Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gazteluetako irakaslearentzat 20 hileko ordezko zigor eskaera egin du fiskalak

Sexu abusuak izan zirela frogatutzat jo badu ere, larrienak egiaztatu ezin izan direla argudiatu du. Ordezko zigor hori ezarriz gero, irakaslea ez litzateke espetxean sartuko.

Leioako ikastetxe pribatuan ikasle bati ustez egindako sexu abusuengatik epaitzen ari dira J.M.S irakasle ohia. Harentzat hiru urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak, gertakariak jazo ziren garaian indarrean zegoen Zigor Kodea kontuan hartuta.

Horrez gain, gaur egun indarrean dagoen Zigor Kodea aplikatuta, ordezko beste zigor eskaera bat ere egin du Fiskaltzak. Epaiak azken eskaera hori kontuan hartuko balu, irakaslea ez litzateke espetxean sartu beharko, bi urte beherakoa baita.

Fiskalak frogatutzat jo du maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola, baina argudiatu du abusu larrienak ezin izan direla egiaztatu.

Akusazio partikularrak 10 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat, ikaslearengan zuen botereaz baliatuta sexu abusuak egin zizkiola frogatutzat jo baitu. Defentsak absoluzioa eskatu du.

Navalentzako plan publiko-pribatuaren alde egin du Eusko Legebiltzarrak

Ontziola eskuratzeko operazio publiko-pribatua "aztertzeko eta babesteko" txostena abiatzea eskatu dio Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari.

Eusko Legebiltzarra Sestaoko Naval ontziola eskuratzeko operazio publiko-pribatuaren alde agertu da aho batez; eta, Eusko Jaurlaritzari operazio hori abiatzeko txostena "aztertu eta babestu" dezala eskatu dio. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek legez besteko proposamena joan den astean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ostean hartu dute erabakia, Sestaoko Naval ontziolaren erreskate publikoa eskatzeko, sektore estrategikoa eta EAEko ekonomiaren sutatzailea dela uste baitute.

Navaleko zuzendaritzak eta konkurtsoko administratzaileak urria bukatu orduko, ontziola ixteko lan-erregulazio txostena aurkeztuko dutela ohartarazi ostean hartu du erabakia Legebiltzarrak. Guztira, 177 langilek egiten dute lan Sestoko ontziolan.

Ontziolaren itxiera saihesteko, Urkulluren Gobernuak bere esku dituen tresna guztiak erabiltzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak, baita berehalako inbertsio ekonomikoa ere.

Navaleko langileek Legebiltzarreko eztabaida jarraitu dute zuzenean, eta Legebiltzarreko kanpoaldean egin dute elkarretaratzea enpresaren erreskatea eskatzeko; atzo (asteazkena) 3.000 pertsonak Sestaon egindako manifestazioan egin zuten bezala.

Langile bat zauritu da Igorreko zabortegian edukiontzi baten barrura jausi ostean

Hustuketa lanetan zebilen zabor-bilketako kamioiaren gidaria barrura jausi da, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Galdakaoko Ospitalera eraman dute.

Langile bat zauritu da gaur Igorreko zabortegian (Bizkaia) edukiontzi baten barrura jausita, Udaleko eta Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Iturrion arabera, lan ezbeharra 11:30ean jazo da, Igorreko Urkizu auzoan dagoen zabortegian.

Durangoko Mankomunitateko zabor-bilketako kamioiaren gidaria hustuketa lanetan ari zen, eta argitu gabeko arrazoiak tarteko, edukiontzi barrura jausi da bi metroko altuera batetik.

Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurtengo diru-bilketan

EAEko ogasunek 14.706 milioi euro bilduko dituzte aurten, aurreikusitakoa baino 315,2 milioi (% 2,2) gehiago, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak jakitera eman duenez.

Aurtengo zerga itunduen araberako diru-bilketaren itxiera-aurreikuspenak 14.706,5 milioi eurokoak dira. 315,2 milioi gehiago dira. 2019an, Zerga itunduen araberako diru bilketaren bilakaera ekonomiaren hedapen horrekin lerrokaturik egotea espero da, eta kalkulatzen da, beraz, foru-aldundiek 15.265,4 milioi euro bilduko dituztela zerga itunduen bidez.

Kalkulu horik gorabehera, Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeek "arretaz" ibiltzeko eskatu dute, nazioarteko ekonomiaren gaineko "mehatxuak" direla eta.

Gasteizen, gaur (osteguna), Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeek (Eusko Jaurlaritza, hiru foru aldundiak eta Eudel) ezagutzera eman dituzte 2018 eta 2019 urteetarako diru-bilketaren inguruko datuak.

Horrela, aurreikusten da foru aldundien diru-bilketa kontsolidatuak 2,2 puntutan gaindituko duela EAEn 2018ko ekitaldirako onartutako aurrekontu-aurreikuspena, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren arabera.

Urte arteko inflazioa % 2,1 eta % 2,4 igo da EAEn eta Nafarroan

Besteak beste, garraiobideen garestitzeak ekarri du igoera.

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 2,1 eta % 2,4 hazi da irailean, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera.

Abuztuko tasarekin alderatuta, berriz, prezioak % 0,1 eta % 0,2 garestitu dira.

Euskadin, honakoak izan dira garestitze handienak: garraiobideak, komunikazioak, hotelak, kafetegi eta jatetxeak, eta edari alkoholdunak eta tabakoa. Nafarroan, etxebizitzaren eta garraiobideen prezioak igo dira gehien.

Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 2,3 hazi da. Igoera horretan argindarraren garestitzeak eragin du, eta neurri txikiagoan, berokuntzarako gasolioarena eta gasarena.

Almeriako zabortegi batean aurkitutako emakumearen ustezko hiltzailea atxilotu dute

Madrilgo Adolfo Suárez aireportuko T-4 terminalean atxilotu dute hilketaren ustezko egilea, Mauritaniara ihes egiteko, hegazkina hartzera zihoanean. Epaileak kartzelan sartzeko agindua eman du.

Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Madrilgo Adolfo Suarez aireportuan bikotekidea hil duelakoan. Hain zuzen ere, Gadorreko (Almeria) zabortegi batean irailaren 27an aurkitutako emakumearen ustezko egilea delakoan atxilotu dute.

30 urteko gizonezkoa Almeriako Epaitegiko epailearen esku utzi dute, eta espetxeratze agindua eman du hark. Hortaz, kartzelara eraman dute, komunikatuta, baina fidantza ordaintzeko aukerarik gabe.

Esan bezala, irailean abiatu zuten hilketaren gaineko ikerketa, Gadorreko birziklatze instalazioetako langile batek gorpua aurkitu eta larrialdi zerbitzuei abisu eman zienean.

900 euroko gutxieneko soldata eta laguntza gehiago, Sanchez eta Iglesiasen itunean

Espainiako Gobernuaren eta Podemos-en arteko akordioak amatasun eta aitatasun baimen parekatuak eta mendekotasun laguntzan hobekuntzak ere barne hartzen ditu.

Lanbide arteko gutxieneko soldata 900 eurora igotzea, etxebizitzaren Estatuko planera diru gehiago bideratzea eta maizterrek babes gehiago izatea eta udalek alokairuaren prezioak arautu ahal izatea dira Espainiako Gobernuak eta Podemos-ek, 2019ko Aurrekontuen harira, gaur adostutako puntuetako batzuk.

Negoziaziotik gertu dauden iturriek jakitera eman dutenez, Gobernuak eta Podemos-ek bilera dute gaur berriro, Moncloan. Hantxe itunduko dituzte, halaber, amatasun eta aitatasun baimen parekatuak eta mendekotasun laguntzan hobekuntzak.

Esan bezala, gutxieneko soldataren igoera izan da hitzartutako gaietako bat. Podemos-ek 1.000 eurora igotzea eskatu zen hasiera batean, Gobernuak, ordea, 850 euroan utzi nahi zuen. Azkenik, erdibidean utzi dute.

Bestalde, 130.000 eurotik gorako soldata jasotzen dutenei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga igoko diote. Kontu horretan ere desadostasunak zituzten Sanchezek eta Iglesiasek hasiera batean. Lehenak 140.000 euroko soldatetan aplikatu nahi zuen igoera. Bigarrenak, berriz, 120.000 eurotik gorako lansarietan.

Era berean, 10 milioi eurotik gorako ondasuna dutenei % 1 igoko diote ondarearen gaineko zerga. Bukatzeko, jokoaren eta online apustuen publizitateari zuzendutako araudi berria onartzea ere adostu dute. Hala, tabakoaren publizitatean hartutako antzeko neurria aplikatuko dute jokoan ere.

Gazteluetako irakaslearentzat 20 hileko ordezko zigor eskaera egin du fiskalak

Gazteluetako irakaslearentzat 20 hileko ordez...
Gazteluetako irakaslearentzat 20 hileko ordezko zigor eskaera egin du fiskalak

Sexu abusuak izan zirela frogatutzat ...
1:44 min.

Sexu abusuak izan zirela frogatutzat jo badu ere, larrienak egiaztatu ezin izan direla argudiatu du. Ordezko zigor hori ezarriz gero, irakaslea ez litzateke espetxean sartuko.

Leioako ikastetxe pribatuan ikasle bati ustez egindako sexu abusuengatik epaitzen ari dira J.M.S irakasle ohia. Harentzat hiru urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak, gertakariak jazo ziren garaian indarrean zegoen Zigor Kodea kontuan hartuta. Horrez gain, gaur egun indarrean dagoen Zigor Kodea aplikatuta, ordezko beste zigor eskaera bat ere egin du Fiskaltzak. Epaiak azken eskaera hori kontuan hartuko balu, irakaslea ez litzateke espetxean sartu beharko, bi urte beherakoa baita. Fiskalak frogatutzat jo du maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola, baina argudiatu du abusu larrienak ezin izan direla egiaztatu. Akusazio partikularrak 10 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat, ikaslearengan zuen botereaz baliatuta sexu abusuak egin zizkiola frogatutzat jo baitu. Defentsak absoluzioa eskatu du.

2018/10/11

Navalentzako plan publiko-pribatuaren alde egin du Eusko Legebiltzarrak

Navalentzako plan publiko-pribatuaren alde eg...
Navalentzako plan publiko-pribatuaren alde egin du Eusko Legebiltzarrak

Ontziola eskuratzeko operazio publiko...
1:26 min.

Ontziola eskuratzeko operazio publiko-pribatua "aztertzeko eta babesteko" txostena abiatzea eskatu dio Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari.

Eusko Legebiltzarra Sestaoko Naval ontziola eskuratzeko operazio publiko-pribatuaren alde agertu da aho batez; eta, Eusko Jaurlaritzari operazio hori abiatzeko txostena "aztertu eta babestu" dezala eskatu dio. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek legez besteko proposamena joan den astean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ostean hartu dute erabakia, Sestaoko Naval ontziolaren erreskate publikoa eskatzeko, sektore estrategikoa eta EAEko ekonomiaren sutatzailea dela uste baitute. Navaleko zuzendaritzak eta konkurtsoko administratzaileak urria bukatu orduko, ontziola ixteko lan-erregulazio txostena aurkeztuko dutela ohartarazi ostean hartu du erabakia Legebiltzarrak. Guztira, 177 langilek egiten dute lan Sestoko ontziolan. Ontziolaren itxiera saihesteko, Urkulluren Gobernuak bere esku dituen tresna guztiak erabiltzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak, baita berehalako inbertsio ekonomikoa ere. Navaleko langileek Legebiltzarreko eztabaida jarraitu dute zuzenean, eta Legebiltzarreko kanpoaldean egin dute elkarretaratzea enpresaren erreskatea eskatzeko; atzo (asteazkena) 3.000 pertsonak Sestaon egindako manifestazioan egin zuten bezala.

2018/10/11

Langile bat zauritu da Igorreko zabortegian edukiontzi baten barrura jausi ostean

Langile bat zauritu da Igorreko zabortegian e...
Langile bat zauritu da Igorreko zabortegian edukiontzi baten barrura jausi ostean

Hustuketa lanetan zebilen zabor-bilke...
0:37 min.

Hustuketa lanetan zebilen zabor-bilketako kamioiaren gidaria barrura jausi da, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Galdakaoko Ospitalera eraman dute.

Langile bat zauritu da gaur Igorreko zabortegian (Bizkaia) edukiontzi baten barrura jausita, Udaleko eta Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez. Iturrion arabera, lan ezbeharra 11:30ean jazo da, Igorreko Urkizu auzoan dagoen zabortegian. Durangoko Mankomunitateko zabor-bilketako kamioiaren gidaria hustuketa lanetan ari zen, eta argitu gabeko arrazoiak tarteko, edukiontzi barrura jausi da bi metroko altuera batetik.

2018/10/11

Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurtengo diru-bilketan

Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurten...
Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurtengo diru-bilketan

EAEko ogasunek 14.706 milioi euro bil...
1:14 min.

EAEko ogasunek 14.706 milioi euro bilduko dituzte aurten, aurreikusitakoa baino 315,2 milioi (% 2,2) gehiago, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak jakitera eman duenez.

Aurtengo zerga itunduen araberako diru-bilketaren itxiera-aurreikuspenak 14.706,5 milioi eurokoak dira. 315,2 milioi gehiago dira. 2019an, Zerga itunduen araberako diru bilketaren bilakaera ekonomiaren hedapen horrekin lerrokaturik egotea espero da, eta kalkulatzen da, beraz, foru-aldundiek 15.265,4 milioi euro bilduko dituztela zerga itunduen bidez. Kalkulu horik gorabehera, Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeek "arretaz" ibiltzeko eskatu dute, nazioarteko ekonomiaren gaineko "mehatxuak" direla eta. Gasteizen, gaur (osteguna), Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeek (Eusko Jaurlaritza, hiru foru aldundiak eta Eudel) ezagutzera eman dituzte 2018 eta 2019 urteetarako diru-bilketaren inguruko datuak. Horrela, aurreikusten da foru aldundien diru-bilketa kontsolidatuak 2,2 puntutan gaindituko duela EAEn 2018ko ekitaldirako onartutako aurrekontu-aurreikuspena, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren arabera.

2018/10/11

Urte arteko inflazioa % 2,1 eta % 2,4 igo da EAEn eta Nafarroan

Urte arteko inflazioa % 2,1 eta % 2,4 igo da ...
Urte arteko inflazioa % 2,1 eta % 2,4 igo da EAEn eta Nafarroan

Besteak beste, garraiobideen garestit...
1:04 min.

Besteak beste, garraiobideen garestitzeak ekarri du igoera.

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 2,1 eta % 2,4 hazi da irailean, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera. Abuztuko tasarekin alderatuta, berriz, prezioak % 0,1 eta % 0,2 garestitu dira. Euskadin, honakoak izan dira garestitze handienak: garraiobideak, komunikazioak, hotelak, kafetegi eta jatetxeak, eta edari alkoholdunak eta tabakoa. Nafarroan, etxebizitzaren eta garraiobideen prezioak igo dira gehien. Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 2,3 hazi da. Igoera horretan argindarraren garestitzeak eragin du, eta neurri txikiagoan, berokuntzarako gasolioarena eta gasarena.

2018/10/11

Almeriako zabortegi batean aurkitutako emakumearen ustezko hiltzailea atxilotu dute

Almeriako zabortegi batean aurkitutako emakum...
Almeriako zabortegi batean aurkitutako emakumearen ustezko hiltzailea atxilotu dute

Madrilgo Adolfo Suárez aireportuko T-...
1:00 min.

Madrilgo Adolfo Suárez aireportuko T-4 terminalean atxilotu dute hilketaren ustezko egilea, Mauritaniara ihes egiteko, hegazkina hartzera zihoanean. Epaileak kartzelan sartzeko agindua eman du.

Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Madrilgo Adolfo Suarez aireportuan bikotekidea hil duelakoan. Hain zuzen ere, Gadorreko (Almeria) zabortegi batean irailaren 27an aurkitutako emakumearen ustezko egilea delakoan atxilotu dute. 30 urteko gizonezkoa Almeriako Epaitegiko epailearen esku utzi dute, eta espetxeratze agindua eman du hark. Hortaz, kartzelara eraman dute, komunikatuta, baina fidantza ordaintzeko aukerarik gabe. Esan bezala, irailean abiatu zuten hilketaren gaineko ikerketa, Gadorreko birziklatze instalazioetako langile batek gorpua aurkitu eta larrialdi zerbitzuei abisu eman zienean.

2018/10/11

900 euroko gutxieneko soldata eta laguntza gehiago, Sanchez eta Iglesiasen itunean

900 euroko gutxieneko soldata eta laguntza ge...
900 euroko gutxieneko soldata eta laguntza gehiago, Sanchez eta Iglesiasen itunean

Espainiako Gobernuaren eta Podemos-en...
1:46 min.

Espainiako Gobernuaren eta Podemos-en arteko akordioak amatasun eta aitatasun baimen parekatuak eta mendekotasun laguntzan hobekuntzak ere barne hartzen ditu.

Lanbide arteko gutxieneko soldata 900 eurora igotzea, etxebizitzaren Estatuko planera diru gehiago bideratzea eta maizterrek babes gehiago izatea eta udalek alokairuaren prezioak arautu ahal izatea dira Espainiako Gobernuak eta Podemos-ek, 2019ko Aurrekontuen harira, gaur adostutako puntuetako batzuk. Negoziaziotik gertu dauden iturriek jakitera eman dutenez, Gobernuak eta Podemos-ek bilera dute gaur berriro, Moncloan. Hantxe itunduko dituzte, halaber, amatasun eta aitatasun baimen parekatuak eta mendekotasun laguntzan hobekuntzak. Esan bezala, gutxieneko soldataren igoera izan da hitzartutako gaietako bat. Podemos-ek 1.000 eurora igotzea eskatu zen hasiera batean, Gobernuak, ordea, 850 euroan utzi nahi zuen. Azkenik, erdibidean utzi dute. Bestalde, 130.000 eurotik gorako soldata jasotzen dutenei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga igoko diote. Kontu horretan ere desadostasunak zituzten Sanchezek eta Iglesiasek hasiera batean. Lehenak 140.000 euroko soldatetan aplikatu nahi zuen igoera. Bigarrenak, berriz, 120.000 eurotik gorako lansarietan. Era berean, 10 milioi eurotik gorako ondasuna dutenei % 1 igoko diote ondarearen gaineko zerga. Bukatzeko, jokoaren eta online apustuen publizitateari zuzendutako araudi berria onartzea ere adostu dute. Hala, tabakoaren publizitatean hartutako antzeko neurria aplikatuko dute jokoan ere.

2018/10/11

Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2018-10-08ko bideoen artxiboa

Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena etengo du ostegunera bitartean

Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena etengo...
Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena etengo du ostegunera bitartean

Urriaren 19an ere ez dute ekoitziko. ...
0:46 min.

Urriaren 19an ere ez dute ekoitziko. Urtea amaitu arte, hainbat egunetan itxita egongo da lantegia.

Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena geldituko du gaur hasi eta ostegunera bitartean (biak barne), diesel ibilgailuen inguruan nazioarteko merkatuan sortutako zalantzen ondorioz. Halaber, Mercedeseko beharginak (5.400 inguru) urriaren 19an ere ez dira lanera joango. Lantegiko arduradunen hitzetan, "merkatuen ezegonkortasunik ezaren aurrean" hartu dute produkzioa gelditzeko erabakia.

Zorrotzaurre uharte bilakatuko dute gaur Bilbon

Zorrotzaurre uharte bilakatuko dute gaur Bilb...
Zorrotzaurre uharte bilakatuko dute gaur Bilbon

13:00etan, penintsulan geratzen den l...
1:02 min.

13:00etan, penintsulan geratzen den lur zatia kenduko dute, eta ura Deustuko kanaletik pasatuko da lehen aldiz.

Egun historikoa da gaurkoa Bilborentzat. Urte luzetan penintsula izandakoa uharte bilakatuko dute gaur: Zorrotzaurre uhartea. Hori horrela, Bilboko eraldaketaren beste ikur bat jaioko da. Bilboko Udalak ekitaldi berezia prestatu du eguerdirako (13:00etan). Frank Gehryk diseinatutako zubitik bertatik bertara ikusiko du udalbatzak, Juan Mari Aburto alkatea buru duela, Deustuko kanalak eta Ibaizabalek bat egiten duten unea.

2018ko Kilometroak festaren balorazio gazi-gozoa egin dute

2018ko Kilometroak festaren balorazio gazi-go...
2018ko Kilometroak festaren balorazio gazi-gozoa egin dute

"Gonbidatuta egon ez arren", euriak z...
1:23 min.

"Gonbidatuta egon ez arren", euriak ziprindu egin du Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Espero baino jende gutxiago izan da, baina diru-ekarpen ugari izango dituztela adierazi dute antolatzaileek.

Ustekabeko protagonista izan du 2018ko Kilometroak jaiak, euria, hain zuzen ere. Antolatzaileek deitoratu dutenez, "gonbidatuta egon ez arren", egun osoan zehar bota du euria igande honetan Urretxun eta Zumarragan ospatu duten Gipuzkoako ikastolen aldeko festan eta, horren ondorioz, espero zutena baino jende gutxiago bildu da aurten. Dena dela, bertar hurbildu ez direnek ere diru-ekarpena egiteko asmoa erakutsi dute, antolatzaileek adierazi dutenez, beraz, euren proiektuetarako ditu nahiko biltzea espero dute. "Oztopoak oztopo, lasaitasunean eta giro onean joan da eguna", adierazi dute Kilometroak jaiaren aurtengo antolatzaileek ohar baten bidez. "Eguraldi makurrak ez du prestatutako egitaraua zapuztu, nahiz eta zenbait ekitaldi moldatu behar izan diren", adierazi dute, esaterako, bertan behera utzi behar izan duten Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioaren erakustaldia. Hala eta guztiz ere, egunak "ustekabe politak ere" eskaini ditu: "Urretxu-Zumarraga ikastolako eraikina gune inprobisatu bihurtu da; euriarengandik babestu asmoz familia askok baliatu du eraikina babesleku bezala", azpimarratu dute. Azken urteetan hainbat berrikuntza egin dituzte Urretxu-Zumarraga Ikastolako eraikineanbehar pedagogiko berrietara egokitzeko, eta lan horiek eragindako gastuei aurre egiteko baliatuko dute aurtengo jaian lortutako dirua.

ETAko hainbat preso aske uztea ekarriko lukeen ebazpena kaleratzear da Estrasburgo

ETAko hainbat preso aske uztea ekarriko lukee...
ETAko hainbat preso aske uztea ekarriko lukeen ebazpena kaleratzear da Estrasburgo

Agus Hernan Foro Sozialeko eledunak R...
1:56 min.

Agus Hernan Foro Sozialeko eledunak Radio Euskadin baieztatu duenez, ebazpena egun batetik bestera helduko dela jakitun dira. ETAko 20 bat preso aske gera daitezke.

ETAko presoei zigorrak pilatzeari buruzko epaia kaleratzear izan dezake Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, Vocento Taldeak gaur zabaldu duenez. Hedabide horren arabera, hainbat presok jarritako helegitea ontzat joko du Estrasburgok, eta horrenbestez, beste herrialde batean betetako zigorra kontuan hartzearen aldekoa izango da ebazpena. Guztira 60 preso baino gehiagori eragingo lieke epaiak: 21 aske geratuko lirateke epe laburrean, eta 40 ingururen zigorrak murriztu egingo lirateke. Azken batean, ETAko presoek Frantzian betetako espetxe zigorra Espainian ere kontuan hartzea ekarriko luke ebazpen honek. Hau da, delitu batengatik betetako espetxe zigorra, zigor hori nonahi beteta ere, kontatu egiten dela berretsiko luke Estrasburgoren sententzia honek. Denera 40 helegite inguru iritsi ziren Giza Eskubideen Europako Auzitegira 2015ean, zigorren pilaketen harira. Hainbat multzotan banatu zituzten errekurtso horiek, kasu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Santiago Arrospide Sarasola Santi Potros-ek, Kepa Pikabeak, Francisco Mujika Garmendia Pakito-k eta Alberto Plazaolak jarritako helegiteen inguruko ebazpena kaleratuko da lehendabizi. Aipatutako iturrien arabera, Estrasburgok baliogabe utziko lituzke Auzitegi Nazionalak, Auzitegi Gorenak eta Auzitegi Konstituzionalak gai honen inguruan hartuko erabakiak. PPren ekimenez 2014an Senatuak onartutako zuzenketa baten ondorioz, Frantzian betetako espetxe zigorrak ez zitzaizkien aintzat hartu dozenaka presori, eta azken horiek helegiteak jarri zituzten. Espainiako auzitegietan aukera guztiak agortu ondoren, Europara jo zuten.

Espainiako Aurrekontuak hurrengo astean aurkeztuko dituela aurreratu du Sanchezek

Espainiako Aurrekontuak hurrengo astean aurke...
Espainiako Aurrekontuak hurrengo astean aurkeztuko dituela aurreratu du Sanchezek

Europako Batzordearen aurrean urriare...
1:29 min.

Europako Batzordearen aurrean urriaren 15a baino lehen 2019ko aurrekontuen plana aurkeztuko zuela hitzeman zion Sanchezek Pierre Moscovici EBko Ekonomia komisarioari.

Pedro Sanchezek iragarri duenez, 2019ko Espainiako Aurrekontuak aurkeztuko dituela datorren astean. Espainiako presidenteak Pierre Moscovici EBko Ekonomia komisarioari hitzeman zion 2019ko aurrekontuen plana Europako Batzordearen aurrean aurkeztuko zuela urriaren 15a baino lehen. Bestalde, aurreratu duenez, aitatasun eta amatasun baimenen berdintasunaren aldeko apustu "garbia" egingo du, baita 0 eta 3 urte bitarteko haurren hezkuntzaren unibertsaltasunaren alde ere. Emakumeen higiene pertsonalen produktuen BEZa % 10etik % 4ra murriztuko zutela aurreratu zuen Maria Jesus Monterok pasaden ostegunean Senatuan. Gainera, Montero berak azaldu zuen Espainiako Gobernuaren asmoa zela Aurrekontuak "sozialagoak, berdintsuagoak eta banagarriagoak" izatea. Horretarako 125.000 euro aurreikusi dira. Kopuru hori nahikoa izango dela esan du "etxe askotara" iritsi ez den ekonomiaren susperraldia garatzeko.

Ustelkeria kasu bat ikertzen ari zen kazetari bat bortxatu eta hil dute Bulgarian

Ustelkeria kasu bat ikertzen ari zen kazetari...
Ustelkeria kasu bat ikertzen ari zen kazetari bat bortxatu eta hil dute Bulgarian

30 urteko kazetaria Europar Batasunek...
1:59 min.

30 urteko kazetaria Europar Batasuneko funtsei buruzko ustelkeria kasu bat ikertzen ari zen.

Bulgarian, Victoria Marinova 30 urteko kazetaria bortxatu eta hil dute. Larunbatean aurkitu dute haren hilotza, Ruse hiria. Antza denez, Europar Batasuneko funtsei buruzko ustelkeria kasu bat ikertzen ari zen. Poliziaren esanetan, oraingoz ez dago frogarik Marinovaren hilketa bere lanarekin lotuta dagoela esateko. Hala ere, ustelkeriaren aurkako taldeek eta Europako Parlamentuko zenbait kidek heriotza argitzeko ikerketa eskatu dute. Harlem Desir Europako Segurtasun eta Lankidetzako Erakundeko (OSCE) ordezkariak, esaterako, ikerketa sakona eskatu du hilketaren egileak edo egileek egindakoa ordain dezaten. 2017tik Europar Batasunean hil duten laugarren kazetaria da. Daphne Caruana Galizia kazetaria 2017ko urrian hil zuten, bonba-autoz, Jan Kuciak kazetari suediarra urte bereko abuztuan hil zuten, eta Jan Kuciak kazetari eslovakiarra, 2018ko otsailean.