Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa zen bista urtarrilaren 14tik 16ra egitea, baina lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako dokumentuak jaso ostean, epaiketa atzeratzea erabaki zuten.

Auzitegi Nazionalaren Apelazio Salak urtarrilaren 23ra eta 24ra atzeratu zuen Altsasuko gazteen epaia berrikusteko bista. 2016ko urrian bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egitea leporatu zieten auzipetutako gazteei, eta 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten gertakari horrengatik.

Hasiera batean, urtarrilaren 14rako, 15erako eta 16rako deitu zuten bista, baina, azkenik, atzeratzeko erabakia hartu zuten lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako zenbait dokumentu jaso ostean.

Froga horiek onartzeak eragin zuen epaiketa atzeratzea, besteak beste, Auzitegiak defentsek proposatutako lekuko berriak deitzeko denbora izan zezan, ANk jakitera eman zuenez.

Zigor-arloko lehen sekzioak ekainean eman zuen zortzi auzipetuan aurkako epaia. Agintarien aurkako delitua eta lesioak, desordena publikoa eta mehatxuak egotzi zizkien guztiei. Fiskaltzak esandakoaren kontrara, epaileak baztertu egin zuen ustezko erasoa terrorismoarekin lotuta egotea, baina gertakari "oso larriak" izan zirela ebatzi zuen.

Horren aurrean, Fiskaltzak ere helegitea jarri zuen ebazpenaren aurka; izan ere, horren ustez, "agenteek jaso zuten jipoia aldez aurretik planifikatutako erasoa izan zen eta helburu terrorista zeukan".

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Larunbatean atera zen espetxetik, eta atxikitze zentro batean izan dute ordutik, Parisen.

Mikel Albisu Mikel Antza ETAko buruzagi historiko ohia aske geratu da gaur Barajasko aireportuan (Frantzia), Frantziak kanporatu eta Espainiaratzeko hegazkin batean sartu eta gero.

Barajasera heldu bezain pronto, Poliziak aske utzi du, Espainian ez baitu auzibiderik irekita.

Albisu larunbatean atera zen espetxetik, Frantzian, kondena osorik bete ostean, baina Parisko atxikitze zentro batean izan dute ordutik, eta astearte honetan kanporatu dute, Espainiara.

Mikel Antzak 1985ean egin zuen ihes, Martuteneko espetxean Joseba Sarrionandiari eta Iñaki Pikabeari ihes egiten lagundu eta gero.

2010eko abenduan, 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, ETAk Frantzian zuen buruzagi politikoa izateagatik.

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Life’ taularatuko du ostiralean, urtarrilak 25, Arriaga antzokian, Erroman jazotako benetako kasu batean oinarritutako antzezlana.

Ricci/Forte italiar konpainiak “bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarrikapena” egingo du Arriaga Bilboko antzokiko oholtzan, italierazko jatorrizko bertsioan (gaztelaniazko eta euskarazko gainidatziekin) gozatu ahalko den “ikuskizun aldarrikatzaile eta bortitz” baten bidez.

“Still Life” lanak “tamalez egun hitzetik hortzera dabilen gai bat jorratzen du, egungo gizarteko afera zailenetakoa: bullyinga”. Antzezlanak “homofobia kutsuko jazarpena” irudikatzen du, erreferentzia gisa “Erroman izandako benetako kasu bat” hartuta.

Stefano Riccik zuzendutako ikuskizunak “bost ahotseko sarraskia” aurkezten du “biktima bakarrarentzat, bullying homofobikoaz hitz egiteko eta sexu nortasunean zein beste edozein zirkunstantziatan oinarritutako bazterkeriaren aurka egiteko”, egileen hitzetan.

Ricci/Forte konpainiak “politika egiteko modu gisa” ulertzen du antzerkia, beraiek azaltzen dutenez, “herritarrek, metrailadoreari heldu gabe, polisaren barruan duten erantzukizuna da”.

Antzezlana bukatutakoan, Stefano Riccik, obraren zuzendari eta Ricci/Forte konpainiako buruetako batek, solasaldia eskainiko du aktoreetako batzuekin batera.

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren greba eguna dute asteazken honetan, eta IFEMAren inguruetan elkarretaratzea egiten ari dira, Fitur turismo-azoka zabaltzen den egunean.

Milaka taxilari elkarretaratzea egiten ari dira asteazken honetan Madrilgo IFEMA azoka-eremuan, gaur Fitur turismo-azoka ireki dela aprobetxatuz. Taxi-gidari talde batek edukiontziak erre ditu IFEMAko sarreran, eta su bizia eragin dute.

Madrilgo taxilariek alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzea eskatzen dute. Protestak direla eta, ehunka polizia nazional eta udaltzain daude IFEMAko inguruetan.

Errege-erreginak abiatuko dute Fiturren 39. edizioa, Europan egiten den turismo azokarik garrantzitsuenetariko bat, Berlingo ITB eta Londresko World Travel Market azokekin batera.

Taxi-gidarien elkarteek eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuak premiazko bilera egin dute goizaldean gatazkari irtenbidea emateko, baina ez dute akordiorik lortu.

Manuela Carmena Madrilgo alkatearen ustez, taxilariek arrazoia dute, gidarien alokairuko ibilgailuen araua hautsi baita, eta beharrezkoa da Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuaren eta taxilarien artean batzorde mistoa sortzea.

Bestalde, Bartzelonan gaur erabakiko dute taxilariek grebarekin aurrera jarraitzen duten edo Generalitateari hilabeteko "tregoa" ematen dioten, Kataluniako Gobernuak alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzearen inguruan agindutakoa betetzen duela egiaztatu bitartean.

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Goreneko lau magistratu progresistak erabakiaren aurka agertu dira. Agindu polemikoaren kontra helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

Armadan transexualei betoa aplikatzeko baimena eman dio Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak Donald Trumpen Gobernuari. Agindu polemikoaren aurka helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

2017ko uztailean neurria aurrenekoz iragarri zuen Trumpek Twitter sare sozialean; ondoren Defentsa Departamentuak agindua argitaratu zuen, baina ñabardura batzuekin. 2016ko datu ofizialen arabera, ia 9.000 soldadu transgenero dira AEBetan.

Gorenak ez du auziaren muina aztertu, baina Trumpen Administrazioari garaipen sinboliko bat eman dio, neurria indarrean jartzeko baimena emanez, azpiko epaitegiek hartu beharreko erabakien zain.

Goreneko lau magistratu progresistak (gutxiengoa auzitegian) erabakiaren aurka agertu dira, The New York Times egunkariak zehaztu duenez.

Transexualak Armadako kide izatea debekatzen du neurriak, baina zenbait salbuespen planteatzen ditu dagoeneko soldadu direnentzat, beti ere “sexu biologikoarekin” ados lan egitea onartzen baldin badute.

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia b...
Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia berrikusiko du gaur eta bihar

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa...
1:32 min.

Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa zen bista urtarrilaren 14tik 16ra egitea, baina lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako dokumentuak jaso ostean, epaiketa atzeratzea erabaki zuten.

Auzitegi Nazionalaren Apelazio Salak urtarrilaren 23ra eta 24ra atzeratu zuen Altsasuko gazteen epaia berrikusteko bista. 2016ko urrian bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egitea leporatu zieten auzipetutako gazteei, eta 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten gertakari horrengatik. Hasiera batean, urtarrilaren 14rako, 15erako eta 16rako deitu zuten bista, baina, azkenik, atzeratzeko erabakia hartu zuten lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako zenbait dokumentu jaso ostean. Froga horiek onartzeak eragin zuen epaiketa atzeratzea, besteak beste, Auzitegiak defentsek proposatutako lekuko berriak deitzeko denbora izan zezan, ANk jakitera eman zuenez. Zigor-arloko lehen sekzioak ekainean eman zuen zortzi auzipetuan aurkako epaia. Agintarien aurkako delitua eta lesioak, desordena publikoa eta mehatxuak egotzi zizkien guztiei. Fiskaltzak esandakoaren kontrara, epaileak baztertu egin zuen ustezko erasoa terrorismoarekin lotuta egotea, baina gertakari "oso larriak" izan zirela ebatzi zuen. Horren aurrean, Fiskaltzak ere helegitea jarri zuen ebazpenaren aurka; izan ere, horren ustez, "agenteek jaso zuten jipoia aldez aurretik planifikatutako erasoa izan zen eta helburu terrorista zeukan".

2019/01/23

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajas...
Mikel Antza ETAko buruzagi ohia, aske Barajasen

Larunbatean atera zen espetxetik, eta...
1:35 min.

Larunbatean atera zen espetxetik, eta atxikitze zentro batean izan dute ordutik, Parisen.

Mikel Albisu Mikel Antza ETAko buruzagi historiko ohia aske geratu da gaur Barajasko aireportuan (Frantzia), Frantziak kanporatu eta Espainiaratzeko hegazkin batean sartu eta gero. Barajasera heldu bezain pronto, Poliziak aske utzi du, Espainian ez baitu auzibiderik irekita. Albisu larunbatean atera zen espetxetik, Frantzian, kondena osorik bete ostean, baina Parisko atxikitze zentro batean izan dute ordutik, eta astearte honetan kanporatu dute, Espainiara. Mikel Antzak 1985ean egin zuen ihes, Martuteneko espetxean Joseba Sarrionandiari eta Iñaki Pikabeari ihes egiten lagundu eta gero. 2010eko abenduan, 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, ETAk Frantzian zuen buruzagi politikoa izateagatik.

2019/01/23

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren au...
Ricci/Fortek bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarria eramango du Bibora

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Li...
1:26 min.

Italiar antzerki konpainiak ‘Still Life’ taularatuko du ostiralean, urtarrilak 25, Arriaga antzokian, Erroman jazotako benetako kasu batean oinarritutako antzezlana.

Ricci/Forte italiar konpainiak “bullyingaren eta homofobiaren aurkako aldarrikapena” egingo du Arriaga Bilboko antzokiko oholtzan, italierazko jatorrizko bertsioan (gaztelaniazko eta euskarazko gainidatziekin) gozatu ahalko den “ikuskizun aldarrikatzaile eta bortitz” baten bidez. “Still Life” lanak “tamalez egun hitzetik hortzera dabilen gai bat jorratzen du, egungo gizarteko afera zailenetakoa: bullyinga”. Antzezlanak “homofobia kutsuko jazarpena” irudikatzen du, erreferentzia gisa “Erroman izandako benetako kasu bat” hartuta. Stefano Riccik zuzendutako ikuskizunak “bost ahotseko sarraskia” aurkezten du “biktima bakarrarentzat, bullying homofobikoaz hitz egiteko eta sexu nortasunean zein beste edozein zirkunstantziatan oinarritutako bazterkeriaren aurka egiteko”, egileen hitzetan. Ricci/Forte konpainiak “politika egiteko modu gisa” ulertzen du antzerkia, beraiek azaltzen dutenez, “herritarrek, metrailadoreari heldu gabe, polisaren barruan duten erantzukizuna da”. Antzezlana bukatutakoan, Stefano Riccik, obraren zuzendari eta Ricci/Forte konpainiako buruetako batek, solasaldia eskainiko du aktoreetako batzuekin batera.

2019/01/23

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu M...
Taxilari talde batek edukiontziak erre ditu Madrilgo azoka-eremuan

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren gre...
2:03 min.

Madrilgo taxi-gidariek hirugarren greba eguna dute asteazken honetan, eta IFEMAren inguruetan elkarretaratzea egiten ari dira, Fitur turismo-azoka zabaltzen den egunean.

Milaka taxilari elkarretaratzea egiten ari dira asteazken honetan Madrilgo IFEMA azoka-eremuan, gaur Fitur turismo-azoka ireki dela aprobetxatuz. Taxi-gidari talde batek edukiontziak erre ditu IFEMAko sarreran, eta su bizia eragin dute. Madrilgo taxilariek alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzea eskatzen dute. Protestak direla eta, ehunka polizia nazional eta udaltzain daude IFEMAko inguruetan. Errege-erreginak abiatuko dute Fiturren 39. edizioa, Europan egiten den turismo azokarik garrantzitsuenetariko bat, Berlingo ITB eta Londresko World Travel Market azokekin batera. Taxi-gidarien elkarteek eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuak premiazko bilera egin dute goizaldean gatazkari irtenbidea emateko, baina ez dute akordiorik lortu. Manuela Carmena Madrilgo alkatearen ustez, taxilariek arrazoia dute, gidarien alokairuko ibilgailuen araua hautsi baita, eta beharrezkoa da Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuaren eta taxilarien artean batzorde mistoa sortzea. Bestalde, Bartzelonan gaur erabakiko dute taxilariek grebarekin aurrera jarraitzen duten edo Generalitateari hilabeteko "tregoa" ematen dioten, Kataluniako Gobernuak alokairuko auto gidaridunen jarduna arautzearen inguruan agindutakoa betetzen duela egiaztatu bitartean.

2019/01/23

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Armadan transexualei betoa jartzeko baimena e...
Armadan transexualei betoa jartzeko baimena eman dio Gorenak Trumpi

Goreneko lau magistratu progresistak ...
1:11 min.

Goreneko lau magistratu progresistak erabakiaren aurka agertu dira. Agindu polemikoaren kontra helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain.

Armadan transexualei betoa aplikatzeko baimena eman dio Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak Donald Trumpen Gobernuari. Agindu polemikoaren aurka helegite-oldea aurkeztu zuten, eta horiek aztertu behar dituzte epaitegiek orain. 2017ko uztailean neurria aurrenekoz iragarri zuen Trumpek Twitter sare sozialean; ondoren Defentsa Departamentuak agindua argitaratu zuen, baina ñabardura batzuekin. 2016ko datu ofizialen arabera, ia 9.000 soldadu transgenero dira AEBetan. Gorenak ez du auziaren muina aztertu, baina Trumpen Administrazioari garaipen sinboliko bat eman dio, neurria indarrean jartzeko baimena emanez, azpiko epaitegiek hartu beharreko erabakien zain. Goreneko lau magistratu progresistak (gutxiengoa auzitegian) erabakiaren aurka agertu dira, The New York Times egunkariak zehaztu duenez. Transexualak Armadako kide izatea debekatzen du neurriak, baina zenbait salbuespen planteatzen ditu dagoeneko soldadu direnentzat, beti ere “sexu biologikoarekin” ados lan egitea onartzen baldin badute.

2019/01/23

Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

        2019-01-10ko bideoen artxiboa

Eskaripeko geldialdien sistema jarriko dute martxan Arabako foru garraioan, gauetan

Eskaripeko geldialdien sistema jarriko dute m...
Eskaripeko geldialdien sistema jarriko dute martxan Arabako foru garraioan, gauetan

Otsailetik aurrera, emakumeei eta adi...
1:13 min.

Otsailetik aurrera, emakumeei eta adin txikikoei nahieran gelditzeko zerbitzua eskainiko zaie 18:30etik 21:00etara.

Otsailetik aurrera, Arabako Foru Aldundiaren eskumeneko autobusek nahieran gelditzeko zerbitzua eskainiko die emakumeei eta adin txikikoei gaueko ordutegian, 18:30etik 21:00etara. Helburua emakumeen zein adin txikikoen segurtasuna hobetzea da. Geldialdi berriak ohiko geldialdien osagarriak izango dira. Horiei esker, erabiltzaileek etxera arteko bidea laburtzeko eta beti gune populatuetan jaisteko aukera izango dute. Emakume zein adin txikikoek ilundu orduko eskatu ahal izango diote txoferrari autobusa gelditzea, beti ere denboraz eginez gero. Guztira, herriarteko 19 autobus lineatan ezarriko dute neurria. Arabako Foru Aldundiak 40 geraleku osagarri zehaztu ditu, besteak beste, Guardian, Agurainen, Amurrion, Legution, Bastidan, Espejon edota Gasteizen. Erabiltzaileek informazioa eskura dute Arabako Foru Aldundiaren webgunean eta sare sozialetan.

Hegazkin txiki bat erori da Hernio mendian eta gutxienez hildako bat dago

Hegazkin txiki bat erori da Hernio mendian et...
Hegazkin txiki bat erori da Hernio mendian eta gutxienez hildako bat dago

Hegazkina, Piper modeloa, Cascaisetik...
1:33 min.

Hegazkina, Piper modeloa, Cascaisetik (Portugal) aireratu da, eta Hondarribian (Gipuzkoa) lur hartu behar zuen. Bi lagun zeramatzan.

Hernio mendian, Errezilen (Gipuzkoa), lurra jo duen hegazkin txikiaren tripulatzaile baten gorpua aurkitu dute erreskate taldeek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 15:45 aldera Ertzaintzako eta suhiltzaileetako erreskate taldeek hegazkinaren hondakinak aurkitu dituzte mendian, baita tripulatzaile baten gorpua ere. Aenak azaldu duenez, hegazkina, Piper modeloa, Cascaisetik (Portugal) aireratu da, eta Hondarribian (Gipuzkoa) lur hartu behar zuen. Bi lagun zeramatzan. Aireportuak hegazkinarekin kontaktua galdu du. Errezilgo bizilagun batek Ertzaintzari abisua eman dio 14:00ak aldera. Zelatungo zelaietan, Hernio mendian, leherketa bat entzun duela azaldu du partikularrak. Horregatik, larrialdi zerbitzuetako arduradunek bilaketa lanak abiatu dituzte. Ertzaintzako eta suhiltzaileetako erreskate taldeak eta helikoptero bat lanean hasi dira. Behe-lainoakbilaketa oztopatu du. Horrela, istripua izan duen hegazkinaren hondakinak lurreko taldeek topatu dituzte.

Hezkuntza legearen erreformak Estatutua errespetatu behar duela esan du Jaurlaritzak

Hezkuntza legearen erreformak Estatutua erres...
Hezkuntza legearen erreformak Estatutua errespetatu behar duela esan du Jaurlaritzak

Cristina Uriarte sailburua Madrilen i...
1:24 min.

Cristina Uriarte sailburua Madrilen izan da, LOMCE legea baliogabetzeko Espainiako Gobernua lantzen ari den erreformaren xehetasunak ezagutzeko Isabel Celaak deitu duen bileran.

Espainiako Gobernua LOMCE legea baliorik gabe utziko duen erreforma prestatzen ari da. Plan horren ildo nagusiak azaltzeko, Isabel Celaak bilera egin du erkidegoetako arduradunekin Madrilen. Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza sailburua ere bertan izan da, eta Espainiako Gobernuaren proposamena "positiboa" eta "aurrerapausoa" dela esan du. Hala ere, hezkuntza lege berriak Gernikako Estatuan jasota dauden eskumenak errespetatu eta Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan euskara ere ofiziala dela aintzat hartu behar duela azpimarratu du. Bestalde, praktiketan dauden ikasleengatik Gizarte Segurantzari ordaintzeko Espainiako Gobernuak duela gutxi onartu duen errege-dekretuaren harira Eusko Jaurlaritza kezkatuta dagoela adierazi dio Uriartek Celaari.

PP, Ciudadanos eta Vox ados jarrita, eskuinak gobernatuko du Andaluzian

PP, Ciudadanos eta Vox ados jarrita, eskuinak...
PP, Ciudadanos eta Vox ados jarrita, eskuinak gobernatuko du Andaluzian

Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek e...
2:08 min.

Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek elkarrekin gobernatzeko ituna egin dute, eta Voxek Andaluziako presidente berria Juanma Moreno (PP) izatea ahalbidetuko du.

Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek Andaluzian gobernatzeko ituna egin dute, eta Voxek akordio hori babestuko du inbestidura-saioan. Hortaz, Juanma MorenoPPko hautagaia izango da Andaluziako presidente berria. Ituna Andaluziako Parlamentuan sinatu dute. Alde batean, Juanma Moreno eta Teodoro Garcia Egea PPko buruzagiak izan dira, eta bestean, Ciudadanoseko Juan Marin eta Jose Manuel Villegas. Ciudadanosekin koalizio gobernua osatzeko ituna eginda, Alderdi Popularrak beste akordio bat egin du Voxekin eta, ondorioz, Juanma Moreno alderdi ultraeskuindarraren botoei esker izango da Andaluziako presidente berria. Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek lortutako akordioaren arabera, bi alderdiek koalizio gobernua osatuko dute. Juanma Moreno izango da presidentea eta Juan Marin presidenteordea. Gobernu berriak kontseilaritza gutxiago izango ditu –egun 13 dauzka-, egitura bi alderdien artean zehaztuko dute eta lehentasuna hitzartutako 90 neurriak indarrean jartzea izango da. Bestalde, Alderdi Popularrak eta Voxek egin duten akordioak 37 neurri biltzen ditu. Besteak beste, Familiaren Kontseilaritza sortzea eta Memoria Historikoaren Legea Konkordia Legeagatik ordezkatzea. Halaber, "migratzaileak erakar ditzaketen erabakiak saihestea" adostu dute. Bestalde, Emakumeen aurkako Indarkeriaren legea, LGTBI legea eta Berdintasun Legea baliogabetzeari buruz ez dute ezer jaso itun horretan, Santiago Abascal buruzagi ultraeskuindarrak hala iragarri bazuen ere.

Feministek Vox salatu dute negoziatzeko orduan indarkeria matxistaz baliatzeagatik

Feministek Vox salatu dute negoziatzeko ordua...
Feministek Vox salatu dute negoziatzeko orduan indarkeria matxistaz baliatzeagatik

"Emakumeen eskubideak negoziaziorako ...
1:13 min.

"Emakumeen eskubideak negoziaziorako baldintzen artean ezartzea nahikoa arrazoi da alderdien arteko harreman horiek alde batera uzteko. Beraz, baldintza hori onartzen duen oro konplize da", esan dute.

Hainbat erakunde feministek, tartean EAEko zenbait elkartek, mobilizazio egutegi zabala iragarri dute alderdi politikoak emakumeen eskubideekin "salerosian" ari direla salatzeko. "Atzerapausorik ez. Emakumeen eskubideak ez dira negoziatzen. Mobilizazioak deituko ditugu emakumeen eskubideen atzera-egitea onartuko ez dugula aldarrikatzeko", esan du Yolanda Besteiro Estatuko Emakume Progresisten Federazioko presidenteak. Guztira, ehundik gora izan dira genero indarkeriaren babeserako legea indargabetzearen aurkako manifestua sinatu duten elkarte feministak, Andaluzian Voxek, PP eta Ciudadanos alderdiei babesa emateko, exijitzen duen baldintza hori "onartezina" dela iritzita. Hala, manifestua sinatu duten erakundeek prentsaurreko batean adierazi dute Voxen "inposizioak eta asmoak" babesten dituzten alderdiei aurre egingo dietela. "Harrigarria da Estatu Itunaren alde agertu direnek emakumeen eskubideak ez defendatzea", nabarmendu du Maria Angeles Jaime de Pablo Themis elkarteko presidenteak. "Emakumeen eskubideak negoziaziorako baldintzen artean ezartzea nahikoa arrazoi da alderdien arteko harreman horiek alde batera uzteko. Beraz, baldintza hori onartzen duen oro konplize eta erantzule da", gaineratu du Besteirok.