Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-02-25ko bideoen artxiboa

M8an

M8an 'eragile aktiboak' izateko konpromisoa b...
M8an 'eragile aktiboak' izateko konpromisoa berretsi dute EH Bilduko emakumeek

Emakumeak "olatu antidemokratikoaren"...
1:45 min.

Emakumeak "olatu antidemokratikoaren" jo puntua direla ohartarazi dute, eta greba feministan iazko "mobilizazio, aldarrikapen eta batasun ariketa indartsua" errepikatzeko deia egin dute.

EH Bilduko emakumeek bat egin dute martxoaren 8ko greba feministarekin, eta jardunaldi osoan zehar "kalean izango diren aldarrikapenak gauzatzeko eragile aktiboak" izango direla adierazi dute. Bilbon egin duen agerraldian, iazko greba "mobilizazio, aldarrikapen eta batasun ariketa indartsua" izan zela esan du koalizioko emakume talde batek, eta aurten "iaz inoiz baino indartsuago azaleratu zen sentimendu hori berriro ere kalera" ateratzeko deia egin dute, "jendarte honen egiturazko arazoak konpondu gabe jarraitzen dutelako". "Mehatxu berriak" daudela esan dute EH Bilduko emakumeek. Horien artean "mundua, Europa eta Espainiako estatua zeharkatzen ari den olatu autoritarioa" aipatu dute. Esan dutenez, emakumeak dira "olatu antidemokratiko" horren jo puntu nagusietako bat. "Etxean nahi gaituzte, eskubiderik gabe. Egun garena baino okerrago nahi gaituzte, bigarren mailako herritar bezala nahi gaituzte", esan dute, eta onartuko ez dutela eta "merezi duten erantzuna" emango dietela ohartarazi dute. Berdintasunaren alde erakundeetan "egunero" lanean ari direla esan dute, bizi eta lan baldintzak eta kontziliazioa hobetzeko eta soldata arrakalarekin eta indarkeria sexistarekin bukatzeko. "Esparru guztiei eragiten dien zerbait" dela adierazi dute.

Puigdemont eta atzerrian zein espetxean dauden Gobernuko kideak gogoratu ditu Torrak

Puigdemont eta atzerrian zein espetxean daude...
Puigdemont eta atzerrian zein espetxean dauden Gobernuko kideak gogoratu ditu Torrak

Felipe VI.ak erantzun dio esanez Espa...
2:16 min.

Felipe VI.ak erantzun dio esanez Espainian demokrazia erabatekoa dela eta nazioartean horrela aitortuta dagoen '20 demokrazietako bat' dela.

Bartzelonan gaur hasiko da Munduko Mugikorren Kongresua, Mobile World Congress deiturikoa (MWC). Guztira, lau egunetan, sektoreko 100.000 profesional baino gehiago elkartuko dira. Inaugurazioaren aurretik, Felipe VI.a Espainiako erregearen presentzia izan zen atzo albiste Kataluniako hiriburuan. CDR Errepublikaren Defentsarako Batzordeak Felipe VI.a erregearen bisita boikotatzen ahalegindu ziren. CDRek deituta, guztira mila manifestari inguruk protesta egin zuten Felipe VI.aren kontra, "Errepresioari stop" eta "Borboiak ustelak" zioten pankartak eskuetan. Quim Torra Generalitatek presidenteak eta Ada ColauBartzelonako alkateak uko egin zioten Espainiako erregea agurtzeari, kongresuaren atariko afarira sartu aurretik. Ondoren, biek ala biek parte hartu zuten inaugurazioko afarian. Are gehiago, Torra eta Felipe VI.a aurrez aurre jesarri ziren. Kongresuaren atariko afarian eskaini zuen hitzaldian, Carles Puigdemont eta espetxean zein atzerrian dauden haren gobernuko kideak gogoan izan zituen Quim TorraGeneralitateko presidenteak. Torraren hitzetan, Kataluniak demokrazia maite du gauza guztien gainetik. Gaineratu zuenez, katalanek beti borrokatu izan dute giza eskubideak defendatzeko. Felipe VI.ak bere erantzunean, Espaniako Konstituzioaren onberatasunez hitz egin zuen. Haren hitzetan, Espainian demokrazia erabatekoa da eta nazioartean horrela aitortuta dagoen '20 demokrazietako bat' ei da.

Aita santuak sexu abusatzaileak justiziaren aurrera eramango dituztela ziurtatu du

Aita santuak sexu abusatzaileak justiziaren a...
Aita santuak sexu abusatzaileak justiziaren aurrera eramango dituztela ziurtatu du

Hala ere, kasuei buruzko estatistikak...
1:32 min.

Hala ere, kasuei buruzko estatistikak partzialak direla kritikatu du, abusu asko familiaren barruan gertatzen direlako eta ez direlako salatzen.

Frantzisko aita santuak esan du Elizak ez duela "etsiko" sexu abusuak egin dituzten "guztiak justiziaren aurrera eraman arte", eta "sekula ez" dela saiatuko "kasuak estaltzen edo gutxiesten". Horixe adierazi du aita santuak Vatikanon egin duten goi bilera historikoaren bukaeran. Eliza katolikoko 190 ordezkari elkartu dira goi bileran, elizgizonek haurrei egindako sexu abusuen gaia jorratzeko. Argentinarrak, hala ere, argitu nahi izan du sexu abusuena arazo "unibertsala eta askotarikoa" dela, eta hori egiaztatzeko hainbat erakunderen txostenak aipatu ditu. Ez du baina "Eliza barruko munstroa" gutxietsi nahi izan. "Mundu mailako fenomenoaren ankerkeria are larriagoa eta eskandalagarriagoa da Elizan, autoritate moralarekin eta sinesgarritasun etikoarekin talka egiten baitu". Era berean, Frantziskok kritikatu du kasuei buruzko estatistikak partzialak direla, abusu asko familiaren barruan gertatzen direlako eta ez direlako salatzen. Aita santuak "argi" azpimarratu nahi izan du "seriotasun handienarekin" egingo diela aurre sexu abusu kasu guzti-guztiei. Izan ere, Elizak "polemika ideologiko guztien gainetik" egon behar duela adierazi du, baina kazetarien kontra jo du "txikienek bizitako dramak, hainbat interes medio, instrumentalizatzen" dituztela iritzita.

Limako Taldeak bilera egingo du gaur Kolonbian, Venezuelaren etorkizuna hizpide

Limako Taldeak bilera egingo du gaur Kolonbia...
Limako Taldeak bilera egingo du gaur Kolonbian, Venezuelaren etorkizuna hizpide

Bogotako goi bileran parte hartuko du...
2:11 min.

Bogotako goi bileran parte hartuko dute, besteak beste, Mice Pence AEBko presidenteordeak eta Juan Guaido bere burua Venezuelako presidente izendatu duen oposizioko buruak.

Limako Taldeak Kolonbiako Bogota hirian astelehen honetan egingo duen goi-bileran Venezuelaren etorkizunaz arituko dira, besteak beste, Mike Pence AEBko presidenteordea eta Juan Guaido bere burua Venezuelako presidente izendatu duen oposizioko burua. Laguntza humanitarioa Venezuelara sartzeko ahaleginetan asteburuan enfrentamenduak izan ostean, Nicolas Maduroren Gobernuari presio "diplomatikoa" handitzen saiatuko dira. Goi bilera San Carlos jauregian egingo da, Kolonbiako Kantzilertzaren egoitzan. Bogotatik, Mice Pence AEBko presidenteordeak "neurri zehatzak" eta "ekintza argiak" iragarriko ditu gaur Venezuelaren aurka. "Larunbatean gertatu zenak ez du eragotziko laguntza humanitarioa Venezuelan sartzea", azaldu du goi kargu estatubatuar batek. Larunbatean laguntza humanitarioz betetako hainbat kamioi abiatu ziren KolonbiakoCucuta hiritik Venezuelara, baina Venezuelako Armadak karabana herrialdean sartzea eragotzi zuen. Mugan istiluak izan ziren eta gutxienez bi kamioi erre eta 285 pertsona zauritu ziren. Brasil eta Venezuela arteko mugan ere istiluan izan ziren. Venezuelako oposizioaren arabera, lau pertsona hil eta beste 20 pertsona zauritu zituzten balaz. Ivan Duque Kolonbiako presidenteaz, Mike Pencez eta Juan Guaidoz gain, Bogotan izango dira Guatemalako presidentea, Brasilgo eta Panamako presidenteordeak ere. Horien guztien artean Maduroren Gobernuaren aurka jarraitu beharreko estrategia definitzea espero dute.

Alarde Fundazioak batzar bat proposatu dio Jaizkibeli tentsioa jaiste aldera

Alarde Fundazioak batzar bat proposatu dio Ja...
Alarde Fundazioak batzar bat proposatu dio Jaizkibeli tentsioa jaiste aldera

"Jaizkibel Konpainiako, Joana Mugarri...
1:45 min.

"Jaizkibel Konpainiako, Joana Mugarrietakoa elkarteko eta Hondarribiko Emakumeak kolektiboko ordezkariek" parte hartuko luketen espazio bat sortzea proposatu du fundazioak.

Hondarribiko Alarde Fundazioak "iritziak trukatzeko espazio bat" sortzea proposatu du, irailaren 8ko jai giroa hobetze aldera. Fundazioak iazko "istilu larriengatik" erabaki du proposamena egitea: "Tentsioa jaistea eta iazko egoera negargarriak berriro ez errepikatzea da helburu bakarra". Horregatik, "elkarbizitzaren alde pauso bat eman eta ekimena hartzeko dugun prestutasuna erakutsi" nahi omen du. Hala, Jaizkibel Konpainiari eta Joana Mugarrietakoari (alarde parekidearen aldekoak) eskatu diote Hondarribiko Emakumeak (alarde tradizionalaren aldekoak) kolektiboarekin batera batzar bat egitea, bakoitzak bere iritzia eman dezan eta "tentsioa jaisteko eta aldeen artean errespetu giroa sustatzeko". Alarde Fundazioak eztabaida udaletxean egitea proposatu du, eta Txomin Sagarzazu alkate jeltzalea, alarde tradizionalaren aldekoa, izatea moderatzailea.