Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Arrasate, Errenteria eta Irungo kasuek lotura duten aztertzen ari da Osasun Saila

Osasun Sailetik azaldu dutenez, familia eta/edo lagun topaketetan gertatu diren kutsatzeak dira. Gipuzkoan, bost positibo gehiago atzeman dira azken orduetan.

Audiorik gabe.

Azken orduetan Arrasaten, Errenterian eta Irunen atzemandako koronabirus kasu berrien harira, Gipuzkoan beste agerraldi bat izan den aztertzen ari da Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila.

Eusko Jaurlaritzak atzo, asteartea, zabaldutako datuen arabera, bi hildako eta 15 positibo gehiago utzi ditu gaitzak Euskadin azken orduetan. COVID-19ak eragin duen pandemiaren bilakaerak zertxobait okerrera egin duela adierazten du horrek. Zehazki, Araban bost positibo gehiago atzeman dira azken orduetan, Bizkaian beste bost eta Gipuzkoan beste horrenbeste.

Gipuzkoan baieztatutako kasuei dagokienez, Donostian (bat), Irunen (hiru) eta Errenterian (bat) bizi dira azken 24 orduetan PCR bidez egindako probetan positibo eman dutenak. Testuinguru horretan, Donostian atzeman duten kasua Orioko agerraldiarekin lotuta dagoen aztertzen ari dela baieztatu du Osasun Sailak, bigarren mailako kontaktu baten bidez kutsatu dela iritzita.

Fiskaltza Gasteizko erresidentzia bateko egoiliar baten heriotza ikertzen ari da

Koronabirusarekin hil zen 82 urteko gizon bat ospitalera berandu eraman zutela salatu dute. Gasteizko Caser Alto del Prado egoitzan 19 adineko eta langile bat hil ziren koronabirusagatik.

Audiorik gabe.

Arabako Fiskaltzak ikerketa bat jarri du martxan Gasteizko Caser Alto del Prado zahar-etxeko egoiliar baten heriotza dela eta.

Koronabirusarekin hil zen 82 urteko gizon bat ospitalera berandu eraman zutela salatu dute eta Fiskaltzak atzerapen horren arrazoia jakin nahi du, egoitzako zuzendaritzak arduragabekeriaz jokatu zuen ala ez argitzeko.

Arabako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, Caser Alto del Prado erresidentzian 19 adineko hil ziren koronabirusaren ondorioz. Halaber, egoitza horretako langile sozio-sanitario bat ere hil zen COVID-19agatik bajan zegoen bitartean.

Pandemiaren kudeaketarekin lotuta Euskal Herrian abiatzen den lehen ikerketa judiziala da.

Microsofteko teknikarien itxurak eginez, telefono bidezko iruzurrak Nafarroan

Modu honetara, hainbat iruzur salatu dituzte Iruñean, 2.800 eta ia 6.000 euro artekoak, poliziak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Audiorik gabe.

Espainiako Poliziak azken egunotan ohartarazi du iruzur mota baten bigarren bolada bat izan dela, urte hasieran Nafarroan atzemandakoa. Ustezko egileak, telefono dei batean, Microsofteko teknikarien itxurak eginez, ordenagailuetan ustezko birus bat atzeman dutela ohartarazten dute.

Modu honetara, hainbat iruzur salatu dituzte Iruñean, 2.800 eta ia 6.000 euro artekoak, poliziak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Egileek euren zerbitzuak eskaintzen dituzte arazoa konpondu ahal izateko, trukean 4 eta 15 euro artean eskatuz. Horretarako, sakelako telefonoan hainbat aplikazio instalatzea eska dezakete, hala nola, Hainbat webgunetan sartzea ere eskatu dezakete, erabiltzaileen izenak, pasahitzak eta datu pertsonalak galdetuz, hala nola, NANa edo kreditu-txartelen zenbakiak.

Behin telefono deia jaso duenak datu horiek emanda, ustezko egileek ordenagailuen kontrol osoa hartzen dute eta haren banku-kontuetan sartzen dira.

Edozein ordainketa egiteko edo edozein datu pertsonal emateko erabakia hartu baino lehen, zerbitzuak eskaintzen dituen erakunde edo enpresekin, aipatutako erakunde edo enpresetako arduradunekin eta Polizia Nazionalarekin harremanetan jartzea gomendatzen da, aholkularitza jasotzeko.

Internet bidez iruzurrak saihesteko, gure ordenagailuan birusik edo malwarerik ez sartzeko antibirus bat edukitzea eta eguneratuta egotea gomendatzen da, programetara sartzeko baimenak irakurtzea eta identifikatu gabe eta posta elektronikoz edo promo kamuflatuen bidez iristen diren estekak ez irekitzea.

Era berean, "Identitate digitala" zaintzea eskatzen da, hau da, Internetera norbere buruari buruzko informazio gehiegi ez igotzea, eta sare sozialen pribatutasuna konfiguratzea, xantaiak edo nortasun-lapurretak saihesteko. Ildo horretan, gogorarazten da funtsezkoa dela orrialdeak https:// segurtasun kodea duela bermatzea.

Era berean, azpimarratzen da garrantzitsua dela gure WiFi sarearen sarbidea ukatzea, eduki desegokiak lortzeko edo edozein jarduera kaltegarri egiteko erabil dezaketelako. Sare publiko bat erabiliz gero, informazio sentikorra trukatzea saihestu behar da.

Gutxienez 113 pertsona hil dira Birmanian, meategi batean izandako luizi batean

Tokiko agintariek baieztatu dutenez, ehunka meatzari lurperatuta geratu dira ostegun honetan montzoi garaiko euriteek eragindako luiziaren ondorioz.

Audiorik gabe.

Birmaniako erreskate taldeek 113 pertsonaren gorpuak erreskatatu dituzte ostegun honetan Katxin estatuan, Birmania iparraldean, meategi batean izandako luizi baten ostean, Birmaniako Informazio Ministerioak jakitera eman duenez.

Tokiko agintariek ohartarazi dutenez, ehunka meatzari lurperatuta geratu dira montzoi garaiko euriteek eragindako luiziaren ondorioz. Luizia ostegun honetan jazo da, 08:00ak aldera.

Luizia gertatu denean, ehunka behargin zeuden meategian, eta horietako gehienak lurperatuta geratu direla uste dute agintariek, Luiziak maiz gertatzen dira.

Herritar askok inguruko jade meategietan egiten dute lan, eta luizi gehienak hormak eta eustormak erortzean gertatzen dira. 2015eko azaroan, meategi batean lanean ari ziren 116 pertsona hil ziren, eskualde horretan izandako luizi batean.

Arrasate, Errenteria eta Irungo kasuek lotura duten aztertzen ari da Osasun Saila

Arrasate, Errenteria eta Irungo kasuek lotura...
Arrasate, Errenteria eta Irungo kasuek lotura duten aztertzen ari da Osasun Saila

Osasun Sailetik azaldu dutenez, famil...
1:00 min.

Osasun Sailetik azaldu dutenez, familia eta/edo lagun topaketetan gertatu diren kutsatzeak dira. Gipuzkoan, bost positibo gehiago atzeman dira azken orduetan.

Audiorik gabe. Azken orduetan Arrasaten, Errenterian eta Irunen atzemandako koronabirus kasu berrien harira, Gipuzkoan beste agerraldi bat izan den aztertzen ari da Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. Eusko Jaurlaritzak atzo, asteartea, zabaldutako datuen arabera, bi hildako eta 15 positibo gehiago utzi ditu gaitzak Euskadin azken orduetan. COVID-19ak eragin duen pandemiaren bilakaerak zertxobait okerrera egin duela adierazten du horrek. Zehazki, Araban bost positibo gehiago atzeman dira azken orduetan, Bizkaian beste bost eta Gipuzkoan beste horrenbeste. Gipuzkoan baieztatutako kasuei dagokienez, Donostian (bat), Irunen (hiru) eta Errenterian (bat) bizi dira azken 24 orduetan PCR bidez egindako probetan positibo eman dutenak. Testuinguru horretan, Donostian atzeman duten kasua Orioko agerraldiarekin lotuta dagoen aztertzen ari dela baieztatu du Osasun Sailak, bigarren mailako kontaktu baten bidez kutsatu dela iritzita.

2020/07/02

Fiskaltza Gasteizko erresidentzia bateko egoiliar baten heriotza ikertzen ari da

Fiskaltza Gasteizko erresidentzia bateko egoi...
Fiskaltza Gasteizko erresidentzia bateko egoiliar baten heriotza ikertzen ari da

Koronabirusarekin hil zen 82 urteko g...
0:59 min.

Koronabirusarekin hil zen 82 urteko gizon bat ospitalera berandu eraman zutela salatu dute. Gasteizko Caser Alto del Prado egoitzan 19 adineko eta langile bat hil ziren koronabirusagatik.

Audiorik gabe. Arabako Fiskaltzak ikerketa bat jarri du martxan Gasteizko Caser Alto del Prado zahar-etxeko egoiliar baten heriotza dela eta. Koronabirusarekin hil zen 82 urteko gizon bat ospitalera berandu eraman zutela salatu dute eta Fiskaltzak atzerapen horren arrazoia jakin nahi du, egoitzako zuzendaritzak arduragabekeriaz jokatu zuen ala ez argitzeko. Arabako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, Caser Alto del Prado erresidentzian 19 adineko hil ziren koronabirusaren ondorioz. Halaber, egoitza horretako langile sozio-sanitario bat ere hil zen COVID-19agatik bajan zegoen bitartean. Pandemiaren kudeaketarekin lotuta Euskal Herrian abiatzen den lehen ikerketa judiziala da.

2020/07/02

Microsofteko teknikarien itxurak eginez, telefono bidezko iruzurrak Nafarroan

Microsofteko teknikarien itxurak eginez, tele...
Microsofteko teknikarien itxurak eginez, telefono bidezko iruzurrak Nafarroan

Modu honetara, hainbat iruzur salatu ...
2:57 min.

Modu honetara, hainbat iruzur salatu dituzte Iruñean, 2.800 eta ia 6.000 euro artekoak, poliziak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Audiorik gabe. Espainiako Poliziak azken egunotan ohartarazi du iruzur mota baten bigarren bolada bat izan dela, urte hasieran Nafarroan atzemandakoa. Ustezko egileak, telefono dei batean, Microsofteko teknikarien itxurak eginez, ordenagailuetan ustezko birus bat atzeman dutela ohartarazten dute. Modu honetara, hainbat iruzur salatu dituzte Iruñean, 2.800 eta ia 6.000 euro artekoak, poliziak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Egileek euren zerbitzuak eskaintzen dituzte arazoa konpondu ahal izateko, trukean 4 eta 15 euro artean eskatuz. Horretarako, sakelako telefonoan hainbat aplikazio instalatzea eska dezakete, hala nola, Hainbat webgunetan sartzea ere eskatu dezakete, erabiltzaileen izenak, pasahitzak eta datu pertsonalak galdetuz, hala nola, NANa edo kreditu-txartelen zenbakiak. Behin telefono deia jaso duenak datu horiek emanda, ustezko egileek ordenagailuen kontrol osoa hartzen dute eta haren banku-kontuetan sartzen dira. Edozein ordainketa egiteko edo edozein datu pertsonal emateko erabakia hartu baino lehen, zerbitzuak eskaintzen dituen erakunde edo enpresekin, aipatutako erakunde edo enpresetako arduradunekin eta Polizia Nazionalarekin harremanetan jartzea gomendatzen da, aholkularitza jasotzeko. Internet bidez iruzurrak saihesteko, gure ordenagailuan birusik edo malwarerik ez sartzeko antibirus bat edukitzea eta eguneratuta egotea gomendatzen da, programetara sartzeko baimenak irakurtzea eta identifikatu gabe eta posta elektronikoz edo promo kamuflatuen bidez iristen diren estekak ez irekitzea. Era berean, "Identitate digitala" zaintzea eskatzen da, hau da, Internetera norbere buruari buruzko informazio gehiegi ez igotzea, eta sare sozialen pribatutasuna konfiguratzea, xantaiak edo nortasun-lapurretak saihesteko. Ildo horretan, gogorarazten da funtsezkoa dela orrialdeak https:// segurtasun kodea duela bermatzea. Era berean, azpimarratzen da garrantzitsua dela gure WiFi sarearen sarbidea ukatzea, eduki desegokiak lortzeko edo edozein jarduera kaltegarri egiteko erabil dezaketelako. Sare publiko bat erabiliz gero, informazio sentikorra trukatzea saihestu behar da.

2020/07/02

Gutxienez 113 pertsona hil dira Birmanian, meategi batean izandako luizi batean

Gutxienez 113 pertsona hil dira Birmanian, me...
Gutxienez 113 pertsona hil dira Birmanian, meategi batean izandako luizi batean

Tokiko agintariek baieztatu dutenez, ...
1:27 min.

Tokiko agintariek baieztatu dutenez, ehunka meatzari lurperatuta geratu dira ostegun honetan montzoi garaiko euriteek eragindako luiziaren ondorioz.

Audiorik gabe. Birmaniako erreskate taldeek 113 pertsonaren gorpuak erreskatatu dituzte ostegun honetan Katxin estatuan, Birmania iparraldean, meategi batean izandako luizi baten ostean, Birmaniako Informazio Ministerioak jakitera eman duenez. Tokiko agintariek ohartarazi dutenez, ehunka meatzari lurperatuta geratu dira montzoi garaiko euriteek eragindako luiziaren ondorioz. Luizia ostegun honetan jazo da, 08:00ak aldera. Luizia gertatu denean, ehunka behargin zeuden meategian, eta horietako gehienak lurperatuta geratu direla uste dute agintariek, Luiziak maiz gertatzen dira. Herritar askok inguruko jade meategietan egiten dute lan, eta luizi gehienak hormak eta eustormak erortzean gertatzen dira. 2015eko azaroan, meategi batean lanean ari ziren 116 pertsona hil ziren, eskualde horretan izandako luizi batean.

2020/07/02

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2018-07-27ko bideoen artxiboa

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu...
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak...
0:35 min.

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailean grabatzeari ekingo diogu berriro. Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.