Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan.

Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia.

16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima.

Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek.

Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela.

Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen.

Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean.

Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere.

Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita.

Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna".

Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra.

Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke.

“Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan.

Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bi...
Aitak sexu abusuak egin zizkiola salatu du Bilboko 46 urteko Mirianek

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zi...
1:35 min.

5 urte zituenetik eta 12 urte bete zituenera arte jasan zituen abusuak. "Haurtzaroa lapurtu zidan, eta horrek bizitza baldintzatu dit", esan du.

Azaroaren 19an Sexu Abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Mundu Eguna dela eta, Garaitza elkarteak eraso horiek salatzeko kanpaina abiatu du, eta, besteak beste, Mirian 46 urteko emakume bilbotarrak hartu du parte bertan. Sexu abusuen tratamendurako elkarteak kanpaina horren harira zabaldutako bideoan, umea zela aitak sexu abusuak egin zizkiola kontatu du Mirianek. Hain zuzen ere, 5 urte zituenetik 12 urte bete zituenera arte jasan zuen abusua. Halaber, nabarmendu du aitak manipulatu egin zuenez, duela hiru urtera arte isilpean gorde duela haurtzaroan jasandako guztia. 16 urtetik beherakoen artean, % 10 eta % 20 bitartekoa da sexu abusuak jasaten dituztenen kopurua. Neskatoen artean, bostetik bati egin dizkiote sexu abusuak. Mutikoetan, berriz, zazpitik bat izan da horren biktima. Horrenbestez, gaur egun dauden milaka kasuen artean Garaitza elkarteak salatutako abusuetako bat da Mirianena; ez ordea, bakarra.

2018/11/15

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote G...
Abusuengatik 11 urteko zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari

Akusazio partikularrak egindako eskae...
1:23 min.

Akusazio partikularrak egindako eskaeraren (10-14 urte bitartean) ildotik doa ezarritako zigorra, Fiskaltzak egindako eskakizuna nabarmen handituta (gehienez, hiru urte).

Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gaztelueta (Leioa, Bizkaia) ikastetxeko J.M.S irakasle ohiari, sexu abusuen delitu jarraitua egotzita. Gazte batek hezitzailea salatu zuen mutiko zela (2008-9 eta 2009-10 ikasturteetan, artean 12 eta 13 urte zituela) egin zizkion abusuengatik. Epaiketa urrian izan zen, eta gaur, ostegunarekin, atera da epaia. Ez da irmoa, eta helegitea aurkez dezakete aldeek. Fiskaltzak egindako zigor eskaeratik urrun dago ezarritako zigorra. Izan ere, erakunde publikoak hiru urteko espetxe zigorra galdegin zuen, baina gaur egungo Zigor Kodea kontuan hartuta, 20 hilabeteko ordezko zigorra ere planteatu zuen. Azken ondorioetan argudiatu zuenez, maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola frogatuta geratu zen epaiketan, baina abusu larrienak egiaztatu ezin izan zirela. Akusazio partikularrak, gaztearen abokatuek, 10 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko beste ordezko bat (nagusitasunaz eta konfiantzaz abusatzea astungarriak kontuan hartuz gero) eskatu zuten. Defentsak absoluzioa galdegin zuen. Azkenean, 11 urteko kartzela zigorra ezartzea ebatzi du Auzitegiak. Horrez gain, beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea eta 15 urtez biktimarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dizkio gizonari.

2018/11/15

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto b...
71 urteko emakume bat hil da Mutrikun, auto batek harrapatuta

11:00ak aldera izan da ezbeharra, ora...
0:40 min.

11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean.

71 urteko emakume bat hil da Mutrikun asteazken honetan, auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 11:00ak aldera izan da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta auto batek emakumea harrapatu duenean. Autoa iraulita geratu da errepidean. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, baina bertan hil da.

2018/11/15

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute...
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute transferentzien gaian akordiorik lortu

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakald...
1:22 min.

Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan, bi gobernuek ez dute ados jartzea lortu.

Transferentzien gaiarekin lotuta oraindik adostu gabe zituzten bi gai jarri dituzte mahai gainean, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina ez dute horien gaineko akordiorik lortu. Hain zuzen ere, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo tren lineen eskumenaren eta AP-1 errepide zatiaren transferentzien aferan hitzarmena izenpetu nahian ibili dira, ahaleginak alferrikakoak izan badira ere. Duela hilabete inguru, Pedro Sanchez Espainiako presidentea itxaropentsu agertu zen "aste gutxiren buruan" trenbide linea horien eta AP-1 errepide zatiaren transferentziak gauzatuko zituztela iritzita. Sanchezek, azaroaren lehenengo hamabostaldian bi gobernuak bilduko zirela iragarri zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak igorri gabe dituen Gernikako Estatutuaren 30 eskumenen transferentziarekin lotutako konpromisoa berretsi zuen.

2018/11/15

Dominic Raab

Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisio...
Dominic Raab 'brexit'erako ministroak dimisioa eman du

Theresa Mayrekin izandako desadostasu...
0:49 min.

Theresa Mayrekin izandako desadostasunen ondotik iritsi da dimisioa. Izan ere, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna", Raaben ustez.

Dominic Raab brexiterako ministro britainiarrak dimisioa eman du ostegun honetan, Theresa May lehen ministroak aurkeztutako aurreakordioarekin bat ez datorrelako. Izan ere, Raaben iritziz, Irlandako mugarako hitzartutako erregimenak arriskuan jartzen du Erresuma Batuaren "osotasuna". Dimisioa aurkezteko orduan bi arrazoi izan ditu kontuan: alde batik, ez dagoela ados Ipar Irlandarako proposatutako erregimenarekin, "Erresuma Batuaren osotasunarentzat mehatxua delako"; bestetik, garrantzitsua iruditzen zaiola berehalako irtenbidea "mugagabea" izatea, horrela, etorkizunean, EBk behin-betiko hausturarako "beto" gaitasuna izan dezakeelako.

2018/11/15

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzk...
Superlur hotz eta ilun bat aurkitu dute Eguzki-sistemaren aldamenean

Aurkikuntza historiako nazioarteko be...
1:56 min.

Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte.

Nature-k beste aurkikuntza baten berri eman du: superlur bat. Gutxienez Lurra baino 3,2 aldiz handiagoa da, eta Barnard izarraren inguruan orbitatzen du. Aurkikuntza historiako nazioarteko behaketa kanpaina handienetako bati esker posible izan da. Mundu osoko teleskopioek ia 800 neurri hartu dituzte. Aurkitutako planeta Barnard izarraren menpe dago; 7.000 eta 10.000 milioi urte arteko nano gorri bat, “Eguzkia baino askoz zaharragoa” eta oso azkarra. Barnard b izena jarri diote bere izarraren omenez. Planetak 233 bat egun behar ditu izarrari orbitatzeko. Nahiz eta izarretik nahiko hurbil izan, oso mundu hotza eta iluna da, eta zero azpitik 170 gradu egon daitezke. “Izotz mundu bat da bere izarraren oso energia gutxi jasotzen duelako: Lurrak Eguzkitik lortzen duenaren % 2a soilik”, eta 'izotz lerrotik' hurbil dago. Ura bezalako osagai aldakorrak izotz solidoan kondentsatu daitezke eremu horretan. Horregatik, Barnard b-k azalean ur likidoa “nekez” izan dezake, baina lurpean gordetzea ezin da baztertu, Ribasek zehaztu duenez.

2018/11/15

Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 
Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-11-06ko bideoen artxiboa

Txandako bi orduko lanuzteak egingo dituzte gaur Bizkaibuseko hainbat lineatan

Txandako bi orduko lanuzteak egingo dituzte g...
Txandako bi orduko lanuzteak egingo dituzte gaur Bizkaibuseko hainbat lineatan

Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangalde...
1:50 min.

Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die 07:30-09:30 eta 18:00-20:00 tarteetan. Gaurkoaz gain, beste zazpi greba egun daude deituta.

Ezkerraldea Meatzaldea Bus S.A. eta Pesalur S.A. enpresetako batzordeek zortzi greba egun deitu dituzte azaroan Bizkaibuseko hainbat lineatan. Zehazki, enpresok honako eskualdetan eskaintzen dute zerbitzua: Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian. Lehen greba eguna gaur egin dute langileek. Txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak deitu dituzte: 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, beste garraiobiderik ez duten lineak eta ospitaleak helmuga dituzten lineak lehenetsiz. Gutxieneko zerbitzuak Bizkaibuseko webgunean dituzu zehaztuta. Gaurkoaz gain, beste zazpi egunetarako ere dago greba deituta: azaroaren 8, 12, 15, 19, 22, 26 eta 29rako. Bi enpresok Bizkaibuseko 40 linea baino gehiagotan eskaintzen dute zerbitzua (200 bat autobus). Grebak 42.000 bidaiariri eragin diezaioke. Enpresa batzordeak eta konpainiak urriaren 31n bildu ziren azkenekoz, baina ez zuten akordiorik lortu. Hala, mobilizazioak gogortzea erabaki dute sindikatuek enpreson "murrizketa politikak" salatzeko.

Gizon bat atxilotu dute, urrian Trapagaranen adingabe bati sexu-erasoa egin ziolakoan

Gizon bat atxilotu dute, urrian Trapagaranen ...
Gizon bat atxilotu dute, urrian Trapagaranen adingabe bati sexu-erasoa egin ziolakoan

13 urteko neskatoak jarritako salaket...
0:59 min.

13 urteko neskatoak jarritako salaketaren ondotik Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen. Larunbatean atxilotu zuten gizonezkoa Ortuellan, gertakariekin lotura duelakoan.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuten joan den larunbatean Ortuellan, urrian Trapagaranen adin txikiko bati sexu-erasoa egin ziolakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. 13 urteko neskatoaren familiak aurkeztutako salaketaren arabera, erasoa urriaren 22an gertatu zen Trapagarango parke batean. Salaketaren ondotik, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen. Azkenean, larunbatean atxilotu zuten gizonezkoa Ortuellan, gertakariekin lotura duelakoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, atxilotua Ortuellako Udaltzaingoaren aurrera aurkeztu zen larunbatean, Ertzaintza bila ari zitzaiola jakin ostean. Izapideak amaitutakoan, atxilotuak epailearen esku gelditu da.

Bateragune auzian zigortutakoek ez zuten epaiketa justua izan, Estrasburgoren arabera

Bateragune auzian zigortutakoek ez zuten epai...
Bateragune auzian zigortutakoek ez zuten epaiketa justua izan, Estrasburgoren arabera

Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko e...
2:15 min.

Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailearen kontra aurkeztutako errekusazio helegitea kontuan ez hartzeagatik zigortu du Auzitegiak Espainia.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ebatzi duenez, Bateragune auziko zigortutakoek ez zuten epaiketa justu eta inpartziala izan. Astearte honetan kaleratu du epaia Estrasburgoko Auzitegiak, ezker abertzaleko bost buruzagiek aurkeztutako babes helegitea tramitera onartu eta hiru urtera. Ezker abertzaleko buruzagiei arrazoia eman badie ere, Auzitegiak ez du kalte-ordainik onartu. Zehatz esanda, Auzitegiak uste du kasu honetan Europako Giza Eskubideen Hitzarmeneko 6.1 artikulua urratu zela. Horren arabera, pertsona orok du epaimahai inpartzial eta independente batek epaitua izateko eskubidea. Hala, aho batez, Espainia zigortu du Bateragune auziko zigortutakoek Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailearen kontra aurkeztutako errekusazio helegitea ez kontuan hartzeagatik. Murillo partzialtasuna argudiatzeko emandako arrazoiak ontzat jo ditu Auzitegiak. Bost zigortutakoen defentsak azaldu zuenez, Jose Miguel Beñaran Argala ETAko buruzagiaren omenaldi baten harira Otegiren kontra egindako epaiketan terrorismoa gaitzesten ote zuen galdetu zion epaileak. Otegik ez zuen galdera erantzun nahi izan, eta Murillok honakoa bota zuen: "Banekien ba nik ez zenidala erantzun behar". Estrasburgoren iritzian, "bost salatzaileen errezeloak Murillorekiko objektiboki justifikatuta zeuden". Izan ere, bi hilabete lehenago beste auzi batean errekusatzea onartu zuen Auzitegi Gorenak.

Gomazko pilotakadak lesio konponezinak eragin zizkion Cabacasi, forentseen arabera

Gomazko pilotakadak lesio konponezinak eragin...
Gomazko pilotakadak lesio konponezinak eragin zizkion Cabacasi, forentseen arabera

Cabacas auzian astearte honetan dekla...
1:10 min.

Cabacas auzian astearte honetan deklaratu duten peritu forentseen arabera, biktimak buruan zuen zauria gomazko pilotakada batek eragindakoarekin bat dator.

Cabacasen auziaren epaiketan gaur, asteartea, peritu forentseen txanda izan da Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Horien arabera, gomazko pilotakadaren kolpeak zauri konponezinak eragin zizkion Athleticeko zaleari, eta haren heriotzan, anbulantziek izandako atzerapena ez zuela harremanik izan esan dute. Cabacasen gorpuzkiari autopsia egin zioten forentseen esanetan, gazteak buruan zuen lesioa poliziak istiluei aurre egiteko erabilitako gomazko pilota batek eragindakoa bezalakoa izango litzateke. Ildo horretan, biktimak burezurreko azalean kolpe ia-ia perpendikularra jaso zuela azaldu dute, eta Basurtuko ospitalera heldu zenean zauri oso larriak zituela gaineratu dute; gainera, burezurreko hausturak eta zauriak lesio konponezinak eragin zizkiotela esan dute. Hori horrela, anbulantziek Cabacasen tokira heltzen emandako denbora laburragoa edo luzeagoa izanak garrantzirik ez duela azaldu dute, lesioak jada konponezinak zirelako. Gaztea burezurreko traumatismoak jota hil egin zen 2012ko apirilaren 5ean.

17 pertsona hil dira Espainiako kostaldera iritsi nahian ari zirela

17 pertsona hil dira Espainiako kostaldera ir...
17 pertsona hil dira Espainiako kostaldera iritsi nahian ari zirela

Beste 15-20 pertsona desagertuta egon...
1:36 min.

Beste 15-20 pertsona desagertuta egon litezke. Gainera, Itsas Salbamenduko kideek 80 pertsona erreskatatu dituzte.

Gutxienez 17 pertsona hil dira astelehen honetan Melillako eta Cadizeko kostaldean: 13 Melillan eta 4 Cadizen. Beste 15-20 pertsona desagertuta egon litezke. Gainera, Itsas Salbamenduko kideek bi ontzitan zihoazen 80 migratzaile erreskatatu dituzte Melillan. Melillan, 13 pertsona hil dira. Halaber, Espainiako Gobernuak Melillan duen ordezkariak jakinarazi duenez, bi ontzitan zihoazen beste 93 pertsona erreskatatu dituzte, kostatik 20 itsas miliara. Itsas Salbamenduko ontziak 80 pertsona lehorreratu ditu Melillako portuan, 75 gizon eta 5 emakume, eta handik immigranteak behin-behinean hartzeko CETI zentrora eraman dituzte. Halaber, bederatzi gorpu erreskatatu dituzte, guztiak gizonak. Bestalde, ontzi batek arroken kontra jo du Cadizen, Caños de Mecan, eta lau pertsona hil dira. 40 lagun inguru zihoazen ontzian.

Hipoteken zergaren balizko itzulketak 5.000 milioiko eragina izango luke Espainian

Hipoteken zergaren balizko itzulketak 5.000 m...
Hipoteken zergaren balizko itzulketak 5.000 milioiko eragina izango luke Espainian

Hori da Ogasun Ministerioak egindako ...
2:04 min.

Hori da Ogasun Ministerioak egindako kalkulua, baldin eta Auzitegi Gorenak erabakitzen badu zerga hori bezeroek ordaindu beharrean bankuek ordaindu behar dutela.

Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroak gaur emandako datuen arabera, 5.000 milioi euroko eragina izango luke hipoteken zergaren balizko itzulketak, baldin eta azkenean Auzitegi Gorenak erabakitzen badu zerga hori bezeroek ordaindu beharrean bankuek ordaindu behar dutela. Azaldu duenez, Sanchezen Gobernuak egitasmo bat prest dauka azkenean Auzitegi Gorenak bezeroen aldeko erabakia hartzen badu. Auzitegi Gorena hipoteken gaineko zergaren inguruan eztabaidatzen ari da, atzo zortzi orduko bilera egin ostean. Monteroren esanetan, behin erabakia publiko egiten denean, autonomia erkidegoekin eta finantza erakundeekin hartu beharreko neurriak koordinatzea da helburua. Ez hori bakarrik, kaltetuek egindako erreklamazioek finantza erakundeei egindako erreklamazioekin bat egitea nahiko luke, "defizit" hori diru kutxa publikoek beren gain hartu beharrik izan ez dezaten. Izan ere, Monteroren hitzetan, kaltetuek dirua autonomia erkidegoei eskatzen dietenetik Administrazioak bankuei dirua eskatzen dien bitartean denbora tarte bat iragan daiteke eta kasu horretan Estatuak hartuko luke behin-behinean gastu hori bere gain. Zehazki, lauzpabost hamarreneko eragina izango luke Espainiako Barne Produktu Gordinean. Hori gertatuko balitz, Pedro Sanchezen Gobernuak Bruselarekin hitz egingo luke defizitean izandako gorabehera hori hipoteken gaineko zergaren ondorio litzatekeela azaltzeko. Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako osoko bilkurak gaur jarraituko du hipoteken gaineko zergaren inguruan eztabaidatzen. Zerga nork ordaindu behar duen erabaki behar du aretoak.