Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen.

Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero.

Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela.

Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin.

Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan.

"Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki.

Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du.

"Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan.

Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte.

Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
1:53 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du ...
Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaite...
1:52 min.

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen. Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero. Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela. Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin. Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

2018/12/14

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen...
Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek eraku...
2:14 min.

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki. Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du. "Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan. Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte. Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

2018/12/14

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:55 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2018-12-05ko bideoen artxiboa

Barakaldoko institutu bat itxi egin dute,

Barakaldoko institutu bat itxi egin dute, 'eg...
Barakaldoko institutu bat itxi egin dute, 'egiturazko gabeziak' antzeman ostean

Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, e...
1:32 min.

Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, eraikina eraistea eta institutu berria eraikitzea gomendatu dute teknikariek.

Barakaldoko Antonio Trueba institutuan "egiturazko gabeziak" antzeman dituzte eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ikastetxea ixteko agindua eman du. Urte hasieran abiarazi zituzten institutua handitzeko obrak, baina teknikariek egindako txosten baten arabera, "eraikinaren erabilera zalantzan jartzen duten egiturazko gabeziak" antzeman dituzte. Hezkuntza Sailak azaldu duenez, institutuaren zaharra dela eta gabezia horiek konpontzea konplexua izango litzatekeela kontuan hartuta, eraikina eraistea eta berri bat eraikitzea gomendatu dute teknikariek. Gauzak horrela, eta segurtasuna bermatzeko asmoz, Hezkuntza Sailak ikastetxea berehala ixteko erabaki du. Asteazken honetan ez da klaserik izango eta datorren astelehenetik aurrera ikasle guztiak Bilboko Artazu Goikoa zentrora eramango dituzte. Hezkuntza Sailak eta Barakaldoko Udalak adierazi dutenez, behin-behineko neurria izango da eta urtarrilean ikasle guztiak udalerri horretako Minas eraikinean kokatzen saiatuko dira.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak La Manada auziko epaia berretsi du

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak La Mana...
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak La Manada auziko epaia berretsi du

Ez da aho batez hartutako erabakia iz...
2:24 min.

Ez da aho batez hartutako erabakia izan. Bost magistratuetatik bik boto partikularra eman dute eta bost gizonak sexu-erasoagatik zigortzearen alde agertu dira. Aldeek helegitea jar dezakete Gorenean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du La Manada auziko epaia, hots, Nafarroako Lurralde Auzitegiak bost gazte sevillarrei nagusikeriaz egindako sexu abusu jarraitu delituagatik ezarritako bederatzi urteko zigorra. Nafarroako Lurralde Auzitegiaren arabera, 2016ko sanferminetan emakume bati egindakoa ez zen sexu-erasoa izan, sexu abusua baizik. Ez da aho batez hartutako erabakia izan. Halaber, aldeek kasazio helegitea aurkez dezakete Auzitegi Gorenean. Epaimahaia osatu duten bost magistratuak ez dira bat etorri, izan ere, Joaquin Galve presidenteak eta Miguel Angel Abarzuza magistratuak boto partikularra eman dute, 2016ko sanferminetan gertatutakoa sexu abusua baino sexu-erasoa izan zela iritzita. Intimitate delitua hauteman dute eta, guztira, 14 urte eta hiru hilabeteko zigorra ezarri beharko litzaiekeela uste dute. Gainera, bost zigortuetako bat (Antonio Manuel Guerrero) larderiaz egindako lapurretagatik zigortzea (2 urteko kartzela zigorra) eskatzen dute, biktimari eskuko telefonoa lapurtzeagatik. Nafarroako Lurralde Auzitegiak ebasketa delitu arin bategatik 900 euroko isuna ezarri zion. Bost magistratuk osatu dute epaimahaia: Joaquin Galve Sauras (presidentea), Francisco Javier Fernandez Urzainqui, Alfonso Otero Pedrouzo, Miguel Angel Abarzuza Gil eta Jose Antonio Alvarez Caperochipi. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo zibileko eta zigor-arloko aretoak aintzat hartu du akusazioak aurkeztutako helegiteetako bat, hain zuzen ere, intimitatearen aurkako delituari buruzkoa. Bost zigortuek grabatu egin zuten erasoa, baina Lurralde Auzitegiak ez zion heldu auzi horri. Ildo horretan, intimitatearen aurkako deliturik egon ote zen ebazteko eskatu dio Nafarroako Justizia Auzitegia Nagusiak Lurralde Auzitegiari, behin epaia irmoa denean.

Pedro Sanchezek urtarrilean eramango du 2019ko aurrekontu proiektua Kongresura

Pedro Sanchezek urtarrilean eramango du 2019k...
Pedro Sanchezek urtarrilean eramango du 2019ko aurrekontu proiektua Kongresura

Espainiako Gobernuko presidenteak ez ...
1:07 min.

Espainiako Gobernuko presidenteak ez du argitu Unidos Podemos alde batera utzita beste alderdiren baten babesik duen ala ez.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bart iragarri duenez, urtarrilean eramango du 2019ko aurrekontuen proiektua Diputatuen Kongresura. Aurrez, urtarrilean, Ministroen Kontseiluak onartuko du. Telecinco telebista kateari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, aurrekontu proiektua onartzeko adina boto lortzea espero du. Dena den, gaur-gaurkoz, Unidos Podemos taldearen babesa bakarrik duela onartu du. "EAJren babesa izatea espero dugu, eta eskua luzatzen diegu gainerako talde parlamentarioei", azaldu du. Aurrekontuak aurrera ateratzea onartzen ez badu "gauza asko birplanteatu" beharko dituela aitortu badu ere, ez du argitu kasu horretan hauteskunde orokorrak aurreratuko lituzkeen ala ez. Dena dela, aurrekontuak onartuko ez balira ere, Pedro Sanchezen Gobernuak zenbait neurri lege-dekretu bidez onartzeko asmoa iragarri du.

7,5 graduko lurrikara batek Kaledonia Berria astindu du

7,5 graduko lurrikara batek Kaledonia Berria ...
7,5 graduko lurrikara batek Kaledonia Berria astindu du

Agintariek tsunami alerta ezarri dute...
1:26 min.

Agintariek tsunami alerta ezarri dute Vanuatun eta Kaledonia Berrian. Azken horretan, kostaldeko herriak 'berehala' ebakuatzeko agindua eman dute.

Richter eskalan 7,5 graduko lurrikara izan da asteazken honetan Leialtasun uharteetatik hego-ekialdera, Kaledonia Berrian, Ozeano Barean. Astinduaren ondorioz, tsunami alerta ezarri dute Kaledonia Berrian eta Vanuatun. Are gehiago, Kaledonia Berriko agintariek kostaldeko herriak "berehala" ebakuatzeko agindua eman dute. Izan ere, 1 eta 3 metro arteko olatuak espero dituzte. Olatu handiak Vanuatuko kostaldera eta Fiji uharteetara ere hel daitezke. Halaber, inguruko beste hainbat uharteetan ere uraren maila pixka bat igo daiteke, Japonian edota Australian kasu. AEBko Zerbitzu Geologikoak (USGS) jakinarazi duenez, dardara itsasoan gertatu da, 10 kilometroko sakoneran. Maré uhartean izan du epizentroa, Leialtasun uharteetan, Tadinetik 168 kilometrora. Lurrikara horren aurretik, 6 eta 5,9 graduko beste bi dardara izan dira inguru horretan. Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.

Euskal kulturaren plazak bost eguneko maratoia du aurretik

Euskal kulturaren plazak bost eguneko maratoi...
Euskal kulturaren plazak bost eguneko maratoia du aurretik

Kultur topagunearen 53. edizioan, 304...
1:20 min.

Kultur topagunearen 53. edizioan, 304 liburu, 93 disko eta 18 aldizkari berri egongo dira eskuragarri. Bestalde, 200 sortzaile baino gehiago elkartuko dira Ahotsenean.

Durangoko Azokaren 53. edizioa berritasun ugarirekin iritsiko da asteazken honetan Landako gunera, abenduaren 9ra artebertan geratzeko asmoz. 58 argitaletxe, diskoetxe, kultur elkarte, erakunde eta banatzaile izango dira bertan. 247 erakusmahai egongo dira eta 439 produktu berri eskainiko dituzte: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari, argitalpen elektroniko bat eta bestelako 23 produktu. Zenbakiez haraindi, aurten Durangoko Azokako Sormen Beka jarriko dute martxan. Azokan emango dute irabazlearen berri, abenduaren 6an. Alabaina, 2019ko Durangoko Azokara arte itxaron beharko dute bisitariek sormen bekaren lehenengo emaitzaz gozatzeko. Guneei dagokienez, Areto Nagusiak Gogoetaren Plazako solasaldiak hartuko ditu; Ahotsenean, 70 kontzertu (Xabi Bandini, Gatibu, Hesian…) eta 42 solasaldi (Harkaitz Cano, Katixa Agirre, Edorta Jimenez…) izango dira; Saguganbarak umeentzako hamaika ekimen eskainiko ditu, ipuinen maratoi bat tarteko; Plateruenan, Esne Beltza, Huntza, Anestesia, Modus Operandi eta Olatz Salvador arituko dira gauetan; Irudieneak egitarau oparoa eskainiko du (Gu, Laboa, Gure Oroitzapenak, Soinujolearen semea, Muga deitzen da pausoa…); Szenatokian, arte eszenikoen eskaintza zabala antolatu dute ("Txarriboda", "Baserri"…), eta Kabi@ Landako barruan egongo da. Durangoko Azokak "bere aniztasuna" aldarrikatuko du abenduaren 5etik 9ra, "DA! asko dira!" leloari eutsita. Txakur Gorria sormen kolektiboa da 53. Azokako kartelaren egilea, aurtengo irudia sortzeko sortzaile berriengana jo nahi izan dutelako. Ane Labakak, Nerea Ibarzabalek, Mariñe Arbeok eta Malen Amenabarrek osatzen dute kolektiboa. Kartelean, "Landakon gertatzen diren mugimendu guztiak" islatu nahi izan dituzte.