Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-02-05ko bideoen artxiboa

Iratxe Sorzabalen eta David Plaren aurkako epaiketa hasi da Parisen

Iratxe Sorzabalen eta David Plaren aurkako ep...
Iratxe Sorzabalen eta David Plaren aurkako epaiketa hasi da Parisen

2010etik aurrera ETAren jarduera “bak...
2:04 min.

2010etik aurrera ETAren jarduera “bake prozesura” erabat bideratuta zegoela azaldu du Plak epaimahaiaren aurrean.

Iratxe Sorzabal eta David Pla ETAko kideen kontrako epaiketa astelehen honetan hasi da Pariseko Auzitegian. Biak 2015ean, Ipar Euskal Herrian, atxilotu zituzten, borroka armatua behin betiko utzi behar zutela iragarri eta lau urte geroago. Hasiera batean, erakunde terroristako buruzagiak izatea leporatu bazieten ere, instrukzioko epaileek froga nahikorik ez zegoela uste eta azkenean delitu hori ez leporatzea erabaki zuten. Ondorioz, jarduera terrorista egotzi diete. Baigorriko landetxean, 2015eko irailaren 22an, harrapatu zituzteneko inguruabarrei buruz galdekatuko dituzte. Orduan, ikertzaileek desegindako erakundearen buruzagiak zirela uste zuten. Auzia espetxeratutako ETAko kideen aurkako azken epaiketa izan daiteke Frantzian. 2010etik aurrera ETAren jarduera “bake prozesura” erabat bideratuta zegoela adierazi du Plak epaimahaiaren aurrean. “2010. urtetik, ETAk ez du ekintza armaturik egin, ezta ekintza armatuen helburu izan zitezkeen inguruko informazioa bildu, lehergailuak egin eta iraultza-zerga kobratu ere”, azaldu du. Plaren ahotan, “2010etik aurrera ETAren jarduera bake prozesuari guztiz lotuta dago”. 10 urteko espetxe-zigorra ezar diezaiokete auzian. Identifikatu nahi izan ez dituen beste kide batzuekin batera, 2010etik aurrera negoziatzen saiatzeko, ordezkaritza osatzeko ardura eman zion ETAren zuzendaritzak, erantsi duenez. Aieteko konferentziaren ostean, 2011ko urrian, ETAren ordezkaritza Norvegiara joan zen, baina arrazoi formalengatik “Europako herrialde bat” zela esatera mugatu da Pla, “Espainiako Gobernuarekin oinarrizko aurreakordio bat” zegoelakoan.

Bizkaiko Foru Aldundiak 4 milioi euro inbertituko ditu Gaztelugatxe inguruko lanetan

Bizkaiko Foru Aldundiak 4 milioi euro inberti...
Bizkaiko Foru Aldundiak 4 milioi euro inbertituko ditu Gaztelugatxe inguruko lanetan

EiTBk jakin ahal izan duenez, datozen...
1:42 min.

EiTBk jakin ahal izan duenez, datozen lau urteetan egingo diren hobekuntza nagusiak bide berde berri bat, bi errotonda eta garraio publikoarentzako aparkamenduak dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak aldaketa nabarmenak egingo ditu Gaztelugatxe inguruetan, turismoa erakarri eta kostaldera osoko jarduera ekonomikoa hauspotzeko helburuz. Alde batetik, bide berde bat egingo da, Bakiotik atera eta Gaztelugatxe, Matxitxako eta Bermeora iritsiko dena. Paseo berri honek 4,5 metroko zabalera izango du eta berari esker, Matxitxako lurmuturra ere bisitatu ahal izango dute zonaldera hurbiltzen direnek. Bide berdea egiteko lanak hasita daude jada. Makinaria sartu aurretik egin beharreko lurzoru katak egitea izan da lehen pausua, eta behin fase hori gaindituta, obrak bere osotasunean urte amaierarako edo hurrengo urtearen hasierarako bukatzea espero da. Azken urteotan areagotu egin dira sarbide arazoak, gainera, eta horiei aurre egiteko, sarrera moldatuko du Foru Aldundiak. Batetik, bi biribilgune edo errotonda berri eraikiko ditu, eta beste alde batetik garraio publikoarentzat aparkamenduak sortuko ditu Eneperi eta Ermu inguruetan, Gaztelugatxera sartzeko bi guneak dauden tokietan, alegia. Ekimen horiekin, garraio pribatua bultzatu nahi du Diputazioak, ibilgailu pribatuaren aurretik. EiTBk jakin ahal izan duenez, datozen lau urteetan egingo dira hobekuntza horiek guztiak eta lau milioi euroko aurrekontua izango da horretarako.

Naval ontziolako langileak kaleratzearen aurka agertu dira Ezkerraldeko alkateak

Naval ontziolako langileak kaleratzearen aurk...
Naval ontziolako langileak kaleratzearen aurka agertu dira Ezkerraldeko alkateak

Langile batzordeak eta eskualdeko alk...
1:51 min.

Langile batzordeak eta eskualdeko alkateek manifestazioa deitu dute datorren ostegunerako. Mobilizazioa Sestaon hasi eta Santurtzin amaituko da.

Sestaoko Navalen lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazio espedientearen aurka agertu dira Ezkerraldeko alkateak, eta ontziolaren defentsan datorren ostegunean antolatu duten manifestazioa parte hartzeko deia egin dute. Eskualdeko alkateek adierazpen bateratua egin dute gaur, ontziolaren itxiera salatuz eta langile guztiei beren babesa helaraziz. Agiria langile batzordeko bozeramaileek irakurri dute, ondoan Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko alkateak zituztela. Naval "ontziola bideragarria" eta "goi-mailako ontziak" egiteko ahalmena baduela azpimarratu dute, hamabost egunetan behargin guztiak kalean egon daitezkeela ohartarazita. Gauzak horrela, langileen batzordeak eta lau alkateek modu bateratuan datorren ostegunerako deitu duten manifestazioan parte hartzeko eskatu diete herritarrei. Martxan 18:00etan abiatuko da Sestaotik, eta Santurtzin amaituko da, Portugaletetik igaro ostean. Bestalde, Juanjo Llorden langileen batzordeko idazkariak azaldu duenez, otsailaren 6an beharginak Madrilera joango dira eta Diputatuen Kongresuaren aurrean elkarretaratzeaegingo dute, Reyes Maroto Industria ministroak agerraldia egingo duela baliatuta.

1:38 min.

Gutxienez 8 pertsona hil eta beste 30 zauritu dira Parisen, sute batean

Gutxienez 8 pertsona hil eta beste 30 zauritu...
Gutxienez 8 pertsona hil eta beste 30 zauritu dira Parisen, sute batean

Sutea Pariseko 16. distrituan piztu d...
0:47 min.

Sutea Pariseko 16. distrituan piztu da, zortzi solairuko etxebizitza eraikin batean. Sua nahita eragindakoa izan ote den ikertzen ari dira. Halaber, suaterekin lotuta, emakume bat atxilotu dute.

Gutxienez zortzi pertsona hil eta beste 30 zauritu dira Parisen, goizaldean etxebizitza eraikin batean piztutako sutean. Sua goizaldeko 01:00ak aldera piztu da, Paris mendebaldeko 16. distrituan, zortzi solairuko etxebizitza eraikin batean. Zauritutakoen artean 27, tartean bi suhiltzaile, arin zauritu dira. Horrez gain, beste pertsona bat larri dago. Remy Heitz Pariseko fiskalak baieztatu duenez, sua nahita eragindakoa izan ote den ikertzen ari dira. Ikerketaren baitan eta sutearekin zerikusia izan dezakeelakoan, emakume bat atxilotu dute. Etxebizitza eraikineko bizilaguna da. Suhiltzaileek goizeko seiak aldera lortu dute garrak itzaltzea, bost orduz lanean aritu ondoren. Gainera, su hartutako eraikina eta alboko beste batzuk jendez hustu dituzte. Sutea izan den tokira 200 suhiltzaile inguru gerturatu dira, sua itzaltzeko eta zaurituak artatzeko.