Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gazteluetako irakaslearentzat 20 hileko ordezko zigor eskaera egin du fiskalak

Sexu abusuak izan zirela frogatutzat jo badu ere, larrienak egiaztatu ezin izan direla argudiatu du. Ordezko zigor hori ezarriz gero, irakaslea ez litzateke espetxean sartuko.

Leioako ikastetxe pribatuan ikasle bati ustez egindako sexu abusuengatik epaitzen ari dira J.M.S irakasle ohia. Harentzat hiru urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak, gertakariak jazo ziren garaian indarrean zegoen Zigor Kodea kontuan hartuta.

Horrez gain, gaur egun indarrean dagoen Zigor Kodea aplikatuta, ordezko beste zigor eskaera bat ere egin du Fiskaltzak. Epaiak azken eskaera hori kontuan hartuko balu, irakaslea ez litzateke espetxean sartu beharko, bi urte beherakoa baita.

Fiskalak frogatutzat jo du maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola, baina argudiatu du abusu larrienak ezin izan direla egiaztatu.

Akusazio partikularrak 10 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat, ikaslearengan zuen botereaz baliatuta sexu abusuak egin zizkiola frogatutzat jo baitu. Defentsak absoluzioa eskatu du.

Navalentzako plan publiko-pribatuaren alde egin du Eusko Legebiltzarrak

Ontziola eskuratzeko operazio publiko-pribatua "aztertzeko eta babesteko" txostena abiatzea eskatu dio Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari.

Eusko Legebiltzarra Sestaoko Naval ontziola eskuratzeko operazio publiko-pribatuaren alde agertu da aho batez; eta, Eusko Jaurlaritzari operazio hori abiatzeko txostena "aztertu eta babestu" dezala eskatu dio. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek legez besteko proposamena joan den astean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ostean hartu dute erabakia, Sestaoko Naval ontziolaren erreskate publikoa eskatzeko, sektore estrategikoa eta EAEko ekonomiaren sutatzailea dela uste baitute.

Navaleko zuzendaritzak eta konkurtsoko administratzaileak urria bukatu orduko, ontziola ixteko lan-erregulazio txostena aurkeztuko dutela ohartarazi ostean hartu du erabakia Legebiltzarrak. Guztira, 177 langilek egiten dute lan Sestoko ontziolan.

Ontziolaren itxiera saihesteko, Urkulluren Gobernuak bere esku dituen tresna guztiak erabiltzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak, baita berehalako inbertsio ekonomikoa ere.

Navaleko langileek Legebiltzarreko eztabaida jarraitu dute zuzenean, eta Legebiltzarreko kanpoaldean egin dute elkarretaratzea enpresaren erreskatea eskatzeko; atzo (asteazkena) 3.000 pertsonak Sestaon egindako manifestazioan egin zuten bezala.

Langile bat zauritu da Igorreko zabortegian edukiontzi baten barrura jausi ostean

Hustuketa lanetan zebilen zabor-bilketako kamioiaren gidaria barrura jausi da, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Galdakaoko Ospitalera eraman dute.

Langile bat zauritu da gaur Igorreko zabortegian (Bizkaia) edukiontzi baten barrura jausita, Udaleko eta Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Iturrion arabera, lan ezbeharra 11:30ean jazo da, Igorreko Urkizu auzoan dagoen zabortegian.

Durangoko Mankomunitateko zabor-bilketako kamioiaren gidaria hustuketa lanetan ari zen, eta argitu gabeko arrazoiak tarteko, edukiontzi barrura jausi da bi metroko altuera batetik.

Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurtengo diru-bilketan

EAEko ogasunek 14.706 milioi euro bilduko dituzte aurten, aurreikusitakoa baino 315,2 milioi (% 2,2) gehiago, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak jakitera eman duenez.

Aurtengo zerga itunduen araberako diru-bilketaren itxiera-aurreikuspenak 14.706,5 milioi eurokoak dira. 315,2 milioi gehiago dira. 2019an, Zerga itunduen araberako diru bilketaren bilakaera ekonomiaren hedapen horrekin lerrokaturik egotea espero da, eta kalkulatzen da, beraz, foru-aldundiek 15.265,4 milioi euro bilduko dituztela zerga itunduen bidez.

Kalkulu horik gorabehera, Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeek "arretaz" ibiltzeko eskatu dute, nazioarteko ekonomiaren gaineko "mehatxuak" direla eta.

Gasteizen, gaur (osteguna), Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeek (Eusko Jaurlaritza, hiru foru aldundiak eta Eudel) ezagutzera eman dituzte 2018 eta 2019 urteetarako diru-bilketaren inguruko datuak.

Horrela, aurreikusten da foru aldundien diru-bilketa kontsolidatuak 2,2 puntutan gaindituko duela EAEn 2018ko ekitaldirako onartutako aurrekontu-aurreikuspena, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren arabera.

Urte arteko inflazioa % 2,1 eta % 2,4 igo da EAEn eta Nafarroan

Besteak beste, garraiobideen garestitzeak ekarri du igoera.

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 2,1 eta % 2,4 hazi da irailean, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera.

Abuztuko tasarekin alderatuta, berriz, prezioak % 0,1 eta % 0,2 garestitu dira.

Euskadin, honakoak izan dira garestitze handienak: garraiobideak, komunikazioak, hotelak, kafetegi eta jatetxeak, eta edari alkoholdunak eta tabakoa. Nafarroan, etxebizitzaren eta garraiobideen prezioak igo dira gehien.

Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 2,3 hazi da. Igoera horretan argindarraren garestitzeak eragin du, eta neurri txikiagoan, berokuntzarako gasolioarena eta gasarena.

Almeriako zabortegi batean aurkitutako emakumearen ustezko hiltzailea atxilotu dute

Madrilgo Adolfo Suárez aireportuko T-4 terminalean atxilotu dute hilketaren ustezko egilea, Mauritaniara ihes egiteko, hegazkina hartzera zihoanean. Epaileak kartzelan sartzeko agindua eman du.

Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Madrilgo Adolfo Suarez aireportuan bikotekidea hil duelakoan. Hain zuzen ere, Gadorreko (Almeria) zabortegi batean irailaren 27an aurkitutako emakumearen ustezko egilea delakoan atxilotu dute.

30 urteko gizonezkoa Almeriako Epaitegiko epailearen esku utzi dute, eta espetxeratze agindua eman du hark. Hortaz, kartzelara eraman dute, komunikatuta, baina fidantza ordaintzeko aukerarik gabe.

Esan bezala, irailean abiatu zuten hilketaren gaineko ikerketa, Gadorreko birziklatze instalazioetako langile batek gorpua aurkitu eta larrialdi zerbitzuei abisu eman zienean.

900 euroko gutxieneko soldata eta laguntza gehiago, Sanchez eta Iglesiasen itunean

Espainiako Gobernuaren eta Podemos-en arteko akordioak amatasun eta aitatasun baimen parekatuak eta mendekotasun laguntzan hobekuntzak ere barne hartzen ditu.

Lanbide arteko gutxieneko soldata 900 eurora igotzea, etxebizitzaren Estatuko planera diru gehiago bideratzea eta maizterrek babes gehiago izatea eta udalek alokairuaren prezioak arautu ahal izatea dira Espainiako Gobernuak eta Podemos-ek, 2019ko Aurrekontuen harira, gaur adostutako puntuetako batzuk.

Negoziaziotik gertu dauden iturriek jakitera eman dutenez, Gobernuak eta Podemos-ek bilera dute gaur berriro, Moncloan. Hantxe itunduko dituzte, halaber, amatasun eta aitatasun baimen parekatuak eta mendekotasun laguntzan hobekuntzak.

Esan bezala, gutxieneko soldataren igoera izan da hitzartutako gaietako bat. Podemos-ek 1.000 eurora igotzea eskatu zen hasiera batean, Gobernuak, ordea, 850 euroan utzi nahi zuen. Azkenik, erdibidean utzi dute.

Bestalde, 130.000 eurotik gorako soldata jasotzen dutenei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga igoko diote. Kontu horretan ere desadostasunak zituzten Sanchezek eta Iglesiasek hasiera batean. Lehenak 140.000 euroko soldatetan aplikatu nahi zuen igoera. Bigarrenak, berriz, 120.000 eurotik gorako lansarietan.

Era berean, 10 milioi eurotik gorako ondasuna dutenei % 1 igoko diote ondarearen gaineko zerga. Bukatzeko, jokoaren eta online apustuen publizitateari zuzendutako araudi berria onartzea ere adostu dute. Hala, tabakoaren publizitatean hartutako antzeko neurria aplikatuko dute jokoan ere.

Gazteluetako irakaslearentzat 20 hileko ordezko zigor eskaera egin du fiskalak

Gazteluetako irakaslearentzat 20 hileko ordez...
Gazteluetako irakaslearentzat 20 hileko ordezko zigor eskaera egin du fiskalak

Sexu abusuak izan zirela frogatutzat ...
1:44 min.

Sexu abusuak izan zirela frogatutzat jo badu ere, larrienak egiaztatu ezin izan direla argudiatu du. Ordezko zigor hori ezarriz gero, irakaslea ez litzateke espetxean sartuko.

Leioako ikastetxe pribatuan ikasle bati ustez egindako sexu abusuengatik epaitzen ari dira J.M.S irakasle ohia. Harentzat hiru urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak, gertakariak jazo ziren garaian indarrean zegoen Zigor Kodea kontuan hartuta. Horrez gain, gaur egun indarrean dagoen Zigor Kodea aplikatuta, ordezko beste zigor eskaera bat ere egin du Fiskaltzak. Epaiak azken eskaera hori kontuan hartuko balu, irakaslea ez litzateke espetxean sartu beharko, bi urte beherakoa baita. Fiskalak frogatutzat jo du maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola, baina argudiatu du abusu larrienak ezin izan direla egiaztatu. Akusazio partikularrak 10 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat, ikaslearengan zuen botereaz baliatuta sexu abusuak egin zizkiola frogatutzat jo baitu. Defentsak absoluzioa eskatu du.

2018/10/11

Navalentzako plan publiko-pribatuaren alde egin du Eusko Legebiltzarrak

Navalentzako plan publiko-pribatuaren alde eg...
Navalentzako plan publiko-pribatuaren alde egin du Eusko Legebiltzarrak

Ontziola eskuratzeko operazio publiko...
1:26 min.

Ontziola eskuratzeko operazio publiko-pribatua "aztertzeko eta babesteko" txostena abiatzea eskatu dio Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari.

Eusko Legebiltzarra Sestaoko Naval ontziola eskuratzeko operazio publiko-pribatuaren alde agertu da aho batez; eta, Eusko Jaurlaritzari operazio hori abiatzeko txostena "aztertu eta babestu" dezala eskatu dio. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek legez besteko proposamena joan den astean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ostean hartu dute erabakia, Sestaoko Naval ontziolaren erreskate publikoa eskatzeko, sektore estrategikoa eta EAEko ekonomiaren sutatzailea dela uste baitute. Navaleko zuzendaritzak eta konkurtsoko administratzaileak urria bukatu orduko, ontziola ixteko lan-erregulazio txostena aurkeztuko dutela ohartarazi ostean hartu du erabakia Legebiltzarrak. Guztira, 177 langilek egiten dute lan Sestoko ontziolan. Ontziolaren itxiera saihesteko, Urkulluren Gobernuak bere esku dituen tresna guztiak erabiltzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak, baita berehalako inbertsio ekonomikoa ere. Navaleko langileek Legebiltzarreko eztabaida jarraitu dute zuzenean, eta Legebiltzarreko kanpoaldean egin dute elkarretaratzea enpresaren erreskatea eskatzeko; atzo (asteazkena) 3.000 pertsonak Sestaon egindako manifestazioan egin zuten bezala.

2018/10/11

Langile bat zauritu da Igorreko zabortegian edukiontzi baten barrura jausi ostean

Langile bat zauritu da Igorreko zabortegian e...
Langile bat zauritu da Igorreko zabortegian edukiontzi baten barrura jausi ostean

Hustuketa lanetan zebilen zabor-bilke...
0:37 min.

Hustuketa lanetan zebilen zabor-bilketako kamioiaren gidaria barrura jausi da, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Galdakaoko Ospitalera eraman dute.

Langile bat zauritu da gaur Igorreko zabortegian (Bizkaia) edukiontzi baten barrura jausita, Udaleko eta Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez. Iturrion arabera, lan ezbeharra 11:30ean jazo da, Igorreko Urkizu auzoan dagoen zabortegian. Durangoko Mankomunitateko zabor-bilketako kamioiaren gidaria hustuketa lanetan ari zen, eta argitu gabeko arrazoiak tarteko, edukiontzi barrura jausi da bi metroko altuera batetik.

2018/10/11

Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurtengo diru-bilketan

Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurten...
Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurtengo diru-bilketan

EAEko ogasunek 14.706 milioi euro bil...
1:14 min.

EAEko ogasunek 14.706 milioi euro bilduko dituzte aurten, aurreikusitakoa baino 315,2 milioi (% 2,2) gehiago, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak jakitera eman duenez.

Aurtengo zerga itunduen araberako diru-bilketaren itxiera-aurreikuspenak 14.706,5 milioi eurokoak dira. 315,2 milioi gehiago dira. 2019an, Zerga itunduen araberako diru bilketaren bilakaera ekonomiaren hedapen horrekin lerrokaturik egotea espero da, eta kalkulatzen da, beraz, foru-aldundiek 15.265,4 milioi euro bilduko dituztela zerga itunduen bidez. Kalkulu horik gorabehera, Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeek "arretaz" ibiltzeko eskatu dute, nazioarteko ekonomiaren gaineko "mehatxuak" direla eta. Gasteizen, gaur (osteguna), Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeek (Eusko Jaurlaritza, hiru foru aldundiak eta Eudel) ezagutzera eman dituzte 2018 eta 2019 urteetarako diru-bilketaren inguruko datuak. Horrela, aurreikusten da foru aldundien diru-bilketa kontsolidatuak 2,2 puntutan gaindituko duela EAEn 2018ko ekitaldirako onartutako aurrekontu-aurreikuspena, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren arabera.

2018/10/11

Urte arteko inflazioa % 2,1 eta % 2,4 igo da EAEn eta Nafarroan

Urte arteko inflazioa % 2,1 eta % 2,4 igo da ...
Urte arteko inflazioa % 2,1 eta % 2,4 igo da EAEn eta Nafarroan

Besteak beste, garraiobideen garestit...
1:04 min.

Besteak beste, garraiobideen garestitzeak ekarri du igoera.

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 2,1 eta % 2,4 hazi da irailean, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera. Abuztuko tasarekin alderatuta, berriz, prezioak % 0,1 eta % 0,2 garestitu dira. Euskadin, honakoak izan dira garestitze handienak: garraiobideak, komunikazioak, hotelak, kafetegi eta jatetxeak, eta edari alkoholdunak eta tabakoa. Nafarroan, etxebizitzaren eta garraiobideen prezioak igo dira gehien. Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 2,3 hazi da. Igoera horretan argindarraren garestitzeak eragin du, eta neurri txikiagoan, berokuntzarako gasolioarena eta gasarena.

2018/10/11

Almeriako zabortegi batean aurkitutako emakumearen ustezko hiltzailea atxilotu dute

Almeriako zabortegi batean aurkitutako emakum...
Almeriako zabortegi batean aurkitutako emakumearen ustezko hiltzailea atxilotu dute

Madrilgo Adolfo Suárez aireportuko T-...
1:00 min.

Madrilgo Adolfo Suárez aireportuko T-4 terminalean atxilotu dute hilketaren ustezko egilea, Mauritaniara ihes egiteko, hegazkina hartzera zihoanean. Epaileak kartzelan sartzeko agindua eman du.

Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Madrilgo Adolfo Suarez aireportuan bikotekidea hil duelakoan. Hain zuzen ere, Gadorreko (Almeria) zabortegi batean irailaren 27an aurkitutako emakumearen ustezko egilea delakoan atxilotu dute. 30 urteko gizonezkoa Almeriako Epaitegiko epailearen esku utzi dute, eta espetxeratze agindua eman du hark. Hortaz, kartzelara eraman dute, komunikatuta, baina fidantza ordaintzeko aukerarik gabe. Esan bezala, irailean abiatu zuten hilketaren gaineko ikerketa, Gadorreko birziklatze instalazioetako langile batek gorpua aurkitu eta larrialdi zerbitzuei abisu eman zienean.

2018/10/11

900 euroko gutxieneko soldata eta laguntza gehiago, Sanchez eta Iglesiasen itunean

900 euroko gutxieneko soldata eta laguntza ge...
900 euroko gutxieneko soldata eta laguntza gehiago, Sanchez eta Iglesiasen itunean

Espainiako Gobernuaren eta Podemos-en...
1:46 min.

Espainiako Gobernuaren eta Podemos-en arteko akordioak amatasun eta aitatasun baimen parekatuak eta mendekotasun laguntzan hobekuntzak ere barne hartzen ditu.

Lanbide arteko gutxieneko soldata 900 eurora igotzea, etxebizitzaren Estatuko planera diru gehiago bideratzea eta maizterrek babes gehiago izatea eta udalek alokairuaren prezioak arautu ahal izatea dira Espainiako Gobernuak eta Podemos-ek, 2019ko Aurrekontuen harira, gaur adostutako puntuetako batzuk. Negoziaziotik gertu dauden iturriek jakitera eman dutenez, Gobernuak eta Podemos-ek bilera dute gaur berriro, Moncloan. Hantxe itunduko dituzte, halaber, amatasun eta aitatasun baimen parekatuak eta mendekotasun laguntzan hobekuntzak. Esan bezala, gutxieneko soldataren igoera izan da hitzartutako gaietako bat. Podemos-ek 1.000 eurora igotzea eskatu zen hasiera batean, Gobernuak, ordea, 850 euroan utzi nahi zuen. Azkenik, erdibidean utzi dute. Bestalde, 130.000 eurotik gorako soldata jasotzen dutenei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga igoko diote. Kontu horretan ere desadostasunak zituzten Sanchezek eta Iglesiasek hasiera batean. Lehenak 140.000 euroko soldatetan aplikatu nahi zuen igoera. Bigarrenak, berriz, 120.000 eurotik gorako lansarietan. Era berean, 10 milioi eurotik gorako ondasuna dutenei % 1 igoko diote ondarearen gaineko zerga. Bukatzeko, jokoaren eta online apustuen publizitateari zuzendutako araudi berria onartzea ere adostu dute. Hala, tabakoaren publizitatean hartutako antzeko neurria aplikatuko dute jokoan ere.

2018/10/11

Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2018-10-02ko bideoen artxiboa

Jaurlaritzak atzera egin du, eta bi urteko haurrek eskola-garraioa izango dute

Jaurlaritzak atzera egin du, eta bi urteko ha...
Jaurlaritzak atzera egin du, eta bi urteko haurrek eskola-garraioa izango dute

Baimen berezia eman die ikastetxeei b...
1:33 min.

Baimen berezia eman die ikastetxeei bi urteko haurrek eskolako autobusa erabiltzeko aukera izan dezaten. Behin-behineko neurria izango da, eskola-garraioari buruzko dekretua aldatu bitartean.

Eusko Jaurlaritzak atzera egin du, eta bi urteko haurren eskola-garraioa onartu du orain, Berria egunkariak gaur zabaldutako informazioaren arabera. Azken asteetako polemikaren ostean, Jaurlaritzak baimen berezia eman die sare publikoko ikastetxeei, bi urteko haurrek eskolako autobusa erabiltzeko aukera izan dezaten. Antza denez, ostiralean igorri zieten irizpide aldaketari buruzko oharra Bizkaiko sare publikoko eskolei. Behin-behineko neurria izango da, harik eta eskola-garraioari buruzko dekretua aldatu arte. Bitartean, ordea, hiru urtetik beherako haurrek ez dute eskolara autobusean joateko arazorik izango. Duela bi aste ezarri zuen debekua Jaurlaritzak, segurtasun arrazoiak argudiatuta. Izan ere, 2015eko eskola garraioari buruzko dekretuaren arabera, autobusak ez daude hiru urtetik beherako haurrentzat egokituta. Debekuak ezinegona eragin zuen guraso askoren artean, landa eremuetan batez ere, eta kontziliazioari oztopoak jartzea egotzi zioten Hezkuntza Sailari. Dena dela, neurria behin-behinekoa da, eta Eusko Jaurlaritzak eskola-garraioa arautzen duen dekretua aldatzeko lanean jarraituko du.

118 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian irailean

118 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Eus...
118 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian irailean

EAEn behera egin du langabeziak (569 ...
2:34 min.

EAEn behera egin du langabeziak (569 pertsona), baina Nafarroan, igo (451 pertsona). Guztira, 156.152 pertsona daude lan barik.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Nafarroako enplegu zerbitzu publikoetan izena emandakoen kopuruak behera egin du irailean; zehazki, abuztuan baino 118 langabe gutxiago zenbatu dituzte. Guztira, 156.152 pertsona daude lan barik Hego Euskal Herrian. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak gaur argitaratutako datuen arabera, joera ezberdina eduki dute EAEk eta Nafarroak. Abuztuko datuekin alderatuta, Euskadin jaitsi egin da (569 pertsona, % 0,46); Nafarroan, aldiz, igo egin da (451 pertsona, % 1,38). 2017ko irailarekin erkatuta, beheranzko joera izan du bietan: EAEn, 9.009 pertsonak eskuratu dute lanpostua (% 6,82 egin du behera langabeziak); Nafarroan, 2.180k (% 6,18ko jaitsiera). Lurraldeka, Bizkaian jaitsi da gehien langabezia. 481 langabe gutxiago zenbatu dituzte, abuztuan baino % 0,67 gutxiago. Guztira, 70.895 pertsona daude lan barik. Araban, 47 pertsonak topatu dute lana azken hilabetean (% 0,23ko beherakada), eta 19.994 langabe daude. Gipuzkoan, 41 langabe gutxiago zenbatu dituzte (% 0,13). Guztira, 32.148 pertsona daude lan barik lurralde horretan. Espainiako Estatuan, gora egin du langabeziak, eta abuztuan baino 20.441 langabe gehiago zenbatu dituzte (denetara, 3.202.509 pertsona dabiltza lan bila). Historikoki, igo egin ohi da langabezia irailean, baina oraingo honetan apalagoa izan da igoera, eta 2014az geroztik izandako irailik onena izan da honakoa. Gizarte Segurantzan izena emandakoei dagokienez, bilakaera positiboa izan da azken hilabetean Hego Euskal Herrian. Abuztuan baino 4.637 afiliatu gehiago zenbatu dituzte. Hala, 1.221.387 okupatu daude guztira.

Urriaren 1eko agindua betetzeko eskatu dio independentismoak Generalitateari

Urriaren 1eko agindua betetzeko eskatu dio in...
Urriaren 1eko agindua betetzeko eskatu dio independentismoak Generalitateari

180.000 lagun inguru atera dira kaler...
2:17 min.

180.000 lagun inguru atera dira kalera Bartzelonan, agintariei Kataluniako Errepublika gauzatu dezatela galdegiteko. Mobilizazioa amaitutakoan, istiluak izan dira.

1Milaka eta milaka herritarrek hartu dute parte erakunde subiranistek Bartzelonan deitu duten manifestazioan, Kataluniako erreferendumaren lehen urteurrenagogoratzeko eta Generalitateari Errepublika gauzatu dezala eskatzeko. Udaltzaingoaren arabera, 180.000 manifestari izan dira kaleetan, Kataluniako Gobernuko kideak tartean. Catalunya plazan abiatu dute martxa, eta Parlamentuaren aurrean amaitu da, Quim Torra Generalitateko presidentea eta Roger Torrent Parlamentuko presidentea zain zituztela. Manifestazioaren buruan joan diren herritarrek iazko urriaren 1ean erabilitako boto-kutxak eraman dituzte eskuetan, eta haien atzean joan dira manifestariak, "U-1, ez ahaztu, ez barkatu" lelodun pankarta batekin. "Autodeterminazioa giza eskubidea da" zioen beste pankarta handi bat ere erakutsi dute, ingelesez. Kataluniako bandera independentistak eta preso politikoak askatzea eskatzen zuten kartelak nonahi ikusi ahal izan dira, eta hainbat lelo oihukatu dituzte: "independentzia", "desobedientziarik gabe ez dago independentziarik", "kaleak beti izango dira gureak" eta "ireki ditzagun kartzelak", besteak beste. Miquel Buch Barne kontseilariaren dimisioa eskatzeko oihuak ere entzun dira. Larunbatean Esquadra Mossoak independentisten aurka oldartu izana leporatzen diote CUPek eta Errepublikaren Defentsarako Batzordeek.

Pablo Ibarren epaiketa berria

Pablo Ibarren epaiketa berria 'luzea' izango ...
Pablo Ibarren epaiketa berria 'luzea' izango dela ohartarazi du epaileak

“Auzi batzuk konplexuagoak dira, eta ...
2:26 min.

“Auzi batzuk konplexuagoak dira, eta denbora asko behar dute. Hau horietako bat da”, esan die Dennis Bailey epaileak epaimahaia osatzeko deitu dituzten hautagaiei.

Pablo Ibarren epaiketa berria hasi da gaur Fort Lauderdalen. 1994an, Floridan, egindako hilketa hirukoitza leporatzen diote. Epaiketa urtarrilera arte ez bukatzea eta auzi konplexua izango dela esan die epaileak epaimahaikide posibleei. Epaimahaiko 12 kideak aukeratzeko prozesua abiatu du gaur Dennis Bailey epaileak Fort Lauderdalen, Miamitik 45 kilometrora. Ibarri egingo dioten laugarren epaiketa izango da. 46 urteko gizonak 24 urte eman ditu preso, Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogers hiltzea egotzita. 50 pertsonak, horien erdia emakumeak, agerraldia egin dute gaur, epaimahaiko 12 kideak aukeratzeko. Ibar errudun jo ala ez erabakitzeko erantzukizuna izango du epaimahaiak. Akusatua, trajez eta gorbatarekin jantzita, eskuburdinez lotuta eta kateaturik heldu da, baina saioa hasi denean bilurrak kendu dizkiote. Horrela, epaileak epaimahaikide posibleei eginbeharra eta auzitegien egutegia azaltzen zien bitartean, oharrak hartu ahal izan ditu Ibarrek. Jose Manuel Ibar Urtain boxeolariaren lobak 16 urte eman ditu heriotzaren korridorean, baina duela bi urte Floridako Gorte Gorenak zigorra baliogabe utzi zuen, zigortuaren aurka aurkeztutako frogak “eskasak” eta “ahulak “ izan zirelako. Auzi oso konplexua dela esan die Bailey epaileak epaimahaikide posibleei. Horregatik, litekeena da bigarren fasea urtarriletik aurrera luzatzea. “Laguntza behar dugu”, azpimarratu du. Pablo Ibarren Heriotza Zigorraren aurkako Elkarteak beste kanpaina bat abiarazi du, 350.000 euro biltzeko, AEBko epaitegietan euskal jatorriko presoaren defentsa ordaintzeko aurrekontua (1.100.000 euro) osatzeko. Prentsa ohar batean, elkarteak jakinarazi du defentsarako aurrekontua 1.300.000 dolarrekoa dela (1.100.000 euro inguru), eta horren % 60 badutela, baina oraindik beste 350.000 falta zaizkiela defentsa judiziala ordaintzeko.

Lurrikarek eta tsunamiak 1.200 hildako baino gehiago utzi dituzte Indonesian

Lurrikarek eta tsunamiak 1.200 hildako baino ...
Lurrikarek eta tsunamiak 1.200 hildako baino gehiago utzi dituzte Indonesian

Desagertu ugari daude, horien artean ...
1:29 min.

Desagertu ugari daude, horien artean 61 atzerritar, eta 540 zauritu larri dira. Biktimen zati bat hobi komun batean lurperatzeko asmoa dute agintariek, gaixotasunak saihesteko.

Gutxienez 1.203 pertsona hil dira lurrikaren eta tsunamiaren ondorioz Indonesian, Ekintza Azkarreko Taldeak (ACT) emandako azken balantzearen arabera. Hondamendia iragan ostiralean gertatu zen, Celebes uhartean. “Hildakoak 1.203 dira jadanik”, jakitera eman du Insan Nurrohman ACTko presidenteordeak, Antara bertako albiste-agentziak aipatuta. Biktima kopuru handiena Paluko Petobo auzoan izan da; “tsunamiak guztiz suntsitu eta txikitu zuelako”, zehaztu duenez. Guztira, 700 hildako zenbatu dituzte bertan. Hala ere, hildakoen kopuruak gora egitea espero dutela argi utzi du Insanek; izan ere, oraindik desagertu ugari daude, horien artean 61 atzerritar, eta 540 zauritu larri dira zenbait ospitaletan. Oraingoz 16.732 pertsona ebakuatu dituzte 123 toki ezberdinetara Palu hirian, baita Donggala, Sigi eta Parigi Moutong barrutietan ere. Igandean suntsitutako zonaldea bisitatu ondoren, Joko Wiodo Indonesiako presidenteak gaur iragarri duenez, tragediari aurre egiteko nazioarteko laguntza onartuko du herrialdeak.