Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-03-05ko bideoen artxiboa

Gorteen desegitea eta hauteskunde deialdia, Aldizkari Ofizialean

Gorteen desegitea eta hauteskunde deialdia, A...
Gorteen desegitea eta hauteskunde deialdia, Aldizkari Ofizialean

Hauteskunde kanpaina apirilaren 12an ...
1:10 min.

Hauteskunde kanpaina apirilaren 12an hasiko da, 00:00etan, eta hilaren 26an amaituko da.

Estatuko Aldizkari Ofizialak Diputatuen Kongresua eta Senatua desegiten dituen Errege Dekretua eta apirilaren 12ko hauteskunde orokorretarako deialdia argitaratu ditu gaur. Hauteskunde-kanpaina dekretu horren bitartez arautu dute, eta hamabost egunekoa izango da, beti bezala: apirilaren 12an hasiko da, 00:00etan, eta hilaren 26an bukatuko da, 24:00etan. Hauteskundeen ondorioz ateratzen diren ganberek maiatzaren 21ean egingo dituzte erakundeak osatzeko saioak, maiatzaren 26ko hauteskunde-kanpaina abian izanik. Apirilaren 28ko bozetan 350 diputatu eta 208 senatari aukeratuko dituzte, gainerako 56 senatariak erkidegoek hautatzen baitituzte.

Kontu korronte baten mantentze klausula gehiegizkoa dela ebatzi du epaitegi batek

Kontu korronte baten mantentze klausula gehie...
Kontu korronte baten mantentze klausula gehiegizkoa dela ebatzi du epaitegi batek

Tolosako epaitegi batek gehiegizko jo...
0:56 min.

Tolosako epaitegi batek gehiegizko jo ditu kontu korronte bat izateagatik banku batek bezero bati ezarritako klausulak. Halaber, bezeroari kobratutakoa itzultzera kondenatu du Nafarroako Rural Kutxa.

Kontu korronte bat izateagatik bezeroari ezarritako klausulak gehiegizkoak direla ebatzi du Tolosako epaitegiak eta kontzeptu horiengatik bezeroari kobratutako gehiegizko dirua itzultzera kondenatu du Nafarroako Rural Kutxa. Bikote kaltetua ordezkatu duten abokatuek, epai horretan aipatzen diren klausulak "guztiok kontu korronteen kontratuetan ditugunak dira". Zehazki, kontu korronte bat izateagatik ezartzen diren hainbat komisio aipatzen dira: mantentze komisioa, administrazio komisioa, zorpekoaren komisioa, epe-muga gainditutako zordunen erreklamazioa. Epaia ez da irmoa eta aldeek helegitea aurkezteko aukera izango dute 20 eguneko epean Gipuzkoako Auzitegian.

Sua pizteko etxean egindako gailu bat topatu dute Muskizen, kiskalitako eremuan

Sua pizteko etxean egindako gailu bat topatu ...
Sua pizteko etxean egindako gailu bat topatu dute Muskizen, kiskalitako eremuan

Zehazki, benda batzuetan bildutako bi...
0:55 min.

Zehazki, benda batzuetan bildutako bihurkin bat atzeman du Ertzaintzak.

Ertzaintzak Muskizen (Bizkaia) igandean izandako sutea pizteko etxean egindako gailu bat atzeman du kiskalitako eremuan. Juan Carlos Gomez Ertzaintzak Ingurumenaren kontrako delituak ikertzeko duen taldearen buruak baieztatu duenez, benda batzuekin bildutako bihurkin bat da aurkitutakoa. Pertsona batek horri su eman ziola eta hainbat lekutan suteak piztu zituela uste du Ertzaintzak. Gomezek Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, pertsona horrek hainbat sute-sorgune piztu zituen, batetik bestera oinez edo autoa erabilita joanda. Hiru sorgune izan ziren: bata Carrascal auzoko Posadero mendian; bestea, Pobeñan, eta hirugarren bat, Rigadan. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, eta oraingoz ez du inor atxilotu. Muskizeko suteak 110 hektarea erre zituen: gehiena lur publikoa, eukaliptoekin landatua.

Alexia ontzia amaitzea lehentasuna izatea adostu dute La Navaleko langileek

Alexia ontzia amaitzea lehentasuna izatea ado...
Alexia ontzia amaitzea lehentasuna izatea adostu dute La Navaleko langileek

Alberto Vazquez La Navaleko enpresa b...
1:52 min.

Alberto Vazquez La Navaleko enpresa batzordeko kideak 'Egun on Euskadi'n adierazi duenez, draga amaitzeko dago oraindik eta hori bukatzeko 1.000 langilek egingo lukete lan 20 hilabetez.

Sestaoko La Navaleko enpresa batzordeak langile guztiei eragiten dien kaleratze autoa jaso zuen atzo. Autoak otsailaren 28ko data du, eta ontziolako 173 beharginei eragiten die. Albiste horren ondotik, langileek batzarra egin dute 09:00etan eta 11:30ean manifestazioan atera dira Bilboko kaleetan barrena. Ontziolarentzako irtenbide onena zein litzatekeen galdetuta, Sestaon lan egiten jarraitu nahi dutela aldarrikatu du: "Badago erdi egitear dagoen itsasontzi bat (Alexia draga) eta hori bukatzeko 1.000 langile egongo lirateke lanean 20 hilabetez". 173 beharginetatik 150ek Navantia ontziola talde publikora joateko aukera dute. Vazquezen esanetan, irtenbide zuzena Navantian sartzea, baina aipaturiko itsasontzia Sestaoko ontziolan amaitzea litzateke. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari zuzendu zaie, aktiboak erosteko. Martxoaren 15ean Espainiako Industria ministroarekin batzartuko dira lantegiaren egoeraz, orokorrean, hitz egiteko. Iragarri duenez, bilera horretan langileek esango diote Europak baimentzen duela aktiboak erostea (itsasontziarenak edo lantegiarenak) eta borondate politikoa eskatuko diete ontziola salbatzeko. Mobilizazioei dagokienez, langileek elkarretaratzea egingo dute asteazkenean Bilboko Plaza Berrian, Pedro Sanchezen Espainiako Gobernuko presidentearen bisita tarteko. Halaber, martxoaren 7an manifestazioa egingo dute Sestaon, 18:00etatik aurrera.

Martxoaren 20, 21 eta 22ko eskola jantokietako greba erregistratu du ELAk

Martxoaren 20, 21 eta 22ko eskola jantokietak...
Martxoaren 20, 21 eta 22ko eskola jantokietako greba erregistratu du ELAk

Gainera, sindikatuak bilera bat eskat...
1:24 min.

Gainera, sindikatuak bilera bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, langileen egoerari buruz hitz egiteko.

Martxoaren 20, 21 eta 22rako EAEko ikastetxe publikoetako eskola-jantokietan deituta dauden greba egunak ditu gaur ELA sindikatuak. Halaber, bilera bat egitea eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, langileen egoerari buruz hitz egiteko. Sindikatuak azpimarratu duenez, Hezkuntza Sailak azpikontratatuta eskola-jantokietan lan egiten duten 8.000 langile inguru daude greba egitera deituta. Horien artean daude Gastronomia Cantabrica, Eurest Euskadi, Tamar, Cocina Central Goñi, Auzolagun eta Magui enpresetako beharginak. ELAren esanetan, langileak "nazkatuta" daude Eusko Jaurlaritza "behin eta berriro" hartzen ari den erabakiekin. Besteak beste, eskola jantokiak zuzenean kudeatzea eskainiko die Jaurlaritzak guraso elkarteei, langileen kontratazioa barne. LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hitzarmen kolektiboaren inguruan lorturiko akordioa deitoratu du ELAk.