Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-01-18ko bideoen artxiboa

Ama-alabak botikekin intoxikatu ziren, ikerketaren arabera

Ama-alabak botikekin intoxikatu ziren, ikerke...
Ama-alabak botikekin intoxikatu ziren, ikerketaren arabera

Ertzaintzak jazoerekin zerikusia duen...
0:48 min.

Ertzaintzak jazoerekin zerikusia duen ohar idatzi bat topatu du. Emakumea ospitalean dago, baina arriskutik kanpo.

Asteazkenean Bilboko etxebizitza batean hilda topatutako 9 urteko neskatoa eta ama substantziaren batekin intoxikatu ziren, Ertzaintzak egindako ikerketaren datuen arabera. Substantziok botikak izan litezke, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzaren lehen ikerketen arabera, "krimen" bat izan da. "Hipotesi guztiak" zabalik badaude ere, Ertzaintza homizidio gisa ikertzen ari da haurraren heriotza. Autopsiaren emaitzek zehaztuko dute botikekin intoxikatuta hil ote zen neskatoa. Etxebizitzan, gertatutakoarekin zerikusia duen ohar idatzi bat topatu du Ertzaintzak.

Caixabankek 173 langile kaleratu eta 37 bulego itxi nahi ditu Hego Euskal Herrian

Caixabankek 173 langile kaleratu eta 37 buleg...
Caixabankek 173 langile kaleratu eta 37 bulego itxi nahi ditu Hego Euskal Herrian

Euskal Autonomi Erkidegoan 67 langile...
1:53 min.

Euskal Autonomi Erkidegoan 67 langileri eta 32 bulegori eragingo die; Nafarroan, 106 langileri eta 5 bulegori. Sindikatuek adierazi dutenez, ez dute kaleratzerik onartuko, borondatezko irteerak soilik

Caixabank finantza taldeko zuzendaritzak langileak kaleratu eta bulegoak itxi nahi dituela jakinarazi die ostegun honetan sindikatuei, Caixabankeko eta sindikatuetako iturriek baieztatu dutenez. Sindikatuek aurreratu dutenez, ez dute kaleratzerik onartuko, aitzitik, borondatezko irteerak soilik onartuko dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 67 langile kaleratu eta 32 bulego itxi nahi ditu. Nafarroan, ostera, murrizketa handiagoa izango da: 106 lanpostu eta 5 bulego. Zuzendaritzak lan-erregulazioko espedientea proposatu die sindikatuei. Estatu osoan 2.157 langileri eragingo lieke, lantalde osoaren % 7,3ari. Halaber, bulegoen % 18 ixteko asmoa du. Caixabankeko iturriek azaldu dutenez, taldearen asmoa hiruzpalau langile dituzten bulego txikiak itxi eta 15-20 langileko bulego handiak zabaltzea da. "Ez dugu herrietako bulego bakar bat ere itxiko, errentagarria ez izan arren. 10.000 biztanletik beherako udalerrietako bulegoak ere ez ditugu itxiko", azpimarratu dute. EAEn, esaterako, Barakaldon, Bilbon, Donostian edota Gasteizen itxiko dituzte bulegoak. Sindikatuek, ostera, gehiegizko murrizketa dela salatu dute. Ricard Ruiz CCOO sindikatuak Caixabanken duen ordezkariaren hitzetan, % 100ean borondatezko irteerak direnak bakarrik onartuko dituzte.

Gizon batek emakume bat hil du Zaragozan; 2003an ere bikotekidea hil zuen

Gizon batek emakume bat hil du Zaragozan; 200...
Gizon batek emakume bat hil du Zaragozan; 2003an ere bikotekidea hil zuen

Emakumea defentsako abokatua izan zen...
1:11 min.

Emakumea defentsako abokatua izan zen hilketa horren epaiketan. Ustezko hiltzailea baldintzapeko askatasunean zegoen.

Gizon batek emakume bat hil du bart Zaragozan, Espainiako Gobernuak Aragoin duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Iturrion arabera, 51 urteko gizon horrek aurrez, 2003an, bikotekidea hil zuen. Biktima legelaria zen, eta hilketa horren epaiketan gizonaren defentsako abokatua izan zen. Emakumearen senarrak atzo arratsaldean salatu zuen horren desagertzea. Gorpua 02:00etan topatu dute Zaragozako Pradilla kaleko etxebizitza batean —han bizi zen gizona—. Arma zuriz egindako hainbat zauri zituen emakumeak. Hildakoa Rebeca Santamalia da, 48 urteko zuzenbide penalean aditua. 2010-2012 urteen artean Zaragozako Abokatu Kolegioko Espetxe Aholkularitza Zerbitzuko koordinatzailea izan zen.

21 pertsona hil dira Bogotan, bonba auto bat zartarazita

21 pertsona hil dira Bogotan, bonba auto bat ...
21 pertsona hil dira Bogotan, bonba auto bat zartarazita

Atentatua Poliziaren Akademia baten a...
1:14 min.

Atentatua Poliziaren Akademia baten aurka egin dute. Gutxienez 68 pertsona zauritu dira. Erasotzailea identifikatu dute dagoeneko.

Gutxienez 21 pertsona hil eta 68 zauritu dira Bogotan (Kolonbia), atentatu batean, Poliziak egindako azken balantzearen arabera. Hain zuzen ere, Poliziaren Akademia baten aurka egin dute erasoa, herrialdean 09:30ak zirenean, bonba auto bat leherrarazita. Atentatua jazo den unean, dominak banatzeko ekitaldi bat egiten ari ziren barruan. Segurtasun kontrolak gainditu ostean, erasotzaileak autoa zartarazi du desfileetarako patioan. Hildakoetako bat autoko gidaria da. Bien bitartean, atentatu suizida bat izan ote den ikertzen ari dira. Kolonbiako presidenteak, jakinarazi duenez, atentatuaren egile materiala "guztiz identifikatuta" daukate. Fiskal nagusiak zehaztu duenez, Jose Aldemar Rodriguez zuen izena erasotzaileak. Lehen ikerketen arabera, 80 kilo pentonita leherrarazi ditu.

PATXINTXIKETAN DENONTZAKO KANTAK

PATXINTXIKETAN DENONTZAKO KANTAK ...
PATXINTXIKETAN DENONTZAKO KANTAK

Bizkaiko Urtxintxa Eskolatik PATXINTX...
1:04 min.

Bizkaiko Urtxintxa Eskolatik PATXINTXIKETAN DENONTZAKO KANTAK proiektua aurkeztu nahi dizugu

2018an zehar umeentzako betiko kanta desberdinak aukeratu ditugu, letrak gure balioetara egokitu ditugu, eta EHko musika talde desberdinekin bideoklipak sortu ditugu. Kanta berritu hauek ikusi nahi??? Bideoklipekin batera kanta bakoitzeko azalpen bideo txiki bat ere topatuko duzu, non abesti horretan ekidin eta bultzatu nahi diren balioen zergatia azaltzen den. Zeinu hizkuntzarekin ere aberastu nahi izan dugu ekimena eta jende gehiagorengana iristea ahalbidetu. Proiektua gustatu bazaizu, lau haizetara zabaldu ahal duzu, Patxintxik munduan zehar bidaia dezala!!!! [PATXINTXIKETAN DENONTZAKO KANTAK](https://www.youtube.com/watch?v=qzF1X0q_4rE&list=PL-KZHk61TiQ4rjiYXxCl-PSVt6v_uhzP5)