Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan.

Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia.

16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima.

Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek.

Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela.

Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen.

Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean.

Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere.

Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita.

Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna".

Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.

Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke.

“Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan.

Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bi...
Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zi...
1:35 min.

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan. Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia. 16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima. Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

2018/11/15

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote G...
Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskae...
1:23 min.

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek. Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela. Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen. Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

2018/11/15

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto b...
71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, ora...
0:40 min.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

2018/11/15

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute...
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakald...
1:22 min.

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere. Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita. Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

2018/11/15

Dominic Raab

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisio...
Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasu...
0:49 min.

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna". Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

2018/11/15

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzk...
Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko be...
1:56 min.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du. Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte. Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra. Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke. “Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan. Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

2018/11/15

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-10-24ko bideoen artxiboa

Erizain bakoitzeko gehienezko gaixo kopurua arautzeko legea bultzatuko du SATSEk

Erizain bakoitzeko gehienezko gaixo kopurua a...
Erizain bakoitzeko gehienezko gaixo kopurua arautzeko legea bultzatuko du SATSEk

Sindikatuak sinadura bilketa bat abia...
2:07 min.

Sindikatuak sinadura bilketa bat abiatuko du lege ekimen hori bultzatzeko.

SATSE erizainen sindikatuak sinadura biltzeko kanpaina bat abiatuko du, erizain bakoitzeko gehienezko gaixo kopurua arautzea eskatzen duen herri ekimen legegilea bultzatzeko. Helburua datozen hilabeteetan 500.000 sinadura biltzea izango da, herri ekimen legegilea Diputatuen Kongresuan aurkeztu ahal izateko 500.000 sinaduran behar baitira. Encarna de la Maza SATSEko Antolaketa idazkariak atzo Bilbon eskainitako prentsaurrekoan azaldu zuenez, heriotza-tasa murriztea ekarriko luke aipaturiko legeak. Zehatz-mehatz esanda, ospitaleratuta dauden gaixoen artean heriotza-tasa % 7 jaitsiko omen litzateke eta erizainen osasunak "nabarmen" hobera egingo omen luke. Europako batez beste 8,8 erizain daude mila biztanleko, EAEn 7,16 erizain daude eta Osakidetzan, ostera, 4,8. Sindikatuak gaueko txandan lan egiten duten erizainen lan karga "neurrigabea" salatu zuen. SATSEren esanetan, erizain bakar batek 18 gaixoren zaintza izan dezake. Sindikatuak egindako kalkuluen arabera, 3.500 erizain berri behar dira EAEn, horietatik 1.600 Osakidetzan.

Ugarteko:

Ugarteko: 'Guztiarekin sartzeko agindua eman ...
Ugarteko: 'Guztiarekin sartzeko agindua eman nuen, baina ez nuen zehaztu nola egin'

Ugartekok argitu du tokian bertan dag...
1:30 min.

Ugartekok argitu du tokian bertan dagoen ertzainburuak duela agintea, eta furgonetetan ofizialek ematen dituztela aginduak.

2012ko apirilaren 5ean hil zen Iñigo Cabacas Athleticeko jarraitzailea Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek buruan kolpatuta. Egun hartan, Ugartekok zuzentzen duen Ertzaintzaren operatiboa, eta berori da, hain zuzen, hilketa gertatu zen kalezulora joateko eta zeukaten guztiarekin sartzeko agindua eman zuena. Horixe da, behinik behin, asteazken honetako saioan Ugartekok berak onartu duena. Azaldu duenez, "ingurua babesteko" eta "istiluak eteteko" eman zuen agindu hori. Dena dela, argitu du ez zuela agindutakoa "nola egin behar zuten" zehaztu, akusatuen aulkian eseri zen "inguru horretako ertzainburuaren ardura" zelako hori. Bizkaiko Lurralde Auzitegian egindako adierazpenean, hilketa jazo zenean Deustuko polizia-etxean zegoela, eta bere lana koordinazio aginduak eta baliabideak ematera mugatzen zela adierazi du. Gainera, argi utzi du istiluak gertatzen diren tokian bertan dagoen ertzainburuak duela agintea, eta furgonetetan ofizialek ematen dituztela aginduak. Ildo horretan, berretsi du ez zuela "gauzak nola egin" agindu. Iñigo Cabacas plataformako ordezkariek ziurtatu dute gaurko eguna “berezia” dela, Athleticeko jarraitzailearen heriotza eragin zuen kargaren “erantzule zuzenak” lekuko gisa deklaratuko duelako. “Justizia existituko balitz, akusatuen eserlekuan egongo litzateke”, nabarmendu dute.

Greba eguna dute gaur Gipuzkoako zahar-egoitzetan

Greba eguna dute gaur Gipuzkoako zahar-egoitz...
Greba eguna dute gaur Gipuzkoako zahar-egoitzetan

ELA sindikatuak hiru eguneko greba de...
1:43 min.

ELA sindikatuak hiru eguneko greba deialdia egin du, asteazkenean hasi eta ostiralera arte. Bestalde, LABek egun bakarreko lanuztea deitu du datorren ostiralerako.

ELA sindikatuak hiru eguneko greba deitu du Gipuzkoako zahar-egoitzetan gaur hasi eta ostiralera bitartean. Sektoreko langileak lanuztea egitera deitu ditu eta "Patronalek eskaintzen duten soldata-izoztea", "Aldundiaren txosten partzialak" eta "Eusko Jaurlaritzaren gutxieneko zerbitzu klasistak" kritikatu ditu. "Prozesuan Gipuzkoako Aldundia eta patronalak izaten ari diren jokabide onartezina" salatu du ELAk. Sindikatu abertzalearen hitzetan, Aldundiaren "txosten bat oinarri bezala hartuta, gutxieneko zerbitzu agindu berri bat" igorri dute, "Bizkaiko Aldundiaren jarrera gogora ekarriz". Era berean, LAB sindikatuak greba egun bakarra deitu du Gipuzkoa zahar-egoitzetan, sektoreko langile guztientzako hitzarmen bat eskatzeko. Lanuztea datorren ostiralean egingo dute soilik. "Gure aldarrikapenak jasotzen dituen hitzarmen bat lortzeko borrokarekin bat egitea" eskatu die sindikatu abertzaleek beharginei. Urriaren 19an negoziazio mahaia bildu zela gogorarazi zuen LABek astelehenean, Donostian. "Beste behin ere, Adegi, Matia 2020, Lares eta ACCG patronalek negoziatzeko borondate eskasa azaldu zuten", salatu zuen sindikatu abertzaleak prentsaurrekoan.

% 80rainoko deskontuak, AP-8ko Irun-Behobia zatia erabiltzen dutenentzat

% 80rainoko deskontuak, AP-8ko Irun-Behobia z...
% 80rainoko deskontuak, AP-8ko Irun-Behobia zatia erabiltzen dutenentzat

Bidegik deskontuak aplikatuko dizkie ...
1:05 min.

Bidegik deskontuak aplikatuko dizkie errepide zati horretako erabiltzaileei Irungo Hegoaldeko ingurabidea amaitu bitartean.

Bidegik % 80rainoko deskontuak aplikatu dizkie Ventas (Irun) eta Behobia arteko AP-8 autobideko erabiltzaileei, Hegoaldeko ingurabidea amaitu bitartean. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak lotune erdia egingo du Behobia eta Irun-Hesiko ordainlekuaren artean. Erabiltzaileek lehen bidaiatik izango dituzte deskontuak. "Katea eta Behobia arteko lehen joan-etorritik aurrera, % 50eko deskontua egongo da, eta 20 joan-etorritatik aurrera, berriz, % 80ko deskontua", zehaztu zuen. Deskontu horiek eskuratzeko, beharrezkoa izango da Abiatu ordainketa-sistema edukitzea, eta deskontu programaren barruan egotea; beraz, metodo horretara harpidetutako gipuzkoar guztiek eskura ditzakete deskontu horiek. Bestalde, lotune erdiaren obrak abenduan esleituko dira, eta lanak, berriz, abendua eta urtarrila bitartean hasiko dira, 12 hilabeteko iraupenarekin.

Etxebizitza eraikin bat jendez hustu dute Arrigorriagan, sute baten ondorioz

Etxebizitza eraikin bat jendez hustu dute Arr...
Etxebizitza eraikin bat jendez hustu dute Arrigorriagan, sute baten ondorioz

Gainera, gutxienez bi pertsona artatu...
0:51 min.

Gainera, gutxienez bi pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik. Sua goizaldeko bostak aldera piztu da Lanbarketa kaleko etxebizitza batean.

Arrigorriagako etxebizitza eraikin bat jendez hustu dute goizaldean, pisu batean piztutako sute baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gainera, gutxienez bi pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik. Dena den, ez dute inor ospitaleratu. Sua goizaldeko bostak aldera piztu da Lanbarketa kaleko etxebizitza batean. Antza denez, berogailu batean piztu da sua. Garrek kalte nabarmenak eragin dituzte azken solairuan eta teilatuan. Suhiltzaileek sua kontrolpean hartu dute eta lanean ari dira. Oraingoz, bizilagunak ezingo dira beren etxeetara itzuli. Bien bitartean, senideen edota lagunen etxean igaro dute gaua.

Sanchezek Khashoggiren hilketa gaitzetsi eta armen salmenta justifikatu egin du

Sanchezek Khashoggiren hilketa gaitzetsi eta ...
Sanchezek Khashoggiren hilketa gaitzetsi eta armen salmenta justifikatu egin du

Espainiako presidenteak "nazioaren in...
1:32 min.

Espainiako presidenteak "nazioaren interesak defendatzeko" beharra azpimarratu du.

Sanchezek Kongresuan egin du agerraldia, asteazken honetan, gai horri buruz hitz egiteko. Ildo horretan, Khashoggiren hilketa ikertu behar dela esan du eta justizia jardun behar dela gaineratu du, erantzuleen gain legearen indarra erori behar baita.Hala ere, horrek Espainiako Gobernuak "erantzukizunez" egiten duen interes nazionalen defentsa "ezin duela oztopatu" gaineratu du. Sanchezen esanetan, Espainiako legediak armen esportazioa babesten du "beste herri batzuetan eskatzen diren baldintza berdintsuekin edo handiagoekin"; ildo horretan, giza eskubideen, bakearen eta askatasunaren defentsarako Espainiako Gobernuaren konpromisoa bermatu du. Navantia enpresak Saudi Arabiarekin sinatuta duen kontratuaren harira, Espainiaren "interesak uztartzeko" eta babesteko beharra azpimarratu du Sanchezek, bost korbeta egingo baitituzte Cadizeko badian, 1.800 milioi euroren truke eta 6.000 lanpostu sortuko baitituzte datozen bost urteetan.