Auzitegiak, ordea, ez du onartu matxinada delitua. Alemaniako Fiskaltza Nagusiak onartu beharko du espainiaratzea gauzatzeko

Schleswig-Holsteineko Lurralde Auzitegiak (Alemania) Carles Puigdemont espainaratzeko erabakia hartu du gaur, Espainiako Auzitegi Gorenaren eskeari erantzunez. Hori bai, azken horrek presidenteari leporatutako bi delituetatik bakarra onartu du Alemaniako Justiziak: diru publikoa bidegabe erabiltzea. Bestea, matxinada delituarena, baztertu egin du Auzitegiak. Alemaniako Fiskaltza Nagusiak onartu beharko du estradizioa, gauzatzeko. Estraditatu bitartean, aske utzi du Auzitegiak buruzagi independentista. Schleswig-Holsteineko Fiskaltzak egindako eskaera aintzat hartu du Auzitegiak, baina zati batean bakarrik. Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak emandako euroaginduari jarraiki, Puigdemont kartzelan berriro sartzea eta espainiaratzea eskatu zuen Ministerio Publikoak. Martxoaren 25ean Alemania iparraldean atxilotu zuten Puigdemont, Danimarkatik autoz sartzen ari zela. Espainiako Auzitegi Gorenak bi egun lehenago emana zuen politikaria bilatzeko eta atxilotzeko euroagindua. 12 egun eman zituen espetxean, baina euroaginduari buruzko behin betiko erabakia hartu arte aske uztea erabaki zuten epaileek. Hasieran Berlinen bizi izan zen Puigdemont, eta gero Schleswig-Holstein eskualdera lekualdatu zen. Bien bitartean, Katalunian, Quim Torra Generalitateko presidenteak esan du "albiste bikaina" dela Puigdemont diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik bakarrik estraditatzea, matxinada baztertuta.

Hiru gizon zigortu dituzte sexu-abusuengatik sanferminak hasi zirenetik

Hiru gizon zigortu dituzte sexu-abusuengatik ...
Hiru gizon zigortu dituzte sexu-abusuengatik sanferminak hasi zirenetik

Ebazpenak epaiketa arinen bidez eman ...
0:45 min.

Ebazpenak epaiketa arinen bidez eman dituzte. Salaketa guztiak ukituak egiteagatik izan dira

Hiru gizonezko atxilotu eta zigortu dituzte Iruñean sexu-gehiegikeriak egiteagatik, sanferminak uztailak 6an hasi zirenetik. Kasu guztietan ukituak egin zizkieten emakumeei. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren prentsa bulegoak zabaldutako informazioaren arabera, ebazpenak epaiketa arinen bidez eman dituzte, Iruñeko Guardiako Epaitegian. Halere, ez dituzte zehaztu zeintzuk diren ezarritako zigorrak, idazkari judizialek ebazpenak eta autoak prentsa zerbitzuetara ez zabaltzea erabaki dutelako.

Muga-zergak: AEBren merkataritza gerra ez da amaitu

Muga-zergak: AEBren merkataritza gerra ez da ...
Muga-zergak: AEBren merkataritza gerra ez da amaitu

Europar Batasunarekin egin zuen bezal...
2:08 min.

Europar Batasunarekin egin zuen bezala, Donald Trumpek muga-zergak ezarri dizkie txinatar eta errusiar produktuen inportazioei

Ameriketako Estatu Batuen “segurtasun nazionala” babesteko argudioarekin, historian inoiz izan den merkataritza gerra handiena abiatu du Donald Trumpek. Protagonistak AEB eta munduko gainerako herrialdeak dira; batez ere Europar Batasuna, Kanada eta, orain, baita Txina eta Errusia ere. Europar Batasunetik AEBra esportatutako altzairu eta aluminioarekin egin zuen bezala, Donald Trumpek muga-zergak ezarri zizkien aurreko astean txinatar produktuen inportazioei, eta gauza bera egin du aste honetan errusiar produktuekin. Guztira 34.000 milioi dolarreko balioa izango dute industria eta teknologia sektoreko produktuei jarritakoek, eta 537,6 milioi dolarrekoa, berriz, aluminioari eta altzairuari jarritakoek. AEBko presidenteak erabaki hori hartu ostean, AEB-ko produktuei muga-zergak ezartzea erabaki zuen Europar Batasunak joan den hilabetean, eta gauza bera egingo dute Txinak eta Errusiak. % 25 eta % 40 artean garestituko dira AEBtik inportatzen dituzten hainbat produktuk ordaindu beharko dituzten zergak. Muga-zergen auzia oso serio hartu du estatubatuar presidenteak; izan ere, bere ideologiaren ardatz nagusia da, eta AEBren interes ekonomikoak babesteko merkataritza gerrak hasiko zituela agindu zuen Etxe Zurira eraman zuen kanpainan, eta boto asko eman zion horrek. Erasoaldi horiek arriskuan jarri dute mundu osoko merkataritza, eta horren eraginak hasi dira jada nabaritzen. Mundu osoko kontsumitzaileak eta langileak, estatubatuarrak barne, ari dira eragina jasaten, ekonomiaren hazkundea eta enpleguen sorkuntza kaltea jasaten hasi baitira.

4,6 graduko lurrikara izan da El Salvadorren

4,6 graduko lurrikara izan da El Salvadorren...
4,6 graduko lurrikara izan da El Salvadorren

Sismoak 72 bat kilometrora izan du hi...
0:29 min.

Sismoak 72 bat kilometrora izan du hipozentroa, eta San Salvadorretik 38 kilometro ingurura epizentroa. Momentura arte jasotako informazioaren arabera, ez da zauriturik ez kalterik izan

Richter eskalan 4,6 graduko maila hartu duen lurrikara bat erregistratu dute El Salvadorren gaur, uztailak 12. Dardarak 72 bat kilometrora izan du hipozentroa, eta San Salvadorretik 38 kilometro ingurura epizentroa. Sismoa hango 01:56ean izan da. Momentura arte jasotako informazioaren arabera, ez da zauriturik ez kalterik izan.