Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-01-31ko bideoen artxiboa

Basaurin, jendea ibiltzen den leku batean, basurde uxaldia izan dela salatu dute

Basaurin, jendea ibiltzen den leku batean, ba...
Basaurin, jendea ibiltzen den leku batean, basurde uxaldia izan dela salatu dute

Ehiztariak zeuden lekutik 200 metrora...
1:31 min.

Ehiztariak zeuden lekutik 200 metrora, Basozelain, ikastetxe bat dago. Bertan, futbol partidak jokatzen dituzte maiz, asteburuetan.

Aprova animalien babeserako elkarteak salatu duenez, abisurik eta seinaleztapenik gabeko basurde uxaldia izan zen iragan igandean Basaurin, jendea pasatzen den leku batetik oso gertu. Hori dela eta, salaketa jarri dute Basauriko Udalean eta Eusko Jaurlaritzan. Aprovak ohar baten bidez ohartarazi duenaren arabera, ehiztariak Malmasin mendira doan baso pista batetik gertu jarri ziren, errepidetik hurbil eta Basozelai auzotik metro gutxira. Jende asko ibiltzen da bertatik paseatzen, korrika eta bizikletaz. Gainera, elkarte horren esanetan, ehiza mota horretarako helmen handiko errifleak erabiltzen dituzte, eta ehiztariak zeuden tokitik 200 metrora Basozelai auzoko ikastetxea dago, non sarritan futbol partidak jokatzen dituzten. Uxaldia Bizkaiko Foru Aldundiak baimendu zuen, Basauriko Udalaren arabera. Basauriko Udalak, bere aldetik, uxaldia Bizkaiko Foru Aldundiak baimendu zuela jakinarazi dio eitb.eus-i. Bestalde, uxaldia gertatu zela jakin zuen unean bertan, Udaltzaingoari abisu eman omen zion Udalak, horren arduraduna nor zen iker zedin.

Gripe kasuek behera egin dute EAEn azken astean

Gripe kasuek behera egin dute EAEn azken aste...
Gripe kasuek behera egin dute EAEn azken astean

Iragan astean, urtarrilaren 21etik 27...
1:52 min.

Iragan astean, urtarrilaren 21etik 27ra, zortzi pertsona hil ziren gripeak eragindako konplikazioengatik.

Azken astean, urtarrilaren 21etik 27ra, gripe kasuek behera egin dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). 100.000 biztanleko 393,8 kasu zenbatu dituzte. Astebete lehenago, berriz, 532,5 kasu izan ziren. Gripearen denboraldia hasi zenetik 52 pertsona hil dira EAEn gripeak jota, horietatik zortzi azken astean. Osakidetzak zabaldutako azken txostenaren arabera, gripearen intzidentzia-tasa "maila ertainera" itzuli da, datozen asteetako eboluzioaren zain. 0 eta 4 urte arteko adin-tartea omen da kutsatze-tasa handiena duena eta, horien artean intzidentzia hiru aldiz jaitsi dela ikusita, gripearen aktibitatea behera egiten ari denaren seinale izan daiteke. Denboraldia hasi zenetik, 1.221 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte; horietatik 306, egoera larrian. Gainera, 52 pertsona hil dira EAEn, gripeak eragindako konplikazioengatik. Osakidetzak zehaztu duenez, hildako gehienak arrisku talderen bateko kideak ziren, hots, 65 urtetik gorakoak edo gaixotasun kronikoren bat zutenak. Lehen Mailako Arretan 6.868 gaixo artatu dituzte denboraldia hasi zenetik. Dena den, azken astean gaixo gutxiago artatu dituzte. Osasun Sailak azpimarratu duenez, gaitz deserosoa bada ere, normalean, osasuntsu dauden pertsonetan gripeak ez du aparteko arazorik eragiten. Horregatik, atsedena hartzea, likidoak edatea eta sukarraren aurkako tratamenduak hartzea aholkatzen dute medikuek.

40.600 artxibo pedofilo zituen gizon bat atxilotu dute Valladoliden

40.600 artxibo pedofilo zituen gizon bat atxi...
40.600 artxibo pedofilo zituen gizon bat atxilotu dute Valladoliden

Atxilotuak artxiboak trukatzeko sare ...
2:01 min.

Atxilotuak artxiboak trukatzeko sare pribatu bat erabiltzen zuen eta bertan sartzeko aurretiazko gonbidapen bat beharrezkoa zen. Poliziaren arabera, irudiak 'izugarri gogorrak' dira.

Haur pornografiarekin lotuta, 40.600 artxibo pedofilo baino gehiago zituen gizon bat atxilotu dute Valladoliden. Espainiako Poliziak ohar bidez jakinarazi duenez, irudiak "izugarri gogorrak" dira. Atxilotuak artxiboak trukatzeko sare pribatu bat erabiltzen zuen eta bertan sartzeko aurretiazko gonbidapen bat beharrezkoa zen. Horrez gain, bizilagunen haririk gabeko sareak urratzen zituen, konexioak modu seguruan egiteko eta bere anonimatua gordetzeko. Espainiako Poliziak 2015ean abiatu zuen ikerketa, Interpolen bitartez Suitzako Poliziaren ohartarazpen bat jaso ostean. Suitzako Poliziak Espainiakoari ohartarazi zionez, haurren sexu-esplotazioari buruzko artxibo ugari partekatzen zituen erabiltzaile bat atzeman zuten Espainian. Hasiera batean, ez zuten erabiltzailea aurkitzea lortu, segurtasun neurri handiak erabiltzen zituela-eta. Hilabete batzuk geroago, sare bereko erabiltzaile batez ohartarazi zion Alemaniako Poliziak Espainiakoari. Ikerketaren ostean, pertsona bera zela ondorioztatu zuen Poliziak. Azkenean, Valladoliden aurkitu eta atxilotu egin zuten. Gizonaren etxean egindako miaketan, pornografiari lotutako 40.646 artxibo eta eskuko telefonoa atzeman dizkiote. Adin txikiko alabarekin sexu harremanak izateaz harro mintzatzen zen sare sozialetan. Hala ere, abusurik ez zuela gauzatu baieztatu du Poliziak. Beste polizia operazio batean, gizon bat atxilotu dute Kanariar uharteetan. Valladolideko atxilotuarekin hizketaldiak izan omen zituen.

Mutil gazte batek 17 urteko neska bat hil du Reusen

Mutil gazte batek 17 urteko neska bat hil du ...
Mutil gazte batek 17 urteko neska bat hil du Reusen

Hilketa matxista atzo arratsaldean ja...
1:03 min.

Hilketa matxista atzo arratsaldean jazo zen Tarragonako hiri horretako etxebizitza batean.

Gizonezko gazte batek bikotekidea, 17 urtekoa, hil zuen atzo Reusen (Tarragona), Esquadra Mossoek jakinarazi dutenez. Ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin du berehala. Hilketa matxista asteazkeneko 14:00etan jazo zen, Argentera kaleko etxebizitza batean. Hainbat herritarrek Mossoei ohartarazi zietenez, gizonezko bat kalean zetzan, etxebizitzako leiho batetik bere burua bota eta gero. Gizonezkoa larri zaurituta eraman zuten ospitalera, eta bertan hil da bart. Etxebizitza barruan emakumezko gaztearen gorpua topatu zuten agenteek, indarkeria zantzuekin. Ikerketa lerro guztiak zabalik badaude ere, zantzu guztien arabera hilketa matxista bat izan zen atzokoa. Ikerketaren iturrien arabera, gazteak berebiziko indarkeriarekin hil zuenbikotekidea. Tarragonako Ikerketa Kriminalerako Dibisioak hartu zuen ikerketaren ardura.