Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan.

Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia.

16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima.

Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek.

Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela.

Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen.

Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean.

Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere.

Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita.

Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna".

Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.

Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke.

“Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan.

Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bi...
Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zi...
1:35 min.

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan. Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia. 16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima. Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

2018/11/15

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote G...
Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskae...
1:23 min.

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek. Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela. Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen. Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

2018/11/15

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto b...
71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, ora...
0:40 min.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

2018/11/15

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute...
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakald...
1:22 min.

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere. Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita. Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

2018/11/15

Dominic Raab

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisio...
Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasu...
0:49 min.

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna". Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

2018/11/15

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzk...
Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko be...
1:56 min.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du. Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte. Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra. Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke. “Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan. Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

2018/11/15

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-10-29ko bideoen artxiboa

Iztueta:

Iztueta: 'Araudia errespetatuz esleitu zen es...
Iztueta: 'Araudia errespetatuz esleitu zen eskola jantokien zerbitzua'

Eskola jantokietako iruzurra aztertze...
1:42 min.

Eskola jantokietako iruzurra aztertzeko Eusko Legebiltzarrean sortu zen batzordeak ardura politikorik egon ote zen argitu beharko du.

Eskola jantokietako iruzurra aztertzeko Eusko Legebiltzarrean sortu zen ikerketa batzordean, 2003tik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu izan diren guztiek deklaratuko dute gaur. Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu ohiaren esanetan, eskola jantokietako zerbitzua araudia errespetatuz esleitu zen. 2001 eta 2005 bitartean Hezkuntza sailburu izan zenak azpimarratu duenez, "kontzientzia lasai" dauka, eta kontratu publikoen esleipenari buruzko azken hitza Kontratazio Batzordeak eta Batzorde Juridikoak zuten. Lehenengoa Ogasun Sailaren menpekoa zen, eta bigarrena, ostera, Lehendakariordetzaren baitan zegoen. Gaur goizean ekin dio lanari aipaturiko ikerketa batzordeak, eta 2003tik 2015era bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskola publikoetako jantokietako zerbitzuaren prezioa adostu eta garestitu izanaren atzean ardura politikoak ote dauden argitu nahi du. Anjeles Iztuetarekin batera, azken hiru Hezkuntza sailburuak izango dira Legebiltzarrean: Cristina Uriarte, Isabel Celaa eta Tontxu Campos. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak zazpi milioi euroko zigorra ezarri zien EAEko eskoletan jantoki zerbitzua ematen zuten hainbat enpresari 2003 eta 2015 bitartean prezioak adostu eta zerbitzua garestitzeagatik.

Eibar Ospitale berriak Debabarreneko 75.000 biztanle artatuko ditu gaurtik

Eibar Ospitale berriak Debabarreneko 75.000 b...
Eibar Ospitale berriak Debabarreneko 75.000 biztanle artatuko ditu gaurtik

Mendarokoak jarraituko du erreferentz...
0:58 min.

Mendarokoak jarraituko du erreferentziako ospitalea izaten, baina Eibar Ospitalea hurbilago egongo da, eta osasun-zerbitzu berriak eskainiko ditu.

Eibar Ospitale berria gaur (astelehena) hasi da martxan Debabarreneko osasun arreta hobetzeko 27 milioi euroko inbertsioa egin ondoren. Ospitaleak 21.000 metro koadro ditu, eta Lehen Mailako Arreta (familia-medikuntza eta pediatria), Osasun Mentala, Erradiodiagnosi eta Errehabilitazio zerbitzuak eskainiko dizkie eskualdeko 75.000 biztanleei. Zehazki, ospitale berriko zerbitzuetan 31 milioi euro inbertitu dira: 27 milioi obretan eta 4 milioi ekipamenduan. Zerbitzu horiek urtean 7,3 milioi euroko aurrekontua izango dute, eta 75.000 lagunetik gora artatu ahal izango dituzte. Erreferentziako ospitalea Mendarokoa izango da oraindik, baina Eibar Ospitalea hurbilago izango dute erabiltzaile askok, eta osasun-zerbitzu berriak eskainiko ditu. 200 profesionaletik gora izango dira bertan lanean, eta 97 lanpostu berri sortu dira postu horiek betetzeko.

Urtero 5.000 iktus kasu izaten dira EAEn

Urtero 5.000 iktus kasu izaten dira EAEn...
Urtero 5.000 iktus kasu izaten dira EAEn

Gizonezkoen artean heriotza gehien er...
1:52 min.

Gizonezkoen artean heriotza gehien eragiten duen bigarren arrazoia da; emakumezkoen artean, berriz, lehena. 60 urtetik aurrera, gaixotasun hori pairatzeko arriskua askoz handiagoa da.

Urtero 5.000 iktus kasu izaten dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek esan nahi du gizonezkoen artean heriotza gehien eragiten duen bigarren arrazoia dela; emakumezkoen artean, berriz, lehena, Espainiako Neurologia Elkarteak zabaldutako datuek erakusten dutenez. Iktusaren Nazioarteko Eguna dela eta, aipatu elkarteak ohar baten bidez jakinarazi du Estatuan 27.000 lagun hiltzen direla urtero iktusak jota; horietatik 1.300, EAEn. Adin guztietako pertsonek jasan dezakete gaixotasuna, baina 60 urtetik gorakoek arrisku askoz handiagoa dute. Gainera, aurreikusitakoaren arabera, hurrengo 25 urteetan % 27ko hazkundea izango dute iktus kasuek, Osasunaren Munduko Erakundearen arabera. Neurologia Elkarteak gogora ekarri duenez, iktusa jasan eta gutxira artatu dituzten gaixoen kasuan, hiltzeko edota desgaitasun larri bat pairatzeko aukera erdira murrizten da. Gainera, azken urteotan neurri terapeutiko berriak erabiltzen ari dira, besteak beste, tronbolisia eta tronbektomia mekanikoa. Tratamendu horiek hasierako orduetan emanez gero, "errazago" sendatuko da gaixoa. Bat-batean indarra galtzea, aurpegian, besoetan edo hanketan inurridura sentitzea, sentikortasuna ustekabean galtzea, ikusmen gabe geratzea eta hitz egiteko arazoak edukitzea dira gaixotasun honen sintometako batzuk.

Aurrekontuen inguruan

Aurrekontuen inguruan 'hitz egiten jarraitzea...
Aurrekontuen inguruan 'hitz egiten jarraitzea' adostu dute EAJk eta EH Bilduk

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzai...
2:04 min.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak nabarmendu duenez, 'zailtasun batzuk azaldu diren arren, aukera paregabea daukagu aurrekontu sozial batzuk izateko'.

"Hitz egiten jarraituko dugu". Halaxe laburbildu du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak EAJko ordezkaritza batekin gaur 2019ko Aurrekontuen inguruan izan duten bileraren emaitza. Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, gutxienez beste alderdi baten babesa behar dute EAEko kontuak aurrera ateratzeko. Bilera Sabin Etxean egin dute bi alderdiek. Koalizio subiranistaren izenean Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena izan dira. Batzar horren ondotik, Pedro Azpiazu Ogasun sailburuarekin ere batzartuko direla iragarri du Otegik. Era berean, Azpiazuk egindako adierazpenak kritikatu ditu Otegik. Sailburuaren arabera, "ez da bideragarria" pentsio baxuenak konpentsatzeko koalizioak proposatutako 350 milioi erabiltzea. Otegik gogorarazi duenez, "urtero dirutza hori baino gehiago bideratzen dute zorra ordaintzeko. EAE gutxien zorpetutako Estatuko erkidegoa da". Koalizioak aurrekontuetarako proposamena aurkeztu die jeltzaleei. Proposatutakoak 420 milioi euroko inbertsioa dakar. 350 milioi euro "pentsiorik baxuenak dituztenen bizi-baldintzak hobetzera" daude zuzenduta, eta beste 70 milioi euro, "kalitatezko" enplegua sortzera, "prekarietate handiena bizitzen ari direnei" arreta berezia eskainiz, hau da, "emakumeei, gazteei eta epe luzeko langabeei".

188 pertsona zeramatzan hegazkin bat erori da Javako itsasoan

188 pertsona zeramatzan hegazkin bat erori da...
188 pertsona zeramatzan hegazkin bat erori da Javako itsasoan

Jakartako aireportutik irten eta 13 m...
1:45 min.

Jakartako aireportutik irten eta 13 minutura Lion Air konpainiako hegazkina radarretatik desagertu egin da. Larrialdi zerbitzuek hegazkinarenak izan daitezkeen zatiak aurkitu dituzte itsasoan.

Indonesian, Lion Air koste baxuko konpainiaren hegazkin bat Javako itsasoan erori da, Jakartako aireportutik irten eta minutu gutxira, Indonesiako agintariek baiezta dutenez. 188 pertsona zihoazen barruan: 181 bidaiari eta tripulazioko zazpi kide. Boeing 737 motako hegazkina aireratu eta 13 minutura radarretatik desagertu egin da. Pangkal Pinang hiria zuen helmuga. Agintarien arabera, itsasora erori aurretik, pilotuak Jakartako hiriburura itzultzeko baimena eskatu zuen. Radarretatik desagertu den unean hegazkina Javako itsasoa zeharkatzen ari zen, Indonesiako larrialdi agentziako zuzendariak Jakartan eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez. Hegazkinean 181 bidaiari (tartean mutiko bat eta bi haurtxo) eta tripulazioko bost kide zihoazen (bi pilotu eta hegazkineko bost laguntzaile), zenbaki ofizialen arabera. Dena den, beste iturri batzuen arabera, sei ziren hegazkineko laguntzaileak eta, beraz, 189 pertsona zeuden hegazkin barruan. Larrialdi zerbitzuetako bozeramaileak Twitter bidez berri eman duenez, hegazkinarenak izan daitezkeen zatiak aurkitu dituzte: fuselaje zatiak, eserlekuak, bidaiarien objektu pertsonalak eta abar. Salbamentu taldeetako kideak, itsasontziak eta helikopteroak lagun, Javako itsasoan lanean ari dira hegazkin-istriputik bizirik atera zitezkeen pertsonen bila. Halaber, aparatuko kutxa beltzen bila ere ari dira.

Bolsonaro ultraeskuindarra, Brasilgo presidente berria botoen % 55ekin

Bolsonaro ultraeskuindarra, Brasilgo presiden...
Bolsonaro ultraeskuindarra, Brasilgo presidente berria botoen % 55ekin

Fernando Haddad ezkertiarrak ezin iza...
2:01 min.

Fernando Haddad ezkertiarrak ezin izan ditu inkestek aurreikusitako emaitzak irauli, eta botoen % 44 eskuratu du.

Jair Bolsonaro ultraeskuindarrak irabazi ditu Brasilgo Presidentetzarako hauteskundeak, boto guztiak zenbatuta botoen % 55,13 eskuratu baitu. Presidente hautatu berriak Michel Temerren lekukoa hartuko du urtarrilaren 1ean, eta 2022ra arte izango da Brasilgo presidentea. Emaitza ofizialen arabera, Fernando Haddad ezkertiarrak, Langileen Alderdiko hautagaiak (PT), botoen % 44,87 eskuratu du. PSL Alderdi Sozial Liberaleko hautagaia Brasilgo diktadura militarraren (1964-1985) defendatzailea da, eta adierazpen arrazista, matxista eta homofoboak egin ditu hauteskunde kanpainan. Dena dela, aurreikuspenak bete dira, eta garaipena lortu du, hautagai ezkertiarrari hamar puntuko aldea aterata. Garaipenaren berri jasotakoan egin duen hitzaldian, Konstituzioa, demokrazia eta askatasuna defendatuko dituela hitzeman du Bolsonarok. "Ez da alderdi baten hitza, Jainkoaren aurrean egindako juramentua baizik", adierazi du. Fernando Haddad hautagai ezkertiarrak porrota onartu du, eta oposizioa egiteko "erantzukizuna" onartu du. Amaitzeko, eskerrak eman dizkie babesa eman dioten 45 milioi herritarrei, eta herrialdearen zati hori errespetatzea eskatu du. Guztira, 147 milioi brasildar zeuden botoa ematera deituta. Herrialdeko presidente berria ez ezik, gobernadoreak ere aukeratu dituzte 27 estatuetako 14tan.