Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen.

Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero.

Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela.

Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin.

Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan.

"Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki.

Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du.

"Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan.

Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte.

Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
1:53 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du ...
Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaite...
1:52 min.

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen. Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero. Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela. Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin. Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

2018/12/14

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen...
Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek eraku...
2:14 min.

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki. Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du. "Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan. Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte. Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

2018/12/14

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:55 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2018-11-26ko bideoen artxiboa

Gaurtik hasita, bost greba egun deitu dituzte Gipuzkoako zahar-egoitzetan

Gaurtik hasita, bost greba egun deitu dituzte...
Gaurtik hasita, bost greba egun deitu dituzte Gipuzkoako zahar-egoitzetan

Eguneko zentroetan eta zaintzapeko pi...
1:53 min.

Eguneko zentroetan eta zaintzapeko pisuetan ere deitu du lanuztea ELA sindikatuak. Abenduan beste zortzi greba egun izango dira.

ELA sindikatuak deituta, Gipuzkoako zahar-egoitzetako, eguneko zentroetako eta zaintzapeko pisuetan bost eguneko greba astea dute. Sindikatuak salatu duenez, lan-hitzarmenaren negoziazioa "ez atzera ez aurrera" dago eta azken bi asteetan "ez da aurrerapausorik" egon mahai sektorialean. Aurretik ere lau greba egun izan dituzte langileok irailean eta urrian. Abenduan beste zortzi lanuzte daude iragarrita (hilaren 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30 eta 31n). Sindikatu abertzaleak (Adegi, Garen, Lares eta Matia 2020) patronalen jarrera salatu du: "2017 eta 2018 urteetarako soldatak izoztea proposatzen dute oraindik, eta ez dute negoziorik onartzen". Gipuzkoako Foru Aldundia ere kritikatu du ELAK, "zerbitzuaren zuzeneko ardura du, baina ez du jarrerarik hartu".

EAEko batez besteko erretiro-pentsioa 1.193,2 eurokoa izan da azaroan

EAEko batez besteko erretiro-pentsioa 1.193,2...
EAEko batez besteko erretiro-pentsioa 1.193,2 eurokoa izan da azaroan

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) bat...
1:37 min.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) batez besteko erretiro-pentsioa 1.193,2 eurokoa izan da azaroan, iazko hilabete berean baino % 3,8 handiagoa. Estatuko batez bestekoa baino altuagoa izaten jarraitzen dau, hain zuzen ere, Asturiaskoak (1.129 euro), Madrilgoak (1.128 euro) eta Nafarroakoak (1.103,9 euro) daude zerrenda horretan jarraian.

Horrela, Estatuko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak gaur azaroari buruzko datuak jakinarazi ditu, eta euskaldunok estatukoak baino 233,2€ gehiago jasotzen dutela jakinarazten da. Araba da pentsio altuen duen lurraldea, gero Bizkaia eta azkenik Gipuzkoa. Euskadin %1,3 igo zen pentsio kopurua, guztira 554.433 izan arte. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Araban 76.387 pentsio eman dituzte azaroan (aurreko urteko hilabete berean baino % 1,9 gehiago); Gipuzkoan, 187.856 (% 1,3 gehiago); eta Bizkaian, 290.190 ( % 1,2 gehiago). Pentsio motari dagokionez, Euskal Herrian 358.204 jubilatu daude hilero 1.365,32€ jasotzen dutenak, Estatu guztiko altuena. Estatuako batazbesteko pentsioa 1.106,18€ da.

3.919 haur jaio ziren apirila eta ekaina artean EAEn, 2017an baino % 10 gutxiago

3.919 haur jaio ziren apirila eta ekaina arte...
3.919 haur jaio ziren apirila eta ekaina artean EAEn, 2017an baino % 10 gutxiago

Araban 631 ume jaio ziren, Bizkaian 1...
1:44 min.

Araban 631 ume jaio ziren, Bizkaian 1.970 eta Gipuzkoan 1.318. Horietatik 1.884 lehenengo seme-alabak ziren, eta umeen % 43,1, ezkondu gabeko bikoteek izandakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoan 3.919 haur jaio ziren 2018ko bigarren hiruhilekoan, iaz baino gutxiagoa. Jaiotze tasak, bereziki, Araban egin zuen behera (% 15,4), baina Bizkaian ere nabarmena izan da beherakada (% 10,8). Gipuzkoan, aldiz, % 4,8 jaitsi da jaiotze kopurua. Guztira, 631 haur jaio ziren Araban, 1.970 Bizkaian, eta 1.318 Gipuzkoan, Eustat Euskal Estatistika Institutuak jakinarazi duenez. Esan bezala, apirileko, maiatzeko eta ekaineko datuak hartu dituzte kontuan, eta iazko denbora tarte bereko jaiotzeekin alderatu dituzte. Hala, aurtengo aipatu hiruhilekoan jaiotako umeen % 43,1 ezkondu gabeko bikoteenak ziren. Iaz, berriz, % 44,5ekoa izan zen kopuru hori. Bizkaia izan da, zehazki, batezbestekoa gainditu duen bakarra: % 46,4. Araban % 40,7koa izan da zenbatekoa, eta Gipuzkoan % 39,3koa. Halaber, jaiotako haur horiek neba-arrebak dituzten ala ez aztertu dute. Ikerketak erakusten duenez, 1.884 umek ez zeukaten neba-arrebarik; 1.558 (% 39,8k) dagoeneko beste haur bat zeukaten familietan jaiotakoak ziren, eta % 12,2k, gutxienez, bi neba-arreba zituzten. Adinari dagokionez, 30 eta 34 urte bitarteko amen artean ematen dira jaiotze gehienak(% 35,4), nahiz eta oso gertu dauden 35 eta 39 urte bitarteko emakumeen kasuak ere (% 3,3). Portzentajea askoz baxuagoa da 25-29 urteko emakumeetan (% 13), eta are txikiagoa 25 urtetik beherakoetan (% 6,1). Oro har, ezkongai zeuden amek gazteago izan zituzten seme-alabak, ezkonduta zeudenek baino.

83 urteko emakume bat hil da Txantrean, bere etxean piztutako sutean

83 urteko emakume bat hil da Txantrean, bere ...
83 urteko emakume bat hil da Txantrean, bere etxean piztutako sutean

Senarra (84 urtekoa) Nafarroako Ospit...
1:37 min.

Senarra (84 urtekoa) Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute, kea arnastu eta azaleko erredurak baitzituen.

83 urteko emakume bat hil da bart Iruñeko Txantrea auzoan, bere etxebizitzan piztutako sutean, Nafarroako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez. Halaber, senarra (84 urtekoa) ospitalera eraman dute, kea arnastu baitu. 21:00ak aldera jaso zuten deia Nafarroako 112 larrialdietarako zerbitzuetan, Lesaka kaleko 3. zenbakia duen atariaren hirugarren solairuan sutea zegoela eta gizonezko bat leihotik laguntza eske ari zela esanez. Suhiltzaileek erreskatatu ostean, anbulantzian eraman zuten Nafarroako Iruñeko Ospitale Gunera, kea arnastu eta bizkarrean erredura arinak baitzituen. Etxebizitza barrura sartu zirenean, emakumea lurrean aurkitu zuten, eta osasun langileek haren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Lehen hipotesien arabera, kea arnastuta hil zen. Hilotza Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, eta datozen orduotan egingo diote autopsia. Gainerako bizilagunak eraikinetik atera zituzten, badaezpada, baina sua itzali eta eraikina aireztatu ostean, 22:30 aldera itzuli dira etxera. Poliziak ikerketa abiatu du sua zerk eragin duen argitzeko.

17 urteko neska bat hil dute labankadaz Alcorconen

17 urteko neska bat hil dute labankadaz Alcor...
17 urteko neska bat hil dute labankadaz Alcorconen

Lehen ikerketen arabera, hildakoaren ...
0:50 min.

Lehen ikerketen arabera, hildakoaren bikotekidearen neskalagun ohia da ustezko hiltzailea.

17 urteko neska bat hil dute Alcorconen (Madril, Espainia), sabelaldean labankada bat jaso ondoren. Poliziako iturriek jakitera eman dutenez, atzo 22:00ak inguruan izan zen erasoa, lokal baten barruan. Lanbankada jaso ondoren, bihotz-biriketako geldialdia izan zuen gazteak, eta oso larri eraman zuten Alcorconeko Hospitalera. Gaur goizean hil da. Ikerketa zabaldu du Poliziak, hilketa argitzeko. Lehen informazioen arabera, hildakoaren bikotekidearen neskalagun ohia da ustezko hiltzailea.

Europar Batasunak

Europar Batasunak 'brexit'aren akordioa onart...
Europar Batasunak 'brexit'aren akordioa onartu du

Lehenengo pausoa besterik ez da akord...
1:28 min.

Lehenengo pausoa besterik ez da akordioa formalizatzeko, izan ere, Britainia Handiko Parlamentuak eta Europako Parlamentuak berretsi behar dute, balioa izan dezan.

Europar Batasunak (EB) babes politikoa eman dio Erresuma Batua EBtik ateratzeari eta behin 'brexit'a amaituta etorkizuneko harremanen adierazpenari, Europako Batzordeko presidenteak adierazi duenez. Lehenengo pausoa besterik ez da akordioa formalizatzeko, izan ere, Britainia Handiko Parlamentuak eta Europako Parlamentuak berretsi behar dute, balioa izan dezan. Britainia Handiko Ganberak hitz egingo du lehenengo, abenduaren hasieran; eta Euroganberak otsaileko edo martxoko osoko bilkuran egingo du. Adierazpen politiko bat ere onartu dute buruek, lehenengo dokumentuaren balio juridikorik gabe. Etorkizuneko harremanei dagokienez, negoziazioetan bi aldeek jarraitu nahi duten bidea ezartzen du, Erresuma Batua dagoeneko hirugarren herrialde bat denean. Harreman "sendoa, sakona eta malgua" izatea nahi dute bi aldeek, merkataritza, ekonomia, justizia, kanpo-politika, segurtasuna, defentsa eta beste hainbat arlotan lankidetza izatearen bitartez. Zuzenbidezko Estatua, nazioarteko ordena, demokrazia eta merkataritza libre eta justuko goi estandarrak zaintzeko konpromisoa hartu dute.